Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 315

2000
‎Ez dute ikusi ere egingo.
‎Neure bihotzetik hain urrun ikusi nuen aita, non ez bainuen ikusi ere egin. Eta ez ikuste hark ez zidan minik eman:
‎" Bertze egunen batean egonen gaituk eta orduan erabakiko ditiagu geure diferentziak". Eta galdetu nion Mignoni zein zen gizon hura eta zer erran zion, eta Mignonek ihardetsi zidan ezen bere bezero bat zela, baina ez zuela gau hartan ikusi ere egin nahi, zeren ni kementsuago eta oldartsuago bainintzen eta zeren gau hartan ni nahi baininduen eta ni izendatu baininduen bere baratzeko baratzezain bakar. Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean.
‎Sobera legoke esatea, hala ere, bigarren asteburu hartan, gauzak erabat desberdin joan zirela, eta desberdin joate hartan funtsezko zama izan zuela noski sentzumenen aldaketak. Sukaldaritza kontuak, edo, hobe esan, janariari buruzko gustuak adibidez, zeharo aldatuta zeuden; horretan pasatu zuen larunbat arratsalde osoa, etxean eskura zituen jaki guztiak prestatzen eta probatzen, eta, betekada sekulako baten ondoren, jabetu zen lehen atsegin zituen gauza asko orain ezin zituela begi bistan ikusi ere egin, eta, alde horretatik, haren gastronomia kulturak beherakada nabarmena jasan zuela, oso txirotze tristea. Horrek bezain beste edo gehiago tristetu zuen beste aurkikuntza batek:
‎" Ez nintzen gogoratzen. Aurre  koan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin". (Nik esaten ahal nion berak duen lehorreriarako oso egokiak direla, osasunerako inondik ere donuts ak baino egokiagoak, baina ohi bezala katuak mihia jan dit...; ni lotsa  garri uztearren, edozer egingo lukee  la  koan nago).
‎Adiskidea nuen, hainbat elkarrizketa, liburu aurkezpen eta gisakoetan elkarrekin egonak ginen-eta. Besoa altxatu nuen diosal egiteko, baina Patzikuk, begiak errepidean iltzatuak nonbait, ez ninduen ikusi ere egin.
‎Uste baino lasaiago nengoen hala ere, neure buruarekin harritzeraino. Galdetu zigutenean, esan genien ez genuela ikusi neskak zein aldetara egin zuen ihes, ez genekiela txoferra neska bat zenik ere, ez genuelako ikusi ere egin. Haien lanroberren uluak entzun artean ez ginela leihotik begira jarri azaldu genien, ez ginelako plazan ezer berezirik gertatzen ari zenik ohartu ere egin.
‎Espaloirik gabeko bideetan, oinezkoak diosala zor dio parean edo inguruan egokitzen zaion oinezkoari; gizalegeak hala agintzen du. ...baserritar guztiei, eta baita neuri haiek ere, baina diosal bakoitzaren ondoren, nahiz eta diosala neure begiekin ikusi eta neure belarriekin entzun berria izan, ibiltariaren edo baserritarraren keinu jator hura nire irudimenaren iruzurra baino ez zelako goganbehar absurdua izaten nuen, ibiltariak edo baserritarrak benetan diosalik egin ez zidalako susmo deserosoa, ez hark nire aurka ezer zuelako, ikusi ere egin ez ninduelako baizik, haren mundutik eta haren pertzepziotik at nengoelako.
‎Telefonoz deitzen zionean, ordea, Kortazarrek telefonoa hartu bai, baina ez zuen entzuten Lauaxetaren ahotsik. Kortazarren etxera ere joan zen Lauaxeta, Mungiara, bere haurtzaroaren lekuko izandako herrira hain zuzen ere, baina Kortazarrek, atea zabaldu zuen arren, ez zuen ate ondoan ikusi ere egin. Beldur handiz luzatu zuen eskua orduan Lauaxetak Kortazarrengana, baina, Euskaltzaindiko egoitzan bezala, han ere espiritu hutsal bihurtua zela jabetu zen, aurrean zuen gizonarentzat ikusezin, entzunezin, ukiezin, atzemanezin guztiz.
‎Niri ez zidaten begiratu ere egin bi gizonek. Zalantza nuen ikusi ere egiten ote ninduten.
2001
‎Etxaferua entzun orduko, nik uste laugarren sartu nintzela zezen plazan! Zezena ez nuen ikusi ere egin, errekorra jarri nuen.
‎Askotan lagunekin irten gabe. Lanera (nahiz eta praktikak izan fitxatu beharra izaten da) joan, apunteak lortu…" Denboraldi batean lagunak ez nituen ia ikusi ere egiten, baina merezi izan zuen ahaleginak". Orain, kazetaritzatik apur bat urrunduta dago, baina esperientzia hura inork kenduko ez diolakoan dago.
‎Hastear ziren etsaminen estutasunetik libratuko ginen. Baina aita imajinatzen nuen, ikusi ere egiten nuen nire aita egun batzuk barru, itsuak bere aita aurrez aurre ikusten duen moduan. Ikastetxetik bota egin naute entzutean egingo zuen keinua imajinatzen nuen, eskuaz gorbata laxatuko zuen urkatuak soka laxatuko lukeen moduan.
2002
‎Denon bistan dagoenez, badirudi berea dela lanik errazena. Baina sarri ohituraren ohituraz ikusi ere egiten ez ditugun gauzak azaltzea egiten da zailen. Bertsolaritzak mugimendu gisa zer apustu egin duen, zer bidetatik jo duen ere azaltzen du.
‎Taldea, edo taldeak, mutilona eta neskena, erabat birrinduta gelditu ziren. Zuetako gehienekin gertatu zitzaidan bezala, ez nuen Alex denbora luzean ikusi ere egin. Duela urte gutxi batzuk arte.
‎Alaznek eta Imanolek ez zuten ikusi ere egin, gainean izan zuten arte. Kantoi baten beste aldean, jiratu eta ostiaka eta ostikoka azaldu zitzaizkien, aurre aurrean, tipo haiek.
‎Inportantea sentiarazi nau, baina ez dit ezer esan egunkariko argazkiaz. Agian ez du ikusi ere egin. Ez dakit.
2003
‎Gauzak horrela, Johannesburgon aldez aurretik prestaturiko sorgin batzarbaten lekuko izan ginen. Espero zen foro alternatiborik ez genuen ikusi ere egin; goi bileraren dinamika ofizialarekiko jarrera kritikoak azaltzen zituzten taldeek etaerakundeek NASRECetik, politikoki eta ekonomikoki NBei eta Hegoafrikakogobernuari lotuta egon den idazkaritzak antolatutako gizarte zibilaren forotik, haukanpo bilatu behar izan zuten haien espazioa. Disidentziak kokapen alternatiboakbilatu behar izan ditu bildu ahal izateko, esaterako, unibertsitatea edo alde baterautzitako Shareworld zinema estudioak, besteak beste.
‎Nire gurasoek asko egin dute, asko saiatu dira Euskal Herrian txertatzeko, eta orain mukizu batek niri" española" deitzea, egia esan, oso fuertea da. Ez dute ikusi ere egin nahi sasikume harroputz hori. Ez, nire gurasoek ez diote inoiz barkatuko niri esan zidana.
‎Galde iezaiok sekula entzun al izan dion izenen bat, ikusi ote duen norbaitekin edo jakin al duen zerbait. Joan hadi hi Jose Ramon, ni ez naik ikusi ere egin nahi eta. Hi bai, hi gogoko izan hau beti, arkitekto jauna izaki eta ez zomorro artean ibiltzen den ni bezalako ganorabako bat.
‎Ez dagoela denborarik, ez biologiarentzat eta ez Lupek bidean zekartzan emakume amodioberrituaren desioentzat. Are gutxiago begien aurrean bere lana azken muturreraino eramateko aukera daukala ikusi ere egiten ez duen polizia batentzat. Eta arnasa hartu du Damianek, urpetik irtendakoan bezala, sortu den harmonia, irudizkoa baino, benetakoa dela ikusi duenean.
‎Izpizua ez zuen ikusi ere egin nahi izan. Laguna, lagun ohia, lagunartea alferrik galdu zuen hura, esker txarreko adiskidea.
2004
‎Lehen esan dugu autoeraketaren kolore gamaren muturrik gorrienean, edoohiko begiratuan ikusi ere egiten ez den frekuentzia infragorrian oraindik?, autoeraketa paradigma oso bezala ulertuko genukeela: maila txikiko antolaketatik hasirik gizarte proiekturainoko eredua.
‎Armada berria desegin, administrazioan eta ikastoletan errusiera beharrezko ipiñi, eta abar. Egun labur batzutan 522.931 siñadura bildu ziran Suomi’n aginduaren kontra; baiña kzar’ek ez zituen ikusi ere egin. Europa’ko 1.050 legegizonek, era berean, aurkako txosten bat izkiriatu zuten; baiña hau ere ez zuen kzar’ek irakurri ere egin.
‎Etxean gurasoak lasaiago daude horrela, jakinda alaba farolaren argitan dagoela, ze, leihotik ikusi ere egiten dute, eta lasaitzen dira konturatzean ez daudela ezer txarrik egiten. Edo bai, zeozer txarra egiten ari direla, baina farolaren argitan edozelan ere.
‎Berdin dio Oscarri: Signora Mariak, astebete barru, galdetzen dionean ze mezu atera duen liburutik, berak, Oscarrek, edozein dela ere liburua, beti erantzungo du mezua dela jende normalari, kalekoei utzi behar zaiela gauzak esaten, eta ez periodikoetan agertzen direnei, ze horiek gauza potoloak aipatuko dituzte, kalea baino gorago dauden gauzak, eta kaletik ez direla ikusi ere egiten gauza horiek, esate baterako gerra edo ekonomia, ze Oscarrek dio gerra ez dela kaletik ikusten, gerra sufritu egiten dela kaletik, eta agintarien bulegoetatik ikusi. Aldiz, agintarien bulegoetan ez dela gerrarik sufritzen, harrigarria badirudi ere.
‎Helburura iristeko zenbat falta zaien ikusten dute, beti aurrera begira doaz eta. Gizartearen gehiengoak ez du idien lana ikusi ere egiten. Osinera iritsiz gero, orduan bai, gurditik jaitsi eta gehiago dira haraino idiek eraman dituztela ohartzen direnak.
‎Ez zen konturatzen, kasu, La Vacheri egiten ari nintzaion mespretxuaz. Zeren, jakina, beti etxe inguruetan geldituz ez bainuen ikusi ere egiten, ez baineukan berarekin traturik. Nik banekien non egongo zen La Vache, Antiaju Berde eta errotako hortzaundiak zaintzen alegia, eta bisita bat egin behar niola pentsatzen nuen egunero; ordea azkenean Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak.
2005
‎Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak sortutako Groau! antzezlana irakurri ez ezik ikusi ere egin daiteke, Hika taldearen obraren bidez. Protagonista gisa Mitsi katakume txikia du. Ile beltz beltza dauka, indar gutxi, gorputz txikia eta ahots bitxi bitxia:
‎Picnic filma ematerakoan Coca Cola eta palomiten fotogramak sartu zituzten segundomenta %18an eta palomitena %58an handitu zirela esan zuten. Begie batzuetan, eta, ondoren, filma ikusi zutenen artean Coca colaren salkin ikusi ere egiten ez ziren fotogramek eragin zuzena zuten kontsumoan.
‎Sentimendu nagusi haren ondotik, ordea, arnasa hartzen zuela ohartu zen, baina ez zekien nola; ikusi ere egiten zuen, baina beste begi batzuk ziren haiek, barru aldera jiraturik balitu bezala; entzun ere egiten zuen, eta hitz egin ere bai, baina ez zekien nola.
‎Beste Alardea, emakumeak onartzendituena, baztertu egin zuen. Zentzu horretan, bitxia izan ziren Santano k erabilitakoargudioak; izan ere, komunikabideei esandakoaren arabera, Alarde berdinzaleaegongo zenik ez zekien, berari bakarrik manifestazio baten jakinarazpena pasaomen baitzioten (El Mundo, 2003/07/01, 15 or.) 6 2004 urteko Alardean gauzakez dira aldatu, eta alkateak Alarde tradizionala udaletxeko balkoian ikusi zuenbitartean, berdinzalea ez zuen ikusi ere egin. Era berean, Alardearen ostean, Irungogehiengoari ezin zaiola muzin egin eta emakumearen parte hartzearen eskubideabermatzen saiatu egin zela esan zuen Alkateak (El Diario Vasco, 2004/07/01, 19.or.).
‎–Ez –erantzun du desatsegin keinua eginez– Ikusi ere egin nauten ez dakit, baina hortik dabiltza eta nabarmenegiak dira. Ez dago zalantzarik zure atzetik dabiltzala.
‎Inondik ere, beldurrez zebilen, edo, bestela, alde batera utzia sentitzen zen, denboran atzeratua, bizian hila, maite izan zuen erregimenarekin batera. Nik ez nuen ia ikusi ere egiten, baina, ziotenez, arratsaldero edanda jaisten omen zen eskolara eta egunetako bizarrarekin ibiltzen omen zen. Ikasleen gurasoak ez zeuden orain isilik geratzeko, eta lurralde ordezkaritzara jo zuten kexatzera.
‎Kontatu zutenean mendatea automobilarekin lehen aldiz jaitsi zutenekoa? Ez zutela automobila ikusi ere egin nahi.
‎– Argazkia atera nuenean akaso ez nuen ikusi ere egingo. Oso jarrera xelebrea du hor, bai.
2006
‎Cézannek gauzen usaina ikusi ere egiten dugula esan zuen. Damaso, norbaitek galdetu izan balit zeren usaina zenuen zuk, erretzen zenuen pipako tabakoaren kearena erantzungo niokeen.
‎Denda osoa, goi eta behe, liburuz gainezka zegoen, liburu metak bazter guztietan: apaletan, lurrean, leihoetako kofaduretan (kanpoko argia sartzea galarazteraino), goiko pisura zeramaten eskailera mailetan, Umbertok kontuak egiteko zerabilen idazmahaian eta ia ikusi ere egiten ez zen idazmakina handi baten inguruetan eta gainean. Ibiltzeko ere, lanak:
‎Umbertorekin egote hutsak lasaitasun handia ematen zidan, baina zer nekien nik gertatu zenaz? Zer Angelori buruz eta zer etxean sartu ziren baina nik ikusi ere egin ez nituen gizonen gainean. Hutsaren hurrengoa zen Umbertori berari buruz nekiena ere.
‎Mamen ere dibortziatuta dago. Neila ere jotzen zuen senarrak, hura bidali egin du etxetik, baina ez da oraindik dibortziatu, seme txikienak ez du ikusi ere egin nahi aita, batzuetan auzoan harekin kruzatzen da baina.
2007
‎Ez dut uste bizitzan berriro halako egunik izango dudanik, ez eta merezi dudanik ere. Nire aurka manifestatu zen jende askok ez zuen filma ikusi ere egin. Kazetariek galdetzen zieten:
‎Zegoen lekura heltzeko zailtasunak medio, hor geratu zen barkua eta Aranzadiko kideak zortzi urte igaro zituen naturak barkua nola deusezten zuen aztertzen. " Kapitainaren giltzak eta baita zenbait telegrama ere berreskuratzea lortu nuen; egun, 3.000 tona zeramatzan barkuaren arrastorik ez dago, motorra ikus daiteke, baina nik badakidalako non dagoen, bestela ez da ikusi ere egiten".
‎Protesten ondorioz edo, udaltzainek batzuetan gorago joateko agintzen diete, etxeetatik apur bat urrutiratzearren. Beste batzuetan, berriz, beherago joateko, goiko auzo dotorekoek ere beraien etxeetatik ez omen dituztelako ikusi ere egin nahi.
‎Biote gutxik egiten diote muzin otorduari: beste hainbat detaile inbitatuek ikusi ere egingo ez dituzten bitartean, janariak itxura eskasa ematea ezteiaren porrotaren sinonimotzat har daiteke.
‎Hortik kanpo dena da snoba, alua, artifiziala. Nire CDak ez ditu ikusi ere egin nahi.
‎Bidenabar, Jean d’Amou ene manatzaile sibilinoaz zer erranik ez? Izturitzeko harpean ez nuen ikusi ere egin! Noren alde zegoen?
2008
‎Litekeena da, orain gutxi Elzori irakurri nionagatik, hedabideetan alderdi ezkorrenak argitaratzeko joerak gure errealitatearen pertzeptzioa guztiz ezkor bilakatzea. Areago, gure adimena kamustu eta hedabideetan agertzen ez denik ez ikusi ere egitea. Edo litekeena da goizeko orduetara argia baino lehen iristea, eta ortzi mugarik ez ikustea.
‎orbainak ia ez dira ikusi ere egiten, eta, horregatik, kirurgia estetikoaren alorrean egin du bide gehien teknika honek, beste hainbat espezialitatetan ere erabiltzen duten arren.
‎Orain arte, hitz egiteko balio zuten, baina, orain, ordenagailuan pantaila txikiak irekitzen zaizkie, eta ikusi ere egin dezakete erabiltzaileek nor dagoen beste aldean.
‎Justu, tabernaren bestaldean dago, eta harako bidean nire aurretik pasa da. Ez nau ikusi ere egin. Neska ilehoriak txarrak dira jendea ikusten.
‎Izango ez zituen, bada, kontu haiek gogoan Reginak, baldin eta lehenagotik beste kontu bat bazuen, aitak heriotzako orduan egin ziòn iraina ez baitzen berehalako batean ahaztekoa: . Ez dut ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!?. Reginak kontu haiek guztiak behar zituen buruan, perlazko lepoko bat amets, ezin esplika baitaiteke bestela nola baliatzen zituen txolarte guztiak begia bionboen arteko zirrikituetan paratzeko, baita begirada Nazarioren eta haren taldearen norabidean bideratzeko ere.
‎Lana baino gogorrago egiten zitzaion Reginari, dena dela, bere barne egoerari aurre egin behar izatea, itzal batek zeharkatzen baitzion burubarrua maiz, adur gaiztoko hegazti beltz baten antzera, zeinak aitaren hitzak gogorarazten baitzizkion: . Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!?. Eta Reginak ahaleginak egiten zituen itzala burutik uxatzeko, baina ezin itzal hura burutik kendu?
‎–Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!
‎Entzun ez ezik ikusi ere egin nuen mozkor bisajeko alproja hura, Israel Hands, bala bat kubiertan barrena piririka botatzen.
‎Sarahri asko gustatzen zaio. Nik ezin dut ikusi ere egin. Baina funtzionatzen du.
‎1960 eta 1980 hamarkadan hagitz ohikoa zen paretak dekoratzeko paper pintatuak erabiltzea. Gero, ordea, modak baztertu egin zituen, eta urteetan ez ditugu ia ikusi ere egin. Paretak pinturarekin margotzea jarri zen modan orduan.
‎Savo Milosevicek, Pierre Achile Webok eta John Aloisik gozatu ahal izan zituzten erdilari frantziarraren erdiraketak. Azken bi denboraldietan iritsi diren jokalariek, ordea, ez dute ia jokoan ikusi ere egin. Bi urteko gurutze bidearen ostean, berriz ere sasoian jar daitekeela erakutsi nahi du Delportek 2008 denboraldian.
‎Herri festen aurka daude. Horrez gain, ez dituzte gure festak kontrolatzen, eta aste nagusia bezalakoak ez direnez, ez dituzte ikusi ere egin nahi. Ez zaizki festa hortiek interesatzen.
‎Natxo Monrealek min hartuta jarraitzen du, eta Oier Sanjurjo ederki ari da aukera baliatzen, nahiz eta ezker hegaleko jokalaria izan ez. Tiago Gomes portugesa da Monrealen ordezkoa, baina udan Benficatik fitxatutako jokalaria ez zuen sasoi onean ikusi Zigandak, eta osasunazaleek ezin izan dute portugesaren jokoa ikusi ere egin. Camachok ondo ezagutzen du Tiago, Benfica hiru denboralditan zuzendu baitu entrenatzaile espainiarrak.
‎Izango ez zituen, bada, kontu haiek gogoan Reginak, baldin eta lehenagotik beste kontu bat bazuen, aitak heriotzako orduan egin ziòn iraina ez baitzen berehalako batean ahaztekoa: " Ez dut ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!". Reginak kontu haiek guztiak behar zituen buruan, perlazko lepoko bat amets, ezin esplika baitaiteke bestela nola baliatzen zituen txolarte guztiak begia bionboen arteko zirrikituetan paratzeko, baita begirada Nazarioren eta haren taldearen norabidean bideratzeko ere.
‎–Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!
‎Lana baino gogorrago egiten zitzaion Reginari, dena dela, bere barne egoerari aurre egin behar izatea, itzal batek zeharkatzen baitzion burubarrua maiz, adur gaiztoko hegazti beltz baten antzera, zeinak aitaren hitzak gogorarazten baitzizkion: " Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!". Eta Reginak ahaleginak egiten zituen itzala burutik uxatzeko, baina ezin itzal hura burutik kendu... aitaren mespretxu hura orban bat bezala sentitzen baitzuen –nola egin zion, izan ere, aitak irain hura, baldin eta berak (Reginak) onena opa bazion hari, halako eran, non errege irudikatzen baitzuen ispiluaren bestaldean noiznahi, koroa eta guzti? –, edo petrolio mantxa bat bezala, odolean zehar sakabanatu eta odola zikintzen ziona, baita izen ona ere, ondorioz.
‎" Pertsona guztiak txiki txikiak ikusten ziren goitik, inurriak bezalakoak. Eta inurriak, inurriak ez ziren ikusi ere egiten". Hermannek badu gogoa etxera heltzeko.
2009
‎Egun ikusi ere egin ezin den otadia, orduan ustiatu egiten zuten. Nonbait irakurria dut, ez dut gogoan zein liburutan, otea soroetan ereiten zela.
‎Lortzen zituen gauzak niretzako. Serorek egunero ekartzen zidatenez janaria, esan nion ez nuela horrelakorik ikusi ere egin nahi. Eta lortu zidan.
‎Askabitxu, Zabalerrota eta Hutseko errota izan ziren, aipatutako guztien artean, lehenago itxi zituztenak. Gure lekukoetako batzuek ez dituzte martxan ikusi ere egin azkeneko hiru errota horiek. Errotak izendatzeko, lekukoek izen desberdinak erabiltzen dituzte.
‎aisia, ezagutza, lana, harreman pertsonalak? Askoren bizimoduaren ardatza ere bilakatu zen fenomeno gazte hau.Gauza asko aldatu ditu jaio zenetik Internetek, eta azken hamarkada honetan, gainera, nabarmen egin du gora erabiltzaile kopuruakEgun, informatu, hitz egin, ligatu eta elkar ikusi ere egiten dugu Interneten bidez. Eta hori guztia gutxi izango balitz, ohiko postontzi zerbitzua alboratu eta mezu elektronikoak bidaltzen ditugu orain. Ohiturak aldatu ditu Bernerd Leek sortu zuen sareen sistemak.Internetek eskaintzen dituen espazio komunak asko dira, hainbat ezaugarri eta funtziorekin:
‎Eta berdin da medikuek zer izen jarri zioten, denok genekien hondoratzen ari zela, gero eta gehiago itsasoaren azpitik begiratzen zigun. Amantal horia jantzita, batzuetan sukaldean sartu eta ez zenuen ikusi ere egiten. Ona zen nirekin baina gero eta gutxiago zegoen, benetan, nirekin.
‎Segidan, baina, ahizparekin urrikaldurik edo, besagainak astindu eta halako keinu ezaxola bat egin zion, esperantzaren ertzean loratutako irri xume bat ere izan zitekeena, irri xumerik xumeena, ikusi arren ikusi ere egiten ez zena, harekin esan nahi balio bezala: –Jainkoaren kontuak Jainkoak bakarrik dakizki, eta Jainkoak aterako gaitu ataka estu honetatik ere??.
‎oroitu zuen, lehenik, hura oroitu behar baitzuen, ezer oroitzekotan?, bere aita, hilzorian zegoenean hitz ikaragarri haiek esan zizkiona: . Ez dut ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!?; oroitu zuen, hurrenik, berak. Reginak, izeba Eugeniri egindako promesa:
‎zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona. Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean? hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk, ikusgarriak?, eta ilunak hartuak? ikusi ere egiten ez zirenak, besteak:
‎–Gero etorri zen etxera, baina amak bota egin zuen. Ez zuela ikusi ere egin nahi. Duela gutxi hil zen.
‎Ez, zu bakarrik zaitut ondoan. Joanak ezin nau ikusi ere egin. Gorroto dit.
‎KOLDO. Ezin nau ikusi ere egin...
‎ITXASO: Eztut ikusi ere egin nahi!
‎Hegoaldekoak ez omen ziren Amerikako gobernuentzat oso langile finak, ez zituzten nonbait gustuko. Andaluziarrak esaterako, Argentinako Gobernuak ez zituen ikusi ere egin nahi eta emigrazio agenteei andaluziarrik ez erreklutatzeko gonbitea egiten zien: «Por no adaptarse su carácter a la vida que hacen los naturales de los pueblos de La Plata, lo cual da ocasión a frecuentes disgustos que más de una vez produjeron lamentables desenlaces»80 Hegoaldeko eta iparraldeko pertsonen arteko konparaketa hau ez zen Espainian edo Euskal Herrian soilik egiten, Europa guztirako balio zuen ideia bat zen hau, Europa iparraldeko bizilagunak langileagoak eta modu berean berritzaileagoak ziren, ideia horren berri Blanca Sanchez-ek ematen digu migrazio prozesuei buruzko bere ikerlanean81, bertan azaltzen duenez, Argentinan alarma piztu zen Italiatik eta Espainiatik joandako immigrante gehiegi zegoelako «nacionalidades en principio no deseadas»; iparraldekoak, berriz, «gorengo zibilizazio» baten jabe ziren.
‎h. Ahal den guztietan argazki, irudi edo grafikoekin osatu azaldutakoa.Zientzia kazetaritza lantzen dutenen esku dauden baliabide grafikoak askogehitu dira azken urteetan, besteak beste, teknologia berriei esker. zientzia ekoizpenak hiru dimentsioko irudiak oso maiz erabiltzen ditu eta horri esker, galaxien osaketa, urrutiko planeten atmosfera zeinDNAren egitura ulertu ez ezik, ikusi ere egin genezake. Idatzizkohedabideek ere maiz erabiltzen dituzte zientzia irudi eta grafikoak.
‎65 ardi dauzkagu hemen, eta ni beti horiekin arduratuta ibiltzen naiz, baina semeak ez ditu gogoko. Ardiak ez ditu ikusi ere egin nahi. Bere aitona bezalakoa da.
‎Goikoetxeak berak, ez zuela inolako liskarretan parte hartu azaldu zuen. Taberna hartan sagardo bat hartu zuela, baina ez zuela Arrue ikusi ere egin. Ez duela sekula zinegotzirik mehatxatu esan zuen, eta errugabea dela.
‎begietara begira eros dezagun eskatzean. Ez ditugu ikusi ere egiten.
‎Arrueren beraren eta PPren salaketak aintzat hartuta, eta salatzailearen, bere alderdikideen eta bizkartzainen adierazpenak froga bakartzat hartuta egin zuten epaiketa. Polizia batek eta bi udaltzainek, gertaeren lekuan egonik, ez zutela mehatxurik entzun eta Goikoetxea ez zutela ikusi ere egin azaldu zuten arren, lekukotza horiek kontuan hartu gabe, mehatxuak egiteko delituari ezarri ahal zaion espetxe zigorrik gogorrena jarri zioten.
‎Barnerakoia oso; tropelean apenas lagunik duena. Komunikabideak, esaterako, ezin ditu parean ikusi ere egin. 2008ko Tourrean kolpe handia hartu zuen ezkerreko sorbaldan Bagneres de Bigorrera bidean.
‎Rabateko segurtasun indarren esku dauden preso politikoentzat egoera ez da askoz hobea. Ez dute eguzkia ikusi ere egiten, eta astean behin bakarrik jaten dute, senideak bisitan joaten zaizkienean. Marokoko polizia etxeetan tortura kultura da.
‎Lau urte barru zuzenean entzun ez eze, ikusi ere egin dugu menturaz. Distantziak txikiagotzen doaz, bai.
‎oroitu zuen, lehenik –hura oroitu behar baitzuen, ezer oroitzekotan–, bere aita, hilzorian zegoenean hitz ikaragarri haiek esan zizkiona: " Ez dut ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!"; oroitu zuen, hurrenik, berak –Reginak– izeba Eugeniri egindako promesa: " Izeba, aitaren apellidua galduko da, bai, baina beste bat hobea emango diet neure seme alabei noizbait", Nazario Orberekin ezkondu zèn egunean betean bete zuena; eta oroitu zuen, azkenik, bere beste seme alabekin noiznahi praktikatzen zuèn autoestimu ariketa, zernahiren aitzakian jakinarazten baitzien etxe hartan jakin beharrekoa, etxeko goiburutzat eta lehen maximatzat har zitekeena:
‎Segidan, baina, ahizparekin urrikaldurik edo, besagainak astindu eta halako keinu ezaxola bat egin zion, esperantzaren ertzean loratutako irri xume bat ere izan zitekeena, irri xumerik xumeena, ikusi arren ikusi ere egiten ez zena, harekin esan nahi balio bezala: " Jainkoaren kontuak Jainkoak bakarrik dakizki, eta Jainkoak aterako gaitu ataka estu honetatik ere...".
‎Salbuespenak salbuespen, kontua ez da hizkuntza hegemonikoan ari diren askok ez dietela hizkuntza gutxitukoei begiratzen: ez dituzte ikusi ere egiten. Euskaraz ari den komunitatea arima herratu bat bezain inexistentea da euskaraz ez dakienarentzat.
‎Inork ikusi ere egiten ez duenaren isiltasun derrigortua kontatzen zuen (kontatzen segitzen du) euskarak bazterketaren sukaldean.
2010
‎De Marcos Muniainen ordez jarri zuen Orduña Utrerako entrenatzaileak baina arabarrak ez zuen ia atera jaurtitzeko aukerarik izan. Bere jaurtiketa huts egin ez zuena Luca Toni izan zen, aurrelari italiarrak 1 0ekoa jarri baitzuen ezker oinaz baloia sare barrura bultzatuz, partidako 73 minutuan.Athleticek ez zuen hurrengo 15 minutuetan Genoaren atea ikusi ere egin eta gutxigatik ez zuen talde italiarrak bigarren gola sartu 89 minutuan. Hala ere, Destrok bakar bakarrik huts egin zuen Iraizozen aurrean.
‎Zelan hartu zuten zure gurasoek aktore izan nahi izatea. Ez zuten ezta ikusi ere egin nahi. Nire ama gaztetan hil zen, baina nire aitak ez zuen ni horrelako ezer egitea nahi eta denborarekin etxetik alde egin behar izan nuen.
‎JULENE. Nola ausartzen zara nigana hurbiltzen?? Etzaitut ikusi ere egin nahi!!
‎Ui, Leo. Barkatu, etzaitut ikusi ere egin.
‎Edo, bestela, kuotarik ez balego, ez eta horiei loturiko diru sarrerarik ere, Estatuak gai horretan inbertitzen duenaren %6, 24 Kasu bietan, gainera, Europako aurrekontuetatik jasotzen den partetik dagokio, gai horren finantzaketarako zati bat dagoelako?. Oso kontu erraza da, hain erraza, ez dela ikusi ere egin nahi.
‎Lehen atea, aurrean jartzen garen bezainpronto automatikoki zabaltzen da, irekiera irudia emanez, baina barruko ateak saltokiko kudeatzaileak babesten dituztenakinoiz baino sendo eta ziurragoak dira. Ez ditugu ikusi ere egiten, jendea barnean dagoela badirudi, jendeak eta salgaiak, ez beste inork edo ezerk betetzen dutela eremu osoa. Egoera honetan, zeintzuk dira jarrera emantzipatzailearen aukerak?
‎Ez bata ez bestea ez ziren militar afrikanisten begiko. Bitartekaritza zen ikusi ere egin ezin zutena.
‎Hura gertatu bide zen Thierry meskita pintatzera joan zen azken aldia; menturaz," Madjhub" ek erran zionak hain barna hunkitu zuelako? Gure aitak epe batean ez zuen ikusi ere egin.
‎Armadako inteligentziako ofizial batek hartu zuen bere gain, eta hark hazi zuen; tratu txarrak ematen zizkion, eta, beraz, bere gain hartu zuten pertsonen etxetik ihes egitea erabaki zuen 16 urte zituela. Ez ditu ikusi ere egin nahi. Militar hura preso dago egun.
‎Errepide asko, ordea, etenda daude oraindik, eta zenbait eskualde, bakartuta. Ondorioz, milaka herritarrek ez dute nazioarteak bidalitako giza laguntza ikusi ere egin.
2011
‎Honek esan nahi du, batzuk behintzat, ohartzen direla beren inguruan gertatzen denaz baina inertziak erdararen alde jokatzera eramaten dituela. Aldiz, beste batzuek ez dute arazorik ikusi ere egiten, edo behintzat arazorik ez balego bezala jokatzen dute eta garrantzi guztia kentzen diote inguruan bizi den hizkuntzaren arazoari. Gainera, harriduraz hartzen dute gaztelaniaz hitz egiten dutenean beraiei zerbait esatea.
‎Ez dut uste bizitzan berriro halako egunik izango dudanik, ez eta merezi dudanik ere. Nire aurka manifestatu zen jende askok ez zuen filma ikusi ere egin. Kazetariek galdetzen zieten:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia