Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2002
‎Arestian ikusi dugu hedabide idatzi baten araudiaren nondik eta norakoa. Ikus dezagun orain ikus entzunezkoetako baten adibidea. Hona hemen 2002 urtean Espainiako Irrati telebistako Administrazio kontseiluak bere berriketarientzat idatzitako araudi baten konklusioen laburpena.
2007
‎Horrekin batera, areto berean bi ordenagailu daude erabilgarri, argazki bildumarekin egindako datu basea ikusi eta eskoriatzarrek informazioa batzeko. Horrez gain, ondoko areto baten ikus entzunezko bat jarri dute argazki guztiak ikusi ahal izateko.
‎Ez hori bakarrik, erakutsi gura izan die eurek kontatutakoa ondare garrantzitsua dela, eta historia jasotzeko ezinbestekoa dela. Adindunek gustura entzun zituzten Udaleko eta Badiharduguko ordezkarien hitzak, eta ekimenaren parte direla sentitu zuten.Elkarrizketa guztiak eskoriatza.badihardugu.com webgunean daude; Arteman enpresak ikus entzunezko bat egin du, besteak beste; eta jasotako informazioari erabilera handiagoa emateko asmoa du Udalak, ikasleei edo herritarrei zabaltzeko.
2008
‎bata egokia da jende guztiarentzat, oro har; eta bestea, espeleologian eskarmentua dutenentzat pentsatuta dago. Meatzeei buruzko ikus entzunezko bat ikusi ondoren, barrunbeak bisitatzeko aukera dugu. Bisitaldian, mota guztietako azalpenak ematen dizkigute barrunbeei buruz eta haienesangurei buruz.
‎Historia liburuetan irudikatutako arma guztiek dute bertan txokoa. Historiaurretik XX. mende hasiera arteko armek eta horiei loturiko elementuek osatzen dute bilduma, informazio osagarria ematen duen hainbat elementu eta ibilbide osoaren laburpena egiten duen ikus entzunezkoarekin batera.
2009
‎Afrikako estetika garaikideak eta haien artisten diasporaren ondoriozkoak islatzea. Hala, Arte Ikusezinak Rana el Nemr en (Alemania, 1974) ikus entzunezko bat, Claudia Cristoväoren multimedia instalazioa (Angola, 1973) eta Hego Afrikako Gugulective taldearen lanen lagin bat (Johannesburgeko zortzi artista bisualek osatua) erakutsiko dizkigu. Bestalde, Nontsikelelo Veleko argazkilariak (Hego Afrika, 1977) kartel batzuk egingo ditu bere lanekin, eta ARCO etxeak ez ezik, Madril hiriak ere banatuko ditu.
‎Bukatu, aldiz, mahai baten inguruan bukatuko dute, afari dotorean. Sari banaketa, hitzaldi eta bestelakoen artean, ikus entzunezko bat ikusteko aukera ere izango da: Pagoeta elkartekoek ekoitzitako Sarradets proiekzioa.
2010
‎Gauza dira kameralari baten funtzioak eta errealizadorearenak parekatzeko eta beraien artean nahasteko. Ikus entzunezko baten ekoizpenean esku hartzen duten kategoria profesionalak zein diren eta profesional bakoitzak zer egiten duen produkzioan zehatz eta mehatz jakitetik urrun daude.
2011
‎Gu biok autoan elkarrekin joateko ados jarri gintunan, euskaltegiko beste hiru lagunak beren aldetik joango zirela eta. Larunbatean abiatu, gaua tontorrean eman, eta hurrengo goizean gosaldu eta behera etortzea zunan asmoa; euskaltegian ikusitako mendiko ikus entzunezko baten ondoren okurritu zitzainan ideia, bertatik ateratako argazki zoragarriak ikusi eta gero. Asteburua iritsitakoan, ordea, eguraldia ez zetorrela oso segurua eta beste hirurek atzera egin zitenan.
‎Bestetik, ikus entzunezko baten balio estetikoak hauteman eta preziatzeko neskek duten trebetasun handiago hori, hezkuntza arautuaren bidez lortua izan ez dena, erlazioan egon daiteke lengoaiaren eta ideologiaren alorretan lortu dituzten puntuazio altuago horiekin; izan ere, biak oinarrizkoak dira ikusizko kultura ulertu ahal izateko (Hernandez, 2000).
‎Iazko Gabonetan bi aste pasatu zituzten irlan, eta sei kontzertu eman zituzten. Bertako bizipenak eta ezagututako jendearen testigantzak ikus entzunezko batean jaso, eta disko berriarekin argitaratu dute, DVD formatoan. " Bira gisa Kubara gindoazela-eta, hango egonaldia grabatzeko aprobetxatu genuen.
2012
‎azken bidaia aldia erakusketak Urolako trenaren bagoiak bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, panel handi batzuen bidez Urolako tren zaharraren nondik norakoak azaldu dituzte, eta ikus entzunezko batean trena ezagutu eta burnibidean lan egin zuten herritarren testigantzak bildu dituzte. Erakusketa, Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean osatu zuten, horretarako 300 argazki inguru erabiliz.
‎Martxoa ere antzerkiarekin abiaraziko dute Espaloian. Martxoaren 2an, Pez en Raya taldeak' Llorar por llorar' antzezlana aurkeztuko du, eta hilaren 15ean, Josu Guerra pasaitarrak Spirit of Anuk belaontzian egindako abentura ekarriko du ikus entzunezko batean. Hondarribitik abiatuta Cabo Verdera arteko bidea egin zuen Guerrak Atlantikoa belaontziz zeharkatuz eta bizi izandako nondik norakoak azaltzera etorriko da Elgetara.
‎Manifestua Iñigo Elkorok irakurri du aitaren izenean. Ondoren, ikus entzunezko baten bitartez gertatutakoa gogorarazi dute ekitaldian. Audientzia Nazionaletik, ordea, ekitaldia debekatzeko mehatxua jasoa zuten.
2013
‎Lou Topet laukoteak teknologia berrien zalea dela erakutsi du hasiera hasieratik. Beren burua sarean hedatutako ikus entzunezko baten bitartez eman zuten ezagutzera, eta duela hilabete batzuk, Esnatu dira estreinako diskoarekin batera, playbutton mp3 aparatua aurkeztu zuten. Orain, Garoa Web Consulting ekin elkarlanean, eta Jon Ercillaren ardurapean garatuta, eskuko telefonoetarako APPa edo aplikazioa sortu du, eta larunbat honetan Durangoko Azo­kako Kabi gunean aurkeztuko dute, 16: 00­etan.
‎Bisitak urriaren 1etik, azaroaren 20ra bitarte, ortziraletik igandera eskaintzen dira, goizeko 9:00etan, 11:00etan edo 12:30ean (beti ere aldez aurretik deituta) eta bertan, sarezko uso harrapaketaren tradizioari buruzko xehetasunak azaltzen dira. Azalpenal osatzeko ikus entzunezko bat ere eskain­tzen da. Bisitak, trepa baten azpitik egiten dira, usazaleak lanean ari diren bitartean (eguraldia eta ehizaren arabera).
‎argizaloia zer den, zein esangura duten, hitzaren esanahia eta datu historikoak, besteak beste. " Azalpen horiez gainera, ikus entzunezko bat ere martxan izango da, non argizaiolen bilakaera erakutsiko duen, besteak beste", azaldu dute Angiozartik. Otxandioko Barrondok egindako lanez gainera, badira batzuk Saloian eta beste batzuk elizan, Bergarako zurgintza taldekoek egindakoak ere bai.
2014
‎Horregatik, aukera ezagutarazteko irekiko dute erakusketa, datorren astelehenean. Panel batzuek eta ikus entzunezko batek osatzen dute erakusketa.
‎Baina lan batzuk bere horretan erakutsita, ez da antzematen zer diren jatorrian; erabateko transformazioa jasan dute, elementu baten zati bat irudikatu nahi izan dudalako edo irudia oso gertutik hartu dudalako. Horregatik, herritarrei sormen prozesua erakusteko ikus entzunezko bat ere ikusgai jarri dute erakusketan, hura hobeto ulertzeko.
2015
‎Garai hartako oroitzapenei eusteko argazkiak, liburuak eta objektuak bildu dituzte. Erakusketaren atal batean ikus entzunezko bat eskaintzen dute, zeinean Andaingo zazpi lekukotza ezberdin azaltzen diren.
2016
‎Musikan aritzen diren emakumei protagonismoa eta espazioa ematea da lanaren helburua. Ikus entzunezkoarekin batera, emakumearen eta rockaren inguruko erakusketa bat jarriko dute Xenpelar Etxean, hilaren 30era arte. Saioa Cabañasen argazkiekin osatua dago erakusketa, eta Euskal Herrian emakumeak egindako musikari errepaso egiten dio, argazkien edo prentsa idatziaren bitartez.
‎Erromatarren Eragina gelan, tokiko biztanleen eta erromatarren arteko harremanaren errepresentazio bat aurkituko du bisitariak; Portua gelan, berriz, portuko indusketetan aurkitutako aztarnak daude anforak, arrantzarako tresnak, portuaren egitura osatzen zuten egurrezko zutoinak...; eta Oiasso gelan, kokalekuaren izaera urbanoa islatzen duten elementuak. Horrez gain, Portua gelan, 15 minutuko ikus entzunezko bat ere bada, erromatarren presentzia ulertzen laguntzeko.
‎Ondoren datoz irakaskuntzarekin lotutako tituluren bat, Pedagogia edo Gizarte Hezkuntza, humanitateak orokorrean. Ingeniaritzan berriz, batzuk zailak dira on line egiteko, baina arrakasta handia edukitzen ari da Multimedia Ingeniaritza bat, Informatika eta Ikus entzunezkoak batera lantzen dituen bat.
‎Horien artean ezagunenak Pasaiako (Gipuzkoa) batelariak izan ziren, eta haiei buruz Manuel Breton de los Herrerosek idatzitako liburua dago erakusketan. Horrez gain, Stockholmeko batelarien inguruko ikus entzunezko bat dago. Bilboko zirgariak ageri diren hainbat margolan ere badaude, eta, haien ondoan, atentzioa ematen du Dora Salazarrek egindako eskultura batek.Argazkiek ezin hobeto islatzen dute emakume langileen eguneroko bizimodua.
‎Hamasei hautagai izan dituzte mahai gainean aurtengo ediziorako, Felicidad Diezenaz gain: Valentin Espejo, Inazio Aizpurua, Euskalduna Futbol Taldea, Andoaingo Kaleratzeak Stop Desahucios, Izartxo aisaldi taldea, Zuena emakumeen elkartea, Hurria Sahara eta Joxe Mari Oiartzabal eta Osasunaren pastorala.Zahar Egoitzako langileek ere ez zuten hutsik egin nahi izan, eta ikus entzunezko baten bidez, besarkadarik beroena luzatu zioten Felicidad Diezi. Maria Pilar Amenabar gogoanFelicidad Diez ez zen izan aipamen berezia jaso zuen pertsona bakarra, ekitaldian. Hitz gozoak entzun ahal izan ziren oraindik orain hil den Mari Pilar Amenabarrentzat.
‎Burutuko diren etapa guztien argazki eta bideoen jarraipena www.alkarri.org eta www.plaentxia.eus/alkarri webguneen bidez egiteko aukera izango da eta ondoren sare sozialen bidez emango zaie zabalpena. 1000 kilometroak Soraluzeko jaiak aurretik egingo dira eta jasotako dokumentazioarekin ikus entzunezko bat aurkeztuko da.
2017
‎Ibarraundi museoan Leintz eskualdeak garrantzi berezia du, baina bereziki Eskoriatzari egiten zaio azpimarra. Museorako bisita, hain zuzen ere, eskualdeari buruzko ikus entzunezko batekin hasten da. " Azaltzen du museoa zer den, eta inguru honetan zer dagoen interesgarria.
Ikus entzunezkoekin batera, hitzaldieak ere izango dituzte herritarrek. Lehenena, maiatzaren 3an izango da 20:00etan Manuel Lekuonan.
‎8 lan aurkeztu dituzte arte sorkuntzarako bosgarren Daniel Txopitea bekara, eta horien artean Usua Garin, Izotz Barrio eta Andrea Lopetegirena aukeratu du epaimahaiak. Lourdes Olanguaren inguruko Lu proiektua aurkeztu dute horiek, abeslariaren inguruko ibilbidea azaltzeko ikus entzunezko baten bidez.
‎" Guztira, 36 bat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian. Ildo horretan, hizkuntza guztiak elkartzen dituen ikus entzunezko bat grabatu dugu. Ez ditugu, ordea, guztiak grabatzea lortu:
Ikus entzunezko bat ardatz duen emanaldiarekin aurkeztuko du' Maitatzea nahiago' lana Enekora taldeak bihar, Azpeitiko Soreasu antzokian, 20:00etan. Enekora taldeak bihar aurkeztuko du disko berria, eta lan hori" etxean eta etxekoen artean" ereindako hazia dela esan du Eneko Larrañagak (Zestoa, 1982).
‎Elkarte huntako olerkariek gaitasun asko badituzte eta alor ainitzetan baliatzen dute beren talendua, hala nola margolaritzan, argazkilaritzan, musikan eta abar. Euskarazko ekimen kultural anitza proposatzen daukute, izanen delarik erakusketa ikus entzunezko bat, musika, liburu aurkezpen, ibilaldi eta abar. Goizero, 9:00etatik 13:00ak artean, ibilaldietan parte hartzen da eta arasaldetan 16:00etatik 20:00ak arte ekitaldiak eskainiak izanen dira.
2018
‎Bi ikus entzunezkookin batera, kultura etxean egingo diren beste hainbat ekintza ere sartu dituzte Euskaraldiarekin bat eginez antolatutako egitarauan: domeka honetan Huts Teatroa konpainiaren Hozkailua antzezlana egongo da ikusgai, 19:00etan –sarrera, doan–; eguaztenean, 18:30ean, Mai da bai (eta ezetzik ez dago) dokumentala emango dute –Garabidek ekoiztua, Eider Ballina zuzendarien artean duena–, maputxeen errealitateari buruzkoa; hilaren 30ean, barikua, bikoizketa lehiaketako eszenaratzea izango da, 17:30ean hasita gazteenenak eta 18:30ean 12 urtetik gorakoenak; azkenik, domekan, abenduak 2, herri lasterketa egingo dute, hau plazan hasita, 12:00etan.
‎Egongela batean sarrarazi ditu harreragile takoi luzedunak, eta bertan itxaroteko esan die, berehala artatuko dituztela. Zerbitzu Zentralen eraikinak erakusten dituen ikus entzunezko bat ari da, pareta osoa hartzen duen pantailan. Arkitektura lan bikainak dira, ez dago zalantzarik.
2019
‎Era berean, neska mutikoak Zinemagintzan lehen pausoak ere eman dituzte. Ekipamendu profesionala baliatuta ikus entzunezko bat sortu baitute. Ikasle bakoitzak hainbat eginkizunen ardura hartu du:
‎Eta dolu jantzien parean, hormatik zintzilik, Barbara Stammel artistak 2017an bere ama irudikatuz egindako hiru erretratu handi.Hortik Zentzua bilatzea atalera igaroko da bisitaria, zeinetan, heriotzaren zentzuaz ez ezik, bizitzarenaz ere gogoeta egitea proposatzen den. 47 pertsonari egindako elkarrizketak biltzen dituen ikus entzunezko bat dago ikusgai bertan, besteren artean. Jarraian, Heriotzatik itzultzea izenburua daraman gunean, fantasiari egiten zaio lekua.
‎Aurreko egunetarako bi hitzaldi eta ikus entzunezko baten emanaldia iragarri dituzte. Apirilaren 28an, berriz, lore eskaintza egingo dute Intxortako atea n, 11:00etan.
2020
‎bertan erbesteratuta bizi zen Agirre lehendakaria, Sorbonako irakasleak, Unescoko kide batzuk… Eta, historian lehen aldiz, telebista bidez emititu zen bertsolaritza. Hernandorena bera izan zen bertsolariak lehen aldiz ikus entzunezko batean jaso zituena, 1933an zuzendu zuen Euzkadi filmean, eta Parisko saiora Tele Paris eta Alemaniako telebista publikoa bertaratzea lortu zuen.
‎Elkarteko kide Jose Roman Lizasok azaldu du bideoetako bat Salbatore Mitxelenaren omenezko Ikastolako muralaren zaharberritzea jasotzen duela, aurretik egina. Horretaz aparte, Xabier Egañaren ondarea Zarautzen jasotzen duen ikus entzunezko bat ere egin zuten, artistaren testigantzarekin. " Berritasuna eta, gehienbat, orain plazaratu nahi izan duguna izan da bere ibilbidean sakontzen duten bideoak.
‎Alta, hezkuntza publiko komunitario, euskaldun, demokratiko, kohesionatzaile eta feminista baten peskizan gabiltzanontzako, nekez erran liteke distopia, antiutopia hura nahi bada, 2020ko martxoaren 14 batez hasi zenik. Jendarte neoliberal, heteropatriarkal eta kolonial honetan, distopia ez baita ekoizpen garestiko ikus entzunezko bat, ez da, beraz, tipografia futuristako errotulu ilunaz hasi eta 90 minuturen bueltan, krispeten gatza eta lehertu ez diren arto ale bakan batzuk baino gelditzen ez zaizkigunean," the end" batez akabera duen istorio aztoragarria. Erretorika hegemonikoak saldu digun ideia baino ezin da izan, dena delako garaitan bizitzea egokitu zaigularik ere, distopia etorkizun urruneko puntu helezin batean kokatzen duen diskurtso hori.
2021
‎dolomia mineralaren nondik norakoak, fabrikan zelan lan egiten zuten, Karrantzaren iragan industriala eta abarrak azaltzen dituzten panelak daude. Ikus entzunezko baten bidez, argazki zaharrak erakusten dituzte, eta langile ohien testigantzak ere ezagutu daitezke. Horrez gainera, fabrikako silo izandakoetan multimediari esker historian atzera egin daitekeela esan du Ahedok:
‎Hori guztia esan daiteke bideo batean, beste era batera zailagoa izango litzateke. Gainera, jendea gerturatzen laguntzen du memoria historikoari buruzko ikus entzunezko batek, hitzaldi batek baino gehiago. Hori badakigu auzoan antolatzen dugun zine forumari erantzun egiten diotelako bizilagunek, eta lehen aipatu dudan Ribera bekatik ateratako antzezlanak eduki zuen harrera ere ikusi dugulako.
‎Horren irudiak bai berreskuratu dira, eta mahai luze baten bueltan txaloka daukaten jende mordoxka baten aurrean ikus daitezke kantuan bi bertsolariak. Filma soinuduna da, euskara lehen aldiz ikus entzunezko batean jasotzen duen filma, baina irudiak eta soinua ez datoz bat, eta Irabolaren eta Haltzuetaren irudiak ikusten ditugun bitartean entzuten direnak ez dira haien bertsoak. Izatez, ez dago erabat ziurtatzerik bertsotan, eta ez kantuan, ari direnik, ingurukoen txaloek bertsotan ari direla iradokitzen duten arren.
‎Manuel Lekuona edo Teodoro Hernandorena bezalako beste bi izen garrantzitsuk ere, Aitzolen akuilu intelektuala bata eta akuilu praktikoa bestea, gehiago edo gutxiago orduko hainbat argitalpenetan kolaboratu zuten. Hernandorena bertsolariak ikus entzunezko batean agerrarazi zituen lehenengoetakoa izan zen berak zuzendutako Euzkadi filmarekin.
‎Bertsolaritzaren historia mediatikoan gertakari garrantzitsua da Parisekoa, ikus entzunezko batean lehen aldiz Au Pays des Basques dokumentalean eta Hernandorenaren beraren Euzkadi filmean agertu ondoren, hemen agertuko baitira lehen aldiz telebistan. Honela azpimarratzen du Iriondok:
‎Lehenengo argazkian, Beldur Barik lehiaketarako bideoa egin duten eta Irungo lehenengo saria irabazi duten Toki Alai ikastetxeko ikasleak, senide eta irakasleekin; bideoan Indarkeriaren Eskailera antzeztu dute. Behekoan, Indarkeriaren Eskaileraz hitz egiteko erabiltzen duten ikus entzunezkoetako bat: " printzesa!" film laburra.
‎Etzi, maiatzaren 14an, Lasaren poemen irakurraldia egingo dute herritarrek, eta baita kantuan ere, Eñaut Elorrieta, Patxi Saiz eta Kattalin Zubizarreta musikariekin; halaber, Sara Etxegoien Zulaikak egindako ikus entzunezko bat emango dute.
‎Urteen joanean, 23 bertsio izan zituen behin betikoaren aurretik. Hain zuzen ere, kantu horretatik abiatuta, Angel Aldarondok ikus entzunezko bat prestatu du Berrioren lan metodoa azaltzeko. Proiekzioak obraren bilakaera erakusten du, zenbait ahalegin bata bestearen gainean jarriz.
‎Bi espaziotan atonduta dago erakusketa: barrualdean, kamioi baten tamainako etxola batean, Leonardoren pentsamendua gure egunerokotasunarekin lotzen duen ikus entzunezko bat eta jokoak ipini dituzte; kanpoaldean, lorategiko parkean, Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk erreproduzitzen dituzten lau maketa handi eta zuri zuri daude, eskulturak balira bezalako mekanikak.
‎Merkatua ikusita, produktoreak eta zuzendariak ez dira hor askorik arriskatzen. Ni ikus entzunezkoetan batez ere komedia egiteko deitu izan naute, eta lana denez, ba, pozik. Baina aktore batentzat polita erregistroz aldatzea da, probatzea.
‎Baina, prozesu horretan zalantzak sortzen dira: zer da erosoena erakusketa jakin bati lotutako ikus entzunezko bat muntatzerako orduan. Zinema aretoen parametroetara egokituz filma ordu jakinetan proiektatzea, eta publikoa isil isilik eta gorputzarekin mugimendu minimoak eginik proiekzio aretoko besaulkietan esertzera gonbidatzea/ behartzea?
‎Mis amigos kantuak 23 bertsio izan zituen behin betikoaren aurretik. Hain zuzen ere, pieza horretatik abiatuta, Aldarondok ikus entzunezko bat prestatu du Berrioren lan metodoa azaltzeko. Proiekzioak, zenbait ahalegin bata bestearen gainean jarriz, obraren bilakaera erakusten du.
‎Aritz Ganboak 2019ko urrian egindako erronka ikus entzunezko batean jaso zuen Xabier Unanuak zuzendutako lantaldeak, eta horrela jaio zen Bideak dokumentala. Ikus entzunezkoa Elgetan izango da ikusgai domekan, eta bertan izango dira Aritz Ganboa zein Xabier Unanua zuzendaria.
2022
‎Ibilbidearen bukaeran, Joaquin Sorollaren vanitas txiki baten parean Estudio de una calavera (1883), ikus entzunezko bat proiektatzen ari da: Alexandra Rannerren Ich habe genug (2005).
‎Gomez bera arduratzen da, besteak beste; hogei bat minutu irauten du, eta doako zerbitzua izaten da. Ikus entzunezko baten bidez ere kontatzen diete nekaldi antzeztuaren berri.
‎Hamabi irudiez gain, ikus entzunezko bat ere prestatu duzu.
‎Azkaineko bere estudioaren zati bat da, eta denetariko pieza txikiz gainezka ageri dira apalak, paretak eta mahaigainak. Bisitaria artistaren unibertsoan are gehiago barneratzeko, Elixabete Garmendiak landutako zazpi minutuko ikus entzunezko bat ere ikusgai dago, lehenago osorik inoiz ikusi gabea. «Rosa bere munduan ageri da:
‎Bat batekotasun hori guztiz azkartzen da, euskarrien askotarikotasunak berau areagotzen baitu: ikus entzunezko bat, eskulturak, argazkiak... Eta, horrekin batera, materialen bortiztasunak azala, barrenak... kitzikatzen dizkigu, bertan ikusiko duguna ez dela erosoa izango iragarriz.
‎2019an egin zuten jaialdia azkenekoz. 2020 urtean ikus entzunezko bat prestatu zuten, eta, emaitzarekin oso pozik geratu ziren arren, Agirrezabalek adierazi du ezin dela jaialdiarekin alderatu. 2021 urtean, azkeneko momentuan, bertan behera utzi behar izan zuten festibala, osasun neurriengatik:
‎Esaldi horrekin definitu du bere hirugarren film dokumental luzea Iratxe Fresneda zinemagileak. Eta, hark deskribatu bezala, Tetuán bada bi adarreko ikus entzunezko bat. Hasi, Carmelo Fresneda izeneko aitaren haurtzaroa eta Annemarie Schwarzenbach argazkilari suitzarraren nondik norakoak erreskatatzen dituen saiakera tonuko lehen zati batekin hasten da filma, baina, erdialdetik aurrera, tonuz eta ia ia teknikaz aldatu, eta Kuban hazitako Mohamed Iacob sahararraren eta Arrigorriagan (Bizkaia) bizi den Irina Conca lipoveniarraren egunerokoa erakusten du lanak.
‎«Nire egunerokoarekin bat egiten duen gaia» landu du lesakarrak EuskarAbenturarako, «azalean dagoen arazo bat ikus entzunezko baten bitartez islatu nahi nuelako: Egungo gizarteak inposatutako estereotipoak gazte ororen helburu nagusi bihurtu direla argi utzi nahi nuen, sareen gehiegizko erabilpenak dakartzan ondorioak azpimarratuz eta nolabaiteko kritika eginez».
‎Momentuz, Los Perros ikuskizunaren eta aurretik zituzten ikuskizunen emanaldiekin jarraituko dute. Udan dantza, arte plastikoak eta bideoa uztartzen duen ikus entzunezko bat sortuko dute, sariaren baitan. " Arte historian zehar gorputza nola tratatu duten, kanonak... erakutsi nahi dugu".
‎Proiektua garapen fasean dago oraindik orain, baina sustatzaileen aurreikuspenen arabera, 2022ko apirilean zabalduko diote publikoari. Ikus entzunezko batek lagunduta aurkeztu dute produktuaren aurrerapena Fitur azokan.
2023
‎Garoa liburu denda utzi nuenean, autonomo bihurtu nintzen, eta Mikel Urdangarin musikariarekin topo egin nuen. Nik aurretik baneukan gogoa ikus entzunezko batean musikari profesional baten bizitza nolakoa zen biltzeko, eta hortik sortu zen Margolaria dokumentala. Apaiz kartzela, berriz, enkarguz eskatu zidaten.
‎Ez du halakorik, ordea. Mihisea lurrean jartzen du, eta okertuta ematen ditu trazuak argi ikus daiteke sorkuntza prozesua erakusketan bertan, ikus entzunezko batean jaso baitu. Piezak arrastaka lekualdatzen ditu estudioan.
‎Otsagabiko dantzarien panpinak eta haien inguruko ikus entzunezko bat ikus daitezke atariko geletako batean; etxeko jabeen armarriak eta ibarreko jantzi tradizionalekin apaindutako panpinak ere bai. Beheko solairuan daude, gainera, sotoa eta ukuilua.
‎Hain zuzen, frankismo garaiko zurruntasunarekin kontrastean, haren proposamen estetikoak hauskorrak izan ziren guztiz. Horren pistak ematen dizkigu mostraren lehenengo espazioak, hain zuzen, aurretik aipatutako ikus entzunezkoekin bat, artistaren artxiboa, argazkiak eta materialak aurkezten baitzaizkigu.
‎Garoa liburu denda utzi nuenean, autonomo bihurtu nintzen, eta Mikel Urdangarin musikariarekin topo egin nuen. Nik aurretik baneukan gogoa ikus entzunezko batean musikari profesional baten bizitza nolakoa zen biltzeko, eta hortik sortu zen Margolaria dokumentala. Apaiz kartzela, berriz, enkarguz eskatu zidaten.
‎Hurrengo atalak Aktoreak eta komedianteak du izenburu, eta horiexek agertzen dira Ariasen marrazkietan. Haien parean den horman, garai hartako No do albistegiko irudiekin osatutako ikus entzunezko bat dago proiektatua; 50eko urteetako antzerkiaren inguruko hainbat bideo dira, eta, batzuetan, Antzoki Zaharra ere agertzen da. Musika eta dantza ataleko marrazkietan, berriz, bi diziplina horietako orduko sortzaileak dira nagusi.
‎Izan ere, Landak azaldu du lotura handia zuela poetak auzo horrekin. Hark idatzitako Jainkoa jaio zen Otxarkoagan ipuina abiapuntu duen ikus entzunezko bat proiektatuko dute auzoko eraikin baten horman, iluntzean. «Emanaldi xumea izango da, hamabost bat minutukoa.
‎Urteetako lanaren emaitza da Bide bazterrean hi eta ni kantari. Aspaldi zuen ikus entzunezko batean herrikideaz aritzeko desioa. «Beti eman dit atentzioa», kontatu du.
‎Hiru gune ditu erakusketak: ikus entzunezko bat lehenengoan —David Argindar argazkilariaren Paretaren mintzoa lana duena oinarrian—, jokoaren, plazaren eta arkitekturaren elkar ekintza azaltzen duen erakusketa bigarrenean —Carballo komisarioaren ikerketa duena oinarrian—, eta frontoien zatia lantzen duena hirugarrenean —haien industrializazioa eta estandarizazioa dituena oinarrian— Erakusketak plant... «Espazio irekian, pilotaren jokoa inguruko arkitektura erabilgarria baliatuz joan zela.
‎Urteetako lanaren emaitza da Bide bazterrean hi eta ni kantari. Aspaldi zuen ikus entzunezko batean herrikideaz aritzeko desioa. «Beti eman dit atentzioa», kontatu du.
‎Gerturatu denean, euskaraz hitz egin diote biek eta haietako batek joan beharra zuenean euskaraz agurtu du bera; baina «bueno, ya estaremos» esan dio beste gurasoari. 4 urteko semeak ez du ulertzen zergatik ezin duen Patrulla canina euskaraz ikusi; 7 urtekoak gustuko telesail bat aurkitzen duenean beti galdetzen du ea euskaraz ere badagoen; 13 urtekoari ez zaio burutik pasa ere egiten ikus entzunezko bat euskaraz kontsumitu dezakeenik.
‎Tabakalera berria ireki baino lehenago, eraikinaren memoriaren eta egungo erabileraren inguruko proiektu bat egin nahi zuten. Ikus entzunezko bat izan zen, eta, hura egin ondoren ere, geratzen jarraitu zuen taldeak.
‎Larratxeren irudiekin osatutako bideo bat eta Lekeitioko baserriaren erreplika txiki bat jarri dituzte gune horretan. Haren esperimentaziorako joeraren lekuko, beste ikus entzunezko bat dago jarraian, Komunikazio Inkomunikazio proiektuaren harira eman zuen zuzeneko batena.
‎Azken asteotan, Francesca, Sun eta Leandrorekin hizketan aritu behar izan dut, denek ala denek haien jaialdietan nahi zutelako erakutsi guk egindako ikus entzunezkoren bat. Hemen sortu diren istorioak ikusi berri dituzte Italian, Brasilen eta Hego Korean.
‎Bigarren urtez, Donostia Gipuzkoa Film Commission ek Donostian eta Gipuzkoan filmatutako ikus entzunezko bati Aipamen Berezia eman dio. Aurten, Moriartik aurrera eroan duen Balenciaga telesaila saritu gura izan dute, Gipuzkoako lurraldean ia hiru hilabete iraun duen filmazioagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia