2021
|
|
43.7.6d Birformulazio partzialetan (aposatuetan), berriz, joera eta jokaera desberdinak antzematen dira. Gaur egungo euskara estandarrean, esaterako, atal birformulatzailearen hasieran jartzen dira ia beti hau da, hots(
|
ikus
§ 43.7.6e) eta erran nahi baita birformulazio aposatuetan: Nik neuk, nahi dut pentsatu zientzian a prioriko judizio sintetikoak komeni direlako hori printzipio aurreedo meta zientifikoei dagokiela, hots, aurretiazkoak diren edo jada izadiaren oinarrizko legeetatik harago doazen printzipioei (Juan Garzia).
|
|
(predikazio estraorazionala); Ba bide/ omen/ ote daki (aditzarekin bateraturiko partikula:
|
ikus
§ 23.5.3); Jakingo du honezkero (denbora aspektua); Jakin behar/ uste du dagoeneko (aditz modala; ikus § 23.4) 9; Badakike (adizkiko ke morfema berezia); Jakin dezake (ahalera, ke morfema barne); Baliteke/ litekeena da/ ez litzateke harritzeko (hark) jakitea/ jakin dezan (fraseologia espezializatua, perpaus konplexuz).
|
|
(predikazio estraorazionala); Ba bide/ omen/ ote daki (aditzarekin bateraturiko partikula: ikus § 23.5.3); Jakingo du honezkero (denbora aspektua); Jakin behar/ uste du dagoeneko (aditz modala;
|
ikus
§ 23.4) 9; Badakike (adizkiko ke morfema berezia); Jakin dezake (ahalera, ke morfema barne); Baliteke/ litekeena da/ ez litzateke harritzeko (hark) jakitea/ jakin dezan (fraseologia espezializatua, perpaus konplexuz).
|
|
11.3a Kategoria guztiak ez dira berdintzat edo parekotzat hartzen. Sailkapen bat baino gehiago egin daitekeen arren, kategoria lexikoen eta funtzionalen arteko banaketa da hizkuntzalaritzan zabalduen dagoena eta gehien erabiltzen dena(
|
ikus
§ 2.4). Atal honetan, bereizketa honetaz jardungo dugu, eta ikusiko dugu kasu batzuetan ez dela erabat mantentzen, batez ere azken urteetan hizkuntzalaritzan garatu diren analisi bideei jarraitzen badiegu eta euskarara ekartzen baditugu.
|
|
11.4g Postposizioak kategoria funtzionaletan sailkatu ditugu (§ 11.3b.
|
Ikus
§ 2.4h: kategoria lexikotzat hartzen direla, eztabaidagarria bada ere) tradiziozko hizkuntzalaritzan horrela egiten baita.
|
|
Bestetik, adberbioetatik eratorritako aditzak ditugu (belaunikatu, berandutu, urrundu, hurbildu, gelditu, prestatu, adostu, zutitu, zintzilikatu eta abar). Talde honen barruan ka amaierako adberbioak ere sar genitzake, baina horiek § 11.10 atalean aztertuko ditugu(
|
ikus
§ 6.2.3 atala ere). Adberbioetatik aditzak sortzea ez da beharbada horren ohikoa munduko hizkuntzetan, baina izenetatik eta adjektiboetatik aditzak eratortzea oso normala da.
|
|
5.5.3a Atzizki izen sortzaileen artean ere aztertu dugu kizun1(
|
ikus
§ 4.4.3.5). Funtsean atzizki bera dela esan daitekeen arren, ondoren ikusiko ditugun adibideek ez dute izen baliorik.
|
|
11.10b ka daramaten hitzek askotariko kategoria izan dezaketenez, zaila da ka kategoria zehatz bateko hitzen eratorpen atzizki gisa irudikatzea (nolanahi ere,
|
ikus
§ 6.2.3). Horren ordez, pentsa liteke ka atzizkiak esanahi jakin bat gaineratzen duela, baina kategoria adierazpide morfofonologikorik gabeko morfema batek ezartzen duela, hau da, buru isil batek.
|
|
1 Hara adlatibo postposizioak ere onartzen du mailakatzaile konparatiboa (harago), baina ez superlatiboa(* haren), ezta gehiegizko maila ere(* haregi)(
|
ikus
§ 20.3). Kontuan izan behar dugu adlatibo postposizio sintagmak oro har ez direla onargarriak mailakatzaileekin, eta, beraz, pentsa liteke goian aipatutako aurrera eta gora ez direla benetan postposizio sintagmak, adberbio sintagmak baizik.
|
|
12.1b Hizkuntzalarien artean bi kategoria mota bereizi izan dira, ez eztabaidarik gabe, zernahi gisaz, anitzetan ez baita batere erraza batzuen eta besteen arteko mugak bereiztea: lexikoak (izena, adjektiboa, aditza...) eta funtzionalak (postposizioak, menderagailuak, determinatzailea, komunztadura, denbora...)(
|
ikus
§ 11.3). Lehenbizikoek propietate lexikoak hartzen dituzte kontuan, eta morfologia aldetik askeak dira (oro har, esan dezagun hiztegietan ageri diren hitzak direla horiek); bigarrenek propietate sintaktikoak hartzen dituzte, eta gehienetan ez dira, morfologia aldetik, askeak, baizik beste zerbaiti atxikiak.
|
|
Batzuetan kasu marken morfologia hartzen da kontuan sailkapena egiteko orduan, (hala, latinak, adibidez, lehen, bigarren edo hirugarren deklinabideko izenak dituela esaten da), edo plurala eta singularra adierazteko sistemak, edo generoa ere. Baina deklinabiderik(
|
ikus
§ 1.3) ez duten edo izenean generorik markatzen ez duten euskara bezalako hizkuntzatan, bereizketa horiek ez dute zentzu gehiegi. Eta pluralaren erabilera ere gardena da, nahiz, horretaz ari garela, ñabardura batzuk agerian utziko ditugun.
|
|
Izen berezi batzuek, dena dela, mugatzailea hartzen dute: Bizkai baina Donostia(
|
ikus
§ 12.3.2l). Zernahi gisaz, eta salbuespenak salbuespen, determinatzailea hartu ahal izatea edo ez, horrek bereizten ditu formalki izen bereziak eta arruntak, ikusten den gisan.
|
|
Nesketara edo neskatara ere ageri dira testuetan, edo gizonetara (t), maizago, azken hori, literatura klasikoan gaur egungoan baino. Bestetik, zalditik astora esaten dugu(
|
ikus
§ 12.3.8d), edo liburu horiek elkarrengandik banatu behar dira. Literaturan ere honelakoak ageri dira:
|
|
Hori guztia fenomeno orokorrago eta zabalago baten ondorioa da: inakusatibo aditz anitz, gehienak ez badira, kausatibo gisan ere erabiltzen ditugu(
|
ikus
§ 23.2.1.2). Hala, nekatu naiz inakusatiboak badu bere parekoa kausatiboa dena:
|
|
Inesiboa daramaten aditz izenak (adibidez, amets egiten, jolasten eta abar) aditzak dira sakonean, eta ondoren izengile batekin nominalizatzen dira. Horregatik aditzei dagozkien ezaugarriak gordetzen dituzte(
|
ikus
§ 11.3). Atal honetan aztertzen ari garen jarduera izenak, ordea, izenak dira sakonean, hots, ez dute kategoria aldaketarik jasan.
|
|
Euskarazko adjektibo batzuk bereziki interesgarriak dira, izenez eta postposizioez osaturik baitirudite. Kasu horren erakusle dira ko amaiera dutenak(
|
ikus
§ 21.7), esate baterako: etxeko, betiko, gaurko, bertako, nazioarteko eta abar.
|
|
11.8a Aditzak adjektibo modura azaleratu daitezke zenbait kasutan(
|
ikus
§ 14.5). Lehen (§ 11.5b, § 11.5c) azaldu dugu euskarazko aditz gehien gehienak forma jokatugabean agertzen direla, nahiz eta perpauseko predikatu nagusiak izan:
|
|
adierazi, aipa (tu), aitor (tu), barka (tu), bedeinkatu, ebatzi, ekarri, ekoitzi, eratorri, gaitzetsi, goretsi, irakatsi, itxaron, luza (tu), labur (tu), lor (tu), onetsi, salba (tu), senti (tu)... Beste hauek, berriz, du motakoak izan arren, argumentu bakarrekoak dira (intrantsitibo ergatibodunak,
|
ikus
§ 23.2.2.1): etsi, iraun.
|
|
Berau da, hain zuzen, ‘ekintza’ edo ‘gertaera’ adierazteko markatugabea dena, beste edozeinen ordez ager daitekeena. Kontuan izan behar da, dena den, izenak sortzen dituen atzizkiaz ari garela, eta ez perpaus jokatugabeek duten nominalizazio moduaz(
|
ikus
§ 30.6.3.1) 19 Alde honetatik, askoz maizago aurkituko ditugu tze atzizkiaz sorturiko izenak Iparraldeko testuetan (azken batean, aurreko puntuan ikusi dugun tze bera da), gertaera izen balioan (erakusleaz lagundurik ere bai, inoiz edo behin): Mariaren sortzeak bozkariotan ezarri du Zerua (Andre dena); Bihotz onez oroitze utsak atsegin ta gustoz urturik bezala uzten du bihotza (Mendiburu); Euskaraz mugagabeak ere aurrera daitezke[...] aurreratze horrek, azkenik galdegaia altxa dezake (Mitxelena); Arabako [euskararen] atzeratzearen kezka argi azaltzen du, esate baterako, Aita Kardaberatzek (Mitxelena); Elkarren ondo ondoan zeuden neskak, urre eta beltz, eguzkiaren sartzea interesik gabe miresten, lepoko zapiak ukituz, irribarreak zuzenduz elkarri (Navarro); Goiz batez Boris Klotz medikua, haste hartan ezagutu nuena, jin zitzaidan (Etxehandi); Larunbatean, abendoak 18, Olentzeroren jiteak airostuko ditu Baionako karrikak (Herria).
|
|
4.5.10b Ondorengo adibideetan ikus dezakegu zio atzizkiaren bidez sorturiko izenek onartzen dutela ondoan adjektiboa, plural marka... (
|
ikus
§ 4.5.1c): Burutazio illun oien artean urari bere burua emateko tentazio gogor batek eman zion (Kardaberaz); Orduan bai amorrazio ederra artu nuala!
|
|
zirkunstantzialez gainera, baldintzazkoak, kontzesiozkoak, ondoriozkoak. (
|
Ikus
§ 2.11, § 23.3.1).
|
|
10.2c Elkartzen direnak perpaus menderatu gabeak badira, perpaus juntatu horiek perpaus konposatu bat osatzen dutela esaten da. Juntadurak(
|
ikus
§ 28.1) bi aukera ditu: aurrekoari juntatzen zaion perpausak juntagailu bat eramatea hasieran (koordinazioa):
|
|
erreki ‘okela errea’, inprimaki ‘orri inprimatua’, janzki... (
|
ikus
§ 4.4.1e). ki2 atzizkia daramaten izenek ondoren har ditzakete beste batzuk, hala nola gozokigile, izozkigintza, izozkitegi, laukidun eta abar.
|
|
Aditzoin kategoriako oinarriari eransten zaio kin1; aditzoina da (inkoatiboak, egoera aldaketa adierazten duten hondatu, zahartu modukoak batzuk) edo du (emendatu, eraiki, erantsi) motakoa izan ohi da, eta, aditzoinari eransten zaizkion sail honetako gainerako atzizkiek bezala, barne argumentua biltzen du eratorpen atzizki honek(
|
ikus
§ 4.4.1e): emendakin (‘gehigarria, eranskina’ adierazten duena, eta ez gaur askotan ematen zaion ‘zuzenketa’ adiera; erdal enmienda izenaren baliokidearena, alegia), eraikin, eranskin, errekin, hondakin, zaharkin.
|
|
Halere, jatorria kontuan izanik edo, Villasantek ez du eratorpen atzizkien zerrendan aipatzen. Atzizkiak, bestalde, ez du aldaerarik; baina ezin da ahaztu eratorpen atzizkietan ez bezala, e lotura bokala agertzen dela oinarria kontsonantez amaitzen denean (muturreko eta abar), eta belarritako, oinetako izenetan oso argi ikusten da pluraleko sintagmek leku postposizioak hartzen dituzteneko eta(
|
ikus
§ 21.7, § 21.8).
|
|
ikusi dut/ ikusi diat/ ikusi dinat. Adizki horietan lehenbizikoa bakarrik da zaitut en pareko(
|
ikus
§ 27.1). Beste bietan beste mota bateko komunztadura egiten da:
|
|
Klase itxiak osatzen dituztenak, eta horrenbestez morfema berririk sarean onartzen ez dutenak, flexio hizkiak dira. Euskaraz, aurrizki bihurtzen ari zaizkigun aurre, gaineta horien antzekoak aipa ditzakegu eratorpenaren eta hitz elkarketaren artean gertatzen diren aldaketen lekuko(
|
ikus
§ 7.2.2.4a). Eta flexioaren iraunkortasunaren lekuko dugu, berriz, aditzaren morfologian zu bigarren pertsona singularrari dagokion adizki forma oraindik ere pluralgileekin agertzea, halako balioa zuen garaien erakusgarri:
|
|
7) Flexio morfemak eranstean ez da inoiz aplikatzen eratorpenean edo hitz elkarketan ikusi dugun moduko hots legerik(
|
ikus
§ 3.1h): ardi ez da inoiz artbihurtuko artikulua edo kasu marka hartzean.
|
|
Eta, bestalde, osagaien kategoriaz gain, morfologia egiturari ere erreparatu izan zaio, aditzetik eratorririko izen eta adjektiboak bigarren osagai (mugakizun) dituzten elkartuen azpimultzoa egiteko: hitz elkartu sintetiko deitu zaie bertso jartzaile edo begi mingarri egiturakoei(
|
ikus
§ 7.2.7, § 8.2.3).
|
|
Berez izenlagunen flexio marka da ko, askotan postposizio sintagma bati eransten zaiona (§ 5.6.3, § 14.1, § 21.7, § 21.8). Bestalde, flexio hizkien eta eratorpen hizkien arteko desberdintasunak aipatzean esan dugu lehenik eratorpen hizkiak ageri zaizkigula eta ondoren flexio hizkiak(
|
ikus
§ 3.1j). ko atzizkiaren adibideen artean, ordea, oinezko dugu, aurretik z flexio hizkia, postposizio marka daramana.
|
|
11 Errementari izenak azken bokala galdu eta r> l aldaketa gertatu da, oinarriari atzizkia gehitzean(
|
ikus
§ 3.1h" hots legeak").
|
|
12 Berez hitz elkartua, haur+ zaindegi(
|
ikus
§ 7.2.7" hitz elkartu sintetikoak").
|
|
6.3.5c Estandarrerako xe indartzailea hobetsi den arren(
|
ikus
§ 6.3.7), Hegoaldean, eta bereziki mendebaldean, ahozko erabileran ago konparazio markaren aurretik ere ezar daiteke: atzeratxoago, aurreratxoago, beheratxoago, berandutxoago, goiztxoago, goratxoago...
|
|
Erabilera predikatiboa izan ohi dute, bada, ela edo elarik daramaten moduzko perpausek, eta lehen eta bigarren mailako predikazioan azaldu ohi diren ezaugarri guztiak agertzen dituzte(
|
ikus
§ 40.4). Horrelakoak dira tradiziotik ekarri ditugun adibideak ere.
|
|
40.4.2b Lehen mailako predikazioan, perpausaren predikatu nagusi modura azaltzen dira moduzko perpausak aditz eta egitura kopulatibo batzuekin(
|
ikus
§ 24.3). Nolabait esateko, Peru triste dago eta Olatz gaizki zegoen perpausetan triste eta gaizki predikatu nagusiak badira, Peru negarrari eutsi ezinik dago adibidea dugunean ere azpimarratutako mendeko perpausa predikatu nagusia izango da.
|
|
40.4.2c Era berean, bigarren mailako predikazioan ere aurkitzen ditugu mendeko perpausak(
|
ikus
§ 24.4). Har dezagun, esaterako, ondorengo adibidea:
|
|
bi, hiru, hamar, asko, gutxi, zenbait... Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru...) mugatzaileekin batera ager daitezke; beste batzuk, ordea, ez(
|
ikus
§ 16 Zenbatzaileak).
|
|
15.2.2d Izenondoa, atributu (predikatua) funtzioa betetzen duenean(
|
ikus
§ 14.6 eta 24 kapitulua), mugagabe gisa erabil dezakegu. Iparraldean eta ekialdean honetarako joera handiagoa dago; Hegoaldean eta mendebaldean txartzat ematen ez bada ere, askoz maizago eransten zaio mugatzailea adjektiboari:
|
|
Nafarroan n kasu marka hartzen duten izen sintagmetan, sutan/ suan bereizketa egiten da, hots, mugagabe/ mugatu singular: Jar ezazu eltzea suan!; Etxea sutan dago; Etxea ketan dago; Suhiltzailea kean sartu da(
|
ikus
§ 20.1).
|
|
15.3e Bat zenbatzailearen mugatzaile balioa (a artikuluaren parekoa) dela eta,
|
ikus
§ 16.2.2.
|
|
Gauza jakina da al erabiltzen dela bai/ ez erako galderetan(
|
ikus
§ 10.3.2.2): Etorriko al zara?
|
|
Determinatzaile hauek izenaren ezkerrean agertzen dira beti eta ez dute mugatzailerik onartzen. Izenik ez dutenean izenordain gisa ageri dira(
|
ikus
§ 13.10, § 13.10.4, § 13.10.5, § 13.10.7.3, § 13.10.7.4): zein, zeinahi, edozein, zer, zernahi, edozer.
|
|
Horrek ematen digu euskararen ezaugarriren baten berri: gorago aipatu dugun gisan, euskara hizkuntza ergatiboa dela esaten dugu(
|
ikus
§ 1.5). Arau orokor gisa (honek beste zehaztasun batzuk behar ditu, hala ere) esan dezagun, hortaz, euskarak ergatibo absolutibo sistema segitzen duela, eta ez inguruko hizkuntzen nominatibo akusatiboarena.
|
|
18.2.4a Zenbait kasutan, ez beti(
|
ikus
§ 18.5.2), a mugatzailearen parekoa da ik postposizioa hartzen duen sintagma (orobat ak, bat, batzuk determinatzaileen pareko). Beraz, determinatzailetzat har daiteke (§ 15.5).
|
|
Ez du balio hemen goiti eta beheiti omenka eta omenez ibiltzea, Euskaltzaindiak eta euskaltzainek hau edo hura esan edo egin dutelakoa edo arinki baieztatzen ibiltzea (Salaburu); Goldarazko aitona batek gogoan dauka, gizaldiz gizaldi omenka jasotako gertakari beltza (Perurena); Alferrik ari gaituk gai honetaz amen omenka (Olano). ka adberbio atzizkia hartzeak, bestalde, erakusten digu omenek gertakari izen zenbakarria izan behar duela, horrelakoak baitira karen oinarriak(
|
ikus
§ 6.2.3).
|
|
Omen alegiazko adizkien aurrean ageri den adibideak (edozein arbolatan sor omen liteke mihura; berriz ere lehen bezalaxe utziko omen lukete,
|
ikus
§ 23.5.3.2b) omen gabeko beste batzuekin alderatzen baditugu, ohartuko gara oinarrizko ebidentzial balioa ematen duena alegiazko forma dela: Ez da oraino jakina nork erosiko duen (Donapauleko herria erosletarik litaike) (Herria).
|
|
23.5.3.6a Hainbat balio ditu ahal ek. Izena da, ahal izan aditz modala ere bada(
|
ikus
§ 23.4.2). Hemendik kanpo utziko ditugu balio horiek, bai eta galderetan ageri den ahal; galdera markatzea beste eginkizunik ez duen heinean, al galdera markaren pareko da.
|
|
22.6.5c Erakusleetatik sortutako hala adberbioak ere hartzen badu, birformulatzaile urruntzaile bihurtzen da(
|
ikus
§ 43.10.5" Birformulatzaile urruntzaileak"): Hala ere, zerbait iragarrita, egin egingo zuen:
|
|
22.6.8a Bosgarren eta azken sailak biltzen ditu berez adberbio diren edo adberbio erabilera duten hitzez osatutako elkartze sintaktikoak ere: ados izan/ egon, blai egin, alde izan/ egon, kontra izan/ egon(
|
ikus
§ 9.4), begira egon, beha egon, belauniko jarri, bidenabar esan, debalde eman, derrigor (rean) egin, doan eskaini, blai egin, kili kolo egon, kito geratu, konforme egon, majo ibili (lagunartekoa), tente ibili, ziplo egin eta abar. Agian sail honetakoak lirateke igeri ibili, ihesi joan, zain egon eta horien gisakoak ere.
|
|
Atal honetan predikatu konplexu hauen morfologia egituraz arduratuko gara eta aurrerago aztertuko dugu hauen balentzia eta argumentu egitura(
|
ikus
§ 23.2.2 eta § 23.3).
|
|
Egin horren objektuak erreferentzialtasun osoa izaten du eta erlatibo baten buru izan daiteke (txoriak egin duen habia, egin duzuen tratu hori). Subjektuak, berriz, ‘egilea’ paper tematikoa(
|
ikus
§ 23.3) hartzen du. Egin arinak ez du horrelako ezaugarririk; ezin dio subjektuari paper tematiko jakin bat esleitu.
|
|
hitz egin (egilea), barau egin (esperimentatzailea). Bi egin hauetaz gain, egin aditz laguntzaile ere bada mendebaldeko hizkeretan (esan dagigun egia osoa (§ 26.3.3)) eta aditzaren beraren galdegaitasuna nabarmentzeko ere erabili ohi da Hegoaldean(
|
ikus
§ 41.4.1d, § 41.4.1e).
|
|
Jonek bi orduan lan egin du, baina ez du lana amaitu/* Jonek bi orduan harrikoa egin du, baina ez du harrikoa bukatu (Zabala 2004; Martinez 2015). Aditzak bere baitatik dakarren aspektuari aktionsart edo aditzen aspektu lexikala esaten zaio(
|
ikus
§ 26.1.4.1).
|
|
ageri izan, aiher izan, aski izan, ezagun izan, gogoko izan, gustuko izan, hobe izan, komeni izan, nahiago izan, nabari izan, posible izan, segur/ ziur izan, zale izan, zilegi izan... Zalantza sor daiteke predikatu konplexutzat hartu behar diren mota horretako egiturak ala lehen mailako predikaziotzat(
|
ikus
§ 24.3.3.1). Predikatu nagusiaren barruan ageri dira beti adjektibo horietako batzuk, inoiz ez sintagma baten barruan (aiher, aski, komeni, nahiago...); baina horrek berak ere zalantzan jartzen du egiaz adjektibo kategoriakoak diren.
|
|
23.2.1.3.4e Predikatu hauetako aditza, izan (da zein du), ia laguntzaile soila da; izenak ematen du esanahia eta aditzaren aspektu balioak adierazteko euskarria baino ez da izan: maite izan dut, maite izaten dut, maite izango dut(
|
ikus
§ 26.5). Baina batzuetan izenak zuzenean har dezake aspektu prospektiboaren morfema:
|
|
Ez dira, baina, guztiz berdinak. Egoera aldaketa adierazten dute horietako askok (ez guztiek), aditz telikoak dira eta inkoatibo/ kausatibo oposizioa eratzen dute(
|
ikus
§ 23.2.2.2f, § 23.2.2.5c, § 23.2.2.5d): beldurtu (da/ du), gosetu (da/ du), egarritu (da/ du), damutu (da/ du), higuindu (da/ du) edo zaletu (da/ du).
|
|
beldurtu (da/ du), gosetu (da/ du), egarritu (da/ du), damutu (da/ du), higuindu (da/ du) edo zaletu (da/ du). [Izena+ izan] egiturakoek, ostera, gehienetan egoerak adierazten dituzte(
|
ikus
§ 11.5d).
|
|
Zehatzagoa litzateke esatea aditzek ezartzen dutela, esanahiaren arabera, zenbat parte hartzailek eta zer motatakoak agertu behar duten perpausean. Eta parte hartzaile horien araberakoa dela laguntzailea(
|
ikus
§ 23.1b). Aditzaren argumentu egitura esaten zaio horri eta hurrengo puntuan hartuko dugu aztergai.
|
|
Alde batetik, ordena jakin bat iradokitzen du egiturazko kasuen artean, eta, bestetik —eta garrantzi handiagoa du bigarren kontu honek— NOR galde izenordainak barnean hartu nahi edo behar lituzke hor ZER izenordainari dagozkionak ere (eta ZER izenordainari dagokion hori, bestalde, izen sintagmaz nahiz askotariko perpausez osatua izan daiteke, perpaus osagarrien kapituluan ikusiko dugun bezala:
|
ikus
§ 30.1.1).
|
|
Egoerak adierazten dituzte aditz hauek, baina ondoan duten aditz eratorriek (gaixotu, haserretu, ahalketu, beldurtu, damutu, gosetu, lotsatu) egoera aldaketa adierazten dute(
|
ikus
§ 23.2.2.2e).
|
|
Lehen kasua trantsitibo bihurtzen diren mugimendu aditzen oso oso antzekoa da. Bigarrena, berriz, aditz psikologikotzat har genezake(
|
ikus
§ 23.2.2.5e).
|
|
atertu du, ilundu du... (
|
ikus
§ 23.2.2.4b). Baina ez dago, ez subjekturik, ez objekturik.
|
|
(berezko) egoera aldaketa edo gertaera baten hasiera baino adierazten ez dutenak (erori, heldu, jaio, loratu) eta inkoatibo/ kausatibo oposizioa era dezaketenak, hau da, da eta du laguntzailearekin erabiltzen direnak (argaldu, bihurtu, bilakatu, garatu, gizendu, goibeldu, heldu ‘fruituez mintzatuz’, sortu, tristatu, umotu...). Adjektiboetatik eratorritako aditz gehienak mota honetakoak dira(
|
ikus
§ 6.1c, § 6.1d). Egoera aldaketa adierazten du, eta inkoatibo/ kausatibo alternantzia eratzen du jarri aditzak ere subjektu biziduna eta gogo egoera adierazten duen adjektibo edo adberbioa hartzen dituenean:
|
|
Aspektu aditzak dira amaitu, ari izan, bukatu, hasi, ibili, jarraitu, joan, segitu... tzen motako perpaus jokatugabeekin aspektu perifrasiak osatzen dituztenak(
|
ikus
§ 30.6.3.3.2): kantatzen hasi, galtzak josten jarraitzen du, gauza guztiak egiten amaitu, galtzen doa ohitura hori.
|
|
Aditz hauek subjektuaren kontrola ezartzen dute; mendeko perpaus osagarri jokatugabeak ezin du ageriko subjekturik hartu: * Ez naiz ahalegindu zuk lana garaiz bukatzen(
|
ikus
§ 30.6.3.3.3).
|
|
Babestu aditzari dagokionez, lokatiboak (n postposizio sintagmak) erraztu egiten du da laguntzailea hautatzea. Nolanahi ere, nahiko mugatua izan da bide hau tradizioan eta kontu handiz aztertu behar da zein aditz bihurkarik onartzen duen da laguntzailea(
|
ikus
§ 13.8.3). Alberdik (2003) ere seinalatzen du zenbait aditz mailegatutan ere trantsitibo (du)/ bihurkari (da) alternantzia:
|
|
maite gara, ikusiko gara... Kontu handiz ibili behar da horrelako egiturekin; ziurrena elkar (dagokion kasu marka edo postposizio atzizkiarekin) eta aditz trantsitiboa erabiltzea da(
|
ikus
§ 13.8.4).
|
|
Barraren beste puntako gizona hurbildu zaio (Gonzalez). Baina datibo hunkitua (interes datiboa) edo jabe datiboa ere izan daiteke(
|
ikus
§ 18.4.4); hau da, jabetza edo interes harremana egon daiteke subjektu absolutibokoaren eta datiboz markatua den argumentuaren artean: Gure amaren lankide bat etorri da/ Gure amari lankide bat etorri zaio; Gero eta ikasle gutxiago joaten zaio eskolara (Zubizarreta)/ Gero eta ikasle gutxiago joaten dira (haren) eskolara.
|
|
23.2.2.3c Gustatu motako aditz psikologikoek (bururatu, gustatu, otu) absolutiboa eta datiboa eskatzen dute. Datiboak ‘esperimentatzailea’ paper tematikoa hartzen du eta absolutiboak ‘tema (gaia) edo estimulua’(
|
ikus
§ 18.4.3). Absolutiboko sintagmaren ordez perpaus jokatugabea zein jokatua ere izan daiteke estimulua:
|
|
23.2.2.3d Datibo hunkituko egiturak zein jabe datibokoak(
|
ikus
§ 18.4.4): Joni alkandora urratu zaio; Joni ama hil zaio; Aneri begitartea ilundu zaio.
|
|
23.2.2.4e [izena+ egin, eman, hartu] motako lokuzioak ere intrantsitibo ergatibodunak dira; eta eman aditzarekin osatuak, gehienetan, intrantsitibo ergatibodun datibodunak (min eman dio, lotsa eman dio). Lokuzio hauetako izena aditzaren barne argumentua da, eta horren froga litzateke izen horrek partitibo atzizkia hartu ahal izatea(
|
ikus
§ 23.2.1.3.1d, § 23.2.1.3.2b). Hain zuzen ere, aditz esapide hauek ez dute objekturik onartzen; ezin da esan* hilketa bekatu egin du edo* malkoak negar egin ditu.
|
|
Zehar objektua izan daiteke DS bat edo perpaus jokatugabea. Iritzi k, gainera, datiboari buruzko lehen mailako predikazioa eskatzen du(
|
ikus
§ 24.3.5.2): Hizkera jasoan, aldiz, egokiago irizten diot euskarazkoak erabiltzeari, nahiz eta beste euskalki batzuetatik hartuak izan (Zuazo); Hain iritzi zion xarmagarri eta kitzikatzaile anonimoari, ezen gogo biziz irakurri baitzuen bigarren aldiz, baita hirugarrenez ere (Morales).
|
|
Bi modutara marka daiteke arazletasuna euskaraz: laguntzailea aldatuz (da> du) edo aditz nagusiari arazi, eragin erantsiz(
|
ikus
§ 23.2.1.2). Egoera aldaketa adierazten duten aditzek nahikoa dute da> du aldaketa:
|
|
23.2.2.5f Laburbilduz, hiru motatako aditz psikologikoak bereiz daitezke: absolutiboa eta datiboa hautatzen dituzten intrantsitibo datibodunak(
|
ikus
§ 23.2.2.3c), inkoatibo/ kausatibo (da/ du) oposizioa era dezaketenak (ikus § 23.2.2.2g, § 23.2.2.5c) eta trantsitibo hutsak, ergatiboa eta absolutiboa hautatzen dutenak (ikus § 23.2.2.5e).
|
|
23.2.2.5f Laburbilduz, hiru motatako aditz psikologikoak bereiz daitezke: absolutiboa eta datiboa hautatzen dituzten intrantsitibo datibodunak (ikus § 23.2.2.3c), inkoatibo/ kausatibo (da/ du) oposizioa era dezaketenak(
|
ikus
§ 23.2.2.2g, § 23.2.2.5c) eta trantsitibo hutsak, ergatiboa eta absolutiboa hautatzen dutenak (ikus § 23.2.2.5e).
|
|
23.2.2.5f Laburbilduz, hiru motatako aditz psikologikoak bereiz daitezke: absolutiboa eta datiboa hautatzen dituzten intrantsitibo datibodunak (ikus § 23.2.2.3c), inkoatibo/ kausatibo (da/ du) oposizioa era dezaketenak (ikus § 23.2.2.2g, § 23.2.2.5c) eta trantsitibo hutsak, ergatiboa eta absolutiboa hautatzen dutenak(
|
ikus
§ 23.2.2.5e).
|
|
23.2.2.5g [izena+ izan (du)] predikatu konplexu batzuk ere(
|
ikus
§ 23.2.1.3.4) aditz trantsitiboak dira, gogo egoerak adierazten dituztenak: behar izan, damu izan, desio izan, gorroto izan, maite izan, nahi izan.
|
|
Elkar objektu zuzenak ere egitura trantsitiboa eskatzen du: Elkar agurtu dute biek; Elkar ikusi duzue gaur goizean(
|
ikus
§ 23.2.2.2i).
|
|
Egoera mailako predikazioa ere adieraz daiteke aditzaren argumentu egituraren bidez: eskuak ikara ditut, ohea bero dut(
|
ikus
§ 24.3.4).
|
|
hor goiko iturria, lokazioa edo helburua paper tematikoek ez dute nahitaez aditzen argumentu egitura osatzen. Aditzak berak eskatu gabe perpausean osatzen den informazioa dakarte(
|
ikus
§ 23.3.1h, § 23.3.1j). Horrelakoa da askotan instrumentua, baliabidea ere (zertaz, zerekin).
|
|
Gaur ez dute lanera joan behar; Ez dugu gezurrik esan behar. Beste batzuetan bide morfema modalaren baliokide dela esan daiteke(
|
ikus
§ 23.5): Gauez amets egin dut, eta egunez ezin dut gogotik kendu zaldun gaztearen iduria:
|
|
Ikusten denez, sarri askotan adjuntu horiek mintzagaiaren (§ 41.5) tokian doaz. Bigarren mailako predikatuak gehienetan aukerakoak izan ohi dira (Josu triste etorri zen bilerara; Nekatuta hurbildu zitzaidan aitona), baina batzuetan nahitaezko bigarren mailako predikatuak ere aurkituko ditugu (Jone alkate izendatu zuten; Ane egin zuten erantzule; Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
|
ikus
§ 24.4.3).
|
|
Dakigun gisan, batzuetan aditzetik sortzen dira izenak, zuzenean: etortzea, ikustea, ematea eta abar(
|
ikus
§ 30.6.3.1" Aditz izena" atala). Ez da harritzekoa kasu horietan, izen bihurtutako aditzetan esan nahi dugu, izen horiek ere argumentuak subkategorizatzea:
|
|
Edo izen elkartua, bestela: liburu salmenta(
|
ikus
§ 7.2.7.3 morfologiako atalean izen elkartuak nola eratzen diren).
|
|
Erlatibo korrelatibo gisa aztertzen bada [zer ere... bait] perpausa, suposatuko da, haren ondotik izenordain anaforikoa badela, baina kasu horretan isildua dela (haren edo genuke gauzatua balitz). Alabaina, ikusi dugu gorago Ø formako izenordain anaforiko horren aukera agertzen dela korrelaziozko erlatiboetan(
|
ikus
§ 31.4.6.5c).
|
|
Kapitulu honen hasieran bi motatako perpaus erlatiboak bereizi ditugu: erlatibo arruntak eta izenordain erlatiboz eraturiko perpaus erlatiboak(
|
ikus
§ 31.2.1, § 31.2.2). Lehenak, izena modifikatzen duten sintagma adjektibaltzat har daitezkeela esan dugu (ez, aldiz, izenordain erlatiboz eraturikoak).
|
|
Nagusiak, baina ez bakarrak, zeren badira beste egitura batzuk perpaus erlatibo gisa aztertzen ohi direnak, jokatugabeak izanik bestela moldatzen direnak. Horrela, perpaus erlatibo jokatuak aztertzean adierazi baitugu korrelazioz ere molda daitezkeela perpaus erlatiboak(
|
ikus
§ 31.4.6), orain ikusiko dugu aditza jokatu gabe ere era daitezkeela itxura bertsuko perpausak: Non hilko, hara joango!
|
|
Non hilko, hara joango! Bestalde, ikusiko dugu nola molde jokatuan guziz zaharkitutzat jo daitezkeen perpaus erlatibo berezi batzuk(
|
ikus
§ 31.4.7) bizi bizi diren gaurko euskaran era jokatugabean: I ixilik egonda ere, bazegok bai an nork itz egin!
|
|
31.5.2.1b Perpaus erlatibo jokatugabeetako atzizkiei behatzen badiegu, ohart gaitezke molde batean izan ezik, ko atzizkia agertzen dela beste guztietan. Dakigun bezala, atzizki hori izenlagunen eratzeko bereziki baliatzen da(
|
ikus
§ 21.7), eta ez da harritzekoa hemen ere aurkitzea, zeren perpausei ere lot baitakieke( (e) lako perpaus izenlagun jokatuak, tzeko perpaus izenlagun jokatugabeak, ikus § 30.6.4.1). Perpaus erlatiboei dagokienaz, literatura euskalkietan agertzen diren formak kontuan hartuz gero (egindako, eginiko, eginikako), ko atzizkia aditz partizipioei loturik doan beste atzizki batekin batean erabiltzen da beti:
|
|
31.5.2.1b Perpaus erlatibo jokatugabeetako atzizkiei behatzen badiegu, ohart gaitezke molde batean izan ezik, ko atzizkia agertzen dela beste guztietan. Dakigun bezala, atzizki hori izenlagunen eratzeko bereziki baliatzen da (ikus § 21.7), eta ez da harritzekoa hemen ere aurkitzea, zeren perpausei ere lot baitakieke( (e) lako perpaus izenlagun jokatuak, tzeko perpaus izenlagun jokatugabeak,
|
ikus
§ 30.6.4.1). Perpaus erlatiboei dagokienaz, literatura euskalkietan agertzen diren formak kontuan hartuz gero (egindako, eginiko, eginikako), ko atzizkia aditz partizipioei loturik doan beste atzizki batekin batean erabiltzen da beti:
|
|
Partizipio burutu soilaz eratu erlatiboek gogora ekartzen digute, aditz partizipioek duten adjektibo erabilera (ardi galdua, gorputz ustelduak,
|
ikus
§ 14.5), askotan gramatikariek hain zuzen erlatiboen erabileratik eratorri dutena. Horregatik, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Hiztegian galdu hitzari ematen zion zazpigarren adieran, honela definitzen da hemen aipatzen dugun kasuari dagokiona:
|
|
31.5.2.2d Perpaus erlatibo jokatugabeek, jokatuek bezala, izen arruntak izaten dituzte eskuarki ardatz edo buru. Hala ere, sarreran aipatu dugun moduan, ez da debeku berezko erreferente zehatz bakarreko izenekin ere erabiltzea, izen bereziak barne (aktiba daitekeen interpretazioa zehaztailearen lehia gorabehera,
|
ikus
§ 31.3.1): Yudutar gizalde aundi batek ikasi zuen Yesus an zala, eta yoan ziran, ez Yesusengatik bakarrik, baita [onek illen artetik piztutako] Lazaro ikustegatik (Iraizoz); [Setan gogortutako] Nestorioren kontra Batazarrak emandako epai edo sentenzia irakurri zanean (G.
|
|
Adibide horietan perpaus erlatibo jokatugabeek laguntzen dituzten izenak izen bereziak dira. Horrek erakusten du perpaus erlatibo hauek ez dutela nahitaez balio murrizgarria(
|
ikus
§ 31.3.2).
|
|
31.5.2.2e Perpaus erlatibo jokatugabeek laguntzen duten izena batzuetan isildua izan daiteke. Isiltze hori bi modutan gerta daiteke, edo, testuinguruagatik isildua izanik, izen ardatza hor balitz bezala interpretatzen delako, edo interpretazio generikoa(
|
ikus
§ 31.4.3.13d) ematen zaiolako sintagmari. Bi egoera horiek adierazten dira ondoko adibideetan:
|
|
4 Ohiko ordenaz bestelakoez,
|
ikus
§ 32.2.1.1c. Eta, orobat, Nik ere baditut lagunak, zuk adina gisakoetan, non konparatiboa aposizioan emana den.
|
|
33.1.2a Kausazko perpausak ere gertakarien arteko kausa ondorio erlazioan oinarritzen dira, ondoriozkoak bezala, baina alderantzizko ikuspegia islatzen dute haiek eta hauek(
|
ikus
§ 38.1.1). Kausazkoetan mendekoak aipatzen du kausa eta nagusiak ondorioa (hain ondo mintzatu denez, txundituta utzi ditu denak); ondoriozkoetan alderantziz da, mendekoak aipatzen baitu ondorioa (hain ondo mintzatu da, non txundituta utzi baititu denak).
|
|
Gezur hori egia balitz! (
|
ikus
§ 26.6.3.2b).
|
|
35.1b Osagarri adberbialak hitz edo sintagma mota desberdinetakoak izan daitezke: adberbioak (atzo) edo postposizio sintagmak, adberbioarekin eginak (atzotik, atzo arte), izen sintagmaren gainean eraikiak (igandean, [jaio zinen egun] ean) edo perpausa gobernatuz eginak( [jaio zinen] ean) —azken bi sintagma horien arteko aldeaz,
|
ikus
§ 36.2.1a—.
|
|
Uda hasi zenetik, gaur joan naiz lehen aldiz hondartzara. Ikusten den moduan, perpaus nagusiko gertakaria unekoa da (‘igo zioten’, ‘utzi zuen’, ‘joan naiz’) edo, bestela, iraupenaren une bat kontuan hartzen duena (Lanean hasi zenetik bi urtera egon zen gaixo, ‘gaixotu zen’, alegia); netik laster formak, berriz, berehalakotasuna adierazten du —izen sintagmarekin eginiko egituraz—,
|
ikus
§ 35.2.5h.
|
|
7 Korrelaziozko perpausa izan daiteke alderantzizkoa, hau da, denboraren erreferentzia perpaus nagusian duena: Bidea zeharkatzera nindoan, noiz ere auto bat pasatu baita ziztu bizian(
|
ikus
§ 36.4.5). Horregatik, perpaus mota hau aztertzen den atalean izan ezik, ‘mendekoa’ esaten dugunean denbora erreferentzia ematen duenaz ari gara beti.
|