Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2000
‎Goiko Kale, besteak beste, sekularizazio garai hartan, literaturaren alde apustu egin zuen pertsona baten lekukotza da: erlijioak ordu arte bere bizitzan bete zuen esparru izugarritik ihesi zebilen idazle batena. Halaxe da, eta ez dago zertan ezkutatu:
2001
‎Bukatzeko esan, nazionalismo desenkantatuaren problematika nagusi honetatik kanpo mugitzen diren idazle euskaldunek euskal literatur esparruan kokapenperiferikoa dutela eta, gauza kuriosoa, errealismotik at, hegemoniko bihurtu deneleberrigintzatik kanpo dabiltzan idazleak kontatzen hasi gabe, aurkitzen dituztelaberen eredu estetikoak.
2003
‎Ertzaintzatik deitu zutenerako emakumeak utzitako testuak irakurtzen ari nintzen, hain zinez non ez nion deiari jaramonik egin. Minutu batzuk lehenago eman zizkidan, ikastetxeko sarreran bertan," zuek bila zabiltzaten idazlea nire senarra da" esanez. Betaurreko beltzekin ezkutatzen zuen begirada, buruzapiarekin ilea, eta hitz egiteko moduan, mugitzeko eran, zerbait ezkutua edo isilpekoa gordetzen zuela zirudien.
‎Nik uzkur baina abegikor ikusi nuen, bere onean edo tentuan nolanahi ere, inondik ere ez behintzat ez egitekoren bat egitera doanaren itxurarekin. Bere poltsa bularren kontra ireki, orrialde sorta atera eta" bila zabiltzaten idazlea nire senarra da. Hau da froga gisa ekarri ahal izan dudan guztia" esan zuen edo esan zezakeen, halaxe adierazi nion epaileari, ahots beheraz hitz egiten baitzuen, ahots leun edo hezeegiz, aurrean zuena laztanduz edo isiltasunezko estalki batean bilduz bezala.
‎Bidean, eskuetan neraman orrialde sorta distraituki zabaldu eta irakurtzen hasi nintzelarik, bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura. Lehen orrialdea bukatzerako konbentziturik nengoen urteetan irakurleei eta literatur irakasleoi iruzur eginez zebilen idazlea eskueran nuela.
‎Ipuinaren gozamenak utzitako euforia puntuarekin eta aldi berean, zergatik ezkutatu, hainbat urtean bila genbiltzan idazlea atzemanik nuela jakiteak ematen zidan pozarekin hasi nintzen gelatik alde egiten. Lehenbailehen komisarioari erakutsi nahi nion aurkikuntza, hildakoa idazlea zela erakusten zuen froga, baina atalburua igaro aurretik itzuli eta Monikari ohar bat idaztea erabaki nuen, desenkusak eskatuz edo eskerrak emanez, ez dakit zehatz zer idatzi nahi nion, baina hitz batek bestea dakar, gutxitan adierazten dugu nahi dugunik.
‎–Romain Gary naiz, bila zabiltzaten idazlea, eta zure atzetik nenbilen aspaldi honetan proposamen bat egiteko –hasi omen zitzaion, eta zeuden lekuan proposamen hitzak zentzu bakar bat izan zezakeela iruditu omen zitzaion Monikari, baina ez omen zen horregatik izutu. Emakume eder guztiei bezalaxe, gizonezkoen proposamenak erreiteratiboak eta aspergarriak iruditzen zitzaizkion baina ez izutzeko modukoak.
2004
‎Eleberria bera oso freskoa da, literatur eremuetan frankotan ibilitako idazlea dugu hemen, komunikazioari, baita irakurlearekikoari ere, garrantzia ematen jakin duena. Sorpresak ekartzen ditu, estiloan, forman, kokapenetan, sorpresa asko eskaintzen dizkio irakurleari hastapenetik bukaeraraino gelditu gabe irakurtzen diren liburu horietakoa dugu Skyroom.
2005
‎Behintzat bi horiexek dira 90eko hamarkadari lotuago agertzen direnak. Izan ere, Jesus Etxezarraga eta Urrutia Capeau aspaldian ibilitako idazleak ditugu.
2007
‎Horren guztiaren ondorioz, 1940ko hamarkadan, artean, estari eta erdi gordean zebiltzan idazle frantziskotarrak argitara etorriko dira, batzuk hurrengo mende erdian goreneko sinadura izango direnak (L. Villasante, S. Mitxelena edo B. Gandiaga, K. Izagirre dialektologoa ahantzi gabe) 42 Hauen egitekoa ez da beti gazteekiko zuzeneko irakas lana izango, baina gizartean lortuko duten itzalak (sariak, izendapenak, estimua...) komentu barruetan ere indar egingo du, fraideartean eta Nagusi... 1950az geroztik fraide euskaltzaleek errespetagarritasun osoa irabazita dute, eta miretsi ere egiten da haien lana.
2009
‎itxaropen beldurgarri bat edo beldur itxaropentsu bat zuen gizarteak idazlearekiko. «Argi ibili idazle horrekin, mesfidatu, gutxien espero duzunean hor aterako zaizu perpaus batekin poetrastoa, mahuka barrenean ezkutatu duen esaldi batekin, Cioranen aipu batekin, itsuskeria batekin, gutxi fida, idazle batek idatzi eta guzti egingo dizu igual eta aurrejuzguren bat hankaz gora jarri edo inaugurazio ofizial bat zapuztuko dizu, zaindu harengandik?». Gaur egun, gizarteak ez du poetarengandik deus espero, eta, are gutxiago da haren beldur.
2010
‎«Sabino Arana fundazioak»atera liburu batek eman dit parada, eta egileekin mintzatzeak ausardia, afera berrizaipatzeko. Gerla osteko nazionalisten jarrera, oro har, kristau demokraziarenbarnean ezarri behar dela onartzen dut, eta naziekin izandako harremana huts larribat izan zen, nazionalismo jelkidearen berezitasunek esplikatuta, ez izanik inondikere Euzkadi nazi baten sortzeko konspirazio lodi eta antolatu bat, Agirrek berakAlemanian hasia eta delirio arrazisten ondorioa, gaizki dabiltzan idazle batzueksinetsarazi nahi duten bezala.
2012
‎" Akats handia litzateke Bordaren lehen nobela izan zen hau testu irrigarriaren etiketara mugatzea. Barrearen atzean ezkutatzen da kritika zorrotza, gazte batek egina? 25 urteren bueltan zebilen idazlea liburua publikatu zenean, bere inguruko gizarte, politika eta kultur eredu oro kolokan jartzeko.
‎Baionako Bulletin du Musee Basque aldizkarian agertu zena" harria" eta hiria hurbildu nahiz. Baionan ibili idazleen hitzekin. Aitatxi Baionan soldado egon zen" 49eme" hortan; 14eko gerlan Verdun en zauritu zuten.
2013
‎Urduritasuna eta poza menderatu nahian egin nuen bidea autoan. Orduan, borrokan nenbilen idazlea izateko, izan guran nenbilen. Andereñoa nintzen Bilboko ikastola batean, 29 urte nituen, eta sari garrantzitsua gertatu zen niretzat, hilabete askotako lanaren eta disziplinaren fruitutzat hartu nuelako.
‎Jai, kultural? hauek bereziki garrantzitsuak izan ziren euskal letretan zebiltzan idazle eta olerkariak mugiarazteko parada bikaina ekarri zuten neurrian. Idazle horietakoa da, ikusiko dugun bezala, Antonio Arruti.
2015
‎95 Perfekzioaren atzetik dabilen idazlea bere buruaren atzetik dabil soil soilik.
‎9 Dabilen idazleari ez zaio kamutsik lotzen.
‎Erro gorrizta haien zainak giza organoen barruan bezala adarkatzen ziren PVCzko egitura bihurrietan barrena. Akiturik eta lotsa lotsa eginda bukatu nuen; izan ere, alokairuan bizi nintzen, eta etxejabe zorrotzak ez zuen utzikeriarik onartzen, askoz gutxiago ordainketan atzeratu samar zebilen idazle ezezagun baten aldetik. Nola azalduko nion hondamendi kapilar hura?
2016
‎Idazten hasteko gogo irmoa sentitzen dut nire baitan, eragin didazun zurrunbiloak kanpora atera nahi balu bezala. Ez dut egunerokotasunaren distira apalak bilduz dabilen idazlea izan nahi. Eleberri bakar batean xahutu nahi nituzke nire indar guztiak, karta batera jokatu nahi dut bizia, eta bion arteko harremana hozten has dadinean bukatuko nuke nire lana.
2018
‎Erregimenaren ideologia onartzera eraman lezake zentsurak edo bigarren aukeraerregimenaren joko arauetara nork bere lana moldatzera; eta hirugarren aukeragutxien gutxienez, hizkuntzaren bidez arau horiek burlatzera. Zentsura gainditu nahian dabilen idazleak hirugarren bidetik jo du, mezua kamuflatu egin nahi du, hizkeraren bidez. Ezinezkoa baita hizkuntza zuzenaren erabilera. Hizkuntza batek eman ditzakeen baliabide guztiak erabili behar izan ditu idazleak:
2019
‎Beraz, fikzio mundu horretan dabilen idazle donostiarraren lan bateko protagonistak (Martuteneko Martinek) idatzi duen fikziozko liburuak(" Amodioa eta gerla") Saizarbitoriak errealitatean idatzi duen eleberri bati (Bihotz bi. Gerrako kronikaki) egiten dio erreferentzia.
‎Zehazki hogeita lau ordu lehenago, eszena berbera begiztatzen ari zen guztia gainbehera hasi zenean. Zeren, apenas egun bat lehenago, inspirazio bila zebilen idazle dibortziatu bat besterik ez zen; orain, ordea, hilketa baten susmagarria zen, denek uste baitzuten berak egin zuela krimen izugarri hura, zeinak, bere itsasargia laidoztatzeaz gain, amesgaizto grotesko baten agertoki bihurtu baitzuen bere munduko lekurik onena.
2020
‎Nahiz eta epistemologiak ezinbestekotzat jo metodologia konbergentearen aldeko hautua (hipotesi dedukzio bidezko arrazoibidea) saiakelagintzan dabilen idazleak pentsaera dibergentea landuko du (ondorio aniztasunera eramaten gaituena), eta, lehen adierazitakoaren arabera, logika asoziatiboa nahiago du.
‎Horretarako, Baionan talde bat biltzea erabaki zen. Bildu zen taldean frantses errepublikako beste hizkuntzetako idazleekin urteetan harremanetan ibilitako idazleak zeuden, eta haiei esker helbide zerrenda osatua zegoen mahai gainean.
‎–Hori bai, lehen zati osoa nik taxi barruan kontatzen nituen kontakizunek osatzen dute?, agertu nion eta isilune bat utzi nuen ea zer erantzuten zidan. Orduan bi besoekin lepotik zintzilikatu eta negarrari eman zion berriro, eta, zotinen artean esaten zituen esaldi solteen bidez ulertu nionez, hain desesperatuta omen zebilen idazlea nobela errealista bati hasiera eman ezinik, ez zuela hain zaila izan behar aurpegiratu omen zion, bere senarrak, nik alegia, kontakizun ezin errealistagoak kontatzen zituelako taxi barruan eta baita taxitik kanpo ere. –Baimena eskatu behar nizun, baina ez nintzen ausartu?, errepikatzen zuen eta estutzen ninduen bere besoen artean eta estutzen zuen bere aurpegia nire bizar larriaren kontra.
‎Espainiako Poesia Sari Nazionala eskuratu zuen lan hari esker. Teknika zainduz, Maillardek elkarri lotuta doazen bi plano paralelotan aurkezten ditu, alde batetik, auto batek harrapatuta hil den gizon bati buruzko poema sorta bat, eta, bestetik, gertakari horri buruz idazteaz gogoetan dabilen idazle baten hitzak. Eta, berriz ere, nabarmena da filosofiaren arrastoa liburu osoan.
‎1980ko maiatzaren amaieran atera zen, 33 pentsalari eta kultur jenderen sinadurarekin. Bere sortze gunea Muga aldizkariaren ingurua izan zen, eta bertan zebiltzan idazle eta pentsalariek idatzi eta bildu zituzten sinadurak. Asmoa argia zen:
‎1 Bernardo Atxaga buru, Pott Bandaren bueltan ibilitako idazle belaunaldiak literaturaren autonomia defendatu zuen, Mari Jose Olaziregi literatura aditu eta irakaslearen hitzei jarraiki.
2021
‎Argazkiak eta koadernoak daude gela horretan, dena irabazteko abaguneak, dena galtzeko beldurrak. Bizitzak nola, eraikitze prozesuan jarraitzen duen etxearen korridoreetan zehar dabil idazlea, zenbaiten logeletan argia itzaltzen, besteei musika jartzen. Logela batetik besterako urratsetan zer galtzen den asmatu nahi luke, zer utzi dioten gainerakoek ohe ondoko mesanotxean.
‎Lapurreta baliotsu horri esker, eszipiondarrak hiriko lehen liburutegi pribatu handiaren jabe izan ziren, eta erromatar literaturako belaunaldi gaztearen babesle gisa jardun zuten. Haien liburuen inguruan ibilitako idazle sateliteetako bat Terentzio antzerkigilea izan zen, esklabo izandakoa omen. Haren goitizenak —Afer(" Afrikarra") — argi erakusten digu zein zituen jatorria eta larruazalaren kolorea.
2022
‎Kontraesan eta bukaera paradoxiko horrek harritu egiten gaitu eta ondo ulertu ez dugulako sentsazioa ematen digu. Baina zuzen zebilen idazlea duela 117 urte, zuzenegi. Politika eta politiko askoren kexa eta hauteskunde kanpainak" erdaldunen", kanpotarren gaitzespenean oinarritu dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia