2015
|
|
Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. ...ti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke
|
ibiliko
hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz. Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
|
|
Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela
|
ibil
hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara. Eta hain indar handia du artzain txistu honek, non murgilduak zeuden kanpoko gauzak utzi alde batera eta gazteluan sartzen baitira.
|
|
Nik, benetan, ez nuen ezagutzen neure burua. Egia da, gure Jaunagan izan ohi dudan uste ona ez zitzaidala kentzen; baina berezko nire izaera gauza hauetan sartua
|
nabilenez gero
hain bestelakoa izanik, uste nuen, Jaunak neurri batean kendu egiten zuela bere eskua bere izaera soilean gera zedin eta, aurrez adorea izan banuen, ez zela nirea.
|
|
Baina arima bere baitan erabaki sendoaz ikusirik,, esan dudanez? kreaturiko ezergatik Jainkoa irainduko ez lukeela, gero erortzen bada ere, ahulak garelako eta gugan fidatzerik ez dagoelako; (zenbat eta erabaki sendoagoa harturik egon, konfiantza txikiagoa dugu geure aldetik, konfiantzak Jainkoagandik etorri behar duelako); behin esan dudan hau gure barnean dagoela jakinez gero, ez dago zertan
|
ibilirik
hain uzkur eta estu, Jaunak lagunduko baitigu, eta jadanik ohitura geure alde izango baitugu Hura ez iraintzeko; ibil gaitezen, ordea, askatasun santuaz, bidezko denarekin hitz eginez haiek barreiatuak badira ere. Izan ere, Jainkoaren egiazko beldur hau izan baino lehen pozoi eta arima hiltzeko lagungarri izan zitezkeenek, gero sarritan Jainkoa gehiago maitatzera eta gorestera eragin dezakete, arrisku nabarmenetik atera zaituztelako.
|