Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Irratiko albistegietan, Guardia Zibilak azken egunetan denak aztoraturik zituen neska gaizkilearen bila jarraitzen zuela esan zuten. Goizueta inguruko basoetan barrena omen zebiltzan haren atzetik, aurki atxilotu ahal izango zutelako itxaropenez. Eguraldi txakur harekin, Goizueta inguruko baso itxi eta hezeetan, bakarrik eta atzetik Guardia Zibila zuela, erruki izateko modukoa zen benetan Goizederren egoera.
2001
‎Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak, eta belardi urpekariak daude. Eta lehorreko landa eta arboladiak laku grisez eta padurez gainezka daude, eta kalatxoriak dabiltza hara eta hona zeru grisean.
‎bere begiek dir dir egiten dute nireekin topatzerakoak eta ezpainak irekitzen zaizkio," zer moduz lo egin dugu, ba?", itauntzen diodanean. " Non ibili haz, neska?", erantzuten dit, hala ere, segituan, bere arreba naizelakoan. " Badakizu, errekaduetan...", erantzuten diot nik.
2002
‎Morroi etorten bahaz, hiretzat izango dozak txoriak, erbiak, eztiak eta igaliak. Asto txikerraren ganean ibiliko haz gura doan guztian.
‎Biltzar orokorra... Hitz hori zebilen harik lasterrean ahozbelarri.
2003
‎" Bertzeak oro [beste guztiak] igan dira bere goihen gradora; orai hura [ha, euskera] iganen da [igongo da] berze ororen gainera; Heuskara, oraidano [oraindino] egon bahiz inprimitu bagerik [barik] hi engoitik [gaurtik aurrera] ebiliren[ ibiliko haz] mundu guzietarik" (MEOE, 140 zk.)
‎Beste postal batean honako hau dio: " Amazonapetan nago, eltxoak dabiltza hara eta hona. Zure izena jarri diot ibai bati lehenik eta tximeleta bati gero.
2004
‎Zorionez, ez dute esaten nola lortu. Kontua da Pandora altxor handiegia dela, eta Estatu Batuetako Defentsa idazkarientzat hipotesi hutsa bada ere, jo eta su dabiltza haren atzetik. Zer gerta ere.
‎Udazken hasiera hartako egun haizetsu batean izan zen. Banenbilen hara eta honaka Haundiak kantatzen zuen balkoipe hartan, eta hor non norbait gainera erortzen zaidan. Erori eta zankalatraba gelditu zitzaidan lepo inguruan.
2005
‎Beraz, kontzentrazioa mantentzen dut, ez naiz hizketan hasten. Ez begiratu ez dakit nori, ez ibili hara eta hona... Neure baitan bilduta egoten naiz.
‎Ordutik hona gure auzunea inguratzen daben landa eta arboladietan zehar nabil hara eta hona, bertako belardia dot eguneroko janari. Noizean behin amak gutiziaren bat dakart eta orduan, nik jan eta bere esku gozoak kimak laztantzen deustazan bitartean, behinolako doinu ederra kantamarmaritzen deust belarrira.
‎Etxeko leihatila guztiak itxirik ditugu eta gurasoek kalera irtetea debekatu digute. Bertan, nazien kamioiak dabiltza hara eta hona. Lehenik, judutarrekin, ijitoekin nahiz emagalduekin betetzen dituzte, eta urrun, urrun eramaten dituzte, kamioi herdoildu horietan, zerriak bailiran, gizakion begiek antzeman ezin ditzaketen mugetaraino.
‎droga saltzen zuela; bestela, inork ez zuen ulertzen nondik ateratzen zuen dirua. Hala eta guztiz ere, edo oso trebe aritzen zen, edo beste zerbait ere bazen tartean, polizia ez baitzebilen haren atzetik, beheko auzoko beste gamelu batzuen atzetik bezala. Kontuak kontu, Marro desa  tsegina zen auzoko bizitzan; arriskutsua iruditzen zitzaien denei, eta hura kalean ibiltzeak urduri ipintzen zituen auzotarrak.
‎Apar handian zebilen hara eta hona zodiac gris hura, hiru lagun, prismatikoak, portu aldetik heldua zen eta gu geunden posiziotik milia erdira egon ondoren, olagarrotan, eskafandraz, oxigenorik gabe, Purrustarri ingurura joana zen kalma zuria baliatuz itsasoan zabal lema estiborrera zarratuta. Gerogarrenean gure aitzinetik iragana zen hiriburuko bazterretara branka harro, bagenekien berriz azalduko zela porturantz edo gure ingurura eta prismatikoetarik ariko zitzaizkigula, baina guri askorik ez, egunen batean gaitzeko pintaketaz apainduko genituen labar zabalak begi bistan, Platako farola gailur, ez ginen etxeratuko haren distirak nabaritu arte.
2006
‎Behintzat musu emoten jagi izan balitz, ze lehen beti musu emoten eutsan etxeratzen zanean. Fernando urduri ebilen hara eta hona, eten barik astintzen ebazan eskuak eta emozinoaz berbak harilkatzen ahalegindu zan.
‎Zergaitik ibili haz berbetan morroi ziztrin horregaz. Hamaika bider esan deunat ez dodala hemendik ikusi gura, zoro arriskutsua dona eta.
2007
‎familia bat beste baten kontra, nagusiak gazteen kontra... Mobimentu handia dabil hara eta hona. Jatekoa saltzen dabilzanak be ez dira gitxi:
‎Etxeak basaz eginda dagoz, zuriz pintauta batzuk. Herri txikia izan arren, makina bat persona, autobus, gurdi, asto eta dabil hara hona. Bideak batzen eta banatzen dauzan herria da.
‎Istripu hori gaindituxea zuenean talka bat izan zuen autoarekin eta bi gidariak onik atera baziren ere, bere BMWa hondaturik geratu zen. Orain Audi Qattro batekin dabil hara eta hona. Semea lasterketako auto gidaria du eta hark aholku ematen dio auto kontuetan.
‎Patio bat zegoen. Erdian urmael bat ageri zen, eta inguruan belaze txiki bat, non antzarak zebiltzan hara eta hona alderrai. Katu beltz saldo bat, sabelaldi berekoak ziurrena, beheko leiho kosketan lozorrotuta zeuden, azken eguzki izpiei emanak.
‎Gehienetan familia magrebtarrak ikusi zituzten. Ume beltzaranak zebiltzan hara eta hona, olgetan, goraino estalitako emakumeen begirada pean. Harago, ezaxolati, gizon kuadrillak, berriketan.
‎Diccinok bazekien hori, bazekien itxuragabe haiek ez zutela aurrera egingo bera gabe eta zirkurik ezean. Bazekien munstroek munstro artean bakarrik dutela babes, eta bera prest zegoen haiekin guztiekin ibiltzeko hara eta hona, berak gidatzen zuen konpainian.
‎Manfred zurrungaz ari zen Villa Susoko ekitaldi gelaren atarian. Estevez ameslari bazebilen hara eta hona. Orduan zuen bere mugikorrak xanpatu.
2008
‎Esaldi haiek bota bitartean zalaparta batean zebilen hara eta hona bere makuluan bermaturik, mahaiei zartakoak emanez eta halako ardaila erakutsiz non Old Bayleko* epaile bat edo Bow Streeteko** polizia bat ere sinetsita utziko baitzituen. Nik, berriz, Zakur Beltz Katalexun aurkitzeak nire susmoak berpiztu zituenez, arreta handiz begiratzen nion sukaldariari.
‎Orduan ez zegoen pilotarik, ez baloirik», dio. Kuxkuxean zebilela hara non topatu zituen kutxa handi batean errebotean jokatzeko erremintak: saskiak, eskularruak, pilota zaharrak...
‎Erasmus espezieko bat edo beste ere badabil hara eta hona fakultatean, ikusi eta entzuten duen guztiari adi. Taldean doaz normalean, herrikideek ematen duten babesagatik, baina ostirala izanik bakar bat dabil.
‎Kanporako bidean, kazetarien aurretik ahalik eta azkarren igarotzen saiatzen ziren asko. Juan Carlos Perez abeslaria, Xabier Montoia idazlea, Felix Maraña idazlea, Oreka TX musika taldeko kideak, Karlos Gimenez piano jotzailea, Ruper Ordorika abeslaria... kultura munduko pertsona asko zebiltzan hara eta hona.
2009
‎emakumea arina zen, zinez, eta arina zuen ibilera, grazia handikoa, txori gangardun bat iduri: argioilar bat edo; eta jostalaria behar zuen?; ondoren, Domingok aurrera egin zuen, aurrera eta aurrera, bidean hamaika emakume ikusten zituela, gazteak eta ez hain gazteak, ederragoak eta itsusiagoak, denak hain berdinak eta denak hain diferenteak?, jende asko baitzebilen hara eta hona, eguraldi ona egiten zuen eta nonahi sumatzen zen jai giroa?, harik eta, hirigunean sartzen zelarik, plaza ezagun baterantz abiatu zen arte, non barrakak eta bestelako postuak baitzeuden.
‎Poltsaz kargatuta dabiltza hara eta hona, mahaiz mahai informazio aldizkariak jasotzen. Groenlandiako hartz zuri handiaren aurrean geratu dira bi gizon zahar.
‎Zalantzarik gabe. Mundu osoan gabiltza hara eta hona, eta etxean lehiatzea beti da erosoagoa. Noski, pozgarria ere bada.
‎James Purefoy, Max Von Sydow, Pete Postlethwaite, Rachel Hurd Wood, Alice Krige, Mackenzie Crook. XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz. Barkamena lortu nahiko du botere ilun baten aurka borrokatuz.
‎James Purefoy, Max Von Sydow, Pete Postlethwaite, Rachel Hurd Wood, Alice Krige, Mackenzie Crook. XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz. Barkamena lortu nahiko du botere ilun baten aurka borrokatuz.
‎James Purefoy, Max Von Sydow, Pete Postlethwaite. 106 min. XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz. Barkamena lortu nahiko du botere ilun baten aurka borrokatuz.
‎emakumea arina zen, zinez, eta arina zuen ibilera, grazia handikoa, txori gangardun bat iduri: argioilar bat edo; eta jostalaria behar zuen...; ondoren, Domingok aurrera egin zuen, aurrera eta aurrera, bidean hamaika emakume ikusten zituela –gazteak eta ez hain gazteak, ederragoak eta itsusiagoak, denak hain berdinak eta denak hain diferenteak–, jende asko baitzebilen hara eta hona –eguraldi ona egiten zuen eta nonahi sumatzen zen jai giroa–, harik eta, hirigunean sartzen zelarik, plaza ezagun baterantz abiatu zen arte, non barrakak eta bestelako postuak baitzeuden.
2010
‎James Purefoy, Max Von Sydow, Pete Postlethwaite. 106 min. XVI. mendeko soldadu bat oinazetan dabil hara eta hona, iraganeko ekintzen erruz. Barkamena lortu nahiko du botere ilun baten aurka borrokatuz.
‎Ilun dago baina argiak ikusten dira, marmoka handi bat ari da pasatzen fosforeszentzia berde laranja aldakor bereziekin. Badira arrain beldurgarriak begi argitsukoak, linternen moduan argia darienak, itsas belarren artetik dabiltzalarik hara eta hona.
‎Eolia jitoan omen zebilen hara eta hona,
2011
‎Gari uzta biltzeko bezperan geunden, nik bederatzi bat urte izanen nituen, zuk hamar?, eta txolarre saldo ezin ugariagoak zebiltzan hara eta hona, gari burutu berrien gainean pausatzeko prest, ale batzuk jateko eta bertzeak, gehienak, lurrera botatzeko, urte osoko uzta, ororen buruan, galbidean jarriz?
‎Kaleari begira geratu ginen. Kolore guztietako autoak zebiltzan hara eta hona, eta miraria zirudien elkarren artean talkarik ez egitea. Gizakiok ere gisa berean mugitzen ginen irudipena izan nuen eta, inoiz edo behin maitasunak elkarrekin talka egitera eramaten bagintuen, halabeharrak hala erabakita izango zela pentsatu nuen.
2012
‎Egunsentiko eguzkiaren gorriak logela gorritzen zuen; leihoko errezelak haizeak puztuta zebiltzan hara eta hona.
2013
‎Kimuk lotsaren eta zuhurtziaren barrerak igota zeuzkan. Trenak libre zebiltzan hara eta hona.
‎Eta probatu zituen bizitzaren une garratzak, zentzu eta plazerik barik lehertu zitzaizkion boladak. Eta topatu zuen bizitzaren muinean dabilen hari argitsu eta hauskorra hainbatetan eta hainbat lekutan eta hainbat lagun ezberdinekin. Baina eta beti zekarkion gogora erabateko sentsazio edo sen berdintsu bat.
‎Hamza hiztun distiratsua zen, baina hiru ahizpak, izkina batean zegoenak soineko urdin bat zeraman, erdikoak gorria eta hirugarrenak berdea? bi izeben eskutik zebiltzan hara eta hona, eta ezin haien aitzinean distirarik erakutsi, elkarren arteko aurkezpena ere, arrapaladan egina izaki, ez zen Hamzaren gustukoa izan?; magnatearen aitzinean, aldiz, ezin hobeki bete zuen Hamzak bere papera: hiru gizonak, izan ere, aitona bilobak eta magnatea bera?, luzaroan egon ziren elkarrekin?
‎Maddi oso neska ederra da, polita, alaia... edozeinentzat konpainia atsegina, edozeinentzat bikotekide gustagarria, erakargarria. Gelako mutil guztiak lerdea zeriela zebiltzan haren atzetik. Eta ikastola amaituta, institutuan hasi ginenean, inguruko mutil berriak ere laster hurbiltzen zitzaizkion, aparra ezpainetan, neska niregandik zentimetro bat aldendu orduko.
‎Harritu egin ziren euskal txoko kontzeptu eta haren barne kudeaketa modeloarekin, konfiantzan eta autoerregulazioan finkatuta. Hots, nork bere gastuak apuntatzen ditu, eta inor ez da ibiltzen haren atzetik kontrolatzen.
‎Haietako batzuk mozorrotuta, baina guztiek irri bat ahoan zutela. Bidean berriz, herritarrak zebiltzan hara eta hona, batzuk argazkiak ateratzeko leku onenen bila, baina denak paretik pasatzen ari ziren senide, lagun, edota ezagunak gogotik animatzen aritu dira. Herri merkataritza eta ostalaritza suspertzeko mezua lau haizeetara zabaldu dute gaur usurbildarrek, Hurbilago San Silbestre lasterketaren bidez. Kaxko osora. LASTERKETA OSTEAN...
‎Magnateak hiru alaba zituen –hirurak ere besotik helduta festa osoan–, zein baino zein ederragoak, halako moldez, non, Hamza haietarik batek erakarria sentitu baitzen hasieratik. Hamza hiztun distiratsua zen, baina hiru ahizpak –izkina batean zegoenak soineko urdin bat zeraman, erdikoak gorria eta hirugarrenak berdea– bi izeben eskutik zebiltzan hara eta hona, eta ezin haien aitzinean distirarik erakutsi –elkarren arteko aurkezpena ere, arrapaladan egina izaki, ez zen Hamzaren gustukoa izan–; magnatearen aitzinean, aldiz, ezin hobeki bete zuen Hamzak bere papera: hiru gizonak, izan ere –aitona bilobak eta magnatea bera–, luzaroan egon ziren elkarrekin... eta magnateak barre ederrak egin zituen Hamzaren ateraldiekin bederen!
‎" Ez nabil ni presidente izan nahian Washingtongo pentsaera konbentzionalarekin bat egiteko. Asmo horretan nabil hari desafioa egiteko...".
2014
‎Aktoreak azkar doaz Donostiako Kursaaleko kamerinoetan, hurrengo eszenarako prestatzen. XIX. mendekoak izan nahi duten jantziak soinean, gizonak, emakumeak eta baita haurrak ere dabiltza hara eta hona. Batzuk Sale el sol kantuko pasarteak abesten ari dira.
‎Orain ere ez nintzateke gai izanen ikusteko. Jendea ikusi nahi dut, besterik ez, nola dabiltzan hara hona, zerezkoak diren haien jantziak eta zapatak eta kapelak. Eta haien begi eta eskuak.
‎Gela epela eta erosoa zen, amerikar erara. Hiru haurrak lasai lasai zebiltzan hara hona, beste geletara ematen zuten korridore horixketan jolasean; seietako zalapartak bidea egiten zuen beheko suko txinparta alaietan eta sukaldeko frantsesen jardunaren hotsetan barrena. Charlie, ordea, ez zen lasaitzen; bihotza adi eta zurrun zuen gorputzean, eta adore pixka bat hartzen zuen alabarengandik, hura aldika hurbiltzen zitzaionean oparitutako panpina besoetan hartuta.
‎Bitartean, Mikel Strogoff nora ezean zebilen hara eta hona, baina aise eta estutasunik gabe itzuliko zen bere bidera nahi zuenean, hiria ongi baino hobeki ezagutzen zuen eta.
‎Errusiaren ekialdeko mugan zurrumurrua zebilen hara eta hona, matxinada eta inbasioa etengabe hedatzen ari zirela bazterrik bazter. Siberiaren eta inperioaren arteko komunikazioak arras zailak ziren ordurako.
‎Alcide Jolivet eta Harry Blount, beraz, jendearen artean zebiltzan hara eta hona denari begira, jaialdiaren xehetasun bakar bat ere galdu gabe, ehun bat lerro eder emango baitzien beren kroniketarako. Feofar miretsi zuten bere handitasunean, eta miraz ikusi zituzten haren emazteak, haren ofizial eta zaindariak, eta ekialdeko arrandia hura guztia, zerikusirik batere ez duena Europako ospakizunetan agertzen denarekin.
‎Kotxea kostata aparkatu eta hiri erdialdera oinez abiatu nintzen. Han ere jende ugari zebilen hara eta hona, eguneroko lan monotonoek sortutako neke aurpegiak islatzen. Bati galdetu, berak nazkaz erantzun, besteari galdetu, honek ere nazka tonuaz erantzun, eta azkenean, Maphre aseguru konpainiaren bulegora iritsi nintzen:
‎noiz irteten zen, nora joaten zen, noiz itzultzen zen. Beti baitzebilen hara eta hona gurasoekin. Etsigarria zen.
2015
‎Basapiztia sarkastikoa, deitzen zion Andrewk. Bazekiten zer gustatzen zitzaion gehien, Ramsay jaunarekin ibiltzea hara eta hona, hara eta hona, esanez nork irabazi zuen hau, nork bestea, nor zen «lehen mailako gizona» latinezko bertsoetan, nor zen «azkarra baina, nire ustez, sendotasunik gabea», nor zen ezbairik gabe «Ballioleko lagunik trebeena», nork gorde zuen bere argia aldi baterako Bristolen edo Bedforden, baina gerora zer entzuna emateko, matematikaren edo filosofiaren arloren bateko Prolegomeno... argitaratzen zirenean.
‎Sare sozialetan aipatu zerrendako gaitzespenak tonu gordinagoa hartzen zuen. Baina, horrez gain, ekintza ospatzen zuten mezuak zebiltzan hara eta hona. Horrelakoetan gertatzen den moduan, irudi arras sarkastikoak eta blasfemoak tartean.
2016
‎...; edo beharbada, zergatik ez, Anita alaba nagusia Mexikora ezkondu zelako, berandu eta gaizki ezkondu, eta ez zuelako senarrarekin zoriontsu ikusten, astero igortzen zizkion kartetan idazten zionaren arabera; edo beharbada umeek ibaian bainatzea debekatuta zutelako eta haurrak igerian zeuden bitartean moilan uzten zituzten arropak aguazilek uretara berariaz botatzen zituztelako, arropa bustiarekin zebilen hari isuna jartzeko; eta beharbada dena debekatuta zegoelako urte haietan, den dena, beharbada horrexegatik hartu zuen erabakia Frantzisko Urrestik, herri osoa aho bete hortz utziko zuen erabakia, nork eta berak, mediokritatea jasan ezin zuen gizon hark, etxeko leihotik begiratu eta galipota kalean gaizki jartzen zuten langileei agirika egiten zien agure hark, oilategia plano ingeles batzuk behat...
‎Comète sareko buru berria izango zen. Behar zuten “euskaldun” itxurako norbait, susmorik eragingo ez zuena, eta nahiz eta Belgikan heriotzara kondenatua izan eta naziek uste Londresen errefuxiatuta zegoela, Iparraldean zebilen hara eta hona, herritar bat gehiago balitz bezala.
2017
‎Erreniagaren aitorpenak eragindako zirrara gorputzetik ezin kenduz ailegatu zen Lurra bordara. Tripi borda inguruetan zebilen hara honaka, dena usaintzen eta zoko guztiak pixaz markatzen. Bordaren barnean Gargamelak eman zion ongietorria, mainatsu, beti bezala.
2018
‎Enperadorea lorategiko piztia itxurako zuhaixkei bizkarra emanda baitzebilen hara hona, eta Cameronen sentimendu samurretara bihurtzen zen.
‎Oraintsu jarri dut sukaldea ere. Lagunenak erabiltzen ditut gehienetan, beti nabilenez hara eta hona —Poltsa urdin bat erakutsi dio, saltsak eta espezieak ditu edonora kozinatzera eramateko prest.Leihoak aldatzea izango da hurrengoa —ondo ixten ez duen sukaldeko leihoa seinalatu dio. Zeure etxean zaude, jarri gustuko duzun infusioren bat, ni komunera noa.
2019
‎Spink andereñoa gurpil bakarreko bizikleta baten gainean zihoan, malabarismoak eginez pilota batzuekin. Forcible andereñoa saltoka zebilen haren atzean, eskuetan lorez betetako saski bat hartuta. Salto saltoka, lore petaloak sakabanatzen zituen eszenatokian.
‎–Hemen, azken aldian, faxista ugari dabiltza hara eta hona. Zuek gelditzen ez badituzue, behar baino lehenago gureak egin dik!
‎»Euskal Herrian barrena batetik bestera ibiltzeko joera hori hasieratik gaur arte izan du Euskaltzaindiak. Azkuek, beste hainbat euskaltzainek bezala, trenean batetik bestera doan ibiltzeko baimen berezia zuen, José de Acillona Garai markesak emana, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren Bizkaiko buruak, eta treneko ikuskatzaileek ezagutu egiten zituzten, maiz baitzebiltzan hara eta hona, bai akademiaren hilean behingo osoko bilkuretara joateko, bai bestelako zereginetarako.
‎Gu, tira, familiakoak eta ni, mugaraino inguratzen ginen paketeak, arropa, janaria, eta abar. eramatera. Irungo nazioarteko zubi horretan naziak zebiltzan hara eta hona, lasai asko, sartu eta atera, muga igaro, atzera itzuli, inolako kezkarik gabe.
2020
‎Sabela pozik izaten dut, ahoa ez ezik, mingaina ere dantzan darabilkidanean; are gehiago hizketaldiak kafe zaporea eta itsasorako bistak baditu. Eta azkenaldian maiztasun gehiagoz egin dezakedanez, poz pozik nabil hara eta hona. Espekulazio kreatiboak izugarri bizitzen nau.
‎Bi programa horiei esker, zazpiehun saiotik gora egiten dira urtean zehar Euskal Herriko ikastetxe, kultur etxe, liburutegi, euskaltegi eta abarretan: horrek esan nahi du egunean bi idazle dabiltzala hara eta hona euskal literatura lantzen.
‎Telefonoa lepoaren kontra jarri eta bi eskuak igurzten omen zituen, baldin Agirrezabali jipoi on bat ematen bazioten bere eleberriak zer nolako oihartzuna lortuko zuen pentsatuz. Baietz erantzun omen zion, soldatapean ez baina argitaletxeko idazleen nominan genuela Agirrezabal hori eta, berak entzuna zuenez, traidorearen eta heroiaren gaiarekin zebilela hara eta hona ikerketak egiten eta zein figura hoberik gai hori ilustratzeko Mikel Lejarza baino?, esan omen zion. Berarekin bromarik ez egiteko agindu zion telefonoaren bestaldean zegoenak, Agirrezabal delako hori agente baten emaztea molestatzera joan zela Salamancara eta atxilotuta zeukatela.
‎Bere gorputza botako ote du? Edo enbataren handitasunarekin bat egin nahian ote dabil hari so. Itsaslabarrari zerbait ikusiko zion Immanuel Kantek ere, naturaren fenomenoen aurreko halako sentimenduaz idatzi zuen eta.
‎Anaiarekin buru belarri zebiltzala hara eta hona, ni jaio nintzen. 1962ko maiatzaren 28an, Tolosako San Jose klinikan, arratsaldeko bostetan.
2021
‎Berehalaxe prestatu zuen bazkaria. Ur azalera irten eta esan zion armiarmari, urduri baitzebilen hara eta hona:
‎Sugearen beste erditik sortua zen gizona munduan zehar zebilen hara eta hona, eta inon ez zuen pozik aurkitzen. Eskale zarpailtsu bat bihurturik zebilen, baina abeslari bikaina zen, eta horrexegatik oso harrera ona egiten zioten alde guztietan.
‎Parafernalia militarra. Argiak piztu dituzte, eta ohartu orduko gela guztietan dabiltza hara eta hona. Uniformez jantzita ez baleude, irudi luke ospakizun jendetsu batean gaudela.
‎geroago, gure gelan bakarrik, brastakoan desegingo zaigu irribarre hantustetsu hori eta negarrari emango diogu, gure bakardadeaz eta besteek gurekiko duten ulertu ezinaz ameskerian; eta plazer arraro bat sentituko dugu malko goriak isurtzean, zotinak burkoan itotzean. Orduan gure ama azaldu, gure malkoak ikusita hunkitu, eta izozki bat hartzera edo zinemara joatea eskaintzen digu; begiak gorriturik eta puzturik baina begitartea ostera ere harri eginik eta itxirik, amaren ondoan esertzen gara kafetegi bateko mahaian izozkia koilarakada txikitan jatera; eta inguruan jende andana dabil hara hona, soseguan eta arin gure irudiko, gu lur gaineko gauzarik tetriko, trakets eta gorrotagarriena garen bitartean.
‎Hostotsu irudikatzen dut uharte hori, nire pubisa lez, baina alua mehetu zait jada, bular muturrak zurbildu. Eolia jitoan omen zebilen hara eta hona, sekula inor bertara ez itzultzeko eran.
2022
‎Eskoletako bisitak antolatzen dituzte ugari, baita txiki txikienentzako jarduerak —«zer den garaikidea eta zer lehengoa bereizten aritzen gara»— eta aniztasun funtzionala dutenentzako saioak ere. Orain, berriz, turistak dabiltza hara hona. «Gaur eguraldi ona egiten du, baina aurreko euri egunean, bazirudien inguruko denak etorri zirela».
‎Haren hanken alboan, aulkitxo batean, oinak tximinia aldera luzatuta eta nagiak alferki ateraz, Lopnev gobernadore-ordea zegoen eserita, berrogei bat urteko gizon prestua. Pianoaren bueltan, Xaramykinen haurrak zebiltzan hara eta hona: Nina, Kolia, Nadia eta Vania.
‎Gortinen atzean zegoen etzanda, manta baten azpian, isil isilik; zerbait galdetzen banion, bai edo ez bakarrik erantzuten zidan, besterik ez. Hantxe zegoen etzanda eta, bitartean, Afanasi noraezean zebilen hara eta hona, serio eta kopetilun, taberna bati baino vodka usain bortitzagoa zeriolga.
‎Migelek launaka busti ditu galletak kafesnetan, ezti koloreko duralexezko edalontziak eman ahala. Leihotik zerua ikusten da, urdin, eta laino apartsu handiak dabiltza hara hona, teilatuei itzal egiten. Kaleak bustita daude.
2023
‎Ibaiari begira geratu ziren barandaren kontra jarrita. Jendea paseoan zebilen hara eta hona denborak eta urrats kopuruak neurtutako ibilbideetan.
‎Portuan langile gutxi batzuk zebiltzan hara eta hona, arrainez beteriko kutxen garraioan. Kontzertuaren lokala bertako eraikinetako baten lehenengo pisuan zegoen, eta eskailera estu batzuetan gora egin behar zen hara heltzeko.
‎Aireportua bera da liburu... edo liburutegi. Inurritegi baten pare, milaka pertsona dabiltza hara eta hona, ezker eskuin, aitzinera, gibelera, diagonalean... Denak urduri, denak maletatxo gurpildunari tiraka.
‎Jendea itsumustuan zebilen hara eta hona.
‎Nork babestuko nau, ordea, neure buruarengandik? Zenbat lekutan ez ote naiz ibili hara eta hona, hari batetik zintzilik dagoen kometa hauskorra irudi: Angoulême, Lannemezan, Clermont Ferrand, Poitiers, Paris...
‎Guraad orobat dabil haren atzetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia