2008
|
|
Itsasoan, kasik beti, ekaitza eta uhinak aipatzen dira bizitzaren eta jendearen gorabeheren aipatzeko. Euskal idazle zaharren ikuspegia badu, alegia itsasoa kalte egile dela, ezin dela itsasoan
|
ibili
ekaitzik gabe.
|
|
Eurogunea, esate baterako, %1, 3 haziko da soilik, ekainean iragarri baino 0,4 puntu gutxiago. Kapitalen merkatuan
|
dabilen
ekaitza, etxebizitza merkatuaren atzeratzea eta lehengaien garestitzea. Horiek dira, Elmeskoven iritziz, munduko ekonomiari hazten uzten ez diotenak.
|
|
Hau da, euria egiten hasten zenean etxera joan behar genuen bera busti ezin zelako. Aurreko terapia egin genuenean, txakurrekin jolasten
|
zebilen bitartean
ekaitza hasi eta euri jasa izan genuen. Guretzat sinesgaitza zen.
|
2016
|
|
Oroitzapen zinematografiko hauetan galdurik dabilela, Bilbora ermango duen hegazkinaren zain, hegazkin konpainiakoek jakinarazi dute ezen, Norte aldean omen
|
dabilen
ekaitz bortitzaren ondorioz, arriskutsua omen dela oso Sondikako aireportuan lur hartu nahiz aireratzea, momentuz itxita dagoela aireportu hura eta bertako hegaldi guztiak etenda, eta, gaua ere gainean dutenez, harako txartela erosia duten jaun andre guztiei gaua Madrilgo hotel batean igarotzeko gonbita egiten dietela, gastuak noski konpainiaren kontu, eta bihar goizean abiatuko dela, ondo bidean... Alsinari pare bat aldiz errepikatu behar izan diote azalpena, ez daki zertaz ari diren Iparra edo Sondika aipatzean; azkenean ulertu du baina errezeloarekin geratu da, hori dena herri atzeratu bateko komeriak ez ote diren, eta susmo hori indartzera datorkio mostradore berean egokitu zaion beste bidaiari bat, negozio gizon itxurakoa, zeina espantu eta imintzio handiz ari baita kexuka, besoak airean inarrosiz, hori Espainian bakarrik gerta litekeela, ez dagoela eskubiderik, ez errespeturik, ez ezer; hori dena esaten duen bitartean begi batekin mostradoreko enplegatu aspertuei ari zaie begira eta bestearekin Alsinari berari, ohartua baita kanpotarra dela emakumea, mostradorekoekin ingelesez aritu delako noski, eta interesgarria iruditu zaio nonbait, hots, ligatzeko gogoa sortu zaio gizonari, eta bere kexu horien ondotik Alsinari zuzendu zaio, galdetuz ea berak ez al duen uste lotsagarria dela, gaztelania mantsoan eta hitzak ozenki errepikatuz galdetu ere, espainiarrek atzerritarrei hitz egin ohi dieten moduan; Alsinak ez baietz ez ezetz adierazten ez duen keinu adeitsu mutu bat egin dio, eta gizonak orduan, animaturik, jo eta kea ekin dio azalpenak emateari, zein narrasak diren Espainiako aireportuak, eta hegazkinak, eta hotelak, hemen ez duela ezerk funtzionatzen, lardaskeria dagoela nonahi eta antzeko erretolika, bere gaztelaniari mundu osoko exekutiboek dakizkiten ingelesezko esamolde apurrak erantsiz han hemen; apo ingeles hori baino aski hobeki ulertu dio Alsinak espainolezko kalaka, baina nahiago izan du ez ulertuarena egin eta halaxe adierazi dio keinuz, horrekin bere miresle berritsua uxatuko duelakoan; gizonak ez du etsi ordea; aitzitik, lagungarri gertatu zaio egoera, hotelera bidean lagundu behar dieten enplegatuen artean ez baita inor ingelesez dakienik eta gizonak orduan bere burua eskaini du, esanez ederki dakiela ingelesez eta berak lagunduko diola andereñoari eta behar diren argibideak eskaini; Alsinak lakio batean harrapaturik ikusi du bere burua:
|
2018
|
|
Ondo antolaturiko ekaitzei esaten diegu superzelula. Beren ardatzaren inguruan
|
dabiltzan
ekaitzak izaten dira; egitura antolatua eta sendoa dute». Azaldu du halako ekaitzek euriteak, tamaina handiko txingorra, trumoi hots izugarriak, ia zenbatu ezineko tximista kopurua eta noiz edo noiz tornadoak sor ditzaketela euren bidean.Euskal Herrian ez dira ohikoak hain muturreko fenomenoak.
|
|
Suaren soinua. Zakartzen
|
dabilen
ekaitzaren zarata, euri tantak kristalaren aurka jo eta irristatuz doaz. Eta noizbehinka elur bustia.
|
2020
|
|
Lehertu da emearen samurtasuna, orain aske
|
dabil
ekaitzetan barrena. Berak zainduko du lurreko leinuaren herentzia.
|
2021
|
|
Urrusolo oso aktiboa
|
zebilen
Ekaitz komandoan.
|