2000
|
|
Baina erraiten ari nintzaizun ezen osabak maiz galdetzen zigula ea zer irakasten zigun jaun Marcelek goizetik... eta, guk ihardetsiaren arabera akort zegoela edo ez zegoela adierazteko, burua goiti beheiti higitzen zuen edo muturra okertzen. Eta orduan ere —uste dut ezen arratsalde hartan ere Mattin jaun administratzailearekin joan zela, ez dakit etxeko kontuen ikasterat edo zaldiz
|
ibiltzerat
eta ezpatarekin trebatzerat—, osaba Joanikotek ohiko galdera egin zidan:
|
|
Jaun André: mundutik ibilia naiz eta ongi bai ongi dakit zein diren, kontu horretaz denaz bezainbatean, jendearen azturak eta ohiturak, zeren behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait hango eta hemengo hirietan
|
ibiltzea
eta jendea karriketan ikustea, pixa egiten etxeko pareten kontra, edo kaka egiten ere bai karrika bazterren batean, tokian tokiko usantzen arabera. Eta gure etxean ere ohiturak ez ziren hain diferentak, zeren eta oraindik ere oroit baitezaket aitona Nikolasen iduria, tximiniako zuloaren gainean bere premiazko egitekoak egiten.
|
|
Aldiz, etxetik egotziko bagenu eta jostailuari jostailuak ez duen inportantzia emanen bagenio, kontrakoa izanen litzateke ondorea, eta orduan bai seta eta tema litekeela Joanikot... Halarik ere, gaur bertan egonen naiz anaiarekin, eta erranen diot tentuz eta zentzuz
|
ibiltzeko
eta ez nabarmentzeko..."
|
|
zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan
|
nenbilela
eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
|
|
—Zu zaitugu etxeko jauna, Martin —ihardetsi zion amak—, eta zuhaurk erabaki behar duzu hori, baina ene iritzia jakin nahi baduzu, hauxe duzu: zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean
|
dabil
eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al dakizu ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
Eta erran zuen, halaber: Emaztekin
|
ibiltzea
eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe egoitea bezala da. Ordea, ni bortz emazteki haiei beha paratzen naiz, eta ohartzen naiz ezen hagitzez ere handiagoa izan dela nik haienganik jaso dudan probetxua kaltea baino...
|
|
Izan ere, orain artean erran ez dizudan arren, anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana, geure deusezetik deusezerako bidaian. Baina gaur, etxe aitzinean geldi nengoela, marraskilo bat ikusi dut, eta bururatu zait ezen hura, arrastaka
|
zebilen arren
eta ezin baratxago, nehor baino urrunago irits zitekeela, zeren haren etxeak spiral bat baitzuen armarri... Eta, nola spirala beso bat ere baden, infinituraino luzatzen dena, hala, mundu osoa eta unibertso osoa beregana zezakeen ma rraskiloak, spiralaren aterpetik.
|
|
Umetarik hala irakatsi zidaten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea. Ordea, batzuetan hain dira larriak bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak, non ez baitago bertze erremediorik tokitik ateratzea baino, eta tokiz toki
|
ibiltzea
eta sentimenduei leku emaitea, egiari zor diogun begiruneagatik.
|
|
Baina haren ehiza egiteko manera eta moldea ez zen bertze anitz ehiztarirena, zeinek plazent izaiten duten piezaren gibeletik joaitea, bakarrik, harik eta hura bereganatzen duten arte, ibiliaren
|
ibiliaz
eta izerdiaren izerdiaz; aitak, aldiz, nola baitzen eta nola sentitzen baitzen erroetaraino jauregiko habe eta jabe, mundu guztia nahi izaiten zuen bere erranetarat, morroiak eta orak, harat eta honat igortzen zituenak, ehizaren inguratzeko eta bideratzeko xedearekin, aitak berak azkena eman ziezaion amoreakatik.
|
|
Pedro Huizi, ordea, ez zitzaidan gezurretan
|
ibili
eta, ene laudorioa aditu bezain fite, ihardetsi zidan:
|
|
Ahalik eta agudoen egin nituen hangoak. Zinez presatua
|
nenbilen
eta gorrotatzen dut inor ate joka edukitzea egun hasierako nire erritoei emana naizelarik.
|
2001
|
|
Nahiko deskolokatua utzi ninduen. Ordura arte politikoen artean
|
ibili
eta gero, oso bestelakoak baitziren nik ikasitako edukazio arauak. Baina artisten mundua beti izan da oso bohemio eta arraroa, eta lizentzia berriak ikasi nituen.
|
|
Horren zaila al da ulertzen. Ez daukat nesken atzetik alferrik
|
ibili
eta azkenean etxera mozkortuta eta bakarrik itzultzeko inongo asmorik.
|
|
‘Formal
|
ibili
eta kasu egin maisuei.’
|
|
Edwin ontzi gainetik ergonomikoan
|
dabilela
eta zu gelan bakarrik zaudela, Edwinen liburu bat hartuko duzu, Lonely Planet gidaliburua, eta paper txatal bat aurkituko duzu 32 eta 33 orrialdeen artea markatzen. datarekin Ekuadorrera bidean egindako apunteok galdera zerrenda bat izango dira.
|
|
Artean, turistak ere
|
badabiltza
eta, Juanek bere ile gorri eta larru zuriarekin gringo itxura du paisaia honetan, moila zurkaiztu eta ia usteldu honetan. Erdi Itsaso Atlantikoa erdi laku saldatsua diren urotan, lasai dabiltza batel txikiak eta merkantziontziak eguzkiaren indiferentzia argiaren azpian.
|
|
Billy Burroughs hau ez da William Burroughs famatua, baizik eta honen semea. Billy Burroughs osasunez gaizki
|
zebilen
eta medikuek operazio zail bat agindu zioten. Bera monje budista batengana joan omen zen aholku eske, eta monje horrek esan omen zion, Operazioaren ondoren bizirik egongo zara ala hilda egongo zara, irtenbide onak dira biak... ’
|
|
Lau edo bost urteren buruan, sandinistek Managuako gobernua galtzean, beste errefuxiatu euskaldun batzuek alde egin zutenean, Goiok ez zuen berehala ihes egin beharrik izan. Ez zen iraultzaile edo euskaldun etiketa paparrean
|
ibilia
eta ez zuen gero desbandadan alde egin. Bluefields aldean ezaguna zen, bertako jendearen estimazioa zuen gainera, eta han ez zen inor erizainaren paperei buruz galdezka hasi.
|
|
Badakizu gau luzearekin Lapur Handiak galdutako guztia bildu eta Gauza Galduen Herrialdera eramaten duela. Iluntzean elurtzan zehar
|
ibili
eta ibili, baina ez duzu etxera biderik aurkituko, eta gau luzeak harrapatuko zaitu.
|
|
Alferrik zen eta, burutik joanak lez, ezkutuan
|
ibili gabe
eta emozio arraro batekin sartu ginen barrura.
|
2002
|
|
morboa. Alex bere kabuz
|
ibiltzen
eta galtzen zen. Eta Mirarik bazekien ez liokeela sekula aitortuko Juleni esan berri ziona.
|
|
Zakur zapuztuak noraezean
|
dabiltzalako
eta inoren babesik ez dutelako, makilatuak izaten dira maiz. Beste batzuetan, harrika hartzen dituzte haurrek.
|
|
35 urtean zazpi probintzietako baserrietan
|
nabil
eta maiz ikusi izan dut errudunak ez direla otsoak. Errazena errua otsoei bizkarreratzea da.
|
|
Lan bila
|
zebilen
eta nagusi batekin elkarrizketa zuelako alde egin beharra zuen. Apartamentura itzuli zenean, zakurrarekin kanpora atera eta erosketak egiten jardun zuen.
|
|
Sandia junturetako oinazez
|
dabilela
eta: " Min gutxi eta axanpa asko".
|
2003
|
|
Badu engoitik mende laurdena gogoeta horietan murgildurik
|
gabiltzala
eta geroztik anitz gauza gertatu dira: Jean Delumeau jauna, adibidez, Deustuko Unibertsitateak. Doctor Honoris Causa?, bere Ohorezko Irakasle izendatu du duela zenbait urte.
|
|
Kalera irten eta hamar minutura ohartu zen Matias ilea barregarri zeukala. Esan nahi da haizea fuerte
|
zebilela
eta bere orrazkerari burla egiten ari zitzaiola eta ipini zizkiola ile batzuk hara begira eta beste batzuk hona begira, irizpiderik gabe. Izan ere, argiuneak zituen Matiasek buruan eta haizeak agerian uzten zizkion, ridikulizatu nahi balu bezala, Estatu Batuetako pelikulak ridikulizatzen diren moduan edo izekoen izterrak ridikulizatzen diren moduan, beldur handirik gabe.
|
|
Ez zekien zeren erreferentzia, baina erreferentzia zen itsasoa. Itsasoa ikustean lasaitu egiten zen Matias, bazekielako Idusen zegoela oraindik; bazekielako ez zela, konturatu gabe, Idusetik atera eta beste herri batera joan,
|
ibili
eta ibili. Eta Idus itsasoaren ondoan dagoen munduko herri bakarra balitz bezala pentsatzen zuen hori.
|
|
–Gezurra zuen maite, eta bizimodu bikoitza. Izen faltsuekin ibiltzea gustatzen zitzaion eta, inoiz edo behin, atzerriko hirietatik deitu ohi zidan, xehetasun handiko
|
ibiliak
eta hitzorduak kontatuz, nahiz eta nik jakin hemendik kilometro gutxitara, hiriburuko hotel batean zegoela. Tarteka, beste gizon batez mozorroturik segitzen zidan eta bazekien orduan okurrentea, atsegina eta are eskisitoa ere izaten.
|
|
Maiteminduak beti egon edo ibili ohi dira euripean, euriak zauriak sendatzen ditu, euriak bakardadea ematen du eta babesa eta aitzakia ere bai aurreko etxearen kontra, espaloian, atezuan geldirik egoteko. Horrelaxe egona nintzen ni behin edo behin Monikaren etxeko txirrina jo edo ez zalantzan," ni naiz, hemendik
|
nenbilen
eta zurekin gogoratu naiz" esateko. Leiho argiztatuei luzaz erreparatu baina igotzera ausartu gabe alde egin nuen, euripean blai eginik, maitasun berriek duten zapore gazi gozoa dastatuz, gazia gehiago gozoa baino, euripean gurutzatzen nituen zakur deslaien pareko baina aldi berean zoriontsu, gazte nolanahi ere edo, zuzenago esateko, gazteturik.
|
|
Gizonezko helduok emakume gazte batzuen aurrean serbilismora irits gaitezke. Emakume batzuek uste dute sexu bila
|
gabiltzala
eta ez da hori, askoz ere zailagoa den zerbaiten bila gabiltza, gaztetasunaren atzetik. Monikak dio ez nintzela puntu horretaraino heldu, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur jokatu nuela, eta hiru adizlagun horiek esaten dituelarik gora begira geratu ohi da, laugarren bat aurkitu nahirik, eta maisuki portatu nintzela esanez bukatzen du edo bukatzen zuen, hobeto esanda, urteak baitira ez dugula elkar ikusi.
|
|
Pertsonaien izenak eta Anttonek berak asmatuak direla noski, baina ezagutu izan duela Kattinenaren antzeko kasurik bere ikasleen artean, arazo ideologikoengatik koadrilarik gabe geratutako kasurik, alegia. Kasu hori burutik kendu ezinik luzaroan
|
ibili
eta gero, zera burutu zitzaiola: ederra litzatekeela Kattin koadrilatik bota eta gero koadrilako beste neska batek eskutitz bat idaztea Kattini, barkamena eskatu eta berriz koadrilara itzultzeko modua egiteko.
|
|
Ez kezkatu jendeak esango duenarekin. Zu nirekin
|
ibili
eta ni zurekin ibiliko naiz. Biok elkarrekin.
|
2004
|
|
Sinesgaitza egiten zitzaidan hamasei urteko neska bat bakarrik bizitzea eta are gehiago baldintza haietan. Gainera, israeldar soldaduak edonon
|
zebiltzan
eta edozer gerta zekiokeen.
|
|
Hauek dira eredu egokiak gaur egun euskaldun izateko: munduan zehar
|
ibiltzeko
eta egoteko modu bat ere badela euskaltasuna adierazten dutenak?. 138 Ikusia dago ez dagoela hemendik ateratzea baino aukera ederragorik euskaldun izan eta halakoaren arabera bizi nahi duenarentzat. Jatorrizko lurralde honetan ez baitago halako pagotxarik euskaldunarentzako.
|
|
Ze, egia esango balu, aitortu luke Florentzian jende asko dagoela, eta igual bere neba txikiak ere bai, eta kasualitatez topatuz gero ondo, gauza ederra izango zen; baina argi duena da joanez gero bila ibiliko zela begiradarekin, hori baino ez zuela egingo, bila eta bila ibili baino ez, zer eta azkenean nebarik ez topatzeko eta, gainera, kapitalarekin ez disfrutatzeko. Eta ez dago okerragorik bila
|
ibili
eta ez topatzea baino, uste du Liviak.
|
|
Jo ninduen gizonak urrats batzuk egin zituen atzera, margolariak bere obra hobeki ikusteko egiten duen bezala. Morroia txaparroa zen, atorra hutsik
|
zebilen
eta oso sendoa zen. Kilo batzuk galduta giharreria ikusgarria agertuko luketen horietakoa.
|
|
Hiru ordu laurden geroago, bainu luze bat hartu, hortzak garbitu eta bizarra eginda, Del Valle hoteleko tabernara jaisteko gauza sentitu zen. Artean eskuak dar dar ttiki batean
|
zebilzkion
eta burua lausoturik zeukan, baina aspergarriegia zeritzon gelako ohe gainean etzanda gelditzeari.
|
|
–Ederki; dena den, ingelesek inolako arriskuren oharrik egin ez badigute ere, kontuz
|
ibili
eta ez gehiegi nabarmendu. Badaezpada ere, ez hurbildu Jaurlaritzaren Parisko egoitzara.
|
|
Neskak ezetz esan ohi zion, ez zela obsesioa. Amaiak, bere zurbiltasun delikatuan, Ertzaintzako inspektore izatea zuen amets, kalean
|
ibili
eta ikerketak gordinean egitea, zuzenean, tartean paper mendirik eduki gabe. Baina ez zen komisariako bulegaria baino askoz gehiago:
|
|
Zer nahi duzu nik egitea horrekin? Tiragomarik ere ez dakit
|
ibiltzen
eta! Ez.
|
|
–Lanean gustura
|
nabil
eta ez nuke lanik gabe geratu nahi... –erantzun zion aitak.
|
|
" Odol eta neke arteko Euskal Herri batean tokatu zaigu bizitzea. Euskal Herria borroka handi batean sartuta
|
dabil
eta ni euskaldun bezala, jende pobrearen seme bezala, eta frantziskano bezala, borroka horren barru barruan sentitzen naiz, ez dut kanpoan geratu nahi". Gogoeta batzuetan polemika inplizitu bat sumatuko duzu:
|
|
Euskalerria borroka handi batean sartuta
|
dabil
eta ni euskaldun bezala, jende pobrearen seme bezala, eta frantziskano bezala, borroka horren barru barruan sentitzen naiz, ez dut kanpoan geratu nahi.
|
2005
|
|
Naroaren burua ziztuan dabil, burutik
|
zebilkiona
eta hari berri guztiak lotu nahian, bere tesia edozein momentutan borobildu behar duelakoan.
|
|
–Ez –erantzun du desatsegin keinua eginez– Ikusi ere egin nauten ez dakit, baina hortik
|
dabiltza
eta nabarmenegiak dira. Ez dago zalantzarik zure atzetik dabiltzala.
|
|
Eta yakuzza gorabehera, seguru dago, haiek sartuta dauden saltsagatik ez balitz, Tokio edozein ordutan lasai eta arrisku barik ibiltzeko moduko hiria dela. Arloteren bat ere ikusi du, baita banketxe baten abaroan kartoi azpian lo egiten duenik ere, edo parkean taldeka brikeko ardoa edaten dutenak, baina arlote bitxi horiek, itxura xelebrea izan arren, ez diote atzera eragiten, euren munduan, eurek aukeratutako bizimodua daroatela dirudi, eskean
|
ibili
eta inoren aferetan sartu barik.
|
|
Ametsek kontatu dio, aukera izan duenean, berak ere ez dakiela ezertxo ere. Badirela hiru egun begiak ireki zituela –edo hori uste duela–, gelatik
|
ibiltzen
eta ariketatxo batzuk egiten eduki dutela, eta azkenean etxera itzultzeko prest zegoela esan diotela. Bitartean, iluntasuna baino ez du gogoratzen.
|
|
–Bai, haiekin topo egiten baduzu kontuz, arrazistak dira eta –Ametsek baieztapen keinua egin du, burua leunki mugituz– Baina lasai, gehienbat auzo honetatik
|
dabiltza
eta haien tontakeriak hitz hutsetan geratzen dira.
|
|
Agian itzuli aurretik hona etorri du, familiarentzako opariak erostera. Orain, berriz, ez du ezer behar eta aurrera jarraitu du, nahi lukeena baino bizkorrago, bost minutu berandu
|
dabil
eta. Kale beretik irtenez gero, giroaz gozatzeko aukera handiagoa izango du.
|
|
–Oso gustura gaudek elkarrekin, oso ondo pasatzen diagu, baina bera engainatuta zegok; ez zekik norekin
|
dabilen
eta hori ez zaidak zuzena iruditzen... Beldur nauk.
|
|
–Ez zuen ezer nahi; hurbilean omen
|
zebilen
eta bisita bat egitea erabaki zuen, besterik gabe.
|
|
Goizaldean, kalean aspertu arte
|
ibili
eta etxera bueltatu denean, igogailuko oharrari eskuz idatzitako beste lerro bat gaineratu diotela konturatu da: " Bekatua da inoren gauzez jabetzea".
|
|
Ur pixka bat eman genizun. Baina zuk, nahiago zenuela etxera joan, nekatuta ere
|
bazenbiltzala
eta gizonari etxera eramateko eskatu zenion.
|
|
–Emakumeen gauzak... –esan zuen, poltsikoan kotxeko giltzak aurkitu eta aulki atzean dindilizka utzitako jertsea lepotik botatzen zuen bitartean– Eta oraingoan ondo eraman behar gainera... mutila egiten
|
gabiltza
eta... badakizue!
|
|
eta beste batek esan zuen Nor? eta lehenengoak Oihuka
|
dabilena
eta beste batek Koitadu bat. Eta golf zelaiko zuzendaria, don Diego, berriro ernegatu zen handik zazpi minutura, jokalariak ostera hasi zirelako jokatzen.
|
|
Hortaz, nik ere beste batzuk iraintzen nituen behin eta berriro. Ez zen oso justua ni kexaka
|
ibili
eta gauza ber bera egitea: biktima zein borreroa aldi berean.
|
2006
|
|
Unamuno-k ez du noski dedukzio logiko baten maneran argudiatzen, eta bere argumentazioaren martxan, gero, zergatik ezin den euskararekin unibertsala izan, nabaritzen da, mahai gainean inoiz garbi aitortzen ez diren edo suposizioekin operatzen dela euskararen ezgaitasun frogan, inoiz iristen ez direnak arrazoi berezi eta beregainak izatera, baina arrazoiketaren lagungarri gisa dabiltzanak, hala nola, (1) logika politiko edo politiko linguistikoaren ildoan: Euskal Herriak, historian
|
ibiltzeko
eta unibertsala izateko, Espainiarekin bat egin beharra daukala (eta espainol gisa bai, unibertsala izan liteke); orduan, ondoriozkoa ematen du, Euskal Herriak beretzat Espainiako hizkuntza hartu beharra dauka, eta hori gaztelania da (ez katalana edo, eta gutxiago ingelesa) 293 Objektatzen bada uniformizazio linguistikoak kultura eta gizarte historikoen txirotzea dakarrela, Unamuno-k ez daki zer ... Zergatik ez?
|
|
Y además donde yo escribí el discurso de la Unificación que leería Franco el 19 de abril de 1937" 836 Giménez Caballero tarren papeleran, edo inprentan, edo elektrokimikan lan egiten zuen herriko jendeak (gure aita papeleran hil zen lan istripu batean) 837 Maisua falangista zen, besoa altxatuta hasten genuen eskola," Isabel y Fernando" eta falangearen kantak kantatzen genituen (eskolako ordu atsegin bakarra), besoa altxatuta eta martxan ateratzen ginen plazaraino. Noizean behin, gaztetxo eta haurren Malagako musika banda edo etortzen ziren herrira eta, beren prakamotx eta alkandora urdin uniforme apainekin, martxa militar musikarekin kalejiran
|
ibili
eta gero –begi guztiak lore lore langilekumeok begira–, pilotalekuan kanpatzen zuten, gure inbidiaren aurrean. Guk ez genuen janzten uniforme handirik.
|
|
Ez zuen insistitu, izan zuen horrenbesteko burua, eta itxuraz behintzat lehengo martxan segitu genuen, etxean eta lanean. Elizako gure berritze haietarako, pareta bati eusten zion habea indartu behar genuela esan zigun aurrena Cristinak, baita horretan hasi ere, haren aginduetara, baina aurki ohartu zen han ez geneuzkan tresnak behar genituela, burdinazko ez dakit zer pieza klase, bestela alferrik
|
genbiltzala
eta. Haren bila jaitsi zen Sopeñara, baina han ez omen zeukaten halako ezer.
|
|
Bolada hartan haurdun geratu zen Aloña. Horrexen bila
|
genbiltzan
eta egundoko poza izan zen guretzat. Nahiz eta pozak, arrosak bezala, berekin izan beti bere arantza.
|
|
Norabidea galduta
|
nenbilen
eta hortxe zoaz, rubio entzunda ohera erori nintzenean, barregura inozoa sentitu nuen eta, zoramenak agintzen duen eran, alkandoratik tiraka neurekin ekarri zintudan. Ohera.
|
|
Telebista piztuta zeneukan baina antenaren kablea gaizki
|
zebilen
eta elurra besterik ez zen agertzen. Antzerki lanaren entsaiotik bueltan zinen, zigarroa eskuetan, baina tabakoaren usaina barik beste bat nabaritu nuen, indartsuagoa, lodia:
|
|
Knud Rasmussen 1879 urtean jaio zen Ilullissaten –Jakobshavn danieraz–, Kalaallit Nunaateko mendebaldean. Ama inuita eta aita daniarra zituen, eta inuiten artean hazi zen; haiek erakutsita ikasi zuen kayakean
|
ibiltzen
eta lur hotz haietan bizitzeko beste hainbat gauza. urteetan –hogeita hirutik hogeita bost urtera zituen Knudek–, Danimarkako zientzialariekin hainbat espediziotan ibili zen.
|
|
Burges miliziakoek zaintzen dituzte. Erregeren mosketariak ere harat honat
|
dabiltza
eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak, Louvren gelditu ez direnak, bederen, dofina eta erregina ama babestearren. Duela lau egun zapart egin zuen errege Henrikeren hilketaren berriak.
|
|
Pontedourotik ihes egin ondorengoak baretu bitarteko egunak Minhoko jauregian egin genituen. Gauzak beltz
|
zebiltzala
eta, aste batzuk egin behar izan genituen bertan.
|
|
–Ilundu baino lehen helduko zarete Mariñasera –agertu zigun Beirasek– Gauza handirik ez duzue topatuko, agian; badakizue Pontedourokoak egin duena. Handik mugitu badira ere, inguruetan
|
dabiltza
eta arriskutsua izan liteke bidez itzuli nahi izatea. Belaontzian alde egitea izango duzue bidezkoena.
|
|
–Trankil, txo, bertoko esaera bat da hori, zirikatzeko erabiltzen duguna. Ez egin kasurik, txantxetan
|
nabil
eta.
|
2007
|
|
Elvis hil zen urte hartan edo aurrekoan izango zen, izenak aldatzea erabaki genuenean. Ez dakit oso ondo nondik nora sortu ote zen; beharbada susmoa izango genuen neskentzat erakargarriagoa zela Mikel bat Migel Anjel bat baino; agian oker
|
nabil
eta ligatze kontu horrek ez zuen zerikusirik izan, baina egia da, oro har, estetikak bere zeresana izan zuela hautu hartan: Espainia kutrea baldin bazen, eta hala zen?, hobe izen euskaldunak eramatea, gure ponteko izen triste eta zaharkitu haiek baino.
|
|
Habil
|
habilen bezala
eta ikusiko duk
|
|
Lelio Basso italiarra aipa dezakegu aurrenik. Sozialismoa eraberritzeko zenbait saialditan
|
ibili
eta gero, ondoko urteetan Herrien Eskubideen aldeko Liga Internazionalaren bultzatzaile nagusi gisa aurkituko dugu.
|
|
Praktika gutxi asko irekian ere, 1919tik 1934ra elite politiko kontserbakoien eminentzia grisa izatera jokatzen ahalegindu da, itxaropen ezkutuarekin, bera izan zitekeela altzairuzko Zesar berria, aro hurbileko galerna gaitzetan Alemania eta mundua gidatu behar zuena, edo gutxienez haren zuzeneko aholkularia947 Hala ere, politikoa baino gehiago, idazle influentziatsu bat eta intelektual bat izan da nagusiki. Pentsaeran nahiz ekintzan mugimendu nazistatik hurbil asko
|
ibili
eta gero,. Röhmputsch, ohi deritzonaren ostean (1934ko ekainaren 30), naziekin azkenbetiko hautsi eta biziera pribatura erretiratu da.
|
|
aro filosofikoaren gorenean dago. Baina filosofia alde batetik
|
dabil
eta jendea beste batetik. Napoleon garaitua eta gerrekin aspertua, Europa berriro ordenan jarria, Iraultza etxetiartuaren bakea gozatzen da.
|
|
akritiko toleragaitza: berdin positibotzat jotzen baititu siamdar ohila bere errege eta lege barbaroekin eta hiritar ingeles politua bere errege txit konstituzionalarekin, larrubixian
|
dabilen
eta gehienez ere soina lohiz igurzten duen basatia eta paristar trajez elegante beztitua, bere alaba familiako pitxia bailitzan hezitzen duen alemana eta hura mantendu beharrik ez izatearren akabatu egiten duen Indiako kasta. –Toki batean hau da positiboa, bestean hori, bata bestea bezain ezrazionala, makur iezaiozu burua zure lau zutoinen artean positiboa denari? 655 Azkenean, enpirismo historiko errotiko hau eszeptizismo errotikoa besterik ez da Marx entzat656 Eta emaitza:
|
|
hori jenerala izan da. ...zen dira bariante horien guztien hastapenak, eta jabego pribatuaren bariante erromatar eta germaniarraren iturburuak ere800; beraz, espezifikatzen du beren beregi, Europako kultur herrien ekonomia eta garapenaren hastapenak indiarrak dira801 Hegel-ek bezalaxe, Marx-ek ere uste du, giza historia esnatu Asian egin dela; baina esnatu bezain laster atzera gelditu eta lokartu egin da betiko802 Historia
|
ibili
eta garatu, Europan egin da803 Indiak, bere antzinatasun guztiarekin, aberastasun guztiarekin edotariko ekoizpen izpiritualetan ere, historiarik ez du, iritzi dio Hegel-ek: –en la serie de las figuras espirituales?
|
|
Zorioneko gertaera hura ospatzeko kalamarrak jatera gonbidatu gintuen abokatuak beheko tabernan. Gero, berak, Elisak eta Ana Isabelek hondartzan zehar
|
ibiltzeko
eta uhinak ikusteko asmotan alde egin zuten, marea bizien garaia baitzen. Nik ez nien lagundu, tripetako mina sortu baitzitzaidan, berri txarraren indarrez edo kalamarrak jatearen eraginez, ez dakit.
|
|
Bigarrena, euskaraz ikasten ari zela eta ea utziko ote genion neskarekin euskaraz, mintxatxen?. Hirugarrena, Titorena, lagun baten iloba lan bila
|
zebilela
eta hartuko lukeela gure Ana Isabel zaintzeko ardura. Ikusiko genuela erantzun genion.
|
|
Inoiz ez nuen pentsatuko ipuinen atzetik bidaiatzeko bezain ausarta izango nintzenik, baina txikitan tximeletak salabardoarekin harrapatzeko nuen tema ikusita, ez zen hain burugabea honetan amaituko nuela pentsatzea: hegan
|
dabiltzan
eta kilimak egiten dituzten gauza horien atzetik korrika. Nire adinean.
|
|
Ez zenuen hitz egokirik aurkitu zuen artekoa zer den azaltzeko. Ez zinen fin
|
ibili
eta, ondorioz, esan zizun hobe izango zela burua argitu arte ez bazenion deitzen. Zuretzat hura jolas bat izanez gero, hobe zenuela dena ahaztea.
|
2008
|
|
lehertu zen orduan ekaitza, bulartu ziren errekak, eta uholdeak eraman zituen bera eta astoa; horregatik aritzen zen izeba, halaber, bere erretolika harekin, erabaki ere, erabaki zuen geroztik ardo tantarik ez probatzea, aurrerago argibideak?: kontuz
|
ibili
eta kontuz ibili, neurria hausten baduzue uholdeak harrapatuko zaituzte-eta?
|
|
Azkenik, garizumatik kanpoko hiru eguneko garizuma hau duzue, aita espiritualaren apeta hutsa dena eta Elizaren aurkako eraso zuzena ere badena, eta, keinua gogortzen zuela, erabakitasun handiz jarraitu zuen?: Hemen zerbait egin behar dugu, ama nagusi, frai Millan heresiarekin jolasean
|
baitabil
eta heresiarekin ez baitago jolasterik! Eta Jesusek argi eta garbi esan baitzuen zein zen hirakaren patua, Mateo, 13, 40?
|
|
–Bada, ni Nazariorekin
|
nabilen
eta Nazario dinat egun osoan buruan, eta hark ni ere bai, seguru nagon? –Reginak.
|
|
handik ez oso urruti geratzen zitzaionean? Ez al zen, gainera, bere betiko ametsa artalde bat erostea eta harekin mendiz mendi
|
ibiltzea
eta zeruz zeru. Orduan??
|
|
Avilako santak ez al zuen Jainkoa eltzeen artean zebilela esan? Eta Jainkoa sukaldean badabil, geletan ere badabil, baratzean dabil, dendan dabil, elizan dabil, kalean
|
dabil
eta toki guztietan dabil, horregatik izan daitezke toki guztiak ere komentu:
|
|
esan nahi baita lehengo boladari, zeinean ez baitzuen heraldikaz beste gairik, beste bolada bat jarraitu zitzaiola: mututasunarena, azkenean Reginari arrazoia eman behar izan balio bezala, baita ohartu ere, kontu hartaz denaz bezainbatean, alferrikako ihesbidean
|
zebilela
eta onena zera zuela, errealitatea zen bezalaxe onartzea. Are gehiago:
|
|
Borrowk euskaldunak gerlazaletzat jo izana ez da, beraz, hain harrigarria. Bigarrenik, euskara jada misterio bihurtua zen Europako ikerlariendako, hizkuntza familia batean kokatu ezinik
|
zebiltzan
eta. Hizkuntza tartariarrarekin lotura ezarrita, hizkuntza ez indoeuroparren artean finkatzen saiatzen ari zen Borrow (izan ere, Bonaparte printzeak antzeko bide batetik jo zuen urte batzuk geroxeago).
|
|
–Ba, lehengo batean, inguru honetan bizikletan nenbilela, emakume bat ezagutu nuen. Hura ere bizikletan
|
zebilen
eta gurpilean zulatua konpontzen lagundu nion. Hasieran ez zitzaidan oso emakume begikoa iruditu, baina gero hizketan hasi ginelarik, beragandik sortu zen proposamena:
|
|
Emakumeak elizaren eskubi aldean eseri ohi ziren, eta ezker aldean gizonezkoak. Joxe, larru gauza eta oinetako konpontzailea, txapela eserleku luze hartako kakoan utzita, buruari hazka ari zen bitartean, Martin Joxe, errotariaren seme zaharrena, presaka
|
ibili
eta sudur inguruko irina ondo kendu gabe ageri zen. Aurrean, lehenengo lerroan, don Federiko alkatea eseri zen, esku-makila lagun zuela.
|
|
Orduan kontatu zion baso guardari bidean izandako irudipena: bere inguruan norbait
|
ibili
eta jarraitu ote zion susmoa izan zuela, eta tiro egin zuela, norantz oso ziur jakin gabe izan bazen ere.
|
|
Eta horrelako kontu askotan ohi denez, pertsona bakar bat dago atzean. Orain arteko ziberkafe modernoena da, konexioa bizkor
|
dabil
eta ez da jenderik falta barruan. Gazteak eta umeak, nabigatzen, txatean edo messengerrean, urruneko eta hurbileko lagunekin.
|
|
Maliren ondoan kutsu mendebaldarragoa nabari zen: orain arteko oihal koloretsuen ordez mutilak praka bakeroekin eta futbol taldeetako kamisetekin
|
dabiltza
eta neska asko ageri da minigona bakeroekin.
|
|
Mapan puntu bat den herrixka urrunean ageri da, baina haraino joateko marrarik ez.
|
Ibili
eta ibili, harearekin kontuz eta segi aurrerantz. Herrixkatik jarraitu dugu gurpil arrastoei segika.
|
|
Baina eskupeko kontuekin jai dute. Behingoagatik lasai asko
|
gabiltza
eta, ez bost euro ez zero koma bost poliziei. Badakizue afrikarren esaldia:
|
|
Hotelaren egungo jabeaz ere badauzka berba batzuk: . Aitaitak zioskun egun batez Ayad pilotan olgetan
|
zebilela
eta aitaitaren oinetaraino joan zela, bila joan zenean behar egin gura zuen galdetu zion aitaitak, eta halaxe hasi zen. Oso eskertuta gaude hotelaren izena ez aldatzeagatik.
|
|
–Egunez kristauak gara, gauez animistak. Gauza bizidun bakoitzak bere arima dauka, babestu beharrekoa, horregatik denok daramatzagu grigriak, umeek bereziki, gauez arriskutsuak izan daitezkeen izpiritu asko
|
dabil
eta.
|
|
Iritsi berria konturatu zen hainbeste beltzen artean gizon zuri bitxi bat hurbiltzen zitzaiola, susmo txarra hartu zion eta talde baten babesa bilatu zuen. Gizon haiek, ordea, bizkarra eman zioten eta mutilak alde egin zuen, arin
|
ibiliz
eta atzera begira, Rossio plazarantz.
|
|
Giudeccako kanalaren ertzetik itzuli bat eman genuen elkarrekin eta agur esateko ordua iritsi zitzaigunean musu bat eman nion ahoan. Hori izango zela erabaki nuen Veneziatik barrena gizon atsegin batekin paseatzen
|
ibili
eta benetako emakume batek egingo zukeena edo egin behar zuena. Ez zen izutu, noski.
|
|
Handik gutxira familiako bazkari bat izan zuten Piperraneko denek. Badaezpada ere Miel etxean geratu zen, makal
|
zebilen
eta hobe etxean geratzea.
|
|
Barkuko motorra itota
|
zebilen
eta Ibaizabalen itsasadarretik ezin irtenda ibili ziren. Okerrena, hala ere, horrela ezin zutela jarraitu.
|
|
1953ko udan Bastidak jakin zuen Indalecio Prieto makal
|
zebilela
eta bisita egin nahi izan zion Mexikora. Baina hegazkinean gaixotu eta bueltan bidali zuten, aitaren batean.
|