Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2015
‎Zenbat eta mesede gehiago jaso Haren Maiestateagandik, orduan eta uzkurrago eta beldurtiago daude beren buruaz. Eta haren handitasunetan beren miseriak hobeki ezagutu eta beren bekatuak astunagoak iruditzen zaizkienez gero, askotan, zergalaria bezala ari dira, begiak jasotzen ausartzen ez direla; beste batzuetan, beren burua ziur ikustearren, bizitza amaitzeko gogoaz, nahiz eta berehala, dioten maitasunagatik, Hura zerbitzatzeko bizi nahi izatera itzultzen diren, esanda geratu denez, dagokien guztian haren errukian jarriz uste osoa.
‎Ziur dakit behintzat, egoera honetan egon eta urteetan horrela iraun arren, ez duela bere burua ziur ikusten, alderantziz: lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. Benetako penitentzia Jainkoak penitentzia egiteko osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
‎Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu? aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik. Munduko arriskuetan sarturik daudenak tira, ez da harritzekoa.
‎6 Hau ongi bete da, harrezkero sekula ezin baitut izan adiskidetasunik, ez pozbiderik, ezta maitasun berezirik ere inori, Jainkoa maitatzen eta Hura zerbitzatzen saiatzen zirela ikusten nuen pertsonei izan ezik, ezta ezin izan dut, eta ez du zerikusirik senitartekoak nahiz adiskideak izateak ere. Hori ikusten ez badut edota otoitzean saiatzen den pertsona ez bada, gurutze astuna zait inorekin harremana izatea.
‎Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain egin ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik? Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute. Bizitzako nekeak neke handiagoz igarotzearren ez bada, behintzat, eta Jainkoari atea ixtearren hartan pozik eman ez diezaien, nik neuk ezin dut ulertu.
‎Ez nintzen guztiz prestatzen Hura zerbitzatu nahi izatera, Haren Maiestatea berriro gozotasunakematenhasten zitzaidanean. Besteek neke handiz lortzen saiatzen direna, hartzea nahi dezadala egiten zuen Jaunak nirekin; azken urteotan zen jadanik atsegin eta gozotasunakniri ematea.
‎Otoitza nola egin irakatsiko dion maisurik aurkitzen ez duenak, har beza Santu aintzatsu hau maisutzat eta ez da okerreko bidetik ibiliko. Jaunak nahi beza nik okerrik ez egitea hartaz hitz egitera ausartzeaz; izan ere, haren maitalea naizela agerian esan arren, hura zerbitzatzean eta imitatzean huts egin izan dut beti.
‎2 Urte eta erdi egon nintzen monasterio honetan hobekuntza handiaz. Ahozko otoitz ugari egiten hasi nintzen eta guztiek Jainkoari nire alde eska ziezaioten ahalegintzen, Hura zerbitzatuko nuen biziera eman ziezadan. Baina oraindik ez nuen nahi hori moja biziera izaterik, Jainkoak ez zezala nahi izan biziera hori niri ematerik, ezkontzeak ere beldur ematen zidan arren.
‎Behin, gure Jaunaren zerbitzurako zer edo zer egin nahirik nengoela, etorri zitzaidan burura ezin nuela nik Hura zerbitzatu oso epelki baizik, eta esan nuen neure kautan: –Zertarako nahi dituzu, Jauna, nire egintzak??
‎Riberaren testua: kreaturetan Jainkoaren handitasuna eta guri digun maitasuna begiratzeak, Hura zerbitzatzeko desira biziagoa sortzen zion (beldurrak ez baitzion egundo halakorik eragiten); beti Jauna goretsia eta haren Eliza zabaldua izan dadin gogo biziaz; asmo honetarako zen errezatzen zuen guztia, bere buruz ezer egin gabe, gutxi axola baitzitzaion garbitokian sufritzea, horren truke Eliza, pixka bat baizik ez bada ere, zabal dadila lortuz gero.
‎7 Otoitzean niri esaniko gauza batzuk, gero, oso egiazko bihurtu dira; beraz, Jainkoak niri mesede egitearen aldetik, oso hobekuntza handiaz nago; nik Hura zerbitzatzearen aldetik, berriz, askoz ere kaskarrago; izan ere, oparitik gehiago hartu dut, emana izan dena?, sarri askotan min handia eman arren; penitentziari dagokionez, gutxi da egin dudana; erakusten didaten begiramena handia, askotan nire borondatearen aurka bada ere.
‎4 Hemengo korrejidore jauna? hura zerbitzatzeko gogo bizia baitut, burua berotzera etorri zitzaidan (eta egin ere egin du) berorri eska diezaiodan hor dagoen monasterio batean (uste dut moja oinutsetako batean esan zidala) har dezaten moja izateko Joan Buedoren eta Leonor Hermosaren alaba bat.
‎du sinetsi zenbat lan dudan. Eta, Hura zerbitzatzeko egiten dudanez gero, Haren Maiestateak egingo dit berori eta berorren gauzak zaintzeko mesedea.
‎5 Berorrek ez du ezer galtzen nirekin, gutunen idazkerari dagokionez; neure aldetik dotoretasuna ageri duela esango nioke. Dena da ona Jainkoaren aurrean, Hura zerbitzatzeagatik denean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, amen, aspaldidanik ez baitut izan gau honetan bezain poz handirik.
‎3 Niri burura etorri zitzaidan, nire atsedenerako zein egokia den nire alaba Maria San Joserena, letragatik, trebetasunagatik eta alaitasunagatik, niri pixka bat laguntzeko. Jainkoak egin dezake hark profesa egitea, gazteak zaharrekin ongi ez badaude ere; berorren aitatasuna ere ez dakit nola ez den aspertzen nirekin; baina Jainkoak egiten du, ematen didan bizitza hain osasun eskasarekin eta atsegin gutxirekin, honetan izan ezik, eraman ahal izateko; eta gainera buruan sartua dut, Jainkoaren gauzak ematen zaizkiona eta benetan Jainkoa maite duena, Hura zerbitzatu nahi duenarekin atsegin hartu gabe ez dela geratuko.
‎Segoviako ama prioreari idatzi diot, esan diezaiola Andres Jimena jaunari, nirekin hitz egin nahi badu, etor dadila hona laster; ez dakit zer egingo duen. Aita bikarioak diost hitzarmenaz tratatzeko baimena ematen duela; nahi dut ez dadila etorri gabe gera, ez baikara nahasiko, Jaunaren laguntzaz, hura zerbitzatzeko eta pozteko gogo bizia dudalako.
‎Jakin bezate, ezagutzen ditudala hainbat pertsona, etxe hauetakoak ez badira ere, irudimen ahulekoak, burura datorkien oro egiaz ikusten dutela uste dutenak, deabruak horretan lagunduko dielako; eta nik daukadan pena da, ahizpa horri buruan sartuko ziola etxe hori hondatzeko ongi zetorrela zeritzana ikusi egiten zuela; eta, beharbada, berak ez du guk uste dugun adinako errurik, zoro batek ez duen bezala, izan ere, Jainko Aita dela buruan sartzen bazaio, ez dago hori kenduko dionik. Hemen agertu behar da, ene ahizpak, Jainkoari dioten maitasuna, ahizpa hartaz erruki handia izatean, berorien gurasoen alaba balitz bezala, halaxe baita hainbeste zor diogun egiazko Aita honen alaba, Hura zerbitzatu nahi izan baitu bizitza osoan gaixo honek. Egin otoitz, ene ahizpak, egin otoitz beraren alde; santu asko ere erori eta berriro etorri baitziren santu izatera.
‎5 Honetan eskarmentua harturik, aurrerantzean asko begiratu behar dut zer egin, eta horrela ez da hartu behar Nicolao jaunaren mojagaia, berorren agurgarritasunari oso gogoko bazaio ere; izan ere, beste alde batetik informaturik nago, eta ez dut nahi jaun eta adiskideen ederra egitearren, haserrerik sortzerik. Harrigarria da berorrek esatea ea zergatik hitz egiten den horretaz (horrela ez litzateke hartuko moja bat ere), ea zergatik nahi dudan hura zerbitzatzea; eta geroago jakin dudan beste azalpen bat eman zidaten eta nik badakit Nicolaok nahiago duela pertsona banako baten ona baino etxe hauen ona, eta honetan bat etortzetik hurbilago zen.
‎Orduan lore hauen fruitu gozo gozoa jaten dela uste dut. Dohatsuak Jaunak grazia hauek egiten dizkienak; ongi behartuak daude Hura zerbitzatzera. Emakume santu hau jainkozko mozkor harekin oihuka zihoan kaleetan zehar.
‎3 Behin hona iritsiz gero, arimak ez du zertan beldurrik izan; bai izan dezake, Jainkoa, sufrimendu eta aukerak emanez, nahiz eta berari asko kosta, beraz baliatzea merezi izango ez duen beldurra, Hura zerbitzatu ahal izateko. Beraz, hemen, esan dudanez, maitasunak eta fedeak egiten dute lan eta arimak ez du nahi adimenak irakasten dionaz baliatzerik, Senarraren eta emaztearen artean dagoen batasunak, berak ulertzen ez dituen beste gauza batzuk irakatsi dizkiolako eta adimenarena oinpean duelako.
‎Honek aita txiro bat eta adiskide handi bat ditu, eta honek berrerosten ez badu, ez du erremediorik. Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak bere adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra duela dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta beste gauza asko.
‎Horrelaxe zuek ere, ene alabak; saiatu albait pobreen pasatzen, nola jantzietan hala janarietan, bestela zeuon burua engainatua ikusiko duzue, Jainkoak ez baitizue emango, eta nahigabez egongo zarete. Saia zaitezte beti Haren Maiestatea zerbitzatzen, baina ez jan pobreen ogia Hura zerbitzatu gabe; dena dela, nekez ordain daiteke zerbitzu eginez aberastasunen konturik eman behar ez izatean Jaunak ematen dizkizuen bake eta atsedena. Argi ikusten dut konturatzen zaretela, baina beharrezko da horiengatik Haren Maiestateari garaiz esker bereziak eman diezazkiozuen.
‎– hari jaten emateko eta hura zerbitzatzeko eta, beharbada, harekin mahai berean eta are plater berean jateko zoria izan baitzuen? –Lk 10, 38
‎...un eta atseginak Jainkoarenak direla guri sinetsaraziz soilik; hau, hein batean, uste dut egin dezaketen kalterik txikiena dela; gainera, gerta daiteke horrela bizkorrago ibilaraztea; izan ere, gozotasun hartaz bazkaturik, ordu gehiago ematen dute otoitzean; eta haiek deabruarenak direnik ez dakite eta gozotasun haien duin ez direla uste dutenez gero, Jainkoari eskerrak eman eta eman aritzen dira, Hura zerbitzatzera behartuago ikusiko dute beren burua, eta Jaunak mesede gehiago egin diezaien saiatuko dira, haren eskutik datozelakoan.
‎zer esaten dugun eta norekin hitz egiten dugun eta hain Jaun handiarekin hitz egiten ausartzen garenak nor garen pentsatzea eta jakitea. Hau eta honen antzeko gauzak, haren zerbitzuan zein gutxi egin dugun eta zein behartuak gauden hura zerbitzatzera, buruan erabiltzea da gogoetazko otoitza. Ez ezazue pentsa beste hizketa nahasiren bat denik, eta ez zaitezte izutu izenagatik.
‎Eskatzen diozuena zuen ondo ondoan dago; ez dizue entzun gabe utziko. Eta sinets ezazue hemen dela haren izena egiaz gorestea eta santutzea; izan ere, etxe etxeko duzuenez gero, Jauna sentimendu eta desira samurragoaz handiesten eta goresten duzue, eta badirudi ezin duzuela hura zerbitzatu baino besterik egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia