2000
|
|
...zen, non aitak —ikusirik ama guztiz setatu zela eta erabaki zuela ezen ez zegoela prest harekin bizitzeko, abeldegiren batean edo bertze nonbait bakartzen ez bazuten bederen— oholezko txabola handi bat eginarazi baitzion zurginari, karratua eta handi handia, zeren eta ez baitzituen ahantziak, artean, tigre bezatzaileraren hitzak, noiz eta honek erran baitzion ezen ez zirela tigre suerte
|
hartako
tigreak kaiolaratu behar, tristetzen eta goibeltzen zirelako eta hiltzen zirelako. Eta egin zuten, bada, etxe ondoan bertze txabola hura, egokitu zizkioten burdinazko lau leiho, eta hantxe sartu eta hertsi zuten.
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...re lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte
|
hartako
tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak hartu zituen arte.
|
|
tigreak Mattin larrutu zuen eta berriak larritu egin ninduen. Ordea, oroitu nuenean tigre hezitzaileak errana, noiz eta jakinarazi baitzigun ezen suerte
|
hartako
tigreak ez zirela gizonen aurka oldartzen, eta ikusi nuenean, bertzetik, ezen aztarnarik ez zegoela ingurune hartan, nahiz eta lurra hezea eta umela zegoen, harritu egin nintzen, zeren nik bainekien nolakoak ziren tigrearen atzaparrak eta haren aztarnak, ongi baino hobeki, eta iritziz aldatu nintzen.
|
|
Eta konfesione labur haren ondoren, altxatu zen aita... eta orduan guztiz beldurtu nintzen, nihaur ere ipuin hartan sartzerat banindoa bezala... zeren, tigre bezatzaileak erran zuen arren ezen suerte
|
hartako
tigreak ez zirela gizonen aurka oldartzen, pentsatzen hasia bainintzen, giroak kutsaturik edo, bertzela ere gerta zitekeela.
|
|
Orga
|
hartan
tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
|
|
Eta erran zigun, hasteko, ezen tigre hura Afrikako ordokietako piztia zela, basoetan barrena eta zuhaitzetan goiti nekez egiten zuena, nahiz eta ongi baino hobeki zekien haietarat igaiten; erran zigun, ondotik, ezen tigre hura ezin arinagoa eta ezin bizkorragoa zela, zeren eta halakoak baitziren tigre suerte
|
hartako
tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten; erran zigun, halaber, nola haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzin...
|