Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Nik bederatzi urte nituela izan zen, eta Mattinek hamabi. Aita eta ama bazebiltzan orduko erraiten, isilpean, ezen prezeptore berria ekarri behar zela, zeren eta egun batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka, aitona Nikolasek bi urte eskas lehenago hartu erabakiari berriro buru egiteko asmotan, profitatu nahi zutelarik, hartarakotz, aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago. Baina, guztien onerako, don Frantzisko aitzinatu zitzaien.
2002
‎Desgogara zegoen arren, Soniaren hitzak entzun orduko erreakzionatu zuen Sarak, haren solasa etenez:
2004
‎Gure artean berak bakarrik jakin duen moduan, berriz ere hitzen doinu eta erritmoarekin espazio uhinak daki zabaltzen, paisaiak, mendiak, haizeak arboletan. Aitaz gomutatzen da, haren solasaren ederraz, edozein gaitan berritasuna sortzeko zuen graziaz. Estudiatu ez duen jende xumearen jakinduriaz, etorriaz –eskolak ematen ez duen barruko iturri hori–, berezkoa duena herrian hainbat jendek, inoiz ezer idatziko ez duenak, ez zuelako ikasi idazten eta apenas irakurtzen.
2005
‎Hargatik mara mara jarraitu zuen: lagun harekiko solasetik lekora, lau hilabete eskasaren epean, egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan. Inork ez zuen kidearen jestu iluna ulertu, ongi pagatutako lan segurua eta apartamentu ederra bazuelako.
2006
‎" Mutur beltza" ikusi nahi zion, nonbait, espainolari. Labur izan zen joan etorria Donibanetik Arnegira; luze, berriz, haren solasa. Henrikek duda guti zuen bere garaipenaz:
‎ez zen ustekaberik aurpegi hartan, baizik eta zerbait desplazereko eta aldi berean ebitaezina noiz gertatuko egon denaren keinu desgogara. Haren ingurukoen solasak kolpetik itzali ziren. Irriren bat aditu nuen, eta ateraldi bat ere bai, biarnesez.
‎Horrela ezagutu nuen Andreas Keun, eta hitzari hitz, armadan izena eman nahi zuten hiriko gazte boluntarioen arduradunetako bat zela atera nuen haren solasetik. Hegazkinlari izateko nire gogoaz hitz egin ez egin egon nintzen, ez nekien-eta hura ote zen momenturik onena hartarako.
2008
‎Orai artio hanitzek uste izan dute eskualdunak ez duela maite libertatea ez eta ere yakitatean aitzina egitea; bainan horra froga, ageri da orai zonbat trunpatzen ziren Eskualdunaren ignorantzaren gainean, zeren ez baitzuten conprenitzen haren lengua ya eta bizitzeko manerak eta ez baitzakiten harekin solas egiten.
2009
‎Neskatxak ezetz. Geroago kalean ikusi zuela eta berriro hasi zela harekin solasean.
‎Saiatu nintzen haren solasa mozten. Ez behar bezain fermu.
‎Solaskide batek amaitu baino lehen bestea hasten denean, haren solasa etetenda. Etendurak adierazten duena:
‎Etsia emanik zegoen, Don Telmok aspaldian zuen ekarria eta izenpetua heriotza agiria. Etxe hartan behintzat gelaraino igango zen tapaki zuritan ageri zen buru soil harekin solasean egitera. Mutikoa zaldiaren gainean jartzen zen eta makilka xaxatzen zuen, baina zaldiak tinko iraungo zuen jabearen zain jesarria, begi odoltsuak ateari beha.
‎Alegia eta ez elkar izagutzen egiten dugu elkar kruzatzean eta badakit harentzat seko estranera naizela. Nik ez diot griñik atxikitzen, baino badakit haren solasek porrokatu nautela izaten ahal nuen kuraia ttikiena bertzeari nere konfintzia emaiteko. Badakit ez duela nahi eta egin, badakit ere, bertze emazteeri holakoak gertatzen zaiotela eta ez direla hortarako kexatzen, baino ni holakoa naiz.
Harekin solasean, nor ziren eta beste —dudikabe, ezagutzen zituen—, laster adierazi zioten zein zen beren nahia: halako soroan, berea zuela esan baitzieten, patatababarrunak egiteko zati bat eskatu zioten.
2011
‎Hura dena ez zen existitzen, alegia. Nolanahi ere, gizontto ero hura ez haserretzearren, gizontto hura ere existitzen ez direnetakoa izanik apika, harekiko solasa onartu zuen.
‎Alta hamar zatitan ezartzeko arta hartzen zuen; bainan halere ginarri gelditzen zen haren solasa, gogor eta apur bat hotz, harri pikatu eder bat bezala.
2012
‎Pentsakor eman zuen arratsaldea, eta gaur goizean are pentsakorrago zegoen putzuan. Gruxnitski berriketan ari zen, paisaia goresten itxuraz, eta hurbildu naizenean Meri adigabe entzuten ari zen haren solasa, baina ni ikusi bezain laster barre algaraka hasi da (oso garaiz kanpo), nire presentziaz ohartu ez delako itxurak eginez. Apur bat urrundu naiz eta printzesatxoa itzalgaizka zelatatzeari ekin diot:
‎Behin ere ez diot aipatu ez jaun mozkortua, ez lehenagoko neure portaera, ez Gruxnitski. Apurka apurka arinduz joan zaio eszena gogaikarriak eragindako ondoeza; edertu egin zaio aurpegitxoa; txantxetan aritu da oso modu atseginean; barrea eragiteko asmorik gabe ere, haren solasa zorrotza zen, bizia eta etorri handikoa; batzuetan, iruzkin sakonak egiten zituen... Oso esaldi nahasi baten bidez, aditzera eman diot aspalditik gustatzen zaidala.
‎Norentzat ote du gaurko maldizio maxota? Ez du harekin solas egiteko gogorik, baina nola ihes egin?
‎Beraz honelatan, egun argitsuan abiatu ziren Kapitain Orokorra bere zaindaritza bereziarekin eta jeneral Rivas San Quintfn oinezko gudarostearen buruan. Bidean gaindi bat ere destorburik gabe, jeneral Rivas Weylerren kabrioletaren ondoan joan zen harekin solasean.
‎Prest zeukaten dena. Espainolez zekien taldekide bakarra Iñigo izanik, Julio Cortazarrekin egotea izango zen bere lanik behinena, harekin solas egitea, ezer falta ez zekion ziurtatzea. Ez zuen orduan Cortazarren obra ezagutzen, baina laburmetraiaren aurreko hilabeteetan, filmaketan idazlearekin egotea tokatuko zitzaiola bazekienez, obra osoa irentsi zuen goitik behera.
2013
‎Luzanga duk Joanes Iratxetakoa, Iruñeko erregidorea. Harekin solasean, Lope Espartzakoa. Bizar sarrikoa.
‎Gizon horien artean banuen bertze ezagun bat, Joanes Haranburukoa. Harekin solasean laburretsi nuen bidaia.
‎Mindu egiten nau. Zinez diotsut ikasi egin dudala haren solasaz gozatzen gazte atsegin eta zentzuzkoa den bezala, bestelako guraririk batere gabe. Bere moduak ikusita, erabat sinetsita nago sekula ez duela nire txera irabazteko asmorik izan.
‎Damaren kotxea atean zegoen artean ere, eta Elizabethek andere zerbitzaria ikusi zuen barruan. Isilik abiatu ziren harri txintxarrezko bidean barrena, basoñorantz; Elizabeth deliberatuta zegoen inongo ahaleginik ez egitera emakume harekin solasean hasteko, ohi baino burgoi eta desatseginago zegoen eta.
‎Horregatik, Eskualduna astekariak oreka zaila zuen. Baina elizgizonen artean osatua izanez, Aita Santuaren diskurtsoa errazago heltzen zen haiengana, eta haren solasen nolabaiteko defentsa egitea zen haien gain hartu zuten funtzioa.
‎Sukaldera joateko atea bulkatu zuen, eta istant batez haren ama ikusi nuen, Ines, begiak zapi batekin xukatzen, negarrez ari balitz bezala. Ondoan ahizpa zuen, harekin solasean.
‎Kanpotik etorria zen gurera, hagitz aspaldi, Gipuzkoako herriren batetik. Ez zuen jendakirik Alkasoron, baina amak bazekien arreba bat Errenterian bizi zela eta saiatuko zen harekin solas egiteko manera bilatzera. " Ez genuen maite, baina nola utzi behar duzu horrela hila dagoen gizona!
2014
‎Egunean bizpahiru orduz margotzen du. Haren lanen antzera, haren solasa ere patxadatsua da; kafearen bueltan, betiere. Eta bi hartu behar badira, ez dago problemarik, denbora behar baita arteaz mintzatzeko.
‎Saski potor bat bete nezake haren gerlako kondaira harrigarriez. Haren solasek piztu ametsetan, frango aldiz, karlixta jauntzia soinean hameka Español" Beltzetarik" enganatu, tirokatu eta paloztatu izan ditut.
2015
‎Luzia mantsoa zen; Karmen, ostera, biziagoa eta aurpegi handitxoagoa. Hau aiseago hurbiltzen zen Estebanengana eta edozer zen aitzakia ezin hobea harengana hurreratzeko eta harekin solasean hasteko. Ausartagoa izateak abantailak zekarzkion eta horretaz baliatzen zen bere irtirinkeriaz Esteban argira jartzeko, liluratzeko.
‎Adimen handikoa eta baketsua guztientzat. Haren solasa, ez astuna, bare eta atsegina, eta aldi berean zuzen eta santua, berarekin tratua dutenei poz handia ematen diena. Guztia bideratzen du hitz egiten dien arimei onik handiena egitera, eta, ez dirudi beste ardurarik dakarrenik berak egin ahal dela ikusten duena guztien alde egitea eta guztiak poztea baizik.
‎" Zori ona", errepikatu zuen, jada haren solasa ulertzen zaila egiten ari zitzaidanean; bere baitarako hitz egiten hasia zen eta ez zuen eleak egoki ebakitzeko beharra.
‎Igandez igande gomuta haietan pixkanaka galduz zihoan, igartzen nionez. Tarte bat adi nengokion; orain haren solasari kasu eginez orain ez; egonaldia askitzat jotzen nuenean zutitu eta agur esaten nion. Ez nago seguru ni joandakoan bakarrizketa eteten zenetz.
‎Urrendu zuen erranez" norbaitek jardun baldin badu bere herriaren alde hamahiru urtez, eta orain ebazten bada inkonpatibilitatean duela jardun, egitate hori biziki larria iruditzen zait herri honen historiarako". Haren solasari txaloaldi luzeak jarraitu zion.
‎Karlista izana zen eta gerla egina zuen Santa Cruz apaiz famatuaren manupean. Haren solasek piztu ametsetan, franko aldiz, karlista jantzia soinean, hamaika Español" Beltzetarik" engainatu, tirokatu eta paloztatu izan ditut. [...] Ez dut nik izan hura baino irakasle hoberik5.
‎Hazparnerat jin berria zen alabainan bikari, aitzineko urrian etorria, Omiasaindu irian. Haren solasak izan zaizkitan sokorri eta bihotz altxagarri. Bainan orduan ez nuen haatik pentsatzen handik zonbait urteren buruan gaitzeko harreman jarraikiak ukanen gintuela" Herria" astekari hunen bitartez.
2016
‎Gu, Baionan, oroitzapenez oroitzapen ginauden, lagunen arteko une zoragarria pasatzen; eta, Tel Aviven gertatzen zena susmaturik, beti sakonkeria hutsetan baitziren, Euskal Herrian gelditzea ongi egin zutela pentsatu zuten, iloba hantxe ortodoxoen eskuetan utzirik. Israel urrunean, filma pedagogiko haren ondoko solasetan ari ziren bitartean, Baionan katiximako kurtsoak mintzagai genituen, zer irribarreak egiten genituen Roman fraileak Biblia irakurtzen zigunean eta esandako esaldiei genizkion irri erantzunak. Nahiz eta laidotsuaizan, denek genuen gogoan. Jainko Jaunak lur hausez gizona moldatu zuen; sudur zuloetan bizi arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen....?
‎Gau hartan solaserako gogoz etorria zen, eta ez zuen aukera txikiena ere galdu nahi elkarrizketa pizteko.
‎Neskaren jarrera lehor hark esplikazio erraza zeukan; orain dena beste argi batekin ikusten hasi zen, eta neskarekin egoteko ilusioa berritu egin zitzaion. Harekin solas errazean ikusten zuen bere burua, irudimenezko egoera haietan bezala, bere buruarekin seguru, umoretsu eta txispaz betea.
‎Hitz zuhur, kontsolagarri eta bihotz altxagarri hauen ostean, Alsinak galdetutakoari lotzen zitzaion, eta erantzuten arrazoi zuela, Miren Begoña Arroitajauregia Bazeta Elorrioko alaba zela, Sortzez Garbiaren parrokian bataiatua 1920ko martxoaren 19an, San Jose egunean; gurasoak Hilario Arroitajauregia eta Euxebi Bazeta, lehenengoa Bergarako semea eta bigarrena Elorriokoa bertakoa, Elorrioko parrokian ezkondutakoak 1918ko abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, biak ere Jainkoak bere altzora eramanak, Alsinak jakingo zuen bezala, Hilario Mexiko Hirian 1960an, zoritxarreko gerrak herritik urrundu eta lur maitera itzuli ezinik hezurrak uztera behinik, eta Euxebi, berriz, 1975an, Elorrion bertan, senarra hil ostean sorterrira etorri baitzen eta neskazahar geldituriko ahizpa baten etxean bizi hortik aurrera geratzen zitzaizkion urte apurretan. Hala ere, bere harridura azaltzen zion don Benitok, harridura sakon eta handia, Alsinaren amama Euxebi bere azken urteetan ezagutzeko zoria izan baitzuen, bai eta azken ordua iritsitakoan Jainkoaren aurrera aurkezteko prestatzen laguntzekoa ere, eta harekiko solasetatik ez omen zuen gogoratzen Euxebik inoiz familiako beste inor bizirik aipatu zuenik; oroimenaren zoko mokoetan arakatuz gogoratu uste zuen, noizbait, azkenaldiko eldarnioetan, ez ote zuen esan alaba Mexikon galdu zutela, Mexikon galdu zela gaixoa. Orain ikusten zuen don Benitok, horrela jarraitzen zuen apaizaren eskutitzak, zorionez ez zela hala izan, Begoña ez zela Mexikon gazterik hil haren amak uste izan zuen bezala, askoz geroago eta Estatu Batuetan baizik, baina ustearen eta errealitatearen arteko alde handi horrek beharbada adierazi nahiko zuen, abadearen iritzi apalez, iheslarien harat honat nahasgarri eta noragabean, halako batean gurasoak eta alaba banatu, galdu, eta haiek uste izan zutela hil egin zitzaiela alaba bakar eta maitea, eta alaba honek ere auskalo zer pentsatu zuen.
‎Asier Serranorekin. Garoako kideek nabarmendu dute ez dela literatur solasaldi bat izango bere horretan; musikaz eta poesiaz lagunduta, harekin solasean aritzeko aukera izango dela, 19:30etik aurrera.
‎– Ezin izan duzu harekin solas egin...
2017
‎Zeren nahi luke, hura bera bezala, besteak ere itsu izan litezen eta inork esan ez lezan deus. Eta, alabaina, ez da hari buruzko solasik baizik.
‎Laguna zalu doa gainean, pauso luze eta itxuraz axolagabeetan, zuregandik are urrunago. Haren solasa apalago ailegatzen zaizu belarrietara. Ez du lepoa zure aldera bihurtzeko lanik hartzen.
‎Gutxi iraun zuen horrek. Haren solasa ahultzen joan zen goiti egin ahalean. Erabat isildu zen, noizbait.
‎Nik, aldiro, kezka bat baneukan. Ez nintzela gai izanen haren solasen konprenitzeko... Horrek, hastapenetik, blokeatzen ninduen, eta egia erran, batzuetan, beldurrarekin, izpiritua paralisiatua neukan:
‎Ez zen nitaz trufatu. Nik nituen haren solasak gaizki hartu. Egia ez bainuen onesten ahal!
‎Lanean hasi eta hilabete baten buruan nagusiak erran zidan mutiko serioa nintzela, ene lanaz pozik zela eta atxikiko ninduela. Haren solasek atsegin handia egin zidaten eta ez nuen nahi jakin zezan oraindik zorabioak banituela...
‎Atzo itzuli ginen haren emaztearekin solastatzera, baina nerbio krisia izan zuen eta anbulantzia bat deitu behar izan genuen. Gaur berriz saiatuko gara harekin solasean. Espero dezagun lasaiago egotea.
2018
‎–Carlisle doktorea ez da askorik berandutuko, jauna, gehitu du Taylor andreak?. Ongi pasatuko duzu harekin solasean.
‎Izan ere, esperantza bazuen ere Jeneralarenganako begiruneak eta sinpatiak aurkakotasun oro atzenaraziko ziotela hura ezagutzean, erabat ustela gertatu zen esperantza hori. Jenerala gizon gizen itsusi bat zen; haren manerak ez ziren batere finak, eta zeinahi gairi konparazio militarrak eransteko tema nabarmentzen zen haren solasean. Okerrena izan zen jakitea ez zuela gelaririk ekarri, beraren ohiko laguntzailea eri baitzen.
‎Giro atsegin hura solas tristeekin hondatu nahi ez nuenez, hitz beste egin nuen berehala. Beldur nintzen, ordea, Kenton andereñoak zerbait irakurria ote zuen lord jaunaren aurkako libelo ustelaz, eta hala zen, izatez, ezinbestean baliatu baitzuen aukera niri informazio pixka bat ateratzeko.
2019
‎ogibide duen biolina gehitu dio Neighborrekin hasitako kantugile bideari. Egun batzuk lehenago, aretotik ehun metro eskasera elkartu ginen harekin solaserako: diskoaz, distantziez, hezurren azpian denaz…
‎Ez dio zor oheko zerbitzua bakarrik: haren presentzia pairatu beharra dauka, haren solasa, haren lagunak eta, batez ere, haren banitateak eskatzen duen guztia. Proxenetak, ohiko maitaleari zapata takoidunak eta satinezko gona erosten dizkionean, inbertsio bat egiten du gero errentagarria izango zaiona; industria edo lantegi baten jabe den gizonezkoak bere aberastasuna eta boterea berresten ditu neska lagunari perlak eta ile larruzko jantziak oparitzen dizkionean:
‎edonon zela ere, mutiri mintzatzen zen agintarien kontra eta batere begirunerik ez zion erakusten goi mailako edo itzal handiko jendeari, ezta itxuroso jantzita ibiltzen zenari ere. Horregatik ibiltzen zen gehienetan landako ostatu, kaietako taberna eta ospe txarreko etxeetan, non gustuz entzuten baitzituzten haren solas errebesak eta estimu egiten baitzioten zeukan abileziari bertan zeudenen aurpegiak zirrimarra gutxitan harrapatzeko. Mozkortuta ez egon arren, gaua zubipean eman duenaren itxura izan ohi zuen, baita igandeetan ere, eta orbainak zituen aurpegian, iraganean irabazitako borroken oroigarri; izan ere, bere gisakoek bezalaxe, aise ateratzen zuen labana liskarra piztu orduko.
‎Berriz ekin diote, ordea, solasari, eta egindako bidetik itzuli dira. Moritzez gogoratu naiz, eta otu zait harekin gustura egingo nukeela bikoteari segika egiten ari naizen bidea, mantso, harekin solasean, edozein gaiez. Elkarrekin bazkalduko genuke gero, baked potato berak eta fish and chips nik, eta batak bestearen plateretik jaten bukatuko genuke ziurrenik.
2020
‎gimnasiora apuntatu zen. Alainen gimnasioan izena eman zuen, haren solasak hurbiletik entzuteko, eta spinning klase oso bat pairatu zuen bere bihotz biriketan!
‎Gaztea haiz eta probestu ezan, amatxik ere erran dio. Harekin solasean aritzea denbora alferrik galtzea balitz bezala. Eta berak ere hala sentitzen du, antsietatez, zerbait egin beharra duela, beti.
‎Amatxi du Mariek obsesio bakar, erori eta aldaka puskatu zuenetik. Harenaren ondoan paratu duen ohatze ttipi batean egiten du lo, behar dituenak eskaintzen, eta baratzeko lanak egiteaz aparte harekin solasean aritzen da, lehenaz eta orainaz, unibertsitateko lanerako edo, bertzerik gabe, denbora pasa.
‎Solas eta solas, bata bertzearen kontra, eta gero, zer? De Gaulle bai zela presidente ona, haren solasak! Behin ikusi eta guzi egin ninan!
‎Ilundu baino lehen beste sei merkatari ailegatu dira bentara, besteak beste Urbano Napal, bost zaldi zahar ekarri dituen lizasoarra. Harekin solasean hasita, Lauren atsegin handiz jabetu da zaldiez ez ezik gaueko zeruaz ere hein batean jantzita dagoela gizona, zeren eta ilbeteaz mintzatu eta gero gizona artizarraz hasi baitzaio hizketan, ohartuta baitago gainerako izarrak ez bezala mugitzen dela.
‎Eskerrik asko: lehenik John Patrick McHughi, nobela honekin aritu delako nik idazten amaitu baino askoz lehenagotik, eta haren solasa eta gidaritza hain funtsezkoak izan direlako beronen garapenean; Thomas Morrisi, eskuizkribuari buruzko bere gogoeta sakon eta xeheengatik; David Harteryri eta Tim MacGabhanni, nobelaren hasierako kapituluen lehenengo zirriborroak irakurri eta aholku zuhurrak emateagatik; Ken Armstrongi, Iarla Mongeyri eta Castlebarreko idazle taldeko kide guztiei, nire idazlana hasiera hasieratik aldeztea...
‎Egun hartatik landa, haren solas bakoitzean ahotik urre pieza atera zitzaion eta gizonek edertasuna eta zerua desiratu zizkioten.
2021
‎Nolaz bildua ote? Norbaitek baldin badaki atseginekin har ginezazke haren solasak edo haren idazkiak. Batzuen ustez, denboran bazitekeen hor bizi ditxolari ezagutu bat edo gisa hortako fama bazuen gizon bat.
‎Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik. Baina gaiztakeriak, pausu ororen etsaia denez, ezin zuen onez eraman bizitza zintzo eta zoriontsu hura; eta hala, batzuk damatxoaren amari joan zitzaizkion erranez harriturik zeudela zaldun hura bere etxera hainbertzetan joaten zelako eta ustez alabak atxikitzen zuela batez ere, anitzetan ikusten baitzuten harekin solasean. Amak, ez baitzuen neholako dudarik zaldunaren zintzotasunaz eta segurago baitzegoen haren onestasunaz bere haur guzienaz baino, atsekabe handia hartu zuen begi txarrez ikusten zutela entzunik; hainbertzeraino non, finean, gizonen gaiztakeriak ekartzen ahal zuen eskandaluaren beldurrez, aldi batez bere etxera ohi zuen bezala ez joateko eskatu baitzion; gizonari irensten zaila iduritu zitzaion kontu hura, jakinik haren alabarekin izaten zituen solas egokiek horrelako urruntzerik ez zutela merezi.
‎Beharrik han baitzen dakizuen laboraria, eta serio heldu bainautzuen haren solas maltzurra.
‎Bizkarra emango niokeen haren solas atergabeari aurpegian zeukan herstura itoagatik izan ez balitz.
2022
‎Arrats hartan solas bat abiatu genuen taldetxo batean, haurren hezkuntzaz eta beren etorkizunaz. Hasi nintzen aipatzen nola gure etxeko lehena bataiatzean irakurtu nuen Khalil Gibranek diona haurrez.
‎Luzetsirik ibili zen gizona emaztea noiz kausituko, zer egin zuen kontatzeko; bidaia gauzatzeko emazteak zeukan gogoa, baina, ez zen senarrarena baino ttipiagoa. Hori horrela, bada, maiz mintzatzen zen kapitainarekin, zeina, haren solasari baino gehiago berari behatuz, osoki amorostu baitzen emaztekiaz, halako moduan, non maiz, itsasoan barna egin bidaiez mintzo zitzaiola, nahasten baitzituen Marseillako portua Artxipelagokoarekin, edota, ontzi batez hitz egin nahi eta zaldi batez mintzatzen baitzen, nola zoraturik eta sena galdurik dagoena; baina halakoa iduritu zitzaion andrea, non ez baitzen agerian gelditzera ausartzen... Eta disimulatzen ibiltze hark halako sua sortu zion bihotzean, non maiz eritu egiten baitzen, eta emakumea gurutzeaz eta bere bidearen gidariaz bezainbat arduratzen zen gizonaz; eta hainbatetan igortzen zuen jendea hura bisitatzera, non gizona, ikusiz andereak artatzen zuela, bertze botikarik gabe sendatzen baitzen.
Haren solasengatik anitz kexatzen nintzenean ulertarazten zidan berarekin banengoen nik hautatu nuelako zela, eta atea zabalik uzten zidan, nahiz banekien berak ere ez zuela nahi nik alde egiterik; bazegoelako zerbait, sakonean, lotzen gintuena: hari fin baina gogor bat.
‎Péricand andrea, begi zoliz, berehala konturatu zen haur haiek familia onekoak zirela, eta hitz egin ziezaiekeela. Ontasunez mintzatu zitzaion mutikotxoari; ama agertu zenean, harekin solasean hasi zen. Emakume hura Reimsetik zetorren; inbidiaz begiratu zien Péricand gazteen janari oparoei.
‎Mugarria izan zen 2016an Angela Davisek Euskal Herrira egindako bisita [7]. Harekin solasean hizpide izan genituen zapalkuntzen gurutzaketak, aliantzak, lidergo eta boterea edota espetxea. Baina orduan ez genuen bereziki arrazakerian sakondu, ez eta bertako atzerritartasun politiketan, eurozentrismoan ere ez, eta ez genituen pribilegio zuriak ere ezbaian jarri.
‎Beti gogoan atxiki nuen esaldi bat ere, Egunkaria ireki nuen eta ene Ezterenzubiko auzo eta lagunari egiten zioten elkarrizketa, Palestinatik itzultzen zen, medikua da, eta orduan misio humanitarioak egiten zituen gerla guneetan. Ageri zen haren solasetarik han laztura bat bizi izan zuela eta zion: " Ez dut ulertzen, israeldarrak gu bezalakoak dira, europarrak dira, gure bizi berak dituzte eta soldaduska egiten dutelarik, ni bezalako estudiante batek tiroa ematen ahal dio haur bati.
2023
‎" Hezkuntza sistemak pertsonak buru hutsera murriztu nahi baditu ere", burua eta gorputzaren batasunaren, osotasunaren, bereizi ezintasunaren ideia autore ugarik azpimarratu dutela gogoratu du Salbotxek: " Mario Lodik' dekapitazio' hitza erabiliz salatzen zuen joera hau, eta azpimarratzen zuen pertsona fisiko unitarioa garela, gorputza behar duena eta erabiltzeko eta haren bitartez solas egiteko eskubidea duena". Globaltasun hori natural biziko bagenu, espresuki gorputza landu beharrik ere ez genuke izango, dio Eider Salegi irakasleak, aurrez aipaturiko mahai inguruan:
‎Trebakuntza intelektual izugarria du, baina, aldi berean, konpromiso praktiko irmoa ere bai, eta pertsona xumea da. Ordu eta erdi egon nintzen harekin solasean: interes handia zuen Peruko egoera eta Castillo bera zertan ziren jakiteko, nahiz eta hagitz informatua zegoen, eta defentsaren argudioen berri ere izan nahi zuen.
‎Veneziako geltokian, nerabezaroko ihesaldi hartako solasetan, hasi ziren irudikatzen noizbait lankide izanen zirela eta elkarrekin grabatuko zituztela dokumentalak, ibilbide emankorra zeukatela zain... Halakorik ez zen sekula gertatu, eta orain lubakiaren alde banatan daude.
‎Eta hitz eta pitz aritzen zen, hitz eta pitz aritzea bere izateko modua balitz bezala. Alaia zen haren solas egiteko era, honenbestekoa," Dolsa da, hemen, mendi hauen artean, jendea ezkutaturik balego bezala, basa piztiak bezala, bizi den leku honetan baizik hitz egiten ez den mintzaira bitxi horretako ele kuttunena. Dolsa, dolsa, dolsa!". 24 Gaztelaniaz mintzo zen, Lleigen poemak bezala, Torredonjimeno izeneko herri batekoa baitzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
haren 30 (0,20)
harekin 20 (0,13)
Haren 9 (0,06)
Harekin 7 (0,05)
harekiko 3 (0,02)
hari buruzko 2 (0,01)
hartan 2 (0,01)
Haren ingurukoen 1 (0,01)
haren bitartez 1 (0,01)
haren ondoko 1 (0,01)
hartako 1 (0,01)
hura 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia