2015
|
|
17 Egia da laguntza handi handia izan behar duela bertuteak perfekzio gorenean izateko; hala ere, bere lanaren lanez lortu dituenak, askoz ere merezimendu handiagoak izango ditu. Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak mesede hauetako batzuk egin zizkiona, eta baita bi ere, haietako bata gizonezkoa zen?; biak zeuden beren kontura
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko hain gogo biziaz, gozotasun handi hauek gabe, eta sufritzeko halako irrikaz, non kexua agertzen baitzioten gure Jaunari gozotasunak ematen zizkielako, eta haiek hartzea saihesteko biderik izanez gero, pozik saihestuko zituzketen. Gozotasunak diot, ez ikuskari hauek, azken batean, hauetatik datorren irabazi handia ikusten dute eta estimu handitan izatekoak dira; Jaunak kontenplazioan ematen dituen gozotasunez ari naiz.
|
|
Behintzat uste dut, Jainkoak askoz ere gehiago egin dezakeela eta batzuetan kreaturekin komunikatzea nahi izan duela eta nahi duela sinesten ez duenak, guztiz itxirik daukala haiek hartzeko atea. Horregatik, ene ahizpak, ez dakizuela halakorik gerta zuei, baizik eta sinetsi Jainkoagan gehiago eta gehiago, eta ez begiratu mesedeak egiten dizkiona kaskarra den ala ona den, Haren Maiestateak baitaki hori, esan dizuedanez; guk ez dugu zertan sarturik horretan, tolesgabetasun eta apaltasunez
|
Haren
Maiestatea zerbitzatu eta beraren egintza eta harrigarriengatik goretsi baizik.
|
|
Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik. Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
|
|
Gera bitez letrak alde batera. Jaunarentzat probetxugarri izango diren unea etorriko da, inongo altxorrarengatik jakin gabe utzi behar ez denekoa,
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko soilik, asko laguntzen baitute. Baina mugagabeko Jakinduriaren aurrean, sinets iezadazue, gehiago balio du apaltasunean pixka bat ahalegintzeak eta apaltasun egintza batek munduko jakinduria guztiak baino.
|
|
9 Orain itzul gaitezen geure ortu edo baratzera, eta ikus dezagun nola hasten diren zuhaitz hauek pipiltzen loratzeko eta gero fruituak emateko, eta loreak eta krabelinak ere berdin, usain gozoa emateko. Atsegin dut konparazio hau, izan ere, sarritan hasieratan nengoenean (eta Jaunak nahi beza ni orain
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen hasia izatea; hemendik aurrera esango dudan neure bizitzaren, hasiera, esan nahi dut) atsegin handia ematen zidan nire arima baratze bat zela eta Jauna bertan paseatzen irudikatzeak.
|
|
Inork ez digu enbarazu egiten gure Jauna zerbitzatzeko. Horregatik, ene neba eta ahizpak, zuen otoitzak hain ongi entzun dituenez gero, lehia gaitezen
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen. Gogoan izan, orain zeuen begiz ikusita lekuko zaretenok, egin dizkigun mesedeak eta zenbat neke eta ezinegonetatik gorde gaituen; eta etortzeko direnek, bidea lau lau aurkituko dutenez gero, ez dezatela utz behera joaten perfekziozko ezer, gure Jaunaren maitasunagatik.
|
|
5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia, baina berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela,
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak.
|
|
Halako lagunak nituelako nahi izango zuen gure Jaunak gauza guztiak niri ongi irtetea. Bideetan zehar haiek zuten hizketa gaia Jainkoari buruzkoa zen eta haren gauzak irakastea gurekin zihoazenei eta aurkitzen zituztenei, eta horrela era guztietara
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen zuten.
|
|
Baina sekula ere ez diot eskatu Haren Maiestateari zer edo zer ulertarazteko niri, berehala begitanduko bailitzaidake neure irudimenak sortua dela eta deabruak engainatuko nauela; eta, Jainkoari eskerrak, ez nau sekula jo jakin minak gauzak jakin nahi izateko, ezta ez zait batere axola gehiago jakitea. Asko kosta zait hau, diodanez, nahi gabe ulertu baitut; baina Jaunak, ni hain kaskar ikusi ninduenez gero, nire salbamenerako aukeratu duen bidea izan dela uste dut, onek ez baitute behar hainbeste
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko.
|
|
Etxea erosi baino lehen moja bat sartu zen hemen Ana Jainkoaren Amarena izenekoa, berrogei urtekoa, eta bizi osoa
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen eman zuena. Bere bizimoduan eta etxean erosotasunik falta izan ez arren, bakarra zelako eta ongi zegoena, pobretasuna eta Ordenako mendekotasuna hautatu zituen, eta horrela etorri zitzaidan hitz egitera.
|
|
3 Berorren arima bizi guztian gomendatuko diot nik Jaunari; horregatik, har beza presa
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen niri mesede egiteko, berorrek ikusiko baitu, hemen doanagatik, zein baliotsua den oso osoan ematea, berori egiten hasi den bezala, hain neurrigabeki ematen zaigunari.
|
|
2 Badu berorrek nahikoa motibo pozik egoteko, nik ez baitut ulertzen poz handiagorik Jainkoak biziera batera dei egin eta,
|
Haren
Maiestatea zerbitzatuz besterik gabe, imajina daitekeen baino askotaz atsegin handiagoaz bizi baitaiteke. Jaunagan itxaro dut haren zerbitzu handirako izango dela.
|
|
5 Nik
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko zergatirik ez banu, nahiko litzateke mesede hau. Egiaz, mirestekoa da gauzak nola doazen eginez ikustea.
|
|
Horrelaxe zuek ere, ene alabak; saiatu albait pobreen pasatzen, nola jantzietan hala janarietan, bestela zeuon burua engainatua ikusiko duzue, Jainkoak ez baitizue emango, eta nahigabez egongo zarete. Saia zaitezte beti
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzen, baina ez jan pobreen ogia Hura zerbitzatu gabe; dena dela, nekez ordain daiteke zerbitzu eginez aberastasunen konturik eman behar ez izatean Jaunak ematen dizkizuen bake eta atsedena. Argi ikusten dut konturatzen zaretela, baina beharrezko da horiengatik Haren Maiestateari garaiz esker bereziak eman diezazkiozuen.
|
|
Bada, adiskidetasun handi hauek gutxitan izaten dira Jainkoa gehiago maitatzen elkarri laguntzeko, bestera baizik: uste dut erlijioetan bandoak sortzeko pizten dituela deabruak;
|
Haren
Maiestatea zerbitzatzeko denean, ezagun izaten da, bihotza grinapean ez dabilelako, beste grina batzuk menderatu ahal izateko laguntza bila baizik.
|