2015
|
|
Hori, esan dudanez, samin hau sentitzen laguntzeko izan ezik gainerako guztirako zentzumen eta ahalmenen liluramendu bat da. Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta
|
Haren
Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik.
|
|
Eta laguntzen zigutenengan Jaunak hainbesteko garra jartzen zuelarik, bakoitzak bere gauza balitz bezala hartzen zuen, hartan beren bizia eta ohorea jokoan balituzte bezala, eta ez zihoakien gehiago Jauna zerbitzatzen zen gauza zela uste izatea baizik. Argi agertu zen
|
Haren
Maiestateak lagundu egiten ziola aipatu dudan maisuari, apaizari, asko laguntzen zidanetakoa zenari; hau Gotzainak bere aldetik jarri zuen eratu zen batzar nagusi batean, eta bera bakarrik zen gainerako guztien aurka eta azken batean baretu zituen baliabide batzuk proposatuz; hori nahiko izan zen gelditu zitezen, baina baliabide horietatik bat ere ez zen nahiko izan geroago fundazioa desegiteko l... Jainkoaren zerbitzari hau izan zen abituak eman eta Sakramentu guztiz Santua jarri zuena, eta jazarpen handiak jasan behar izan zituen.
|
|
Jainkoak nahi beza, gure aitak dioenez, artzapezpikuaren bisitariak egiten duen eran eta haren aitatasunak bere mojentzat egiten duen eran egin ahal izatea, horrek nahiko probetxu ekarriko bailuke. Halako garrez joanik,
|
Haren
Maiestateak lagundu besterik ezin dio egin.
|
|
2 Eta egia da, ni hain kaskarra izan arren, halako alabak izaten hasi nintzenetik, oso loturik eta kontuz ibili naizela, deabruak nigatik tenta ditzakeela ikusirik, baina, Jainkoari eskerrak, gutxi izango direla gauza oso larritzat har ditzaketenak(
|
Haren
Maiestateak lagundu didalako honetan); izan ere, aitortzen dut nik, haien bistatik neure inperfekzioak eta Paulorenganako maitasuna eta harekiko ardura ezkutatzen saiatu naizela; dena dela, inperfekzioak hain ugari izanik, ugari ikusiko zituzten. Askotan Ordenari doakiona agertzen diet eta nahitaez egin behar dela, baina hala ez balitz, berak utzi egingo ziola egiteari.
|
|
Eta badut ustea haien otoitzetan, haiei esker izan daitekeela, Jaunak nahi izatea etxe honetan egiten den bizierari dagokionaz nik asma dezadala zer edo zer esaten. Eta asmatuko ez banu, lehenbizi ikusi behar duen aita Lizentziatuak zuzenduko du edota erreko, eta nik ez dut ezer galduko Jainkoaren mirabe hauen esana egiteaz, eta ikusiko dute nik neurez zer dudan
|
Haren
Maiestateak laguntzen ez didanean.
|
|
2 Horretarako erremedio ona da etengabe gogoan izatea huskeria dela guztia eta laster batean amaitzen dela, gauza hutsaletatik bihotza kendu eta sekula amaitzen ez direnetan ezartzeko. Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta
|
Haren
Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
|