2015
|
|
Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta
|
Haren
Maiestateak ez du nahi besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen duela berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
|
|
Hirugarren egoitzetan sartu diren arimei buruz esaten hasi nintzaizuenera itzuliz, lehenengo eragozpenak gainditu izanaz ez die egin Jaunak mesede txikia, handia baizik; hauetakoak, Jaunaren ontasunagatik, uste dut asko daudela munduan:
|
Haren
Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko, beraiek nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
|
|
Haiek ikaraturik eta izuturik bezala zeuden zure aurrean, eta, itxura batean, gogoz ihes egingo zuten, Zuk joaten utziz gero. Eman zidan nahasmenaz, ez dakit nola Jauna hartu ahal izan nuen, eta beldur handiaz geratu nintzen, pentsatuz Jainkoaren ikuskaria izanez gero,
|
Haren
Maiestateak ez lukeela utziko arima hartan zen gaitza ikusten. Jaunak berak esan zidan haren alde otoitz egiteko, eta sagaratzeko hitzek duten indarra uler nezan baimendu zuela, eta hitz haiek esaten dituen apaiza denik eta gaiztoenaizanda ere, ez ziola han egoteari uzten Jainkoak, eta baita bere onberatasun berdingabea ikus nezan ere, nola jartzen den bere etsaiaren esku haietan, eta dena nire eta guztien onerako.
|
|
14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako; baina ez dutenean, ez daitezela estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa,
|
Haren
Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil daitezela beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
|
|
Gero gertatu dena ikusirik, nik uste dut deabrua izan zela, eta hala gertatu da gehienetan, hau da, fundazioren batean nekeak gainera etortzeko zirenean, gure Jaunak hain ezereztzat naukanez gero, beti laguntzen dit hitzez eta egitez. Behin baino gehiagotan erabili izan dut gogoan, fundazio batzuetan nekerik izan ez denean,
|
Haren
Maiestateak ez didala abisurik ematen. Hala izan da honetan; zer sufritu behar zen zekienez gero, adorea ematen hasi zitzaidan.
|
|
Izan ere, oso garrantzi txikiko arazoan nik ez nuke gezurrik esango munduko ezergatik ere; gure Jauna goretsia izan dadin idazten den honetan, kontzientziako zama handia izango nuke, eta uste izango nuke, ez denbora alferrik ematea dela soilik, baita Jainkoaren gauzekin engainatzea, eta gauza horien bidez Hura goretsia izan beharrean, iraindua dela ere.
|
Haren
Maiestateak ez beza nahi bere eskutik uztea nik halakorik egin dezadan.
|
|
16
|
Haren
Maiestateak ez zion bete gabe utzi desira hau; horrela, zortzi urteotan bostehun baino gehiagotan atera zioten odola, hainbeste bentosa kontuan hartu gabe; ezagun da hori gorputzean, nola duen ikusita. Batzuek gatza botatzen zioten bentosetan, mediku batek ona dela esan zuelako alboko minetik zornea ateratzeko, hauek hogei alditan baino gehiagotan izan baitzituen.
|
|
Mojek Jauna goretsi zuten, beste errezel batzuk pagatu beharrik ez zutelako. Deabrua haserre izango zen egin zen jai handiagatik eta Jainkoaren etxe berri bat egin zela ikusteaz, eta nolabait mendeku hartu nahiko zuen eta
|
Haren
Maiestateak ez zion aukerarik eman. Izan bedi bedeinkatua beti betiko, amen.
|
|
2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago
|
Haren
Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz ez bada; alderantziz: bera geratuko da engainatua.
|
|
3 Ez da konturatzen, nik ahaleginak egin arren,
|
Haren
Maiestateak ez duela nahi txiroa izan nadin. Egia esan, alde batetik nahigabea ematen didala diotsot, gauzaren bat egin behar dudanean eskrupuluaz ez ibiltzeko izan ezik.
|
|
2 Erruki diot neskatila gaixoari, bera baita gehien nozituko duena; izan ere, bai harritzekoa, hura atsekabez ikustea?, ageri ohi zuen alaitasunaz!
|
Haren
Maiestateak ez du nahi, dirudienez, munduko handien ohorea bila dezagun, txiki eta pobreena baizik, Apostoluak zirenez, eta, beraz, ez zaio horri jaramonik egin behar. Eta beste alaba ere Santa Katalina Senakotik atera baitu, berarekin eramateko, kontua da hemen ezer ez galtzea:
|
|
Bere baitatik irtena ikusten du, bera maitatzearren zoratua, eta maitasunaren indarrak berak kendu dio adimena, gehiago maitatu ahal izateko. Ez, ez du sufrituko,
|
Haren
Maiestatea ez baita geratzen eta ezin baita geratu oso osoan Berari ematen zaionari eman gabe.
|
|
Bada, munduan zebilenean, beraren arropak ukituz besterik gabe gaixoak sendatzen bazituen, nola jarri zalantzan, fedea badugu, nire hain barruan egonik mirariak egingo dituenik eta eska diezaioguna emango digunik, gure etxean baitago? Eta
|
Haren
Maiestateak ez du gaizki ordaintzen ostatua, harrera ona egiten badiote.
|
|
Begira zein epe laburra hain irabazi handirako, horixe baita oinarri ona jartzea; Jaunak gauza handietara jaso nahi bazaituzte, badaezpada, prestaera ona aurki dezan zuengan, beragandik hurbil aurkituz.
|
Haren
Maiestateak ez dezala baimendu gu beraren aurretik alden gaitezen, amen.
|
|
12 Eta zenbat eta gehiago agertu egintzen bidez ez direla gizalege hutsezko hitzak, hainbat gehiago eramaten gaitu Jaunak beragana eta jasotzen hemengo gauza guztien gainetik eta baita geure buruen gainetik ere, mesede handiak hartzeko gu prest jartzearren, bizitza honetan ere ez baitu amaitzen zerbitzu hau ordaintzea. Hain estimu handitan izanik, guk honezkero ez dakigu zer eskatu, eta
|
Haren
Maiestatea ez da aspertzen guri ematen eta ematen. Izan ere, arima hau Berarekin bat egin duelako bere gauza bera eginda edukitzea gutxi balitz bezala, harekin atsegin hartzen hasten da, hari bere sekretuak agertzen, zenbat irabazi duen arimak ulertzeaz eta oraindik emateko duenaren zertxobait hark ezagutzeaz poz hartzen.
|
|
13 Eta hain desira bizi hau izaten deabruak lagundu balio? Gerta daitekeena da; Kasianok biziera oso latzeko eremutar bati buruz kontatzen duenez, putzu batera bere burua botatzera eragin zion, hala Jainkoa lehenago ikusiko zuela-eta; nik, horratik, uste dut ez zuela Jainkoa zerbitzatuko apaltasunez eta ongi; izan ere, Jauna zintzoa da eta
|
Haren
Maiestateak ez luke baimenduko hain gauza nabarmenean itsutu dadin. Baina argi dago, desira hori Jainkoagandikoa balitz, ez ziokeela kalterik ekarriko:
|