2015
|
|
Urteak esan dut, hemen aipatu dudan pertsonari gertatu zaiona kontuan izanik, ongi baitakit Jainkoari ez zaiola mugarik ezarri behar, arima bat unetxo batean eraman dezakeelako hemen esaten den goreneraino. Ahaltsua da
|
Haren
Maiestatea egin nahi duena egiteko eta gugatik asko egiteko gogotsu ari dena.
|
|
4 Bigarren ondorioa da sufritzeko desira handia, baina ez ezinegona sortzen diona lehenago bezala; izan ere, Jainkoaren borondatea beraiengan bete dadin arima hauetan geratzen den desira hain gartsua da, non
|
Haren
Maiestateak egiten duen guztia ontzat hartzen baitute: sufri dezatela nahi badu, oso ondo; halakorik nahi ez badu, ez dira lehenago bezala kezkatzen.
|
|
...rima hauek barruko poz handia izaten dute pertsegituak direnean, esanda dagoena baino askoz ere bake handiagoaz, eta kalte egiten edo kalte egin nahi dietenen aurkako gorrotorik gabe; alderantziz, maitasun berezia hartzen diete, eta nekepean ikusten badituzte, barru barruan sentitzen dute, eta edozein neke hartuko lukete haiek handik askatzearren, eta Jainkoaren eskuetan uzten dituzte gogotik, eta
|
Haren
Maiestateak egiten dizkien mesedeetatik pozik galduko lituzkete haiei egin diezazkien, gure Jauna iraindu ez dezaten.
|
|
Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue
|
Haren
Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
|
|
Txiroentzat nahi duelako sentitzen duela sartzen da hemen. . Nik uste dut Jainkoak karitate hau baino nahiago duela
|
Haren
Maiestateak egiten duena nik bete betean onartzea eta, lortzen saiatzen banaiz ere, neure arima bake bakean izan dezadala. Eta egiten ez duenez gero, Jauna hainbesteraino iritsi ez zaiolako, tira!; hala ere, jakin dezala espirituzko askatasuna falta zaiola, eta, horrela, Jaunak eman diezaion prestatuko da, eskatu egingo dio-eta.
|
|
1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea,
|
Haren
Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea.
|
|
Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik. Nik uste dut,
|
Haren
Maiestateak egiten duenean, munduko gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik ezin baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
|
|
Oi atsegin betea, Jainkoaren borondatea egiten sufritzea! Baina etengabe
|
Haren
Maiestateari egiten zaizkion hainbeste irain eta hainbeste arima infernura joaten ikustea, hain gauza gogortzat dut, non, gizona baino gehiago ez balitz, uste baitut nahiko izango litzatekeela halako atsekabezko egun bakar bat bizitza asko suntsitzeko; nola ez bizitza bat!
|
|
21 Beste batzuetan egoera oso berezian egon ohi naiz, bizi naizenik sentitu gabe, eta ustez hiltzeko gogorik ere izan gabe; halako moteltasun eta iluntasun batean gauza guztietan, nahigabe handien artean askotan izaten dudala esan dudanez; eta
|
Haren
Maiestateak egiten dizkidan mesede hauek agerian ager daitezela Jaunak nahi izanik, orain dela urte batzuk hala izango zirela esan baitzidan?, nahigabe handiak hartu ninduen, eta orain arte ez ditut gutxi jasan, berorrek dakienez, bakoitzak deritzon erara hartzen duelako; nire erruz ez dela izan, horrek pozten nau. Izan ere, neure aitor entzuleei eta nik jakinean zeudela nekien pertsonei bakarrik esanez kontu handiz eta oso zuhur ibili naiz; eta ez apaltasunagatik, aitor entzuleei beraiei esatea ere, esan dudanez, nekagarri egiten zitzaidalako baizik.
|
|
Ez legoke gaizki berorri zerbitzu hau eskatzea, gure Jaunari ni gomendatzeko ardura handia izatera behartzeko, neure bizitza idatzita ikustean eta neure hainbeste miseria gogoratzean igaro ditudanak kontuan izanik, erraz egin baitezake; egia esan, gehiago sentitu dut Jaunak egin dizkidan mesedeak idaztea, nik
|
Haren
Maiestateari egin dizkiodan irainak idaztea baino.
|
|
hazi egiten zait Bera zerbitzatzeko gogoa, eta bizitu maitasuna. Eta gehien harritzen nauena da, Jaunak komeni direla ikusten ez dituenak, nahi izanda ere, ezin dizkiodala eskatu, indar, espiritu eta arreta gutxirekin baizik, eta nik neure burua eskatzera behartu nahi izan arren, ezinezkoa da; ez da
|
Haren
Maiestateak egin behar dituen beste gauza batzuk bezala, hauek askotan eska ditzakedala ikusten baitut eta orduz nahiz desorduz eskatu ere. Nik ardura hau izan ez arren, aurrean agertzen zaizkidala dirudi.
|
|
Eta honela nengoela eta beti otoitz askoren laguntzaz eta etxea toki onean erosita, txikia izan arren...; baina hori ez zitzaidan batere axola niri, Jaunak esan baitzidan ahal nuen bezala sartzeko, gero ikusiko nuela nik
|
Haren
Maiestateak egiten zuena. Eta bai ongi ikusi nuela!
|
|
Zerura eraman nahi badu, joan bedi; infernura joateko ez du penarik, bere Onarekin joatekotan; bizitza guztiz amaitzea bada, hori nahi du; mila urte bizi izatea bada, hori ere bai.
|
Haren
Maiestateak egin beza hartaz bere gauza denaz bezala; arima ez da jadanik berea, Jaunari erabat emana da; ez bedi ezertaz arduratu.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela
|
Haren
Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
Ez bitez neka; itxaro bezate Jaunagan, otoitzaz eta beren aldetik ahal dutena eginez, orain desiraz daukatena
|
Haren
Maiestateak egitez eduki dezatela egingo baitu; izan ere, gure izaera ahularentzat behar beharrezkoa da konfiantza handia izatea eta ez etsitzea; eta ez dugu pentsatu behar, saiatzen bagara, garaile irtengo ez garenik.
|
|
Honetaz bere aitor entzuleekin hitz egiten zuen eta ez zioten uzten; izan ere, mundua zuhurtasunez jokatzera dago eta ia ahaztuak ditu basamortuetan bizi ziren gizon eta emakume santuei Jainkoak egin zizkien mesedeak; beraz, ez naiz harritzen horiek zentzugabekeriatzat jotzea. Baina
|
Haren
Maiestateak egitez bete daitezen, benetako desirei lagundu gabe uzten ez dienez gero, lagundu gabe uzten ez dituenez gero, aita frantziskotar batekin, frai Frantzisko Torres izenekoarekin, aitortu zedila nahi izan zuen; nik oso ongi ezagutzen dut hura, eta santutzat dut; urte askoan bizi da penitentzia eta otoitz gar biziz eta jazarpen handiekin. Ongi jakin behar du, Jainkoak mesede handiak egiten dizkiela haiek hartzeko prestatzen direnei, eta horrela, ez gelditzeko esan zion, eta jarraitzeko Jaunak egiten zion deiari.
|
|
Orain arte ez dira falta izan neke handi eta zereginak eta osasun eskas eskasa negu aldietan, etxe hau nik nituen gaixotasunak kontuan izanik oso kontrakoa zelako. Guztia ontzat ematen dut,
|
Haren
Maiestateak egin dizkidan mesedeak ikusi ondoren. Gogo bizia nuen berri hauek berorrek jakin ditzan, eta berori ikusiko banu, benetan poztuko nintzateke.
|
|
Ez al nien esaten nik uzteko gure Jaunari, Hark baitu haien ardura? Horrela diot orain ere, utz dezatela arazo guztiak haren esku,
|
Haren
Maiestateak egingo baitu guztian komeni dena.
|
|
du sinetsi zenbat lan dudan. Eta, Hura zerbitzatzeko egiten dudanez gero,
|
Haren
Maiestateak egingo dit berori eta berorren gauzak zaintzeko mesedea.
|
|
2 Ez beza har berorrek bere bizia oso luzetzat, hain laster bukatzen den guztia laburra baita; kontura bedi, ordea, unetxo bat baino ez dela bakardadean igaro beharrekoa, eta jar beza guztia Jainkoaren eskuetan,
|
Haren
Maiestateak egingo baitu egokien dena. Nahiko kontsolagarri da, betiko biziko dela hain ziur jartzen digun heriotza ikustea.
|
|
2 Probintziari dagokionez,
|
Haren
Maiestateak egin dezala ikusten duen beharraren arabera. Jainkoak ordain biezaio berorri, lizentziadunari diruez abisu ematean eta gainerako guztian egin didan mesedea.
|
|
2 Arren eskatzen diot berorri, ontzat har dezala eta
|
Haren
Maiestateak egin dion grazia handitzat izan dezala bere emaztetzat hautatuko dituen alabak berorri ematea. Oso pozik daude; beroriei ematen dieten nahigabeak kezkatzen ditu soilik.
|
|
Haren Maiestateak nahi beza, hain on handiaz gozatzeko eran igaro dezagula hau. Bertan jaioa ez banintz bezala probatu nau ni lurrak; ez dut uste hasieran hilabete eta erdi baino gehiago onik izan naizenik, gero Jaunak ikusi baitzuen hori gabe ezin zela ezer egonkorrik ezarri; orain
|
Haren
Maiestateak egiten du guztia. Nik atsegin hartzea baino besterik ez dut ulertzen, batez ere orain dela hiru astez honantz, launakako sukarrez gainera, alboko minak eta anginak eman didatenean.
|
|
Berorrek deritzanari eman goraintziak nire partetik, eta gera bedi Jainkoarekin; bai nahi nukeela berori ikustea, neke handiak kosta arren.
|
Haren
Maiestateak egin beza berori nik eskatzen diodan bezain santu handia, amen.
|
|
|
Haren
Maiestateak egin beza nik desira dudan bezain santu.
|
|
Oso ongi doaz gauzak, kontrakotasunik falta ez bada ere. Gomenda biezazkio berorrek Jainkoari, baita Pedro Ahumadaren arazo honetan egingo duena ere,
|
Haren
Maiestateak egingo baitio argi hoberenerako.
|
|
3 Biziki poztu naiz guztian hain ongi doakielako, batez ere motiborik eman gabe berorien aurkako gaizki esateak sufritu dituztelako; izan ere, hori gauza polita da, fundazio horretan merezimenduak egiteko aukera gutxi izan baitute. Gure aita Vallejori buruz ez diot besterik, gure Jaunak
|
Haren
Maiestateari egiten zaizkion zerbitzu handiak sufrimendu handiagoekin ordaintzen dituela baizik, eta etxe horretan egiten duena hain obra handia izanik, ez naiz harritzen zertan irabazi eta merezimenduak egin eman nahi izateaz.
|
|
Nik ezinezkotzat dut, baina Jainkoak dena ahal du.
|
Haren
Maiestateak egin beza nik eskatzen diodan bezain ona, amen.
|
|
Amaieran izan da eta testamentu betearazletzat Godoy lizentziaduna utzi du eta tratatu dituen negozioak ziurtaturik.
|
Haren
Maiestateak egin beza ahal duenez, gogo bizia baitut.
|
|
Oi Jesus, nola ez dugu elkar ezagutzen!
|
Haren
Maiestateak egin biezagu argi eta gorde diezadala.
|
|
Berorren agurgarritasunak ere kontu izan dezala nahiko nuke eta ez dadila hartaz fida, eta ez dezala nahi izan halako lagunengatik negozio hau egiterik ere. Utz hori dagokionari, hau da, Jainkoari,
|
Haren
Maiestateak egingo baitu bere garaian, eta ez hartu hainbesteko presarik, aski baita hori hondatzeko.
|
|
Gure Jaunak nahi beza oso aurrera joatea. Ordain biezazkit orain beste hainbestean berorren jauntasunaren alde
|
Haren
Maiestateari egin dizkiodan erregu ugariak, egin behar ditudan bide luzeetarako guztia beharrean izango bainaiz.
|
|
Ni hain kaskarra izan arren, askotan ausartu naiz gure Jaunari berorren aitatasunari bizi oso luzea eman diezaion erregu egiten.
|
Haren
Maiestateak egin diezadala mesede hau eta joan dadila berorren aitatasuna santutasunean eta Jainkoaren maitasunean haziz, amen.
|
|
Jakin beza, dagoeneko etxean gaudela eta etxea janzten eta egokitzen presa hartzen dugula.
|
Haren
Maiestateak egin beza guztia ongi buka dadila, eta bertan geratzeko baimena izan dezagula, eta jartzen dizkiguten gainerako baldintzek ez gaitzatela eraman etxea bertan behera uztera. Guztiok eskatzen diogu.
|
|
Eta era berean, benetako maitaleak bere Senarrarekin hitzarmena egina izan behar du, oso osoan harena izatea, eta beretzat ezer nahi ez izatea; beraz, Hark sufritzen badu, zergatik ez dugu sufrituko guk? Sentimenduak
|
Haren
Maiestateari eginiko irainagatik izan luke, gu ez baikaitu ukitzen ariman, sufritzea hain merezia duen gorputz honen lur honetan baizik.
|
|
17 Ahizpek eman biezaiote kontu hilean behin prioreari, otoitzean nola doazen eta nola daramatzan Gure Jaunak:
|
Haren
Maiestateak egingo baitio argi, ongi ez badoaz, bide onera ekar ditzan; eta hau egitea apaltasun eta hildura bidea da eta onura handia dakarrena.
|