Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Edo, ahantzia ote nuen, halaber, osaba Joanikot eta Maddalenen arteko bertze eszena hura, nik hainbatetan idurikatu izan nuena, noiz eta hil aitzin elkarri eskua eman baitzioten, esku emaite soil hartan eta ez ber tze deusetan guztia errana balego bezala...? Eta Elbiraren alde hatsarrean sentitu nuena ez al zen amorio ezin garbiagoa eta ezin aratzagoa izan, nahiz eta amorio haren lorea ninikoan eta lehen hatsean galdu zen, edo hura ere ahantzia ote nuen orduko...?
‎Ene atsegintasuna eta ene alegrantzia! Zeren galdua zirudiena irabazia baitzegoen, eta zeren oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak. Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean, jendeak osabari egiten zizkion irrien artean.
2002
‎Xoldo mendiak iduri luke iratzez bezain aberatsa dela otez. Gain hartan lore horixka anitz atzematen dut. Alta, hemendik nekez ikusiko ditugu behar bezala.
2004
‎Landare belarkara da, 30 zentimetroko altueraraino iristen dena, eta nana taldeko aleek dute egitura txikiena eta trinkoena. Landare hori abenduan loratzen da, eta haren loreak, margaritenak bezalakoak baina gorriak, urdinxkak, moreak, lilak edo zuriak, hilabete eta erdi irauten dute. Era berean, bere izena bere hosto korazonatu, lodi eta ertz horzdunak dituen kolore berde grisaxkatik dator.
‎Begiak idazmahai gainean zegoen biolinari josi zizkion. Tresna distiratsu hark lore batek infernuan bezain lekuz kanpo zirudien.
2009
‎Izenak ederki asko adierazten dion lubeazuna da bat, Centaurea calcitrapa. Haren loreak gatzagi izan dituen gaztak aparteko zaporea hartzen du.
‎Gainera, emakumeentzako eta umeentzako jantziak diseinatzen dituzte. Hasiera hartako lore mitikoa ahaztu gabe, denboraldi bakoitzean diseinu berriren bat ateratzen dute. Modernoak izatearekin batera, sinpleak eta erosoak ere badira.
‎Zer zurrunbilo zen emakume hura, Adaren arima bere arimaren inguruan dantzan jartzen zuena! Adak atsegin zuen haren ausardia, atsegin zuen haren hitz jario fundamentuzkoa, eta atsegin zituen haren loreak, Greta Garborekin konparatu ez zuen, bada! Baina hutsune bat ere geratu zitzaion Adari egun hartako elkarrizketan, bakarrizketaren antz handiagoa izan zuen, egia esan, elkarrizketa hark?, Adak noizbait jakinarazi baitzion Txarori berak ere bere historia zuela, hamaika mugak zeharkatua eta beste hainbatek inguratua, Regina eneko zoologikoan.
‎Baina Murphyren legeren bat edo izaki, hara non lehengoan Pásalo (ETB2) saioak askorentzako gaitza den bertsolaritza hartu zuela hizpide. Urte osoan apenas jarraipenik egin gabe, hara non ia gehienak (aurkezleak barne) egun hartan lore asko botatzen aritu ziren. Tira, den denak ez; Begoña Ameztoik postura berezi bat hartu zuen:
‎Zer zurrunbilo zen emakume hura, Adaren arima bere arimaren inguruan dantzan jartzen zuena! Adak atsegin zuen haren ausardia, atsegin zuen haren hitz jario fundamentuzkoa, eta atsegin zituen haren loreak, Greta Garborekin konparatu ez zuen, bada! Baina hutsune bat ere geratu zitzaion Adari egun hartako elkarrizketan –bakarrizketaren antz handiagoa izan zuen, egia esan, elkarrizketa hark–, Adak noizbait jakinarazi baitzion Txarori berak ere bere historia zuela, hamaika mugak zeharkatua eta beste hainbatek inguratua, Regina eneko zoologikoan.
2012
‎Bere loretan; bere esklabo. Landare jakin batek eta saguzar jakin batek uztarri berean eboluzionatzean, urteen eta belaunaldien poderioz, haren loreak bereziki saguzar horrentzat dira.
‎Berri Onaren lehen hotsak entzuten ditugu berriz doi doi hemen, Erko gazte bizkorrak Erromatik ekarriak, gaitzik gabeko jentilaldi liluragarrian bizi baitziren artean euskaldunak. Eta Berria entzun orduko nekerik gabe makurtzen da lege berrira Izartxo, jentil baratze hartako lore zoragarria(...) Lurralde atsegin hartan ez zen ia sugerik. Tartalo eta Basajaun itzalak ere umeen parregarritarako hobeak ziren beldurgarritarako baino. (LIB II:
2013
‎Egia zen. Arroila hartan loreak ere bazeuden, ez zuhaitzak bakarrik. Txoko batean ur garbi garbia jaiotzen zen.
‎Bide batez esanda, Jose el Cantor, artean indio gaztea, kantari aparta zen, eta elizako musika eta latina edozein apaizek bezain ondo ulertzen zituen. Arrillaga gobernadoreari lur eman ondoren, oroitarria altxa zuten haren hilobi gainean, eta urte askoan, azaroaren 2an, ehunka indio eta gizon eta emakume zuri asko joaten ziren hilobi hartara loreak jartzera. Soledad misioaren hondakinak baino ez dira gaur geratzen, elizaren puska bat baino ez dago zutik, baina hala ere segituan esango nuke non dagoen lurperatuta Arrillaga, haren hilobiaren aurrean askotan otoitz egindakoa naiz eta". 285
2015
‎Mailegatzea merezi zuen hitza iruditzen zitzaion huraxe, frantsesez éphémère eta gaztelaniaz efímero bilakatua zen grekerazko ephêmeros, egun bakarrekoa; kaktus haren loreak, esaterako. Hartara,, egun bakarra irauten zuten lore dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza?
‎Oinutsik eta marregazko beren kapa pobreekin zihoazenez gero, debozioa piztu zitzaigun guztioi, eta ni biziki hunkitu nintzen, gure Guraso santuen garai loretsuan geundela iruditzen baitzitzaidan. Landa hartan lore zuri usaintsuak ageri ziren, eta hala uste dut zaizkiola Jainkoari, nire iritziz, Jauna bene benetan zerbitzatzen zelako han. Elizan sartu ziren Te Deum bat abestuz eta ahots hilduratuez.
2017
‎Hala bada, gorde ezazu betirako, Luna, Nikaraguan eta gure familian zer gertatu zen oroitzeko, itsasoz bestalde bazaude ere. Zu eta zure ama bezala, Xolotlan lakuko limoiondo haren lorea balitz bezala zaindu ezazu betiko.
‎Gas eta metal usainak okitu egiten naute. Hark lorez beterik dauka balkoia, gurean hamsterrena izandako kaiola bat dago. Bonbona askatu dut eta gainean jarri naiz.
2019
‎orobat, neska bati birjinitatea, kentzeaz? mintzatu ohi gara, haren lorea, hartzeaz?. Desloratze hori ez da bilakabide etengabe baten emaitza harmoniatsua, baizik iraganarekiko haustura gordina, beste ziklo baten hasiera.
‎Udako arratsalde lainotu batean Naiara eta Germanekin nengoen hiriko irteeran, aspaldi zabortegi izandako eremuan, auto hezurdura, berez hazitako pikondo, camping eko aulki zahar eta labadora herdoilduen artean. Inguru hartan lore bakarra ere ez zen itsusia edo apalegia. Whiski botila eta ardo tetra-brick a genituen, eta orduan Naiarak, ahizpari ostutako pilula urdin haiek atera zituen patrikatik.
2020
‎Kolore iluneko eta hosto ugariko landarea da lupulua, Cannabaceae familiakoa, igokaria; eta haren lorea edo konoaren baitan biltzen den lupulina erabiltzen da garagardoa egiteko. Edariaren iraupena luzatzeko balio du batetik, “lupulua, azken batean, kontserbagarri naturala baita.
‎Ez, koltza landareak ez zuen errurik. Halere, urtero, udaberrian, ikusi haren lore hori horiak eta epaile haien sententzia oker hura
‎Hilarri gainean jarri berriak ziruditen loreak zeuden, norbaiten bisitaren arrastoak. Poztu nintzen loreak ikusteaz," oraindik ere akordatzen da jendea, ekartzen die hainbeste zaindu zuten jardin hartako loreen antzerakorik", pentsatu nuen neure baitarako.
‎.......... NOR/ ZER: .......... Haren loreak zapatu baititugu, auzoak erasiatu gaitu. NORK:
‎Ezaguna da ezki egoskinak lasaitzen eta lokartzen laguntzen duela. Ekainean, haren loreak eta brakteak (lorearen oinean sortzen diren hosto bereziak) bildu dituzu eta idortzera utzi.
2021
‎Baina ez badakizue nolakoak diren koltzaren eta mitxoleten koloreak, edo kardantxiloaren eta erle txoriaren itxura, orduan zentzu gabeko deskribapena izango da zuentzat. Aldiz, holako zerbait esaten badugu:" Landa hura lore txiki horiz bete da. Lore gorri bizi hauskorrek tintatzen dituzte ertzak, tantaka.
‎Elizako erritual sakona ere, inork ulertzen edo entzuten ez duena, droga bat izan zen, haren gorputzera eta burmuinera zuku gozo misteriotsuak isuri zituena. Ordubetez, eliza zabaldu eta itxi egin zen bere gainean, eta kontaktu hartatik lore usaintsuen eta aireko intsentsuaren bake lo eragilea atera zuen berak, eta eternitatearekiko hartu emanaren emozioa. Ehorzketaren soiltasun handiak sendotu egin zizkion sentimendu horiek.
2022
‎Geranioa eta haren loreak Geranioa landare familia oso hedatua da Espainian eta munduko ia eskualde epel guztietan, batez ere Mediterraneoko ekialdean, bertatik sortua baita. Genero hori osatzen duten espezieak (izen zientifikoa Geranium da) 400 baino gehiago dira, eta horiei beste espezie batzuk gehitu behar zaizkie (Perlargonium familiakoak), geranio izenarekin ezagutzen direnak.
‎Heriotzorriak hamar sustantzia pozoitsu baino gehiago ditu; horrela, munduko landare arriskutsuenetako bat da. Hain zuzen, haren loreen nektarretik eratorritako eztia ere oso kaltegarria izan omen daiteke pertsonen osasunarentzat. Lehenengo sintomak okadak, zorabioak eta goragaleak dira; gero bihotzeko ondoezak datoz:
2023
‎Gordinik erants daiteke entsaladetan, baina horien artean bereizgarriena krema hotza da, garbantzuekin, patatekin edo beste barazki batzuekin aberasten dena, azenarioarekin esaterako. Haren lore arrautzaztatuak eta frijituak gutiziatzat hartzen dira. Nola jan barazkiak udan Imagen:
‎Basamortuan bada talha izeneko zuhaitz bat, eremu elkor hartan hazten den bakanetakoa. Itxura makaleko akazia bat da, baina zuhaitz horrek mendeak daramatza tente, eta haren loreak, fruituak, hostoak, adarrak eta sustraiak ezinbestekoak dira nomadentzat, hodeien seme alabentzat. Sahararrak talha k bezalakoak dira, nazioartearen eremu antzuan eta zitalean bakarrik daude, baina sendoak dira, eta, munduaren axolagabekeriaren aurrean ere, iraultza egiten ari dira.
‎Barrena zarrapoz karramixkatzen dizun eztenaren moduko poza, belarri bat eskas sortu baitzen Esteve. Temati beha  tzen zion gau eta egun Margaridak haurraren buruko alde hartako lore pottoko itxiari, eta Bartomeuri heltzen zion ondoren, lau hankatan hasia ordukoz, eta erantzi egiten zuen, bila eta bila, itsu, eskas zuena atzeman gabe, ustez eta ezkuturik zegoelako ez zela, hain xuxen, premuaren gabezia ikusten. Eta azkenean, azaldu egin behar izan zion Joanak Francesci horixe egiten dutela zenbaitetan jaiotza batzuek, ama tristatu.
‎Halatsu geratu ziren bere bizitzaren zenbait zati errauts bihurturik, eta halaxe geratu ziren Porlierren gorpuzkinak ere; absolutistek, San Roqueren kaperako hilobitik atera, eta San Amaroren hilerriko toki ezezagunen batean lurperatu zituzten. Ez dago hura lore sorta batez ohoratzerik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia