Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Guztia bat batean izan zen, egun haietarik batean ekaitz hura lehertu zitzaigunean —haizea eta euria goiti beheiti, ihortziri eta oinaztura— itsasoaren erdian. Munduan aski ibilia banaiz ere, bertze ekaitz bat jar dezaket haren parean, noiz eta Indietarako bidean haize erauntsi izugarri batek inarrosi baikintuen.
‎Baita mehatxu bat ere segidan: " Paul, Beñat, oraintxe ez bazoazte, urkatu eginen zaituztet!" Eta, orduan, ukabila gora jasotzen nuela, oihu hura lehertu zen ene baitan deblauki: " Joanen naiz ni, kapitaina!" Eta oihu harekin izuaren zaldia apaltzen nuela eta haren gainetik egiten nuela, mesanako belaren jaisterat eta erriatzerat joan nintzen, harik eta haizeak kolpe izugarri bat jo, eta ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala.
2002
‎Andereñoak esan zidanez, berri hura lehertzeko puntuan zegoen, gainera. Zeren, alde batetik, egun ez bezala, izu ikaraturik baitzegoen orduko gizartea, gaitzaren inguruan zabaldutako berriak ere halakoak baitziren, kezkagarriak eta alarmagarriak, eta zeren, bestetik, olioa bezala zabaltzen baitira morboa eragiten diguten berriak.
2004
‎Fermini iruditu zitzaion Ikek erakutsi nahi zuena baino gehiago zekiela, eta jakinaren gainean ari zitzaiela adarra jotzen. Inork erantzun ez bazuen ere, Fermin barrunbeek beharturik sentiarazi zuten eta Harakinen bisaia bilatu zuen, hark lehertutako eztandaren ondorioen ardura zegokiola gogoratzeko, begiradari soraio heldurik; baina Harakinek kontuak berarekin ez balihoaz bezalako keinu ergel bat zeukan aurpegian.
2007
‎Azken hurreneko kinka larri hark bazuen Habanan bere izena: El tanto de la buya, eta une hartan lehertzeko zorian omen zegoen Oihuen Jauregia.
2009
‎Egunkariaren itxierak eta euskal kultur munduko pertsona prestigiodunen tortura salaketek, bestelako tortura kasuek lortzen ez zuten eskandaluaren metxa piztu zuten Euskal Herriko etxeetan. Otsailaren 22an Donostiako manifestazio itzel hartan lehertu zen: jendetza, amorrua, protesta, elkartasuna… Eraginkortasuna?
‎Sudurrean, masailean edo bekokian. Igogailua martxan zela, atzamarrez saiatu nintzen grano hura lehertzen eta zornea ateratzen. Min egiten zidan.
‎Teofilo Mariak programatua zen, jakina, erarik milimetrikoenean: esan nahi baita lau langile infiltratuek, handik aurrera, batzarra berotzeko agindua jaso zutela, baita, eszenaren klimaxean, hura lehertzekoa ere, goizeko 9etan doi; halaxe izan zen, 9ak baino minutu gutxi batzuk lehenago Luis Moraza eta Eladio Orbegozo sekulako eztabaidan sartu baitziren?. Zuek anarkoek ehun metroko lasterketak bezala planteatzen dituzue langileen aldeko borrokak: ez al zuen Fanellik lehengoan esan hiru egunen buruan Zestoako bainuetxean egongo ginela, uraren gaineko bitsean bainua hartzen?
‎azkeneko eszena aurrekoak bezain ongi burutzea bakarrik falta zitzaien, arrakasta erabatekoa izan zedin, eta laurek irrikatsu behar zuten azken txanpari ekiteko prest, garaipenaren xanpain kopa buruan, oreka egongaitz batean, zuhurtasunaren eta ausardiaren artean; eszena hura ere –ekain hasi berriko egun bat zen, zerua oskarbi– Teofilo Mariak programatua zen, jakina, erarik milimetrikoenean: esan nahi baita lau langile infiltratuek, handik aurrera, batzarra berotzeko agindua jaso zutela, baita, eszenaren klimaxean, hura lehertzekoa ere, goizeko 9etan doi; halaxe izan zen, 9ak baino minutu gutxi batzuk lehenago Luis Moraza eta Eladio Orbegozo sekulako eztabaidan sartu baitziren –" Zuek anarkoek ehun metroko lasterketak bezala planteatzen dituzue langileen aldeko borrokak: ez al zuen Fanellik lehengoan esan hiru egunen buruan Zestoako bainuetxean egongo ginela, uraren gaineko bitsean bainua hartzen?
2011
‎osaba baserrian geratu zen eta gure aitak herritik alde egin zuen. Handik puska batera gerra madarikatu hura lehertu zen, bazterron nahasle, eta erabat ezinezko bihurtu zuen bien arteko hurbiltzea. Ez da denbora asko amak kontatu zidala, aita hil eta urtebetetsura herrira itzuli zenean izan zen, gerratea hasi eta gutxira atxilotu eta kartzelatu zutela hura, eta heriotza zigorra ezarri ziotela; eta berak ez dakiela nola izango ziren gauzak, baina bazekiela, anaia, beste armadan kapitain zena, gau batean bisitan joan zitzaiola espetxera, eta bertan mintzatu zirela biak azkenekoz.
‎Ikusiko duzu aterpean, eman diezun lastoarekin eginen baitute ohantze bat goxoa, beti garbi begiratuko dutena, eta moldatuko, hotz-beroek galdatzen duten bezala. Zenbait egunen buruko lasto hura lehertua daiteke, eta xehekatua ere bai: hala ere garbi eta idor dagoke beti.
2013
‎Jarraian, Hamzak bahituak pistolaz zaintzen segitzen zuela, Koldo eta Loren lehergailuak pilatuta zeudèn gunera joan, eta bakoitzak bat hartu zuen; desaktibatu zuten eskuz segurtasun gailu radarrezkoa, esku mugimendu hark X pabiloiko espazioaren jaun eta jabe bihurtzen zituela, eremu hura lehertzeko gaitasuna berenganatuta?
‎Zehazki, «Crapouillots» izeneko lehergailuen deskribapena egin zuenean, lehergailu horiek gero eta kalte gutxiago egiten zutela erran zuen, eta zergatia ere esplikatu. Metro bateko goratasuna eta 30 zentimetroko zabalera zuen lehergailu hori berant lehertzen zen, eta beraz soldaduek ikasi omen zuten hura lehertu aitzin ihes egiten.
‎Eragin handia izan zuen ere euskaldunak frantsesteko bidean. Orain beteko dira ehun urte gerla hura lehertu zenetik, eta oraino bada zer ikertua Euskal Herriko ikuspegitik. Orain arteko lan aipagarrienak dira Joël Rocafort enaLapurdi kostaldeko ikuspegitik, Jacques Garat enadesertoreen eta intsumituen ikuspegitik, Ikerzaleak elkartearenaZuberoako ikuspegitik eta Itxaro BordarenaEskualduna astekariaren ikuspegitik.
‎Jarraian, Hamzak bahituak pistolaz zaintzen segitzen zuela, Koldo eta Loren lehergailuak pilatuta zeudèn gunera joan, eta bakoitzak bat hartu zuen; desaktibatu zuten eskuz segurtasun gailu radarrezkoa, esku mugimendu hark X pabiloiko espazioaren jaun eta jabe bihurtzen zituela, eremu hura lehertzeko gaitasuna berenganatuta...
2015
‎Ez al zen lehengo gauean bi berokitan bilduta jaitsi, Ramsay andreak ilea motz ziezaion budin ontzi batean? ..., eltxo konpainia baten antzera, zein bere aldetik baina denak ederki kontrolatuak sare elastiko ikusezin batean... gora eta behera dantzan Lilyren gogoan, udareondoko adar batetik bestera, non artean zintzilik zegoen sukaldeko mahai marruskatuaren irudia, Ramsay jaunaren adimenari zion errespetu sakonaren sinboloa, harik eta bere pentsamendua, gero eta jirabira bizkorragoen poderioz, intentsitate harengatik lehertu zen arte; askaturik sentitu zen; tiro bat entzun zen handik hurbil, eta han etorri zen hegan, perdigoietatik ihesi, izuturik, asaldaturik, istiluan, arabazozoen saldo bat.
‎Isilunea, ordea, oroit dezakedan bezain urrun hasten da. Sukalde eraitsi hartan lehertutako isilaldia jarauntsi nuen; oraindik gorputzeko barrunbeetan daramat.
2016
‎Goitik behera erratu ziren biak. Bigarren atzeraldia uda hartan lehertu zen, eta Barcinaren exekutiboa ehunka milioiko murrizketak berehala egin beharrean aurkitu zen. Aizkorakada haiekin deserosoago zegoen PSN, eta are deserosoago jarri zen 2011ko azaroan UPNk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako PPrekin aliantza egin zuenean.
‎Zertarako bildu gara, Serapio maitea, zureak hausnartzera edo erabaki orokor bat hartzera?, Don Matiasek. Zutitu egin zen, bilera hura lehertzen saiatu zen inork bozketa bat komeni zela aipatu aitzin. Argudio batzuk eta jarraibide bat hartu zuten apaiz gazteek, eta posible ikusten zuen prestatua zeukan kontrasermoia multikopiatan banatzea auzoetan egun hartan bertan.
2018
‎Azterketatik atera daitekeen ondorio nagusietako bat horixe da. 1990eko hamarkadan aparraldiaz hitz egiten zen, boomaz, eta bazirudien burbuila hura lehertu egingo zela. Lehertu aurretik aparra jaistea erabaki zen orduan.
2019
‎Jatetxe arrunt bateko jabeak izatetik arropa garestienak janztera pasatu ziren, lau auto bikain izatera, edonora bidaiatzera eta otorduak beti etxetik kanpo egitera... Bankuek eraikinen salerosketarekin zuten negozio ustel hura lehertu zen arte –hurrup laburra egin zion whiskiari, eta, begirada edalon  tziaz harago, bere baitarako bezala jarraitu zuen–: Zeharo aldatu zaio bizimodua lehengusinari.
2021
‎Afaria erdiz erdiz zegoenean, Billy txikiak, gazteenak, bat batean platera baztertu eta mahaitik altxatu zen, negar zotin bat adoretsu irensteko ahaleginean. Baina William Tavenerrek ez zien inoiz kasurik egiten etxeko zerumugako mehatxuzko iragarpenei, eta inoiz ez zuen ekaitzik espero hura lehertu arte.
‎Felixek egiten zituen. Basora joan, lizar polit bat bilatu, hura lehertu, zepillatu eta ongi egin eta, gero, pertza batean sartzen genuen, ur beroan eta pixka bat egosten den garaian molde batean sartzen genuen. Beti horrelako gauzak egiten.
‎Gizona ez zen sartu. Gerora askotan pentsatu izan du Oihanak nora joan ote zen, atearen bestaldean geratu ote zen zain, bulego hura lehertuta ere norbaitek jaso zitzan izerdi, malko eta pixa arrastoak. " Zure amak hots egin du oraintxe" esan zion errektoreak, eta, hura entzutearekin batera, emakume baten eskua sumatu zuen sorbaldan.
‎Liburu denda hartan lehertu bonbak hirurehun mila pezetako kalteak egin zituen. Hau ikusiz Gipuzkoako liburu saltzaile talde batek, bere lehendakariarekin, probintzia gobernadorearekin elkarrizketa bat izan zuen.
2022
‎Nafarroak pandemia aurreko urtean baino %5, 8 gehiago bildu du 2021eanBilketa datuei dagokienez, Nafarroak gainditu du koronabirusak eragindako krisiak, hura lehertu aurreko urtean (2019) baino %5, 8 gehiago bildu baitu ogasunak 2021ean. 4.170 milioiko bilketa egin du zergei esker Nafarroako Ogasunak 2021ean, eta horrek esan nahi du pandemiaren gordina jasan zuen urtean (2020) baino %15 gehiago bildu duela, 543,3 milioi euro gehiago.
‎Gerra hura lehertu zenean gaur egun nire alabek duten adinaren bueltan nintzen ni neu, eta gerren historia begien aurrean azken aldiz pasatzen ikusteko aukera nuela uste nuen. Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak testu-liburuetan ikasi nituen nik, baina Balkanetakoa egunkari eta telebistan ikusiko nuen.
‎Val Louronen gora (10,8 km, %6, 8), triskantza eragin du UAEk tropel nagusian, taldearen erasorako jarreraren ondorioz. Azpi azpitik jarri du erritmo bizia Mikkel Bjergek, eta hura lehertu denean Brandon Mcnulty taldekidea jarri da buruan. Banaka banaka atzean gelditu dira gainontzeko faboritoak, eta liderra taldekiderik gabe uztea lortu du Pogacarren taldeak.
‎Val Louronen (10,8 km, %6, 8) gora triskantza eragin zuen UAEk tropel nagusian, taldearen erasorako jarreraren ondorioz. Azpi azpitik jarri zuen erritmo bizia Mikkel Bjergek, eta hura lehertu zenean Brandon Mcnulty taldekidea jarri zen buruan.
‎Metaforaren indarra ahanztea da, badakigu antzerkizale guziek, esaterako, ohoin maltzur bat behatzaileraino egoki helarazteko, antzezleak, barne jokoan, suge bat duela antzezten. Eta halaber, XVI. mende nahasi haren hatsa nahi delarik antzez aretoan buharazi, iduri zait deusek ez duela neska gorputz hiper feminino haiek bezain zuzen erakusten, Nabarrako bide lokaztuetan, zaldi hatsankarazten ari izan ziren soldadu mukizu haiek, eta erlisione gerlen denboratik gainditzen zituzten kausen aldeko haien haur tema; adoleszente edertasun hura leher zedin, xara baten sartzean, arkabuza baten karraskan. Eta uste dut ez dela gorputzik gazte horiena baino trebeagorik euskaldunontzat determinantea den antzez espazio horren konkistan abiatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia