2015
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea
|
hura
jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak?... Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat.
|
|
–Ezin da horrelakorik. Eta ohore hutsalez imitatu nahi dugu
|
Hark
jasan zuen bezalako mespretxua gu betiko errege erreginak izan gaitezen? –Ez doa zuzen bide hori, oker, oker doa bidea.
|
|
Ia egunero bisitatzen gintuen maitasun handiz eta behar genuen guztia bidaltzen zigun; horregatik hainbat hitz iraingarri botatzen zizkioten aurpegira; hain adore handia izan ezik, nahiko izango zen guztia alde batera uzteko.
|
Hark
jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik. Izan ere, gehienetan ezkutuan gordetzen bazuen ere, beste batzuetan ezin izaten zuen disimulatu, batez ere kontzientzian ukitzen ziotenean; izan ere, berak hain kontzientzia fina du, non, pertsona batzuek hartarako okasio handiak eman bazizkioten ere, egundo ez baitiot entzun Jainkoa iraintzeko hitzik.
|
|
Beldur naiz deabrua ez ote den hasi etxe hartatik eta guztiz hondatzea ez ote duen nahi izango. Nik diotsot berorren aitatasunari, andere hau, zeinen gutuna atsegin izan zaidan (hau da, berorren agurgarritasunak Joana anderearen bidez bidali zidana), berorren aitatasuna kontentatzen duena bada, han balio handikoa dela esaten baitzidaten?, nahi duena betetzeko gogoa piztu zait eta hartua izan dadila han, nork hartu izatea Jainkoak nahi duenean; izan ere, etxe
|
hartan
jasan ezineko harrapakeria sumatzen dut, eta ama priore hau beraren bizierak eskatzen duen baino maltzurragoa da, eta horregatik, beldur naiz ez ote gaituen engainatuko eta, nik han esaten nionez, nirekin ez zen izan inoiz tolesgabea. Andaluziarren izaeratik asko du.
|
|
Egia da bizitza ona dela. Senar bat hain jeloskorra izanik, bere emazteak beste inorekin traturik ez izatea nahi balu, ederra litzateke ez kontuan hartzea nola emango dion gustu hau eta zein arrazoizkoa den
|
hura
jasatea eta beste inorekin traturik nahi ez izatea, harengan desira dezakeen guztia baitu!
|
|
Eta jakizue ahizpen gauzetatik zein diren sentitu behar dituzuenak eta zertan haiei erruki izan; eta beti senti ezazue biziki ahizparengan ikus dezazuen edozein hutsegite, agerikoa bada. Eta maitasuna honetan agertzen da eta ongi trebatzen,
|
hura
jasaten jakitean eta haren hutsegiteez ez harritzean, besteek gauza bera egingo baitute zuek dituzuenekin, zuek konturatu gabekoak askoz ere gehiago izango direlako; eta Jainkoari gartsu otoitz egin haren alde, eta saiatu bestearengan agertzen den hutsegitearen aurkako bertutea perfekziorik handienaz gordetzen. Saiatu horretan, hari egintza bidez irakasten, beharbada, ez baitu hitzen bidez ulertuko, ezta zigorrez on egingo ere.
|