|
Azkenean, mendian galdutako eta Donejakuerako bidean zegoèn ermita batean bildu ziren, hiritik hurbil, meza eta guzti; Teofilo Mariak programatutako ekitaldi hark
|
haren
izaerarekin lotua behar zuen, umetan bizi izandako beste une aintzatsu batzuk gogoan: Corpus Christi jaiegunean prozesioan parte hartzen zuenekoa, adibidez, banda militarraren soinuen konpasean desfilatuz hiriko kaleetan barrena, umez osatutako konpainia batean, tronpeten eta atabalen erritmora errenditutako uniforme militarrak lerroan, haragia arau eta araua haragi bihurtutako geometriaren eremuan?
|
|
Azkenean, mendian galdutako eta Donejakuerako bidean zegoèn ermita batean bildu ziren, hiritik hurbil, meza eta guzti; Teofilo Mariak programatutako ekitaldi hark
|
haren
izaerarekin lotua behar zuen, umetan bizi izandako beste une aintzatsu batzuk gogoan: Corpus Christi jaiegunean prozesioan parte hartzen zuenekoa, adibidez, banda militarraren soinuen konpasean desfilatuz hiriko kaleetan barrena, umez osatutako konpainia batean –tronpeten eta atabalen erritmora errenditutako uniforme militarrak lerroan, haragia arau eta araua haragi bihurtutako geometriaren eremuan... besoak indartsu katapultatuz eta neurriz kanpora eramanez, baita istantean neurrira ekarriz ere, arauak indarra balu bezala oinarri, eta indarrak araua–, inoiz konpainiako kapitain gisa ere bai –Rikardo Lehoibihotz berraragitua balitz bezala, agindupeko gurutzatuen buruzagi bihoztuna, kristau herriaren heroia–; aitaren kargua betetzeko eta orbetarren zutabe nagusia izateko ikuspegian hezia izateaz gain, Teofilo Mariak bai baitzuen halako sentimendu bat, Jainkoak kargu hartarako predestinatu balu bezala –Benjamin Mariaren itzala ahazteko ahaleginean, jarrera handinahi hartara bultzatzen ote zuen, halaber, itzalak berak, erreakzio inkontziente bezain paradoxiko batean? –, erregeek, printzeek eta gainerako handikiek Jainkoarengandik jasotzen baitzuten, Jainkoaren betidaniko egitamuaren arabera, boterea –Elizaren doktrina ofiziala zen–, eta bera ere errege izateko deitua izan baitzen... noizbait izango zen, orbetarren erresuman, han Regina eneko Jerusalemenen; horregatik, beharbada, Teofilo Mariak naturaltasunez hartzen zituen manifestazio haiek –martxa militarrak, prozesioak eta desfileak–, baina baita gogo beroz ere, manifestazio haiek ematen baitzioten forma formarik ez zuèn mundu sakratu ikusezinari; esan nahi baita beste manifestazio guztiak –ebanjelioa edo ebanjelioaren mezua, esaterako– bigarren mailan geratzen zitzaizkiola, manifestazio nagusi haien aurrean; egia zen, ebanjeliora joz gero, halako kontraesanak azaleratzen zitzaizkiola; Teofilo Mariak, baina, bere gain hartzen zituen kontraesan haiek guztiak, errudun usteak eta eskrupulu ustelak alboratuta, kontzientziaren ustezko akusazioei zuribideak nonahi aurkituz; izan ere," Ezpataz hiltzen duena ezpataz hiltzen da" esan zuen Jesusek, bai, baina nork uka zezakeen ezen kristautasunak nekez eutsiko ziola bi mila urteko etorkizun oparoari, hura bermatu zuèn ezpatari –excalibur ari? – eutsi ezean?; izan ere, jende guztiak esaten zuen izeba Ernestina santa bat zela, apala, argia eta eskuzabala, baina izeba Ernestina Regina enean bizi zen, eta Regina eneari eusteko borroka latzak egin behar zituzten bai berak eta bai aitak ere fabrikan:
|