2000
|
|
nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago
|
hartarik
ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak:... " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
|
|
...r gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal
|
hari
ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
|
|
Bada, egun hauetarik batean bertze bat erosiko dut, zurearen antzekoa edo zurearen berdina dena. Eta nik zuri emanen dizut, eta zuk Gorukiri emanen diozu, Gorukik berak azken egunean bezti dezan eta
|
harekin
ihes egin ahal izan dezadan.
|
|
Zeren ene haragi zutak gehiago baitzirudien, bertze ikusmolde batetik, lakioz atrapatu txoria, korapilo
|
hartarik
ihes egin nahi eta ezinean zebilena, jostetan edo joste lanetan ari zen ofizialaren hatza baino...
|
|
Herri arrotz batean nengoen, eta ez nengoen, halatan, hango bizimodurat usatua eta ohitua... baina gaztigatua eta ongi abisatua nengoen, bertzalde, zeren eta kapitainak behin eta birritan errana baitzidan —karrika haietan sartu aitzin eta bere portu hartako emaztekiaren bila joan aitzin—, uko egin niezaiela eta ezetz erran niezaiela auzo hartako putei eta ema mutiriei, baldin haien demanda bortz errealetik goitikoa bazen, salerosian zuten fruituaren eta merkatalgoaren prezioaz denaz bezainbatean. Baina nola, alde batetik, erlea bezala bainengoen, lore hartan harrapatua eta loreak irentsia, eta ez nuen lore
|
hartarik
ihes egiteko asmorik, zeren, aitzitik, gero eta gutiziosago eta desirosago bainengoen, pentsaturik zer bertze zeru ikusten, dastatzen, entzuten, usnatzen eta ukitzen ahal nituen Mignonen eskutik, urrezko bi dukaten truke, laurdenarekin hain arrai eta alegera geratu banintzen lehenagoxe; eta nola, bertzetik, ez bainintzen De mostenes bezain buru argia, noiz eta Laisi uko egin baitzion, zeren baitz...
|
2004
|
|
Pentsatzen saiatzen nintzen, bai bainekien kinka larrian nengoela, baina ezin nuen gogoratu zer zen gaizki zebilena, zer zela eta kezkatu behar nuen. Nahi nuen bakarra zera zen, argi itsugarri
|
hartatik
ihes egin, ilunpe minik gabekoen baitan babestu. Baina argiak hantxe zirauen, baita ahots desatseginak ere, eta orain, gainera, ahotsaren jabeak paparretik heldu eta zakar astintzen ninduen.
|
|
Hala ibili nintzen urte batzuetan, galdera
|
hari
ihes egiteko, neure buruarengandik ihesi: gaur nagoèn ta laiatik horrela ikusten ditut behintzat gauzak.
|
|
Michelinen Gidaliburuan agertuko zèn jatetxe bat edukitzea. Baina nola tren
|
hark
ihes egin baitzion, gabezia hura konpentsatzeko edo, muturra sartzea bururatu zitzaion:
|
2006
|
|
Lasaitasuna eman ziotenetik, bulego lana bikoiztu egin zitzaion Rufini. Alde batetik, langaien eta ekoizpenen kontuak eraman behar zituen agintarientzat, eta bestetik, bulegora joaten zitzaizkion nekazari, merkatari eta zaintzaileei informazioa atera behar zien, zulo
|
hartatik
ihes egiteko zein era zegoen jakin ahal izateko.
|
|
Jaun ahaltsu batek gauzak horrela eskatzea, joateko agindua baino okerragoa izan ohi da. Egia da ezinegonak eta jakin minak kilikatzen zidala arima, eta amorratzen nengoela beste behin ere etxe
|
hartatik
ihes egiteko, baina erregu haren indarra izan zen, batik bat, gau hartan festa hartara joateko irrika piztu zidana.
|
2009
|
|
Azkenik Paularengatik galdetu zidan. Nik pare bat esaldi bota nituen, ezer berezirik esan nahi ez zutenak, eta gai itogarri
|
hartatik
ihes egin nuen.
|
2010
|
|
Neure mundu arriskuz josian triangelu zurrun bezain obsesibo bat nuen oinarri, bekatu mortala, deabrua, infernua? bekatu mortala, deabrua, infernua??, bekatu mortalaren zamak noiznahi zapal bainintzakeen, sugearen ziztadak pozoitu eta betiko suak gorputz gardostu bihurtu, triangelu ilun
|
hartatik
ihes egin nahi eta ihes egin ezinik. Egia zen neure kabuz pentsatzen ohitua nengoela, eta horrek arindu egiten zidala zama, infernuaren eta Jainko on baten irudiak bateraezinak iruditzen zitzaizkidan?, zama bera ere zamaren itzal bihurtu arte, baina egia zen, halaber, giro ezin estuago hartan zamaren itzalak ere bere pisua zeukala, arnasa eta lasaitasuna eragozten zizkidana.
|
|
Amak, burua makurtuta, lokiak estutu zituen. Aitak, errepidetik erretrobisorera eramaten zituen begiak, pilota joko arriskutsuan, neskatilari babesleku bat eskainiz, edo hobe, itxitura
|
hartatik
ihes egiteko keinu eginez. Beti izaten zen berdin:
|
|
Amatasun senez ez bazen, ordea, zergatik hartu nuen neure gain zeregin hura? Orduan ez nuen hala ikusten, edo ez nion neure buruari gaia planteatzen, baina orain, igarotako denboraren talaiatik begiratuta irudipena daukat, barru barruan bilerekin gainezka eginda nengoela eta etengabeko biltze eta eztabaidatze dinamika
|
hartatik
ihes egiteko aitzakiaren bat topatzeko desiratzen.
|
|
nik, ordea, espero nituèn lurrak aurkitu nituen Barojaren liburuan —Kristoren gorputzaren transubstantziazioa, Aita Santuaren infalibilitatea eta Ama Birjinaren birjintasuna ipuin gertagaiztzat jotzen nituen ordurako—, arriskutik ateratzen lagunduko zidatenak, seguru baietz. Neure mundu arriskuz josian triangelu zurrun bezain obsesibo bat nuen oinarri —bekatu mortala, deabrua, infernua... bekatu mortala, deabrua, infernua... —, bekatu mortalaren zamak noiznahi zapal bainintzakeen, sugearen ziztadak pozoitu eta betiko suak gorputz gardostu bihurtu, triangelu ilun
|
hartatik
ihes egin nahi eta ihes egin ezinik. Egia zen neure kabuz pentsatzen ohitua nengoela, eta horrek arindu egiten zidala zama —infernuaren eta Jainko on baten irudiak bateraezinak iruditzen zitzaizkidan—, zama bera ere zamaren itzal bihurtu arte, baina egia zen, halaber, giro ezin estuago hartan zamaren itzalak ere bere pisua zeukala, arnasa eta lasaitasuna eragozten zizkidana.
|
2011
|
|
–Zer gertatu da? , galdera, besarkada aztoragarri
|
hartatik
ihes eginez.
|
|
Ezpainetan marraztutako irribarre
|
hari
ihes egin nahian, begiak beherago zuzendu eta ezkerreko titiaren gainean izurde bat tatuaturik ikusi zuen.
|
|
Irribarre
|
hari
ihes egin nahian, begiak beheragotu egin zituen, eta bulegoko mahaiaren beste aldeko neskaren bular arteko erretenean irristatu ziren. Ezkerreko titiaren gainean izurde urdin bat zebilen, erreten arriskutsu hartatik salto egin nahirik edo.
|
2012
|
|
hara sartu nintzenetik egin ez nuen zerbait egiten aurkitu nuen neure burua. Hatzak zenbatzen, egoera
|
hartatik
ihes egiteko hatzak zenbatzen.
|
|
Garai hartan horrek eragin zezakeen errunduntasunak? Egoera
|
hartatik
ihes egiteko nahiak. Nahi kontzienteak?
|
|
Baina, mundu
|
hartatik
ihes egiteko ideia hura astebetez bakarrik uxatu ahal izan nuen burutik.
|
|
Jonen mugikorraren txirrinak eten zuen. Hizpide
|
hartatik
ihes egiteagatik arinduta, Jon jaiki eta berokiko sakelatik hartu zuen telefonoa.
|
|
Hura gertatu eta ia urtebete igaro arte ez nuen etxetik alde egin, baina bitarte horretan lanean hasteko egin zizkidaten proposamen guztiei, temati, entzungor egin nien, eta askotan aitari eta amari aurpegi eman ere bai, oso gogor saiatzen baitziren nire gogoak, ezinbestean, ongi zekiten bezala, harrarazten zizkidan erabakien kontra. Baina Hull en egotea egokitu zitzaidan egun batean, ustekabean, eta orduko
|
hartan
ihes egiteko asmorik gabe, esaten ari nintzen bezala, Hull en nengoela eta nire adiskide bat bere aitaren itsasontzian Londresera joateko zorian, berarekin joatea proposatu zidan, itsasgizonei pizgarri gisa eskaini ohi zaiena eskainita, alegia, bidesaririk ordaindu behar ez izatea. Ez nion ez aitari ez amari ezer galdetu, ezta asmo horren berri eman ere.
|
|
Baina erabakia hartua nuen: haizeak edozein alderditatik jotzen zuela ere, leku izugarri
|
hartatik
ihes egingo nuen, eta gainerakoa halabeharraren esku utziko nuen.
|
|
Orduan etsitzen hasi nintzen, ur lasterrak uhartearen bi aldeetan zeudenez gero, banekien handik legoa batzuetara berriro elkartuko zirela, eta orduan nuela inolaz ere itzuli. Ez nuen
|
hari
ihes egiteko aukerarik ikusten, eta ez nuen hiltzea beste irtenbiderik, ez itsasoaren eraginez, orduan bare samar baitzegoen, goseak baizik. Itsasertzean dortoka bat aurkitu nuen, eta, pisu handikoa izaki, ia ezin altxa nezakeen, baina lortu nuen txalupa barrura botatzea.
|
|
–Badakizu, jarraitu zuen Emmak agudo?, nire senarrak notario baten esku ipinia zuela bere ondasun guztia;
|
hark
ihes egin du. Mailegutan hartu izan dugu dirua; bezeroek ez zuten ordaintzen.
|
|
Maiz, hari begiratzean, iruditzen zitzaion bere arimak
|
harengana
ihes egiten zuela, haren buruaren baranoan uhin bat bezala hedatzen zela, eta lerratuki jaisten zela haren zuritasunera.
|
2013
|
|
Zelan utz zezakeen, ordea, bere ihesaldian, Paula bakarrik? Horregatik bilatu ote zuen bere inkontzienteak egoera
|
hari
ihes egiteko modua, eta horregatik Jainkoaganako harremanak estutu. Garai hartantxe hasi baitzen mezatara egunero joaten, Jainko gurutziltzatuari bere minak eskaintzen zizkiola, ezohiko debozioz eskaini ere, sublimazio ariketa zalantzarik gabean.
|
|
Zelan utz zezakeen, ordea, bere ihesaldian, Paula bakarrik? Horregatik bilatu ote zuen bere inkontzienteak egoera
|
hari
ihes egiteko modua, eta horregatik Jainkoaganako harremanak estutu. Garai hartantxe hasi baitzen mezatara egunero joaten, Jainko gurutziltzatuari bere minak eskaintzen zizkiola, ezohiko debozioz eskaini ere, sublimazio ariketa zalantzarik gabean.
|
2014
|
|
Alcala Mecoko espetxean, poliziak arma bat atzematen du Antton Troitiño presoarentzako pakete batean.
|
Haren bitartez
ihes egin gura omen zuen, epailearen aurrera eramaten zuten eguna aprobetxatuz.
|
|
Urkamendira doan kondenatuaren antzera sartzen ginen ume koitaduok Don Domingoren lan-gelan, geure oinez, batzuetan, edo amaren eskutik helduta, gehienetan. Haraino eraman gintuen gaixotasunetik libratu nahiaz baino gehiago, zigor metafisiko
|
hari
ihes egiteko ezinaz. Sugearen begi sorgintzaileen aurrean bere borondateari uko egiten dion txoriaren antzera edo.
|
|
Egoera
|
hartatik
ihes egiteko hasi zen Anderren irudia asmatzen. Gelaren iluntasunean, begiak itxita zituela, larrua jotzen ari zitzaiona bere bizitzako gizona zela irudikatu nahi zuen.
|
|
–Potinetara etorri gara, esaten hasi da Leire, gogoko ez duen ataka
|
hartatik
ihes egiteko modua aurkitu nahian?, eta potinik ez badago, ba, bagoaz!
|
2015
|
|
Baina pozak erdi pot. Egia zen zoroen herri
|
hartatik
ihes egin ahal izan zutela, bai, baina ez zuten aita topatu, eta haren arrastorik ere ez zeukaten. Beste irtenbiderik ez eta tren geltokira joatea erabaki zuten:
|
|
Orduan hasi zen ala gero, Markel ezagutu nuenean? Hau ez diot epaileari esan, lotsa ematen dit-eta, baina Juan Mariren ausentzia gero eta luzeagoetan interneteko txatetan ibiltzen hasi nintzen, neure buruari aitortu nahi ez nion bakardade
|
hari
ihes egiteko; txatetan hasi eta kontaktu orriekin jarraitu, internetekoa bihurtu zitzaidan ihesbiderik onena, ia ia salbazio bat. Horrelako batean hasi nintzen Red Angel izengoitiarekin idazten zidan mutil baten mezuak jasotzen.
|
|
Hau dena astearte batez izan zen, gogoan dut oraindik, eta asteazkenean, trena martxan hasteko minutu bat falta zela sartu nintzen bagoian, Romulo ordurako trenean izango zela eta elkar ez genuela ikusiko pentsatuz. Romulo beranduago etorri zen ordea, eta ez nuen
|
harengandik
ihes egiterik lortu.
|
|
Hura, beraz, ez zen bere azken eguna eta, nola edo hala, egoera
|
hari
ihes egin behar zion.
|
|
Ikaratuta nengoen, kaka eginda barrutik. Susmoa nuen, edozer esanda ere bere erara ulertuko zuela Lorenzok, baina zerbait bota behar nion ataka hartatik ateratzeko, amets
|
hartatik
ihes egiteko.
|
|
Bere bizian era
|
hartan
ihes egiten zuen lehen aldia zenez, praktika falta zuela konturatu zen berehala. Ez zekien nora jo.
|
|
No seas curioso y no mires por la ventana. Curioso hitzaren esanahia egin zitzaidan ulergaitz esaldi horretan, baina mojaren doinuagatik eta esateko moduagatik igarri nuen ez zitzaiola gustatzen nik gogaitasun
|
hartatik
ihes egin gura izatea, leihotik zehar kanpoko mundu hura ikertuz. Bitxia da ume bat, jakingura ase nahi duenean, begiluzetzat hartua izatea; eta bitxia, halaber, une honetan leiho bi agertzea nire bizitzan:
|
|
–Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez, esango zion baten batek, eta ordua iritsia zuela jakingo zuen Erramunek, ezinezkoa zela
|
hari
ihes egitea, Samarkanda utzi eta herrira itzuli izanak ere ez ziola ezertarako balio izan?
|
2016
|
|
Desira eta indarkeria besterik ez zegoen haren begietan, eta beldurtzen hasi nintzen. Saiatzen nintzen jazarpen
|
hartatik
ihes egiten, baina ezin nuen. Ester non zen begiratu nuen:
|
|
Desesperaturik, indar egin nuen, bizkarra kakotuz, eta alde batera apartatzea lortu nuen. Zutitu eta
|
harengandik
ihes egitekotan nenbilela, bortizki egin zidan bultza eta piririka joan nintzen maldan behera. Belar luzeenei heltzen ahalegindu nintzen, bai eta ibaiertzeko ihi ugariei ere, baina alferrik; ibaira erori nintzen.
|
|
Ez zidan ezertan lagundu. Baina ederki izorratu nuen,
|
hari
ihes egin zion mea bat aurkitu nuenean, berak kasua erabat baztertzeko erabakia hartuta zeukanean.
|
2017
|
|
Blazquezek Oliver Twisten ibilerak deskubritu eta
|
harekin
ihes egiten zuela amesten hasi zenean, Jose Luis Perdigo Igual egin zuten Misericordia Etxeko zuzendari. Harekin batera irakasle sartu zen Pedro Gil Abadek idatzi zuen instituzioaren, burdinazko aroa?
|
|
Haurra nintzen benetan, nire aitarekin bizi nintzen plantazioko etxe zahar hartan.
|
Harengandik
ihes egin nahian eta lortu ezinik. Harrapatzen ninduen bakoitzean kristoren pasadak hartuz.
|
|
galdera bat zetorkion beste baten atzetik, eta gero beste bat eta beste bat. Zulatua zekarren barrena eta zulo
|
hartatik
ihes egina, extirpazio bortitz bat bezala, Hegoalderantz itzultzeak zemaion beldurra: bueltarik gabeko bidaia izan zitekeen hura, baldin eta harrapatzen bazuten.
|
|
Berehala gizon brutalaren eta izpirituaren artean elkarren faszinazio grinatsu jarkiezin bat bizten da. Geroago Yse Amalric ekin xoratuko da, eguneroko razionalitatean logikoagoa izan behar zuenez, eta, senarra utzirik,
|
harekin
ihes egingo du Txinako hegora, Mesaren umea berekin eramanez.
|
|
Zegoen lekutik, tiro egin zion sarjentuak txakurrari eta hanka batean eman zion, agi danean. Txakur gaixoa zegoen lekuan bertan geratu zen, lurrari itsatsita, indar guztiak zauri
|
hartatik
ihes egin balio bezala.
|
|
Binaka, hirunaka, jauziak emanaz. Etxe
|
hartatik
ihes egin nahiko balu bezala. Portalera iritsi zenean, arnasa sakon hartu zuen eta ukabilarekin pareta kolpatzen hasi zen.
|
2018
|
|
Bakarrik egon nahi zuen. Etxe
|
hartatik
ihes egin nahi zuen. Sabaia une batetik bestera eroriko zitzaiola iruditzen zitzaion.
|
|
Itzulinguruka gaira itzultzen ahalegindu arren psikologoak ez zuen lortu Naomik horretaz txintik esatea. Are gehiago, bere buruarekin haserre ematen zuen esaldi
|
hark
ihes egin ziolako, eta aurrerantzean uzkurrago agertu zen erantzunetan, hasierako jarrerari helduta berriro.
|
|
–Ba al dakizu Marta eta Olatz lagunak direla? , bota zion Iñakik elkarrizketaren seriotasun
|
hartatik
ihes egin nahian apur bat lotsaturik.
|
|
–Ba al dakizu Marta eta Olatz lagunak direla? –bota zion Iñakik elkarrizketaren seriotasun
|
hartatik
ihes egin nahian apur bat lotsaturik.
|
2019
|
|
Bestalde, hutsegite handia izan zen Juanen aldetik kontatzea nola arrain urdinari esker orain eramangarria zitzaion lehenengo arrainontzia; nola, are gehiago, lasaigarri zitzaion. Psikologoak irribarre egin zuen, baina ez ohiko irribarre izoztu hori; bere buruaz harro zegoen irribarre
|
hark
ihes egiten zion ohiko neurriari. Kontatu zion hura ondo zetorkion, antza, lehen egunetik bere gogoan osatu zuen Juanen fitxari.
|
|
Batzuetan, baditu hari partikularki egiteko kexak, baina senarra gizon izatearen errudun da batez ere; gizonak ere izan ditzake gaixotasunak eta kezkak, baina, ez da gauza bera?; gizonak pribilegio bat du, emakumeari etengabe bidegabekeria iruditzen zaiona. Nabarmentzekoa da senarrarenganako, maitalearenganako ezinikusiak haiekin lotzen duela emakumea, urrundu ordez; emaztea edo maitalea gorrotatzen hasia den gizona
|
harengandik
ihes egiten saiatzen da, baina emakumeak eskura izan nahi du gizon gorrotatua, mendekua hartzeko. Gauzak aurpegiratzen ibiltzeko hautua egitea ez da gaitzetatik libratzea, baizik haietan murgiltzea; martiriarena egitea du kontsolagarririk handiena.
|
|
Ezin daiteke hobeto adierazi gaztetako perbertsioen parte dela masokismoa, ez dela zinezko konponbidea emakumearen destino sexualak sorturiko gatazkarako, baizik modu bat
|
hartatik
ihes egiteko, bertan hondoratuz. Ez da inondik ere erotismo femeninoaren loratze normal eta zoriontsu bat.
|
|
Azken gogoeta
|
hari
ihes egin ezinik, koadernoa bizkor itxi zuen Itziarrek. Badaezpada ere.
|
|
Haur horren aita, Otsoa adeitsu eta xarmagarri hori, hil nuen haurraren aita ere bazen.
|
Hari
ihes egin behar izan nion, haurrarekin batera neronek ere hil nahi ez banuen. Erraz asmatzen ditu ipuinak Leixurik, agian ohartuko zineten berarekin eman duzuen denbora honetan.
|
2020
|
|
Suteak mendi magal
|
hartatik
ihes egin eta, beheragoko pinudi baten zura erregai erabilita, basotik kanpo zegoen txabola batera heldu zen, haizeari esker. Txabola modukoan zakur bi zeuden lotuta.
|
|
Gainerako guztiak hil egin zituzten, Guatemalako presidente ohia eta enbaxadako langile batzuk tartean. Bizirik atera zirenetatik, laboraria gauez akabatu zuten, ospitalean; eta enbaxadore espainiarrak larrua salbatu zuen ospitale
|
hartatik
ihes egin eta Estatu Batuetako enbaxadoreak bere etxean babestu zuelako. Hildakoen artean Vicente Menchú zegoen, Rigoberta Menchúren aita.
|
|
Ostegun hartako arratsaldean zuzendu behar nuen azkenik nire lehenengo auzokide bilera, eta ez zirudien neure tentsioak beste jaitsiera bat oparituko zidanik,
|
hari
ihes egiteko. Komunitate hura, bestalde, ez zegoen alderatzerik aurreko astekoarekin, makina bat herri txiki baitaude Iterlimengo makrokomunitate hura baino biztanle gutxiago dutenak.
|
|
Ez zekien ondo zer izan zitekeen baina ikertzen jarraitu nahi zuen. Antxonek egun hartako itaunketak garrantzirik gabeko tramite bat baino ez zirela izango uste baino gehiago nahi zuen, eta lehenbailehen amaitu, zentzurik gabeko amesgaizto
|
hartatik
ihes egiteko.
|
2021
|
|
Behin Zeusek eraman omen zuen bere seme Herakles Herarengana (jainkosa lo zegoenean), hark titia emanez gero umea hilezkor bilakatuko zela jakin baitzekien, baina Hera esnatu eta, iruzurra ezagutuz, baztertu egin omen zuen Herakles umea, eta titi
|
hartatik
ihes egindako esneak sortu omen zuen Esne Bidea. Euskaldunok (ere) mito hori hartzen dugu kontuan Esne Bidea aipatzen dugun bakoitzean, baina munduan badira hainbat mito, beste era batera argitu nahi dutenak galaxia horren sorrera.
|
2022
|
|
Hala ere, bazegoen patu beltz
|
hari
ihes egiterik.
|
|
Zu ahazten hasia nintzenean". Etxe
|
hartatik
ihes egin behar zuten ahal bezain pronto. Bizilagunen batek ere entzungo zituen liskarreko tiroak, eta ez zen denbora asko igaroko Ertzaintza bertan azaldu arte.
|
|
Agian ni koldarregia nintzen amari banindoala esateko. Agian horregatik ezkondu nintzen, bizitza
|
hartatik
ihes egiteko bururatzen zitzaidan aitzakia bakarra zelako. Eta halaxe izan zen, ezkontza egunean bertan utzi nuen gurasoen etxea, ondoko baserri zaharrera joateko.
|