Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2001
‎Sekula baino eskuzabalago eta prestuago gaude: bestea gogobetetzea, harritzea eta haren gustuko izatea bihurtzen da ilusiorik handiena.
2006
‎Bada, ni Arantzazutik irten nintzela jakin zuenean bila etorri zitzaidan, ikasketak ordaindu eta haren idazkari partikularra izan nendin. Arantzazun, izan ere, haren gustuko musika jotzen zuena nintzen. Ni organoa jotzen, igual, eta ondora etortzen zitzaidan.
2007
‎15 urte neuzkala, Ufa hirira eraman ninduten, abiazio teknikaria izateko ikas nezan. Baina ez nuen hura gustuko. Moskun, ordurako, hasita nengoen balleta ikasten.
‎Elisaren ama Kandida ez zitzaidan gustatzen, eta ni ere ez nintzen haren gustukoa. Besterik ezean, ohitu egin ginen bata besteari, baina horrek ezer gutxi esan nahi du, elkar ikusteko ohitura genuela baino ez, goizean eguzkia eta gauean izarrak ikusteko ohitura dugun bezala, zerua lainoturik ez badago, begiak lausoturik ez badaude behintzat.
‎Albert Labruquere otoitzean ari zen. Sakrilegiora atrebitzen ginen haren gustuko. Ikara zen.
2008
‎Orain arte ikusitakoaren arabera, irizpide asko bereizten dira irakurgaien hautaketetan; batzuk irizpide pedagogikoak dira, hala nola, ikaslea irakurtzera motibatzeko haren gustuko liburuak aukeratzeko joera, edota ikasleak hitzaldien bidez literaturara hurbiltzeko ahalegina. Dena dela, irizpide asko dira pedagogiarekin inongo loturarik ez dutenak.
2009
‎Carmenek ez zion kasu gehiegirik egiten, nahiz eta haren kantuekin barrez lehertzen zen, eta hori zen nik jasan ezin nuena. Mutil hura gustuko ez bazuen, zergatik ez zuen besteentzat libre uzten?
‎Nerekin beti ongi portatu da. Noizian behinka eskapatzen zitzaio ostiko bat ero bertze, sentiarazten nau motelaskoa naizela haren gustuko, ez dutela" gatzik" aski, erraten duen bezala, baino nola ez dioten errespustik emaiten, pakean uzten nau, ez dela eskarmento ttiki bat montatzeko manerik ikusten duenian.
2010
‎Bainaeuskaldun haiek egiten zuten kritika ez zen jeltzaleen ordezkaritzaren faltagatik, ezpada ere Fronte Popularraren atlantiar ispilu horrek ez zegozkion ardurakhartzen zituelako, berez tokatzen zitzaion kapitainaren kaltetan. Euskaldunek ezzuten batzorde hura gustuko eta uste zuten, gainera, kapitainak ere ez zuelagogoko, baina segurantziarik ezean, besterik ez.
2011
‎Roldanek, garaiko gobernadoreak, mehatxatu ninduenekoa ere memorian daukat. Haren gustukoak ez ziren argazkiak sanferminetan egin nituelako mehatxatu ninduen.Zer da sekula erretratatuko ez zenukeena sanferminetan. Emakumeak gehiegikeriaz erabiltzen dituzten argazki matxistak ez nituzke aterako. Aurtengo txupinazoko argazki batean, adibidez, neska baten bular biluziak gizon batek hartzen ikusten zen.
‎Hauteskundeak irabazten dituen alderdikoa behar du izan, baina, ondoren, erregeak aukeratuko du nor. Azken batean, haren gustukoa izango da. Ministroak ditu kargutik kendu gobernuburuaren onespenik gabe, baina aurrerantzean ere legebiltzarra desegiteko eskumena izango du praktikan, eta hura izango da ministroen eta segurtasun kontseiluetako burua; agintari erlijioso gorena ere bai.
‎Asexuatu samarra zen, nahiz eta bulartsua izateak zalantza guztiak uxatu. Aho zabalik utzi zuen Lazkano Zeberiok hexurretan zegoen neska androgino hura gustuko izateak, aho zabalik utzi eta dibertitu, bikote xelebrea osatuko baitzuketen, inondik ere, Zeberio aizkolari isilak eta Ines hitzontzi mehexkak.
2012
‎Frantziako lehendakari izateko zen Dominique Strauss Kahn (DSK) saltsa horietan sartua baita, Le Monde egunkariak idazten zuen nola, jaun horren eskuetan izan neska batek jujeari erran dion, haren gustuko zerbait ez egin nahi eta, beste gizon batek ukaraietarik hartu duela eta, nahi ala ez, DSK utzi behar izan duela bere fantasmen asetzera. Esklaboez baliatzen diren" bezeroak", ez dira hutsean?
‎Ez nintzateke izar bat izango, baina mediku on bat bai. Hura gustuko nuen arren, askoz gustukoagoa dut egiten dudana.
‎Bafleak isildu direnean, Herrerak lepo aldean marra berde bakarra duen pijama beltz beltza jantzi du eta jaiki egin da ordenagailuan musika berria aukeratzera. Pantailaren bazter batean Etxebe izena duen karpeta ikusi duelarik, gosariarengatik esker onez, haren gustuko talderen bat jartzea pentsatu du Herrerak, baina karpeta ireki duenean, inoiz entzun gabeko izenak besterik ez ditu aurkitu eta, zalantza handiz, Kokolo izena daramana abiarazi du. Bafleetatik Etxeberen ahotsa entzun da:
2013
‎–Arren eskatuko nizuke Lizzyren buruan ez sartzea gizon horren trataera gaiztoak gaitzidurarik merezi duenik; izan ere, hain da desatsegina, haren gustukoa izatea zorigaitza izango litzateke. Long andereak bart esan zidan Darcy bere ondoan egon zela jesarrita ordu erdi batez eta ez zuela txintik ere atera.
2014
‎Ez zara haren gustukoa. Gizon iletsuak gustatzen zaizkio.
2015
‎Eta hona hemen, azkenik, haren gustuko irtenbidea (822 or.):
2016
‎Egia da elkarrekin hitz egiten zutela tarteka, baina Karmelek ez zion berehalaxe konfiantzarik emango Txomini. Bazekien haren gustukoa zela, musikariaren begiradan eta keinuetan nabari zen hori, baina ez zen guztiz fio ia hamabost urte helduagoa zen gizon hartaz. Hala eta guztiz, ez zuen lokarria erabat askatzen.
‎Bai, ulertzen dut hark gustuko ez izatea.
2017
‎Lagun bat daukat gauza modernoak erosteko obsesioa duena: arropak, altzariak, kotxea... denak izan behar du modernoa haren gustukoa izateko; nahiz eta gero orain dela 50 urteko ideiak defendatuko dituen zenbait gairi buruz ari denean. Gurasoei brometan esan nien behin umedun nengoela, eta amak penaz esan zidan ez dela uste duen bezain modernoa:
‎Txikiagoa zenean, Inaxik ematen zion txanponen bat noizbehinka, amak ezetz esaten zionean. Baina Violetak ez zuen hura gustuko eta Inaxik errespetatu egiten zuen gehienetan. Hala ere, eman egiten zion lantzean behin, Violeta ohartu gabe.
‎–Ez nionan hainbeste erreparatuko, harekin gustuko enkontrua egiteko modukoa izan ez balitz, desafioz.
‎Bilera gelako fluoreszenteek buruko mina areagotu zioten Asiaini. Ez zuen toki hura gustuko: leihorik gabe, pladurrezko horma grisak, eta aireztatze sistemaren burrunba etengabearekin, Asainek sentitzen zuen airea falta zitzaiola atetik sartu orduko.
‎Dena den, Urtats iri huntan, betiko galde bera egiten da noiz nahi eta nun nahi, urte hunek zer ekarriko ote daukun. Joanden egunean beraz, hamar bat lagun solasean ginauden eta han zen hameka urteko mutiko bati galdetu diot haren gustuko aurten zer izanen ote zen. Galdea entzun orduko, hauxe ihardetsi daut:
2018
‎Gutxitan joaten zen Alice Errioxara, eta orain gogoratzen zuen zergatik. Ez zuen paisaia hura gustuko, ezta udazkenean ere, bere goren gorenean, kolore paletak ahitu egiten zuen. Kolore hotzak nahiago zituen berak.
‎Nire aitak eman zuen izena ni igerian aritzeko, bera ere igerilaria izan baitzen. Urteak pasatu ahala, hasieran derrigortuta joaten nintzen kirol hura gustuko nuela ohartu nintzen, eta oraindik hemen jarraitzen dut.
2019
‎Emakumearentzat gizona denez gero destinoa, emakumeek beren mende dituzten gizonen kopuruaren eta nolakoaren arabera neurtzen dute arrakasta. Baina hortxe dugu erreziprozitatea jokoan berriro; gizasemeaz bere mesederako baliatu nahi duen Mantis religiosak horrela ere ez du lortzen harengandik libratzea, zeren eta, hura kateatuko badu, haren gustukoa izan beharra baitauka. Emakume estatubatuarra, idolo izan nahi horretan, bere miresleen esklabo bihurtzen da; gizonarengatik eta gizonarentzat jantzi eta bizi da, gizonarengatik eta gizonarentzat hartzen du arnasa.
2020
‎Lehena: hark gustukoa zuela siestan sexu harremanak izatea. Bigarrena:
‎Ez zuen bizimodu hura gustuko, batez ere igandeetan, edan osteko depresioak hartzen zuenean eta bere burua egindakoarengatik zigortzen hasten zenean. Hasieran bere senar ohiari eta, beharbada, bere buruari ere bai, ez zeukala inoren beharrik zoriontsua izateko frogatzeko egiten zuen.
‎Hori esatea nahikoa izan nuen Lizartzaren arreta errekuperatzeko. Haren gustuko estiloa gizentzen hasi nintzaion, ia nahi gabe, Lizartza igel sartu berria bezala puzteko baino ez:
‎El Corte Inglesera eta Donostiako portura eramaten genuen, suak ikustera. Haren gustuko gauza hanpatuak. Gorroto zuen arratsaldeetan umeekin Plaza Txikian egotea, merienda ematea eta hori dena.
2021
‎Augustin Chaho, Francisque Michel eta Julien Vinson. Bainan, haren gustuko, hiruek zerbaitetan huts egin zuten. (ikus:
‎Nik ordurako banuen sena. Herrerako antzerki talde batean ibilita nengoen, eta sumatu nuen hura gustuko nuela. Gurasoek normal normal hartu zuten.
‎Oraingoan, hitzok jendaurrean esan aurretik, Etxe Zuriak asmoaren berri eman zion Turkiako presidente Recep Tayyip Erdogani. Erabakia ez da haren gustukoa izan, eta «gezurtatu» egin du gertatutakoa hitz horrekin kalifikatu daitekeenik.
‎Garitanok berea dauka, eta Marcelinok, berea. Orain, Marcelinorena da Athletic, eta haren gustuko ezaugarri batzuk ari da erakusten taldearen jokoa; bat nagusiki: erraz saiatzen da jokatzen (Johan Cruyffek zioen horixe dela zailena futbolean).
‎Aitonak ordaindu zizkidan gastuak. Dirua zeukan zerri hark; ziur nengoen etxeko bazterren batean ontza urreak ere ezkutatuak zituela; ziur nengoen halaber niri ikasketak ordaintzea ez zuela bihotz zabaltasunagatik egin, bera besteen aurrean harro agertzeko baizik; ziur nengoen, azkenik, ni erakusten ari nintzen zirto mingarrirako joera hura gustuko zuela, aita integristaren zintzotasun zurrunari destaina baitzion; bestalde, susmoa nuen nire anai arrebekin, zure amatxorekin eta osabarekin alegia, zeukan harreman estu hura ez ote zen parte onekoa, nahiz eta ez neukan inolako aztarrenik halako ezer susmatzeko.
‎Orduan, isil isilik sartu zen jateko salan. Bazakien nun ziren haren gustuko edariak. Hartu zuen cognac botoila bat eta kasik dena hustu!
‎Begoñako operazioa, omen, ez zen haren gustukoa. Geroko zurrumurruek kontatu dute105 Goikoetxeak bazuela bere ideia Bizkaia komandoa era egokiaz atxilotzeko, hots" de forma rapida, segura, sin disparar armas y, por lo tanto, sin
2022
‎Amoñak kontatutako istorioengatik zekien guzti hori Zuriñek, familian kontatutakoa oso gutxi baitzen. Andre zahar hark gustukoa zuen kondairak besteei kontatzea eta ez zuen aukerarik galtzen. Zuriñe bere kuttuna zen gainera.
‎1980ko hamarkadan hasi ziren elkarrekin lanean Aranbarri eta Uribe, eta Tu K euren lehen proiektuak agerian utzi zituen garai hartan gustuko zituzten taldeak. «Zenbat aldiz esan diguten:
‎Pepe Aragones Generalitateko presidenteak ere agerraldia egin du JxCk gobernuan jarraitzeari uko egin ostean. Bertan, adierazi du JxCen erabakia «errespetatzen» duela, haren gustukoa ez bada ere. Halere, Generalitatean «etapa berri bat» hasteko aukeratzat ikusten du Aragonesek, «herrialdea eraldatzen jarraitzeko».
‎Ni ez naiz haren emaztea, eta hala ere nabari dut hutsunea. Atzo, adibidez, esan zidatenean barometroa gorantz zihoala, Aleksei Stepanitxentzat oilaskoa hiltzeko eta zamo arrainak garbitzeko agindu nuen, hark gustuko baititu. Zure aita zenak arraina ezin zuen ikusi ere egin, baina honek gustuko du.
‎Zer dela eta ez du hartzen udako hilabeteetarako morroi bat? Eta gainera, zertarako dugu datxa hau, hark gustuko ez badu. Esan izan diot ez dugula behar, baina hark baietz.
‎Gorriz jantzi dira haren masailak. Bekoz beko daramaten denboran Eduk harengan gustukoa duen lehen xehetasuna.
‎Minutu bat edo bi. Eta akaberan ohartu nintzen ozarkeria hura gustuko zuela. Plazera luzarazten ari zen.
‎Ez zen, ordea, soroan zut egon zitekeen gizandi bihurtu, Juan Mari mozkotea zen eta kozkortu orduko hasi zen trenbidean, ez zuelako lur heze hura gustuko. Makinista izatea zuen amets, urrunera eraman zezakeen makina gidatzea...
2023
‎Nahiz eta lan nekosoa izan, eroso senti zaitezen eginahaletan dabil Ray. Neurrizko adeitasun hura gustuko duzu. Azken asteetako bakardade eta penak goxatzen baitizkizu.
‎Are gutxiago gustuko zuela. Edo behintzat gustuko zuela hark gustuko izatea, nabarmen samarra baitzen.
‎Sakonean arriskuren bat antzematen banengo bezala nire leku ezkuturen batean sartzen saiatzen ari zelako. Hala ere, gustatu zitzaidan egiaztatzea haren gustukoa nintzela, eta, konturatu gabe, nire onena erakusteko beharra eragin zidan. Ez nuen aspaldian halakorik sentitzen.
‎Haragi xerradez, arrautzez eta zorroko zopaz aparte, ez dakit ezer bizkor prestatzen. Orduak nituzke gaur gauean haren gustuko zeozer kozinatzeko: luzokerrak, patata frijituak, txokolatezko moussea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia