Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Gernikako Haritz Zahar aspaldi ihartua zegoen kanpoko lorategian, baina hari begira geratu barik barrura bultzatu zuen Lauaxeta. Batzar aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean, 1860an landatutakoa, eta harexen aurrean geratu zen pixka batean, hunkituta.
2001
‎Herminio hain zegoen lodia, ez zen butakan sartzen eta lurrean, kuxin pare baten gainean jesarrita ikusi nuen. Telebistan Jose Luis Moreno nazkagarriaren saio esperpentikoa zegoen eta hari begira geratu nintzen, senarraren purrustadei kasurik egin gabe. Patatak jan eta jan, neu ere.
‎Goio arrotz hari begira geratu zen, sor eta lor, eta ezari ezarian erdi ezaguna egin zitzaion.
‎Autotik jaitsi eta harrizko edifizio ikaragarri hari begira geratu nintzen. Mutiko piloa zegoen aurrean, ere ugari.
2002
‎Baina zeruan hegan bakarrik ziren ederrak gorgonak. Norbaitek urrearen distira hura sumatzen zuenean, ez zen txunditurik hari begira geratzen, eta, horren ordez, ihes egiten zuen korrika.
‎Izan ere, aitak bazuen, egongelako hormetako batetik zintzilik 1910eko argazki bat, non fabrikako instalazio zaharrak agertzen baitziren, lau tximinia txiki zituztenak, eta ia zeruraino heltzen zen beste bat, ezin luzeagoa, hautsa eta kea zeriona, kea eta hautsa. Eta ni, askotan eta askotan, hari begira geratzen nintzen, liluraturik bezala. Ez al zidaten, bada, lagunek eta burlaz" Lili" deitzen, ez lili lore bat bezalakoa nintzelako, baina Liliputen jaioa izan nintekeelako?
2003
‎Eta Tabucchi entziklopedia zegoen kaxaren barruan. Eta hari begira geratu nintzen, boligrafo batekin eta koaderno batekin. Kaxa seinalatu zidan Luvinok; esan zuen:
2006
‎Hitz zaparrada noiz bukatuko zain daude Nerea eta bere izeko, behingoz Luisari kasu egiteko, baina emakume hari begira geratu dira, hitzek zorabiatuta bezala, esnatu da esan duen arte. Berriz agertu da urre zati distiratsua errekako harrien artean.
‎Errumaniako herrialde hartan ba omen zen printzesa eder bat, zeinak ohitura baitzuen egunsentiarekin ibaiertz ezkutu batera joan eta uretan bainatzeko. Egun batez Febok, egunero ekialdetik datorren Eguzki jaioberriak, uretatik irteteko unean ikusi zuen printzesa, eta hari begira geratu zen mugitu gabe eta bere eginkizunak ahaztuta. Eguzkia geratzearekin berehala geratu zen denbora ere, eta harekin batera gauza guztiak zeuden zeudenean, higitu ezinik eta ez aurrera eta ez atzera, minutu eta segundoen artean atrapatuta geratu balira bezala.
‎Itsas lamia erotikoa, erabat. Hari begira geratu da luze, gogoa Urbano Lugris lagunarekin egon zen azken arratsaldera joana, hark amaitzeko puntuan zeukan koadro epiko ederrera. Hantxe, dozenaka irudiren artean, irudi eta kolore zirimola hartan, itsas lamia beltzaran bat ageri zen irla txiki baten ondoan.
2007
‎Begiak estu estu bildu zituen, bihozmindua, eta listu kolpe bat eztarrian korapilatu zitzaion. Gero, begiak zabaldu zituen atzera, eta parean, ia ia sudurra zapaltzen ziotela, hari begira geratutako zibilaren bota militarrak ikusi zituen, salako lurrean tinko jarriak. Gaztaroko lagun batzuenak ekarri zizkioten gogora.
2008
‎Nazario, beraz, nora ezean zegoen, jakin ez zerk sortarazten zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza, galderak lekuz kanpo utzi zuèn neurrian, lekuz kanpo behar zuen haren bereizmenak ere, baiezkora lerratu zen arte?
‎KOLDO badoa. ANDONI hari begira geratzen da.
‎KANDIDO bankurako bidean (karpeta batekin edo) presaka doala baserriko JABEAren EMAZTEA denda batetik ateratzen ikusten du. Une batez hari begira geratuko da. JABEAren EMAZTEA aurrera doala konturatu eta beregana hurbiltzea erabakiko du.
‎Alabaina, Natural izaten saiatzen da. DVDa hartu eta hari begira geratzen da, halakorik sekula ikusi ez balu bezala.
‎Lokartzeko beldur nintzenez, ezin estanpa horteroago hari begira geratu nintzen, eta han non ikusten dudan gure tripontzia, bestearengana hurbiltzen. Pssst, aizu..., zerbait esan nahi ziola konturatu nintzen.
‎Nazario, beraz, nora ezean zegoen, jakin ez zerk sortarazten zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza –galderak lekuz kanpo utzi zuèn neurrian, lekuz kanpo behar zuen haren bereizmenak ere– baiezkora lerratu zen arte...
2009
Hari begira geratu nintzen une batez. Ugarte xaharra.
‎Kalada bat eman zion zigarroari. Irentsi gabe kea suabe bota eta hari begira geratu zen. Niri erantzutea baino garrantzitsuagoa zela iritzita, dudarik gabe.
‎Trenak Saikolako bihurgunea bare hartu zuen Oria ibaiaren ondotik, meandroa barru aldetik inguratuz. Bazen han, lezkadien artean, haltz enbor lehortu bat, apenas adarrik gabea, eta hari begira geratu nintzen beti bezala. Eta beti bezala, ezinbestean, gure amona zenaz oroitu nintzen.
‎Bere atzean, badoala ikusten dugu. ALIZIA hari begira geratzen da eta orduan bai, malkoei bide egiten die. Alde egin du betiko bere aukerak.
‎Berriro taburetean esertzen da. Poltsikotik pistola atera eta hari begira geratzen da. Pistolak dardar egiten du bere eskuarekin batera.
‎NAIA badoa. KANDIDO eta GERMAN hari begira geratzen dira.
‎GERMAN esnatzen da. ALIZIA bere ondoan ikustean, hari begira geratzen da, gozo. Zalantza txiki baten ostean, aurpegian laztan bat egiten dio.
2010
‎Harrituta geratzen da panorama ikustean. ALIZIA hari begira geratzen da, moztuta eta diru zorroa eskuetan.
‎Razionalismoaren eredu zen lan kate hari begira geratu zen une batean Kepa, zer esan ez zekiela, eta gero, buruz agur keinu orokor eta noragabe bat eginda, lasterka atera zen lantokitik.
‎Hortaz, berdintsu izan zitekeen Herrerako presoekiko itxialdi bat edo beste edozein errebindikazio. Kontuak kontu, han ikusi nuen Felixin, lehen lerroan, eta hari begira geratu nintzen, baita aditzen ere, amaieran" Eusko Gudariak" kantatzeari ekin genionean; eta, dexente desafinatzeaz gainera, bere moldaera berezia eman zion kantuari, aurrekoan bezalaxe:
‎Bobby Fischerren eta Boris Spasskyren arteko lehiaren argazkia zeukan paretan zintzilik. Hari begira geratu zen. Humanitatearen historian izandako unerik zirraragarriena zen beharbada, artearen eta epikaren gailur eguna.
2011
‎Papera hartu eta, Andres, paper hari begira geratu zen, guardiek atea hesten zuten artean.
‎Aurpegiera serioa dauka. Hari begira geratzen dira denak. LUKASek bi pertsona dauzka ondoan, esker eskuin.
‎UXUE itzultzen da sukaldetik, sagar batekin. ABEL hari begira geratzen da.
‎eta hari begira geratu da une batez, isilik,
2012
‎Zuhaitz bakarti hari begira geratu zara. Tximistak jota ere, bizirik dirau.
‎Ez zidan erantzun. Hari begira geratu nintzen, 4x4ra zihoala. Airerik gabeko globo bat bezain hutsik.
‎Ez du pausoa bere bidetik okertuko, ezta printze batengatik ere; are gehiago, benetan beldurtuta bazaude, onena duzu beste aldera begiratu eta aurrera egitea. Izan ere, haren aurrean jarri eta mugitu gabe hari begira geratzen bazara, iraintzat hartuko du; eta zerbait bota edo jaurtitzen badiozu, eta harekin jotzen baduzu, zure behatza baino handiagoa ez den makila izanda ere, iraintzat hartuko du, eta, bere ohoreari egindako kaltea garbitzeko, bere zeregin guztiak alde batera utziko ditu mendekua lortu arte. Hori da lehenengo ezaugarria; bigarrena, berriz, hura iraintzen baduzu, ez zaituela, ez gau eta ez egun, mendekua lortu arte bakean utziko, eta atzetik joango zaizula, batera eta bestera, harrapatu arte.
‎Pausoka pausoka, astakumearengana gerturatzen hasi zen. Hura begira geratu zitzaion, eta hala jarraituko zuela eman zionez Inasi, eskua pixkanaka luzatzen joan zen hurbildu ahala, bere asmoa astakumea laztantzea besterik ez zelako. Ez zion azken pausoa emateko aukerarik eskaini, iheska alde egin baitzuen.
2013
‎Mendi maldan behera korrikaldiari ekin aurretik Meslier en aipu batzuk errezitatu omen zituen ahots goraz (harena da gerora beste askoren ahotan jarri den hura: . Azken apaizaren hesteetatik zintzilik azken tiranoa urkatuko denean bakarrik izango da zoriontsu gizateria?), eta esaldi horiek gero eta ozenago aldarrikatuz egin omen zuen airera jauzia, eta altura hartzen hasi zelarik, hari begira geratu omen ziren guztiak, gertatu behar zuenari sinesgarritasunik eman gabe oraindik edo mirari batek gauzak bere onera ekarriko zituela pentsatuz. Arratsa ederra zen, haizeak jotzen zuen itsasotik eta haren indarrak eraman omen zuen gora, oso denbora gutxian puntu txiki bilakatzeraino.
2014
‎Galleta eskukada bat hartu, eta busti eta jaten hasi zen, ohi zuen gogo biziz. Hari begira geratu nintzen, zer sentitzen zuen igartzen saiatuz, baina mutil osasuntsua besterik ez nuen ikusten, ubeldurak gorabehera, aurpegia garbi, gogotsu jaten. Behatzen ari nintzaiola konturatu zenean, ahora zeraman galleta bustia bide erdian utzi, eta nigan iltzatu zituen begiak:
‎Gero, isilune bat izan zen, eta elkarri begiratu zioten, eta irrika iraungi egin zen Gordonen begietan. Edith jaiki eta hari begira geratu zen, ia espresiorik gabeko aurpegi batekin.
‎Gero, hotelera iritsi ez bertze, koadroari papera kendu eta hari begira geratu ziren senar emazteak.
‎Berandu baino lehen, berriz, gizon beltz itxuraz miserable bat robotaren parean paratu eta hari begira geratu zen:
2015
‎Fregonak, ordea, tinko eutsi dio astinaldiari, hormaren kontra bermatuta. Hari begira geratu da Telmo lipar batez.
‎Nagusiaren esanetara zegoelako keinua egin zuen neskameak eta bere garbiketa lanari ekin, sukaldean. Jabi, berriz, hari begira geratu zen: orkatila mehe ongi markatuei, aztal zuriaren mamiari, belaun atzeko tolesaren marrari...
‎Zer mugitu pentsatzeaz aspertuta edo, bestetara lerratu zaio pentsamendua. Jokotik kanpo geratutako alfila ikusi du taulatik baztertua, eta hari begira geratu da segundo batez. Orain argi ikusten du:
2016
‎Logeletara igo zineten gero zuetako gehienok, baina ni egongelan geratu nintzen, hasita neukan gurutzegrama bat amaitu nahi nuen eta. Nire ondoan eseri zen Abraham, diskrezio handiz eseri ere; horregatik, ez dut uste inor hari begira geratu zenik. Bi liburuok atera zituen beti berekin eraman ohi duen motxila horretatik, eta eman egin zizkidan.
‎Nire garagardotik edan zuen Xoanek, eta haren begira geratu zen Beizama noiz amaituko erronka berriren bat egiteko, baina aurrea hartu zion nire lagunak.
‎Letamendik eskuan hartu du papera eta hari begira geratu da.
2017
‎Burruntzi baten atzetik dabil. Burruntzia belarretan gelditzen denean hari begira geratzen da. Bere atzetik dagoen bidean, idi pare batek gurdi bati tiratzen diote.
‎Aurrean nuen gizonaren begiak hain ziren zuhur eta jakintsu, ezen ezin bainuen hitzik ere aurkitu. Hari begira geratu nintzen eta totelka hasi nintzen.
‎Trapu hari begira geratu zen on Antonio.
‎Beire aldare eder hari begira geratu zen, paisaiari begira. Agian uda hartan uste zuena baino askoz gehiago ikasiko zuen.
‎Sablea eta pistola eskuan, ozta ozta bizirik irten ziren handik zaldia eta zalduna, zitadelarantz laguntza eske. Soldadua ihesi zihoan bitartean, haurrek jolasteari utzi eta hari begira geratu ziren harriturik, haien amek deitu arte etxera biltzeko.
‎Monitorea zuganago jiratu zuen. Beltzaren ertz batean, puntu zuri urduriz osatutako masa bat seinalatu zuen, tramankulua batera eta bestera dantzatzeari utzi gabe, eta kolpetik ederra iruditu zitzaizun galaxia hura, hari begira geratu nahi zenuke, zu bakarrik.
2018
‎Mito horiek irudikatzen dituztenen artean dago Jan Cossiersek XVII.mendean margotutako Nartziso lana. «Uretako bere islarekin maitemintzen da, eta hari begira geratzen da, hil arte. Izen bereko lore batean antzaldatzen da gero».Jainko klasikoek ez zuten onartzen inork haien lepotik barre egiterik, eta «modu gogor eta erradikalean» zigortzen zuten, Perezen arabera.
‎Eta iritsi zen bezala alde egin zuen mutilak. Naomi hari begira geratu zen, urruntzen zen bitartean. Mutil argala zen, haren ibiltzeko moduak baldarra ematen zuen, eskuak poltsikoetan, oinak atoian eraman beharreko ontziak bezala arrastaka zeramatzala.
‎Arrakasta gutxirekin. Lepoa okertuta, bere ondo ondoan dagoen emakume hari begira geratu da gero, arretaz.
‎Balu neskengana hurbildu zen bere ibilera baldarrarekin eta Olatzen atzean jarri zen. Neskak beren arteko elkarrizketa utzi eta, harrituta, mutil handikote hari begira geratu ziren.
‎Bera bitartean, Arrigunagako hondartza ikusten zen leiho hartatik begira geratu zen, Iñakiri bizkarra emanda eta malkoak lehortzen.
‎Bera bitartean, Arrigunagako hondartza ikusten zen leiho hartatik begira geratu zen, Iñakiri bizkarra emanda eta malkoak lehortzen.
‎Balu neskengana hurbildu zen bere ibilera baldarrarekin eta Olatzen atzean jarri zen. Neskak beren arteko elkarrizketa utzi eta, harrituta, mutil handikote hari begira geratu ziren.
‎Leo eta Sophie hari begira geratu ziren orduan, baina, hizketan hasi ordez, Fabianek soinekoko poltsiko sakon batera eraman zuen eskua, eta marrazketa koadernoa atera zuen handik. Orriak begiztatu zituen, nahi zuena aurkitu arte, eta neskari luzatu zion.
2019
‎Gaur zu baino lehen sartu da. Komunetik hari begira geratu zara, betaurrekoak jantzita zaharragoa ematen du. Urrun ikusten duzu.
‎Iñaki kaitik urruntzen zen bitartean, idazleak ezin izan zion eutsi hari begira geratzeko tentazioari. Jeans haiek ipurmasail perfektuak markatzen zizkioten.
‎Antonio Santos gizon hari begira geratu zen, harrituta. Aurpegian ia batere zimurrik edo markarik ez zuen arren, urte gehiago botako zizkiokeen.
‎Ordurako mutil tradizionalista lurrean etzanda dago, tapaki batez estalia, Sabineren ondoan. Gudaria, oraindik ere kriseilua eskuan duela, hari begira geratzen da une batez; gero, oinak harkaitz baten kontra bortizki joz eta hankak astinduz, saiatzen da lokatzaren geruza bigunena gainetik kentzen.
‎Katilua irlaren gainean utzi nuen eta Merzedesek hartu egin zuen –Ottok egin zuen txikitan. –Berriro utzi zuen katilua irla gainean, kontuz, eta hari begira geratu zen–. Objektuak maneiatzen ikasi zuen bezain laster hasi zen pintatzen, eskulanak egiten.
2020
‎Lurrera erori den txanpon baten hotsa aditu da orduan; txanponak bira batzuk egin ditu egurraren gainean, dantzan nekatu eta zoruan etzan den arte. Txarro hari begira geratu da, baina gizonaren aurpegiak ez du keinurik batere islatu. Une horretantxe, bigarren txanpon bat erori da Garderen txamarraren barnealdetik.
‎Kaixo, esaten die Mariannek. Jiratu eta hari begira geratzen dira neskak.
‎–Nolanahi ere, itzuli nintzenean ezin izan nuen etxera bueltatu, ezen gurasoak hilak ziren jada eta ugazabak beste maizter batzuei emana zioten etxea alokairuan, zaldunak ezkutariari. Istant batean ijito gazte hari begira geratu zen, habailarekin zebilen gaztaina ihar parea itsasora jaurtitzen.
‎(Ume jaio berrien negarra entzungo da. EMAKUME 1ek eta 2k trapuzko panpina bana hankartetik atera eta hari begira geratuko dira, erdi negarrez.)
‎(PATXIk AITAren bainujantzi zaharkitu bat aterako du. Zabaldu eta hari begira geratuko da, hunkituta.
‎Atzetik, apur bat biziberritu zen, aurpegia igurtzi, ohe ertzean eseri eta “dutxatu egin behar nuke”, esan zuen. Hari begira geratu zen isilik, zer egin ez zekiela, eta egoeraren arraroari tentsio apur bat kentzeko edo, berezkoa zuen umorea errekuperatuz hala bota zion Marcek: “Lasai, bollerita, ez dizkidazu barrabilak garbitu, moldatuko naiz neu bakarrik”, eta barre tonto eta nekatu bat atera zitzaien biei.
2021
‎Goizean goiz jaikita, gosari gisa haragi keztatu puska bat ogiarekin eta trago luze bat esne sabeleratu ondoren, mendi aldera jo zuen ardi bila. Mendi lepoan, sortaldetik argi gorrizta sumatzean, hari begira geratu zen. Segundo azkar batzuetan eguzki aldeko zerua urdin ilunetik argira pasatu zela ikusi ahal izan zuen.
‎Ukitu egiten nuen, eskuen atean hartu, usaindu, eta berriz utzi. Hari begira geratzen nintzen. Berriz hartzen nuen eskuen artean eta atzera berriz utzi, baina ez nuen ireki nahi.
‎Bi urterekin pertsiana bat igotzen eta jaisten egon ahal zen luzaroan. Edo garbigailua jartzen zuen martxan eta hari begira geratzen zen.
2022
‎Anderea zutik jarri eta gelan hara eta hona ibiltzen hasi zen guztiz asaldaturik. Paxa hari begira geratu zen, beldurraren beldurrez ezer ulertzen ez zuela.
‎Besoak mugitzen ditu, eta besoekin batera gorputz osoa. Mahai gaineko pertsona hari begira geratu dira hirurak.
2023
‎Txikitatik ditu trikitiari zein kulturari lotutako oroitzapenak aitarekin. Azaldu duenez, 2 urte zituenean, denda bateko erakusleihoan pandero bat ikusi zuen, eta hari begira geratu zen" ttir ttir" esanez. Hura erosiz gero, ez zegoen jostailu hoberik Izerrentzat.
‎Esaldi hari begira geratu nintzen denbora luzean, eternitate bat, irakurri edo ulertu nahian baino gehiago, haren edertasuna gozatu nahian. Nire mugikorrean esaldi hura argituta ikustean, bonba bat lehertu zitzaidan barruan, bizi metraila zabaltzen sentitu nuen gorputzetik.
‎Hasiera batean halako haserrea sentitzen nuen, laburtasun hartan bere indiferentzia adierazten ari zelakoan, baina zer egiten nuen? Mezu hari begira geratu eta behin eta berriz irakurri. Esaldi bat behin eta berriz irakurtzen duzunean zentzua galtzen hasten da, eta azkenean nahi diozun zentzua eman ahal diozu.
‎Horregatik, egun batean bizardun horietako bat harrapatu eta erreka batean ito zuten caonabotarrek. Hari begira geratu ziren eta, altxatzeko agindua eman bazioten ere, hildakoa ez zen mugitzen. Hirugarren egunean gorpuari kiratsa zeriola ikusirik, alde egin zuten; erabakia hartua zegoen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia