Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Zertan pentsatzen zuen galdetu genion, eta ez zuela ezertxo ere buruan erantzun behar. Bidezidor labur bati jarraituz igotzen ginen haren baserrira. Bostehunen bat metro.
2001
‎Hamar urterekin," Jaunartze aundia" ospatu ohi zen lehengo garai haietan, eta" ori egin orduko, zai dauzka batetik eta bestetik, neskametzarako eske". Eta neskame zihoazen," Goierriko emakume batek" aipatutako adibide hartan baserri batera. Han, lan eta lan arituko da, etengabe.
2002
‎Dolare sistema hau geure begiz, oso osorik ikus dezakegun bakarra da Euskal Herrian. Garai hartako baserrietako dolareak suak erre zituelako edota denborarekin baserriaren barneko espazioa eraldatu egin zutelako desagertu egin dira. Gipuzkoako Ezkio Itsaso herrian dago Igartubeiti, Ormaiztegi eta Zumarraga arteko errepide nagusitik Ezkiora bidean, kilometro batera.
2003
‎Horietako batzuek irakurri bakarrik egiten dute, beste zenbaiti zinea gustatzen zaie; honek hiria nahiago du, hark baserriko bizitza; abstemio batzuk, ardo onaren lagun, besteak; egunekoak eta gauekoak; bidaiariak eta egoiliarrak; inspirazioaren zain bizi direnak eta haren bila lanean doazenak...
‎Ez ziren, ba, alferrik gertatu telebista erosi ondoko ika mika haiek. Berdin berdin egin zion oporretan Mediterraneora joatea proposatu zuenean, edota, hark baserri batera bizitzera joateko zeukan ilusioa deseginez, hirian pisu bat erostea erabaki zutenean. Den denak kexak eta arrangurak izan ziren.
‎Gajoa negar eta negar ari zen, besotik hartuta haren baserrirantz abiatu ginen.
2004
‎Gose da Otsoto bere mendiak utzi eta herria bisitatzera jaisten denean. Gizakiak sabela bete ahal izateko ezer gabe utzi du, eta haren baserriak eta etxaldeak dira orain bere salbazio bakarra. Herrian, Toto zakurra aurkituko du, betiko moduan, haragiz eta hezurrez lepo, baina kate lodiz lotuta.
2008
‎Jarraian, sagar txikitua edo patsa bildu eta aska erdian pilatzen da, mendi modukoa eginez. Mendi horren gainean ohol ezberdinez osaturiko egitura konplexua osatzen da, eta haren bitartez baserriko habe nagusiak bere indarra igorriko du patsa zanpatze lanean. Patsarekin kontaktuan hodiak jartzen dira, muztioa errazago atera dadin, eta baserriko beheko solairuan dagoen ardatza biraraziz, goiko solairuko habe nagusia gora eta behera mugiaraziko da, patsa zanpatu eta hartatik muztioa erauziz.
‎Joxe Marik ez eban eleizarik zapaldu be egiten gerra ondoren. Han doaz, ba, fraileok haren baserrira. Zaldia atariko obaoan lotu eta, Eup!
‎baserriaren ardura etxeko premuarentzat. Nazariorentzat?, eta sutegiarena Ismaelentzat. Aitaren irudikatze hartan orbetarrek belaunaldiz belaunaldi jarraitutako usadioak bazuen zeresanik. Nazarioren aitak eta osaba Bixentek ere ez zuten besterik egin, hura baserriaz arduratzen zela eta hau sutegiaz?, Nazarioren eta Ismaelen gustuak bestelakoak ziren arren, Ismaelek atseginago baitzuen baserria, eta Nazariok sutegia. Baina aitak bere asmoak bazituen ere, bi anaiek trukatu egiten zituzten beren lanak tarteka, halako eran, non ez baitzen harritzekoa Nazario sutegian ikustea, osaba Bixenteren agindupean, edo astoak, mandoak eta zaldiak ferratzen, edo inguruko baserritarren burdinazko lanabes zartatuak konpontzen:
‎Gauzak nola mugitu izan ziren jakiteko pare bat ohar bederen egin beharra dago hemen. Gaur egun bitxia gertatuko zaigu, baina, Garate-k gogo rarazi duenez, gerraondo hartan baserri eta herrisketako jende heldu asko zegoen gerrateko larrialdietan. Arantzazurako promesa, egindakorik, eta kontzientzia lasaitzeko promesa hura bete beharra zuenik (frontetik itzuliak, preso ohiak, etxean estu eta larri egondakoak, etab.).
‎Alta, ohartu beharrekoa da gaur egun euskal herritarren %90 hirietan bizi bada ere, Azkueren garaian hiritik kanpo kokatzen zirela biztanleen erdia inguru (1900 urtean, adibidez, industrializatuen zeuden Bizkaian eta Gipuzkoan, ondoz ondotik, herritarren %47a eta %56 bost mila biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi ziren179). Joxe Azurmendik garai hartako baserri literatura kontestualizatu nahian dioen bezala, «Orduko Euskal Herritik oraingora dagoen aldea, kontrastea, puntuz puntu erakutsi genuke: orduko ekonomia eta oraingoa; orduko gizarte taxukera eta oraingoa», eta errealitate horrek eragin zuzena zuen errepresentazio sinboliko eta ideologikoetan180 Eta, zer esanik ez, orduko euskal hiztunen gehiengoa hiritik kanpo bizi zen, eta kalea, maila sozialean ez ezik arlo formal ia guztietan ere erdalduna zen.
‎JOANA. Poliziak etzaukak ezer! Ezin ditek frogatu gau hartan baserrian egon ginela!
‎ABEL. Gau hartan baserrian ez hintzela egon esan hidanan. Baina han egon hintzenan!
‎zakik seguru. Gau hartan baserrian egon hintzela. Baina ezin ditek frogatu sua hik piztu huenik.
‎baserriaren ardura etxeko premuarentzat Nazariorentzat, eta sutegiarena Ismaelentzat. Aitaren irudikatze hartan orbetarrek belaunaldiz belaunaldi jarraitutako usadioak bazuen zeresanik Nazarioren aitak eta osaba Bixentek ere ez zuten besterik egin, hura baserriaz arduratzen zela eta hau sutegiaz, Nazarioren eta Ismaelen gustuak bestelakoak ziren arren, Ismaelek atseginago baitzuen baserria, eta Nazariok sutegia. Baina aitak bere asmoak bazituen ere, bi anaiek trukatu egiten zituzten beren lanak tarteka, halako eran, non ez baitzen harritzekoa Nazario sutegian ikustea, osaba Bixenteren agindupean, edo astoak, mandoak eta zaldiak ferratzen, edo inguruko baserritarren burdinazko lanabes zartatuak konpontzen:
‎Behin, gurasoekin lagun baten etxera, haren baserrira joan eta, haren amarekin gurea solasean ari zela, halako batean gure amak inbitatu zuen hura, egun batean Hondarribira joan zedin, zer eta «plaian paseo bat» egingo zutela, eta hark, lagunaren amak, biak erdaraz ari, «ez, ez», bera ez zela plaiara joango, bera itsasoak «tiratu» egiten zuela, eta, gure amak, «olatuak bota?», ezetz, joateko lasai, ez zuela botako, eta hark, bota e...
‎baserriaren ardura etxeko premuarentzat –Nazariorentzat–, eta sutegiarena Ismaelentzat. Aitaren irudikatze hartan orbetarrek belaunaldiz belaunaldi jarraitutako usadioak bazuen zeresanik –Nazarioren aitak eta osaba Bixentek ere ez zuten besterik egin, hura baserriaz arduratzen zela eta hau sutegiaz–, Nazarioren eta Ismaelen gustuak bestelakoak ziren arren, Ismaelek atseginago baitzuen baserria, eta Nazariok sutegia. Baina aitak bere asmoak bazituen ere, bi anaiek trukatu egiten zituzten beren lanak tarteka, halako eran, non ez baitzen harritzekoa Nazario sutegian ikustea, osaba Bixenteren agindupean, edo astoak, mandoak eta zaldiak ferratzen, edo inguruko baserritarren burdinazko lanabes zartatuak konpontzen:
2009
‎XVI. mendearen inguruan, natura kolonizatzen hasi ziren orduko biztanleak, baserrien bidez. Dena den, ez pentsa garai hartan baserriak familia bizitoki ederrak zirenik. Baserria sagardoa sortzeko eraikin edo fabrika gisa sortu zen.
‎Lekura joan, eta baserritarrari gurutzeaz galdetu zion. Sasi artean 40 urtez hautsita egon zen gurutze hura topatu, eta hildako haren baserrira eraman zien. Norbaiti buruz idatzi behar bazuen, haren inguruko informazio guztia bilatzen zuen Zabalak:
‎Esate baterako, eguraldi ona bazegoen lizarpera bidaltzen ninduen, artez artez, pentsatu ere egin gabe. Lauzpabost jakatxo egingo nizkizun udaldi hartan baserriko lizarpean edukitzen genuen aulkian eserita.
‎Gozotasuna zenuen, esate baterako, animalienganako. Akordatzen zara ihintz tantak zintzilik zeuzkan amarauna ikusi zenuenean goiz hartan baserriko atarian. Izugarri polita iruditu zitzaizun eta galdetu zenidan armiarmek ea nola josten zuten hala orratzik eta haririk gabe.
2011
‎Mamitteren anaia Ignazio Garmendia zen Sakonetaren jabea, EAJtik hurbil dabilen eraikuntzako enpresaria, eta arazorik gabe sinatu zituen hark baserriaren desjabetze agiriak. Anaia anakoreta eta terrorista ohiak alde egin nahi ez, ordea.
‎Lehenengo Linori buruzko bideo bat erakutsi euskuen: Linori buruzko argazkiak, haren familiakoak, haren baserria, Dimako inguruak eta abar.
‎85 urte betetzear da Juan. Zelai eta pagadiz betetako paisaia ikus daiteke haren baserritik.
‎Beste batzuk, Lesakara joaten ziren lanera. Jende mugimendu hark baserriak hustea ekarria zuen ordurako. Eta horixe aztertzea erabaki nuen.
2012
‎Poliziak baserrira heldu zirenean, epailearen agindua zeramaten. Egoitzek, une hartan baserrian zegoen gizaki bakarrak, ezetz egin zuen buruarekin agindua irakurtzen zuen bitartean, eta gero, papera esku artean oraindik, ez zekiela zer egin behar zuen edo zer egin zezakeen aitortu zien poliziei. Poliziek amari deitzeko esan zioten, baina amak ez zuen telefonoa hartu eta auzoko batzuek egin behar izan zuten lekuko lana eta poliziaren orriak sinatu.
‎Urtetan, izebak lur sail batzuk saldu zizkion Isidrori, bost kilometro beheragoko bizilagunari. Diru harekin baserria berritu eta landa-etxe bilakatzeko ametsa zuen izebak; sasi guztiak kenduko zituen, erretegi bat jarriko zuen atzeko partean eta, agian, urmael txiki bat sortu, igel eta guzti. Ideia zoragarria iruditzen zitzaidan:
‎Ortuko barazkiak herriko plazara eramateko erabiltzen zuen osabak furgoneta; baina Pedro Mari hil zenez geroztik tomateak, porruak eta tipula gehienak nahastuta hazten ziren, edonon eta edonola, eta inork jaso gabe usteltzen ziren. Lan hura baserrietako emakumeek egin ohi zuten arren, osabak azokara joatea maite zuen, eta ondo moldatzen zen. Nik sarritan laguntzen nuen, jeneroa saltzera eta merkatuko giroa ikustera, eta ohitura haren falta sumatzen nuen.
2013
‎Brion gazteari asko gustatzen zitzaion baserriko bizimodua, eta egun horretan Matxikoteri ardiekin laguntzera joan zen. Haren baserrira zeraman aldapa pikoa jaisten ari ziren, 21:00 inguruan, haien autoa GALeko kideen Donostiako matrikuladun auto batekin gurutzatu zenean; bat batean, beste autotik, tiroka hasi zitzaizkien, arma automatiko batekin, autoan hamalau zulo topatu zituzten, eta jendarmeek hemeretzi bala zorro topatu zituzten inguruan?. Matxikotek kontrola galdu zuen.
2014
‎Beraz, beste hirurok nire autoan sartu gara Markosenera joateko. Haren baserria Nazariorenetik 100 metro eskasera dagoenez, berehala iritsi gara atarira. Autotik irtenda, kidea eta biok inguruak miatzen hasi gara, argitasun handiegirik ez dagoen arren gaua bazter guztien jabe bilakatuz geroztik.
‎Bertan XX. mendean argitaratutako iragarkiak kontsulta daitezke. Baten batek pentsa dezake orduko hartan baserriko produktuak besterik ez zirela iragartzen. Oso oker ibiliko litzateke, ordea.
2015
‎Edonola ere, Lakoizketak botanikan eta euskalgintzan egindako lanaren balioa ukaezina da. Eusko Ikaskuntzak ere aitortu nahi izan zuen Lakoizketako eruaren lana, eta plaka bat jarri zuen haren baserrian, 1924ean: Etxe ontako seme zen Lakoizketa jauna, landare jakintzan euskaldun nagusiena.
‎esate baterako, belarra ebakitzeko garaian, auzolanean, Joxe Marik beste inork baino belar sail estuagoak aukeratzen zituela Anttoniren bisita espero zuenean. Eta Anttonirentzat idazten zituen kartak Jexuxek berak eramaten zituela haren baserrira, Lokatera, bizikletan. Gerra hasi zenean, ordea, Anttoni omen zen Joxe Mariren bila joaten zena hari eta harekin zeuden guztiei jana partitzera.
‎Jexux nola ezagutu zuen kontatu dit: mendi buelta baten ostean haren baserrian egokitu omen zen. Pagoeta Eguna edo horrelakoren bat izango zen, garai hartan danbolintero eta soinu jotzaileek erromeria giroan egiten baitzuten joan etorria.
‎Hori esan eta tabernatik alde egin zuen prakak askatzera edo. Iluntze hartan baserriko bidea lehenago eta errezago hartu omen zuen gizonak. Nire arrebak behintzat horrela dino.
2016
‎• Andatza auzoko herrigunean egingo ditut gune horretako eta haren inguruko baserriei dagozkienak. Guztira biztanleen %13 osatzen dute:
‎Harrapatuko baninduten, berdin, ez dakit zein aparatuko buru nintzela esango zuten. Eta, bigarren aukera, Zuberoako herri galdu hartako baserri galdu hartan, ez zela bideragarria konturatu nintzen. Erakundea estrategia aldaketa bat prestatzen ari zela erran zidaten.
2017
‎" Hura hil ostean jendeak asko maite zuela konturatuta, omenaldi bat antolatu genuen, bere lagunen, Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta udalaren artean. Xoxotera bidean Takoloren omenezko irudia jarri genuen, haren baserria zenaren aurrean. Uztarria komunikazio taldeak, berriz, Joxe Urbietaren liburu biografikoa kaleratu zuen.
‎“oilarren dei horrekin/ bazaizkigu sartzen/ ea arraultzik behintzat/ ez duten ekartzen”. Gure ondoan eserita zegoen gizonari Iturriaga haren baserrira eramateko gogoa piztu zitzaion bat batean. Zerbait irakatsiko ziola usteko zuen, baina beste behin Iturriagak umore propioaren erakustaldia egin zuen.
‎Itzuli batzuk eman nituen, eta bizilagun batek esan zidan non dagoen baserria. Joan nintzen, Beari galdetzeko ea bazekien non zen operazioa, eta zer eta operazioa haren baserrian ari ziren egiten?. Vrignon Errekarteraino heldu zen autoz, Poliziak argi handi baten bidez gelditzeko eskatu zion arte.
2018
‎Arantzako Mutikonborda baserrian jaioa, zazpi senideko familia batean bigarrena izan zen Madariaga. Garai hartan baserrietan ohikoa zen bizimodua egin zuen. Ttiki ttikitatik baserriko lanei gogor ekin eta, ahal zen neurrian, eskolara joan zen, 13 urte bete eta eskola utzi zuen arte.
‎Baserritarrak izaki, lan handia egiten zuten euren bizia aurrera ateratzeko.Egunez baratzeko eta aziendako lanak, gauez etxeko lanak. Emaztea oso berandu arte gelditzen zen iruten, garai hartan baserri gehienetan egiten zen bezalaxe. Horretan aritzen zela katu beltz bat sartzen zitzaien etxera eta sukaldean zeukaten guztia jan egiten zien.
‎Inbidia, jakina, gaztelaniazko literaturari, Tio Anjelen liburu guztiak, esan gabe doa, gaztelaniaz idatziak baitira. Inbidia, Tio Anjel euskaldun petoa izan arren, iloba Zuhaitzekin erdaraz hitz egiten ezin irudikatuzkoa, hori baino are zailagoa egiten zaidalako irudikatzea haren baserrian euskarazko liburuz betetako zapata kaxarik, hain zaigu zaila euskaldunoi euskaraz inork agindu gabe eta ezerk hartara derrigortu gabe euskaraz irakurtzea, euskara bere betiko eta berezko txokoetatik ateratzea. Ez, jakina, Tio Anjelen edo hark bezala jokatzen dutenen erruz, ezta euskara berez eta per se inguruko erdarak baino ahulagoa delako ere, euskararen historiaren eta gaur egungo egoera soziolinguistikoaren ondorioz baizik, Pako Aristik berriki Hitzen uberan agerkari digitalean, Testuingurua izenburua duen artikuluan, ederki azaldu duen moduan.
‎Arzalluzekin ere mintzatu ginen EBBko hiru kide nafarrok. Galdakaoko haren baserrira joan ginen; asteburua zen, eta haren emaztea ere, Begoña, han zegoen; botila bat sagardo eta gazta atera ziguten, eta hantxe aritu ginen solasean, atarian. Arzalluzi planteamendu hau egin nion:
‎Errobiko hotsetan oroitzapen historikoak ene izpirituan metatzen ziren, ibaian gora egiten nuen anartean. Ezin nuen inora begiratu Pirinioak, itsasoa edo Baionako hiria ikusi gabe, haren baserri ederrekin, baratzez inguraturik. Gaua arte luzatuko nuen ene paseatzea, eguzkiak, hodeiez erdi gorde eta ostertzean apalduak, abisatu ez balit joateko kontuak prestatu behar nituela.
2019
‎Baina, hiruzpalau mende behera jotzen badugu, eta iparraldeko Sarako beste apez Axular jakintsuarengana iritsi, han ikusten dugu hark baserri inguruan hainbeste estimazio ez duen zuhaitzen artean kokatzen digula, fruituondoak preziatuagoak zirelako orduan, eta altzak ez omen fruiturik, eta horregatik emakume antzu eta familigabekoen parekotzat, halere moz  korra baino nahiago, ipini zigun altza Axular abadeak. Begira nola dioskun:
‎Eta nola ez, Andoainen Larramendi bazkunako buru den Jon Unanue jaunari, 2012an aurreneko aldiz trilogia honen materialak utzi nizkionean, zintzo gordeko zizkidala hitz ematea aski ez, iaz Leitzalarreko Unaiak argitaratu izanagatik. Eta Iñaki Azkune jakintsuari, zer esanik ez, Zestoako historia guzia eskura emateagatik, non ederki ikusten baiten inguru hartako baserrien historiak ere ez duela zer ikusirik hemengoekin.
2020
‎Hori arrazoitzeko ere hainbat adibide eman ditu: «Inguruko baserritar bati zisterna bat jarri zioten atzo, haren baserri inguruko ura edan ezin delako, baina oraindik konektatu gabe du».
2021
‎Oihan basatiak lizun birjina estaltzen du, eta lurzoru bera ona da gizakientzat eta zuhaitzentzat. Pertsona baten osasunak hainbeste zelai akre behar ditu bistan, nola haren baserriak gorotz kargak. Hortxe daude elikatzen duten okela sendoak.
2022
‎Hala ere, tutuak, beheko aldean, hagatxo bat zeukan, alderik alde horizontalean gurutzatzen zuena, eta, seguru asko, hartantxe egonen zen finkatua delako hodia, sabaian, horma ondoan. Kontua da, gau hartan baserriko familia afaltzen ari zen bitartean, katutxoak bere burua bota ondoren, sukaldeko sabaian agertu zela, buruz behera, hagatxo hartan trabatuta. Ateratako zaratatxoarekin, familiakoak harritu egin ziren eta berehala gora begiratu zuten.
‎Halaxe, ba, ilunabar batean, egun hartako baserri lan premiazkoenak egin ondoren, hantxe plantatu zen gure Manex, aldapako goialdean, lera hartuta. Leku egokian kokatu, leran eseri, bere kalkulutxoak egin eta han joan zen goitik behera, ziztu bizian.
‎' Kartzelan baldin badaude, zeozer egingo ziten'». 60 bat urte zituela, guardia zibilak tiroka sartu ziren haren baserrira. «Ez zuten bertan hil, milagroz».
‎' Kartzelan baldin badaude, zeozer egingo ziten'». 60 bat urte zituela, guardia zibilak tiroka sartu ziren haren baserrira. «Ez zuten bertan hil, milagroz».
‎Beti galdetzen diot neure buruari: «Zergatik eraman nituen nik margoak egun hartan baserrira?». Beste edonork pilota, baloia... eramango zituen, baina nik margoak eraman nituen.
‎Honek baserritar baten laguntza lortu du, Thomas Eneako Pantxika Haltzuetena. Haren baserrian atseden hartzeko, indarrak berritzeko eta oinetakoak aldatzeko aukera izango duzue. Pantxikak badu morroi bat berarekin, baserriko lanak aurrera ateratzen laguntzen diona.
‎" 1948an jaio nintzen Donostiako Santiago baserrian, Gobernu Zibilaren atzeko partean zegoena. Garai hartan baserritik oso gutxi ateratzen ginen, eskolara Prim kalera, eta gutxi gehiago, enkarguren batera edo... Aita kamioi batekin aritzen zen, hara eta hona, ikatza garraiatzen.
‎Taberna hartu berritan auzora sarri sarri joateko ohitura mantendu bazuten ere, herri handi hark irentsi egin ditu astero, oldeka, eta astelehenak benetan bilakatu dira deskantsurako egun beharrezko. Gaur, ordea, Mandiolako Inesen urtebetetzearen aitzakian, haren baserrian bazkaltzekoak dira hiru ahizpak eta neba gaztea. Rakelen txikitako lagun mina da Ines. Haren negarrak, lopetegitarrek auzoa utziko zutela jakindakoan.
‎Adineko jendeak, gaixorik zeudenek edo elizara hurbildu ezin zutenek etxetik entzun zezaketen meza modu horretan”, kontatzen du beruetearrak. Baina garai hartan baserrietan ere jende asko bizi zen, eta horiengana nola iritsi zitekeen pentsatzen jarri zen apaiza. “Horrela pasatu zen irratiaren ideiara”.
2023
‎Haren aldamenean zegoen gizonaren aurpegia ere ezaguna egin zitzaion, orduko sarekada hartan baserria arakatzen aritu zen baita.
‎Denak gakotuak ziren. Taberna batean hasi zen lanean, eta lehen pagarekin ordaindu zituen ordenagailu eramangarria, Parisko Errepublika plazan ezagutu zuen laborari haren herrirako treneko billetea eta haren baserrirako taxia. Bloga estreinatu zuen laborari haren gorabeherekin, eta jarraitu zuen Parisko bere auzoko jendearen istorioak kontatzen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
haren 23 (0,15)
hartan 18 (0,12)
hark 5 (0,03)
hartako 5 (0,03)
hura 4 (0,03)
Haren 3 (0,02)
harekin 1 (0,01)
haren bitartez 1 (0,01)
haren inguruko 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia