Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Hango neskez, haien iheskeria —lotsa? zuhurtzia? — baizik ez dut gogoan, baina horretan ez zeuden sobera aparte neure ohiko bizilekuan ezagutzen nituenetatik. Gainerakoan, deus guti:
2001
‎Senideen arteko maitasuna sendoa da. Horretan ez dago beste lurraldeekin alde handirik. Familia behartsuak direnez gero, ordea, senideen arteko atxikimendua estuagoa dela esango nuke.
2002
Horretan ez dago zalantzarik.
‎Ez pentsa, hala ere, kardulatza bezain zakarra denik nire arreba hori. Gauza on asko ditu, horretan ez dago inolako zalantzarik, eta ikusiko duzu nola lagunduko dizun gorgonekin duzun arazoa konpontzeko garaian.
‎Zilarbiziren istorioak entzunda, Pertseok begirune handia hartu zion, eta pertsona miresgarritzat zeukan. Gazte hark ondo ezagutzen zuen mundua, horretan ez zegoen zalantzarik, eta benetan ez dago, Pertseo bezalako gazte ausart batentzat, hori baino gauza atseginagorik: mundua ezagutzen duen norbaiten adiskide egitea, eta haren ezagutzak dastatzeko eta gozatzeko aukera edukitzea.
2003
‎Garai batean, beren artean hobeto konpontzen zirela zirudienean, elkarrekin ateratzen omen ziren ilunabarrean, eta hondartzaren gaineko pasealekuan barrena ikusten omen zituzten bata bestearen pausoan baina elkarrekin hitzik egin gabe, eta itsasoko arragoa urdinean urtzeko zorian zegoen eguzki gorriari begira geratzen omen ziren, ikuskizun hori jarraitzeko bide ertzean propio jarriak ziruditen aulkietan eserita. Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen, txalupa geldiak ikusten dira egonean kulunkan eta horiei begira edo olatuen kontaduria egiten jarraitzen omen zuten eserita eguzkia sartu eta gero ere, herriko beste bikote heldu askok egin ohi zuten bezala, itsas brisarak eguratsa freskatzen zuen arte....
2004
‎–Frankismoak emigrazioa arma politiko gisa erabili zuen. Horretan ez dago dudarik, eta ez dakit zergatik ez diren gertakari horren ondorioak sakon aztertzen. Halako beldur bat sumatu dut beti gai honi buruz hitz egin behar den bakoitzean.
‎Ikustekoa izango da mundu dinamika berri horre tan orain arteko Estatu logika hilgarri hori gainditzerik izango den. Aurre iragarpen horretan ez dago aho beteko adostasunik gure artean: batzuek, Etxezarretak berak beharbada, lokalismoaren susperraldirako abagune egokiagoa aurreikusten dutela dirudi, eta eleaniztasunaren gaia hortxe bertan koka dezakegu nahi izanez gero; 692 beste euskaldun batzuen aburuak ez du baikortasun horretarako aukera handirik antzeman, globalizazioaren fenomenoa ez duelako ikusten egungo Nazio estatuen aurka doan logika ekonomiko eta kultural gisa.
‎Ez da halakorik gertatzen ikasteko modua bigarren mintzairarena denean, orduan garatzen diren ezaugarri psikosozialak arras bestelakoak direlako. Bigarren horretan ez dago ama hizkuntzaren bizipen eta erropenik: hura bizitzaren hizkuntza izan da, giza garapenaren mintzetan estekaturik hazitako mintzoa; hau, berriz, adimen jarduera formalaren ezpalekoa, didaktika molderik komunikatiboena egokituta ere.
2005
‎–Dena dela, guk presionatzen jarraituko dugu. Aukeratu dugun sagua egokia da, horretan ez dago zalantzarik. Gainera, bagabiltza kontrol talde lokala aukeratzen, ezin hobea.
2007
‎Orduan jakin nuen, ziurtasun osoz jakin ere, adarra jotzen ari zitzaidala, Irenek ziri ederra sartu nahi zidala, beste askotan egin izan zidan bezalaxe. Etxola horretan ez zegoela inor, Onofre bere imajinaziotik sortutako izen bat besterik ez zela, Ray izeneko txakurra bezala, eta inork ez zigula, azken finean, gorputz atalik eskuztatuko pizgailu ziztrin baten truke.
2008
‎geuri zegokigun, zorrak zirela eta; baina ez zuen ematen gure kapitainaren kideek, batez ere nik ikusitako bi elementu haiek, Zakur Beltzek eta eskale itsuak, beren lapur sariari gogo onez uko egingo ziotenik, zertarako eta hildakoaren zorrak ordaintzeko. Kapitainak agindu bezala segituan zaldia hartu eta Livesey doktorearen bila joan banintz, ama bakarrik eta babesik gabe geratuko zen, eta horretan ez zegoen pentsatzerik ere. Egia esan, ezinezkoa zirudien bera edo ni denbora gehiagoz etxean gelditzeak, ikatz puskak sukaldeko su burdinan erortzen edo, erlojuaren tikitakak berak asaldatu egiten baikintuzten zeharo.
‎Horregatik, hedabideetan euskaraz nahiz erdaraz isurtzen diren juzguazalpen batzuk, oka eragitekoak dira eta ez dago irratia edo telebista itzali beste biderik. Abertzaleen Euskal Herri horretan ez dagoelako herri euskaldunaren erreferentziarik, euskara gaitzat hartuta edo ari ez baldin badira bederen. Orduan, mintzoaren gaia euskara dutelako edo, herri euskaldunaz oroitzen dira, euskaldun izatearen bazterkeriak salatzeko.
2009
‎Zerrendaren kontuak min egiten du, noski. Batez ere zerrenda horretan ez bazaude, ezta?
‎Laurok. Gauza askotan oso diferenteak ginen, baina moto kontuak ateratzen zirenean, horretan ez zegoen eztabaidarik. Ez neskak ez beste ezer.
‎Berri onak ziren horiek berarentzat, bikainak egia esanda: tarte labur horretan ez zegoen kamera saltzeko denbora askorik, are gutxiago diru hori gastatzeko. Eta gainera, Joana eskura zuen orain, berrogei metro eskasera.
‎Zaragozako bezero batek opari gisa eman zizkiola, edo antzeko gezurren bat. Nahiz eta ziur nengoen Mielek ez ziola ezer sinetsi, eta hasieratik atera zuela, nik baino askoz lehenago, horretan ez zegoen zalantzarik, txanpon haien jatorriaren arrastoa.
2010
‎Ezerezetik gatoz eta ezerezera goaz, eta bitartean, ez aspertzeko edo, antzerkia egiten dugu? baina ezerezetik ezerezerako antzerki horretan ez dago salbabiderik, kendu hori burutik, Gabino: ez dut, beraz, Kristo Jainkoaren semea denik sinesten, eta ez dut beste ezein salbatzailerengan sinesten.
‎ETAk Espainiako Gobernuari su eten ondorengo egoeraz egiten zuen balantzea adierazi zion. Balantze larria egiten zuen Erakundeak, eta Gobernuaren ordezkariei adierazi zitzaien urraketa egoera horretan ez zegoela baldintzarik negoziazio gai berrietan murgiltzeko. Aldi berean, Zapatero presidentearentzat gutuna entregatu zitzaien bere ordezkariei.
‎Munduan ez dago gizonik ni joko nauenik. Horretan ez dago arrisku handirik. Zurea ikusi ondoren, ikasi dut ederki lezioa.
‎Kutxa kontu handiz zabaldu zuen Amaiak eta Mariori ezer esan ez izanaz poztu zen segituan. Kutxa horretan ez baitzegoen ezer. Belusez forratuta zegoen, gauza hauskor bat kontu handiz gordetzeko moduan prestatuta, baina gauza hori edozer zela ere, jada ez zegoen kutxa horren barruan.
‎Kanbioen eskutokia metalezkoa nahi zuen, horretan ez zegoen dudarik:
‎Ongi hezitako, egoki makillatutako eta ezin hobeto jantzitako gonbidatugaia naiz. Kalera irten orduko, azken lurrin ukituarekin, munduari esan nahi diot festa horretan ez nengokeela tokiz kanpo, eta bataz bestekoaren azpitik nengokeela janari eta edari kontuetan. Merke, beraz.
‎Astero egin zezakeen telefono deia ere, batari edo besteari egingo zion. Eta gutunak biei idazteko asmoa zuen, horretan ez zegoen arazorik, gogoa izanez gero.
‎Ezerezetik gatoz eta ezerezera goaz, eta bitartean, ez aspertzeko edo, antzerkia egiten dugu... baina ezerezetik ezerezerako antzerki horretan ez dago salbabiderik, kendu hori burutik, Gabino: ez dut, beraz, Kristo Jainkoaren semea denik sinesten, eta ez dut beste ezein salbatzailerengan sinesten.
2011
‎–Hil ala biziko lana dute hiztun herri gehienok, delako boundary edo muga hesi hori lortzearena. Horretan ez dago engainurik. Soziokulturazko muga hesi horiek indarrean mantentzeko gai diren neurrian, eta ez gehiago, izango dira beren herri hizkuntza hori ama hizkuntza moduan belaunez belaun transmititzeko gai.
2012
‎Guztia guztiaz egina dago. Horrek esan nahi du gure berezkotasun horretan ez dagoela ezer partikularrik. Hori bai, sartzen bagara arautu dugun munduan, hor dena da partikularra, ze, esaten dugu, ni naiz horren jabea, eta ez zu?,, ni naiz nagusia eta zu zerbitzaria?.
‎Dena den, etenaldi baten ondoren neure onera etorri nintzen, eta ergela baino ergelagoa nintzela hasi nintzaion neure buruari aurpegiratzen, eta esaten deabrua ikusteagatik beldurtzen zena ez zela gai uharte batean bakarrik hogei urtez bizi izateko, eta sinetsi beharra nuela leize zulo horretan ez zegoela ni baino gauza beldurgarriagorik. Berehala, suspertu nintzen, eta, zuzi handi bat hartuta, berriro sartu nintzen, makila sugarretan neramala.
‎Felicite, Bihotz apal bat eko pertsonaia, jostailua da patuaren eskuetan, eta Emma irakurtzen hasten denean Rousseauren Eloisa Berria, garbi ikusten da saio guztiak porrotera daudela kondenaturik. Horretan ez baitago engainurik.
2013
‎Ez du eginahalagatik zerekin saritu bere burua. Hiru lau orri baizik falta ez zitzaizkiolarik hasi zaio ausikika azken sagarrari, eta jadaneko badaki etxe horretan ez dagoela jateko gehiagorik.
‎–Eta zer gertatzen zitzaion Maddiri? Argazki horretan ez dago ederki. Oso aurpegi txarra dauka.
‎Igerilekuan erori behar zuen, bere bi lagunen modura, bestela akabo Amaia. Eskerrak urtarrileko egun fresko horretan ez zegoela turistarik uretan, jolasean. Tira ba, ez zegoen beste erremediorik.
‎Baina areto zabal horretan ez zegoen ezkutaleku handirik. Aukera bakarra ikusi zuten:
2014
‎uzten dut (finlandiarra gabe),, arraza? horretan prusiar, lituaniar, estoniar, finlandiar, laponiarren arbaso prehistorikoak sartu nahi baitira; h. d., Quatrefagesek, bere tesia justifikatzeko, modu horretan ez dagoen arraza bat asmatu du.
‎–Tenore horretan ez dago mugimendu handirik, erran zuen?. Haur gehienak ordu batean ateratzen dira.
‎–Alabak telefonorik gabe ez ateratzeko erraten dit, baina beti atzentzen dut. Nolanahi ere, toki horretan ez dago estaldurarik.
2015
‎Geure buruaz beste egiten ari gara. Horretan ez dago zalantzarik. Baina begira iezaguzu guri, ilargi errainuen argipean bi zoro liburu metaz inguratuta.
‎Bazkaldu edo afaldu, nondik begiratzen zaion, arratsaldeko hiruretan joaten naizelako. Ordu horretan ez dagoenez inor, beti hartzen dut goiko solairuko mahaia, leihoaren ondoan dagoena: itsasoa ikusten da hortik.
‎Besteetan, eta batez ere ordutan beraren argazkiak ikusten egon ostean, beraren aurpegia memorizatzea lortzen dut; baina halako batean konturatzen naiz jada ez dudala gogoratzen nolakoa zen beraren ukondoaren barruko tolesa, zelakoa beraren belaunetako errotonda, eskumuturretako azalean muxu ematean sentitutakoa, nire aho barruan beraren mingainaren presentzia, eta orduan konturatzen naiz ez naizela oroitzen nolakoak ziren beraren oinetako behatzak. Eta une horretan ez dago argazkirik oroimin hori sendatuko didanik. Nahiz eta beraren aurpegia buruz ikasi.
‎Halabeharra hitza, berdin berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa. Berdintze horretan ez dago kontraesanik zeren, modu batera nahiz bestera izan, aldez aurretik ez baitago igartzerik zer etorriko den, eta gertatu ondoren ere horixe besterik ez baitakigu: gertatu egin dela.
‎Zelai erdian ari da pilatzen, ondorioz, bi taldeen joko gehiena, eta eremu horretan ez dago oraingoz irabazle garbirik. Gorostiza eta Zivcovitch bi erdilari internazionalen arteko borroka ikusgarria izaten ari da baloiaren kontrola eskuratzeko lehian.
‎Izateko eran serioa da astegun buruzurian, baina zirikatzaile petoa asteburuetan. Kaskezurrean sartzen zaion hori egingo du, horretan ez dago burugogorragorik; hortzak estututa aritzen da proiektu guztietan, dela unibertsitateko doktore tesian, dela lagunarteko pala partiduetan. Hori dela eta irabazi ditu hainbeste ipuin sariketa (ez da alferrik koadrilako idazlerik publikatuena), eta horregatik izan da hainbeste urtetan Zarauzko eskubaloi taldeko atezainik onena, número uno.
‎Eta horretan ez zegoen alderik, noski.
‎Neure zerrenda osatu eta gero, Arabako zenbait lagunengana jo dut laguntza bila, hor jasotako hitzak ezagutzen ote zituzten galdetzeko, edo bilduma horretan ez zegoen besteren bat erabiltzen ote zuten jakiteko. Hauexek izan dira zintzo eta eskuzabal lagundu didatenak:
‎hau da, espazio horretan ez dago ezer. Molekulen abiadura tenperaturaren araberakoa
‎– Molekulen arteko espazioa hutsik dago, hau da, espazio horretan ez dago ezer.
2016
‎Naturalista jakintsuak baiezkoa eman zion, bere ile luzeak urduri moduan atzaparkatuz. Behin edo beste, zientziak kaxa argitsu horren deskubrimendua egiten balu eta argiaren indar neurtzailearen kaxarena frogatzen balu, elizak, hura onartzeko obligazionea ukanen zuela esan baitzion Sapek, Jainkoak hor ezarri zuela esateko obligazioena izango zuela eta horrek kezkatzen hasi zuen, baina horretan ez zeuden eta denborari bere denbora uztea deliberatu zuten.
‎interregno horrek diraueno, beti antzematen dut nire bihotza gatibu dagoela. Ozta ozta aurki dezaket nire bihotzean sei penny ko txanpon bat Miseriari emateko; beraz, beti alde egiten dut egoera horretatik ahal dudan bezain laster, eta suspertzen naizen unean, eskuzabala eta borondate onekoa naiz berriz ere; eta mundu honetan edozein gauza egingo nuke edozeinentzat nahiz edozeinekin, baldin eta bakar bakarrik konbentzituko banindute egintza horretan ez dagoela bekaturik batere.
‎Biok etzan behar genuen oheak gela bakar eta berean egotea aski zen berez halako asaldua eragiteko; baina oheen kokapenak, paralelo jarrita baitzeuden, eta bata bestetik hain gertu egoteak, bien artean bakarrik zumezko aulki txiki bat jartzeko adinako tartea besterik ez baitzegoen, are herstura handiagoan jartzen gintuen; gainera, sutatik hurbil zeuden, eta tximiniaren islak batetik, eta gela zeharkatzen zuen habe handi batek bestetik, halako etzaleku bat eratzen zuten, gure sentsazioen atsegintasunarentzat batere aproposa ez zena inondik inora ere. Eta guztiari zerbait gaineratzez gerotan, hau gaineratu behar, alegia bi oheak hain txikiak zirenez gero, ez zitzaigula burutik pasa ere egin damak eta bere neskameak elkarrekin lo egiterik; eta ni bietariko edozeinen aldamenean etzatea, halakorik posible izatera, nahiz eta desiratu behar ez zen gauza bat izan, halere horretan ez zegoen imajinazioak sufrimendurik gabe gogoan ez hartzeko moduko gauza ikaragarririk.
‎Txina inperialean gertaturiko ipuin bat idatz genezake orain, non Txinako enperadorearen eta bere ministroen solasaldiak agertuko liratekeen, euskaraz, jakinda ere, noski, Txina inperialeko enperadorea eta bere ministroak txineraz mintzatuko zirela, izatekotan; era berean, Pierre Loti idazle frantsesak frantsesez asmatu zituen Ramuntxo pilotari kontrabandistaren abenturak eta frantsesez idatzi haren amodio solasak Pantxika bere maiteñoarekin, istorioaren arabera bai Pantxika bai Ramuntxo euskaldun hutsak izan arren. Berezkoa du hori literaturak, eta jokaera horretan ez dago ez bekaturik, ez inongo arazorik. Arazoak izaten dira, ordea, eta ez beti txikiak, pertsonaien egiazko mintzaldietan hizkuntza bat baino gehiago nahasten direnean, baldin eta liburua hizkuntza horietako batean idatzia baldin bada.
‎Bestetik, azken urteetan herria eraikitzeko eredua planteatu denean, Nafarroak bere erabakiak hartuko dituela aitortu dugu. Horretan ez dago arazorik. Nafarroa izango da nafarrek erabakiko dutena?
‎espazioa???????? dago, hau da, espazio horretan ez dago ezer. molekulen
‎Agur Toyota, gure beribil zaharra Egun batez zitzaizun gertatu beharra? Uste gabean bide istripu bat txarra, Zorigaizto horretan ez zaude bakarra!
2017
‎Dagoeneko hamabi onenak aukeratu ditugu eta kanpoko epaile bat nahi genuen lehen sariak izendatzeko?, esan zuen eta Oteiza, Txillida, Basterretxea eta beste hainbati buruzko lanak aipatzen hasi zen eta ez zuela bukatuko ematen zuen. Pentsatuko nuela agindu nion, baina une horretan ez nengoela erantzuteko moduan, presaka nenbilelako, etxean neska eta bi mutilak gela barruan giltzaz itxita utziak bainituen eta beldur bainintzen ezegitekoren bat ez ote zuten egingo, atea indarrez zartatu edo leihotik ateratzen hasi eta min hartu. –Laugarren batean bizi gara?, gogoratu nien eta ikasleek eskuak ahora eraman zituzten, tragedia baten lekuko izango balira bezala, izutzen errazak ziren nonbait.
‎Taldekide batek, nik beti susmatu izan nuen japoniarra zela, seguru ez banekien ere, gela birtualean oso gutxi hitz egiten baitzuen, eskua altxatu eta. AEBek gerra galdu izan balute, Truman kriminal gisa juzgatua izango zen. Horretan ez dago zalantzarik. Baina beste zalantza bat eragin dit esan duzunak:
‎–Lagun bezala esaten dizut hori, ez fraide bezala?, erantsi zuen eta bere barre labur eta gaiztoa egin zuen, gaztetasun arrasto baten seinale. Normalean oso eskuzabal jokatzen dudala erantzun nion, baina gau horretan ez nengoela ezertarako.
‎148. Euskararen egoera minorizatuan dauden hizkuntzen kasuan, beharrezkoa da jarrera konprometitu bat hizkuntza minorizatua erabiltzeko. Horretan ez dago zalantzarik?. William Mackey, Bat soziolinguistika aldizkaria, EKB, 1994, 13/ 14 zenbakiak, 94.
‎–Aieteko konferentziatik aste batzuetara, HNT eta Lokarri bildu egin ginen, eta uste genuen laster hasiko zela prozesu bat Espainiako Gobernuak eta ETAk gatazkaren ondorioez hitz egiteko. 2011ko abenduan Londresen bilkura bat izan zuen HNTk; neu ere joan nintzen, eta prozesu horretan ez zegoen ezer. Currinek esan zigun bere informazioa zela Madril ez zegoela prest elkarrizketa bat hasteko.
‎Amaiurko indusketen afera mugitzen hasi zelarik, denbora galtzea zela uste zuen jende anitzek, goiti horretan ez zegoela deus. Eta hala zirudien.
‎–Bizitzan gauzak aldatzeko aukera izaten dugu, baina aldrebeskeria horretan ez dago atzera bueltarik.
2018
‎Planak garaituko bazuen, talde batek gelditu egin behar zuen. Horretan ez zegoen arazorik, askok argi baitzuten, kondenen tamainagatik, ez zitzaiela ihesik komeni. Baina artega zeuden, zenbat geldituko ziren ez jakinik eta zer zori gainetorriko zitzaien ezin kalkulatuz, lagunek ihes egindakoan.
‎–Garai horretan ez zeuden oraindik diskoetxean, azaldu zidan?. Doverrekoak bai aurkeztu zizkidaten behin, festa batean.
‎Plana ez zen zuk kartzelan amaitzea, baina azken unean erabaki egin behar izan nuen: zeu ala neu, eta horretan ez zegoen zalantzarik.
‎Behin gaztetan izan zuen neska lagun bat ekartzen niola gogora aitortu zidan, eta bazuen aitorpen horrek sinesgarritasunik, tarteka niri begira beste norabait joaten baitzitzaion gogoa. Hala ere, argi eta garbi esan dezaket begirada horretan ez zegoela inolako asmo edo gurari lizunik. Nire edertasuna goraipatzen zuen, bai; nire begiak bi diadema zirela esaten zuen, baina urruntasun halako batekin.
‎Detaileak inportanteak izaten dira beti: Mendizabal horretan ez dago tilderik. Eta ez dut uste museoak berez hartutako erabakia izango zenik; oraindik ere hedabide espainol askok tildearekin idazten dute haren abizena.
‎Plana ez zen zuk kartzelan amaitzea, baina azken unean erabaki egin behar izan nuen: zeu ala neu, eta horretan ez zegoen zalantzarik.
2019
‎Garcia Altunatarrak hiru ahizpa gazte ginen, adingabeak oraindik aita galdu genuenean, eta Ameli, gutako zaharrena izanagatik, hurrengo apirilean hamazazpi urte beteko zituen?, ez zen azkarrena, ezta emozionalki indartsuena ere, bai politena, ordea, alde handiz gainera. Horretan ez zegoen inongo zalantzarik, batzuetan egia gordina onartzea mingarri samarra suertatzen bada ere. Hirurak elkarrekin geundenean, ezer apartekorik egin gabe, berak bereganatzen zuen guztien arreta, eta jantzi zatarrenak ere dotore ematen zuen haren soinean.
‎bat zela emakumearentzat, gizonak opariak emanez edo mantenua segurtatuz eskertua: baina zerbitzatzea, hain zuzen, nork bere buruari nagusi bat ematea da; harreman horretan ez dago inolako erreziprozitaterik. Bai ezkontzaren egitura eta bai prostituten existentzia dira horren frogagarria:
‎Kontua da emakumeak lanak izango lituzkeela nor den erabakitzeko; galderak ez du erantzunik, baina ez egia gordea aldakorregia delako atzemana izateko, baizik arlo horretan ez dagoelako egiarik. Izatedun bat ez da egiten duena besterik; posibleak ez du gainditzen errealitatea, eta esentzia ez da existentzia baino lehenagokoa:
‎Larrua erronkagatik, beldurragatik, arrazionalismo puritanoagatik ematea ez da zinezko esperientzia erotiko bat: itxurak egitea baino ez da, arriskurik eta zaporerik gabe; sexu jardun horretan ez dago ez larriminik eta ez lotsarik, durduza axalekoa delako eta plazera ez delako jabetu haragiaz. Dontzeila desloratu horiek neskato dira aurrerantzean ere, eta baliteke halakoek ere birjinek bezain gogor egitea gizon sentsual eta larderiatsu batekin topatzen diren egunean.
2020
‎Ez nuen lehendabizikoan esango, baina jadanik ez nekien. Besteen artean gailentzen zen, bai, hark ere bazekien hori eta gehiago, horretan ez zegoen dudarik. Baina dena galtzeko moduko apustua egiteko beharra zuen?
‎–Beno, Begoña, orduan aste honetan, Ainhoa eta Saioa zurekin egon dira, ezta? –Antxonek, aitaren eta alabaren enkontru horretan ez zegoela gehiago ikertzerik antzemanda.
‎Putakume hutsak dira guztiak, guzti guztiak. Horretan ez dago salbuespenik!
‎–Poltsa horretan ez zeuden aitaren lanak soilik.
2021
‎Konkretuagoa da bere haserrea, baina ez hain boteretsua. Eta, niri dagokidanez, ez hain atsegina, emakume baten kontrako kondena horretan ez nagoelako hain eroso. Itzulpenaren bidez poemak territorioz mugitzen dira, ezinbestean, baina hemen galera bat egon da, jatorrizko lurraldea poetikoagoa zen eta, queer ikuspuntu batetik, interesgarriagoa.
‎Idaztera doanak erregeak izan behar ditu, erreinuan sartu nahi badu, eta irakurtzera doanak ez du erregeak gurtzeko inolako lotsarik zertan eduki. Jainkoaren aurrean umiltzen irakasten dute erlijio guztiek, eta umiltze horretan ez dagoela umiliatzeko arrazoirik irakasten digu etimologiak, latinez humus hitzak" lurra" esan nahi duelako, eta lurra hartzen dugu, humanoak (humanus) garela gogoratuz, Jainkoaren aurrean umiltzen garenean (humiliare) edo inoren aurrean apaltasuna (humilis) erakusten dugunean.
‎Eszenatoki horietan, munduaren inpresio kritikoa ematen da, teorian. Baina munduaren inpresio horretan ez dago erretratu psikologiko sakonik. Irakurri baduzue Madame Bovary, adibidez, badakizue zer izan daitekeen nobela errealista batean murgiltzea eta idazleak hezurretaraino ezagutzen duen pertsonaia baten barrunbeetan gizatasunaren egia berdaderoak aurkitzea16 Irakurtzearen plazer handietako bat da, nire ustez, gu geu eta gure inguruko gizabereak nolakoak garen ulertzea.
‎Alferrik, orduan, marketin eta komunikazio ekintzak. " Zer esaten dugun, horretan ez dago diferentziarik. Gainera, mundu guztiak gauza bera esaten du eta guk baino hobeto.
‎Marx miresten dut gizakiei hartzeko eskatzen baitie, eta ez jasotzeko. Zuk eta nik, aldiz, ez daukagu zer hartu; alde horretan ez gaude. Ez.
2022
‎–Orduan, etxe horretan ez dago inor?
‎Jauna, exilioan dagoen Belgikako gobernuak ez du garbi jokatu. Bai, ordainketetan zintzoa izan da, eta ebakuatutako herritar bakoitzeko 10.000 franko belgikar eman izan dizkigu, horretan ez dago arazorik.
‎Korridorean aurrera lau urrats egin orduko gogoratu du komisaria horretan ez dagoela kafe makinarik. Eta ez du tabernara deitzeko asmorik kafe bat ekartzeko eskatzeko, noski.
‎Bestaz ere gustura ibiltzen zara, sekula baino alaiago batzuetan, desagertu balitz bezala erraiak jaten dizkizun errealitatea. Eta memento horretan ez dago: egia da.
‎Are gehiago, ipuin liburu gisa, eta ekonomiaren printzipioa zorrotzago aplikatuta, hobeto funtzionatuko lukeela esango luke. Atxaga kontalari bikaina delako, horretan ez dago zalantzarik, baina, prosari dagokionez, bere izaera funtsezkoa –Borgesena bezala, Cortázarrena bezala... – ipuingilearena delako, ez nobelagilearena.
2023
‎Yasminek auziari buruzko hainbat PDF igorri dizkio, besteak beste auzipetuen zerrendarekin. Zerrenda horretan ez dago Hubert Vermandoisen izenik. Aharrausi egin du eta besoak luzatu.
‎Ondoko argazkia bederatzi urte geroagokoa da, 1937koa, Jules Vermandois eta Marianne Lefèvrerena. Argazki horretan ez dago gurasorik Julesen ondoan. Ondorioa argia da:
‎Irribarrea atera zaio Mariari, emakumeak burua gizonaren sorbaldan nola jartzen duen ikusita. Gizonak leun oratzen dio emazteari gerritik, eta istant horretan ez dago, mundu osoan bilatzen ibilita ere, bikoteari min eman diezaiokeen ezer. Ezer ere ez.
‎Entre chien et loup esaten diote frantsesek ilunabarreko denbora tarteari, ordutsu horretan ez baitago bereizterik zakurraren eta otsoaren artean, ezin baita zuhurtasunez jakin aurretik datorrena maskota adeitsua den edo piztia erasokorra. Baina nik ongitxo dakit gau insomneak otsoz betetzen direla eta, ilunbistatik zenbat eta hurbilago egon, larrimina handiagoa izaten dela.
‎ENTRE CHIEN ET LOUP esaten diote frantsesek ilunabarreko denbora tarteari, ordutsu horretan ez baitago bereizterik zakurraren eta otsoaren artean, ezin baita zuhurtasunez jakin aurretik datorrena maskota adeitsua den edo piztia erasokorra. Baina nik ongitxo dakit gau insomneak otsoz betetzen direla eta, ilunbistatik zenbat eta hurbilago egon, larrimina handiagoa izaten dela.
‎Agian, proposamenak botatzearren, ongizatearen mixaz baino gehiago, ongizatearen birmixaz hitz egin behar dugu, etengabe ematen den ekintza gisa, inoiz bukatzen ez dena. Ongizatearen erromeria horretan ez baitago bakarrik dantzan dabilen aktorerik. Ez dago dantza solterik.
‎2015ean, Gloria Steinemek bere autobiografia argitaratu zuen, My Life on the Road, eta hogeita zortzi emakume eta hiru gizon izendatu zituen" idazle feminista garaikide onenen zerrendan". 117 Zerrenda horretan ez dago feminista musulman bakar bat Steinemek bezala Afganistango inbasioa sostengatzen ez zuenik.118 Ez nuen zertan harritu: feminista liberala zen Steinem, behinola CIArentzat lan egina, eta emakume soldaduen aldeko erakundeen kontseiluetan parte hartzen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia