Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2004
‎Jakina, erdal eskola euskalduntzeko bide malkartsuan zeuden oztopoak gauza bat dira. Eta beste kontu bat da, nik uste, 1970eko hamarkada hartan ikastolen proiektuan sarturik zebiltzan irakasle eta guraso haien ezaugarri tasunak goiko baldintza horietarik hain urrun egotea. Ikastolen ezaugarririk behinena hezkuntza komunitatearen parte hartzea izan baldin bada, batik bat hastapen urte haietan, ez dirudi goiko baldintza eskakizun horiek betetzeak fikziotik larregi zuenik.
2007
‎–Herri baten bizi unitate indibidual hori, bere bizi agerpen guztien ahaidetasunean agertzen dena, bere zuzenbidea, bere hizkuntza, bere barnetasun erlijiozkoa bezalakoetan, mistikoki adierazten da herri arima, nazio, herri izpiritu, organismo bezalako kontzeptuen bitartez. Kontzeptu horiek hain dira erabilezinak historiarako, nola den bizi indarrarena fisiologiarako. Herri esamoldeak adierazi nahi duena analitikoki soilik esplika daiteke (muga batzuen barruan) ikerketen laguntzarekin, izpiritu zientzien testuinguru metologikoan bigarren mailako teoria gisa izenda daitezkeenekin.
2008
‎Eskerrak eman behar zaizkio Tamburriri, ez baita ohikoa ideia horiek hain argi eta labur adierazita aurkitzea, ezta UPNko testu ofizialetan ere. Nafarroa Espainia da eta, gezurretan ibili ezean, ezin da bertze gauza bat izan.
2012
‎bururatu zitzaien, eta arrazoi bat, arrazoi asko?; eta ez baitzen ezinezko gauza modu eta arrazoi ugari horietako bat izatea benetakoa, segurutzat jo zuten haietako batek izan behar zuela. Baina ideia horiek hain erraz bururatu zitzaizkien, eta hain gertagarriak ziren denak, non erraztasun eta gertagarritasun horiek kasuaren zailtasunaren seinale gisa hartu behar baitzituzten, ez erreztasun seinale gisa. Lehenago ere esan izan dut arrunta denaren mailatik gora eginez aurkitzen duela arrazoiak bere bidea, baldin aurkitzen badu, egiaren bilaketan.
‎Hauek pozik hitz egiten zuten nirekin; galdera asko egiten zidaten, eta ahal nuen bezalako erantzunak ematen nizkien. Abantaila horiekin hain aurrerapen handia egin nuenez, iritsi nintzenetik bost hilabeterako esandako guztia ulertzen nuen, eta neuk ere nahikoa ongi hitz egiten.
2014
‎C, est dans l, ensemble que s, harmonisent toutes les contradictions, et que la paix suprême résulte du choc des éléments en apparence ennemis680 Dialektika hori, modernitateaz geroztiko bilakaeran, ez da izango Europa eta Ez europa artean, antzinatean bezala, baizik Europa barruko herrien ñabartasun diferentzien elkarjokoan, artean asko ñabartu da historiaren espiritua!?, hots,, arraza? frantsesaren eta alemanaren, ingelesaren, etab.en arteko lehian, funtsean aurreneko bi horien artean hain zuzen, Renanen izkribuetan gehiena aurkitzen denez. Progresoa, orain, herrion elkar aberastetik eta elkar aitzinaraztetik etorriko zaio munduari.
‎Hala ere, Voltaireren ederrak, propaganda, ilustratuak? egun eratxikitzen dizkion horiek ote dira, ala ez ote dira horietxek hain zuzen falta dituenak, eta berari bezala tradizio europar ilustratu osoari falta zaizkionak. Argien Mendea argitasunez agerraraztearren, edo Frantziak nolako espiritu munduan paregabeak eman dituen irakastearren, Voltaireren orbanak ezkutatzea (edo berdin Kantenak, etab.), beharbada egokia da sentimendu nazional frantsesaren plazererako, edo eskolako haurrendako, luzarora ez Voltaireren eta ez Ilustrazioaren gure interesari egiten dio mesederik, egiaz gura duguna zein historia anbiguotan gauden kritikoki ulertzea baldin bada.
‎«Adoratu egiten zuten» esan zidan. Hitz horiek hain doinu harrigarria zuten, non begirada aztertzaile bat zuzendu bainion. Bitxia zen, Kurtzez hitz egiten zuenean, irrika eta ezaxolazko nahasketa hura ikustea.
‎Duela lau hilabete, adibidez, nirekin kontaktuan jarri zen gurekin sinatuta zituen enpresako hainbat poliza ezeztatzeko. Baina ez nekien arazo ekonomiko horiek hain hain larriak zirenik. Gainera, anaiak aurrez ere lan egoera konplikatuak gainditu zituen behin baino gehiagotan, eta oraingo honetan ere aurrera ateratzeko kapaza izango zela suposatzen nuen.
‎–Susmoa hartua nuen, Alexek diru arazoak zituela, alegia, baina ez nekien arazo horiek hain larriak zirenik. Edurnek.
2015
‎ondorengoak dira, hain garrantzizkoak 1950eko hamarkadan. Horren helburua diseinu biologikoaren printzipioak erabiltzea zen, horiekin hain zuzen dispositibo teknologiko berriak eta ordezkari mekanikoak sortzea ahalbidetzen zelako, eta baita organo biologikoak hedatzea ere, sistema nerbiosoarekin konektaturik daudenak bereziki.
2016
‎Egiari zor, izaki horien sortaraztea ez zen sekula batere gelditu, aspalditik horretan segitzeko debekua jaso arren, eta nahiz eta ikerleku haietan kazetarien filma kamerak debekatuak egon, gizaberri haien irudiek mundua kurritu zuten, denen harridura altxatuz. Nola zitekeen esperientzia horiek hain luzaz sekretuki aitzinera eraman izatea, eta debekatu zituzten ordutik izaki berri horien ahalmenak gehitu izatea ere. Baldigarria zen ikustea haien benetako itxura, gizakiarena baizik ez zelako eta hori beldurgarria ager zitekeen, balizko lurrikara batek jendeen artean libro uzten ahal zituelako, nehork ohartu gabe nor egia, nor kopia.
‎Euskalduna da, Euskadin bizi eta lan eginda, gure herria bere egiten duena. Planteamendu horietatik hain urrun sumatu dugu gure herriko iritzi publikoa, ezen irakurtzeak bakarrik harridura sortzen baitu. Nor da, vasco??
‎a) Nola daiteke substantzia horiek hain propietate bitxiak edukitzea?
2017
‎gosea, hotza, eritasuna, heriotza. Baina badiat ustea ezen, hi haizenarekin, hain urguilutsua izatez, tarteka poza ere sentituko duala indar ilun horiek hain ugariak eta garaitezinak izanez, zeren horrela hire egitekoa, kasik esperantzarik gabea izanik, heroikoagoa bilakatzen baita eta hire arimaren borrokak handitasun are tragikoago bat iristen baitu.
‎Neskak dotoretasun handiz gurutzatu ditu beste behin bere zangoak, begi bistakoa zen mugimendua ondo ikasia zuela, nahiz eta errealitate birtualean ez diren gauza horiek hain deigarriak suertatzen, badirudi gizon emakumeen xarmak ere lainoagoak direla. Ez dut, beraz, listua irentsi beharrik izan, ez zait izerdi larririk atera.
‎Bakoitza besteri galdezka hasi zen. Eta berandu baino lehen, bazen makina bat erantzun; egitazkorik ezer ez denean jendeak sortu ohi dituen lohikeria zikin horietakoak hain zuzen.
‎Honek ondorio latzak dauzka (protagonistaren tragedia eragiten duten horietxek hain zuzen). Norbere buruarekin ere esistentzia naiboa, xanoa, ezinezko ipini da.
2018
‎Minimo saihestezina omen. Horregatik sortzen dute berebiziko kuriositatea, horregatik ziurtatzen dituzte ratingak eta klikak homizidio zehatz batzuek, senar edo senar ohi baten parte hartzea ez duten horiek hain zuzen ere.
2019
‎Gau ederraren oroimenak arreta galarazten dio Raimundo Silvari, goizean iratzartzean aldamenean gorputz biluzi bat ikusi eta sentitzeko ustekabea, berau ukitzeko plazer esanezina, han eta hemen, leunki, gorputza bere osoan arrosa bat bailitzan, bere kolkorako esan, Poliki, ez ezazu iratzar, ezagutu nahi zaitut, arrosa, gorputza, lorea, gero eskuen premia, fereka luze eta errepikakorra, Maria Sarak begiak ireki eta irribarre egin zuen arte, biek aldi berean esan zuten, Nire laztana, eta elkar besarkatu zuten. Raimundo Silvak hitza bilatzen du, beste batean hauek berek, Nire laztana, balio zezaketen, baina zalantzazkoa da Mogueimek eta Ouroanak inoiz hori esaten ikastea, eta gauden puntuan bi horiek oraindik ez dutela elkarrekin topo egin kontuan hartuz gero, are zalantzazkoagoa da sentimendu horiek hain deblauki adierazi ahal izatea, adierazpena bera haien ahalbideetatik kanpo dagoela ematen badu.
‎Atzo gauean zen Bilbora iristekoa, baina ekaitzak hemendik gertu harrapatu zuen. Itsasontzi horiek hain dira modernoak, dena informatizatuta daukate. Nonbait, tximista batek ordenagailu zentrala kiskali du, eta orain ez du ezerk funtzionatzen.
2021
‎Etxola prekario baten jabetza izatea askorik ez zela pentsa daiteke, eta horrela da. Egurrez egindako infraetxebizitza horiek hain ziztrinak zirenez, udaltzainek eraisten ez bazituzten eguraldiaren enbatek egin zezaketen eta jabeak ezer gabe geratu, etxola kokatuta zegoen lurra ez baitzen beraiena. Hala ere, alokairurik ordaindu behar ez izatea lasaitasun ekonomiko handia zen.
‎Badirudi arabiarrek Erdi Aroan salerosketa bidaia ugari egin zituztela Pertsia, India edo Arabiatik ekialdera zein mendebaldera, eta bidaia horietatik marinelek ekarritako kontuekin sortuko ziren, agian, wak wak uharteko kondairen antzekoak. ...alitatea hori baino gordinagoa eta gogorragoa izango zen, eta, esaterako, Ibn Shahriarrek Indiako kontu miragarrien liburua deituan jasotzen du Ibn Lakis delako baten lekukotasuna, argituz 945 urtean ikusi zuela nola Wak wakeko lurraldeetatik (agian Indonesia aipatu nahiz) etorritako mila itsasontzi (asko adierazteko, beharbada) Mozanbikeko itsasbazterrera iritsi ziren Afrikako emaitzak jasotzera, horien artean hain preziatuak ziren zeng esklabo afrikarrak. Horiek ote arboletatik eroritako wak wak emakumeak?
2022
‎eta emaztea benetan atzerrira joaten bada? Bidaiatzea atsegina da bakarrik baldin bazoaz, edota emakume kaskarin, axolagabe eta unean unekoa bizizale batekin, baina ez bide guztian pentsagai eta mintzagai bakartzat umeak dituzten horiekin; hasperen eginez, ikaraz eta kopek bakoitza gastatzeko dardarka jartzen diren horiekin hain zuzen. Ivan Dmitritxek bere emaztea irudikatu zuen treneko bagoian kaxa, saski eta pakete andanarekin, etengabe edozergatik hasperen eginez, kexati, esanez bidaiaren erruz buruko minez dagoela eta diru asko gastatu behar izan duela.
‎Itsasoa zakartzen denean antxeta andanak pilatzen dira gure gainean eta sekulako iskanbilak ateratzen dituzte, ez dakigu zergatik jartzen diren hain artega, ezta ere zergatik itsasoaren azalera zeta urdinezkoa denean bihurtzen diren hain baketsu eta egiten dituzten beren ibili akrobatikoak txintik atera gabe. Arrats lasai horietan hain dago dena bere lekuan, non isiltasunak sakonera berezi bat duen, katedral batean edo hartzulo batean bageunde bezala, eta otoitz egiteko gogoa sentitzen dugun, nori ez dakigun arren. Inoiz edo behin laino bakartiren batek zeru osoa zeharkatzen du, gure bila baletor bezala, eta gure parean euri tanta batzuk botatzen dizkigu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia