Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Ezkontzatik at sorturiko seme alaben egoera zehaztugabea da, neurri gehiagoaz zein gutxiagoaz. Zuzenbide presuntziorik ez dago haren alde, eta egintza ilunetan du jatorria, horien froga ere ezina dela sarritan. Geroko ezkontzaren bidezko legeztatzea zela eta, izaki misteriotsuak eta ezkutuenak zetozen, itxurakeriazko eskabideak tartean, familien baretasuna aztoratzera.
‎Ezkontzatik at sorturiko seme alaben egoera zehaztugabea da, neurri handiagoarekin zein txikiagoarekin. Zuzenbide presuntziorik ez dago haren alde eta egintza ilunetan du jatorria, horien froga ere ezina dela sarritan. Geroko ezkontzaren bidezko legeztatzea zela eta, izaki misteriotsuak eta ezkutuenak zetozen, itxurakeriazko eskabideak tartean, familien baretasuna aztoratzera.
2002
‎Handizkariei erosten diet jeneroa, merke izaten baitute eta kolekzio txiki bat sortzeko adina arropa lortzen dut horrela. Ondoren arropa horietan frogak eta estanpatuak egiten ditut eta dendaz denda joaten naiz arropa erakustera. Adibidez, udarako marrazkiak prest ditut.
2003
‎Teknologia berriek delitu berriak egiteko aukera ematen duten arren, Internet bidezko arau hausteek arrasto bat uzten dute beti: erregistro elektronikoak, postak edo fitxategiak, legez kanpoko jarduera horien froga garrantzitsuak direnak. Sistema horren bidez, administratzaile informatikoek eta ikerketa agentziek, jarraibide metodologiko komun batzuen bidez, ziberespazioan egindako delituen frogak gorde eta gorde ahal izango dituzte.
2004
‎Auzitegiaren ebazpenen aurka, horiek frogak ez onartzearen ingurukoak badira, edo, frogak onartzearen ingurukoak izanda ere, oinarrizko eskubideak hautsiz lortu direla salatzen bada, alderdiek protesta aurkez dezakete, bigarren auzialdian euren eskubideak baliatze ondorerako.
2006
‎Ehun urtetik gorako ibilbidea eginik, Zallako Frutazaintza Estazioak zerbitzu ordainezina eskaintzen jarraitzen du, lehen mailako sektorearen zerbitzuan beti. Azkeneko bi hamarkadetan instalazio hauetan prestatutako ehunka nekazari hitz horien froga ukaezina dira.
2008
‎TLOren 93 eta 94 artikuluetako informazioa emateko beharra betetzeko datuei dagokienez, datuok sartu badira aitorpenetan edo agindeiei emaniko erantzunetan eta beste betebeharpeko baten tributu egoera erregularizatzeko erabili badira, orduan, datuok egiazkoak direla uste da, baina betebeharpeko ukituak faltsuak edo okerrak direla adieraziko balu, datuok egiaztatu lirateke. Halakoetan, aurkeztutako aitorpenetan hirugarrenaren gainean sartutako datuak berrestea eta horien gaineko froga ekartzea eska dakioke datu emaileari.
‎Koloreetako marrazki horiek dokumentu baliotsuak dira orain argazkirik ez duen gerra baten tamaina neurtzeko, genozidio baten kronika izateko, benetakoa den amesgaizto bat islatzeko. Hagako ICC Nazioarteko Zigor Auzitegiak marrazki horiek froga gisara erabili ditu gerra kriminalak epaitzeko 2005ean abiatu zuen auzian. Omar al Bashir Sudango presidentea genozidioz akusatzeko baliagarriak izan dira, beraz, paperean pintatuko amets horiek.
2009
‎Europako Batasunako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Zentroak atzo jakinarazi zuenez, haurdun dauden emakumeei eta umeei oraingoz ez zaie A/ H1N1 gripearen aurkako txertoa jarriko. Zuzendariak adierazi duenez, oraindik ez dira arrisku talde horietan frogak egin, eta ez dira txertoaren ondorioak ezagutzen. Beraz, EBk haurdunak lehentasunezko arrisku talde gisara izendatu arren, emaitza zientifiko guztiak esku artean izan arte, ez diete txertoa jarriko eta, ondorioz, beste arrisku talde batzuk txertatuko dituzte aurrena.
2011
‎Agiri horiek froga egiten dute, halaber, kontratugileen eta euren kausadunen aurka, lehenengoek agiriotan egin dituzten adierazpenei dagozkienez.
‎Agiri publikoen inguruan, jatorrizkoa edo protokoloa badago, eta agiri horien ondorioz kaltedun gertatzen direnek haien kopiak aurkaratzen badituzte, kopia horiek froga indarra izango dute behar bezala jatorrizkoarekin alderatu izan direnean bakarrik.
2012
‎Zigor epaileak, delitua bere epaitegiaren muga barruan egin bada, edo zigor epaile nagusiak, berari dagokion eremuan, eskumena izango du astuntasun txikiagoko delituen zioz egiten diren auzien gainean, horien inguruan epaia emateko. Eskumen bera izango du faltei dagokienez, intzidente bidezkoak badira edo ez badira ere, baldin eta egotzi ahal bazaizkie aipatu delituen egile edo beste pertsona batzuei egotzi ahal zaizkienak, falta egiteak edo horien frogak delitu horiekin zerikusia dutenean.»
2014
‎Sare sozial ezagunenek (Facebook, Twitter edo Tuenti, adibidez) mekanismoak dituzte bezeroen pribatutasuna eta segurtasuna babesteko, sare horietako beste erabiltzaile batzuen mehatxuei aurre egiteko. Delitu larriren bat gertatuz gero (irudiari edo ohoreari kalte egiteko balizko delituaren aurrean), erabiltzaileek beren etxetik hurbilen dagoen komisariara joan behar dute salaketa egiteko, eta gertaera horien frogak aurkeztu behar dituzte. Guardia Zibilak ere Delitu Informatikoen Unitate bat du, eta bere web orrian aurresalaketa bat egin daiteke; gero, komisarian aurrez aurre berretsi da.
2015
‎Kontu jakina da terrorismoarekin lotzen diren kasuetan abokatuen elkarrizketa guztiak zelatatzen dituztela. Presoen eta legelarien arteko solas horiek froga gisa erabiltzen dituzte, baina horrek ere defentsarako eskubidea urratzen du. Baltasar Garzon epailea horrexegatik bota zuten epailetzatik, akusatuen eta abokatuen arteko elkarrizketak grabatzeagatik.
‎Hainbeste denboraren ostean erabakia hartu izana garrantzitsua dela adierazi du, baina gogorarazi du pertsona asko daudela espetxean «legez kanpoko galdeketetan» oinarritutako epaiekin. Gorenaren irizpide bateratzeak ez duela horiengan eraginik izango ohartarazi du, haien zigorrak atzeraezinezkoak direlako, epaitu zituztenean deklarazio horiei frogatzat jo zituztelako. Hala, adierazi du, izatekotan, ebazpenak eragina izango duela aurrera begirako epaiketetan.Auzitegi Gorenenak, esaterako, hainbat epai kaleratu ditu irizpide hori ezarrita azkenengo bost urteetan; 2010ean Lea Artibaiko lau gazte absolbitu zituenetik, bereziki.
‎gutxienez ideia bat eta argudio bat prestatu behar dituela, eta horiek froga edo adibideak erabiliz
‎auziak identifikatu, argudioak aurkitu eta argudio horiek frogetan oinarritzen dituzte.
‎dokumentazioa gordetzea Erosketa guztietan bezala, ezinbestekoa da fakturak, billeteak edo ordainagiriak edukitzea. Hala, behar izanez gero, dokumentu horiek froga gisa aurkez daitezke. Erreklamazio bat egitean ez dira jatorrizkoak entregatu behar, erabiltzaileak gorde egin behar baititu, kopia bat baizik.
2016
‎Defentsiban ari zela ohartu zen, eta horrek are gehiago haserretu zuen?. Tratu txar horien frogarik eman zizun detektibeak?
‎Ondorioz, erran genezake ezaugarri berdintsuak zituen antzerkia izan dela hizkuntza gutxituak baliatu dituena, horien frogak badaudela, hemen aurkezten ditugunak mugatuak baldin badira ere. Baztertuak izanez joan direla, eta frantsesez eta gaztelaniaz garatu den antzerkiari egin zaiola tokia, ikertu egin dela, hobetsi egin dela.
‎Lan Batzordea. Ordezkariek beren batzordearen mozioak (aztergaiak) aztertu, auziak identifikatu, argudioak aurkitu eta argudio horiek frogetan oinarritzen dituzte. Lan Batzordearen emaitza xehetasun horiek guztiak biltzen dituen dokumentu idatzia da.
‎Lehen aldia denez, behean eredu bat daukazue. Gogoan izan zuetako bakoitzak gutxienez ideia bat eta argudio bat prestatu behar dituela, eta horiek froga edo adibideak erabiliz arrazoitu behar dituela.
‎Eta akusazio horietarako frogak, Xafan eta Joxeren kasuetan gainera, tortura bidez lorturikoak izanen dira. Eskubide zibil eta politikoen nazioarteko hitzarmenak arbuiatzen duen torturaz lorturikoak.
2017
‎ADN mitokondrialaz eginiko azterketek erakusten omen dute jatorria gune eusko kantabriarrean duen V aplogrupoa oso ugaria dela islaren erdialdean. Sardiniako obsidiana harria (silex bolkanikoa), berriz, lehengai preziatua izan zen Neolito Aroan, eta harri horrekin egindako objektuak agertzen dira Iberiar Penintsulako indusketetan; harreman horien froga litzateke presentzia hau.
2018
‎Kristevak uste duenez ama senak aitaren legearen aurreko izaera ontologikoa duela, ez du kontuan hartzen lege hori bera izan daitekeela erreprimitzen omen duen desira horren berorren kausa. Desira horiek froga dezakete amatasuna dela ahaidetasunaren eskakizunek eragindako eta errepikarazitako jardun sozial bat, eta ez aitaren legearen aurreko kausalitatearen agerbidea. Kristevak ontzat jotzen du Lévi Straussen emakume trukearen analisia, alegia, truke hori ahaidetasun loturak sendotzeko baldintza dela.
‎Federazioa UGTrekin harreman estuak zituen, baina esan behar da kide guztiak ez daudela estatu mailako elkartean, eta horrek islatzen du elkarteetako langileen artean zegoen aniztasun ideologikoa. Edozein modutan, momentu horretatik aurrera oihartzun handia izan zuten hirian elkarte sindikalaren eta partidu sozialistaren ekimenek, eta horien froga dira XX. mendearen hasieran egindako grebak, maiatzaren leheneko jaiak edota argitalpenak.157
2019
‎Euskaltzaindian gisa horretako ordezkariak izatea, agintari politikoen konfiantza osokoak, nahitaez bete beharreko baldintza zen dirulaguntza jasoko bazen eta akademiak bizirik iraungo bazuen. Aginduak ahoz emanak zirenez, ez dago horien froga dokumentalik, baina garaiko euskaltzainen lekukotasunak sinesgarriak dira, garai hartan Francoren mendean zegoen giroa kontuan hartuta.
‎–azaldu die ohiko ikasleei Oleaga E19k, Euskaltzaindiaren egoitzako ekitaldi aretoan orain ere, Bilbon?, baina beste batzuk, horiek ere derrigor bete beharrekoak, ahoz emanak eta idatziz inon jaso gabeak ziren, eta horregatik ez da geratu horien froga agerikorik. Baina edozer zen geldirik egotea baino hobe.
2020
‎Prototipo horiekin frogak egin, azkar eta ausart, emaitzen arabera aldaketak egiteko. Hala egin genuen EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean duela hiru urte Pentsatu!
2021
‎Somocurcio eta Chicharro salatu zituela dioten lekukotasunez gain, Altsasuko zenbait lagunen kontra egindako epaiketa guztiz sumarioetan, Pablo Amillanoren izena agertzen da behin baino gehiagotan, Falangeren informatzaile gisa. Informe horiek froga gisa erabili ziren altsasuar horien epaiketetan, gure aitona Falangeren buruzagientzako pertsona ezaguna eta konfiantzazkoa zen seinale. Eta berehala antzematen da epaiketa horietan falangisten hitzek pisu esanguratsua zutela azken erabakian.
‎Mendeku basa nahiaren eta GALen, polizien eta arduradun politikoen arteko loturaren hipotesiak elikatu zituen gertakari bitxi bat gertatu zen: apirilaren 1ean, GALek mehatxu gutun bat igorri zien Baiona Txikiko etxe baten okupa autonomoei, eta gutunean Txapasek Pasaian zeraman nortasun agiri faltsua zegoen, behar bada lotura organiko horien froga eta mehatxu indartzaile bezala.
2022
‎Azken hamar urteetan, adopzio irregular horien frogak aurkitu dituzte zenbait kazetarik eta ikertzailek. Alfarok jakin zuen haur bakoitzaren truke 6.500 eta 150.000 dolar artean pagatu zietela Europako eta Estatu Batuetako familia haiek nazioarteko agentziei, eta haur «aproposak» identifikatu eta senide biologikoengandik bereizteko prest zeuden profesional txiletarrei ematen zitzaiela diru horren parte bat.
‎«Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren material esplosiboa aurkitzeko». Lehergai horiek froga gisa erabili izana ez du zalantzan jartzen, ordea, eta gaineratzen du horiek ez ezik «bertze akusatuen inkulpazioak, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere» erabili zituztela.
‎«Deklarazio horiek funtsezkoak izan ziren material esplosiboa aurkitzeko». Lehergai horiek froga gisa erabili izana ez du zalantzan jartzen, ordea, eta gaineratzen du horiek ez ezik «bertze akusatuen inkulpazioak, lekukoen deklarazioak eta akusazioaren galderen aurrean demandatzaileak izandako isiltasuna ere» erabili zituztela.
‎Maskulinitate naturalaren tesiak beharrezkoa du talde desberdintasunen atzean determinazio biologiko sendoa egotea gizarte jokabide konplexuetan (hala nola familiak eta armadak sortzea). Alde horretatik, ez dago zehaztapen sendo horien frogarik inondik ere. Are, talde desberdintasunen determinazio biologiko ahularen frogak ere urriak dira, norbanako jokamolde sinpleetan ere.
2023
‎Fartsak izaten ziren askotan, irri egiteko, baina malabaristak ere joko desberdinetako ekintzaileak ziren. Aurore Evainek ordainketa horien frogak aurkitu eta aipatzen ditu, emazteen izenak agertuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia