2023
|
|
Horregatik, laugarren kapitulu honetan ere finantza zaintzako esparru guztiak landuko ditut. Lehenengo eta behin, toki erakundeen diru sarrera jardueran edo baliabideak lortzeko esparruan garatu ditut;
|
horietan
finantza zaintzako organo eskudunak ez du eragin handirik, baina lege erreserbaren printzipioak zeresan handia du. Bigarrenik, finantza zaintza gastuen esparruan jorratzen da.
|
|
Momentu horretatik aurrera, lan honetan lurralde historikoek gauzatuko duten finantza zaintzako jarduera garatu dut. Finantza zaintzako esparru ezberdinak aintzat harturik,
|
horien gaineko
finantza zaintzako tresna ezberdinak garatu dira, aurretik egindako moduan eta ordenean. Horretan, Estatuko lurralde erkideko toki erakundeen gaineko finantza zaintzako tresnak eta lurralde historikoetako toki erakundeen gaineko finantza zaintzako tresnak erkatu dira, bien arteko ezberdintasunak zehazteko.
|
|
Lurralde historikoetako toki erakundeek, lurralde erkideko toki erakundeek bezala, ez betetze arriskuan egon daitezke eta, finantza zaintzako organo eskudunek hori somatzen dutenean, ez betetze arriskuaren gaineko ohartarazpena egin diezaioke arriskuan dagoen toki erakundeari. Ohartarazpen hori jasota, ez betetze arriskuan dagoen toki erakundeak hiru hilabete ditu ez betetzean ez jausteko neurriak hartzeko eta
|
horiek
finantza zaintzako organo eskudunari jakinarazteko. Finantza zaintzako organo eskudunak neurriak jaso ezean edo neurri horiek nahiko ez direla ulertzen badu, neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra agindu ahal dio toki erakundeari.
|
|
Mugarteen gaineko foru arauak aztertu aurretik eta
|
horietan
finantza zaintzaren inguruan hausnartu aurretik, gaiaren inguruko zehaztapen bi egin behar dira: alde batetik, toki erakundeen lurralde eremua aldakorra da eta udalak eratu, aldatu eta desagertu daitezke (TAIXTBren 3 artikuluarekin bat eginez); eta bestetik, udal mugartearen aldaketak duen eragina kontuan izan behar da alde finantzarioan ere, eta horretan finantza zaintza sartzen da.
|
|
Horren adibiderik argienak ondasun higiezinen eskualdaketan autonomia erkidegoak egin beharreko txostenean edota zorpetzeko aurretiazko baimenean daude. Bi prozedura
|
horietan
finantza zaintzako organo eskudunek toki erakundearen azkenengo erabakia baino lehen txostena edo baimena eman dute. Beraz, bi prozedura horietan aurretiazko kontrola ematen da, toki erakundearen ebazpenaren aurretik egindako kontrola bihurtzen da.
|
|
Estatuko oinarrizko legeari jarraituz, informazioa ematea edo txostena egitea autonomia erkidegoari dagokio. Beraz, ondasun higiezinen eskualdaketa
|
horietan
finantza zaintzako organo eskuduna autonomia erkidegoa da.
|
|
Horregatik, gomendio bezala, ondareko ondasun higiezinaren eskualdaketaren eskuratzailea aukeratzeko prozedura ebazpena autonomia erkidegoari jakinarazi eta hamabost egun geroago hastea komenigarria izango da, hamabost egun
|
horietan
finantza zaintza funtzioak egikaritu behar dituen autonomia erkidegoaren organo eskudunak errekerimendua egiteko epea izanik. Horiek horrela, eskuratzailea aukeratzeko prozedura eskualdaketa gauzatzeko epea hamabost egunetan luzatu egiten du.
|
|
Planak, gutxienez, honako informazioa jaso behar du: Onetsitako, kuantifikatutako eta funtsatutako neurri zuzentzaileak, inplementazio data adierazita. ...justifikazioa, eta gastu ez finantzarioaren mugarekiko koherentzia, gastu arauan ezarritako moduan kalkulatuta. Zorraren bilakaera, zorraren muga betetzea, aurrezki gordinaren eta garbiaren magnitudeak, diruzaintzako saldoen estimazioa, atxikitako finantzaketa soberakina eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. TOLTBren 111 eta 135 artikuluetako toki erakundeek egoera honetan daudenean eta
|
horien
finantza zaintza Estatuari dagokionean, lehenengo hiruhilabete bakoitzaren hamabosta baino lehen planaren jarraipenerako informazioa bidaliko dute.
|
|
Aurrekontu betearazpenarekin batera gauzatu beharreko autokontrol edo aurretiazko prebentzio hauekin batera, toki erakundearen kontu hartzailetzak egin behar du ordaintzeko batez besteko epea betetzeari buruzko jarraipena. Epe horrek berankortasunari buruzko legeriak ezartzen duen ordaintzeko hogeita hamar eguneko epea gainditzen badu, toki erakundearen kontu hartzailetzak neurriak hartu ditu eta neurri
|
horiek
finantza zaintzako organo eskudunari bidaliko dizkio hamabost eguneko epean. Finantza zaintzako organo eskudunak informazioa jaso eta gero bestelako neurriak ere ezarri ahal izango dizkio gastua murrizteko, finantza zaintzaren zuzeneko esku hartzea ahalbideratuz.
|
|
Gaiaren inguruan hausnarketa hasi dugunetik adierazi egin dugu toki erakundeen finantza jardueran toki erakundez gaineko erakundeek egiten duten kontrola handia dela eta zuzeneko esku hartzeak baimentzen dituen sistema eratu dela. Kontrol funtzio
|
horiek
finantza zaintza funtzioak deitu ditugu eta funtzio horiek Estatuak edo autonomia erkidegoek aplikatzeko ahala dute. Horregatik, finantza zaintzari buruz hitz egitean beti esamolde berdina erabili dugu:
|
|
Azkenengo bi osagaien inguruan eragin handia dauka finantza zaintzak, horietan oinarriturik batez ere toki erakundeen finantza jarduera gauzatzen delako. Bi osagai
|
horien inguruan
finantza zaintza aipatzen du TAOLk bi esparrutan: lurralde eraldaketa (udalen arteko bat egitea edo udal baten/ batzuen zatiketa) eta udal eskumenen egikaritza eta zerbitzuen ematea.
|
|
Bestalde, 4.403 udalek eta araubide erkideko 5 diputaziok ez dute finantza zorrik 2017ko abenduaren 31n. tonomia Erkidegoak toki araubidearen arloan duen konstituzioeta estatutu eskumenetik abiatu behar dugu, eta, zehazki, toki erakundeen finantza jarduerei dagokienez. Kataluinako Estatutuaren 48.1 artikuluak ezartzen du Generalitateari dagokiola erakunde
|
horien
finantza zaintza, betiere, erakunde horiei aitortzen zaien autonomia errespetatuz. Konstituzioaren 140 eta 142 artikuluen arabera, Kataluinako Kontuen Sindikadurari buruzko Legearen 9.8 artikuluaren arabera, toki kmporazioen gaineko fiskalizazioa —ikusiko dugunez, haien finantzajarduera a posteriori kontrolatzea da—finantza zaintzaren edukiaren zati bat da, eta, beraz, estatutu manu horretatik eratorritako eskumenaren parte.
|