2002
|
|
Guk, adibidez, Bartzelonako lau izarreko hotel batean asteburua %45eko merkealdiarekin igarotzeko aukera eskaintzen duen web gune bat aurkitu dugu. Eskaintzak erakarri egin gaitu, baina egun
|
horietan
ezinezkoa dugu inora joatea, eta gainera, oraindik garestitxoegia iruditu zaigu.
|
|
Ordea, lehen ere esan dugun bezala, gure planaren arabera eraikitako espetxea erasotzeko modurik ez du inork aurkituko, eraso horrek ez luke-eta batere arrakastarik lortuko. Gizatasunak exijitzen duen baldintza oinarrizkoa dugu atentatuak aurreikustea,
|
horiek
ezinezko bihurtuz; krudelkeriak eta zuhurgabetasunak bat egiten dute, justiziak ahul jokatu eta gizagaixoren bat behar ez den zerbait egitera bultzatzen duenean.
|
2004
|
|
–Tira, gazte, agian gehiegi luzatu naiz azalpenetan baina, nire ustez, jakin behar duzu zeren edo noren aurka borrokatu duzun. Argibide
|
horiek gabe
ezinezkoa litzaizuke erran behar dizudana ulertzea... eta, oraindik ere, nahiko lan izanen duzu.
|
2005
|
|
Deshidratazio erreakzio hauek subdukzioan zehar lurrazal ozeanikoak jasaten dituen aldaketa metamorfikoak definitzen dituzte, eskisto urdinetatik anfibolitetara eta, ondoren, 80 eta 100 km bitarteko sakoneran, eklogitetara eraldatuz. Sakonera
|
horietan
ezinezkoa denez lurrazal ozeanikoaren fusioa gertatzea (aurretik aipatu da 200 km inguruko sakoneran dauden baldintzak behar direla inguru geodinamiko honetan) ura gaineko mantura garraiatzen da. Gainera urak zenbait elementu garraiatzeko gaitasuna du, gaineko mantuan heterogeneotasun kimikoak sortuz.
|
2008
|
|
Bizi dugun iraultza teknologikoan ezinbestekotzat jo daitekeen programazio ingeniari bat badago, horixe da, zalantzarik gabe, Rasmus Lerdorf (Groenlandia, 1968). Lerdorf pertsona talde bikainekoa da, eta
|
horiek gabe
ezinezkoa izango zen web a gaur egun ezagutzen dugun bezala erabiltzea. 1995ean, bere nabigatzailearen eta bere web orri pertsonalaren datu baseen arteko zubi lana egiten zuen hizkera xume bat asmatu zuenean, erabiltzailearen eskakizunei erantzuteko gai ziren orri dinamikoak sortzeko lehen harria jarri zuen.
|
2009
|
|
Ez dut uste helburu horien kontra inor izango denik; edo agian bai, batez ere euskararen normalkuntzaren alde ez badago. Dena den, helburu
|
horiek
ezinezko bihurtzen dira lege berberak arautzen duen zonifikazioak indarrean dirauen bitartean. Zonifikazioa bera, borondate politikorik ezarekin bat, legeak agintzen dituen helburuak betetzeko oztopo larriena baita.
|
|
epaileek izan behar omen dute kasu horiek argituko dituztenak. Jakingo ez bagenu bezala nortzuei exijitzen dizkieten epaile
|
horiek
ezinezko frogak eta nortzuei ez dieten eskatzen ezta begi bistakoa dena ere!
|
|
Ikerlari askok ezin zuten onartu txinpantze baten bezalako zerebro txikiarekin posible zenik harrizko teknologia edukitzea. Ikerlari
|
horientzat
ezinezkoa zen espezien berria izatea eta, hortaz, gure espezieko indibiduo gaixoak zirela esan zuten. Proposaturiko gaixotasunen artean, mikrozefalia, Laron sindromea (hazkuntzaren hormonarekiko sentikortasun eza) edo hipotiroidismoa (glandula tiroidearen urritasuna) zeuden.
|
2010
|
|
Finean, Rawlsek oinarrizko korapiloa non dagoen asmatzen du teoria metafisiko eta erlijiosoen artean sakoneko gaietan akordioa ezinezkoa dela ikustean, baina gehiegi eskatzen die gizakiei (nork bere pentsamoldea alde batera uztea) korapilo hori askatzeko. Jende asko kontsentsu honetatik kanpora geratuko litzateke hasiera hasieratik, eta
|
horiek gabe
ezinezko bihurtuko litzateke bizikidetza baketsua. Hain aseptikoa egin nahi luke eremu politikoa, ezen jende gutxi hurbilduko bailitzateke horretara.
|
2011
|
|
Gasolina auto baten energia iturria eta motorraren olioa izango balitz bezala, hozgarria, gizakiaren kasuan, organismoak ongi funtziona dezan ezinbesteko elementuak elikadura askotarikoa eta dibertsifikatua hartu ondoren lortzen dira. Ezinbesteko elementuak (bitaminak, mineralak, aminoazido esentzialak eta gantz azido esentzialak) hornitzeko modua da,
|
horiek gabe
ezinezkoa baita osasunegokia izatea. Organismoak ezin ditu sintetizatu funtsezko mantenugaiak beste molekula batzuetatik, elikagaien bidez gehitu behar baititu.
|
2012
|
|
2012ra begira, udal erakunde autonomoentzat aurreikusi den gastu zehatza ere ez da aurkeztu. Datu
|
horiek gabe
ezinezkoa zaigu berdintasunean aurrekontuen inguruko eztabaida egitea”.
|
|
Ukaezin gertatzen da, kode batek izen hori merezi izateko, zigor arau gehienak eta edozein zigor arauketa janzten duten printzipioak bildu behar izatea; alabaina, aurreko ideia hori nahasgarri gertatzen da, kode batean nekez sartu ahal diren gaiak egoteagatik. Kodeari unibertsaltasun uziaz gain, egonkortasun eta irmotasun gogoak datxezkio, baina eremu batzuetan egonkortasun eta irmotasun
|
horiek
ezinezkoak dira, bai gainerako antolamenduaren egoera bereziarengatik, bai eta gauzen izaerarengatik ere. Kanbioen kontrolari buruzko delituak izango lirateke aipatu dugun horren guztiaren adibide.
|
|
Aukera bat Europako Boluntario Eskolak ematen dituen doako ikastaroetako bat egitea da, nahiz eta plazak mugatuak izan. Beste batzuetan, bere ekintza baliabideetan oinarritzen da, eta
|
horiek gabe
ezinezkoa da ekintza hau egitea: janaria banatzea, informatika geletan prestatzea, aterpetxeetan etxerik ez duten pertsonei laguntzea, eguneko zentroetan adinekoei laguntzea, ezgaitasunak dituzten gazteentzako aisia inklusiboko jarduerak, etab. Erakundeek beharrezko laguntza ekonomikorik ez badute, programa horietako asko ezin dira gauzatu.
|
|
Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak ohartarazi du soroak gainezka daudela, ura urria dela eta laguntza ez dela nahikoa. Batzuetan, kanpalekuetatik kanpo, “iritsi berriak aldi baterako kokalekuetan kontzentratzen dira”,
|
horietan
ezinezkoa baita haundiago bizitzea. Egoera horretan, maiz gertatzen dira urak transmititutako gaixotasunak, eta “haurrengan beherako soil batek heriotza ekar dezake”, dio GKEak.
|
2014
|
|
Urriaren 24a da, eta erabat aldatu da iheslarien plana, denboraleak kalte nabarmenak egin dizkio Virgen del Socorroren kroskoari eta masteriari. Baldintza
|
horietan
ezinezkoa zaie Irlanda eta Eskoziako kostaldeak ingurutzea. Mantxako kanalaren sarreran dira eta hortik jotzea erabaki dute.
|
|
Bigarrenik, lan bitartekariaren edo prestatzailearen figura nabarmentzen da, «ezintasuna duen langileari lanpostura egokitzeko beharrezko laguntza ematen diona», bere lana egiteko prestaketatik hasi eta lanpostuan jarraipena egin eta lagun egin arte. Azkenik, funtsezkoa da enpresak inplikatzea,
|
horiek gabe
ezinezkoa baita gizarteratzea. Kontaktua.
|
2016
|
|
Egunean 25 bezero izaten ditugu asko jota, eta 15 pertsona gaude haien zerbitzura. Hori irreala da, ratio
|
horiek
ezinezkoak dira; negozioaren ikuspuntutik hau ez da negozioa. Bilbo guztian ez duzu horrelakorik topatuko.
|
2017
|
|
Gisa honetako hizkuntza ttiki baten kasuan hiztun kopuru ttikia duena, nire iduriko lehentasuna helduen artean hiztun andana trinko bat osatzea da, egun ez baitugu horrelakorik. Baditugu adin handiko hiztunak, zaharrak, eta baditugu zenbait haur, baina tarteko hiztun larririk ez dugu, eta
|
horiek gabe
ezinezko duzu hiztun komunitate bat osatzea. Horretan naiz ni, eta horretan ari naiz lanean.
|
|
Ordezkari politikoek Eusko Legebiltzarrean beren ikuspegia azaltzeko aukera eman zieten orduan Aranzadikoei. " Artzaintza eta abeltzaintza positiboki baloratzen genuela esan genuen orduan, lagundu behar zela, bizi eta lan baldintzak hobetu behar zirela; baina parkearen bihotzean autoentzako mendi bide
|
horiek
ezinezkoak zirela adierazi genuen, eragin latza eta atzeraezina izango zutelako" gogorarazten du.
|
|
Littering aren eragina itsas ekosistemetan, hau da, planeta osoan substantzia toxikoak metatzea eta zabaltzea; espezie inbaditzaileak garraiatzea, eta ekosistemak aldatzea. Itsas ekosistemen degradazioa, batez ere kostaldekoa, nabarmen bizkortu da azken hiru mendeetan, hainbat azterlanen arabera, eta kasurik okerrenean hildako eremuak sortzen dira, eta
|
horietan
ezinezkoa da itsas bizitza. Zientzialariek planeta osoan aurkitutako 400 gune aurkitu dituzte.
|
2018
|
|
Mezu bakarra du azkenean: xede edo helburu
|
horiek
ezinezkoak dira, ez dutelako oinarririk oraingo egoeran. Jakina, oraingo egoeraren azterketa ‘neutroa’ oraingo egoera bera ezarri duten egitura material eta kognitiboetatik egiten denez, ez dago sistema gainditzerik.
|
2019
|
|
Politika sozialetan, proposamenen potentziometroaren 0tik 10erako eskalan, nork bere lekua topa lezake. Ñabardura
|
horiek
ezinezkoak dira Espainia denean mintzagaia, eta hirurek potentziometroaren 10ean egon nahi izatearen ondorioz, lehia bizian daude nor baino nor izan gogorragoa eta irmoagoa proposamenak egiteko orduan. «Errekonkista» eskatzen badu batek, Katalunian 155.a berriro eta betiko ezartzeko ideiarekin erantzuten diote beste biek.
|
2020
|
|
Adibideak gehiago ere badira, jakina. Argazki
|
horiek
ezinezkoak ziratekeen duela urte batzuk. Aldaketa politikoak ez ezik, sakoneko aldaketa sozialak ere bizitzen ari gara:
|
|
Berriki Whatsapp eta Twitter sare sozialetan mezu anonimo bat zabaldu da, San Felipe Elkarlaguntza eta Ojanguren Hileta Zerbitzuak erakundeek koronabirusagatik hildako kasu batzuetan ustez egindako kudeaketa salatzen. Kasu
|
horietan
ezinezkoa izan da gorpuak zuzenean hilerrira eramatea –errausteko edo hobiratzeko– hilerria itxita egon delako. Kasu horietan ere, gorpuak kamara frigorifikoetan gorde dituzte, hilerria berriro zabaldu eta bertara eraman arte.
|
|
Farmakologiako irakasle batek esan dit benzodiazepina dosi
|
horiekin
ezinezkoa dela munduarekin modu funtzionalean erlazionatzea.
|
2021
|
|
Protestanteen komentu batean omen eskolarazi zuen (Herria); Esküalduna zen omen lehenago populü ez ikasia (Herria); Omen gizon zuhur horrek zuela gero gobernuaren mandua hartu (Arkotxa). Hurrenkera
|
horiek
ezinezkoak dira erdialdeko hizkeretan; ekialdekoetan ere XIX. mendetik honakoak dira, Orotariko Euskal Hiztegiko datuen arabera.
|
|
2.– Maskara erabiltzea. Maskara erabiltzea nahitaezkoa da erabilera publikoko barne espazioetan, bai eta aire zabaleko espazioetan ere, azken
|
horietan
ezinezkoa bada 1,5 m ko tartea gordetzea. Ostalaritza establezimendu eta jatetxe zerbitzuetan ere nahitaezkoa da maskara erabiltzea, jateko edo edateko unean izan ezik.
|
2022
|
|
Askok haien lurrak ustiapen handien esku utzi behar izan dituzte oso sail txikiak zituztelako eta orain, ureztatze sisteman diren laguntza eta eskubide guztiekin sartzeko, gutxienez bost hektareatako azalera behar dute. Baldintza
|
horiekin
ezinezkoa da gazte askorentzat nekazaritzan sartzea edota familiako lurrekin jarraitzea. Izugarrizko arrakala gertatu da.
|
|
...atzuetan ni baino gehiago da, ahaztea, alegia, bezeroak gizonezko bakarrera murriztea eta ondoren buztan bakarrera, batzuetan toki handiegia hartzen dute, bezeroek eta beren maniek, eta hain gaixorik ikusten ditudanean ahazten ere zaizu buztana dutela eta orduan haiekin batera negar egiteko gogoak hartzen zaitu zeren besterik egitea ez da komeni, eta une horietan jada ez dut diruan pentsatzen, une
|
horietan
ezinezkoa da diruan pentsatzea, zera hori inoiz duzula ahaztu baizik ezin duzu pentsatu, gizonen miseria emakumeak maite dituztenean eta emakumeok miseria horretan jokatzen dugun rola, eskaintzen diguten laztan etsigarria eta inguruan ixten zaigun gela, eta nik esaten dut besterik ez egiteko asmotan begiak gogor hersten baditugu ere, guztien aurrean begiak hertsirik ere, bizi osoa urrun ihesi ema...
|