|
flasha aktibatuz gero ezin deskonekta daiteke.Argazkirik txarrenak Atomic Flash, Agfa Lebox eta Starblitz kamerekin egin ziren (5 puntutik, 3). Azterketa honetan baliatu ziren Atomic markako argazki kamera guztietan, aparatua estaltzen duen kartoia askatu egin zen lehen edo geroago; beraz, Atomic markak ez du akaberari dagokion proba gainditu.Starblitz izan zen argiarekiko hermetikotasun aldetik hoberena baina buxadura proba gainditu gabe utzi zuen.Aberrazioetan hoberena Agfa hoberena izan zen aberrazio, pikor, hermetikotasun, maneiagarritasun, akabera eta itxura estetikoa, baina kolorearen erreprodukzioaren proba ez zuen gainditu.Ekipo honen itxura estetikoak, landu landua, kamera konpaktua gorarazten du eta, areago, halakotzat funtziona dezake, bobina berria ezar dakiokeelako.Fujifilm eta Kodak marketako kamera murgilgarriek tarteko balorazioa eraman dute (5 puntutik 4). Funtsa, bobinaArgazki kamera tradizionala (ez digitala) kutxa ilun hermetikoa da eta argitasuna irekidura batetik sar daiteke.Hortxe bertan dagoen lenteak, objektiboan barrena, irudia bobinan proiektatzen du.Erabiltzaileak itxigailuaren abiadura, objektiboaren fokatzea etab.ukituz, nahita aldaraz dezakeen mekanismo horren funtzionamenduaren arabera aldatzen da argazkiaren kalitatea baina, horrek baino eragin handiagoa filmaren kalitateak du.Hemen azterturiko argazki kamera oinarri oinarrizko hauetan bobinaren kalitatea ezinbestekoa da, bera da erabilera bakarreko kamera bat aukeratzeko unean presente izan beharreko irizpide nagusietako bat.Argazki film baten sentikortasuna esaten zaio argitasunaren aurrean bere emultsio foto sentikorrak erreakzionatzen duen abiadurari; zifra hau zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta argitasun gehiago atzeman ahal izango du filmak; beraz, diafragma gutxiago irekitzea edo esposizio denbora laburragoan edukitzea aski izango da (parametro hauek erregulatzeko aukerarik ematen ez duten argazki kameretan). Argitasuna ASA nazioarteko estandarrez neurtzen da; horren arabera, 400 ASA motako filmak 200 ASA-koak baino bi halako argitasun atzeman dezake eta 800 ASA plegukoaren erdia, jakina.Hemen azterturiko filmetatik argazki argitsuenak hartzen dituztenak murgilgarri biak dira.800 ASA-ko bobinak dauzkate, urpean beharrezkoa baita ahalik eta argitasun gehien atzitzea.Kodak Ultra Compact da 800 ASA-ko bobina daukan kamera ez murgilgarri bakarra: ...ak, diseinuan seguru aski optikaren aurretik hermetikotasuna lehenesten dutelako.Gainerako argazki kamerek 400 ASA-ko bobina daukate; aurrekoen erdia bada ere, sentikortasun hori aski da hauei agintzen zaizkien eginkizunak betetzeko, hau da, kanpo zein barru aldean argazki soilak egiteko.Laburbilduz eta Konparaketako TaulaBanan bananLaburbilduzErabilera bakarreko zazpi argazki kamera aztertu dira;
|
horietako
bost konbentzionalak dira eta flashez hornituak daude eta beste biak murgilgarriak dira, flashik gabeak; prezioak 5,50 eurotik (Agfa Lebox eta Starblitz) 12,75 euroraino doaz (Fujifilm Fujicolor Quicksnap Marine). Agfa, berez, ez da erabilera bakarrekoa, bobina alda dakiokeelako aparatua hondatu gabe.Etiketa denetan zuzen dago.Kamera honda daitekeen egokieretan (kirola praktikatzean, afarietan, h...
|