Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2003
‎Eta zer uste duk, Oxford Klubeko gizon horietakoren batekin edukiko duela zerikusia Jaioneri gertatutakoak. Urrutitxo joan eta itzulerarik gabeko lekuan gertatu zitzaiola hori.
2006
‎Azterturiko otorduen %75k esneki soil horietako bat zeukan.
‎–Bai, hemen nago –erantzun zion ahots ia entzunezinez– Estatua txiki horietako bat daukat. Aitonak oparitu zidan txikitan.
‎–Aurreko egunean –erran zuen, ahotsa dar dar–, estatua horietako bat daukan neska bat ezagutu nuen. Interneten saltzeko asmotan dago.
2007
‎Bera andereñoa da eta ekain bukaeratik zebilen igerilekura eta jotzen, eguraldi ona aprobetxatu nahian, hiritik ateratzeko irrikaz. Baina nik bulego lan horietako bat daukat, eta irailaren batean zain izango nuen abuztuaren batean abandonaturiko nire mahai desordenatua, nire telefonoa, nire Excel orritxo madarikatua. Hori gutxi balitz, abuztuaren lehenengo egunak alferrik xahutu genituen nire arrebaren ezkontza zela-eta, eta opor hil horren bukaera baino ez genuen libre ateratzeko, oporrak behar bezala egiteko.
2008
‎Kontsola horietako batek dauzkan edukierez ordenagailu ertain bat hornitzea aukera polita izan daiteke baina ez doakoa, inondik ere, ordenagailuaren ezaugarriak hobetzea ezinbestekoa izango baita.
‎Kasu gehienetan, irekiera eta mantentze komisiorik ez izatea da haren ezaugarri nagusia. Gainera, txartel horietako bat edukitzeak berarekin dakar deskontuak lortzea hainbat saltokitan, bidaietan, aisialdiko eskaintzan (zinemetan, ikuskizunetan, etab.). Txartel batzuek istripu edo bidaietarako doako asegurua duten bitartean, beste batzuek Internet bidezko erosketak errazten dituzte. Gazteentzako txartel espezifikoen alde negatiboa da saldo erabilgarriaren muga helduen txartelena baino nabarmen txikiagoa dela.
‎Nik ez nuen inoiz superguay horietako bat eduki, ordua, egutegia, alarma eta kronometroa baizik ez zituen F91 xaloa baizik, joko bakarra kronometroa segunduan doi gelditzea zuena. Orain, retro garaia bizi dugunez, G Shock en vintage bertsioak atera dituzte.
2009
‎(on) â?. Laino ganberaâ? deitzen zaion horietako bat geneukan. (off) Ganbaran aire super asea geneukan; partikulek zeharkatzen zutenean, izpi kosmikoek, adibidez, tanta ñimiñoen lerro bat geratzen zen; laino txikitxo bat balitz bezala.
2010
‎–Etxean inprimatzeko traste horietako bat daukat. Badakizu, semeek inoiz ez dakite Gabonetan zer oparitu eta dirua soberan izaten dute.
2011
‎Zenbait pertsonak medikuaren jarraipena behar izaten dute lehendik orbanak dauzkatelako edo aipatu dugun eritasun horietako bat daukatelako, eta maizago joan behar izaten duten dermatologoaren kontsultara, baina badira beste talde batzuk eguzkia modu kronikoan hartzen dutenak eta horretaz ohartzen ez direnak: aire zabalean lan egiten dutenak dira, kirolariak eta beste hainbat.
‎Txabola barruan hozkailu bat zeukaten, baina arasa bezala, noski, elektrizitaterik ez zegoen-eta. Janaria berotzeko, kanpinetako butano txiki horietako bat zeukaten. «Isilik gorde behar dugu hau!», esan zidan Mikel Lasak.
‎Banketxeak ez die hipotekatu askori jakinarazten horietako bat dutela; beraz, maileguan ordaintzen duten interes tasa ezin da ehuneko jakin batetik jaitsi, Euriborra jaitsi arren. Klausula horietako bat edukitzeak Euriborraren erorketez baliatzea galarazten dio erosleari. 8 Sinatu aurretik idazketa irakurri eta aditu bati galdetu Batzuetan, klausula kaltegarri batzuk jakintzarik ezagatik gertatzen dira.
‎Hurbildu zitzaidan eta une hartantxe tarratada bat sentitu nuen neure atorraren bizkarraldean. Blusa mehe horietako bat neukan parpailazko goialdea zuena, garai hartako modaren arabera. Atorra erortzen bazitzaidan nire bularra bistan geratuko zen.
‎Hamasei urte dauzka. Neurrira eginiko traje zaharkitu horietako bat dauka: jaka gerrian estua eta behealdean harroa, gona orkatila baino goraxeago heltzen zaiola, botin baldar takoi gabeak eta kanpai formako kapela izugarri handi bat krespoi batez apaindua.
‎Taberna batean sartu naiz, ez diot-eta egoki iritzi izekoarengana horrela aurkeztea. Mostradoreko neskari kafesne bat eskatu eta komunean sartu naiz, eskerrak eskuak sikatzeko haizea zabaltzen duen gailu horietako bat zeukan, honekin alkandora, nire alkandorarik onena dena esatera, lehortu baitut. Gauza bera egin dut prakekin ere, emaitza kaxkarragoa izan den arren.
2012
‎Segurtasun arrazoiengatik, alergeno horietakoren bat edukiz gero, nahitaez adierazi behar da etiketan edo produktua identifikatzen duen atalean.
‎Hori frogatzeko, Aurrekari Penalen Erregistroan lortutako penalen ziurtagiria eta lege honek zehapenik ez duela jaso dioen zinpeko aitorpena aurkeztu behar dira. Zakur horietako bat edukitzeko gaitasun fisiko eta psikologikoa izatea. Osasun azterketen edozein zentrotan lortuko dugu ziurtagiria, adibidez, gidabaimena edo arma baimena berritzeko zentroetan.
2014
‎Hurrengo tabernan zorteko izan ziren, jolas makina horietako bat baitzeukaten, txanpon baten truke moto lasterketak irudikatzen zituena. Nahiago zukeen autoak balira, baina tira.
‎Egia esan, uste dut ordenagailuan horietako bat daukagula.
2015
‎Liburu horietako bat daukat egunotan esku artean. Iritsi ere txiripaz iritsi zitzaidala esango dut.
2016
‎Lurrean zegoen lasto pixka baten gainean zegoen eserita, leotzaren bazterrik urrutienean, noiz bere aulkia, noiz bere ohea zena: burualdean zotzezko egutegi txiki bat zegoen jarrita, bertan igaroak zituen egun eta gau zorigaiztokoen koskekin alderik alde markatua; eskuan zotz txiki horietako bat zeukan, eta iltze herdoildu batekin beste egun miseriazko bat grabatzen ari zen, gainerakoei gehitzeko asmoarekin. Nola ilundu egiten bainion zeukan argi eskaxa, begirada esperantzagabeko bat egotzi zuen ate alderantz, gero begiak jaitsi zituen, buruari eragin zion, eta aurrera jarraitu zuen bere lan nahigabez betearekin.
2017
‎Fabrika bat! To, ni etsita nagok buruan zinema hiztun horietako bat daukagula.
‎Gauza arraroak egiten eta. Gaur egunean psikologora eramango zuten mutikoa eta horrela, baina nik horietako bat daukat laguna, eta en la puñetera vida ez dugu hitz egin.
‎Zerbait faltsua egon behar du bere soilunea sotiltasunez onartzen ez duen gizon batengan. Zimurrak kontuz ipinita dauden aurpegi horietako bat zeukan gainera, makilaje bat bezala, begi ertzetako zimurrak, xarma, nortasuna adierazteko toki egokietan jarriak. Neska txolinen gustoko gertatzeko apaindua zela zirudien.
‎Neure autoa hartu nahi izan nuen, baina ezetz, hobe genuela berean joatea. Mendiko auto horietako bat zeukan, txikitxoa, nahastu egiten ditut markak. Joan behar genuen auzoaren izena ere esan zidan, baina ahaztu egin zait hori ere.
‎Gainera, krisiarekin murrizketak izan dira eremu horretan, eta, beraz, osasun aseguruak aukera ona dira osasun laguntza pertsonalizatua eta azkarra izateko. Espainiarrek horrela baloratzen dutela dirudi, horietako bat daukatenen kopurua 14 milioitik gorakoa delako eta 2016an aseguru konpainiek 7.734 milioi euro fakturatu zituztelako, Inese marketin enpresaren datuen arabera. Prezioak jaitsi egin dira, eta, batzuetan, hilean 50 euro inguruko kuota ordaindu daiteke, baina badira zenbait trikimailu aseguru medikoan gutxiago gastatzeko.
2018
‎Koartada biribila aurkezteko moduan egongo da, beraz, Helenerekin duen harremana noizbait justifikatu behar izanez gero. Irudi horietako bat dauka, Finder pintorearen margolan bat hain zuzen, smartaren hasiera pantailan, gustatu egin zitzaion eta. Forma organiko bat da, beso askodun ameba antzeko bat, bakarra, beste forma erregular perfektuen artean.
‎Beldur naiz, ordea, barren odol isurtze madarikatu horietarik bat daukala. Arnas ona eta pultsu ozena dauka.
2019
‎Behar adina lo ez egitea. Gailu horiekin egon edo telebista bat edo gailu mugikor horietakoren bat eduki gelan, gutxiago lo egiten dute eta lo hartzen dute. «Pantailak direla eta, haurrak ere gehiegi estimulatu daitezke eta hazteko behar duten denbora lortzeari utzi», ohartarazi du Amerikako Pediatria Akademiak.
2020
‎Bazkaltzen zuten bitartean, Fidelek bere bizikide izango zirenetariko beste batzuk ezagutzeko parada izan zuen. Bere ezkerretara, harrera bazkarirako antolatutako mahai zabalean, ezagutu lukeela susmatzen zuen aurpegi horietariko bat zeukan, baina bere burmuinak ez zion izenik edo historiarik egokitzen. Nor, noiz, non?
‎Bada, aitak zabalduriko ildoari jarraiki, Egurrolatarren bi semeak ere oso gaztetandik, nerabezarotik, egunkari eta aldizkarietako gizarte kroniketan agertzen hasi ziren. Anaia nagusiak aberaskumeek izan ohi duten izen irrigarri horietako bat zeukala gogoratzen zuen Jurdanek, baina ez zen izen zehatzaz oroitzen. Ume jaioberri batena zein andere ezkondu batena edo etxeko katuarena ere izan zitekeen izen bat zen, Txutxi edo Putxi edo antzeko ganoragabekeriaren bat.
‎Shut up! –esan zion beste batek niri begira– Orain Victoriaren beste kuttun horietako bat daukagu...
2021
‎Bazuen hiru urte orain ETA desarmatua zela eta berri mota hori katakonbetan ehortzia zetzan. Piteier baserriak, antza, ate hidrauliko batez zerratzen zen zulo horietatik bat zeukan.
2022
‎Itsaski biltzailea zuan. Berberetxoak bilatzeko erabiltzen dituzten aitzur horietako bat zeukaan. Hasiberria ematen zian.
‎Asko jateagatik, asko edateagatik eta arratsaldeko bostak arte lo egiteagatik soilik nabarmentzen zen. Gizonen kontura bizi den kaskarin horietako batentzat zeukaten, huraxe baitzuen lanbide; nahiz eta hari buruz modu literarioagoan hitz egin nahi zutenean, aktore edo abeslari izena ematen zioten. Garai hartan antzerkizale amorratua nintzen, eta horregatik ateratzen ninduen neure onetik aktore tituluarekin hain modu iruzurtian jostatzeak.
2023
‎Gau horretan hotelean lo egin zuen Gauguin-ek. Vincentek aldizkako krisi horietako bat eduki zuen; krisialdi horretan pentsatu zuen familiari huts egin ziola, aita erail zuela, osasuna alferrik galdu zuela, anaiaren dirua xahutu zuela, artista moduan porrota izan zuela; guztiaren ondorioz, bere onetik irtenda, bere belarria ebaki zuen labanaz eta erregali moduan burdeleko emakume bati eraman zion zaintzeko esanez (Naifeh eta White, 2011); Kaufman eta Wildegans en (2009) arabera... Etxe Horitik Hôtel de Dieu ospitalera eraman zuten Vincent eta Felix Rey doktorearen esku utzi zuten; zoro arriskutsuentzako gela batean sartu zuten, goiko leiho txiki batetik argi apur bat sartzen zela; burdinezko ohe batean kateatu zuten.
‎Saltzaileak zilarrezko artisautzaz, jantzi brodatuez, alfonbrez, lepoko bitxidunez, urrin goxoen potoez eta Shivaren brontzezko irudi txikiez osatutako apalategi batera eraman zuen. Materialen kalitateak eta piezen bakantasunak azpimarratzeko euren arteko distantziak aise aienatzen zuten Dreams ohiko bazar tipiko horietako batetik eduki lezakeenetik. Zetazko fular bat aukeratu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia