Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2004
‎Bi kide falta omen dira deklaratzeko Defentsa abokatuaren arabera, beste bi kide deklaratu behar dute oraindik (Gaztesarearen arabera jadanik auzitegira hurbildu omen dira). Itzubaltzeta gaztetxeko kide baten arabera, bi kide horietako bat gaztetxearen ondoan bizi den eta ertzainek bere etxera sartzen utzi ez zuten auzokide bat da. Bestea, lan istripu bat dela-eta ordu horietan errehabilitazioan zegoen bilbotar bat.
‎Imanol Landa Presidentzia arloko zinegotziak adierazitakoaren arabera, baten batzuek Olentzerori eskutitza bidali diote dagoeneko. Gutun horietako bat aukeratuko da aipaturiko antzerki emanaldien amaieran irakurtzeko.
‎Horietatik 41 lagun eraikina pasa den urtarrilaren 1ean berriro zabaldu eta gero sartu dira. Tokiak lau solairutan banatzen dira eta horietatik bat laster barru arazo psiko geriatrikoak dituzten pertsonak hartzeko izango da.
‎Hizkuntzak dauzkan bikote banaezin horietako bat sortzeko bidean daude, Francoren hitzaldi gogaigarriek pertinaz eta sequía elkarrekin eta betiko ezkondu zituzten bezalaxe. Ezin pezetarik aipatu antiguas direla esan barik.
2006
‎Jon Arretxe idazlearen" Manila Konexioa", euskaraz; eta Pablo Tusset en" Lo mejor que le puede pasar a una cruasan", gaztelaniaz. Parte hartzaileek maiatzaren 11ra arte izango dute horietako bat –hala biak, nahi izanez gero– irakurri eta bost galderari erantzuteko. Erantzunak Kultur Leioako liburutegira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara, eraman daitezke edo liburutegia@leioa.net helbidera bidali, datu guztiak jarriz.
2007
‎Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, ustezko delitugileek gizon bati eraso eta zauriak egin zizkioten: zenbait labankada eman zizkioten, horietako bat lepoan (bederatzi sutura puntu eman behar izan zizkioten). Erasoa atxilotuetako batek Getxo udalerrian (ez dute gehiagorik zehaztu) duen tabernan jazo zen, eta biktimak, bere borondatearen kontra, bertan gelditzera behartu zuten.
‎Ertzaintzak gertaeraren berri izan zuenean, ustezko bi egileak atxilotu zituen. Horietako batek, A.E.M. 30 urteko Bilboko bizilagunak, delitu aurrekariak ditu, eta arma zuriz lesioak egitea egotzi diote. Horren anaia, 21 urteko B.E.M. erasoan parte hartzeagatik atxilotu zuten.
2008
‎Aurretik Enrique Urrutikoetxea kalean zegoen eta, bertatik egoitza berrira eramatea" lan handia" izan bada ere, gelak ikastaro berriari ekiteko prest daude. Orotara sei ikasgela ditu, horietako bat informatikakoa eta beste bat irakasleentzat. Zentroko irakasle Amaia Garagorrik azaldu duenez," egia da batzutan txiki gelditzen dela, ikasleen kopuru handia baitugu, baina momentuz ongi konpontzen ari gara".
‎Horren barruan 11 kontzertu egingo dituzte Bizkaian barrena. Horietako bat Erandioko Landako Andra Mari elizan, ostiral honetan bertan, 20:00etan. Algortako kontzertuak osagai didaktikoa ere eduki nahi du eta, organoaren historiaren eta funtzionamenduaren hastapen laburraz gainera, organistaren interpretazioa pantailan emango dute eta, horrela, elizaren goiko koruan bakarrik ikus daitekeena zehatz mehatz jarraitu ahal izango dute entzuleek.
‎Tokiko kultur iturriek nabarmendu dutenez, Getxo udalerriak ondare zabala du musika tresna horietan (bederatzi organo dago egun eta bigarren postuaren dago Bilboren ostean, horrek 20 ditu eta). Hala eta guztiz ere, horietako batek ehun urte bete dituen lehenengo aldia da. 1908ko maiatzean, Bariko San Nikolas parrokiaren abesbatza estilo erromantikoko organo berriaren muntaketaren lekuko izan zen.
‎Kontseiluak Euskal Herri mailan euskarari bultzada emateko ahalmena izanik ere, lotsagarria da botere publikoetan euskararekin eskuzabal jokatzen duten horiek erakunde hori baztertzeko jarrera hartzen dutela ikustea, mugak apurtzeko jarrera duten horiek euskara biziberritzeko aingura astun bihurtu direla adieraziz. Ezin dut ulertu zelan euskararen alde osagarriak izan litezkeen ikuspuntu horiek baten batzuek baztertzailetzat jotzen dituzten. Hain zaila da ulertzea erakunde publikoetan batzuek legeen pean euskararen aldeko lan zintzoa egiten ari zareten bitartean, besteok legediak inposatzen digun egoera tamalgarriari aurrea hartuz gure lan zintzoa ere egin dezakegula?
‎Horretaz gain, 100 euroko dirulaguntza emango zaio etxea kaltetuta duen familiako partaide bakoitzari," horrek nahi duen lekuan bizitzeko". Bi horien artean bata edo bestea aukeratu da, udal iturriek zehaztu dutenez. Premiazko etxetresna eta altzairuak (garbigailua, hozkailua, ezkaratza, ohea, mahaia eta aulkiak) erosteko 370 euro emango ditu gehienez bakoitzeko.
‎Hiru kilometroko eremuan entzun da leherketa. Atentatuaren egileek hiru ibilgailu erabili ei dituzte; horietako bat, martxoaren 14an lapurtutako Peugeot 306 bat, Urkiolako mendatean aurkitu dutela ziurtatu dute. Agintariak Legutiora hurbiltzen hasi dira gertatutakoa bertatik bertara ezagutzeko.
2009
‎Ildo horretan," kartzelan amaitzea" opa dio Goikoetxeari Getxoko PPren buruak; baita" bera bezala, mehatxuka eta jendeari erasoka doazen guztiei" ere. Gaineratu duenez," erakunde horietako batean sartzea buruan duten morroientzat eredua izan dadila guzti hau; birritan pentsatu eta ikus dezatela bide horretatik ez dutela ezertxo ere lortuko".
2010
‎SOS Arrazakeria, Sare Antifaxista, EHGAM eta Gaztehgam, azken egunetan gertatu diren eraso homofoboak gogor eta aho batez salatu nahi ditugu. Lehenik eta behin, gure elkartasuna helarazi nahi diegu igandean Bilbon labanaz zaurituak izan ziren bi gazteei, eta horietako baten egoeraz kezkatuta gaudela azpimarratu nahi dugu. Honen haurrean, argi adierazi nahi dugu homofobia eraso guztiak salatu eta erantzungo ditugula, hemen gauden erakundeok, argi adierazten dugulako homofobia, arrazakeria, faxismoa eta edozein diskriminazio motaren aurrean gure jarrera.
‎Ikastaroetan doan ager daitezke Getxo udalerriko eskoletako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako haurren familiak. Guztira, hamabi ikastaro izango dira horietatik bat ere ez dela euskaraz izango. Argazkian, hainbat ume Itzubaltzeta/ Romon egindako eskola inauterietan/ © Getxoko Kultur Etxea.
‎Istiluak eta auzokideei eragozpenak murrizteko helburuarekin polizia operazio berezia zabaldu zuten. Bada, 00:11tik 5:14ra 10 lagun edanda zeudela jakin zen, eta horietako bat osasun zentro batera eraman behar izan zuten, adierazi dutenez. Arrazoi berberagatik, iaz, 6 pertsona eraman zituzten.
‎Bestalde, 8 pertsona salatu dituzte kalean txiza egitea egotzita, eta bakarra zorroa lapurtzea leporatuta. DYAk 9 lagun artatu zituen, horietako bat, antza, liskar batean nahastutakoa (2009an 20 pertsona artatu zituzten). Ertzaintzak, bere aldetik, 3 lagun atxilotu zituen erasoak egotzita.
‎Baserrietan eta herriguneetatik kanpo dauden hamar bat etxetan, EAE osoan zehar banatuak, ostu izana leporatzen diete. Horietako bat 2009ko abenduaren 18an Urdulizko Uxerre baserrian egindakoa litzateke, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. Lapurreta hartan etxeko jabea, Felisa Ansoleaga, hil egin zen eta bere nebak zauri larriak jasan zituen.
‎Erasoa jasan zuten bi biktimek salatu zutenez, gertakariak ostalaritza establezimenduaren kanpoaldean jazo ziren, bi bezerok izan zuten eztabaida baten ostean. Bezero horietako bat tabernatik irten zen bi lagunekin batera, eta harekin eztabaidan aritu zen beste gizonezkoa bere atzetik irten zen. Azken horrek sukaldeko aizto handi bat atera eta hainbat labankada eman omen zizkion.
2011
‎Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 15 pertsona atxilotu dituzte gaur, drogen aurkako operazio batean, Nafarroan, Errioxan, Bizkaian eta Kantabrian. Horietako bat Leioan atzeman dute eta bere etxea ere arakatu egin dute, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera. Atxilotuetatik 11 espetxera bidali dituzte jada, baina polizia iturriek ez dute zehaztu leioaztarra horien artean dagoen.
‎Gauzak horrela, 15 urtetik gorako 50 lagunek parte hartu ahal izango dute saioan. Jarduera horietako batean interesa dutenek edo telefono zenbakira dei dezakete. Argazkian, David Bustamante" Zuku", gorriz, Sopelako Tai Ji Taldeko bere ikasleekin/ © Sopelana.net.
‎Horien helburua da monumentu esanguratsu honen edertasuna nabarmentzea, bere ingurune osoa hobetuz eta indartuz”. Udal agintariaren arabera, Gobernu Taldea tokiko hiru auzokide elkarteekin batzartu da, eta horiek “proiektuaren inguruko iritzi desberdinak agertu dituzte, eta, hain zuzen ere, horietako bati esker aldatu da egitasmoa”. Hirigintza zinegotziarentzat “PP eta PSE EEren helburua ez da Bizkaiko Zubiko plaza hobetzea, alkatea eta Gobernu Taldearen ospea kaltetzea baizik”.
2012
‎Etxebizitza horietako bat lortu ahal izango dute Etxebiden 2012ko martxoaren 28a baino lehen (behin behineko BOE kalifikazioa jaso duen eguna da) Getxon erosteko aukera ematen duen babes ofizialeko etxebizitza baten eskatzaile gisa alta emanda dutenek. Gainontzeko baldintzei dagokienez, eskatzaileak ez du etxebizitzarik jabegoan eduki behar eta Getxon erroldatuta egon du aipatu data berean, gutxienez 3 urteko etengabeko antzinatasunarekin edo 5 urtez azkeneko 10 urteotan.
2014
‎Antolatutako jardueren artean, Getxo bidezko merkataritzako kafearekin eta kakaorekin esnatuko da, asteburu osoan zehar, abenduaren 5etik 8ra, Itzubaltzeta/ Romoko eta Areetako 35 ostalaritzako establezimenduk (adierazgarrirekin) produktu horiek zerbitzatuko dituztelako. Produktu horietariko bat kontsumitzen duten pertsonek bidezko merkataritzako produktuen otzara baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
‎Ekintza horiek lana bilatzeko oinarrizko gaitasunak lantzen diren beste ekintzekin osatzen dira. Besteak beste, informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) dira horietako bat," gaur egun informazioa sarean dagoelako, informazio hori eskuratzeko gai izan behar dugulako eta gure beharren arabera erabili", Leioako Behargintzatik aipatu dutenez. Zentzu horretan, oso oinarrizko mailatik abiatzen diren tailerrak eskaintzen dituzte:
‎Parte hartzeko bigarren modua Interneten bidez da. Sarean Gureeskudago.net webgunean sartuta, giza katean parte hartu nahi duenak bere datuak eman ditu, eta, eskualdearen arabera, automatikoki ibilbideko leku batzuk proposatuko zaizkio, horien artean bat aukera dezan. Interneten bidez izena ematen duenak badu beste aukera bat," Hemen behar zaitugu" estekan klikatuta:
‎Parte hartzeko bigarren modua Interneten bidez da. Sarean Gureeskudago.net webgunean sartuta, giza katean parte hartu nahi duenak bere datuak eman ditu, eta, eskualdearen arabera, automatikoki ibilbideko leku batzuk proposatuko zaizkio, horien artean bat aukera dezan. Interneten bidez izena ematen duenak badu beste aukera bat," Hemen behar zaitugu" estekan klikatuta:
‎Parte hartzeko bigarren modua Interneten bidez da. Sarean Gureeskudago.net webgunean sartuta, giza katean parte hartu nahi duenak bere datuak eman ditu, eta, eskualdearen arabera, automatikoki ibilbideko leku batzuk proposatuko zaizkio, horien artean bat aukera dezan. Interneten bidez izena ematen duenak badu beste aukera bat," Hemen behar zaitugu" estekan klikatuta:
2015
‎Sopelako udaltzainak Larrabasterrako taberna bat zaintzen zebiltzan," azkenaldian, bertan, droga kontsumoagaz lotzen dituzten pertsonak antzeman dituztelako; pertsona horiek tabernan sartu eta, denbora gutxira, alde egiten zuten". Atzo, eguena, pertsona horietako bat tabernan sartzen ikusi zuten. Zerbitzariagaz segundo batzuk berba egin ostean, alde egin ei zuen.
2016
‎Endika Lejarzegi, Aiurren aita, Monterroxoko (Galizia) espetxean dago, etxetik 600 kilometrora. Zenbatean behin bisitatzen duzue. Hilean birritan joaten naiz ni, eta horietatik batean, Aiurrekin batera egiten dut bidaia. Hortaz, Aiurrek hilean behin bakarrik ikusten du aita.
‎Zapatuan abiatu zen Hego eta Ipar Euskal Herriko errugbi kluben arteko sariketa. Getxo Rugby Taldea da klub horietako bat, nahiz eta talde gaztea indartzeko, elastiko hori beltza jantzi dutenetako batzuk Durangoko errugbi taldekoak izan. EAEko eta Ipar Euskal Herriko eta Landetako federazioek antolatutako lehiaketan, Getxoz gainera honako taldeek ere parte hartzen dute:
‎oztopoak, sormen blokeoak nola gainditu. Behatzen eta behaketa horiek bata bestea epaitu gabe egiten ikasi. Feedbacka.
2018
‎Harreman sarea zabaltzen joan nahi dugu gazte problematika erdigunean jartzeko, ziurgabetasun egoera honetan mahai gainean ziurtasunak jartzeko. Horietako bat da hemen gazteriak baduela gaitasuna gauzak beste modu batean kudeatzeko eta ahots propioa izateko.
‎Joan den urteko paella egunean, eztanda batek erredura latzak eragin zizkien bost emakumeri: horien arteko bat larri zauritu zen, gorputzaren %60 erre zuen 46 urteko andreak; eta beste hiru ere Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eroan behar izan zituzten. Egonkor zeuden emakumeen kasuan, gorputzaren %20, %18 eta %12 erreta zeukaten.
2019
‎Getxo Aquariumeko hainbat langilek joan den urriaren 14an abiatu zuten greba mugagabea, Udalaren ardurapean dagoen akuarioko kudeaketa daraman enpresa esleipendunak (Disetecmar) kaleratutako langile biak berriro kontratatzea( horietako bat ELA sindikatuko ordezkaria) eta lan hitzarmena" dagokion moduan" ezar dezatela aldarrikatzeko. Egoera konpontzeko, lan gatazka horretan esku hartzea eta neurriak hartzeko eskatu diote hainbatetan Getxoko Udalari, baita eurakaz biltzeko eskaera egin ere.
‎Iazko abuztuan udaltzainak etorri zitzaizkion eta Getxon kale salmenta debekatuta dagoela ohartarazi zioten. Aldi bitan hurbildu zitzaizkion udaltzainak baserritarrari," baina horietako batean ere ez zidaten ezer konfiskatu", jakinarazi du Fuentek. Atzo, ordea, polizien jarrera bestelakoa izan zela kexatu da baserritarra:
‎Aukerarik okerrena izan ez zelakoan nago, amaiezinak diren gau horietarikoren batean, ehunka garagardoren eta ke jasanezinaren artean, laukote honen partaiderik zaharrenak beren kideei mehatxu egin zienean. Argi dagoen bakarra hauxe da:
‎Jose Ignacio Vicente Leioako zerrendaburuak udalaren" puntu beltzak" salatu zituen. Argiteria falta da horietako bat(" laster linterna eta guzti irten dugu kalera"), osasun etxearen txikitasuna eta espezialitaterik eza beste bat, Vicenteren esanetan. Auzoei behar bezalako zerbitzua emango dien garraio publikoaren beharra ere aldarrikatu zuen alkategaiak, eta La Avanzadako errepideak dakarren kutsaduraz ere kexatu zuen.
2020
‎Gure lurreko posizioetatik italiar abioi horietako batzuk botatzen saiatu ginen, baina ez genuen lortu. Jaurti genizkien obusek ez zituzten jo, eta horietako baten bat Luberrieta baserriaren ondoan jausi zen. Badakigu ere abioi horiek Urdulizko hainbat leku metrailatu dituztela, Ansoleaga Bekoa baserria esate baterako.
‎Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Teresa Fernándezek azaldu digunez, bertako udal gobernuak hainbat ildo zabaldu ditu merkatari txikiei laguntzeko. Horietako bat sustapen ekintzak dira (Gabonetan herrian erosteko kanpaina, adibidez), eta horiez gain merkatariak trebatzeko hainbat ekimen ere badituzte martxan.
‎Bizkaian ikastetxe gutxik eskaintzen dute batxilergo artistikoa egiteko aukera. Horietako bat Uribe Kostan dago: Leioako Artaza Romo institututua.
2021
‎Agirrek azpimarratu duenez," lankidetza hitzarmen honek aukera emango digu partekatzen ditugun baliabideen inguruko proiektuak martxan jartzeko, eta horien gainean batera jardungo dugu, modu ordenatuan eta irudi bakarra eta homogeneoa eskainiz, txangozaleei eta turistei begira. Horrek, zalantzarik gabe, eskaintzaren kudeaketa eraginkorragoa eta bisitatzen gaituztenen gogobetetasun maila handiagoa ekarriko du".
‎Solasaldi bat edo beste izan ditugu azken hilabeteotan, eta, horietako batean, zera esan zidan Luisek: " Egun baten esan iesten aititek:
‎Jadanik badakigunez, gure inguruko hizkerekin partekatzen dituen hainbat ezaugarri orokor ditu Leioako euskarak. Horietako bat da koiu aditza, hartu esan nahi duen berba. Hala ere, Uribe Kosta eta Txorierriko hizkeren artean dago Leioakoa, eta aniztasun hori erraz entzun dezakegu gure esaldian.
2022
‎Parkeak berritzea eta horietako bat estaltzea ……………….……………….…. 446.000 euro.
‎Ikastaroa Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko gazteei dago zuzenduta, eta, parte hartzeko, horietariko batean egon da erroldatuta. Ikastaroa doakoa izango da, eta martitzen eta eguazten arratsaldeetan emango dute, urriaren 26tik azaroaren 30era arte.
‎Ertzaintzak 49 urteko gizon bizkaitar bat atxilotu zuen uztailaren 19an Loiuko aireportuan, Leioako Ondiz inguruan 2015an eta 2017an bi sexu eraso egin izana egotzita, horietako bat adingabe bati. Atxilotua Getxoko epaitegiaren esku utzi dute, fidantzarik gabeko behin behineko espetxeratze aginduagaz.
2023
‎Irailaren 13tik urriaren 18ra bitartean, TREC espedizioa Plentzian eta Bilbon izan zen euskal kostaldeko hainbat gunetako laginak hartzen. Espedizio zientifiko horrek 22 herrialde bisitatuko ditu hurrengo urtera bitartean, 120 laginketa egiteko, baina horien artean zortzi toki bakarrik hautatu dituzte laginketa intentsiboko eta dibulgazio zientifikoko gune gisa, eta horietako bat izan da Plentzia.
‎alde batetik, ur laginetako komunitateak aztertu nituen, ikusteko espezie ezberdinak zein proportziotan zeuden eta denborarekin horiek nola aldatzen ziren; azken finean, itsasadarrak eremu oso gradienteak dira, alde batean itsasoa dute eta bestean ibaia. Beste aldetik, mikroalgen barruan talde ezberdinak daude eta horietako bat da cryptophyta. Espezie kopuruan oso aberatsa ez izan arren, oso ugaria da, eta tesiaren helburuetako bat zen komunitate hori hobeto ezagutzea.
‎Duela urte batzuk, Bartzelonan, lehen eskutik ezagutu nituen herritarren parte hartzean oinarritutako zientzia eta teknologia proiektu batzuk. Horietako batek bioaniztasunari buruzko datuak biltzea ahalbidetzen zuen. Beste batek airearen kalitateari buruzko datuak jasotzeko eta partekatzeko aukera ematen zien herritarrei, zuk zeuk egindako kostu txikiko sentsoreak erabiliz.
‎Algortako jaietan izandako sexu erasoengatik bi emakumek, horietako bat adin txikikoa, jarritako salaketen aurrean, Getxoko Udalak elkarretaratze instituzionala egin du gaur, eguaztenean, eguerdian, udaletxearen aurrean. Arrastian, 19:30ean, Telletxeko puntu lilan mobilizatzeko deia egin du, eta bertan herritarrei parte hartzeko gonbita egin die.
‎Erronka asko ditugu, baina horietako bat aipatzearren nik Arpillaokoa azpimarratuko nuke. Horrez gain, Jai Alai frontoiko arazoa ere bideratu beharra dago:
‎" Salsidualde, Tosu, Martiturri… Landa eremu guzti horiek galdu daitezke, ehunaka auzokideren etxeak eraitsiz, eta mendeetako ondarea desagerraraziz". Ildo horretan, gainera, salatu zuten desagerrarazte horiekaz batera tokiko berezko euskalkia ere gal daitekeela.
‎Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak doako lau ikastaro berri antolatu ditu 14 eta 30 urte bitarteko neska mutilentzat. Dibertsitate funtzionala duten gazteek ere hartu ahal izango dituzte, eta otsailetik ekainera bitartean emango dira Romo Kultur Etxean; horietako bat Berangoko skate parkean izango da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia