Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2009
‎Eta zuk, Sara, baietz baietz zenion, zorion malkoak isuriz, eta ni orduan espirituak hartua sentitu, eta, harrigarriki, lurretik hamar bat zentimetrora aireratu nintzen; ni hala ikusirik, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta buruaz lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, horixe esan zenidan, Sara, eta bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guztiak zugan duela sorburu, zure maitasuna eta leialtasuna dituela abiapuntu, baina ez, zu zeu izan nahi zenuen kosta ahala kosta, zeure itsumenean iraun nahi zenuen eta inkontziente erkidearen mende jarraitu, ez zenuen ezertxo ere ulertu, Sara, hutsaren mende utzi ninduzun, akabo zure maitasuna; horixe maite zintudala, Ananda, eta maite zaitut oraindik ere, baina ni neu izan nahi dut, eta zinezko maitasuna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude gauzak bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro, elur aratzetik, gure orbanik izango ez duten umeak ekarri, berek egin dezaten gu zure itsumenagatik egiteko gauza izan ez garena, zergatik ez zinen nire besoetara etorri, Sara, fedez eta eskuzabalik; zu zara ulertzen ez duena, Ananda, ni neu izan nahi dudala, ostia, ergela zara ala; halaxe hitz egin zenidan, Sara, emagaldu batek bezala, zure etsipena eta desoreka niri leporatuz, biraoka, mari purtzil baten antzera, bazenekien zer nolako mina egiten zidaten zure hitz zatarrek, irainek baino areago, zure kabendiosek arima erdibitzen zidaten, izan ere elurra bezain aratz mintzatu behar du arraza berriak; zer arraza eta zer ostia, Ananda, zergatik ezin gara pertsona normalak bezala bizi, kaka eginez eta gaixotuz eta buruko minak jasanez eta arazoak konponduz, beste guztiak bezala, santua zarela uste duzu ala, jainkoa zarela, ba hara, gorotz hutsa zara, zintzoarena egiten duen kakati bat, bai, badakit, ahalmenak dituzu, lebitatzeko gai zara, baina hori fakir askok egiten dute, eta eskizofreniko batzuek ere bai, meditazioan orduak eta orduak irauteko gai zara, larruazalean iltzeak sartu eta odolik ez isurtzeko ahalmena duzu, baina barru barrutik fatxa hutsa zara, sadiko ustel bat, eta masoka kaka bat batez ere; horrela hitz egiten zenidan bakoitzean, Sara, zeure onetik aterata, minez hilko nintzela uste nuen, zergatik, zergatik, ez al zenuen ikusten loto lore garbi garbiak ari zitzaizkidala loratzen gorputzaren zazpi chakra irekietan, eta zuk gorotza bota behar gainera, aldi berean zeure burua ere zipriztinduz. ...lexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere: Kafka begetariano bai baina ezkor eta etsiaren hitzak irakurri, zibilizazioaren porrotaren irudi galgarri den hori irentsi; nolatan egin zenidan hori, Sara, espazioa eta denbora zeure esku jartzen ari nintzen aro berean; egia da, Ananda, dena zuri zor dizut, jantzita daramatzadan kuleroak barne, zure hatz trebeei esker sentitu dudan orgasmo bakoitza barne:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia