Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2003
‎7 Lege nagusi horretan dute oinarri eta hasiera beste guztiek, eta bera da gizakiari agintzen diona on gorenaren bila joateko eta hura maitatzeko. Bera, orobat, beste lege guztien erkidea da, eta barneratzen du beste lege bat, gizakiak batzeko eta beraien artean elkar maitatzeko.
2007
‎Ondorioz, alkohola edatean, sartzen dugun ura baino gehiago kanporatzen dugu, eta horrek, azkenean, deshidratatzea eragin dezake. Biharamuneko ajearen ohiko egarriak hori du oinarri: edandako alkoholak eragindako deshidratazioa.
‎Igorleak eta hartzaileak kode desberdinak erabiltzen dituzte, sarritan. Bada kodeen arteko tupusketa horretan du oinarri gerrilla semiologikoak. Hartzailea gai baldin bada igorleak bidali dion" bonba enuntziatiboa" indargabetzeko, orduan bakarrik da posible gerrilla mota hori aktibatzea.
2009
‎Frost & Sullivanek egindako 2003ko txosten baten arabera, antioxidatzaile sintetikoen merkatua gainbeheran dago, eta antioxidatzaile naturalak, hala nola belar erauzketak, tokoferolak (bitamina) edo askorbatoak (bitamina), gero eta gehiago ari dira bultzatzen kontsumitzailearen onarpenagatik, eta merkatura errazago iristeagatik. Ikerketak joera hori du oinarri, eta orujo olioaren estraktua funtzio antioxidatzailea duen gehigarri gisa erabil daitekeenean oinarritzen da. Adituek ikusi dutenez, hidroxitirosola, azido kafeikoa eta oleuropein dira haragiaren eragin oxidatzailea murrizten gehien laguntzen duten substantziak, hau da, oxidatzeko ahalmen handiena dutenak.
‎Elikaduraz harago doa beganismoa; beganoek ez dute animaliarik erabiltzen janzteko, haiekin saiatu den produkturik ez dute kontsumitzen eta animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunetan ere ez dute parte hartzen. Filosofia hori du oinarrian sukaldaritza beganoak ere; atzean animalien ustiaketarik ez duten platerak prestatzea.
2010
‎Jose Viñals NDFren Diru Kontu eta Merkatu Departamentuko buruak azaldu duenez, zenbakiak dira funtsezkoena, merkatuek hori baitute oinarri, eta oso garrantzitsua da aurreikuspenak gauzatu egiten direla egiaztatzea.
‎Horixe da, hain justu ere, giza legeak egiten duena, eta hortik dator lege horren beharrizana. Horretan du oinarria Platonen baieztapenak: gizakiei legeak eman behar zaizkie, lege horiekin bat bizi daitezen; gizakiak, lege barik biziz gero, ezin izango dira bereizi piztiarik basatienetatik.
2011
‎Bai, bakoitzak bere jotzeko edo abesteko era mantendu du. Azken finean, betiko rock gogor hori du oinarrian, baina musika elektronikoaren doinu limurtzailea gehitu diogu. Betiko zati gogorrak mantendu ditugu, betiko parte azkarrak, ohiko parte melodikoak ditu ahotsak eta betiko oihuak.
‎bata frantsesez idatzia dela, eta bestea alemanez. Beste bereizgarri guztiek, direnak direla, funtsezko egitate horretan dute oinarria. Hala, bada, gaur ingelesezko eta frantsesezko literatura afrikar gisa deskribatzen dena kontraesan garbia da, eta proposizio faltsua, «hausa hizkuntzako literatura italiarra» faltsua izango litzatekeen bezalaxe.
2012
‎Horretarako, beharrezko baldintza da botereak transmititu digun historia manipulatua ezagutu eta berraztertzea. Mariano Marzok ohartarazten digunez, arazo bat konpontzeko lehen urratsa zuzen formulatzea da; paradigmen teoria guztiak printzipio horretan du oinarria. Nor garen garbi ulertzea, eta nolatan iritsi garen gu izatera, nola eraiki den gatazka hau ezagutzea, funtsezkoa da beraz.
‎verba dicendi motakoak edota esatearen egitateari lotzen zaizkionak. Eta horrek badu oinarririk: enuntziatu parentetikoak maiz aski enuntziazio mailari zuzendurik agertzen dira.
2013
‎Espainiako Estatuan, aldaketak aldaketa, gaur arte iraun duen graduen egiturak ere filosofia horretan du oinarria. 1901az geroztik, lau gradutan edo alditan sailkatu zuten presoen ibilbide ideala.
‎Aipamen horretan ere argi ageri da Adéma 1918an baizik ez zela bihurtu astekari hartako zuzendari. Baina, nahiz eta zuzendari kargua, ofizialki, 1918an baizik ez zuen hartu, Adéma zuzendaritzat jotze horrek badu oinarririk. Hain zuzen, Hiriart Urruti hil zenetik eta zuzendari kargua hartu zuen arteko editorialak irakurriz gero, hark idatzi zituela ondoriozta daiteke.
2014
‎Muino altu samar batean dago, Angara ibaiaren eskuineko hegian. Mendixka horretan dituzte oinarriak hiriko elizek eta haien gaineko katedral handiak; gain horretan dituzte zimentuak etxeek eta beste eraikuntzek, nahas mahas kokaturik ikusgarriro.
2015
‎gutxiagotutako hizkuntzaren aldaera estandarra sortzea, komunikazio arlo guztiak okupatu ahal izateko; hizkuntza komunitateak bere buruaz kontzientzia bateratua izatea, lurralde aldaeren gainetik; eta lurraldetasunaren printzipioan oinarritutako lege markoa.88 Lehendabiziko bi baldintzak bete egiten ditu euskaldungoak, baina lekutan gaude hirugarrenetik. Hala ere, Uemako hizkuntza politikak printzipio horretan du oinarri, betiere Espainiako legediak inposatutako mugen barne, gaztelaniaz besteko hizkuntzen aldeko lurraldetasun markoa ezartzea eragozten dutenak. Lurgune hori nola babestu eta hedatu da, benetan, interesgarria, ez diglosiaren inguruan burutsu itxurazko sasieztabaidei ekitea.89 Jaurlaritzako ardituek txorimaloak marraztu dituzte, hala nola" zazpi probintzietako hiztun guztiek eskualde, jardun gune, harreman sare, adierazbide eta situazio guztietan euskara hutsez (edo nagusiki euskaraz) egingo duten formulazioak ez digula balio". 90 Pernandoren egia da hori, berriz, inork ez baitu proposatu Hego Euskal Herri edo EAE osorako politika bera ezartzea, eta Ueman sartu ahal izateko udalerrian, gutxienez, %70 euskaldun egon behar izatea da horren adierazle.
‎Hemen gaudenon eta ez daudenen artean oinarrizko diferentzia bat dago: guretzat burujabetza euskal herriari dagokio eta printzipio horretan du oinarria autodeterminazio eskubideak; beraientzat, burujabetza herri espainiarrari dagokio, eta hori gogorarazteko ez dute inolako erreparorik beren parlamentua eta erakundeak erabiltzeko behin eta berriro.
2016
‎Hartzaren esnatzea, xomorroak erretzea... hainbat dira eguna luzatzen hasi eta udaberria gerturatzen ari denaren simil gisa erabiltzen diren irudiak. Euskal Inauteriek kolore eta musika alaiekin ere esnatze hori dute oinarri. Euskal Herrian zehar hainbat lekuetan Euskal Inauteriek garrantzia handia dute.
‎Baieztapen horrek badu oinarri historikoa Irlandan gertatutakoan, non HPP ofizialek oztopo gaindiezina aurkitu omen duten bestelako politika publikotan:
2017
‎Elkartasun mezua, hori du oinarri Ramona k. Andres Wood zuzendari duela, fikzioak 1960ko hamarkadako Txile du irudikatzen.
‎(73). Neoliberalek eta ordoliberalek ez ezik, liberal kosmopolitar gehienek ere arrazoi unibertsalista hori dute oinarrian. Ikusmolde horren arabera, hemeretzigarren eta hogeigarren mendeko merkatu askearen testuinguruan garatu izan balitz kolonizazioa, bada, ez zatekeen inperialismorik ez gerrarik gertatuko, merkatu askeko kapitalismoa baketsua baita berez.
2020
‎Berez geldi dauden irudiak mugimenduan jartzea. Diziplinaren oinarrizko definiziotik beretik dago zinemagintza magiatik eta alkimiatik gertu, eta, hain zuzen ere, kutsu magiko eta alkimiko hori dute oinarri Bilboko Guggenheim museoan ikusgai jarri dituzten William Kentridge artista hegoafrikarrak (Johannesburgo, 1955) sortutako hiru bideo lanek. Zuri beltzekoak dira guztiak, eta denak dira 2003an sortukoak, baina sortzaileak lortzen du guztiei zinemagintzaren hasiera garaiko aire aldi berean baldar eta ameskoi hori ematea, Manuel Cirauqui izan da erakusketako komisarioa, eta, azaldu duenez, sortzailearen lau hamarkadako lanean «mugarri» dira Bilbora ekarri dituzten piezak.
‎Berez geldi dauden irudiak mugimenduan jartzea. Diziplinaren oinarrizko definiziotik beretik dago magiatik eta alkimiatik gertu zinemagintza, eta, hain zuzen ere, kutsu magiko eta alkimiko hori dute oinarri Bilboko Guggenheim museoan ikusgai jarri dituzten William Kentridge artista hegoafrikarrak (Johannesburgo, 1955) sortutako hiru bideo lanek. Zuri beltzezkoak dira guztiak, eta denak dira 2003an sorturikoak, baina sortzaileak lortzen du guztiei zinemagintzaren hasiera garaiko aire, aldi berean, baldar eta ameslari hori ematea, Manuel Cirauqui izan da erakusketako komisarioa, eta, azaldu duenez, sortzailearen lau hamarkadako lanean «mugarri» dira Bilbora ekarri dituzten piezak.
‎Kaissa Ould Brahami BERRIAn egindako elkarrizketa bat abiapuntu, edo Jone San Martini egindako beste bat; bakoitzetik esaldi bana hartu eta, «irakurtzean egindako gaizki ulertu baten ondorioz», mezuari esanahia aldatu. Misreading a. Hori du oinarrian Edu Zelaietak eta Eneko Ugartek elkarlanean osatu duten sorkuntza artistikoak. Literatura komunikazioa eta arte plastikoak uztartu dituzte erakusketa formatua eman dioten diziplina anitzeko proiektuari.
2021
‎Zahartzaroari beldurra. Idea hori du oinarrian Natalie Erika James zinemagilearen Relic lan berriak. Familia bat, hiru belaunaldi eta hiru emakume:
‎G.S. DE SAMANIEGO: Egungo arazo nagusiak uste horretan du oinarria. 2000 urtean blai utzi gintuen errealitateak, bat batean.
‎Baieztapen horrek badu oinarri nagusia El Pais egunkariak argitaratu zuen dokumentu batean, familiari Solaunek idatzi gutun batean finkatua. Bertsioa ez da guztiz berdina, hemen Solaunek zuzen hitz egiten die poliziei:
2022
‎Guk, ordea, bi mintzaira mota horiek bereizteari eusten diogu eta, darwinismo negatiboa lagun, bereizketa horrek duen oinarri biologikoa topatzen ahaleginduko gara.
‎Heideggerrek zabaldu egin zuen itsutasun zientifistak bultzatutako desbideratze filosofikoaren diagnostikoa, eta metafisikaren eremura eraman; hori baitu oinarrian eta hori baita izatea gauza edo gauzen multzo gisa soilik pentsatzen jakitearen eragile. Desbideratzea Grezian bertan hasi zen, eta hori zuzentzea atzerantz jauzi erraldoi bat egitea da, beraz; berriz hasteko eta ongi galdetzeko, oraingoan bai, izateari buruzko galdera.
2023
‎Probabilitateen kalkulua ausazko jokoen arrazionalizazioan interesa zuten matematikari zenbaitek aurkitu zuten. Ez zuten arrakastarik izan lortu nahi zuten helburu praktikoan, baina mota guztietako aseguruetarako oinarri zientifikoa eman du, eta xix. mendeko fisikaren parte handi batek hori du oinarria.
‎Filosofiaren askatasun horretan du oinarria gizakien divinitas deiturikoak, uko egiten baitio erabilgarritasunaren esklabo izateari(" Horregatik pentsa liteke hura edukitzea ere ez dela gizakiak bere bere duen zerbait").
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia