Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2001
‎Gorringoaren kolore horixka tipikoa xantofilinari zor zaio, nutrizio baliorik ez duen pigmentuari. Garai batean, gorringo hori bizi batek adierazten zuen oiloa modu natural eta osasungarrian elikatu dela, artoarekin eta pigmentu natural hori duten beste landare fresko batzuekin. Hori, ordea, ez da ohikoa gaur egun, hegaztien granjetan xantofilina oiloei eta beste pigmentu batzuei pentsua ematen baitzaie.
‎Endrike Knörrek eskura zidan Landazuriren testu ezaguna; liburu horrek badu beste edizio bat, Gasteiz, 1976an argitara irten zena. Beragandik jaso dut, gainera, Landazuriren Los compendios históricos de la Ciudad y Villas de la M.N. y M.L. Provincia de Alava, Gasteiz 1798; eta orain  tsu 1976 Hemen ere bada berri labur bat" Nanclares" deritzan zatian, 147 or.. Piarres Adameren aitzindari Donostian saritu eta argitara zuten" pasartea", liburuxka baino bederatziren bat urte lehenago azaldua, I. Sarasolari eskerrak ezagutu dut.
2002
‎Erraiak, haragia (zaldi azienda bereziki), arrautzak eta arraina dira burdina gehien duten elikagaiak. Mineral hori duten beste elikagai batzuk hauek dira: melaza, sesamoa, lekaleak eta landare ernamuinduak, nahiz eta organismoaren partez gutxiago aprobetxatzen diren.
‎" Iraina" entzunda, laidoz edo hitz gogorrez ari garela pentsa lezake askok. Esanahi horixe besterik ez dator gaurko hiztegi askotan, baina berba horrek badu beste adiera bat: ama batek bularretako edo errapeko esnea eraistea.
2003
‎Izan ere, euskal mitologiako kontakizunak eta munduan zehar agertzen diren beste kontakizun batzuk oso antzekoak dira. Baina horrez gain badut beste asmo txiki bat, eta da euskalkien ekarria erakartzea euskara batura. Eta hirugarren maila bat ere zaindu nahi nuke sailean:
2004
‎Epaileak uka dezake karguaren ematea, adingabeak proposatutako pertsonak ez badu beharrezko lege gaitasunik; kasu horretan, lege gaitasun hori duten besteetatik edozein izendatzeko gonbita luzatuko dio agingabeari, hala egiten ez badu, ofizioz egingo dela ohartaraziz.
‎Titulu honetan barneratzen diren xedapenen ondoreetarako, jabari erabilgarriaren ugazabatzat hartuko da foroari lotuta dagoen finkaren edukitzailea, izaera hori duen beste bat behar bezala agerrarazten ez den bitartean.
‎Erdaldun hutsak singularrak dira alde horretatik, tolerantziaren hondatzaileak eta beren hizkuntzaren inposatzaileak. Pluraltasunaren sasidiskurtso horrek baditu beste adar arriskutsu batzuk ere; abertzale omen den politiko baten hitzetatik jakin dugu, okerragoa dela egungo statu quo juridikoa zalantzan jartzea, herritar asko gustura dagoenez gero hori elkarbizitzaren eta gizarte kohesioaren kontrakoa bailitzateke. Izorrai!?. 45
‎Iberdrola enpresak bultzatutako proiektu pilotua da, Ocean Power Technologies (OPT) enpresa estatubatuarrarekin hitzarmena sinatu duena. PowerBuoys edo buia elektrikoen sortzailea da enpresa, eta sistema hori duen beste instalazio bat eraikitzen ari da Estatu Batuetako itsas armadaren oinarri batean, Hawaiiko Oahu uhartean. Itsasoko energia aprobetxatzea aspaldiko ideia bat da, eta olatuak iturri gisa erabiltzen dituzten hainbat metodo daude.
2005
‎Espainiak horretan badu beste bereizgarri bat, sektorearen atomizazioa, alegia: bertan, era askotako ia 52.000 lantegik dihardute lanean (txikiak dira ugarienak), hau da, Alemanian eta Frantzian bezainbeste.
2006
‎aukeratze orok errenuntzia eskatzen du, bestelako bizierak bizitzeari uko egitea, ez baita posible aldi berean bi jainkori zerbitzatzea. Baina, tragedia horrek badu beste aurpegi bat, beharbada latzagoa: subjektiboki egiten den aukeratze horrek barruko deabruei jarraituko die, hau da, barneratutako patroi baloratibo eta kulturalei (badago, beraz, nolabaiteko fatalitatea).
‎Aurkezpen ekitaldian, parte hartzaileek ekimen aitzindari horren garapen prozesu konplexua ezagutu ahal izan zuten. Prozesu hori arazo hori duen beste edozein herritara egokitu daiteke. Urte amaieran Gandiak izango dituen ezaugarri horietako bi instalazioetatik lehenengoak, Ull del Bou ko instalazioak, une horretatik aurrera, egunean 16.000 m3 ur edangarri ekoizten ditu, kalitatezko edateko urarekin.
2007
‎Bideratze horrek badu beste alderdi garrantzitsu bat ere: informazioarendemokratizazioa.
‎“Nahasketek tenperatura altuak eta baxuak jasateko arrisku gutxiago dute, eta errepide arruntek baino ‘nekatu’ egiten dira”. Teknika horrek badu beste abantaila bat ere: betunari kautxu birziklatuko hautsaren %0, 5 eta %2, 0 bitartean gehitzeak ez du esan nahi makina edo ekipamendu berriak erabili behar direnik.
‎Hiru aste pasa ziren jakin ginduelarik, goiz batez, gu haurrek merezi ginuela" gure xintxotasuna konduan hartuz" ateraldi ttipi baten egitea itsaso hegira. Ez naiz arras segur, bainan, badut beldurra, geroak erakutsiko daukun bezala, gure itsasorateko bidaia horrek bazuela beste helbururik, gure ez zutenez buru xokoan Xantianaren ikusteko xede ttipi zonbait, zertan zabilan bere leku berrian eta nola konpontzen zen bere izaera ezustezkoan. Artetik entzuten gintuen solasaldietan, amak aipatzen zuen ardura nola ikusten zuen bere alaba" eskuak gorriturik buketa garbitzean, bizkarra konkorturik agorteiaren aurrean, dabantala soinean, biloak zapi tinko batez estalirik".
2008
‎Horretaz aparte, zerbitzuak euskaraz jasotzeko egin den ahalegin horrek badu beste aldagai bat elkarteak sendotzearen bidearekin. Oreka bilatzearen aldekoa naiz, alegia, txiringitoak (tabernak, aisialdiko azpitaldeak, komunikabideak) sortu ditugu eta zer egin dugu, indar gehiegi jarri horretan ala ez?
‎Trenbideen eta gainerako herri lanen konpainiek jaulkitako obligazioen kupoi muga eguneratuei buruz, baita amortizatu beharreko obligazioen inguruan ere, halakorik dagoenean, Prozedura Zibilaren Legeak akzio betearazlea arautu du; akzio hori konpainiak lortu dituen etekin likidoen kontra eta konpainia horrek dituen beste ondasunen kontra bakarrik erabil daiteke, horiek ez direnean bidearen zati, edota ez direnean beharrezkoak, ustiapenari begira.
‎NEKANE. Tira, horrek badu beste irakurketa bat. Benetan errugabea izatea eta hori erakutsi guran ibiltzea.
‎Ikerketa horiek ere zenbait muga metodologiko jakin dituzte, esate baterako, seme alabak adopzioan eman dituzten gurasoek ezaugarri bereziak izatea eta, horren ondorioz, lagina oso adierazgarria ez izatea (Baumrind, 1993; Jackson, 1993). Diseinu mota horrek duen beste eragozpenetako bat hautespenezko egokitzapena da, hau da, adoptatuko diren haurrak, nolabait, guraso biologikoen antza duten gurasoei emateko aukera, eta, beraz, ingurune eraginen gain estimazioa gertatuko da.
‎Kasu honetan, ordea, txartelaren hasierako prezioa %5 eta %20 artean garestitzen duen errekargua ordaindu behar da, aukeratutako enpresaren, ikusi nahi den alderdiaren edo herri demandatuaren arabera. Sistema horrek badu beste eragozpen bat ere: normalean, ez ditu Lehen Mailako klub guztiak hartzen, baizik eta garrantzitsuenak soilik, eta batzuetan interes gutxien duten alderdiak.
‎Epe luzera inbertitzea gomendatzen da, hau da, hiru urte baino gehiagoan; izan ere, irabaziak gehiegizkoak ez izan arren, zaila da galerekin amaitzea. Inbertsio mota horrek badu beste abantaila bat ere: aurreztaileak ez du eguneko kotizazioen bilakaeraren zain egon behar, haren jomuga zenbait urtera baitago.
‎Horregatik, 2009an sistema probatzea espero dute Imecaleko instalazio esperimentalean. Halaber, enpresa horrek badu beste proiektu bat, Perseo izenekoa, hiri hondakin organikoetatik bioetanola ekoizteko. Eta ez dira bakarrak nekazaritza, elikagai eta landare hondakinetan energia ekologikoaren balizko iturri bat ikusteko.
‎Etxean irudiak editatzeko software ezagunak kopiatzea ohiko kontua da, baina kopiatze horrek badu beste aukera bat, software librearen eskutik, eta horietan ezagunena Gimp aplikazioa da.
2009
‎Valentzian eta Madrilen, adibidez, askoz ere irekiagoak dira. Jakina, horrek badu beste kontrapuntu bat ere. Ez dakit haien berezitasunekin jabetzen ote diren.
‎Trenbideen eta gainerako herri lanen konpainiek jaulkitako obligazioen kupoi muga eguneratuei buruz, baita amortizatu beharreko obligazioen inguruan ere, halakorik dagoenean, Prozedura Zibilaren Legeak akzio betearazlea arautu du; akzio hori konpainiak lortu dituen etekin likidoen kontra eta konpainia horrek dituen beste ondasunen kontra bakarrik erabil daiteke, horiek ez direnean bidearen zati, edota ez direnean beharrezkoak, ustiapenari begira.
‎Txinpantze emeak oso promiskuoak dira, emakumezkoak ez hainbeste, eta gorila emeak are gutxiago. Horrenbestez, txinpantze arrek elkarren arteko lehia gogorra dute emea lortzeko, eta horregatik dituzte beste bi espezieek baino espermatozoide gehiago eta testikulu handiagoak. Horrek esan nahi du espermatozoideek banatze ziklo gehiago izaten dituztela, eta, beraz, DNAk mutazio gehiago izaten dituela arretan emeetan baino.
‎Aplikatu beharreko interesari dagokionez, Euriborrekoa da, urtebete gehi puntu bat. Mikrokredituak, komisiorik gabeko oasia Komisiorik gabe geratzen diren kontsumo kredituez gain, bada ezaugarri hori duen beste kreditu mota bat: mikrokredituak.
‎Produktu horien bertute nagusia da aurreztaileak edozein unetan atera dezakeela dirua, osorik edo zatika, gasturik ordaindu gabe. Ezaugarri hori duten beste produktu batzuk inbertsio funtsak (bermatzen ez badira) eta ekintzak dira. Hala ere, nahiz eta tresna horietan likidezia bermatuta egon, erakundeak aurreztailearen partaidetzak edo tituluak salduko baititu hark nahi duenean, arrisku produktuak dira, eta horiekin dirua gal daiteke.
‎Klaseen prezioa 20 eurokoa da, eta taldearen tamainaren araberakoa. Gainera, kirol horrek badu beste abantaila bat ere: uretako beste kirol batzuek ez bezala, surf arraunak edozein ur klasetan praktikatzeko aukera ematen du:
Horren ondoan badut beste bide bat, fidagarria hau ere: liburutegiak, bereziki Gipuzkoako Aldundiko Koldo Mitxelena, Donostiako Udal Liburutegia eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala:
2010
‎Hala dio EEN legeak: hori du beste atal nagusia, hezkuntza esparruari dagokionez. Luze zabaleko elebitasunaren helburu hori ez du, askotan ahazten bazaigu ere, EEN legeak ezarria.
‎Soinu transmisioak ez du kablerik behar, eta haririk gabekoa da: Air Wired izeneko Yamaharen jabe den sistema batetik doa, mugikorra konektatzen den sarbide puntutik soinua konprimitu gabe bidaltzen duena iPhone aren konektorearen bidez edo minijack baten bidez, audio irteera hori duen beste edozein mugikorretan. Subwoferrarekiko konexioa ere haririk gabe egiten da, eta, Yamaharen arabera, soinua konprimitzen ez denez, Bluetooth bidezko transmisioen kalitatea asko hobetzen da.
‎Gure eguneroko txokoetan maite jolasetan jardute horrek bazuen beste alderdi on bat, momentuko pozaz gainera: geroan ere, toki horiek gantzutuak bezala gelditzen zirela, karma berezi batez igurtziak, edozein egunetan ikusi eta oroitzapen eder bat ekartzeko gai.
2011
‎Mintzamena lantzeko modu horrek badu beste berezitasun bat. Izan ere, Peru Abarkaren kasuan, ikasleak, hots, Maisu Juanek, Perurekin eta bestelako euskaldun zaharrekin baino ez zuen hitz egiten.
2012
‎–Zorionaren bila joan?, edo, zorionaren bila nabil?. Ondo geratzen da hori esatea, baina horrek badu beste aldea. Zergatik hasten da bat zorionaren bila?
‎Europan jaiotako bizirik jaiotako 60.000 pertsonatik batek du lehentasuna, beste etnia batzuei buruzko datuek zifra desberdinak adierazten baitituzte. Oinordetza nahaste hori duen pertsona batek ezin du esnerik hartu, ez gizakirik, ez animaliarik, ez hautsik, ez betiko esne hori duen beste edozein elikagairik. Kaltetutako haur batek esnea hartzen badu, galaktosaren eratorriak bere organismoan metatzen dira eta gibelean, giltzurrunetan, begietan eta garunean kalteak eragiten dituzte.
‎Orain ere Donostian izango da, bigarren aldiz.Partida guztiek izaten dute horrelako datu bereziren bat, ezta. Bai, hala izaten da. Gainera, Galarza horrek badu beste bitxikeria bat. Bere aitaren kontra jokatu zuen Boliviako ligako partida batean.
2013
‎Obren ondoan jarri lauki arrosa horietan idatzi testu esplikatibo horien irakurriz ohartu daiteke kodigo horietaz. Artistak usu entzun daitezke erraten beren obraz esplikazioak ematea zaila zaiela, hitzekin ez dakitela eta horregatik dituztela beste adierazpide batzuk aukeratu. Kasu honetan ere hori gertatzen dela pentsa daiteke, nonbait.
‎Itzultzen denean, naufrago nobela bat idatziko du Versusek. Hori du beste ilusioetako bat. Ez du apunterik hartzen, dagoeneko buruan dauka dena.
‎Erdiguneko arropa denda batean geunden, bera minigonak probatzen eta ni aholkulari gisa iritziak ematen, oniritziak ematen esan nuke, guztiak gustatzen baitzitzaizkidan. Berak, ordea, ez duela oniritzirik nahi errepikatzen zidan, horretarako bazituela beste miresle batzuk, niregandik ikuspegi akademikoagoa espero zuela alegia,, orain lau urte unibertsitatean Barthes eta jantzien semiotikaz aritu zinenean bezala?, gogoratu dit. Egia da ikastaro hori eman nuela eta egia da baita ere neskaz bete zitzaidala aretoa, eta posible da Sagueseko neska ere haien artean egotea.
‎Eta horri esker, euskarak bizirik iraun zuen, frantsesa errotzeko ahalegin handiak egin ziren garai hartan. Horrek bazuen beste alde bat ere, euskarari esker fedea mantendu zelako.
‎MANEX. Hori dun bestea! Itxasok deitu din Kubatik erietxean nengoela.
‎Mugikorrerako bertsioaren eta ordenagailuaren arteko deiak egin ditzaket? Bai, 3.0 bertsiotik aurrera, Line k zure gailuetan bertsio hau edo bertsio hori duen beste edozein erabiltzaileri deiak egiteko aukera du. Ordenagailuen artean edo ordenagailu baten eta telefono baten edo beste gailu eramangarri batzuen artean deitzeko aukera ematen du.
2014
‎Alde horretatik, profesional gehienek bat egiten dute katuarentzat bidaia zurrunak eta saretak egiteko gomendatzean, seguruagoak baitira. Katuaren garraiatzaileak babesleku segurua izan behar du, familiako mantak eta usainak dituena, eta animaliak arazorik gabe arakatu dezakeena Garraiagailu mota horrek badu beste abantaila bat: desmuntatzeko aukera ematen du, eta, beraz, asko erraztu ohi du felidoa barruan sartzea.
‎Maurit Knook 1 Wifi zerbitzua duten trenak Trenbideko garraioak laster sartuko du trenbideetako wifi zerbitzua. Proba pilotu bat egingo da AVE eta Bartzelona lotzen dituen hegaztian, teknologia hori duten beste automobil batzuetara pixkanaka hedatzeko. Hala, bidaiariek Sarean nabigatu ahal izango dute euro bakar bat gastatu gabe.
‎Mezen arrangura izan balute hori erraten dutenek, lehenago ere mintzatuko ziren. Gatu horrek badu beste buztanik.
2015
‎Emakume handia da Anja, gizonik harroena makurtzeko gauza dela erakutsi gabe ez daki gozamenik hartzen. Iparraldeko herrietako izaera berezi hori duten beste emakume asko bezala, alkandora eta galtzerdiak bailiren, bihotza eta soina bi armairu ezberdinetan gordetzen dakien horietakoa da bera. Azken egunean aireportuan banandu ginenean, beti edukiko ninduela gogoan aitortu zidan, berebiziko plazerra eman baitzion aste guztian zehar, ni bezalako gizon handia beste guztiak bezain txiki dela egiaztatu ahal izanak.
‎Bai, Darwini esan ziola dortoka baten oskola ikusitakoan bazekiela dortoka konkretu hori zein irlatakoa zen. Bide batez esateko argitu egingo dut Santa Maria irla horrek bazuela beste izen bat, Floreana, eta izan ere, irla horrek jabe euskalduna izan zuela, Leon Uthurburu, eta berorrek, hil zenean, irla Barkoxeko herriari jarauntsi ziola. Bide batez esateko ere, Floreana irla horretan gaur egun ez da dortokarik geratzen.
‎Europearra, apeza gainerat, toki hortan! Gatu horrek bazukeen beste buztanik! Parropian ere baziren arrangurak.
2016
‎Herensugea arraro dago. Nekatua egon daiteke, edo urduri eta umore txarrez, baina horrez gain badu beste zerbait ere. Halako tristura antzekoa.
‎Automatismo halako bat du, isilpeko zer bat, ez dakit nola azaldu, gizakia gauza ororen gainetik jartzen duena. Hori du beste erabileretako bat, edo akaso horixe du erabilera bakarra. Bai, behintzat, behinena.
‎Gero eta eszeptiko gutxiago daude errealitate birtualak eskaintzen dituen aukerei buruz eta errealitate handituari buruz, aisialdiari dagokionez, originaltasunean eta berrikuntzan hazten diren ideiekin. Hala ere, teknologia horrek baditu beste aplikazio batzuk, oraingoz bigarren mailan daudenak, baina oso bilakaera positiboa izan dezaketenak etorkizunean. Arkitektura eta diseinua.
‎Etxetik ateratzen denak nahiago du bere numeritoa egin, ohiko lekuetan eta kuadrillarekin, eta ez beste batzuen numeritoak ikusteko leku itxi batera joan. Aipatu behar liteke ere amateurgoaren kalitate txarra, profesionalarekin alderatuta, baina zakur horrek badu beste buztanik.
‎Garbi asko esan dik lehentxeago Ugarte imitatu zuen puntu honetanzer gertatuko da hotelean, ondo jokatuz gero ezer ere ez... Eta hori duk bestea, hemen denak zeundetela jakinaren gainean, eta ni berriz ez. Eta ondo gogoratzen bahaiz Guiomarrek behatzarekin seinalatu zuennik ere galdetu nian, apartamentuan aurrena eta okindegian gero, ea zergatik henbilen azkenaldi honetan hain izu.
‎Azken batean, funtsezkoena ez zekitek, eta horregatik zebiltzak teatro hau egiten, Jon eta Joneren gordelekua zehazki non dagoen jakitea falta zaielako. Edozein tokitan eduki zitzakek gorde dituenak, zeren hori duk bestea, ez dakitela zein den organizazioari laguntzen ari dena, edo hi haizen, edo Guiomar den, edo Ugarte bera den, edo Dororen semeak diren... oso gutxi zekitek, Carlos. Zera esan zien norbaitek, hotel inguru honetan daudela, edo hemen ibili direla behintzat, eta horregatik bidali diate hona Stefano, eta horregatik ekarri dizkiate beharbada, ez negok seguru, hain guardia prestatuak futbolariak zaintzeko; baina hortik aurrera, Carlos, nondik hasi ere ez dakitela zeudek".
‎Eta orain berriz Euskalerrian bizpahiru gorpu utzi dituen bikotea hartzen duk hotelean denok arriskuan jarriz. Zeren hori duk bestea, zer pasako den polizia gure hoteleko kontuak azterten hasten bada eta hasierako kapitala nondik atera genuen galdetzen badigu. Atrakoena jakiten bada, akabo dena.
2017
‎Alde batetik, askoz gehiago planifikatzera behartzen zaitu; eta, bestetik, kontrol sistemak ere ezartzen ditu». Horrek badu beste ertz bat ere, baina, Olarraren aburuz: «Kalitatea bermatzeko sortutako balorazio batzordearen diskrezionalitatea.
‎Bere ustez,* orga da erroa. Orgosolotik hurbil Baddu Orghe ibia omen dago, eta ba omen dira erro hori duten beste leku izen asko ere: Orgolasi, Orgosegoro, Orghidai, Orgbi... baina ezin omen da esan denak erro beretik datozenik. ospile.
‎Nolaz ez du puntu hau nehork aipatzen? Gatu horrek badu beste buztanik.
‎Berak dio haatik ez duela holako xederik, aski lan baduela auzapez bezala bai eta euskal elkargoarekin. Gisa guziz, behialakoak ziona, gatu horrek baduke beste buztanik...
2018
‎Ekonomiaren osagarri" on" horrek badu beste itzalik. Alde guzietarik entzuten dugu gure lurraren geroa hilzorian dagola.
‎Hasi ginen saltoka ontzi barruan, eta zarata arraroak entzun genituen». Traineru horrek badu beste istorio bat ere: «Gipuzkoaren izenean aritu ginen talde guztiek traineru horrekin lehiatu behar izan genuen, eta harekin entrenatzeko aukera astean behin bakarrik izaten genuen.
2019
‎Arrazoi paregabea, inondik ere, elizgizona berari laguntzera behartzeko. Baina ihesaren kontu horrek badu beste ertz bat berarentzat egundoko zama duena: konfesatokiko emakume aurpegigabea.
‎Era berean, gizarte antolaketa batek ezarritako ohitura da eta horren ondorioz ditugu bisitakoek jaiotza, gaisotasuna edota heriotzaren inguruan auzoekin zituzten konpromisoak. Elkar zaintze horrek baditu beste adirazpide batzuk artikulu honetan aipatu besterik egin ez ditugunak: esandako betekizun horiez gain, ez ditugu ahaztu behar etxez etxe ibiltzen ziren emaginak, sendabelarrekin lan egiten zuten emakumeak, edota hildako norbait zegoenean gorputza janztera joaten ziren emakumeak, besteak beste.
‎Era berean, ez da beharrezkoa zitrikoen kontsumoa areagotzea, bitamina hori eta hotzeria prebenitzeari begira: badira bitamina hori duten beste elikagai asko. Batzuek, hala nola piperrak, perrexila, kalea, brokolia edo azalorea, limoiek, pomeloek eta laranjek baino bitamina gehiago dute.
‎Baina, errefrau horrek badu beste antzekorik ere: Martxo gezurti, gaur euri, bihar eguzki.
‎Politikari filosofo horrek badu beste liburu interesgarri bat, Demonomanie des sorciers, zeinean ustezko sorginak eta aztiak torturatzeko hainbat ideia esplikatu zituen. Haren metodoek, Inkisizioa ez ezik, jarraitzaile ugari izango zituen hurrengo mendeetan.
2020
‎Horregatik dei egin zioten tokiko ikerketa kabinete bati, Larhun mendiari lotu ezaugarri guziak azter zitzan, eta ez turismoaren ikuspegitik bakarrik. " Mesfidantzarik ez sortzeko gehiago, jendeak ez zezan beti pentsa gatu horrek bazuela beste buztanik, Andueza kabinetearekin lan egin dugu eta zinez, bazterren arkitekto lana egin du, mendiari so jarriz bere osotasunean, eta ez trenbideari bakarrik. Bizpahiru aldiz behar izan ditugu borondate onaren bermeak erakutsi eta mea culpa egin".
‎Hitz batek askotariko esanahiak izan ditzake. Hiztegiak ematen dion definizioaz gain, termino horrek baditu beste konnotazio batzuk, hizkuntza formalean onetsi ez arren herri hizkeran txertatuak direnak. Zipaio hitza da haietako bat.
‎Eta azken horretan dute beste zalantza handi bat: ekainetik abendura errauste plantako hondakinak Zallan tratatzeko proiektu pilotu bat onartu zuten, baina Diagok ez du lortu egitasmoari buruzko informaziorik.
‎Iberiar penintsulan ez da halako hedadura duen beste teklaturik, eta agian Europan ere ez. Doitu daitezkeen bost konbinazioei dagokienez, ezaugarri hori duten beste bi organo baino ez daude, Frantzian”.Agiri ezberdinek diotenaren arabera, kontzertu bikainak antolatzen zituzten. “Frantziako goi klaseko pertsona ospetsuak eta Frantzia osotik etorritako organo jole entzutetsuak bildu omen ziren emanaldiotara”.
‎Ilusioa egiten dit Eneritzek eskatu didalako eta testua irakurtzeko irrikaz nengoelako. Baina ilusio horrek badu beste alderdi bat, “obszenoagoa” dena. Hau da, “oholtzan jartzeko ondo ikusita ez dagoena”, “plazatik kanpo geratu behar duena” eta Isiltasuna ren bizkarrezurrean dagoen espazio publikoa eta espazio pribatuaren arteko muga estu estu horrekin zerikusia daukana.
‎Aurki itzazu atzizki hori duten beste hitz batzuk eta Atxikarauan idatz. lasterka – oihuka.....
‎Erran zaharrak dioen bezala: gatu horrek baduke beste buztanik...
2021
‎Gazteen eta nagusien arteko zubian" etenik ez" egoteari erreparatu behar diotela azpimarratu du Motxian Etxebeltz Bertsoguneko kideak; hori dute beste erronketako bat. Bertso Astea antolatzerakoan, esaterako, Etxebeltzeko kide zaharrenak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera; gaiak jartzen nahiz bertso musikatuetan parte hartzeko aukera eman diete.
‎HERRIAn azken egunetan jaso ditugun Diasporaren Eguneko gomitapenen artean: ...hainbat komitatu lagun, gure diasporaren egoeraz mintzatzeko; Bruselako Euskal Etxeak 11ean bilduko ditu bere lagun eta familiak afari herrikoi batean... hauek azkenak dira, beste hainbat eta hainbat izanen baitira hitzorduak, kasu batzuetan lagun arteko bilkurak, beste batzuetan bilera akademikoak, guzia Euskal Diasporaren Egunak bere inguruan biltzea lortu duen batasuna eta indarraren erakusle, hori baitu beste zernahiren gainetik bere balio behinena egun hau ospatzeak.
‎Alde hortarik Frantziako mugen zerratzeak ez du eragin handirik ukaiten ahal. Gatu horrek baduke beste buztanik eta mugen hesteko arrazoina beste nunbait ditaike.
‎30.6.3.2.6b tzeari perpausetan datiboa ezin izan daiteke kontrolatzailea, perpaus osagarria bera baitoa datiboan. Datiboaren lekua harturik egote horrek badu beste ondorio bat ere: nekez baino ezin da aplikatu aditz arazleen joskera arrunta (§ 23.2.1.2), batez ere lehen sailekoetan (baina ez haietan bakarrik):
‎Berdin Josu triste sumatu dugu diogunean; ez gara ‘ohartzeaz’ ari, baizik eta Jonen egoeraz. Edo Aberatsak aurkitu zituen behartsuak baino gaiztoago esaten denean aurkitu ren adiera zerbaiten edo norbaiten egoera ‘sumatzeari’ dagokio; baina aditz horrek baditu beste esanahi batzuk: ‘bilatzen dena ikusi, non den jakin’ (Aurkitu dut galdu zaidan ardia), edo ‘topatu’ (Huts asko aurkitu ditut liburu horretan).
‎Galdera horien erantzunak ondo kudeatzeko, interesgarria da irakasleak Mikroipuinak nola idatzi artikulu laburra aurrez irakurrita eramatea, edo nahiago balu, informazio hori duen beste iturriren batera jo dezake. Edonola ere, helburua da mikroipuinak sortzeko funtsezko arauak eta urratsak ezagutzea, ez ezaugarrien bilduma egitea; hau da, narrazio laburrak idaztea baino zerbait gehiago dela.
‎Gainjartze horrek badu beste aurpegia ere, ordea: maskulinoa gizaki generikoarekin solapatu den eran, gizaki generikoa maskulinoarekin ere solapatu da, elkar blaituz (ibid.):
‎Algorri izena asko hedatu da geoparkearen eraginez, baina nire begietarako berebiziko xarma du leku horrek duen beste izenak: Apaizen plaia.
‎Koldo Mitxelenak ([1953] 1973: 82) seinalatzen du lehen osagaia elge edo* elke (‘campo cultivado’) hitza dela.39 Elementu hori duten beste toponimo batzuk aipatzen ditu Errenteriako hizkuntzalariak: Helkeguren (Araban, 1025 urtean) gaur egungo Elgea izenarekin lotu daitekeena, Elgeta, Elgezabal...
2022
‎Zoin polliki errana hori ere! Batzuk, eta frangok naski, diote haatik gatu horrek badukeela beste buztanik! Nolako buztana ote, hori dakiena isilik dago!
‎Izan ere, jan daitekeen kantitatea 112 mikrogramo da astean 70 kg ko pertsona batentzat. . Hala ere, ez da komeni kantitate maximo horietara iristea, izan ere, kopuru hori duten beste elikagai batzuk ere kontsumi ditzakegu. Hala, nutrizioan aditu gutxi batzuen esanetan, atun lata batek 50/ 52 gramo izaten ditu, eta ez genituzke astean 100 gramo baino gehiago izan behar.
‎edonork eskuratu, erabili eta alda dezake. Ezaugarri hori duten beste programa eta aplikazio askotan gertatzen den bezala, jendeak programazioa aldatu eta hobetu, pertsonalizatu edo funtzio berriak sor ditzake. Hau da, Mastodon basea erabiltzaileen eskura dago, ez da enpresa pribatu batekoa eta datuak ez daude zerbitzari bakar batean zentralizatuta.
‎Errezilen bigarren aldiz izango da festa hau; 1995ean izan zen lehena. Horrek badu beste motibazio bat ere, garai hartan ikasle ziren asko orain gurasoak baitira.
2023
‎" Gauza onartu behar da… Gainean direnek erraten dutena onartu behar da… Burua apaldu, sufritu…", hori guzia erraten zuen Elizak, baina Elizan ere bazen Askapen Teologiarekin bat eginak. Horrek bazuen beste balore bat: bizi balorea, askatasuna!
‎Sien en historia guztia kontatu zion: ...joan zela Leyden go ospitalera; bezperako gauean mutiko txiki bat erditu zuela eta erditze zaila izan zela; emakumeari esan ziola, errekuperatu ostean bere etxera etortzeko; egin zezakeen guztia egingo zuela harengatik; etxe bat alokatu zuela bere estudio zaharra baino bi ate beherago eta han bizi zela oraindik; haurrak zazpi zortzi hilabete zituela orain eta haur txiki zoragarria zegoela. emakume horrek bazuela beste haur, gaixo samarra. Txikiarentzako sehaska bigarren eskuko gauzen dendatik ekarri zuela bere bizkarrean; negu beltzean zehar haur txikiak argitu zuela bere etxea; emakumea indartzen ari zela; emakume hori zela eta lagunak galdu zituela, baina ez zuela galdu bere anaiaren adiskidetasuna.
‎Kontserbazioa ontziratze hermetikoari eta, batez ere, tratamendu termikoari esker lortzen da. Sistema horrek badu beste abantaila bat, etxean prestatzeko denbora nabarmen laburtzen baitu. Carretilla lasagna aztertutakoen artean formatu honetan aurkezten den bakarra da, eta bi minutuko beroketa besterik ez du behar mikrouhinean.
‎Kafeina gehiago du txokolatearena baino, eta te katilu batena baino gutxiago. Europan haurrek gehien hartzen dituzten substantzia hori duten beste bi produktuak dira, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzaren (EFSA) arabera. Eta edari energetikoak baino askoz gutxiago, noski.
‎Fabrika berri horren lehen harria gaur jarri dute, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea beste agintari batzuk han zirela. Hor iragarri dute lantegi horrek baduela beste enkargu bat: 50 zutabe edo ziri bakarreko dorre eraikiko ditu Iberdrolarentzat.
‎Agertoki horrek badu beste irakurketa bat ere. Ezkerra zatituta aurkeztuko da, eta litekeena da horrek mesede egitea Mitsotakisi, zeinak, agintaldiaren bigarren zatian pare bat eskandalu izan dituen arren, ez duen beherakada handirik izango jasoko lukeen babesean.
‎duela hilabete eskas munduko txapeldun izan zenekoa. Hori zuen beste akuilu bat: «Oraingoan, ez dut jantziko gazte onenaren maillota, ezta mendikoa ere; munduko txapeldunaren nire maillota jantziko dut».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia