Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2008
‎Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren arabera, hilaren 18an eta 19an Siriak eta Israelek bosgarren bilera bat egingo dute. «Oraingoz, bake akordioa hitzartzea helburu duen prozesua bide onetik doa, eta Turkiak ahalegin oro egingo ditu bide horretatik segitu dezan», adierazi du Erdoganek.
‎Azken urteetan De la Morenak egin izan dizkio bizpahiru elkarrizketa Clementeri, giro jatorrean. Bake hitzarmenaren aroa zirudien, biak ere jendaurrean onbera gisa azaldu nahian edo; su eten faltsuaren antzezpena baino ez izan, ordea! Elkarren arteko gorrotoek, bere horretan segitzen zuten. Askoren miresmena irabazia du Clementek pertsonaia mediatikoak alegia, ez entrenatzaileak 25 urte hauetan; estatuko giro futbolzalea, Ser Kateko kirol taldearen nagusikeriari aurre egin dion bakanetakoa izateagatik.
‎Era berean, sindikatuak, gizartea egoera horretara eraman dutenak kritikatu nahi izan zituen. Javi Garnikaren esanetan, «patronaletik eta Gasteizko eta Iruñeko instituzioetatik egungo egoerak bere horretan segitzea baino ezin da espero».
‎XIX. mendean, ordea, apenas zen bandarik, eta abertzaletasunak bultzatuta eta lore jokoen bidez indartzen hasi zen, nortasun ikur modura. Bide horri segitu zioten hurrengo mendean ere, eta frankismoak ezarritako debekuak gaindituta, egungo egoera ez du batere gaizki ikusten Aranburuk. «Kalitate artistiko handia du, eta kalean lekua galdu badu ere, egokitu eta eutsi egin dio, jendeak gustuko duelako eta berezkotzat hartzen duelako».
‎Aurreneko ondorioa da gauza bat oso agerian gelditu dela; N VA ez dagoela prest eremu konstituzionalaren baitan eztabaidatzeko. Flandrian azken hamarkadetan autonomiarantz egin ditugun urrats guztiak eremu konstituzionalaren baitan eman ditugu, eta bide horretatik segitzea ezinbestekoa da. 70 hamarkadan kultur eskuduntzak baino ez genituen hizkuntzaren ingurukoak bereziki eta pixkanaka pixkanaka eskumen gehiago eskuratu ditugu, ekonomikoaren alorrekoak tartean.
‎Hala eta guztiz ere, ez dakit halakorik egin lukeen. Ildo horri segituz, museoak babestu duen euskal artea beste batzuek onetsi dute aurretik. Hau da, ez da artistarik deskubritu, ez du arriskurik hartzen ekimenak sustatzeko unean.
‎Eta hona dator berpiztutako beterano bat, hamaika batailatan borrokatuta, espioitza zinema gaurkotzera. Berritzera ez, mamiak bere horretan segitzen du; testuingurua eta protagonistak, ordea, ez dira berdinak. XXI. mendean gaude.
‎Egun haietan hotz egin zuen gradu zeropetik eta hori hotz handia da Rikar eta niretzat bederen, dio Bereziartuk, eta Nemesis bide argalaren aldameneko Thriller Cave kobako baldintzak aproposagoak izan zituzten eskaladarako. Negua gainean denez, aurrerantzean ere bide horri segiko diote.
2009
‎Iparraldearekin zailagoa da, han ez dago mendiari lotutako elkarte egitura sendorik. Ekitaldi batzuk elkarrekin prestatu ditugu, eta horretan segituko dugu.
‎Hori guztia ikusirik, Ahaztuak frankismoaren biktimen taldekoek eta tartean gara kristau komunitateko kide diren/ garen batzuk zorionak eman nahi dizkiegu euskal apezpikuei, hartu duten erabakiarengatik, eta bihotzez animatu nahi ditugu bide horretatik segi dezaten, irmo, behar den guztia. Horregatik, eskatu nahi diegu gaurko, aurreneko neurri gisa, estal dezatela eliz barrenean dagoen arrano inperial frankista.
‎Bere hartan diraute atentatuek, bere hartan diraute biktimek eta bere hartan dirau hitz hutsal berberen oihartzunak ere. Alferrekoa gertatu da polizia bidea baino ez erabiltzea ETA amaitzeko estrategia bakar gisa, baina haiek berenean diraute, alferrekotasun horretan segi eta segi; bizitzako beste edozein alorretan ezin eztabaidatuzko argudioa izango litzateke hori, estrategia aldatzeko, baina Espainiaren kasuan estrategia bera da ezin eztabaidatuzkoa. Halakoxea da gogo mehartasuna.
‎Santurtziko Mamariaga auzoan (Bizkaia) bertako presoen argazkiak eta pankartak kendu, eta muralak ezabatu ditu Ertzaintzak. Amnistiaren aldeko taldeak azaldu duenez, euskal presoen aldeko aldarrikapenek bere horretan segituko dute.
‎Gazteagoak Kasinoko besta giroan agertzen dira gehiago. Hasieratik besta giroa izan du ezaugarrietako bat, eta horrekin segitu nahiko lukete. Goizeko ordubiak arte irekia da. Herria?.
‎Norabide horretan segituta aldaketa sakonak egon daitezkeela uste du jelkideak. Aurreikusten zailak diren aldaketa eta iraultza politikoen atarian egon gaitezke, Urkulluren arabera.
‎Eta jendea derrepentean konturatu zen oso urruti joanak zirela, eta erreakzionatu egin zuen. Nire ustez, hori da gure indarra, eta horretan segitu behar dugu.
2010
‎Lekorneko Herriak eskola zaharra egokitu eta Seaskari alokatu dio, merke. Adibide hori segitzera deitu ditu hautetsiak.
‎Gaur egun, azokek erakargarriak izaten segitzen dute, marketineko tresna diren aldetik. Agian, horregatik segitzen dute azoka instituzio berriak sortzen (hurbilenak, Nafarroako Erakustazoka edo Miarritzeko Halle Iraty). Gainera, berezitasun komun bat dute.
‎Erraz galduko dugu altuera, eta Azkaratetik datorren pistarekin bat egingo dugu. Ezkerraldetik Zarateko lepora jaitsiko gara PR GI 112 eta GR 21aren (Ignazioren bidea) bide seinale zuri, gorri eta horiak segituz. Lepo horretan, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan, mikeleteek zuten etxe zaharraren aztarnak ikus daitezke.
‎Begira, oraintxe bertan entzun dugu 2010 urtea norberaren erabaki eta konpromisoaren urtea dela. Eta ohituak gaude guk erabakirik hartu gabe, beste batzuek erabakia hartutakoan erabaki horri segitzera. Horrela joaten gara astero Etxerat en ibilaldira.
2011
‎Gainera, gazteek oso ondo hartu dute informazio hori, eta gutxiago hartzen dute autoa. Uste dugu lan horretan segitu behar dugula, oraindik ere gertatzen direlako alkoholemia kasuak errepidean.
‎Gorabeherekin eta tarteka izan bazen ere, hiruren arteko lotura ez dela desagertu erakutsi zuten. Hiruren behar gorria du taldeak, eta Liga amaierako jardunean bide horretatik segitzen badute, hori aldeko Realarentzat.Etekinik ez. Artistak azaltzea, baina, ez da nahikoa.
‎Errepresioa eta mespretxuak behin betiko bukatzeko exijitu zieten estatuei. Hari horri segi, jazarpenak eta atxiloketa politikoak bukatzeko eta terrorismoaren kontrako legedia bertan behera uzteko ere exijitu zuten. Horrez gain, amnistiaren bidean euskal presoen eta orokorrean herritar ororen eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatu zuten.Beyrie eta Goitiri elkartasuna agertzeko, autobus bat abiatuko da asteazken gauean 22:30ean Kanbotik eta 23:00etan Baionatik.
‎Orain duela 11 urte hedatu zen LAB Ipar Euskal Herriari, justuki «langileen eskubideen defendituko zituen sindikatu nazional bat faltan zela» pentsatzen zutelako, Fontangek zehaztu zuenez. Euskal Herria bere osotasunean hartuko lukeen egitura sozio ekonomikoaren beharra azpimarratu zuen.Hari horri segi, euskal hedabideek eremu komun bat ehuntzearen beharra beharra zuen azaldu Aizpuruk. «Euskal esparru komunikatibo bat sortu behar dugu, erreferentzi berdinak ukan ditzagun».
‎AB, Batasuna, EA zein kartarik gabekoak dira, eta guztiek proiektu politiko «biltzaile, berritzaile eta moderno» baten eraikuntzan partaide izan nahi dute. Hari horri segi, «Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren berregituraketa prozesu batean sartzeko xedea» dutela diote.«Mesfidantzak tokirik ez du; iraganean hainbat desadostasunek elkarrengandik urrundu gaituzte, baina, gaurko egunean, hurbiltzea ahalbidetzeko puntu baikorrak badira», Alain Iriart kontseilari nagusiaren hitzetan. Ikusirik azken urteetan lortu «ezin ukatuzko» aitzinamenduentzat ez dela iraunkortasunik segurtaturik eta Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalik ez dela onarturik, «balio ezkertiar eta ekologistetan oinarritu proiektu abertzalearen» azkartzeko beharra azpimarratzen dute manifestuan.
‎Euroaginduen aurka eta orokorki Euskal Herriak duen gatazka konpontzeko hasia den aro politiko berriaz baliatzeko deia egin zuen. Hari horri segi, elkarlana eta indar metaketa beharrezkotzat jo zituen.
‎Baina bere bilaketa alderraia infernuan murgiltzeko gonbidapen izaten hasten da. Eta orduantxe Demy gazteak gelditzea erabakitzen du; norabide horretan segitu ordez, amaiera eztitzen saiatzen da. Erabaki horrek herren utziko du ordura arte dezenteko interesa zuen istorioa.
‎Hori dela eta, Frantziako eta Espainiako gobernuak konponbidean sarrarazteko, herritarren mobilizazioa ezinbestekoa ikusten dute. Hari horri segituz, bihar Baionako manifestazioan egoteko hautua egin dute.Bihar manifestazioan egonen zarete. Zer dela eta egin duzue jendaurrera ateratzeko hautua. MARTIN Iruditzen zaigu egoera berriak hori ekartzen duela.
2012
‎erakundera erradikal gehiago biltzen ditu. Obamaren konpromisoak bere horretan segitzen du». Beste Guantanamoak Egia da Obamak hiru oztopo handi izan dituela Guantanamo ixteko.
‎«Gazteok ere ibilbide honetan lekukoa hartu behar dugu, eta iniziatibaz herri hau eraiki», Elixeriren hitzetan. Hari horri segi, barne hausnarketa bat egin dugu gazte mugimenduak azken bi urteetan, eta indar metaketaren beharra atera zen horretarik, atzo azaldu zutenez. Horretarako, Euskal Herriaren etorkizunaz arranguratuak diren gazte orori «gogoeta bat abiarazteko» gomita egin zuten.
‎«Euskal Herrian egoera soziala ez da berdina, baina Kataluniak bezalako erantzun jasotzen ditu; errezetako osagai ezinbestekoa, estatuaren jarrera, berdina da bien kasuan, eta horrek bietan du eragina». Flandriak, berriz, bere horretan segi ei dezake puska batean, geografikoki flandriarra baina kulturalki frankofonoa den Bruselako korapiloa askatu ezean, «politikariek akordioak lortu ez arren erakundeek funtzionatu egiten dutelako». Groenlandia, azkenik, Danimarkatik joateko aukera izan bai baina joan nahi ezta ikusten du politologoak, «hain zaio erosoa emana dioten estatusaren arabera Danimarkaren barruan bizitzea».
‎Aukera daukagu gobernuarekin hitz egiten hasteko, eta hala balitz, hagitz litekeena da aitzinerago gu denok mahai bakar batean jartzea. Gobernuak negoziazioak garaipen bat balira bezala aurkeztu ditu, baina hala ere, gerrillen posizioen kontrako erasoak egiten jarraitzen du, eta elkarrizketak iraun bitartean horretan segituko dutela errana du Santos presidenteak. Iritzia aldatuko al du?
‎Batetik, Frantziak eta Espainiak ez dutela gogorik ildo horretan urratsik egiteko. Horrekin batera, argi azaldu zuten guztiek gizarteak bide hori egin nahi badu, lehenago edo geroago, estatuak bide hori segitzera behartuak izanen direla. «Argi erran ziguten gure esku zegoela blokeo egoerak gainditzea, gizartea delako bake prozesuaren egiazko protagonista eta eragilea».
2013
‎Aste hasieran entrenamendu gogorrak egiten ditut pisuekin, eta errekuperazio lana egiten dut gero, asteburuan harriekin lanean aritu ahal izateko. Formula horri segituko diot aurrerantzean ere. Asteburu honetan berriz helduko diot harriari, kilo gehixeago gehituta, eta sentsazioen arabera, ikusiko dugu zer egin.
‎«Aurreko Jaurlaritzak bultzadatxo bat eman zion sektoreari, eta hainbat produkturen salmenta bultzatu zuen. Baina uste dut Jaurlaritza berriak ez duela horrekin segitzeko asmorik». Horri aurre egiteko, «liburu denden sare guztia pikutara joan aurretik», sektoreak batu eta ekimen partekatu bat bultzatu lukeela dio Donostiako Hontza dendakoak.
‎Blokeo egoera gainditzeko eta gure eskubideak eta lan baldintzak defendatzeko eraginkorrena da», adierazi dute. Sindikatuek gaineratu dute 2010eko maiatzean hasitako lan gatazkak bere horretan segitzen duela, «inolako aurrerapausorik gabe». Horregatik, orain arteko estrategia eta jarrera «ezkorra» alboratzeko eskatu diete patronalei, eta lehenbailehen negoziazioak abiarazteko beharra azaldu dute.
2014
‎Europako Batasunak berak bigarren sektoreko ekarpena %20ra igotzeko helburua jarri du 2020 urterako. Araba, Bizkai eta Gipuzkoak horren gainetik segitzen dute. Tapiak berak %24, 5eko datua eman zuen atzo.
‎Gaur ere milaka jende batuko dituen ekitaldia izango da, eta, beraz, pentsa lau egunean zenbateko izan den haren arrakasta. Bere horretan segitzen du urtez urte Baionako panoraman sustraitzen eta garatzen. Luze iraungo duen ekitaldia dela dirudi, parte hartzaileen gisakoa delako Karrikaldia:
‎Gaur egun, 55 da batez besteko adina. «Hutsetik ezin da hasi ustiategi bat jartzen, animaliak erosteak duen kostuagatik eta abar, eta, ikusita gurasoek kobratzeko dituzten arazoak, nork nahiko du horretan segitu. Nork egingo du Idiazabalgo gazta bost urte barru?
‎Egun horretan egin zituzten independentziaren inguruko erreferendumak, kontrolpean zeuzkaten guneetan. Meniak, beraz, barealdi bat eman dio gerra irekiari. Nazio Batuen Erakundearen arabera, ia 3.000 pertsona hil dira ekainetik?, baina jarrerek bere horretan segitzen dute. Poroxenkok Errusiako 64 enpresa eta norbanakoren kontrako zigor ekonomikoak ezartzeko legea sinatu du, «ekintza terroristak» sustatu dituztelakoan, eta Ukrainako armada hasi da harresia eraikitzen Errusiarekiko mugan, armadak berak Facebook sare sozialean jakinarazi duenez.
‎Gerora lehen enkargua jaso nuen, Esquire aldizkariarena. Orduan erabaki nuen horretan segitzea, baina irratiko lanarekin uztartuz. Nola jaso zenuen lehen lan hori?
2015
‎«Ez dugu ahantzi behar Aranak euskal munduan zuen indarra».EAJ hauspotzen hasi zen, hain justu, orduan, eta eutsi egin zion urte frankoan. «Aranaren neologismoek eta garbizalekeria joerek horregatik segitu zuten aurrera. Hizkuntza batek nekez iraun dezake bizirik babes eta indar politikorik gabe», nabarmendu du, eta gaineratu Aranarenak «aitzakiarik gabeko hitzak» zirela:
2016
‎Lasaiago ibiltzen naiz erlojupekoan, ibaian».Biek nabarmendu dute errazagoa dela bakoitzak bere arraunkera hartzea: «Hasi orduko bakoitzak bere erritmoa hartu, eta horri segi behar zaio. Itsasoan zailagoa izaten da hori».
‎Haiek kontrakoa adieraziko balute, bi eletan bidaliko lizkiekete agiriak, betiere euskarari lehentasuna emanez. Bezero berriak hartzerakoan irizpide hori segitzeko hitza hartu dute.
‎Espainiera ez da hizkuntza atzerritarra. Logika horri segituta, huts egin dute saria banatzean.Espainiera penintsulan hizkuntza atzerritartzat jotzea bezain harrigarri eta sinestezin egiten zait niri euskara, eta katalana eta galegoa, hizkuntza espainiartzat jotzea.
2017
‎Eragina izan du, baina nahi zutenaren kontrakoa. Herri jantziago bat lortu dute, inplikatuago bat».Alde on horren guztiaren itzala da oraindik ere hiru gaztek preso jarraitzen dutela eta Auzitegi Nazionalaren mehatxuak bere horretan segitzen duela auzipetuentzat. Arriskua bizirik dago, eta, aurrekaria ezar dezakeenez, horretan dago erantzunaren garrantzia.
‎Udaletik ez dutela ezer espero azaldu zuen. Satira aldarrikatu zuen, etxeko marka den heinean; horretan segituko dutela esan zuen.Elkartasuna ez zen mugatu kalejirara. Gainontzeko konpartsek astelehenean Hontzak etik kendutako Jesusen irudia jarri zuten euren txosnetan.
2018
‎Badirudi telefonoz beste aldeko solaskideak lasaitu nahi duela. Neskak bere horretan segitzen du, baina. «Bost urte elkarrekin, eta orain adarrak jarri dizkit.
2019
‎Bilboko taldea izango da jokatzen lehena (14:00). Asteazkenean pauso garrantzitsua eman zuen azken asteetako zalantzak uxatzeko, eta aldarte horrekin segi nahi du gaur Vila realen (Herrialde Katalanak). Ez da aurkari samurra izango. Horiek emaitza ondrosoak eskuratu dituzte azken asteetan (4 eta 5), eta 17 gol egin ditu etxean jokatu dituen bost neurketatan.
2020
‎Azterketa horren sortze lanak aurten abiatuko dituzte, HABErekin elkarlanean. B1 eta EGA azterketek bere horretan segituko dute Ipar Euskal Herrian Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban kendu egin dute EGA, eta maila bakoitzean azterketa bat dago, HABEk antolatua.
‎Ipar Euskal Herrian, berriz, beste fenomeno bat ari da gertatzen: kostaldean bere horretan segitzen du populazioaren hazkundeak, baina hedadurak kostaldetik gero eta barnealderago jotzen du. Horregatik, Errobi Aturri, Bidaxune Hazparne, Errobi eta Hego Lapurdiko populazioa Kostaldekoa eta Aturrikoa baino gehiago hazi da azkeneko hamarkadan.
‎Giza eskubideen aldeko ekintzaileek salatu zuten hori indarrean sartzen bazen Txinak aukera izango zuela kolonia ohian babestutako disidenteak atzemateko. Azkenean, hura atzera botatzea lortu zuten manifestariek, baina protestek bere horretan segitu zuten. Hain zuzen, eta handituz zihoan Pekinen esku hartzea Poliziaren indarkeria arbuiatzeari ekin zioten, eta «demokraziaren aldeko» masa mugimendu gisa aurkeztu zuten euren burua.
‎22 urte dira ene kontrako auzia hasia zutela, eta uste dut sinbolikoa bilakatua dela. Auzi horrek segitzen dueno, gauzak ez dira hobetuko, edo nekez. Sortzez turkiarra naiz, baina kurduen egoera ikusi dut, armeniarren genozidioaz ohartu naiz, eta horrela naiz estatuaren etsai bilakatu.
2021
‎Lesioekin ere ez dugu zorterik izan, eta pandemia dela-eta izandako etenek eta zalantzek ez dute lagundu. Pixkanaka gauzak aldatzen ari dira azken partidetan, eta espero dugu bide horretatik segitzea.
‎Aitzineko agintaldian arazo teknikoengatik gibelera eman zen hirigintza plana lantzen ari dira aldi berean, eta araberan finkatuko dute egoki zaien kopurua. «Herri txiki gelditu nahi dugunok ez dugu martxa horretan segitzen ahal».
‎Nonbait, egoerak bere horretan segitzen du eta ni jabetu ez. Izarok eta Idoia Asurmendik euskaraz zein gaztelaniaz kantatzen dute, normaltasun osoz.
‎2018an egin nuen azken lasterketa selekzioarekin, eta etorkizunean berriro ere lehiatzeko aukera izatea espero dut». Horretarako segituko du lanean.
‎Aurten zerbait plantan eman da elbarrituen kirol mailan. Araiz ez da Jokoetara mugatuko, eta bide horretarik segituko dute elbarrituen kirol jarraipena garatzeko.
‎Literatura Unibertsala bildumaren parte diren aldetik, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko zuzendaria eta Itziar Diez de Ultzurrun EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakaria ere izan dira lanaren aurkezpenean. Hemingwayrena bildumak nazioarteko literaturatik euskarari ekarri dion 179 izenburua dela oroitu dute, eta horretan segitzeko borondatea berretsi du Atorrasagastik —Navarrok aurrez hala egiteko eskaera zuzena egin ostean— Aurten urrats bat aurrera egin dutela ere nabarmendu du: «Programa Hizkuntza Politika Sailetik Kultura Sailera pasatu da, eta uste dut normalizazioarekin zerikusia duen pauso handi bat dela».
2022
‎Honela dio baxoari buruz: «Ibilbide elebidun hori segitu duten ikasleek baxoko proba batzuk eskualdeetako hizkuntzetan pasatzen ahal dituzte»; brebeta ez dute aipatzen. «Aitzineko zirkularrean [2017] brebetari buruz egiten zituzten aipamenak kendu dituzte, eta baxoan azterketa batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu dute, zehaztu gabe.
‎Bere monologoan, Molly Bloomek iraganeko denborak ekartzen ditu gogora, Leopold Bloom senarra ondoan duela, ohean lo. Elkar ezagutu zutenekoaz eta elkarren harremanaz egiten du gogoeta, baina sarritan aldatzen da norabidez, eta eteten, beste gogoeta mutur bat hartzen, eta horri segitzen.
‎«Paperak lortu orduko, abioia hartu eta harengana joango naiz. Hori da nire plana, eta horregatik segitzen dut aurrera; ez dut atzera begiratzen», azaldu du, irribarrez oraindik. Baina ezinezkoa egiten ari zaio Europan paperak lortzea.
‎Baina ez du lortu. Bide horretatik segitu dute arabarrek, salbazioa lortzeko.
‎Artista Madrilgo Arco azokarako lanean zebilen orduan, norabide berri batean. Baina, pandemia aurretik, Madrilgo Espacio Minimo galeriarako Du, da proiektua prestatu zuen, eta ohartua zen bide horretatik segituz egindako lanek «familia bat» osatzen zutela; bazuela aski obra Baldaren proposamenari erantzuteko: «Arcorako beste prozesu batzuetan sartuta nengoen, eta pentsatu nuen aukera ona izan zitekeela azken bost urteetako lana bildu eta pandemian ondo ikusteke geratu zen lan horri beste aukera bat emateko».
‎Bukavu hiriko Panzi ospitaleko sortzaile eta medikua da Mukwege, eta azaldu zuen 1990eko urteetan gatazka hasi zenean bezalatsu edo okerrago daudela gaur egun: «Hogei urte daramatzat indarkeria sexualak jasaten dituzten andreak artatzen, eta horrek segitu egiten du: hori da zinezko drama».
‎Markagailuak bere horretan segi duen arren, jokaldi hori pizgarria izan da Cadizentzat. Ordutik eta atsedenaldira artean, Sergio Gonzalezen taldeak aurrerako urratsa egin du, eta estu hartu du Reala.
‎Lehendik ere beherantz doa Ahal Dugu ren euskal adarra Gipuzkoan: azken hauteskundeetan bi batzarkide eta 10.000 boto galdu zituen —lau batzarkide ditu orain—, eta beheraldi horrek segituko duelakoan dago Elizondo.
‎Borroka luzeak dira, eta hamarkadak daramazkigu. Hari horrek segitzen du. Pentsamendu pixka bat existentzialista da, baina borrokatze hutsa garrantzitsua da.
‎Txalogarria da ekimena, bai; oso ondo dago... espainiarrei potroak ukitzeko den neurrian. Hala eta guztiz ere, funtsean egoerak bere horretan segituko du. Beste alde batetik, proposamena onesteak Espainiaren jarrera zurituko luke.
‎Doluak bere horretan segitzen du, baina hurrengo fasera pasatu da: galera erabat onartu ostean, urraduraren ondorengo barealdia iristen da.
‎«Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak ez zuen izenpetu nahi; ahal bezainbat zentsuratzen entseatu dira. Arazoa da Blanquer joan dela, baina berak ezarritako estruktura teknokratikoak bere horretan segitzen duela».
‎Desobedientziarako deia zabaldu genuen: kolegioko ikasleek euskaraz itzuliko dituzte brebetako zientzietako probak, nahiz eta ez zuzenduak izan; irakasleek ere mugimendu horri segituko diote. Eta gurasoekin ere berriro karrikara aterako gara, gure haserreak, kezkak eta nahikeriak ulertarazteko.
‎ez dakit nora joan, ez dakit non jotzeko, ez dakit zenbat denboraz, gero hegazkinera, eta ostera bere hastera. Puntu zoro horrek segitzen du nigan. Delirio frenetiko hori galtzen badut, igual gero dut egin Gernika 85 ek duen estetikako obra bat.
‎Aldatu arren, oraindik ere egitasmo asko daude eraldaketa horretan segitzeko.
‎Flamenco on Fireren formatua aldatu izan den arren —2014ko lehenbiziko aldian bederatzi egunez egin zen—, ziurtatu dute esentziak bere horretan segitzen duela: «Lortu dugu konbinatzea antzerkia, dantza, karrikako artea, kontzertu nagusiak eta abar.
‎katalan kulturatik eta hizkuntzatik hasi, eta autodeterminazioraino, betiere gizarte kohesioz, nazioartean ere jardunez, ahalduntze kolektiboa ahaztu gabe, eta estatuaren errepresioa irauliz, anbizioz, errealismoz eta beldurrik gabe». Eta, hark dioenez, beharrezkoa da berriz topatzea mugimenduaren indarra, helburuak bere horretan segitzen baitu: autodeterminaziorako eskubidea erabili ahal izatea, herrialde libre bat sortzeko.
‎«Baina bereizi egiten dituzte oro har dantza litzatekeena eta talde horietan egiten dutena, haientzat dantzaz harago doana; hau da, beste zerbait da». Hain justu, uste horri esker segitzen dute taldeetan mutil horiek, ikerlariaren irudiko.
‎Hala ere, azken urteetan gai horiek guzietan «garaipen ederrak» lortu dituztela nabarmendu du, bai mobilizazioei esker, baina baita «dinamika kolektiboak eta indar metaketak bultzatzeko ahalmenari esker». Ildo horretatik segitzeko borondatea eskutsi du «mugimenduen arteko zubiak eraiki eta Parisen parean boz bakarrean herri gisa mintzatzeko xedearekin».
‎Hala ere, nabarmendu dute azken urteetan «garaipen ederrak» lortu dituztela, bai mobilizazioei esker, baina baita «dinamika kolektiboak eta indar metaketak bultzatzeko ahalmenari esker». Bide horretatik segitzeko borondatea erakutsi du Blainek, «mugimenduen arteko zubiak eraiki eta Parisen parean boz bakarrean herri gisa mintzatzeko xedearekin».
‎Borroka luzeak dira, eta hamarkadak daramazkigu. Hari horrek segitzen du. Pentsamendu pixka bat existentzialista da, baina borrokatze hutsa garrantzitsua da.
‎Bildarratzek azaldu duenez, lehendik hartua duten bideari jarraituko diote. Haren hitzetan, aurten ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako gela guztiak hartuko dituzte —1.802 ikasgela— Eta horretan segitu nahi dute goragoko mailetan ere: «Ikasgelak digitalizatzeko prozesua osatzen jarraituko da, goragoko mailetan:
2023
‎Bi puntura baino ez daukate laugarren sailkatua. Borroka horretan segitzeko, garrantzitsua izango da ahalik eta azkarren puntuak hirunaka eskuratzea.
‎ETA huts bat izan zen gure historian. Matraka horrekin segitzen dute, nekagarri. Eta horrela erantzun behar da, argigarri:
‎Zehazki eremu horretan egin nahi da meategia». Gogorarazi dute Baztan dela Nafarroan lehenbiziko sektorea mantentzen ari den eskualdea, eta ohartarazi dute horretan segitzeko Erdiz «gakoa» dela.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartu du aurkezpen ekitaldian. «Oraindik ez dakigu zehazki ordenagailu kuantikoak zer etorkizun ekarriko digun, baina prest egon nahi dugu; horregatik segitu behar dugu etorkizuneko proiektuetan inbertitzen», esan du. Urkullurekin batera, Basque Quantum aliantzaren aurkezpen ekitaldian izan dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta IBMko ordezkariak.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, EAE Euskal Autonomia Erkidegoak «prest» egon behar du halako erronkei heltzeko: «Oraindik ez dakigu zehazki ordenagailu kuantikoak zer etorkizun ekarriko digun, baina prest egon nahi dugu; horregatik segitu behar dugu etorkizuneko proiektuetan inbertitzen». Urkullurekin batera, Basque Quantum aliantzaren aurkezpen ekitaldian izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta IBMko ordezkariak.
‎Hamalau puntura du salbazioa. Nafarrek ez dituzte aparte Europako postuak, eta nahiz eta Kopako finala eduki, borroka horretan segitu nahi dute. Taldeak asteartean egindako ahaleginaren ostean, litekeena da Arrasatek txandakatzeak egitea.
‎2000 urtetik aurrera edo utzi nion modu horretan segitzeari. Esan beharra dudana da ez naizela sekula txapelketazalea izan.
‎Orain arte bezala ontsa pasatzen badut, segitu. Txapelketak eta sariketak tokatzen badira, lantzen ari naizen lasaitasun horrekin segitu, ez baita erraza holakoetan sartzen den tentsioarekin.
‎Liburuan bestelako hezkuntza bat ere aldarrikatu zuen idazleak. Izan ere, gazteei zer ikasiko duten galdetzean, irakasle eta gurasoek batzuetan joera utilitarista horri segitzen diote, ikasketok gogokoa den zerbait edo dirua ziurtatuko duen zerbait izan behar ote duten ere mahaiaren gainean jarriz. «Galdera hori hor dago, eta Ordinek erantzun bat ematen du:
‎«Ez dugu nahi beste taldeen gainetik den talde izar bat izatea. 2019tik, euskal kulturan oinarritzen diren egitarauak nahi ditugu, horretan segitzen dugu, baina beste eremu batzuetara ere joan gara pixkanaka». Sinetsiak dira, gainera, horrek franko zabaltzen duela gauza berriak aditzeko aukera.
‎Edonola ere, Madrilen hil ala biziko lehia zegoen bezala, posible da hemen ere baten batzuentzat halakoa izatea lasterketa luze hau, abiapuntu posiblea 2020ko uztaileko Eusko Legebiltzarreko bozetan duena —edo, zergatik ez, agian lehenago, 2019ko azaroan EH Bilduk Sanchezekin akordioak egiteko prestasuna agertu eta pentsatu zuenean EAJri hegemonia kentzeko lehia Madrilen (ere) jokatu zitekeela eta lasterketa estua izan zitekeela — Pandemia dela, Zaldibar dela, Osakidetza eta De Miguel dela... EAJk ozta ozta lortu zuen ordezkariak mantentzea, eta EH Bildu, berriz, goranzko joeran hasi zen, gerora ikusi denez joera horretan segitzeko.
‎«Ekitaldi honetako lehen sei hilabeteetan lortu ditugun emaitzek agerian uzten dute gure negozio eredua sendoa eta lehiakorra dela». Izan ere, hazkundearen bidea hartuta dago Eroski, eta bide horretan segitu nahi du taldeak aurrerantzean ere.
‎Epel dago oraindik ere Eusko Jaurlaritzak hazkundeari buruz egiten duen ekonomiaren termometroa. Bada, erdiko eremu horretan segitzen du enpresen aldarteak ere, Laboral Kutxak hiru hiletik behin egiten duen enpresarien konfiantzari buruzko inkestak islatzen duenez. Oro har, baikor daude jarduerari dagokionez, baina ez dira desagertu oraindik motelaldiak eragindako zalantzak eta kezkak.
‎«Lotua dago momentu batzuei, bizipen batzuei; iragazki hori beti dago, baina plazera bera da». Eta horregatik itzultzen da hainbestetan harengana, eta sinetsia dago horregatik segitzen duela jendeak Laboaren inguruan sortzen. «Laboaren obrara hurbiltzeko hainbat begiraleku egon daitezke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia