2015
|
|
Kamioilari batek ekarri zuen albistea: bi atzerritar harrapatu omen zituzten eta errotakoak izandako lanpara batzuk eta koadroren batzuk ote zeuzkaten zabaldu zen, eta,
|
hori
proba ziurtzat jota, kartzelaratu egin omen zituzten. Egunkarietan ez zen inolako berririk azaldu, baina errotako gizona hilda azaldu zenean ere ez zuen batere oihartzunik izan.
|
2019
|
|
Zain zegoen bitartean erlojua begiratu zuen, seiak hamar gutxi ziren, Zein azkar joan den denbora, eta egia zen denbora azkar joan zela, baina hori pentsatzeak hala moduzko babesa ematea beste helbururik ez zuen, haize leunak hedatu eta eskobatzen duen ke meharrezko gortina bezalako babesa, Raimundo Silva Zein azkar joan den denbora pentsatuz entretenitzen baldin bazen, beste denborak, zeinetara bat batean amildu baitzen bere burua, geroratzen ari zelako ilusioa emango zion, eta etenaldia dardarizo batean oinarritzen da, eskuineko eskuak dar dar egiten duela dirudi, emeki, paperaren gainean pausatua. Orduan telefonistak, txoriburuak halakoak, hauxe esan zuen, Maria Sara doktorea, loturik zaude, Raimundo Silvak ukabila itxi zuen, denbora uhertu egin zen, nahasirik, gero hedatu egin zen, berezko jarioan isuri zen, Arratsalde on, Silva jauna, Arratsalde on, Zer moduz, Ongi eta zu, Ongi, eskerrik asko, hementxe nabil lana antolatzen, eta jakin nahi nuen poesia liburu
|
horretako
probak zertan diren, Oraintxe bertan bukatu dut zuzenketa, egun osoa eman dut horretan, bihar eramango dut argitaletxera, Beraz, egun osoa eman duzu horretan, Egun oso osoa ez, Costa jaunak ekarri zidan nobela irakurri dut pare bat orduz, Ongi aprobetxatu duzu denbora, Bestela ez dut zertan aprobetxatu, Esaldia interesgarria da, Interesgarria izango da, baina azpi asmorik gabe esan dut, pentsatu ... Telefonoari heltzen zion eskuak hegan egin zuen airean, poliki poliki jaitsi zen, eta telefonoa pausatu eta gero, hantxe gelditu zen, telefonotik bereizi nahiko ez bailuen, edo ezin esan daitekeen hitzaren zain bailegoen.
|
|
Raimundo Silvak pentsatu zuen orain hitz labur hauek, Baietz uste dut, baino erantzun osoagoaren zain zeudela, baina mintzatzen hasi baino lehen Produkzio buruak hitz egin zuen, Ni oraindik harriturik nago, Silva jauna, urte luzeak direla lan egiten duzu etxe honetan, profesional gaitua zara, nola egin zenezakeen horrelako oker bat, Ez zen oker bat izan, moztu zuen zuzendari literarioak, ez du merezi esku errukior hori Silva jaunarengan luzatzea, berak bezain ongi dakigu guk nahita egindako zerbait izan zela, ez al da hala, Silva jauna, Eta zerk eramaten zaitu nahita egindako zerbait izan zela esatera, zuzendari jauna, Espero dut ez zarela atzeraka egiten ari hona sartu zarenean zure lehen asmoa izan zenari buruz, Ez naiz atzeraka egiten ari, galdetu egiten dut, besterik ez. ...satea galderak egiteko eskubidea eta barkamena exigitzeko eskubidea, egoki ikusten ditugun beste hainbat neurri hartzekoaz aparte, ez dagozkizula zuri, guri baizik, niri batez ere, zuzendari orokorraren ordezkoa naizenez, Arrazoi osoa daukazu, zuzendari jauna, galdera baztertu egiten dut, Ez da beharrezkoa galdera baztertzea, nik erantzun egingo dizut, badakigu nahita egindako zerbait izan zela Ez
|
hori
proban idatzi zenuen moduarengatik, letra zamatuekin, nabarmenekin, zure ohiko kaligrafiaz ez bezala, hori solteagoa da, baina irakurterraza. Une honetan zuzendari literarioa isildu zen, bat batean, konturatu bailitzan gehiegi mintzatzen ari zela, eta, beraz, partida hartan zuen jokoa ahultzen zela.
|