Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 129

2000
‎Orexaraino heldua nintzen, baina nora jo ez nekiela nengoen berriro ere, altxorraren bila jarraitzeko bidea markatuko zidan maparik gabe. Horretaz pentsatzen ari nintzela, Lauaxeta ikusi nuen niregana etortzen. Elkarri ezer esan baino lehen, ordea, auto gorri bat heldu zen plazara.
‎Bart saiatu nok neure kasa jokatzen, higaz dudan lotura arraro honetatik libre, baina jabetu nok ezin dodala, hiri lotuta nagoela, eta gustura ganera. Horretaz pentsetan aritu nok gaur goizean, hi lotan hengoala, meza entzun ostean egin dodan osteratxoan. Ez jakiat zer arraiotarako berpiztu nintzan, eta seguru askorik ez juat sekula jakiterik izango.
‎Ikusezina, entzunezina eta ukiezina izango ote nintzen ba ni ezagutzen nindutenentzat, Lauaxeta Jean Haritxelhar, Jon Kortazar eta abarrentzat bezala? Hori pentsatzea ergelkeria absurdua zela esan nion neure buruari, baina hala ere ez nintzen aurrera jarraitzeko gauza izan. Lauaxetarengana itzuli nintzen eta mendira jo genuen.
‎Nahikoa lo eginda ere, erraza genuen biharamun eguerdirako hara heltzea. Horretaz pentsatzen aritu nintzen loak hartu aurretik, Lauaxetaren zurrunga leunak aditzen nituen bitartean. Nik beti esaten nuen Urolako tren zaharrak itxuratxarki traizionatu zuela Aizarnazabal, Zumarragatik Zumaiarainoko bidea arinago egitearren Urola ibaiaren ondotik urrundu eta gure herria baztertuta utzirik.
‎Autoen itxura bitxiak XXI. mendean egon zitekeela pentsarazi zion Lauaxetari; inguruak, berriz, zehazki zergatik ez bazekien ere, Gernika ekartzen zion gogora. Horretaz pentsatzen ari zela," Gernika Garbiketak S.L." errotulua irakurri zuen ondoko bidetik igaro zen furgoneta txuri batean. Gernikan baldin bazegoen, urte mordoska bat izan behar zuen iragana herria suntsitu zuen bonbardaketatik.
2001
‎Ez zuela horri buruz pentsatu
‎Beste aldean kapirotedun elemenia zegoen bildurik, elkarren artean hizketan, binaka, taldetxoetan, biribiletan. Ez dakit zerk ematen zuen hori pentsatzeko bidea, baina oso aspalditik, mendeetatik edo agian baita milurtetatik ari zirela eztabaida hartan iruditu zitzaidan. Otsoaren ahoko zuloan sartzen ari nintzela konturatu eta atzeraka egin nahi izan nuen, atea berriz zeharkatzeko, oraingoan etorritako bidetik alde egiteko, baina beranduegi zen:
‎Burmuinak alderen alde zulatzeko adinako orro gupidagabeak. Neuk ere zartakoren bat joko nuen noski, hori pentsatu nahi nuke bederen, nahiz eta seguru ez izan.
2002
‎Seguru zegoen behintzat, inoiz ez zuela Fernandoren heriotza hain mikatza irudikatu. Agerian zegoen, lehenago horretaz pentsatu izan balu, Fernandok bere bakardadean hil beharra zeukala, bere ohean, edo bere gelako sofan, argazkien irudi beltzen liburuen testamentuaren artean. Haren heriotzak ez zuen gehiegi atsekabetzen, goizago edo beranduago gertatu beharrekoa baitzen, baina inork ez zuen Londresko errentatzaile zikoitz bat lekuko izaterik merezi.
2003
Horregatik pentsatu du hasieran egokiena arnasa metafisikoa erabiltzea dela. Gertatzen zaion guztiari aurre egiteko estiloan, heriotzari aurrez aurre begiratzeko eran, goi arnasa moduko bat erabili behar lukeela.
‎Alegia, erdaraz idatzia zen arren Teresa hari euskarak ihes egin ziola, eta halaxe idatzi zuela" yo me quedé neure maite muerta al oir los 30 años". Eta horretan pentsatzean George Steer lagunaren Gernikako Arbola liburuaren amaiera etorri zitzaidan gogora.
2004
‎" Orain ez dugu hori pentsatu behar," esan zuen Felik, eta Saioari: " Deitu Lorentxiri, maitea; esan zer pasatu den."
2005
‎Besarkatu egin zuen, irrist egin zion malko batek masailean behera. Eta nik pentsatu nuen, pertsona besarkatuak ikusten ez gaituenez, besarkatzea izan litekeela une horretan pentsatzen edo sentitzen duguna ezkutatzeko era bat.
‎– Ez nauk hori pentsatzen sekula jarri.
‎Horregatik idazten diat, Fermintxo, matxina hadi, utz ezak Ternuako arrantza bertan behera, laja itzak sareak putzuan, egik total abaor, jo ezak La Rochellera, bila ezak Floren, hor nonbait ibili behar dik, basoan dik hark gordelekua, ezagutuko hau, Ziriakoren korazta bera daukaala esaten ditek denek, Frantzia handia duk baina ibai guztiak ditik nabigagarri eta hi pilotu onena haiz, galdegiok anaia, Hidalgo honi bizia kentzea zaila zagok eta eskaiok esateko nola akaba litekeen bederenik, baina lehenbailehen ordea, gaua latz zatorrek, har ezak ongi gogoan Florenen esana, alferrik duk konprenitzen saiatzea, esaldi harrigarriren bat botako dik eta hik ez daukak eskarmenturik politikan, egon, garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean, Cara al Sol ari duk kantari, laster zabalduko ditek atea, hemen ez zagok graziako tirorik, hemen torturatu egiten ditek fusilatuta gero ere, kaperara aterako naitek eta nik ez diat torturatu bat ikusi nahi, ez zaidak ardura zer esan nahiko didan gizajo horrek hil aurretik, ez diat ikusi nahi garabitik zintzilik giltza ingelesa behatzetan estutua, gurutza ezak Atlantikoa gau honetan bertan Fermintxo, paper hauek hire eskura iristerako berandu izanen duk eta, ez diat ikusi nahi begia lurrean kerru, esaiok Juliari hurrengo bisitan azaltzen ez banaiz... Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan, heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.
2006
‎esan dit, oraindik hor nago baina, denbora gutxiko!... Mendian, esan dit, Nafarroa aldean toki ederrean, eguzki begian, borda bat ikusi duela, horretan pentsatzen ari dela orain.
‎Gosaltzeko garaian beti bezala gora abiatu da lan eskaintzak ikusten, gaur Asteasun baldosak jartzeko baten bat behar zutela ikusi du, gero horretaz pentsatzen egon da.
2007
‎Eta berriro jantziko ditu egun batzuen buruan, konbinazio berriak sortuz. Erostearen zirrara ez baita erosketarekin ahitzen, eta zorioneko sentitzen da ekintza finigaitz horretan pentsatuz.
2009
‎Ez nekien ulertzen ez zuelako, edo enkargatuari hizketan egitearen plazera uzteagatik begiratzen zigun horrela, arrotz, urrundik, bekainik ere mugitu gabe, isilik. Aldez horretan pentsatzen ari nintzelako, moldez trobadoreak zer ziren ziur ez nekielako, baietz esan nion, erdi trobadore, erdi poeta, baietz, erdi eta erdi nintzela. Besoa ere erdia nuela.
‎" Aurrera begiratuko du gerorako zerbait duenak; besteok, atzera begiratu behar". Hori pentsatu dut, baina ez diot ezer esan, bidaia luzea duelako, ez dudalako tristatu nahi. Behin honetara helduta, alferrik delako.
‎– Sekula pentsatuko zuela uste ez zuena, hori pentsatuko du. Eguzkia erortzen ari dela, eta lur haiek ez direla ja Espainiako Koroarenak gehiago izango.
2010
‎Eta Maite ere bere buruari galdetzen ariko zen, semeak hitz egiteko gogorik izango ote zuen? Biak horretan pentsatzen ariko ziren beharbada. Baina Oliveirak bazekien (entzun zuelako), Pepelu ordubete lehenago alde egina zela etxetik, eta, hortaz, amak bestelako kontuak edukiko zituela gogoan; hain justu horri esker jango zuen Oliveirak amak prestatutako gosaria.
‎Hitzaldia bukatzean konturatu zen Oliveira esandakoaz. Ez zekien hori pentsatzen zuenik ere. Modu arraro batez hunkituta zeuden lagunak.
‎Bere hitzaldi proposamena onartzeagatik eskerrak eman zizkidan, kortesiazko hitzak baino gehixeago zirenak erabiliz, nik uste. Radarra piztuz ulertu nuenez, aurretik elkar ezagutzen zuten berak eta neska italiarrak eta hori pentsatzeak –nahiz ez nuen ziurtasun erabatekorik– neurri batean lasaitu ninduen. Izan ere, zaila zitzaidan irenstea egun bat eta erdi nahikoa izan zutela agerikoa zen konplizitate gradu horretara iristeko.
‎Izan ere, zaila zitzaidan irenstea egun bat eta erdi nahikoa izan zutela agerikoa zen konplizitate gradu horretara iristeko. Hipotesi horretan pentsatze hutsak menopausiaren ertzean sentiarazi ninduen. Gure arteko distantzia lehen munduaren eta hirugarrenaren artekoa baino gaindiezinagoa egiten zuen.
‎Neure burua konbentzitu gura izan nuen ageriko arrazoiaren atzean beste arrazoi aitorrezinago edo bihurriago bat zegoela. Hori pentsatzeak ametserako parada ematen zidan behintzat. Irudimena martxan ezartzen zidan.
2011
‎Vargasek pentsatu du ez direla ez tenisa eta ez esaera zaharrak bere nagusiak gehien menperatzen dituen arloak. Hizkuntza ez menperatzetik hasten direla gaitz guztiak, hori pentsatzeko astirik ez du izan.
2012
‎Neska hori konfiantzazko postu batean dago, esango zien, eta pentsatzekoa da ezin duela sindikalkerietara jolasten ibili. Ez, esan dio Norak bere buruari, orain ez dut horretan pentsatuko.
‎Agian estreinakoz aitortu dio bere buruari kolokan dagoela enpresa honetan daukan lanpostua. Baina ez dut horretan pentsatzeko gogorik, erabaki du Norak.
‎Mina eta noraeza sentitzen ditu. Pentsa dezake azken enkontruagatik dela, Donostiara itzultzearen nostalgiagatik, gurasoekin sintonian ez dagoelako, lagunekin hitzordu bakar bat adostea zaila izaten ari delako edo, fisiologikoago jarrita, gehiegi jan duelako; baina funtsean ez du hori pentsatzen, uste baitu benetako arrazoia ez duela ezagutzen, inoiz ez duela jakingo, inork ez duela jakin nahi izaten. Itsasoaren ertzean arnasberritzeko giro aproposa dagoen arren, betekadak ondoeza eragin dio eta, ustekabean, botaka hasi da.
‎Eta bai, damu da Etxeberekin hipotekatu izanaz. Ez du horretan pentsatu nahi, baina berehala desagertu da gaur lortua zuen lasaitasuna.
‎– Baina jakin egin behar nuen zertan ari nintzen. Badakit zuk ere hori pentsatzen duzula.
2014
‎Agian behetik gora ari delako hizketan, zulotxoei hitz egiten baina soa familiarengana zuzenduta, eta azpitik gora ari denean jende guztiari antzematen zaiolako halako aire umil bat. Hori pentsatu nahi izan du Xabik.
‎Bertutea begiratu nahi izan du beste ezeren gainetik, gorde eternitaterako, bizia galdu arren. Irene Arriasek bertute mota horretan pentsatu zuen une batez, nesken bertutea edo lorea edo lilia edo floria. Pentsatu zuen zenbat literatura egin den, eta zein gutxi fidatzekoak diren literatura gehiegi daukaten gaiak.
‎herren egiten zuen. Europan zauritu zutela, hori pentsatzen zuten batzuek, hogeita bat urterekin. Hogeita laurekin irakurri zuen Irene Arriasek As I Lay Dying, ingelesez, Faulknerrek idatzi eta 65 urtera, errefuxiatu hutuak etengabe gaixotzen ari ziren bitartean.
‎Gauza batzuek hobeto eusten diote beroari, patatek eta zopek adibidez, baina hotz egoten dira gehienak. Horregatik pentsatzen dut kanpotik ekartzen dituela, ez dituela eraikinean egiten. Inoiz ez dut entzun, adibidez, sukalde zaratarik goiko solairuetan.
‎dirua zeukan emakume horrek, etxeak. Ezer ez dela betiko, hori pentsatu nuela gogoratzen dut. Apur bat agondu nintzen, berehala neukan andrea berriro begira, esan nion:
‎Soinean jarri baino lehen, ordea, aurpegitik oso hurbil usaindu zituen, alkandora, jertsea, prakak ere bai, hankartean, izerdi usainari adi, bestelako usainei, baina ez zuen gauza handiegirik nabaritu: itxi usaina apur bat beharbada, kalera irten orduko joango zena nolanahi ere, hori pentsatu nahi zuen. Arropa harekin ikasi zuen, arropa harekin egingo zuen azterketa.
‎Gauez bi besoen artean atxiki eta oraindik zazpi astian erabiltzen zirenak. Hori etortzen zitzaion gogora Ireneri, hori pentsatzen zuen, baina ez zuen pentsatu nahi: neba arrebak, 73 eta 76 urtekoak.
‎Ulertuko zuten administrazioan familia Sobiet Batasunaren alde zegoela, bizia ere emateko iraultzaren alde. " Hori pentsatu zuen aitak, Irenchik", esan zion Olgak Ireneri. Ematen du gazteek horrela pentsatzen dutela, umeek, ideiak sinesten dituztela, nobleziak," baina 23 urte egin zituen berdin berdin Stepan aitonak gulagean, Irenchik".
‎Ireneri iruditzen zitzaion hurrengo metroa hartzen zuela Ibonek, bueltakoa, Leioarako. Irene agurtu eta berriro sartzen zela geltokira, erosketak egin gabe, ezer egin gabe, hori pentsatu nahi zuen Irenek, hori pentsatzen egiten zituen minutu batzuk ia egunero.
‎Ireneri iruditzen zitzaion hurrengo metroa hartzen zuela Ibonek, bueltakoa, Leioarako. Irene agurtu eta berriro sartzen zela geltokira, erosketak egin gabe, ezer egin gabe, hori pentsatu nahi zuen Irenek, hori pentsatzen egiten zituen minutu batzuk ia egunero.
‎Abade katoliko batek ere hitz egiten du grabazioan, ume bat hiltzen ikusi zuelako egun horretan, bere ondoan. Umeak hamabost urte izango zituela, hori pentsatu zuen abadeak, hala esan zuen... Ez zuen umea hiltzen ondo ikusi, abadea bera ere korrika zihoan, I was running too, baina tiroak jo zuela ikusi zuen, hori bai.
‎Irenek pentsatu zuen halako batean, gogora etorri zitzaion, ordenagailuan idazteari utzi barik betiere, Derryko tiroketa egun horretan, urtarrilaren 30ean, 1972an, lehen urtea bete berri zuela berak, bost egun lehenago. Hori pentsatzen ari zela jo zuen telefonoak. Une horretan bertan izan zen deia, dei arraro hura, azken orduko lan haiek amaitzeko gutxi falta zitzaionean, etxera joateko momentua heltzen ari zenean azkenez.
‎Ez zen ezer igarriko beharbada, atari barruan egon zitezkeen zain beharbada, edo etxean bertan, bigarren solairuan, alferrekoa tentsioa beraz. Hogei metro izan zituen hori pentsatzeko, irreala iruditzen zitzaion guztia oraindik hala ere.
‎Une batean gizonak maleta zorutik altxatu zuen eta airean hartu, gurpilak erabili gabe, zarata gehiegizkoa irudituko balitzaio bezala, hori pentsatu zuen Irenek. Martxa moteldu zien horrek, gizonak hirurogei urte ere izango zituelako, emakumeak apur bat gutxiago, lumak jakan, lepo inguruan, gutxi, ez nabarmenegi ere.
‎Gehiegi ere bai. Hori pentsa dezake baten batek... Eta seguruena gogorra irudituko zaizu, hangoa, han egin zirenak, hiltzeko moduak ere bai..."
‎Gelara itzultzeko baimena eman zion orduan, baina Zergatik Ruanda, galdetu zion berriz aretotik irten aurretik. Gelan horri buruz pentsatzeko aholkatu zion. Bueltako bidea askozaz laburragoa iruditu zitzaion Ireneri.
‎Etzan eta tapatu aurretik hasi zen gozatzen, hartu ahal izango zuen atsedena aurretik gozatzen. Kalkulatu zuen egunak zirela, ez zekien zenbat, asko, lo egin barik, etzan barik, beharrizana handia zuela, hori pentsatu zuen. Biriketan mina sentitzen hasita zegoen, lo falta seguruena, bular barruan batez ere, leku guztietan.
‎Aurrekoan esan zenuen... Zuk oraindik ez duzu ikasi, bidean zaude beharbada, zure mundu noblean hori pentsatuko duzu beharbada, apurka egin behar dela, ikasi, ulertu, prozesu horretan zaudela pentsatuko duzu beharbada..."
‎Eta alderantziz. Beharbada ez duzu horretan pentsatu... Guk bai.
‎Hiru aldiz begiratu zuen atzera, aldatsaren hasierara: ez zuen inor atzetik, hori pentsatu nahi zuen, baina begiradak ez ziren zehatzegiak ere. Komunera joateko beharraz ere ez zen ordura arte ohartu, erraz eutsi zion.
‎Fadurako aparkalekura joatea erabaki zuen, auto gutxi egongo zen, pertsona gutxiago. Kiroldegiak ez dira gauez erabiltzen, hori pentsatu zuen. Atzera begiratzen jarraitu zuen hala ere.
‎Beste zerbait zen hori, handiagoa, ematen zuen Algorta lehertzen ari zirela. Ideia txiki hori pentsatzeko astia izan zuen ozta ozta, beste leherketa batzuk entzun zituelako, lau baino gehiago. Zuhaitz baten ondoan gelditu zen, enborraren kontra eskumako sorbalda, alferrekoa zela ulertu zuen arte.
‎Hara heldu nahi zuen, Tosura, inguruko estartetara, iruditu zitzaion inon baino jende gutxiago egongo zela estartetan. Fadurara agertuko zirela langileak, hori pentsatu zuen Irenek frontoiko atzeko partean zegoenean, kiroldegia egunero erabiltzen zutenak joango zirela, zortzietan, bederatzietan, ezin zuela han jarraitu. Ormazatik estartetara igo baino ordu erdi lehenago irten zen Faduratik beraz, salto egin zuen hesi gainetik, oso ilun oraindik, gona apur bat trabatu zitzaion metaletan.
2015
‎Puntu horretan eta bere inguruan sakatuko du. Orduan, une horretan, bere agindu gaizto bat edo iruzkin mingarri bat jasotzen duen horrek pentsatuko du nagusia ez dela beti hain maitagarria. Badakiela putaseme bat izaten, batzuetan.
‎Badakiela putaseme bat izaten, batzuetan. Momentuz hori pentsatuko du: putaseme, batzuetan dela.
‎Zerbait ikasi bazuen bere bizitzan horixe zen, jendearen premiarik ez izaten. Hori pentsatu nahi zuen gizonak. Istripuaren ostean, behin lankideengandik urrunduz, ez zeukan inor inguruan, bazterrean zegoen.
‎Orain parte hartzaileez eta gaiez mintzatuko zait, pentsatuko zuen Peter Zuazok. Hori pentsatuenik ere ez zegoen, jakintzat eman baitzitekeen. Bada, ez.
‎Romanek ez zekien burmuinak ekoizten dituen moduko neuronak eta hormonak ekoizten dituela urdailak. Baleki ere ez zen horretaz pentsatzen hasiko, ez bederen buruaz pentsatzen. Erraiek gaina hartua zioten burmuinari.
‎Gaztetan herrenak ez zion edertasuna gutxitzen eta orain edertasunaren osagai zen. Hori pentsatu zuen Romanek botilaren edukia erdian utzi zuen zurrutada ematerakoan. Erakarri, baina, Kattalinek egin zuen.
‎Hortik aurrera, ipurdia belaunak eskuak titiak ilea, dena zen ezin ederrago. Hori pentsatu nahi zuen eta horrela adierazi zion bere buruari. Bakoitzak nahi duena ahal duen bezala adierazten dio bere buruari.
‎Hori dakitenen artean daude bi emakumeak. Baina ez duzu horretaz pentsatzen, jakin arren.
‎Goizeko bederatziak ez zen ordurik egokiena ezezagun baten etxeko atea jotzeko. Ez zuen horretaz pentsatu. Are desegokiago ez dakizunean zer esango diozun.
‎Abiapuntu hotza. Hori pentsatu zuen, bederen, Romanek. Ez dago jakiterik.
‎Poltsatik irten bakoak izango ziren beste hainbeste, baita pisuari dagokionez ere. Hori pentsatu zuen Romanek poltsa eskuetan hartu zuenean Begoña Urmaletari emateko, zeinak eskerrak adieraz zitzakeen keinu batekin hartu baitzion. Aterako bidea hartu zuen.
‎Berehala argitu zidaten ezetz, ez zegoela Lizasoren eskua atzean. Areago, inozotzat uzten ninduela hori pentsatze hutsak. Eskua Martin Ziordia delako batena omen da.
‎Joseba, eta agian ez Joseba bakarrik, astakeriaren bat egiteko gauza zela hasi zen pentsatzen Roman. Ez zen bakarra hori pentsatzen. Isilune bat egin zen.
‎" Ate ondoan zekusan, biluzik, konketa gainean makurtuta, eskuak bere espermaz garbitzen, ziur asko. Hori pentsatu zuen, bere hazi likina deserantsi nahian zebilela, eta pentsakizun hark samin zahar bat berpiztu zion".
‎Eta ber gauza zaio agitzen, ez datorkio deus. Honetaz edo horretaz pentsatu behar duela deliberatu gabe datorkio beti pentsamendua Lorea Gernikari, galderak lehenik, arrapostuak ondotik.
‎– Hori pentsatzen dut senarrarekin noalarik!
‎– Higuingarria. Edozelan ere, gauza bat duk hori pentsatzea, eta bestea... denari su ematen hastea...
‎Jakina. Ez nuen horretan pentsatu, baina bai, asmatuko dut.
2016
‎( hori pentsatzen du sarezainak, baina adi ezazue ongi)
2017
‎Emakume eta gizonen arteko botere talkak eta gizonek dituzten erreakzioak ikusita, ez genituzke aurreikusi hiru mota horiek guk geuk ere? Zergatik uko egin “besteen gaineko” balizko botere horren inguruan pentsatzeari: nolakoa, zein baldintzatan, noraino...?
‎Kennethek ezin zuen orain hil. Ez zuen hori pentsatu ere egin behar. Han zegoen bera...
‎“Zer sortzen zaizu hori pentsatzen duzunean? ”.
‎Pentsatu ahala damutu zitzaion. Segur aski –eta hori pentsatzean askotan gertatu zitzaion moduan bere buruaren usteko iruditu zitzaion bere burua– dolua egina izango zuen, adio esana Tomi, negarrak urtuak, eta aurrean zuen hura azken muturra, gorputz bati adio esateko modua baino ez zen izango. Dolu erdia, erdi dolua, doluaren azken hondarrak.
‎“Demagun hogei aldiz. Zer sentitzen duzu hori pentsatzen duzun bitartean? ”.
‎– Baliteke. Ez dut horretan pentsatu.
‎– Ez dakit, ez dut inoiz horretan pentsatu.
‎Ez dakit nolakoa, esan nahi dut, ez naiz horretan pentsatzen jarri. Ze aukera dauzkat, edo ze eskaintza dauzkazue?
2018
‎Halere, Bartzelona hurbil zegoen, edozein momentutan itzul zitekeen etxera. Hori pentsatzen igaro zituen Sarak Historiako lizentziatura egiten pasatu zituen lau urteak. Dublinera joan zenean, ordea, baratzea belar txarrez bete zen.
‎Dena ordenatu beharra dago, ordea. Edo hori pentsatzen du bederen. Nondik hasi behar ote du?
‎" Gauzak argitzen ez baditugu, ez dakit, ez dut horretan pentsatu nahi. Agian zuk ez nauzu maite, ez behintzat nik maite zaitudan bezala.
‎– Horregatik pentsa dezakegu, definizio moduan, historia ez dela iragana ulertzeko ariketa bat, edo ez behintzat historia garaikidea. Hain zuzen, orainaldia ulertzeko ikertzen da iragana historia garaikidean.
‎– Zerk eraman zaitu hori pentsatzera?
‎Denak han bere zain egongo direla jakitea eta bera oraindik agertzen ez dela... Ez du horretan pentsatu nahi. Baina Firenzetik Boloniarako bidaia ez da hain luzea ere.
‎Benetan? Hori pentsatzen duk? ”, pauso geroz eta arinagoekin. Eta ezer erantzun aurretik, kristalezko botila lehertu zion buruan.
‎Hizkuntzek ere, orein arrek legetxe borroka egiten zuten haien artean, eta batak bestea menperatzen zuen, deman adarrak elkarri apurtu, edo erraiak atera eta saientzat utzi. Inork ez zintuen horretaz ohartarazten, ez zen politikoki zuzena hori pentsatzea. Ez zukeen halakorik usteko Parisko exilioan frankismoaren kontra abestu eta denek zer kantatzen zuen ulertu gabe txalo jotzen ziotenean.
2019
‎Aurten jakin dut bertso munduko mutil gipuzkoar gazte batek esan zuela hori Oihana Iguaranez eta nitaz, Kattalin Minerren hitzaldi batean eskua altxatuta. Suma nezakeen batzuek hori pentsatzea, baina mindu egin ninduen gertukotzat nuen bati entzuteak. Neu ere sinestera iritsi naiz batzuetan, eta tristea da neure buruari gogorarazi beharra 12 urte moko dauzkadanetik irabazitako eskolarteko eta sariketa guztien zerrenda, akordatu beharra dagoeneko demostratu dudala nire belaunaldiko mutilek beste eta gehiago, ezin didatela eskatu oraindik plazan aritzeko lizentzia.
‎Publiko aurrean benetan indartsu sentitzen naiz, fisikoki indartsu. Irudi horrekin pentsatzen badut, ahalduntze sentsazioa ematen dit nire fisikoak".
‎Igual zetorrenari aurre hartzen ari nintzaion, pentsatzen “ume bat izaten badut nik, ez dut umearekin egoteko astirik izango! ”. Igual hori pentsatzen ari nintzen, ez dakit, idazten ari nintzen bitartean. Eta erru hori atera zitzaidan lehenago!
‎Horregatik irakurtzen dugu ipuina birritan, hirutan, zuk bost aldiz, nik hamabi ere bai. Eta pentsatu egiten dugu, horretaz pentsatzen dugu... Askotan ibiltzen zara galtzerdirik gabe, Eszter?
‎Ezetz esango nuke. Inork ez zuen aldizkarian hori pentsatu, Čapekek ere ez; kontrakoa, ipuin aurreratuak, ipuin gotorrak...
‎Pena apur bat ere hartu dute, hezetasun handia dago, haizea, ez zuten ondo lo egingo... Gauza da etxean sobera daukatela lekua, hori pentsatu dute. Ematen du agurea eztulka ari dela.
‎“Jatetxe bat”, hori pentsatu nuen hasieran, jatetxe batean egingo genuela. Dirua ikusten da jatetxeetan, diru asko batzuetan.
‎Edo hobeto pentsatu nuela iruditu zitzaidan. “Gozotegi bat”, hori pentsatu nuen gero, batzuk ikusi nituelako, zaharrak guztiak. Gozotegiak ez dira ixten, betikoak dira...
‎Esan nion jateko zerbait ematen bazion, han barruan jateko, gozotegi barruan, kalean baino epelago egongo zela. Baietz esan zidan, sartu egin zen, inoiz ez zidan kontra egiten, inoiz ez zuen kontra egiten, horregatik pentsatu nuen ulertu zuela. Gozotegira astiro sartu zen.
‎Gogoratu ere ez. Han egon behar zuen, hori pentsatzen genuen, hori genuen buruan. Horretarako egin nuen, horretarako esan nion semeari gozotegira sartzeko, jatekoa eskatzeko, gurasorik ez zeukala esateko, horretarako egin nuen...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia