Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Bestalde, eta hau da sakoneko gogoeta politikoa, erakunde armatuak, agiriaren arabera, uste du EAJ PNV, ELA eta EAren partetik jarrera politikoaren aldaketa sakon bat dagoela edo egon daitekeela, eta horrek bide ematen diola pentsatzea ETAk bere estrategian aldaketa mamitsuak egin dituela. Aldaketa estrategiko horren ondorioak nabarmenak dira. Lehenik, badirudi ETAk sinetsi egiten duela egungo autogobernua alde batera utziz soberaniara eramango gaituen gehiengo sozial eta politiko konprometitu bat dagoela Euskal Herrian (duela hogei urte batzuk egindako hanka sartzeak zuzentzeko asmoa eta konpromisoa deitzen dio ETAk) eta ondorioz, badirudi baita ere, ETAk barneratu egiten duela kontestu horretan borroka armatuaren beharra gutxitu egiten dela.
2001
‎Neurri horren ondoriorik nabarmenena bistan dugu, noski: milaka emaitza eskaintzen dituen bilaketa ez da oso eraginkorra izango, horrek internauta hertsatuko baitu erantzun guztiak banan banan egiaztatzera, aurkitu nahi duenaren araberakoa den ala ez atzemateko.
2004
‎Hori horrela da lurrikarak denboran zehar gehitzearen fenomenoagatik”, erantsi du. Parkfielden kasua Horrek ondorio nabarmenak ditu arrisku sismikoa ebaluatzen duten ereduetan; izan ere, kasu askotan, gertaera kuasiperiodiko bat hartzen dute, eta horrek arriskua denborarekin handitzea eragiten die. Porrotaren adibiderik argiena Parkfielden kasua da, San Andresen failaren ertzean dagoen hiri estatubatuar txiki bat, 22 urteren buruan lurrikarak gertatu baitziren.
2008
‎Munizio falta izan zen, Agirreren ustez, erasoaldia bertan behera uzteko arrazoia61 Komunistek, beren aldetik, Agirreren aurkako desprestigio kanpaina gogor bat hasi zuten, Armada Errepublikazale guztiaren aginte militarraren batasuna lortu nahi baitzuten. Horren ondorioak nabarmenak izan ziren:
‎Ilararik handienak, hala ere, aurreko egunetan bezala, A autobidean sortu ziren Biriatun (Lapurdi), ordainlekuaren inguruan. Europako herrialde askotako jendea etxerako buelta egiten ari da, eta Gipuzkoa eta Lapurdi arteko pasagunean horren ondorioak nabarmenak dira.
2009
‎Haurren kirolik gustukoena egonean egotea izan da azken hamarkadan, egonean jolastea, eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu gizentasun tasetan.
‎Argentinan, erein daitezkeen lurren erdiak soja transgenikoak hartzen ditu. Hain zuzen, soja landatzeak nekazaritza ekoizpenaren eredua aldatzea ekarri du, eta horren ondorioak nabarmenak dira politikan eta ekonomian.
Horren ondoriorik nabarmenena eta arriskutsuena kazetariaren zabarkeria etaerosokeria litzateke. Hots, kazetariak lana eginda aurkitzen duela pentsatzea etasinestea, eta informazioa kontrastatu eta egiaztatu gabe eta iturriekin zuzenean hitzegin gabe, dagoen bezala kaleratzea.
‎Eta kultur sartze eta ordezkatze horrek ondorio nabarmenak eta berehalakoak izaten ditu kultura minorizatuak dituzten herrialdeetan, kultura hori berezkoa izanda ere?, are gehiago eskumenean normalizazio tresna indartsurik izan ezean.
2011
‎Batzuk erabat integratuak bizi dira nagusitu zaizkien gizarte nazional hegemonikoen egitura eta jardunbidean; beste batzuk, aldiz, kapitalismoaren eta gizarte modernoen ertzetan daude oraindik. Bakoitzaren kokapen zehatz horrek ondorio nabarmenak izango ditu etorkizuna zertzerakoan, globalizazioaren dialektikan jokatzerakoan. Hala, gizarte ekonomia garatuetan errotuta egoteak asimilazioa erraztu dezake; aitzitik, ekonomia atzeratuetan finkatuta egoteak iraupena luzatu.
‎Hori dela-eta, ez da ustekabea bigarren aitzinsolasa Pedro Miguel Etxenike berrezarririko autonomiako estreinako Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuak idatzi izana. Egileak berak adierazi du liburuak" Eusko Jaurlaritzako erantzukizunetatik hizkuntza politikaren kudeaketan lau urtean izandako eskarmentuan" duela oinarri (23 or.). Horren ondoriorik nabarmenena dugu liburua akademia lana ez izatea, saiakera politiko hutsa baizik: bere jarduna zuritzeko arduradun politiko ohiaren argudio sorta, hain zuzen ere.
2012
‎Alegia, komunikazioaren kalitatea eta zerbitzuaren kalitatea hertsiki lotuta daudela, logikoa den moduan. Erabaki horrek ondorio nabarmenak izan ditu: lehenengoa, ez da euskara Osakidetzaren zerbitzuen berezko osagaitzat joko eta, beraz, Osakidetza erdaldundu egingo da, euskara hizkuntza arrotza izango baita; bigarrena, Osakidetzak euskararen normalizazioa sustatzeko eta ebaluatzeko tresna on bat galdu du; hirugarrena, aurrekontu gutxiago egongo da euskararen erabilera sustatzeko; eta laugarrena, horren guztiaren ondorioa, zerbitzuaren kalitateak okerrera egingo du, gerta baitaiteke herritar euskaldun batek osasun arreta bere hizkuntzan ez jasotzea.
‎Ondorio demografiko sakonak izan ohi ditu, askotan, urbanizazioak. Ordura arte baserri giroan bizi izandako populazioa (baserritar jendea) urbanizatzen denean (bizi izatera" kalera jaisten" denean), bizilekuz aldatze horrek ondorio nabarmenak izan ohi ditu bere bizimoduan. Bera ez bezalako jendearekin bizi behar izaten du handik aurrera:
2013
‎Oraingoz, Moore-ren legea betetzen da, hau da, azalera jakin bateko zirkuitu integratu batean sartzen diren transistoreen kopurua bi urtean behin bikoizten da. Eta lege horren ondorioa nabarmena da flash memorietan; gainera, Moore-ren legearen iragarpen baikorrenak gainditu egin dira pendrive en merkatuan: 2000 urtean merkaturatu ziren lehen pendrive ak, eta 8 MB-ko memoria zuten.
‎Ideia honen erakusgarri egokia da bertsolaritzaren inguruko mugimenduak azken 25 urteotan landutako bidea. Zera da bide horren ondoriorik nabarmenena: hiru hanka (belaunaldi transmisioa, sustapen antolaketa, eta jakintza bideetan txertatzea) dituen proiektuak bertsolaritza fluxu anitzeko ekosistema moduan antolatzea lortu duela, eta horixe dela beronen bizi indarraren gako nagusia.
2014
‎Ez dago ia bestelako politika esanguratsurik euskara lan munduan normal egiten lagunduko duenik. Horren ondorio nabarmenetakoa etortzeko dago oraindik, diru-laguntzak jaitsi ahala (azken urte honetan nabarmen gertatu den bezala), euskara planen hedadura kuantitatiboa kaltetu baitaiteke, baita esfortzua egiten jarraituko duten enpresen ahalegina ere.
‎Nerbio sistema autonomoaren atal sinpatikoak apaldu egiten du jarduera immunitarioa; atal parasinpatikoak, ordea, bizkortu egiten du. Sistema endokrinoari dagokionez, estresaren bidez glukokortikoideak gehitzen dira, eta gehikuntza horrek linfozito berrien produkzioa geldiarazten du timoan; horrek ondorio nabarmena du immunitatean.
2015
‎Niretzat oso harrigarria izan da ikustea, Oihartzabalek erakutsi bezala, euskararen ospea apalduz joan zela euskara idatzia oinarrizko eskolatzeari esker gizartean zabaltzen zen heinean; izan ere, euskarazko idazkiak gero eta gehiago zuzentzen ziren soilik euskaraz zekitenei, eta asimetria horren ondorioz nabarmen baliogabetu ziren. Joera horren adibide alagalakotzat du Beñat Oihartzabalek Donaixti Ibarreko Lopez erretorea, zeinak 1782an argitaratu baitzuen Alfonso Rodriguezen Prdctica de la peifeccion cristiana (1609) obraren euskarazko moldapen bat.
2016
‎212 Ordura arte baserri giroan (edota, artzain jendearen kasuan, etengabeko harat honatean) bizi izandako populazioa (baserritar jendea, gure artean esan ohi zenez) urbanizatzen denean (bizi izatera" kalera jaisten" denean), bizilekuaren aldaketa horrek ondorio nabarmenak izan ohi ditu jende multzo horren ohituretan. Eten eta urratu egiten dira ordura arteko bere ohiturak.
‎Pederastia kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua:
2017
‎Beraz, garai historiko eta esfera bakoitzean desberdin ekoizten da espazioa, eta ekoizpen horrek ondorio nabarmenak ditu herritarren ongizatean, eskubideetan, identitatean eta autopertzepzioan. Europan, atxikimendu nazional eta lurraldekoaren inguruan galdetuta, erantzuna, altua?
‎Prozesu horretan lurralde unitate politiko batzuek gaitasun legegile handiari eutsi diote, betiere Iparraldearekin alderatuta (Ahedo, 2016: 265), eta horrek ondorio nabarmenak izan ditu.
‎Prozesu bat litzateke kolapsoa, gizartearen eraldaketa bortitza eragingo lukeena. Horrek ondorio nabarmenak izango lituzke: erakundeen hondorik gabeko krisia eta ekonomiaren zein gizartearen funtzionamenduaren desitxuratzea, besteak beste.
2018
‎batetik, Espainia gehiago edo, bestetik, ukazio eta errepresioaren bidez beldurra zabaltzea, etsai politikoa eta bere proiektu politikoa desegitea.Baina beldur eragite horrek espero edo nahi ez diren ondorioak ere izan ditzake. Beldur horrek ondorio nabarmenak ditu eremu independentistan. Zailtasunak biderkatzen ditu bai pertsona ezberdinek proiektuan parte hartzeko bai herritarren atxikimendu politikoa eskuratzeko.
‎Egoera hori jada gertatu da ikasmaterialetan, eta urratsak egiten ari dira haurrentzako literaturarekin. Horrek ondorio nabarmena dakar, eskoletako materialetan ikusi dugun bezala: erreferenteak ez dira Euskal Herrikoak, kanpokoak baizik.
2019
‎Gehienentzat alokairuen prezioen igoera da arazo nagusia. Eta horren ondorio nabarmenena, bizitzaren beste esparruetatik aurrezten dela alokairua ordaintzeko beharrezkoa dena. 2014an egin ziren saiakera militante batzuk, kaleak moztuz etxegabetzeak geldiarazteko; arrakastatsuak izan ziren, baina ez zuten lortu beste estatu batzuetan bezala epe luzerako izaerarik.
‎Euskararekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Presentziarik ez zuen hainbat esparrutan erabiltzen hasi da eta horrek ondorio nabarmenak ditu. Eta erabilera batzuk egonkortzen diren heinean, erabaki da aldaeratzat hartu edo erdarakada gisa ikusten jarraitu.
‎Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen %30ek osasun mentaleko arazoren bat izan dutela kalkulatzen da, eta suizidioa da haien arteko bigarren heriotza arrazoia. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, buru nahasteen prebalentziak hazten jarraitzen du, eta horrek ondorio nabarmenak eragiten ditu pertsonen osasunean, baita ondorio sozioekonomiko larriak ere herrialde guztietan. Osasun globaleko arazo horri buruz hitz egiteko, Madrilgo Nuestra Señora de la Paz klinikako Pedro Martínez psikiatrarekin eta Calixto Plumed Moreno psikologo klinikoarekin hitz egin dugu.
‎Bere esanetan" arazo ikaragarriak ziren hondakinak gipuzkoarrentzat duela lau urte". 2015ean aurrez eginiko" lan guztia hankaz gora botata aurkitu genuen eta horren ondorio nabarmena Gipuzkoa inolako azpiegiturarik gabe uztea izan zen". Eta gaineratu duenez, hondakinak beste leku batzuetara garraiatu beharra izatea," dirutza publikoak baporatu" izanarekin batera.
2020
‎Agerikoa da Ritak arazo ekonomiko larriak dituela. Eta horren ondoriorik nabarmenena pairatzen duen pobrezia energetikoa da. Orain ulertzen du zergatik oroitarazten dio zaharraren etxeak mendiko kobazulo iluna.
2021
‎Lurreko tenperatura gradu bat igo da XX. mende erdialdetik gaur egunera arte. " Gutxi iruditu arren, asko da, eta horren ondorioak nabarmenak dira dagoeneko", esan du Laiako teknikariak. Glasgown bezala, aurretik Parisen eta Erroman egin zituzten goi bileretan herrialde gehienek konpromisoa hartu zuten mende amaierara bitartean lurreko tenperatura gehienez 1,5 gradu igotzeko.
‎Txostenean (pdf), egungo sistemaren aurrean makila altxa du: " Biosferak mugak dituenez, ekonomia globalak ere bai", eta bere ustez horrek ondorio nabarmenak ditu" legitimoki enpresa humanoarengandik espero dugun horretan".
‎Birusarekin kutsatuta daudenen kopuruaren kurbak gorantz egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian, eta horren ondorioak nabarmenak dira ospitaleetan. Bigarren egunez jarraian, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta dauden gaixoen kopuruak goia jo du, lehen olatuaz geroztik:
‎Gabezia hori ez da soilik ekonomikoa; aitzitik, baliabide kognitiboen, komunikatiboen, harreman baliabideen eta kapital kulturalaren falta ere bada, eta horrek zaildu egiten du esparru politikoan eskatzen diren partaidetza disposizioak eta trebetasunak garatzea. Honako hauek dira barne eraginkortasun politikoaren gabezia horren ondorio nabarmenetako batzuk: joko politikoaren berezko arauak ulertzeko gaitasun urria, gazte azpikulturen barruan kode politikoek duten arroztasuna eta, azken batean, iritzi legitimoa lantzeko, hitz egiteko, entzuna izateko eta agentzia gisa jarduteko aukera murriztasuna.
2022
‎ageriko arazoei momentuko erantzuna ematea, horren arrazoietan sakondu gabe. Ikuspegi asistentzialista horrek ondorio nabarmenak utzi ditu sistemaren definizio eta jarraitutasunean. Oraindik ere lan egiteko modu horren adibide argiak ikus daitezke arlo ezberdinetan, esate baterako elikagai gabeziari emandako erantzunetan.
2023
‎Nerbio Sistema Autonomoaren atal sinpatikoak apaldu egiten du jarduera immunitarioa; atal parasinpatikoak, ordea, bizkortu egiten du. Sistema endokrinoari dagokionez, estresaren bidez glukokortikoideak gehitzen dira, eta gehikuntza horrek linfozito berrien produkzioa geldiarazten du timoan; horrek ondorio nabarmena du immunitatean.
‎hala nola eurite handiak, ekaitz tropikalak, zikloiak, uholdeak, lehorteak... NBEko agentzien arabera, aurreikuspenek iradokitzen dute El Niño fenomenoak %82ko probabilitatea duela aurtengo maiatzetik uztailera bitartean hasteko, eta horrek ondorio nabarmena izango dituela gosetea gehien jasaten ari diren herrialdeetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia