Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2000
‎Badakigu helburuaren formulazio hutsak lege mailakoak ez duela helburu horren gauzatze materiala ziurtatzen; eta, alde horretatik, Iraultza frantsesean agerturiko hainbat asmok ez zuen bat bateko islarik izan. Edozein eratan, prozesu horren nondik norakoak ezagutzeko, nazioaren eraikuntzara zuzenduriko xedeen azalpena ezinbesteko baldintza dugu. Horrez gain, nahiz eta iraultzaileen eginahalak porrotarekin aurrez aurre egin, XIX. mendeko hezkuntza politikan aurkituko ditugun gai nagusi gehienak planteatu eta eztabaidatu zituztela esan behar da, horren eragina nabarmena izan zelarik.
2001
‎Eztabaida horren nondik norakoak laburbilduz hasiko naiz. Lehenengo artikuluan Pruden Gartziak (Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekako zuzendariak) Lur Entziklopedia Tematikoan argitaratutako Euskal Herria ren Historiaribu ruzko liburukia kritikatzen zuen, besteak beste, bere atalak gaztelaniaz idatzi eta itzuli izan zirelako, zuzenean euskaraz idatzi ordez.
2003
‎Isildu behar dute, alegia. Jon orduan ekintza horren nondik norakoez pentsatzen hasi da. Bi hiru egun barru Ubernan inauteriak ospatuko direla, esaterako, eta, elurtea dela medio, lehenbailehen hori ezin beteko dutela.
‎a) euskaldun eta ez euskaldunen artean bereizteko lehen irizpide etnikoa XV XVI.ean osatzen da lege foralek babestutako" hidalgia orokorra" ren lorpenarekin, eta horrekin batera euskal berezitasunaren corpus mitologiko bat doa sendotzen; b) pixkanaka, corpus mitologiko hori euskal herritarren katolizismoaren osagarri ideologiko funtsezko bihurtzen doa," erlijio etniko bereizgarri" bihurtzen, alegia; c) azkenik, mito horiek barnean txertatuta dituen erlijio hori bera bilakatuko da euskal etniaren zeinu bereizgarri, prozesu historikoak eta garapen sozio-ekonomikoak aurrera egin ahala, hidalgia orokorra zentzugabe bihurtzen denean. Eskema zuzena dela uste dut, eta azken eraldaketa horren nondik norakoak aztertzea izango da gure helburua.
2004
‎euskal gazteriaren euskara erabilera edo erabilerarik eza zeri zor zaion alegia. Irazuren ustez hiztun gazteen ideologia erak548 eragin zuzena du erabilera horren nondik norakoan: –Gazteengan euskarak errebeindikazio kutsua du, euskararekiko atxikimendua ideologikoa da gehiago, bizipen mailara erabat barneratu gabea?. 549
‎Paradigma konplexuaren ispiluan begiratzekoak. Horrelako ispilu batean begiratu ezean, delako prozesu historiko horren nondik norakoa determinatu duten hainbat faktore ez baitugu aintzat hartuko. Ez dakit, baina, nago, euskaldungoaren periferian guri zorrozten ez digun moduan zorrozten diela batzuei pentsamenduaren ziria.
2006
‎Funky Projects argitaletxeak plazaratu duen aurreneko liburua da La verdadera historia del kalimotxo, hain ospetsu egin den edari horren nondik norakoak azaltzeaz batera Euskal Herria eta bertako herritarren nortasuna eta ametsak hizpide dituen lana. Asko dira beren ekarpenekin liburuan parte hartutakoak.
‎historian agertutako pertsonaia bat da, balio batzuk gorpuzten dituena eta, beraz, historikoki esanguratsua dena. Benjamin Franklin-en idatziak erabiliko ditu espiritu horren nondik norakoak azaltzeko, eta, espiritu, horren funtsezko ezaugarria ondokoa dela diosku:
‎9 Autore honek ere, Herder-en influentzia behin eta berriro aipatzen duen arren, ohi den eran, behin ere ez du argitzen influentzia horren nondik norako konkretua.
2007
‎Londresen, jakin dudanez, aparteko apaintzeari uko egin diote aurten «kulturartekotasunaren izenean» omen. Erabaki horren nondik norakoak zehatz mehatz ezagutu lirateke iritzi sustaturik eman ahal izateko, baina, horrelakorik ezean, nik neuk aitortu behar dut harrigarria iruditu zaidala. Gizarte berean bizi diren kulturen arteko harremanak nolakoak izan behar diren ebaztea gai sakon eta konplexua da, inondik inora.
‎Eskarien izapidetzaren helburua nahitaez izan behar da eskubidea asetzea. Hala ere, legeak ez ditu aztertu izapidetza horren nondik norakoak; legeak arreta berezia jarri du eskarien jasotzaile diren botere publikoen eta agintarien betebeharretan. Konstituzio Auzitegiaren doktrinak ezarritakoaren arabera arautu da eskarien jasotzaile publikoek duten betebeharra, jasotako eskarien gainean jaso izanaren agiria luzatzeko, eta eskari horien izapideak egin eta eskariak behar bezala erantzukubide honen oinarrizko edukia.teko, modu murrizgarrian tipifikatutako salbuespenak daudenean izan ezik.
‎Lunbalgia mekaniko edo ez espezifikoak pertsonen %80ri baino gehiagori eragiten die bizitzako uneren batean. Eta gero eta gehiago ari dira zalantzan jartzen gaitz horren nondik norakoak. Francisco M. Kovacs, Espainiako Bizkarreko Gaixotasunetako Ikertzaileen Sarekoa (REIDE), “Gerriko minaren tratamenduan izandako aurrerapenak” izeneko nazioarteko sinposioaren koordinatzaile zientifikoa, aste honetan Ramón Areces Fundazioak antolatua, ez ditu gomendatu erradiografiak prozedura diagnostiko gisa, gaixoa behar ez diren erradiazio dosietan eta ematen dituzten datuak kasu askotan ez baitira garrantzitsuak.
‎Besoaz agurtu zuen, gelditzeko asmorik ez zuela ikusirik. Lisak atzeko ispilutik ikusi zuen, hautsaren lausotan, inguruko lagunei Opel zahar horren nondik norakoak gogorarazten.
2008
‎Hala ere, ez orduan eta ez orain, ez dakite zer mekanismo erabiltzen duten landareek metanoa ekoizteko, ez eta noiz, non eta zergatik ekoizten duten ere. Ikerketa asko egin dituzte oraindik prozesu horren nondik norakoak eta ingurumenean duen eragina argitzeko.
‎Mundu Gerran garaile irtendako aliatuen arteko zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan ziren. Irizpide orokorrak aipatuko ditugu hemen, gerra horren nondik norakoak aski ezagunak direlako.
2009
‎Berritze prozesuaren erdian harrapatu du Euskaltzaindia bere sorreraren 90 urteurrenak, eta eraldatze horren nondik norakoak ere jaso ditugu urteurrenaren karietara egindako liburu honetan. Euskaltzainek beraiek hartu dute hitza horren berri emateko, Andres Urrutia euskaltzainburuarengandik hasita.
‎Ia erabateko bakardadean, bere antzinako lagunak (Robert Capa) gogoan, hemeretzi urteko gazte bat narratzailea ezagutzen du 1964ko udaberrian, eta harekin adiskidetzen da. Laburbilduz, nobelak adiskidantza horren nondik norakoak azaltzen dizkigu. Autofikzio kutsua duen nobela da osasun motiboengatik diot batik bat, autofikzioaren fobiko, alergiko eta eszeptikoek kontuan izan dezaten, narratzailea Modiano bera delako aztarnak uzten baitzaizkigu aldian behin.
‎Idazleak irudikatu duen metafora honekin laburbil daiteke ikuspuntu horren nondik norakoa: tren geltokitik badoan trenarena eta hura joaten ikusten dutenen lekukotasunarena.
‎jokabidez aldatu behar duela iritzi dio. Jokabide aldaketa horren nondik norakoak zehaztu ditu. Batetik,, egunotan [EAJko] agintariek mendietan antolatu dituzten banderen gerra zentzugabeak egiteari utzi egin diote?
‎bankarien nagusikeria. Baina zein dira liskar horren nondik norakoak. Lehenengoa, hondamendiaren presentzia; hondamendiaren usaina.
‎Baina, kontuan hartu, nazioak eraikitzea eta errepublika altxatzea, osagarriak izan arren, oso prozesu ezberdinak dira; oso bestelakoak haien logikak. Ikusten duzu orain prozesu horren nondik norakoa?
‎Analisi horri zerbait gehitu nahi dio XIX. mende bukaerako autore alemanak. Azter dezagun zertan den edo zein diren kritika horren nondik norakoak.
2010
‎Izan ere, Euskal Herriko hezkuntzaren egoera interesgarria da nazioarte mailan ere, gehienbat, euskal kasua nahiko atipikoa delako munduko beste gutxiengoen hizkuntzetan gertatzen denarekin erkatuz. Atipikotasun horren nondik norakoak honela azaltzen ditu egileak:
‎Ertzaintza lekukoen bila dabil, ezbehar larri horren nondik norakoak argitu ahal izateko.
‎Aliantza Atlantikoa osatzen duten 28 herrialdetako estatuburuak eta gobernuburuak Afganistanen tropak dituzten hogei bat herrialderekin bilduko dira Lisboan, irteera operazio horren nondik norakoak zehazteko.
‎Leopoldo Barredak (PP) ohartarazi duenez, bat egite hotz horren nondik norako teknikoak kutxen ardura izan behar dira, ez alderdiena. Horren hitzetan, hobeto proposatu dute oraingoan eta ez dira jeltzaleen interes politikoak gailendu.
‎OtsalarGiro gori Tiempo ardiente izenordeaz sinatu zituen olerkiak hainbat urtetan zehar, 1954 eta 1977 urte bitartean. Gero, 1998an, Euskal Herriko Unibertsitateak lan poetiko guztien bilduma argitaratu zionean() goitizen horren nondik norakoa azaldu zuen harako hitzaurre hartantxe: «Otsalar erabili nuen izenordez nire olerkiok konprometigarriak zirelako.
‎Bildu behar dugu orain funtsezko dimentsio bat aztergai ditugun adierazpen zehaztugabeen elkarreragina aztertzeko, bai eta elkarreragin horren nondik norakoa ulertzeko ere. Dialogismo> dimentsioaz ari gara, oro har, baina bereziki polifonia> dimentsio eta balioaz.
‎43 Saio horren nondik norakoaz jabetzeko ikus, adibidez, Larresoro (1974).
‎Edozein kasutan, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea (EKren 24 art.) benetan eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da baliabide ekonomikorik ez duten norbanakoei doako laguntza juridikorako eskubidea aintzatestea199 Eskubide horren nondik norakoak ezagutzeko, EKren 119 art., DLJL eta haren erregelamendua (2103/ 1996, irailaren 20ko Errege Dekretua, 1949/ 2000 abenduaren 1eko Errege Dekretuak aldatua) izan behar dira kontuan. Azken horrek bere 2 d) artikuluan doako laguntza juridikorako eskubidea aintzatesten die langileei eta Gizarte Segurantzaren onuradunei.
‎Hala ere, Lotsatik sinatzen zuen poema hau Bernardo Garro" Otxoluak" egunkari horretan agertutako olerki sailtxo batean azaldu zen. Ez dakigu olerki horren nondik norakoez, ez dakigu Otxoluak nondik jaso zuen Lotsatiren olerki hau, zein harreman egon zitekeen bien artean edota Lotsatik Otxoluari beren beregi egindako olerkitxoa ote zen; agian arrastoren bat Lotsatiren liburu galduaz. Edonola ere, horrek berak frogatzen du Lotsatiren lana ezaguna izaten hasia zela.
‎Batzuk oso ezagunak dira; esaterako, erlijioaren (edo fedearen) eta zientziaren ereduen arteko gatazka. Galileo zientzialariak() eta Roberto Bellarmino kardinalak(), hurrenez hurren, jarraitzen dituzten ereduen arteko desberdintasunak garbi erakusten digu gatazka horren nondik norakoa. Diotenez, teleskopiotik begiratzea eskatu zion Galileok Bellarmino kardinalari, zerua nolakoa zen ikus zezan.
2011
‎Espainiak beti egin izan du argi espetxearen erabilera gatazka honetan, eta badu logikarik pentsatzeak honen azken txanpan ere hala egingo duela, bai ezker abertzalearen buruzagitzarekin eta baita gainerako euskal presoekin ere. Laster ikusiko dugu erabilera horren nondik norakoa, batez ere egungo bake, prozesuak aurrera egiten duen neurrian, euskal gizarteak presoen gaia mugitzea eskatuko duelako, eta PPk bere lehen kartak agertu dituelako.
‎Euskaltzainburua guistika izena duela gizarte aurreratuetan, diziplina berri horrek barneratu baititu garai bateko jakituria sakabanatuak, hizkuntzaren erabileraren inguruan sortu zirenak. horrexegatik dator era erara BAT aldizkariaren zenbaki honetan ontzen eta moldatzen den elkarlana. Bateko, euskararen zaintzan zereginak eta jarduerak egiten dituen erakunde ofiziala eta besteko, Soziolinguistika klusterra, egungo soziolinguistikaren zehaztapenak eta teknikak erabiltzen dituena, euskararen mesederako, arlo horretako nondik norako ugarietan. zenbakiaren gaia ardatz hartuta, esan dezadan diglosia kontzeptua azaldu zenetik gaur arte, esanguratsu gertatu dela euskararen egoera deskribatzeko eta zehazteko. Bide horretatik, ale monografiko honetan aurrerakada nabarmena eskaintzen zaio irakurleari, euskararen egoera hori aztertzeko eta ikertzeko tenorean.
‎–Banku agiri hori aurkitu bezain laster transferentzia horren nondik norakoak ikertuko ditugu. Bitartean, lanean jarraituko dugu.
‎Buruntzaldeko lan munduan euskararen erabilera sustatzeko eskualdeo sei Udalek “Baietz gurean” egitasmoa aurkeztu zuten aurreko ostiralean, Urnietan.Buruntzaldeko Udalek diru laguntzak emango dizkiete euskararen erabileran urratsak eman nahi diztuzten enpresei, eta egitasmo horren nondik norakoak jakitera eman zituzten.
‎Zer gertatu zen irratiarekin?, zer gertatzen ari da orain? Edozein zurrunbiloren erdian gaudenean, nekez izaten da aukera gertakari horren nondik norakoak ezagutzeko. Bizi ditugunez —hau bizi beharraren paradoxa zoragarria—, ez dugu erabateko erantzunik galdera horien inguruan.
2012
‎Balutxeen jatorriko gizarte tribala herria batzeko oztopo izan ohi da, baina elkartzeko ahalegin bat egiten ari zara orain. Azalduko zenizkiguke ekimen horren nondik norakoak. Balutxistango Askapenerako Itunak 80 artikulu jaso ditu jada, baina oraindik osatze prozesuan dago.
‎Urpean igeri egiten ikasteko bi igerileku prestatu dituzte. Halaber, Carlos Parra finger wake skate aren asmatzaileetako baten eskutik, proba berezi horren nondik norakoak jakin daitezke. Miniaturazko skate batekin, oztopoak dituen eta urez gainezka dagoen maketa batean skate txikia hatzekin mugitzean eta mugimendu bereziak egitean datza.
‎Euskal Herriko zenbait liburutegitan badaude Raemaekersen marrazkien euskarazko katalogoaren aleak. Baina argitalpen horren nondik norakoak esplikatzen dituen testurik ez bestelakorik ez zuen topatu Manterolak, Euskal Herrian. Nolanahi ere, Raemaekersen lanen erakusketa bat ireki zuten Donostiako Kasino Errepublikanoan, 1916an.
‎Haur eskolak dira haurrek hezkuntza sistemaren barruan ezagutuko duten lehen zentroa; beraz, hezitzaileak eta familiak dira lehen eskolatze horren nondik norakoen arduradunak.
2013
‎Erran bezala, Garcia de Gongora y Torreblancaren Historia apologetikoa liburu polemikoa izan zen, eta lan militantea. Eta testuan pixka bat sakonduz gero, militantzia horren nondik norakoak ikusten ahal ditugu. Eta azaleko antzekotasunak antzekotasun, urrun dago, zinez urrun, gaurko navarrismotik.
‎Gau hartan kuadrilla osoa jipoitu zuten, eta hiru lagun atxilotu zituzten. Ordura arte, uste nuen politika ez zihoala nirekin, baina jasandako erasoaren ostean, erabaki nuen Jarraiko gazte erakundean militatzen hastea, jipoi horren nondik norakoak ulertzeko. Ostera, ulertu nuen jipoi hori ez zela gure aurka, estatuaren biolentzia, legala eta instituzionalizatua?
‎Lehen aipatu dugu Suedian egindako berrikuste lan bat, eta han esaten da zenbait ikerketak azaldu izan dituztela jokabide horren nondik norakoak.
‎Gorrik inskribatzen du liburu honen esanahi semantikoa, edota zahartzaroaren ikuspegi esanguratsua; Txurik, berriz, sintaktikoa, lehen esan dugun moduan, bera baita ahotsa, bera espazioa eta denbora, eta Handik suspensea jartzen dio, hasieratik bukaerara hutsune bat baita, irakurleak betetzen jakin behar duena. Beraz, irakurketan zehar literatur pertsonaia horren nondik norakoa osatzen joango da irakurlea, eta bukatutakoan ere ez du batere argi izango nor den Handi eta zer gertatu zen hiru nesken artean; izan ere, hiruren arteko triangelu harremanean erpin bat hutsik geratzen da, irakurleak nahierara osatzeko. Triangeluak itxiak badira ere, Urretabizkaiak ireki egin du, eta halaxe bukatu da eleberria, bukaera ireki batekin, eta, horretarako, literatur pertsonaiaz baliatu da.
‎Txosten hori Europako Parlamentuak onartu zuen, ekainean egindako bileran. Euskaltzainburuak, Euskaltzaindiaren egoitzara joateko gonbita luzatu dio Alfonsiri, bertan txosten horretako nondik norakoa azal dezan.
‎Bikoizketari dagokionez, bidegurutze batean dagoela irudi du. Iragan denboretako lanbidea hutsean gal ez dadin, hona, jasota gera daitezen, jardunbide horren nondik norakoak.
‎Jokin Apalategik hiru puntu nagusitan laburbiltzen ditu (2006: 159) aukera horren nondik norakoak: 1) klase borroka Estatu mailan antolatu nahi zuten, ETA erakunde autonomo gisa desagerraraziz; 2) europar moduko mugimendu sindikala eratu nahi zuten; 3) borroka armatua alboratu nahi zuten, errepresioaren sorburutzat hartzen zuten eta.
2014
‎Helburua ez zen espioitza programa desegitea, «egokitzea» baizik. Atzo hasi ziren azaleratzen erreforma horren nondik norakoak, eta datozen egunetan aurkeztuko dute AEBetako Kongresuan. Obamaren proposamenaren arabera, NSAk ezin izanen ditu telefono deietatik eratorritako metadatuak, deitzailearen nahiz hartzailearen izen deiturak, bakoitzaren kokalekua eta telefono zenbakia, deiaren iraupena eta abar?
‎@jonkoldo erabiltzaileak, modus operandi berezi horren nondik norakoak erakutsiko dizkigu eszenatoki gainean. Dosi eszeniko txikietan, ordenagailuan irekitzen diren leiho gisa, batzuetan mugikorra edo sare sozialak erabiliz erlazionatuko da ikus entzuleekin, eta beste batzuetan bideo-konferentzia bitartez elkarrekintzan arituko da atzerrian dauden kideekin.
2015
‎Ikasleek printzipioz proposamen orokor bat egin dute. Uste dute balizko ikasgai horren nondik norakoak finkatzea parlamentuari berari dagokiola. " Mezuan bertan esaten genien psikologoek, pedagogoek eta hezitzaileek zehaztu behar dutela zer eta zelan irakatsi behar den", ekarri du gogora Aldamak.
‎Intsektuez gainera arrainak ere jaten dituen Europako saguzar bakarra da, guk dakigula. Portaera horren nondik norakoak, ordea, ezezagunak ziren 2010 urtean: Zein arrain jaten ditu?
‎Detailerik eman ote zenidan elkarrizketa horren nondik norakoaz. Fakultatean egin zenuten, ezta?
‎Nire lagunaren teorien aurrean beti izan nintzen positibista motza eta kamutsa, baina ezin uka nitzake bere lanaren balioa eta balorea. Hala ere, koaderno hau izatez aski kaotikoa dela onartu arren, Baltzaren burutazioak hemen jasotzeko arrazoia ez da adiskideari omenaldia egitea, ezpada bere liburuko ideiak lagungarri eta akuilu zaizkidala nire hau taxutzeko, eragintxo horren nondik norakoa ikusten erraza ez izan arren.
‎Sanchez Carrionek honelatsu azaltzen ditu bigarren ibilbide horren nondik norakoak (1991: 39):
‎bere horretan identitate praktika bat zen, baina ez zuen zehazki hori helburu, eta berariaz begirada kritiko batez aztertu zen hango jarduna. Izaera bikoitz horren nondik norakoa aztertu nahiko nuke nik lan honetan. Zer gertatzen da, nola eta zergatik, identitate praktiketan ari direnek praktiken gainean euren begirada pausatu eta haien baldintzen, mugen, aukeren eta helburuen gaineko gogoeta egiteari ekiten diotenean?
2016
‎Lon bere bulegoan egongo da lanean. Joanesek ederto dakizki etxe horretako nondik norakoak, ez du behar inoren laguntzarik Lonen bulegora ailegatzeko. Egongelatik pasa eta erdi itxita dagoen ate bakarra irekitzen du.
‎Artearen Hazia erakusketari buruzkoa. Erakusketa horren nondik norakoak azalduko ditu artikuluak, bertan parte hartzen duten hainbat artista gazteren adierazpenekin.
‎Herri ezberdinetan sortu litezkeen taldeetan parte hartzea ere ez dute baztertu bileran. Jon Urrosolo, Ireki ekimenaren sustatzaileetako bat, bileran bertan izan da, publikoki urrian aurkeztu zen mugimendu horren nondik norakoez hitz egiten.LABen iritziz, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean, preso eta iheslarien etxeratzea, lehentasuna duen gai bat da eta bere esku dagoen guztia egingo du eremu horretan, lantokietan zein kalean.LABeko delegatuek, bileraren ostean elkarretaratzea egin dute Bergara-ko frontoi kanpoaldean, Urtarrilaren 14an Sare k deituriko manifestaldiarekin bat eginez eta, delegatu, afi...
‎Hala zegoela, bere ikergaiekin ikuskizunik gabeko Malthusen An Essay on the Principles of Population saioa irakurri zuen, denbora pasa, eta hor aurkitu zizun giltza teoria orokorrerako: biziraupenerako borrokaren eta hautespen naturalaren printzipioa eboluzioa norabidatzen duen arrazoi bezala.21 Gomutatu beharra daukagu hemen printzipio horren nondik norakoa, hori berez gizarte zientzietan pentsatua zelako; eta, beraz, espiritu edo kulturaren zientzietatik itzulia (historia, soziologia) natur zientziara (biologia), hor ez baita geratu han zuen karga ideologikotik erabat garbi.22 Malthus ilustratu antiilustratua da (anti Condorcet eta anti Godwin bereziki), alegia, gizadiaren etengabeko progresoa aldarrikatzen zuen Ilustrazioko filosofi... Malthusen arabera, biztanleriaren bilakaera eta ekonomiari buruzko bere teorian, desparetasun dramatikoa dago gizajendearen ugalketaren eta elikadura ekoizpena gehitzearen artean; populazioa hagitzez agudoago biderkatzen baita hazkurri produkzioa baino:
2017
‎ikerketa soziolinguistikoetan garai berri bat zabaldu omen zen erakunde autonomikoen bultzadaz; hizkuntza politikak, legeak eta planifikazioak abiarazi beharra zutela eta, ikerketa" handiak" egiteari ekin zioten. horiek aztertuko ditugu. ikuspegi makroskopikoa eman nahian, errealitate soziolinguistikoa kuantifikatzea eta kartografiatzea izan da ikerketa horien asmo nagusia, eta dagoeneko hiru hamarkadako bidea egina dute. Jacqueline urlak horrela deskribatzen du bidai horren nondik norakoa: beltzez nabarmendu dugun hitzari erreparatu nahi diogu:
‎Izenburuak aditzera eman bezala, nobela hau obsesio bikoitz baten istorioa da, Juan Martinena batetik, eta beronen jokaeraren eredu modura aurkezten zaigun Dante Gabriel Rossetti XIX. mendeko margolari ingelesarena bestetik. Obsesio horren nondik norakoak azaldu ditugu beste ezertara jo aurretik, beraz. Horretarako, nahitaezkoa zaigu Mari Jose Olaziregik argitaratu irakurketa konparatzaile psikoanalitikoa oinarritzat hartzea, Saizarbitoriaren testua ezin xeheago argitzea lortu baitu bere edukia testuz kanpoko bi iturri nagusirekin harremanean jarriz, hots, Rossettiren garaiko artea zein giro soziokulturala batetik, eta neurosi obsesiboaren ezaugarri kliniko nagusiak bestetik.145
‎Ordezkatze horrekin batera, nobelagintzak berak eboluzio nabarmena izan du zenbait alderditan. Azken aldion hainbat analisi plazaratu dira garapen horren nondik norako orokorrak ezaugarritzeko asmoz. Mari Jose Olaziregik, oroz gain, hain paisaia narratibo heterogeneoaren irudi orohartzailea marrazteko zailtasun itzela azpimarratu du.1 Olaziregik eklektizismoa darabil euskal nobelagintza garaikidearen bereizgarri nagusitzat eta hainbat elementu narratologikoren arabera gaiak, egileak, espazioak egituratu du bere taxonomia:
‎Oraindik eztabaidatzeko daude giza zelula germinal sintetiko horren nondik norakoak, baina jada aipatu dituzte izango lituzkeen ezaugarri batzuk: birusekiko, prioiekiko eta minbiziarekiko erresistentzia, errefus immunologiko oso txikia transplanteetan errefusa ekiditeko, autohazkuntzarako eta autosuntsiketarako kontrol mekanismoak, lerro germinalen transmisioa ekiditeko mekanismoak eta giza populazio gehienekiko bateragarritasuna.
‎23 Porrot horren nondik norakoak azaltzen ditugu Europako Batzordeak berak gaiaren inguruan emandako txostenetan oinarrituta: Ordeñana Gezuraga, I. (2014):
‎1961 urtean jai bat antolatu zuten herrian Frankori ongietorria emateko, diktadorea udalerria ofizialki inauguratzera gerturatzekoa baitzen. Harrera ekitaldi horren nondik norakoak jasotzen ditu dokumentalak, herritarren lekukotzak bilduta. Garaiko NO DO albistegiko irudiak ere ikusi daitezke pelikulan. Bienvenido Mister Marshall filma ezagunarekiko paralelismo ugari ditu Ronda de poniente lanak, dokumentalaren egileen hitzetan.
‎Joan den eguazteneko osoko bilkuran ordainketa plan horren nondik norakoak azaldu zituen Gobernu taldeak. Bozketara eraman ostean, planak EAJren (3 zinegotzi) eta iBarrikaren (zinegotzi bakarra) aldeko botoak lortu zituen; EH Bilduk (3 zinegotzi) eta Orain Barrikak (zinegotzi bakarra), aldiz, proposamen horren kontra agertu ziren.
‎be. Horrenbestez, oinarriak ez ezik eraldaketa horren nondik norakoak aletu behar dira; edo, zehatzago, eraldaketa hori aurrera eramateko ikusten ditugun trabak, eta, halaber, intuitzen dugun bidea. Bide horretan abiatzeko, Amador Fernandez Savaterrek16 bere artikulu batera eramandako Pier Paolo Pasolini zinemagile, poeta, pentsatzaile eta ekintzailearen ideia bat ekarriko dugu:
2018
‎Asteartean jakinarazi zuten Zestoako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek otsailean hasiko direla Arroabeko bidegurutzeko biribilgunea eraikitzen, eta egun horretan bertan bere haserrea agertu zuen Ezkaizto Arroabeko auzo elkarteak. Atzo arratsaldeko elkarretaratzean, haserre horren nondik norakoak azaldu zituzten han bildutakoek.
‎Xabier Agotek bertara joatea erabaki zuen, euskaldunek utzitako arrastoei segika. Espedizio horren nondik norakoak jasotzen ditu Elkarrekin Together dokumentalak.
‎errefuxiatu eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan? Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.
‎Sinekdokearen parte berezia are zehatzago identifikatuz gero, Estatu Batuetako politikagintzaren jabeak ez lirateke hainbeste. Charles Wright Mills soziologoak aspaldian esplikatu zuen elite horren nondik norakoa The Power Elite liburuan, gizarte irekiaren ideologiaren kontra, eliteek gizarteko beste klaseekiko duten itxidura frogatuz.
2019
‎ekimena, 2017ko udazkenean herritar talde batek prestatu, eta 2018an zehar gauzatu dena. Ekimen horren nondik norakoak azalduko ditugu datozen lerrootan.
‎norbanakoaren izaera eta jarrera baldintzatzen dituen sentimendu eta irudikapen multzoari lotzen zaio izen moduan; osagai asko edukitzeagatik ulertu edo ebazten zaila den hari izenondo legez. Hain justu nork bere konplexuen irakurketa politiko bat egiteak eta beroriek lantzeak eraman ditu bertsolari emakumeak beren jarduna konplexutzera, sakontzera, ñabartzera… Eta prozesu horren nondik norakoez hausnartzeko elkartu ditugu Oihana Iguaran (Amasa Villabona, 1991) bertsolari eta ikerlaria, Jone Miren Hernandez (Lasarte Oria, 1970) antropologoa eta Iratxe Retolaza (Donostia, 1977) literatur kritikaria. Kafesne bana, pastak eta mahai bete paper:
‎Juan Sebastian Elkanok munduari lehen bira eman ziolako 500 urteurrena aitzakia, Musika Hamabostaldiak hainbat kontzertu programatu ditu gertakari hura oroitzeko. Ostiralean, Vandalia taldeak bidaia itzel horren nondik norakoak haragiztatu zituen Antonio Piagafetta esploratzaile eta geografo italiarraren kronikaren testuak eta XVI. mendeko musika (espainola, gehienbat) bateratzen zituen programan.
‎Une hauetan Franciscorengandik gertu egotea ezinbestekoa deritzo. . Horrenbeste zor zioat?, dio bere kolkorako; nahiz eta ez eduki batere garbi delako zor horren nondik norakoa. Betidanik izan du une larrietan ahula babesteko joera, gurasoengandik ikasitakoa; zeren eta haiek ere patuaren biktimak izan ziren.
‎90 urteurrenak, eta eraldatze horren nondik norakoak ere jaso ditugu urteurrenaren karietara egindako liburu honetan. [?]
‎Irailak ere baditu bere klimatologia datuak, aspaldiko urte hauetan bildutakoak. 40 urte ez da kopuru eskasa, eguraldiaren eta klima koxkadun horren nondik norakoa seinalatzeko. Irail eta Agorril, Urri leheneko eta Buruil baldin bada hilabete hau, bertatik suma daiteke ez dela euritsua izanen, lehorretik ibiliko dela usuago.
‎Gustura egonen gara. Eta istorio luze horren nondik norakoak azaltzen dizkidazuen bitartean, testua eskuaratuko dizuet. Zer deritzozue?
2020
‎izan ingurumena, presoen auzia zein euskara, besteak beste. Euskal Hirigune Elkargoan ere dute aulkia eta instituzio horren nondik norakoan pisua. Hala ere, herri ttipietako ika mikak eta auzoen arteko tratuak alde batera utzirik, zerrendei begira jarri gara.
‎Beste bizitza horren nondik norakoak ezagutzeko, orainalditik, hots, 1974tik, 1930eko hamarkadara egiten du jauzi. Esaten da Hirut, gurasoak galdu dituena, haien lagun izandako Kidane eta Aster bikotearekin bizi dela; haien zerbitzari lanetan dabil, eta «kutxa bat baino txikiagoa den buztinez eta lastoz eta kakaz egindako airerik gabeko zulo» bat du logelatzat.
‎Hernandok esan duenez, ez da debaldekoa diskoko fikziozko protagonistari izenik ez jartzea; genero indarkeria zeinen orokorturik dagoela jakinik, emakume guztiak izan nahi izan dituzte gogoan. Edonola ere, fikziozko pertsonaia horren nondik norakoak kontatzen dituzte diskoan, kronologikoki. «Eszenaz eszena, hilekoa izaten duenetik, kartzelan bukatzen duen arte».
‎Zalantza egiten dut ganbera honetan zaudeten Olcozen lagun erregionalista eta liberalak gai zareten Pete Seeger nor izan zen esateko, baina aise konpon dezakezue ezjakintasun hori, etxeratu orduko abeslari horren bideoren bat bilatzen baduzue sareetan. Areago, Leyrek berak azaldu dizue noizbait haren zaletasun horren nondik norakoak. Hala izan bedi.
2021
‎Azkorteko Baselizaren Lagunak elkarteak urte askotan lagundu du Urnieta eta Lasarte Oriako biztanleentzat tradizio bilakatu den ospakizuna antolatzen. Sebastian Kerejeta herritarraren eskutik jakin ditu TXINTXARRI aldizkariak errotutako usadio horri buruzko nondik norakoak.
‎Pasarte horren nondik norakoak aztertzeko, gogora dezagun lehendabizi eleberriaren trama lapurtutako eskuizkribu baten inguruan egituratzen dela, eta, antza denez, pertsonaietako batzuek zalantza egiten dute lapurtutako liburu hori faltsua ote den (Alonso, 1995: 133). 46 Hain zuzen ere, liburua faltsua dela aipatu ostean eta faltsifikazioen izaerari eta prozedurari (papera, filigranak, letra tipoak, hizkuntza arkaikoa itxuratzea...) buruzko gogoeta baten ostean (Alonso, 1995:
‎Rachmaninoven partiturari eusten diot, goazen ba, ekin diezaiogun gaur mesfidati begiratzen bide didan piano honi. Ia ezustean erauzi berri diot hasierako akordea, kanpai hotsak adierazi nahi dituzten zazpi nota larritan, bigarren kontzertu horren nondik norako intentsitatea iragartzen duena. Berehala dut orkestra atzean.
‎Lehen fasearen handitzeari ez ezik, Nafarroako ubidearen bigarren faseari ekiteko konpromisoa hartua du Nafarroako Gobernuak. Iazko urrian, proiektu horren nondik norakoak azaldu zituen ubidea kudeatzeaz arduratzen den sozietate publikoak, Canasak: aurkeztutako zirriborroaren arabera, Aragoi, Ebro eta Queiles ibaien, Bardearen eta A eta AP autobideen azpitik igaroko da ubidea.
‎Informazio horrekin sarrera berri bat egiten da, edo aurreko sarrerak eguneratu egiten dira. Adibidez, Xabier Barrutieta arkitektoak “Proyecto de reforma integral de la iglesia Santa Maria la Real de Soraluze, Gipuzkoa” argitalpena iaz argitaratu zuenean, sarrera bat egin genuen “Liburuak” atalean, liburu berri horren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain, beste bi sarrera egokitu genituen, Bibliografia (eu) ataleko zerrendan gehitu genuen parrokiari buruzko liburua, eta Biltegi digitala izeneko atalean liburua deskargatzeko esteka edo lotura jarri genuen.Gai jakin bat landu nahi dugunean, berriz, lanketa desberdina egin behar da.
‎Han ibili da Agustin Arenas argazkilari eta txorizalea ere, kamera eskuetan. Harena da goiko argazkia, eta hark azaldu dizkio Uztarriari txori familia horren nondik norakoak ere.
‎Baietz dirudi. Gaiari buruzkoan nik dakidalarik jakintsuena den Joseba Agirreazkuenaga lagunak kontatu du alderdi horren nondik norakoa.
‎Bakearen kontu horren nondik norakoaz jabetzeko, Sabinen testamentuaren gorabeheretara jo beharra dago.
‎Hori aintzat hartuta, hiru kontu azpimarratzea komeni da. Batetik, egun erantzukizun indibidualerako deiak etengabe egiten ari direnen kontra, horrek ez du esan nahi trama komun horren nondik norakoan denok hein berean garenik erantzule. Adibidez, berotegi efektuko gasen isurketen %70 munduko 100 enpresek eragiten dute, horien buru ia denak ‘Mendebaldeko gizon zuri hetero arrakastatsu hizkuntza hegemonikoan ardaztuak’ izanik.24 Bestetik, horrek ez du esan nahi erantzukizun hori denok era berean hartzen dugunik gure gain:
2022
‎Haiek bereganatu dute arreta guztia, baina horrek ez dezala balio hatz mediatikoaren atzean dagoena ezkutatzeko. Batetik, Espainiako Gobernuak eta PSOEk UPNrekin akordioa lortu zuten lan erreformaren inguruan, eta, atzo, akordio horren nondik norakoak ezagutarazi zituzten. Bestetik, lurrikara politikoa eskuinaren eremuan oharkabean igarotako indar tektonikoen arteko tentsioaren emaitza izan zen.
‎Aldaketa bizian ari den inguruari soa luzatzen dio Bordak, eta egonezinez betetako ni poetiko bat sortzen du. Eguneroko irudietan hondamendiaren isla dakusa haren begiradak eta urtze prozesu horren nondik norakoak aletzea du xede. Horretarako darabiltzan sinboloen artean ura gailentzen da, zalantzarik gabe.
‎Lafittek ediren bai, baina aurkikuntza horren nondik norakoak bere baitan atxiki zituen, sekula salatu gabe nork zituen euskarazko ele horiek izkiriatu: «1963an agertu ziren bertsoak Herria aldizkarian, baxenafarreraz.
‎Doktoregai asko gurean geratzen dira bide horri ekiteko; beste horrenbeste atzerrira joan beharra dute. Jakintzaren bila joateko ibilbide gorabeheratsu horren nondik norakoak ezagutu gura dituzu?
‎Dena dela, SEGen arabera, modifikatzaileak ki ren bidez sortzeko estrategia zabaltzen ari da gaur egungo prosan eta hala sortutako hitzak lekua hartzen ari zaizkie postposizioen bidez eratutakoei (erraz/ errazki, itsuan/ itsuki) edo adjektibo huts modura adierazitakoei (apal/ apalki esan zion). Aurrerantzean, joera horren nondik norakoak xehekiago zehaztea interesgarria izan liteke.
2023
‎ikastetxe guztiek baheketa bat egiteko obligazioa izango dutela, gaitasun handiak hautemateko. Pandemiak atzeratu egin du kontua, baina egitasmo horren nondik norakoak datozen hilabeteotan aurkeztekoa da Eusko Jaurlaritza. Aupatuz Adimen Gaitasun Handiko Haurren Euskal Elkartearen iritziz, neurriak “aurrerapauso handia” ekar dezake detekzioan eta haur horiei ematen zaien arretan, “betiere bermatzen bada proba horiek egingo dituzten irakasleek eta Berritzeguneko aholkulariek prestakuntza zorrotza, kalitatezkoa eta behar adinakoa jaso dutela”.
‎Moll alaba nerabea desagertu egingo da. «Alaba desagertu zenean, Paddy Gladneyren begietatik argi guztia desagertu zen; alaitasun guztia urrundu zitzaion bihotzetik», hasten da nobela, eta lerro gutxi batzuetan ematen du bizitza horren nondik norakoen berri Ryanek: «Haren bizitza beti egon zen bakez betea.
‎Ikerketarekin hasi, eta ikusi genuen oro har ez zegoela horren inguruko informazio zientifikorik. Go! azen eko publikoa, ordea, oso leiala da, eta arrakasta horren nondik norakoak ikertu nahi genituen. Erabilera pedagogikorik izan zezakeen jakin nahi genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia