Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2002
‎Gainera, beste 50 pazientek bigarren mailako ondorio larriak izan zituzten. Albiste hori gertatu zenean, Bayer presaka hasi zen dena gezurtatzen, gehiegikeria zela esan zuen eta ez zuela horri buruzko neurririk hartzeko asmorik. Hilabete bat geroago, ordea, AEBetako Elikagai eta Farmakoen Administrazioak (FDA) bi botikak konbinatu zituzten 31 gaixoren heriotzaren berri eman zuen; orduan, Bayerrek Lipobay kentzea erabaki zuen.
‎Hizkuntzaren egoera ez normalizatua duten beste herri batzuetan ere gisa horretako neurriak hartu dituzteunibertsitatea osatzeko eta horien eragin eta garrantzia nabariak dira. Gugandik hurbil katalanen jarraibidea dugu eta Unibertsitate katalanaren bidez etorri zaizkien fruituak ukaezinak dira.
2003
‎Era berean, babes judizialera jo ahal izango dute. Tutoretza horrek neurriak hartuko ditu beren eskubideen urraketari aurrea hartu eta amaiera emateko, bai eta kaltetua kalte ordainekin edo konponketekin berrezartzeko ere, kalte moralak barne. Era berean, legeak behartuko du ezgaitasuna duten pertsonentzako gutxienez %5eko kupoa erreserbatzera administrazioek eskaintzen dituzten enplegu publikoko lanpostu hutsetan.
2004
‎Eta Errasti anaiak izan ziren nagusi. Badirudi txapelketa horri neurria hartuta diotela; izan ere sei aldiz heldu dira finalera eta zapatukoarekin lau aldiz lortu dute txapela.
2007
‎Etorkizunari buruz egiten den edozein plangintza kulturalek biologia, psikologia, pedagogia eta giza izatearen garapenari buruz ari diren ikerketa alorrenondorioak gogoan izan behar ditu. Horren araberako neurriak hartu dira, giza garapenak bere neurriko habiak ezinbestekoak dituela ahantzi gabe.
‎Horri dagokionez, Vincent Coglianok adierazi zuen ekonomikoki aktibo dagoen populazioaren %20 inguruk gaueko txandak egiten dituela Mendebaldean. Hala ere, Coglianok ohartarazi zuen ebidentzia ez dela nahikoa enplegatzaileek horri buruzko neurriak hartzeko. Lehenbizi gaia gehiago aztertu behar da, esan zuen.
2008
‎Horregatik, gaixotasun honekin ez da beharrezkoa dieta jakin bat egitea; argaltzea da kontua, pisu egokia hartzea, eta horretarako neurriak hartzea eguneroko otorduetan.
‎Fernandez Bermejo ziur da Galdeketarako Legea bertan behera utziko dela eta lehendakariak ez duela agindua urratuko. Edozein modutan bide beretik aurrera egiteko asmoa erakusten badu Espainiako Gobernuak horren aurkako neurriak hartuko dituela ziurtatu du. «Aukera legal guztiak hor daude, erabil daitezen».
‎Egungo portuaren funtzionamendua hobetzeko eskaria ere ozen zabaldu nahi dute. Txatarra erruz heltzen da portura, eta ondorioz zabaltzen den hautsak inguruko bazterrak zikintzen eta kutsatzen dituela diote, eta horren kontrako neurriak hartu behar direla. «Erradioaktibitatea neurtzeko gailuak ere jarri behar dira.
2009
‎Antropologia irakaslea da bera, Liverpoolgo John Moores Unibertsitatean, Erresuma Batuan, eta gaurtik New Yorken (AEB) hasiko duten klima aldaketari buruzko konferentzian parte hartzekoa da. Berak, beste hainbatek bezala, ez du uste aldaketa horren aurkako neurriak hartzeko unea denik, ez behintzat datu zehatzagoak esku artean eduki arte.
‎Guk ahalegina egiten dugu horren inguruko neurriak hartzeko, eta Askagintzarekin lan handia egiten dugu. Edozelan ere, gizartean gertatzen da hori oro har.
‎Nikaragua, Irak, Filipinak eta Arabiar Emirerri Batuak dira, besteak beste, iaz pertsonekin trafikatzen duten herrialdeen zerrendan sartu dituztenak. Horren inguruan neurriak hartzeko deia egin zien herrialdeei Clintonek. AEBek zerrendan bi urtez jarraian ageri diren herrialdeei zigorrak ezarriko dizkietela ohartarazi zuen; egun munduko hamazazpi herrialde dauzka zigortuta horregatik Washingtonek; Kuba, Iran, Siria eta Ipar Korea tartean.
‎Roberto Michelettiren gobernuari ez dizkio Manuel Zelayaren agintaldian hitzartutako 270 milioi dolarrak emango, oraingoz. Eta gisa horretako neurria hartzekotan da Ekonomia Integraziorako Erdialdeko Amerikako Bankua ere.
‎" Etxe horien kontratuak egin behar dira, prezioen %20 jarriz, hau da, lanekin jarraitzeko finantziazioa emanez; eta egiteke dagoen zozketa berehala egitea". Eraikuntza enpresek hitzarmena hautsiz gero, Udalean" horren inguruko neurriak hartu direla" adierazi dute. Bestalde, ezker abertzaleak Udalean eta Azpeitia Lantzenetik" egoera konpontzeko eta adostutako baldintzak betetzeko" euren esku dagoen" guztia" egingo dutela adierazi dute.
‎Orain arte izandako eztabaidetan adostasun zabala egon dela jakinarazi du Jimenezek. Tabakoa osasun publikoko gaia dela gogorarazi du ministroak, eta alderdi guztiek horren aurkako neurriak hartzearen beharra ikusten dutela uste du. Lege aldaketa egiteko zenbat eta babes gehiago izan orduan eta mesedegarriagoa izango dela nabarmendu.
2010
‎1. " Arriskuan dagoen hizkuntza batek bizirik jarraitzea lortu nahi bada, horren aldeko neurriak hartu behar dira, nahiz eta guztien gustukoak ez izan".
‎Multinazionalek duten ekonomi indarraren ondorioz, indar politiko handia lortzen dute inbertsioa jasotzen duen herrialdean. Arrisku hori neurtu ahal izateko, jakina, ezarpen produktibo horren neurria hartu behar da kontuan ezer baino lehen. Baita ezarpen produktiboa egin eta gero ezarpena bera desegiteko eta beste herrialde batera lekualdatzeko multinazionalak izango dituen aukerak ere, hori izan ohi delako ezarpen produktibo horien titularrak diren enpresek herrialdeko agintariak presiopean mantentzeko argudiorik onena.
‎Espainian, nekazaritzako ustiategien titulartasun partekatuari buruzko Errege Dekretuak hein batean aldatu du egoera hori, helburua emakumeen independentzia ekonomikoa bultzatzea baita. Europako Batasuneko Nekazaritza Ministroen Kontseiluak ere lehen aldiz aztertu du emakumeak landa ingurunean duen eginkizuna, eta arlo horretan neurriak hartzearen aldeko apustua egin du. Bestalde, New Yorkeko Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko Goi Bileran, konpromiso bat hartu zen, landa eremuko emakumeek baliabide produktiboak, lurra, finantziazioa, teknologiak, trebakuntza eta merkatuak berdintasunez eskuratzeko aukera izan dezaten.
2012
‎emakume eta etorkin izateagatik andre horiek duten «zaurgarritasuna». Salaketa jartzeko babes falta eta beldurra dutela nabarmendu dute, eta horren aurkako neurriak hartzea galdegin diete erakundeei: berdintasun politikak indartzeko eta Atzerritarren Espainiako Legea indargabetzeko.
‎«Guretzat egunero daude beharrak, Gabonak izan edo ez». Ibeasen ustez, gakoa da babesgabetasunean daudenen beharrak jakitea, eta horren arabera neurriak hartzea. Alde horretatik, Gabonetan kontrako bidea jarraitzen dela azaldu du:
‎Titulu honen artikuluetan ezarri egitateak pertsona juridikoei eratxikitzen zaizkienean, adierazitako zigorra ezarriko zaie administratzaileei edo zerbitzuaz arduratzen direnei, egitate horien ondorioz erantzule izan badira, bai eta, egitate horiek jakinda, eta konponbidea bila dezaketelarik, horretarako neurririk hartu ez dutenei ere. Kasu horietan, agintaritza judizialak dekretatu ahal izango ditu, orobat, kode honen 129 artikuluan aipatutako neurrietatik bat edo batzuk.
‎Udalak adierazi duenez, eraikinaren jabea San Andres Berri enpresa da. Beraz, Udalak ez dauka zuzeneko esku hartzerik, baina jabeekin hitz egiteko eta eraikin horren inguruko neurriak hartzeko saiakera egin du, baina oraingoz, ez du ezer lortu.
2013
‎Alderdi Popularrak Auzitegiaren erabakia errespetatuko duela espero dut, eta horren araberako neurriak hartuko dituela. Hainbat preso aske utzi behar baditu, egin dezala lehenbailehen, adierazi du Itsaso Atutxak Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean.
‎Lan giroa gogorra bazen, etxeko egoera ez zen askoz ere hobea. Gurasoek seme alabekin nahi zutena egin zezaketen eta legeak ez zuen horren aurkako neurririk hartzen. Hala, oso normala zen gurasoek seme alabak abandonatzea edo tratu txarrak eragitea.
‎Defizit ekologikoa nola murriztu Adituek adierazi dute defizit ekologikoa murriztu daitekeela, bai erakundeetan, bai banaka: Arazoa onartzea eta horretarako neurriak hartzea. Herrialdeek beren gain hartu behar dute defizit ekologikoaren errealitatea, kontsumo modu jasanezina aldatzeko.
2014
‎Lurralde, gizarte mota eta klase sozial guzietan du genero indarkeriak eragina; arazo globala da. Eta horren aurka neurriak hartzea, premiazkoa. Horixe adierazten du OME Osasunaren Mundu Erakundeak 2013an argitaratutako txostenak, eta aurre egitearen garrantzia azpimarratzen du han:
2015
‎Transmisio falta da informazio galera horren arrazoi nagusia. Horren kontrako neurritzat har daiteke Gogoan proiektua, hau da, informazioa lortu, jaso eta gorde. Ahanzturaren kontrako tresna informazioaren transmisioa eta bilketa da.
‎Era berean, gainontzeko herri erakundeentzat eta enpresa askorentzat ere, bereziki herritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkietenentzat, baliagarria izango litzateke horrelako ebaluazio sozialak egitea. Haiek ere eragindakoen iritzi zehatzak izan eta horren araberako neurriak hartzeko.
‎Gai honekin jarraituta, ulertzen dugu Udal Gobernu batek hobesten badu bertako merkataritza eta enpresagintza bultzatzea, horren aldeko neurriak hartu dituela. Lanaren adjudikazio irizpideak ezartzerakoan ez dute hori egin, Ferroviali adjudikatu badiote lana.
‎Gastronomiari buruzko artikuluak argitaratu ohi zituen bertan, eta baita iruzkin literarioak ere... zeren Antonio Arruek asko baitzekien literaturaz. Aski da, jakituria horren neurria hartzeko, Bilbon 1965ean," Cuatro poetas vascos actuales" izenburupean, Mirande, Iratzeder, Gandiaga eta Aresti euskal poeten inguruan eskaini zuen hitzaldia irakurtzea eta han aipatutako autoreen zerrenda luzeari erreparatzea: Verlaine, Villon, Bertran de Born, Kerverzhiou, Gobineau, La Rochefoucauld, Ortega Gasset, Pio Baroja, Nietzsche, Spengler, Petronio, Ibsen, Dostoievski, Baudelaire, Whitman, Curros Enriquez, Jose
2016
‎“Egoera ez da hobetu”Lapurretak ez dira berriak herrian. Aurtengo lehenengo hilabeteetan ere hainbat kasu izan ziren, eta horren aurrean neurriak hartzeko eskatu zion udalak Ertzaintzari. Honek zaintza areagotuko zuela erantzun zien.
2017
‎Klima aldaketak 26 milioi pertsona pobreziara eramaten ditu urtero, eta gero eta pobreagoak dira. Hori adierazten du Munduko Bankuak, eta ohartarazi du arazo horren aurkako neurriak hartu behar direla, nazioarteko beste erakunde batzuk bezalaxe. Artikulu honek azaltzen du zergatik egiten digun klima aldaketak pobreago eta zein diren klima pobreziari aurre egiteko gakoak.
2018
‎" Gure xaharrak gaizki tratatuak dira, langileriaren eskasez, ez dira merezi luketen bezala artatuak, garbituak, haziak, zainduak, entzunak, kontsolatuak, sustengatuak". Eta iduri luke gobernuak ez duela egoera horren neurria hartua. Frantzian gaindi ba omen dira guti gorabehera 730.000 egoiliar (2015eko zenbakia) eta beste hainbeste adindun beren etxetan segituak.
‎Egoera hau izanik, bertako basoa leheneratzeko beharrizan larria azpimarratu du Kolore Guztietako Basoak plataformak, eta horretarako neurriak hartzerakoan," ausardia administrazioak izan behar duela" dio Villasantek. Proposamena, gehienbat, Bizkaiko Foru Aldundiari eta udalei zuzendurik dago, baso autoktonoak berreskuratzerakoan beraien esku hartzea esanguratsuena delakoan.
‎Produktu mota hori neurrian hartzea komeni da.
2019
‎Azken datuen arabera, langabezia tasa %7, 6koa da Azpeitian, EAEko langabezia tasa baino hiru puntu baxuagoa. Azpeitiko langabezia datuak" onak" diren arren, udalak lanaren kalitatea hobetzea du xede, eta horretarako neurriak hartuko ditu datozen urteetan. Besteak beste, lur industrialen gaiari heldu nahi dio udalak.
‎Etxe huts batean geratu da katua, ez daki jabea nora joan den ezta noiz arte ere, eta berdin eta aldi berean ezberdin igartzen du dena. Bakardade berri horri neurria hartu ezinik dabil… Kontsolatzeko, pentsatzen du ongi etorri hotza egingo diola jabeari itzultzen denean.
2020
‎Ez da guztiz zehatza izango, hori ezin baita lortu. Maparen modura, ez dago lurralde baten tamainako maparik, baina ideia bat ematen dizu kutsatu kopuruaz, non diren infektatu gehiago, eta horren arabera neurriak hartu. Konfinamendua apurka leunduz joateko bidean, erabakiak hartzen lagun dezake.
‎diotenez, test azkarrekin egindako azterketa aleatorioei esker, oro har, jakin ahal izango da birusa zenbat hedatu den, eta zer eboluzio izan duen. Horren araberako neurriak hartu ahal izango dira gero. Adituen ustez, test mota ezberdinak elkarren osagarri izango dira.
‎" Gerora partida bana jasotzeko agindua eman arren, ez daki maskara horiek guztiak kendu dituzten. Gainera, langileen erabileraren trazabilitatea zehazteko gai ez izatea onartzen du, horri buruzko neurririk hartu gabe", adierazi du sindikatuak.
‎Bigarren bilkurari doakionez galde ainitz pausatuak izan zaizkote Hiribehereko karrika horrek duen seguritate eskasaz, hainbeste auto eta kamioi pasatzen baita berdin haurrak hor gaindi dagotzilarik autobusen zai. Hautetsiek horren neurria hartua dute eta Kontseilu Orokorrarekin elkarlanean aritzeko prest dira. Kezka horien denen iragaiten laguntzeko dira beraz muntatuak izanen auzoaldetako batzordeak.
2021
‎Ez eraman bitxirik, erlojurik edo elikagaietara edo produkzio lerrora eror daitezkeen bestelako osagarririk. Objektu jakin batzuk erabili behar izanez gero, kontuan hartu behar da zer arrisku dakarren horri buruzko neurriak hartzeko. Adibidez, pertsona batek ikusmen arazoak baditu eta betaurrekoak behar baditu, nolabait ziurtatu behar ditu (adibidez, buruari edo lepoari eusten dien zinta batekin), eta zenbait praktika saihestu, hala nola, buruaren gainean jarri, goiko poltsikoetan sartu edo makinerian edo produkzio eremuko beste elementu batzuetan pausatu.
‎Izan ere, Teheranek argudiatu du Tel Avivek agindu zituela zentral hark 2010ean eta iazko uztailean jasaniko erasoak ere. NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi bidalitako mezu batean, bozeramaileak gaineratu du Israelek akordio nuklearraren berriztapena eragozteko mehatxua egin zuela, eta orain «harro» ageri dela bide horretan neurriak hartu izanaz. Halere, gehitu du sabotajearen atzean nor dagoen argitzeko «ikerketa lan sakon bat» egiten ari direla, eta ordura arte Iranek ez duela emango «egiletzaren inguruko azken epairik».
‎«Ezingo dira detektatu». Garciak nabarmendu du mundu osora begira jarri behar dela arazo horri neurria hartzeko: «Herritarren txertatzea mundu osoan garatzen ez den bitartean, aldaera horiek sortzeko arriskua handitu egiten da».
2022
‎“Denari bai” hori garai bateko bertsolariek egin zuten, urtean ehun edo berrehun saio zituzten horiek… Hori posible da zaintza lanak beste norbaitek hartzen badizkizu, etxean beste norbait badago bitartean… Ezinezkoa da erritmo horretan aritzea eta bizitza sostengatzea. Horri neurria hartu nahian ari naiz, asko ikasten, gozatzen eta oreka mantentzen.
‎A1 betakaseina kontsumitzeak ez du gaixotasunik eragiten. Horregatik, EFSAk ez zuen horri buruzko neurririk hartu, hala nola, EFSAren presentzia ohartaraztea edo edukia mugatzea. Imagen:
‎Alerta sare azkarrak aukera ematen du, adibidez, Administrazioari eta banatzaileei informazioa emateko, produktua merkatutik ken dezaten. Baina kaltetutako produktuak dagoeneko merkaturatu badira, beharrezkoa da kontsumitzaileei horren inguruko neurriak hartzeko ohartaraztea. . Orduan, elikadura alertak publiko orokorrari helarazten zaizkio, normalean produktua dagoeneko bere esku badu ez kontsumitzeko gomendatzeko.
‎Parlamentuko diputatu jaun andre ekimen honen aldekoak oso jakintsuak izango dira beste arlo ugaritan, baina pentsatu lukete, iragan denboretan haien lekuan zeudenek era horretako neurriak hartu izango balituzte, litekeena dela, egun, jaio ere ezin izatea.
‎Etengabeko errepresioak ez du ezer ekarriko. Indar harreman politikoaren logikan gara, eta Frantziako Estatuari dagokio horren neurria hartzea, beranduegi izan aitzin».
‎Baina nola da posible inpunitateak irabaztea oraindik? Zer falta da osasun langileek indarkeria obstetrikoa existitzen dela onartu eta horren kontrako neurriak hartzeko. Zalantzarik gabe, konpromiso politikoa:
‎Errepresioa bukaraztea da gatazka konponbidean jartzeko «lehen urratsa», negoziazioa «politikara itzultzeko», eta elkarrizketak «aukera berdintasunean» egin daitezen. Madrilek konpromisoa hartua du urtea amaitu baino lehen gatazka politikoaren «desjudizializazioa» bultzatzeko, eremu horretan neurriak hartzeko.
‎Hori dela eta, adierazi du “beharrezkoa dela egoera horren aurrean neurriak hartzea eta osasun publikoa ez desegitea eskatzea, pribatizazioa baztertzea eta herritar guztiei, gure kasuan bilbotarrei, kalitatezko lehen mailako arreta eta osasun publikoa bermatzea”.
2023
‎" Askotan behar duguna baino potentzia handiagoa dugu eskatuta, eta diru asko ordaintzen diegu argindar konpainiei". Egiaz behar den energia gutxitzeko neurriak har daitezkeela ere ohartarazi du, etxeak isolatuta, tresna elektriko efizienteak erosita eta era horretako neurriak hartuta. Dena den, balitz, ez dute baztertzen kooperatiba sortzean autokontsumorako argindarra ekoiztea.
‎Estatuko Telekomunikazio Idazkaritzaren arabera, Espainian zenbaki finkoa edo mugikorra duten telefonoei aplikatzen zaie legea. Hala ere, enpresa batek dei komertzialak egiten baditu Espainiatik kanpo, AEPDk ere badu enpresa horren aurkako neurriak hartzeko aginpidea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak datuak babesteko zehatzeko ahalmena du, eta ez betetzeen kasuan, atzerriko enpresei zehapenak jar diezazkieke.
‎Hainbat galdera sozial berri sartu dira, hainbat sentsibilitate berri. Nola eginen dugu 2023an horren neurria hartzeko. Zer da abertzale izatea XXI. mendean?
‎Artistak berebiziko garrantzia eman dio piezak paratu dituen espazioan esku hartzeari. Aitortu duenez, horri neurria hartzea izan zaio zailena prozesuan. Hau da, erabakitzea zer nolako sakontasunez lotu behar zituen aretoa eta eskulturak.
‎Udal Legearen 6.1 artikuluan, euskara zerbitzu hizkuntzatzat eta orobat lan hizkuntzatzat hartzen da, erabilera normal eta orokorrekoa, hain zuzen ere. Paragrafoak, jarraian, norbanakoei bermatzen die hizkuntza ofizialetatik bat hautatzeko eskubidea administraziora zuzentzerakoan (aurpegi aktiboa), eta neurri berean toki administrazioei betebeharra ezartzen zaie hiritarrak aukeratzen duen hizkuntzan harrera hartzekoa (aurpegi pasiboa), horretarako neurriak hartu behar dituztela aginduz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia