Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Nik beti defenditu izan dut nire kolorea, eta apustua jokatzen duenak exijitu egin behar du. Hori neurri batean falta da gaur egunean, exijentziak asko bizkortzen baitu pilotaria. Pilota erakustaldiak, bat edo bi, ondo daude, baina apustugileek dirua jokatzen badute eta zerbait erreklamatu edo demanda egiten badizute, ulertzen duzu.
2001
‎Testuinguru horretan proposatzen da, bigarren mailako prozesu motibazionala?. Testuinguru kulturanitzetan beste komunitateko kideekin izandakokontaktuen maiztasuna eta kalitatea garrantzitsua da, eta emaitza subjektuaren konfiantza linguistikoa izaten da, edo, bigarren mailako prozesu motibazionala?, horrek neurri batean lortutako gaitasun komunikatiboa baldintzatzen duelarik. Maiztasun askorekin kontaktu atseginak izan dituztensubjektuek konfiantza altua izango dute; maiztasun gutxirekin kontaktuatseginak edo maiztasun askorekin kontaktu desatseginak izan dituztenekkonfiantza baxua izango dute.
2002
‎Oso interesgarria da kale neurketa moduko tresna bat izatea, batez ere hainbeste urtetan egitea lortzen denean. Horrek neurri bat ematen du eta, metodoak metodo eta kezkak kezka, serie bat egitea oso interesgarria da. Oso informazio aberatsa da eta, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikoarekin batera, Euskal Herrian euskararen bilakaeraren berri izateko daukagun tresna bakarrenetarikoa da.
2003
‎Aspirinaren bigarren mailako efektuak, ordea, ez dirudi denei berdin eragiten dienik. Digestio aparatuko kalte horren neurri batean lipoxina edo ATL izeneko entzima bat dago, aspirinak aktibatua. COX inhibitzaileak, artritisa tratatzeko maiz hartzen diren antiinflamatorioak, ATL mailak ere modulatzen dituzte, eta, horregatik, aspirinak eragindako urdaileko kalteak areagotu ditzakete.
2004
‎Irratiak aktualitatea, gizartearen pentsamoldeak eta joerak segitzeko sekulako aukera eman dit. Eta hori neurri batean entzuleek ematen dizute. Asko ematen dizute, beraz, egin diezazuketen kritika aise gainditzen duzu.
‎Sentigarricz dcn zcrbait kontzientziaren objektutzat hartzen ducn hausnarketa motari dagokiobegiestea. Zirkuluaren Formari, esaterako?. Platondar nozio hori neurri batean beretudutc teoria modemoek, eta ez beti oso egoki. Balio du, dena den, Platonen eragina zenbaterainokoa den ikustekoeta jakileko.Totttas AkinokoaPlatonen Edertasunarcn Teoriak, batez erc, Hiponako Agustihengan (San Agustin) izan zuen eragina; harrezkeroko kristau pentsalariei gehien eragin diena alabaina Aristotelcsizan da. Artcaren Teorian edertasunarenean baino aise gehiago?.
2005
‎Era honetan iristen gara azaldu nahi dugun hirugarren ohar antropologiko pedagogikora, alegia, Humboldtek bere teoria linguistikotik abiatuz" hizkuntzaren izaera formatiboa" bezala ezagutzen duen horretara. ...rretik eta orokorrean, haren ustetan hizkuntzak" paper garrantzitsuena" jokatzen duela pertsonen etengabeko humanizazio" prozesuan" eta, zehazki, bere bitartekaritza ezinbestekoa dela gizabanakoak bere" indibidualitatea" etengabe" unibertsalitatera" gerturatu ahal dezan113 Ideia nagusi hau xehatzerakoan esan beharra dago, lehenik, gizakiaren formazio prozesu hori neurri batean beronen ezagupenen zabaltzearen edo bere burua intelektualki garatzearen emaitza dela. Honen oinarrian," gizakiak" aurrera egiteko berez duen grina dago, hau da, honek ez du inoiz bere horretan geratzeko asmorik eta," barneko sakonenetik batasuna eta osotasuna" lortzeko helburua duelarik," bere indibidualitatearen mugak gainditu nahi ditu" 114 Apenas esan beharrik ere ez dago batasun eta osotasun hori lortzea" desideratum" baten moduko zerbait dela eta, egiaz, honetara zuzenduriko bilakaera intelektuala amaierarik gabeko prozesu bat bezala ulertu behar dela.
2006
‎Gosari ugari Hasteko, gosariak ugariak dira eta gozo gozoak dituzte fruta tropikalen zukuak. Badira anana, papaia, mangoa, guaiaba, meloia, banana, udarea, angurria, laranja, limoia, etab. Janari eta plater sendoak Prestatzeko osagai nagusiak tomatea da, “Pomme d´amour”, kolorea ematen duena, tipula eta baratxuria, zaporea eta jengibrea ematen dituzte, eta horrek neurri bat ematen die platerei bakarra. Bestalde, ia plater guztiak arrozarekin batera izaten dira.
‎Tarteka ezazu, gutxienez urtean behin, helegite bat. Euskaltzale arrunta ez da zuzenbidean aditua, baina akats larri hori neurri batean leuntzeko bideak eskura dauzka.
‎Erantzun horrek neurri bateko adostasuna biltzen du, berriro esango dut, neurri batekoa soilik, ez besterik. Baina adostasun hori oso erreala izan da euskal gizartean, gaur egun arte.
2007
‎Gizartearen ikuspuntutik, berriz, itxaropen handia sortu dutela uste dut. Itxaropen hori neurri batean bakarrik ari da betetzen, eta arlo batzuetan oraindik bide luzea dago aurretik; hori dela eta, gizarteak sumatzen du oraindik denbora asko igaroko dela agindu ziren zenbait gauza egia bihurtuta ikusterako.
2008
‎...bestelako lurraldetasun dimentsioak (Europa, jatorrizko erkidego autonomoa) IELaren eraikuntzan ez direlako nahiko esanguratsuak, orokorrean behintzat (3 Taula). H baieztatzen da neurri batean, aztertutako populazioaren gehiengoa lortutako mota sailkapenean kokatzen delako (aztertutako EAEko ikasle unibertsitarioen %59, 7 hiru muturreko prototipo, eta bi erdibidekoetan) (1 Taula); baina baieztatze hori neurri batekoa da soilik, populazioaren ia erdia (%40, 3) lortutako motatatik kanpo dagoelako; azken horietatik batzuek identitatea pertsona arteko mailakoa izango dute, eta ez taldearteko mailakoa. Gai hori oso garrantzitsua da gurea bezalako ukipen egoeratako erkidegoetan, baina artikuluan erakutsi ditugun emaitzekin ezin da baieztatu. H baieztatzen da, neurri batean behintzat, hiru muturreko prototipoen artean bi bakarrik direlako indartsuak:
‎Horregatik, errenta aldakorrean maiz diharduten inbertitzaile txikiek burtsako argotaren hitz eta adiera batzuk erabiltzen ikasi behar dute. Prentsa espezializatuan agertzen diren hitz eta termino ohikoenak biltzen dituen gida erraz baten bidez, erabiltzaileak akats hori neurri batean konpondu eta burtsa eragiketa bat egin dezake, bere interesetarako modurik egokienean. Anglizismoak:
‎Egileak adierazi duenez, istorioak bere erara idatzi ditu, gehienetan orain eta hemen finkatutako begirada batetik. . Elezaharretan, altxor bat dauka Euskal Herriak, altxor hori neurri batean, kobazulo baten ilunpean gordeta badago ere?.
2009
‎Hutsune hori neurri batean betetzea izanen da, beraz, kapitulu honen helburunagusia, eta horretarako ikerketa propioak zein beste autoreen ekarpenak aintzathartuko ditut, Euskal Herrian bortxazko lanen sareak izan zuen hedapena ikusarazteko eta bere logika ekonomikoa azaltzen saiatzeko. Beste ikerketa batzuetanazpimarratu dugun moduan, bortxazko lanen eragina eremu ekonomikotik bainoaskoz harago zabaltzen da, eta Roussetek plazaraturiko «unibertso kontzentrazionarioa» kontzeptua ongi ulertzeko prisioneroen senitartekoen esperientzia edotabortxazko lanak izan zituzten herrietako biztanleen ikuspegia aintzat hartu behardugu8 Hala ere, horretarako ezinbesteko lehen urratsa da prisioneroen lanarenpresentzia jasotzen duen ikerketa egina egotea, eta asmo horretan lagungarri izannahi du kapituluak.
2010
‎Andoni Ortuzar BBBren presidenteak adierazi duenez, astelehen honetan PSE EErekin Bakerako Planaren inguruan akordio batera heldu litezke eta aukera horren aurrean neurri batean baikorra dela esan du jeltzaleak.
2011
‎Gainditu beharreko ikasgaien artean, EAJren gainean egin eta egiten den estigmatizazioa uxatzea da. Eta hori neurri batean, ezker abertzalearen markek [Bildu edota Amaiur] instituzioetan erakutsi behar dute herriarentzako politika eginez. Hori lurraren gainean zapalduz egiten da.
‎Ezker abertzaleak ezin du honezkero traizio estatutario delakoa aipatu, arau horren arabera politika egiten ari bada. Duela 30 urte baino askoz hobeto gaude, eta hori neurri batean alderdi nazionalistek Madrilen landu dituzten politiken eta harremanen bidez heldu da. Orain, kontua da nazioa nola eraiki, nork bere osagaiak alde batera utzi gabe.
‎Jakina, segurantzia osoa nahi duenak, eta bortxaren gaian zeinek ez luke nahi segurantzia?, gurago izaten du denboraz gaindiko moral batean(, betikoan?) errefuxiatu; h. d., nahiago izaten dizu askatasuna eta razionaltasuna segurantziari sakrifikatu. Azken finean, posizio moral guztiek egiten dute hori neurri batean (gizaberearen askatasuna eta razionaltasuna erlatiboak baitira). Kontua da, jende askorentzat bederen,, betiko?
‎Umeak, lana…, ez da erraza guztia bateratzea. Lasterketatan sufritu egiten da askotan eta sufrimendu hori neurri baten barruan mantendu nahi baduzu, entrenatu egin behar da. Horrek denbora asko eskatzen du eta haurrak dituzunean, ez da erraza.
2012
‎gurago izaten du denboraz gaindiko moral batean(, betikoan?) errefuxiatu; h. d., nahiago izaten dizu askatasuna eta razionaltasuna segurantziari sakrifikatu. Azken finean, posizio moral guztiek egiten dute hori neurri batean (gizaberearen askatasuna eta razionaltasuna erlatiboak baitira). Kontua da, jende askorentzat bederen,, betiko?
‎Detekzio goiztiarrik gabe, haur eta nerabe askok ahal duten moduan egin dute aurrera, esku hartze zehatzik jaso gabe, pairatzen ari diren nahastearen kontzientzia handirik izan gabe, eta beren kasa buru osasuneko espezialista batengana joateko gai izan gabe. Egoera hori neurri batean ekiditeko, eskolatik aldartearen nahasteen prebentziorako eta esku hartze goiztiarrerako ekimenak martxan jar daitezkeela uste dugu, egun eskola baita haurrek bijilia ordu gehienak igarotzen dituzten lekua. Baina, horretarako, ezinbestean, irakasleak depresioaren gaiaz informatu eta sentsibilizatu behar dira, depresioaren sintomak goiztiarki antzeman ditzaten eta horietan esku hartzeko baliabideak izan ditzaten.
2013
‎du kultura hori neurri batean edo bestean. Lehengo adibidearekin jarraituz,
2014
‎Hala, bioeraikuntzan transpiratzen duten hormez aritzen gara maiz, arnasa hartuko balute legez mintzatzen gara eta horrek barne giroan dituen onurez. Hori neurri batean egia izan arren, kontuz erabili beharreko kontzeptuez ari garela aipatu behar da. Esaterako, horma batetik barrena kanporatuko den barreneko hezetasun kopurua hutsala da aireztapen egoki batez kanporatu eta orekatu daitekeenarekin alderatuz gero.
2015
‎Ahaztu egin zaie orain dela 26 urte sakabanaketa diseinatzen lagundu zutela? Eta horrek neurri baten erantzule bihurtzen dituela. Are gehiago etxean gelditu eta hatzik mugitu ezean! Akatsak konpontzeko garaia bada hau, konponbideak topatzekoa, jarrera aktiboa hartu beharra dago zauriak ixteko.
‎Zalantza izaten dut, gure etxean izan ote den besteetan baino kontu zahar gutxiago, ala ni izan ote naizen beti halako istorioei batere jaramonik eta arretarik eskaini ez diena. Bata zein bestea izan, hutsune hori neurri batean konpontzeko eta nire koaderno honetarako material pixka bat biltzeko, galdezka ibili naiz azken hilabeteotan: aitari, osabari...
‎Eredu dinamikoen laguntzaz prozesu induktiboak indartzen dira eta prozesu induktibo horiek ezinbestekoak dira elementu partikularrak aztertzeko. Hala ere, aktibitate hori neurri batean alferrekoa da, ez baldin bada ahalegin bat egiten elementu klase dualtasuna agerian uzteko; hau da, eredu dinamikoak arrazoibidea ireki behar dio propietatearen frogapen formalari. Horrela, bigarren fasean, argumentu logikoek hartu behar dute gidaritza.
‎Horrek bere izaera osoa baldintzatzen du. Feed-back edo berrelikadura zentralagoa du beste inon baino, eta sorkuntzaren unean bertan gertatzen da hori neurri batean[.]. Bertso jendeak[.] sentitu du ezaugarriok ez zaizkiola interesatzen berauek kontserbatzeko.
‎1114. Caballitoko auzia ez zen interes gatazka arrunta: ...presidenteak ondo zekien moduan zehaztasun osoz ezagutzen baitzuen gatazkaren nondik norakoa, oinarrizko eskubideen errespetua zegoen jokoan, batez ere arrazoi sindikalengatik eta greba eskubidea erabili izanagatik diskriminatua ez izateko oinarrizko eskubidea; greban zehar lau haizetara zabaldu zuen gerentziak grebalariak behin betirako lantegitik kanpo botatzeko deliberoa, eta delibero bidegabe hori neurri batean betetzeko bidea eman zion enpresari Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak izendatutako hirugarren arbitroak.
2016
‎Atzo aurkeztu zuten txapelketa Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, Mertxe Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak, Oier Illarramendi Gipuzkoako Surf Federazioko ordezkariak, Collazo eta Aymat surflariek. Txurrukak gogoratu zuen Zarautz" aitzindaria" dela kirol horretan, eta hori neurri batean surf elkarteek egindako lanari zor zaiola. " Mundu mailan ezagunak dira surflari zarauztarrak eta ohore bat da hori herritarrontzat".
2017
‎Horiek horrela, ematen du duela hamarkada batzuk genituen esperantzak ez direla gauzatu. Gogoeta horrekin neurri batean ados egon bagintezke ere, komeni da gogoratzea euskararen gaineko iritziak betidanik izan direla nahiko ezkorrak. XIX. mende bukaeran, Unamuno idazle bilbotar ospetsuak euskararen heriotza iragarri zuen.
‎Iazko urritik aurtengo urtarrilera bitartean, argindarraren prezioak igoera ikusgarria izan zuen Espainian. Egon bazeuden garestitze hori neurri batean esplikatzen zuten arrazoiak: hilabete horiek hotzak eta idorrak izan ziren, eta zentral hidroelektrikoen argindar ekoizpena mugatu zen.
2018
‎Hain zuzen, honaino ekarri gaituen bidean hiztun berriak egitea izan da helburu nagusia. Eta helburu hori neurri batean lortu da. Eta hiztun berriak lortu ahala, funtzio eta esparru berriak irabazi dira euskararentzat.
‎Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako datuetan ageri da beste aldagai bat ere: zenbat emakumek eskatu dituzten erasotzaileengandik babesteko neurriak, eta zenbatetan hartu duen epaileak gisa horretako neurriren bat. 2017ko zenbakiei dagokienez, datuek diote bost babes eskaritik ia bi ez dituztela onartu epaitegiek:
‎jotzen diren horiek errealari eusten diote, elkarrekin eutsi ere, eta ezusteko performatibo horrek sortzen duen ezegonkortasuna hil ala bizikoa da. Liburu hau, beraz, talde borroka baten bizitza kulturalaren baitan sortu da; borroka horrek neurri batean lortu du, eta jarraituko du lortzen, bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen diren horiek aukera gehiago izatea bizitza bizigarriak izateko.
‎Foucaltek Herculine Barbin izeneko XIX. mendeko frantses hermafrodita baten egunerokoak argitaratu zituen, eta sarrera labur baina adierazgarri bat idatzi zien. Izan ere, sarrera hori neurri batean kontraesanean dago Foucaultek berak Sexualitatearen historia ko lehen partean aurkezten duen sexualitatearen teoriarekin. Jaio zenean Herculineri sexu «femeninoa» esleitu zioten.
2019
‎Hitzaldiko energia horregatik neurri batean, ideia asko sortu zitzaizkidan, azken, eskutitz honetarako.
‎haren abaroan bakarrik hausnarketa egin baitezake. Badaki Franciscori laguntzeko bere esku zegoen guztia egina duela, eta horrek neurri batean lasaitzen badu ere, aferak izan dezakeen amaiera oraindik ere guztiz zalantzazkoa izateak, biziki arduratzen du. Koxmeren plana ere hor dago, noski, lehendik berez zaila den egoera are eta gehiago korapilatzen.
‎Batzuetan hainbat eremutan interbentziorik egiteko aukerarik ez dugula senti dezakegu. Hori neurri batean egia da, baina bestalde gure ekintza txikiekin pixkanaka asko lor dezakegu.
‎Behin behineko langileak ahultasun eta segurtasun gabeko egoera nabari batean egon arren, ahultasun horrek neurri batean langile finkoei ere eragiten die, lanetik botatzea merkatu izanaren ondorioz. " Ekintzaileentzako" sortutako behin betiko kontratu mota berriek —urtebeteko froga epea barnebiltzen dutenak, inongo kalte ordainik gabe— kontratuen hasiera bateko segurtasuna txikiagotu egiten du (238).
2020
‎Asteburu oro klub horretara etortzen zela ematen zuen. Nik Affligem bat eskatu nuen, garagardo mota hori neurri batetik gora edanez gero oso emaitza onak, ia ia mistikoak, lortzen ditudalako. Adimendua argitu eta memoria bizitzen didala iruditzen zait.
‎«Euskara ikasten ari den bat, eta aukera eman berari erdaraz egiteko?». Gu kontziente gara horrekin neurri batean tabu bat edo hautsi dugula. Tira, iruditzen zaigu horrekin askatasuna irabazten dela, eta hainbat jenderentzat izan daitekeela pauso bat euskaraz egiten hasteko.
‎Hori jakinarazi zuen atzo Stelios Petsas bozeramaileak. Istilu larriak izan dira, herritarrek gogor ekin baitiote polizien kontra, plan horretako neurri baten aurka daudelako. Gobernuak iheslarientzako zentro itxiak eraiki nahi ditu Egeo uharteetan, eta bertakoak ez daude ados asmo horrekin.
‎metropoli eremu handietan eta hiriburuetan, enplegua mantendu eta sortu da; estatuen barruko desberdintasunak eskualdez eskualde eta eremuz eremu handitu dira (esate baterako, Ingalaterrako ipar hegoan, Alemaniako mendebalde ekialdean); eskualde ahulenak okerrago atera dira atzeralditik, eta enpleguaren galera periferietan (Europa Mediterraneoa, estatuetako hiriguneetatik urrundutako eremuak) nabarmendu da. Europan, patroi ekonomiko berrien testuinguruan, ordainsarien arteko ezberdintasunak hazi dira (ordainsari nagusien igoera, ertainen geldialdia, baxuenen murrizte erreala), eta horrek neurri batean 1980ko hamarraldiaz geroztiko eskualdeen arteko dibergentziak esplikatzeko balio digu. Beste hitz batzuetan esateko, ezberdintasun bertikala (pertsonen artekoa) ez ezik, ezberdintasun horizontala ere (esate baterako, eskualdeen artekoa) gertatu da (Roses eta Wolf 2018).
‎Garaiko argazkietan ere ageri denez, eremu horretan guztian padurak itxi eta laborantzara bihurtu izanak polder itxurako paisaia bat sortu zuen (3 irudia). Gaur egun, Donostiako aireportuaren eraikuntzak paisaia hori neurri batean eraldatu duen arren, Amute Kostako parte handi bat padurari irabazitako baratzeez osatuta dago oraindik (2 irudia), toki askotan kanalak eta euste hormek zutik dirautelarik.
2021
‎Bertsolari kopurutxo bat egongo da zirkuitu batean eta beste batzuk beste batean, elkarren berri izan gabe. Uste dut hori neurri batean gertatzen ari dela" (Rubio, 2019: 70).
‎Euskara ezinbertzekoa da. Ni euskaraz bizi naiz eta badakit pribilegiatua naizela, baina iruditzen zait, aldi berean, pribilegio hori neurri batean norberak ere sortu egin dezakeela. Euskaraz egitea hauta dezakegun zerbait dela.
‎Euskara ikasteko zailtasunak agertzen dituzten ikasleen kopurua haundituz doa urtez urte. Baina hori neurri batean bada albiste ona, kopuru hori emendatzeak erran nahi baitu gero eta gehiago direla euskarazko hezkuntzaren aldeko apustua egiten duten familia migratuak (Berako kasuan A eta ereduak ere eskaintzen dira bertako ikastetxe erlijioso kontzertatuan).
‎Jaiotzan lagundu zuten auzoko emakumeek ibar osoan zabaldu zuten Junius Maltby erreka ondoan liburuak irakurtzen egon zela emaztea eta umeak hiltzen ziren bitartean. Baina hori neurri batean bakarrik zen egia. Gaitza harrapatu zuten egunean, gaixorik zeudela ez zekielako egon zen errekan, hankak uretan sartuta, baina gero, jo batengana eta jo besteagana ibili zen noraezean, hilzorian zeuden bi umeei tontakeriak esaten.
2022
‎Beraz, haragiak zartaginean ura galtzen badu, ez da substantzia arraroak dituelako. Izan ere, fenomeno hori neurri batean gertatzea da normalena, proteinak beroarekin uzkurtzen baitira, atxikita zuten uraren zati bat kanporatuz (haragia %75 urak eta %20 proteinak osatzen dute). Ur galera hori faktore askoren araberakoa da, hala nola animaliaren adina, haragi pieza, lodiera, etab., baina batez ere gaizki prestatutako jaki baten ondorio izaten da.
‎baserriak nola mantendu dituen kultura, hizkuntza, herri kirolak... Hori neurri batean horrela izan da, baina askoz gehiago ere izan da. Euskal Herria itsasoari lotutako herri bat da, itsasoak eman digu kanpoko herrialdeekin komunikazioa izateko aukera.
2023
‎Emazte anitzi leporatua zaie beren jarrerarengatik direla bortxatuak, iritzi horrek neurri batean esplikatzen du zergatik pleinta guti pausatuak diren, biktima hobendun sentitzen delako. Batzuk bikotekidearengandik jasaiten duten bortxaketa edo indarkeria isiltasunean bizitzen dute.
‎Hiletan dena duk egia. Ezagutzen edo maite duan pertsona bat agurtzen ari haizelako, eta agur hori neurri batean hire esku egoteak ematen ziok zentzua gure lanari. Ardura hori maitasuna duk eta hortik ezagutzen duk jendea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia