Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2008
‎«Gauzak aldatu dira». Hori nabarmendu du Zapaterok, aurreko legealdian Espainiako bi alderdi nagusien artean izandako liskar politikoak gogoan. ETAren aurkako borrokan hitzartutakoa «oso oso garrantzitsua» dela azpimarratu du gobernuburuak.
‎Garapen iraunkorra izan da AHT aldezteko argudiorik erabiliena. Izenburu horren pean nabarmendu nahi zan dituzte AHTk mugikortasunari dagokionez ekar ditzakeen abantailak; izan ere, herri modernoetako biztanleen mugikortasun premia gero eta handiagoei irtenbidea eman nahi dio proiektuak, eta horrek intermodalitatearen aldeko apustua egitea eskatzen du, zeinak oraingo honetan beste garraio azpiegitura bat erantsi nahi baitie lehendik bazeudenei, eta egiten ari diren edo etorkizune... Hedapen izaera hori dela eta beste azpiegitura bat gehiago da, mugikortasunaren ikuspegitik, AHT nekez jo daiteke mugikortasuna arrazionalizatzeko bitartekotzat.
‎Gure esku dago euskarazko egunkaria sustengatzea, aurrera eramatea; eta, horretarako, egunero eskuratu behar dugu. Ideia hori nabarmendu du Ubiernak egutegirako prestatuta duen iruditik. 6 euroan jarriko dira salgai Durangon.
‎Beltzuneak beltzune dira, baina baita Europako Kontseiluarentzat ere. Hori nabarmendu du Paul Bilbao Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak eta Adituen Batzordeak aholkuak eman dizkiote Espainiako Estatuari Euroitunaren inguruan.
‎Ezinbestekoa da dohain hori nabarmentzea, Lillok prestaketa fisikoan egindako hautua susmopean jarri zutelako askok. Baina talde laburra izan arren eta lesioekin arazo handiak eduki arren, orain arte freskotasun handia erakutsi dute jokalariek.
2009
‎Gazako egoera larria gehien pairatzen dutenak haurrak direla nabarmendu du, berriz, Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak. Erakunde horrek nabarmendu du Gazako bizilagunen erdiak baino gehiagok 16 urtetik beherakoak direla. Abenduaren 31n eginiko balantzearen arabera, Israelek daraman oldarraldian, gutxienez 32 haur hil dira eta beste 252 zauritu.
‎Hala da, bai, eta hori nabarmenduko nuke, batez ere. Abenduan ez dugu partidarik galdu.
‎Izatez, egonkor abiatzen den istorioari Pier Luigi Pizzi eszena egileak bi gorputzetan zeuden dekoratuak jarri zizkion puntu diagonal batean elkar ukituz eta horrela ikusi ahal izan zen, zuritasuna nagusia zelarik. Horrek nabarmendu zuen argiztatzearen egokitasuna eta baita pertsonaia gehienen arropa beltzak ere, emakume adulteroaren gorritasuna izan ezik. Baina operaren protagonismoa kantutik zetorren.
‎Iñigo Urkullu EAJren EBBko buruzagiaren ustez, Lopezen proposamenak agerian uzten du hautagai sozialistak osatu asmo duen gobernua ahula eta frontista dela. Irudiak eta hitzak kontraesanean daudela uste du EAJko buruzagiak, eta hori nabarmendu du Herri Irratian eginiko elkarrizketa batean. PSE EEk ez dezala gaia beste aldera eraman EAJri ardurak eskatuz.
‎Hala erakutsi du hango prozesuak. Baina ez nuen hori nabarmendu nahi, hain da nabarmena. Beste fenomeno bat ekartzeko asmoa nuen, eta dut.
‎Kirol arloan partida garrantzitsua da gaurkoa Athleticentzat, baina baita gizarte eta ekonomia arloetan ere. Fernando Garcia Makua garrantzi hori nabarmendu zuen atzo. –Taldearentzat oso garrantzitsua da aurrera egitea [bihar jakingo luke multzoko aurkariak nor diren].
‎Izan ere, Alemaniako kantaten estiloaren antza du oratoria ezagun honek, eta Haendelek Italiako opera eta hango musika estiloaren eraginpean konposatu zituen obrarik gehienak. Orduko entzule ingelesek ez zuten oso gustuko musika italiarra, eta beharbada horregatik nabarmendu zuten Mesias beste oratorien aldean.
‎Erregulartasuna saritzen da horrelako txapelketetan, eta Nafarroa Garaia horretan nabarmendu zen berriz ere. Bigarren postutik behera kirol bakarrean sailkatu zen orga jokoan egin zuen seigarren, talde erabat konpentsatua duenaren seinalea da hori, eta oso zaila da horrelako maila ematen duten kirolariei aurrea hartzea.
‎Ekimena aurkezteko testuan hori nabarmendu duzue: abesti zaharrak ezberdin sentitzeko eta sentiarazteko modua da hau.
‎–Kurduera zilegi da gobernuak badarabil, baina kurduok mintzatzea delitua da oraindik?, ondorioztatzen du MKM zentro kurduko gazte batek. Errealitate hori nabarmenduta, martxoko udal bozetan garaipen historikoa izan zuen DTPk hainbat udalerritan, eta AKPk, Turkian gailenduta ere, azken urteotako gorakadan eten nabarmena jasan zuen.
‎izan dela aitortu du. Badira gaztetan azkar garatzen diren jokalariak, abantaila horri esker nabarmentzen direnak, baina denborarekin pot egiten dutenak. Nsuek, ordea, hori baino gehiago dela frogatu zuen Castellon.
‎Nik uste baino hobea izan da urtea. Oso ondo aritu naiz lasterketa askotan, eta hori nabarmenduko nuke: urte guztian mantendu dudala maila hori, apirilean hasi eta iraila arte.
‎Nafarroa Bai sendotzeko bidean, koalizioa osatzen duten alderdiek eta independenteek beste akordio bat egitearekin ados dago Eusko Alkartasuna, baina ez du uste, Aralarrek proposatu duen moduan, eperik jarri behar denik. Atzo, Iru, a Park hotelean koalizioa sendotzeko proposamena aurkeztu zuen EAk, eta dokumentu horretan nabarmendu du Nafarroa Baik, iraungitze datarik, ez duela.
‎Erritmoa: bizkaitarrak ezaugarri hori nabarmendu du. Finalerdietako ligaxkan sartzeko azken koska Berasaluze VIII.a izan zuen Azkaingoak.
‎Oso huts gutxi egin ditu. Nik hori nabarmenduko nuke. Bere lanarekin ez zegoen gustura, baina bai sufritzen eta lan egiten jakin zuelako.
‎Eduardo Frei presidenteordea, berriz(), Piñerak baztertzen duen dikotomia hori nabarmentzen hasi da, igande gauetik bertatik: Justiziak aurrera egin behar du herri honetan, eta ez diogu oztoporik jarri behar barkamenaren eta aministiaren legeekin.
‎Kantuak, zauriak ixteko ukendu. Jose Angel Irigarai idazleak, kontzertua hasi aurretiko aurkezpenean, hori nabarmendu zuen. Haizea Garizumakoa Ordorikaren ibilbidean mugarria izango dela ziurtatu zuen:
‎Errebotean primeran moldatzen da eta defentsa ikusgarria dauka. Eta Antxon anaia ere horretan nabarmentzen da. Oso pilota gutxi galtzen duen pilotaria da.
‎Eraso egilea Irakeko militar jantzitan zegoen, eta hori nabarmentzean, Hekmat Khalaf gobernadore ordeak haserrea azaldu du: Agerian geratu da segurtasun indarrak oso ahulak direla eta tartean infiltratuak ere badirela.
2010
‎Iaz kaleratu zuen aurreko eleberria Austerrek, Ikusezin (Alberdania), eta haren aldean, Sunset Park narrazioa jarraitzeko exigenteagoa edo egituran nahasiagoa dela uste du Mujika Iraolak. Ezaugarri hori nabarmendu du Aranak ere, hain zuzen, goraipatzeko. Birtuosismo puntu bat ikusten diot Austerri azken liburuetan eta bereziki honetan.
2011
‎Oso film magikoa izango da. Naturaren pisua nabarmena duten lekuetan egingo dira grabaketak, eta musika eta argiztapenaren bidez presentzia hori nabarmentzea da xedea».Atalka dago eraikita filma, artzainaren bidaiaren arabera, eta unitate propiorik izango ez badute ere, bakoitzari nortasun propioa eman nahi izan diote. Bardeako desertu giroan bukatuko da filma, transhumantzia prozesuari oihartzun eginez.
‎Besteak beste, PPko gobernuak eta ETAk 1999 urtean izan zituzten elkarrizketetan bitartekari lana egin zuen, Zamorako gotzaina zen garaian.Egiaztatze batzordeaJoan den astean aurkeztutako Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi zuenez, Euskal Herriko hainbat eragilerekin bildu da azken asteetan, eta euskal Elizako ordezkariekin ere hartu emanak izan ditu. El Correo egunkariak atzo argitaratutako informazio baten arabera, bilera horietan parte hartu zuten Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak eta Angel Maria Unzueta Bizkaiko Elizbarrutiko bikarioak.Egunkari horrek nabarmendu du, halaber, irailaren 26an Mario Izeta Bilboko gotzainak «indarkeria eta mehatxuen amaiera egiaztatzeko» beharra adierazi zuela Bizkaiko hiriburuko Santiagoko katedralean irakurritako artzain gutunean, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aipatu gabe. Bakearen eta bizikidetzaren alde «ahaleginak batzera» deitu zuen Izetak, eta bakea lortzeko abian diren ekimenak «balioesteko» eskatu zuen.
‎arteko erlazioak ikertu dituzte. Bat bateko gertaerek eta politika sistematikoetan egindako aldaketek ekonomian izan ohi dituzten ondorioak ulertzea da politika makroekonomikoen helburu nagusietako bat, eta Akademiaren arabera, alor horretan nabarmendu dira bi ekonomistak.Thomas J. Sargentek (Pasadena, AEB, 1943) politika ekonomikoan egindako aldaketek denboran ekonomian dituzten eraginak aztertu ditu. Garrantzi berezia eman dio eragile ekonomikoek uneko politika ekonomikoaren gainean dituzten itxaropen eta usteei.
‎Lan dotorea egiten ziharduen bigarren kartzelan ordura arte. Ariketa horretan nabarmendu zen Gaztelumendi, orduan lortu zuen teknikaz harago entzuleak bereganatzea. Ordura arteko ariketetan mailari eutsiagatik eta lan ona eginagatik, bertsoak teknikaz harago borobiltzea falta izan zuen entzuleak bereganatzeko.
2012
‎Igoerarik txikiena da 2007ko abendutik, hain zuzen ere. Datu hori nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak. Langabezia hazkundearen %72 Nafarroan gertatu da, eta Araban pixka bat egin du behera langabe kopuruak.
‎Errepideak ezin dira erakundeen aurrekontuen bidez bakarrik finantzatu, eta erabiltzaileek ere ordaindu egin behar dute. Ideia hori nabarmendu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasunerako eta Bide Azpiegituretarako diputatu Larraitz Ugartek, Debagoieneko alkateekin gaiaz aritzeko egindako bileraren ostean. Ugartek ohartarazi du Aldundiak eta Bidegik 20 urterako zorpetzea dutela errepideengatik, eta egoera horren ardura aurreko diputazioetako agintariek dutela.
‎Batik bat Frantziatik, Alemaniatik eta Erresuma Batutik iritsitako turista kopurua ugaritu da uztailean. Datu hori nabarmendu du, hain justu, Eusko Jaurlaritzak: «Atzerriko turistentzako norako gisa sendotu da Euskadi».
2013
‎«Arreta aldaketetan jarriz gero, berrikuntzari buruzko irakaslerik hoberena bizitza bera dela konturatuko gara». Collective Intelligenceko lehendakariak sinbologia aipatu du berrikuntzaren etengabeko izaera hori nabarmentzeko. «Sinboloak sortzearekin, gauzei esanahia ematen hasi zen pertsona».
‎Ikuspegi edo praktika posible bat da, baina ez bakarra. Garrantzitsua da hori nabarmentzea. Proposamen hori izango litzateke nork bere burua ispiluaren aurrera jarri, begiratu eta ea zer ikusten duen aztertzea.
‎Topikoez edo aurreikus daitezkeen espektatiba horiez baliatu, eta gero bere golak atearen angelutik sartzeko erabiltzen ditu». Ez dira hilabete asko Canok Twist eleberria gaztelerara itzuli duenetik, eta agian horregatik nabarmentzen du Atxagaren bertute hori bereziki. Izan ere, gai arantzatsua da Canoren eleberrikoa, eta beldur apur bat ere izan zion horregatik gaztelerazko itzulpenak izango zuen harrerari.
‎Eta Agertoki Berdean, Nauticool en edo Terrazetan, hor bai, hor programazioa askoz ere irekiagoa da. Nazioarteko komunikabideek, hain zuzen, jaialdiaren irekitze hori nabarmendu dute. Oro har, bai Europako eta baita AEBetako jaialdi asko ere, irekiago gisa definituta ez dauden arren, Donostiakoa baino askoz ere heterogeneoagoak dira.
‎Egingo ez balute, gizarteak ez luke ulertuko». Bide horretan, euskal gizarteak atzo emandako babesa baliatzeaz mintzatu zen Irastorza, eta ideia hori nabarmendu zuen Etxaburuk ere: «Herri honen ordezkariek kontuan eduki behar dute gaur gertatutakoa, baina, aldi berean, hartu beharreko erabakietan lagunduta sentitu behar dute».
‎Txostena «manipulatua» dela garbi utzi du, baina ez du sartu nahi joko horretan. Hezkuntzaren alde lanean segituko dutela, hori nabarmendu du etengabe: «Eskola parte hartzaileagoa, haurren eskubideak aintzat hartzea, eta euskaratik eleaniztasunerantz jotzea, horiek ditugu xede».
2014
‎Beharrezkoa zen bertako kirolariei tarte hori eskaintzea», zioen atzo goizean erakusketa ikusten ari zen Alfonso Ramirezek. Asmo horrekin antolatu dute erakusketa, eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Kultura zuzendariak ere ideia hori nabarmendu nahi izan zuen erakusketa zabaldu zen egunean: «Saskibaloia ez da gaur egun hasi den kirol bat.
‎Eta alderantziz, krisi bat jasan eta erietxera joan behar badu, han has dadila gizarte arloko lehenengo laguntza jasotzen, medikuaren artarekin batera eta beste inora joan beharrik gabe. Komunikazioaren beharra Ideia hori nabarmentzen dute Jose Antonio de la Rica eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea arreta soziosanitarioko koordinatzaileek: herritar bati zerbitzua ematen zaionean, zerbitzu hori «soziosanitariotzat» jo ahal izatea funtsezkoa da, «gizarte arlokoa zein osasun arlokoa izan».
2017
‎Auzibide bat baino gehiago hasi zituen iaz; errate baterako, EAEko Auzitegi Nagusiak ebazteko du ingurumen baimen bateratuaren aurka paratutako helegitea eta horren kautelazko etetearen eskaera. Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian hasitakoa zen bertze auzibide bat.2 salak ez du tramiterako onartu «kautelazko neurriak eskatzeko idazkia», eta hori nabarmendu du Ingurumen Departamentuak bere oharrean. Hala ere, auzitegiak «administrazioari» agindu egin dio «ez dezala gauzatu epaitegi honi bertan behera uzteko eskatu zaion ekintza», EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak ebatzi arte jatorrizko auziari buruz:
‎Ba ote irizpiderik zehaztuta, besteak beste, kontuan hartuko duena euskal kulturaren aldeko printzipioa, zoritxarreko protagonista horren eginak baloratzea, eta horretarako azalpen jakingarriak eman ditzakeenarengana jotzea? Ba ote goi agindurik, euskalgintzan nabarmendu den pertsona hori nabarmentzeko, eta behar duen kobertura eskaintzeko. Terrorismoa. Floridako (AEB) aireportuko sarraskia ekintza terrorista izan den ala ez kalifikatzeko Washingtonen edo albiste agentzia ahalguztidunen zain egon behar al du komunikabide batek, demagun EITBko irratietako albistegiek?
‎Hemengo jokaleku politikoak bere bidea egingo du, gizarteak erakutsi baitu beti etorkizunarekin konpromiso sendoa duela. Juristok begi bistakotasun hori nabarmendu nahi izan dugu.Zein analisi egiten duzu Kataluniako Gobernua egiten ari den lanaz. Politika konplexua da, eta alderdi denen bokazioa da hauteskundeak irabaztea. Baina Kataluniako prozesuaren erronka nagusia da gizarte zibilari esker sendotu den aniztasun politikoa bere alde hartzea.
2018
‎Erkoreka Justizia sailburuak argitu zuen ez dutela ezezko horiei buruzko informazio ofizialik, baina, hala balitz, «albiste txarra» litzatekeela.Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Erkorekak Espainiako Konstituzioko 25 artikulua ekarri zuen gogora. Esan zuen artikulu horretan nabarmentzen dela espetxeratzearen helburua «gizarteratzea» dela, eta gradu aldaketa eskatzea, beraz, «aurreikuspen konstituzionalen» barruan dagoela, eta «Euskadiren sozializazio eta normalizazio politikorako positiboa» litzatekeela graduz aldatzeko eskaera horiek aintzat hartzea.Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu zuen beraiek bere garaian hainbat proposamen egin... «Egungo legedia aintzat hartuta, gradu aldaketei buruzko aurreikuspen zehatzak egin genituen, baina gobernu zentralak eta espetxe politikako arduradunek ez zituzten aintzat hartu».
‎Ez dute nahi gobernu aldaketa batek eraginik izatea aurreko astean Espainiako aurrekontuetan PPrekin eginiko akordioan adostuetan? 540 milioi euro inbertsioetan 2020ra arte, eta pentsioen igoera?. EAJko buruzagiek bi alor horiek izan dituzte hizpide asteburuan, Vocento eta Noticias taldeetako komunikabideei eskainitako elkarrizketetan. Eta ideia hori nabarmendu zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere. Madrilgo egoera zuzenean aipatu ez arren, «egonkortasun instituzionalaren» garrantzia azpimarratu zuen, «inbertsioari eusteko eta ekonomia produktiboa babesten laguntzeko».
‎Nafarkoopeko bi proiektuen artean, beraz, 300.000 mila euro. Eta orokortasun hori nabarmendu nahi izan du Goienerreko zuzendariak: «Inbertsioa ez da proiektu jakin batean, dirua kooperatiban jartzen du bazkideak, eta kooperatibak proiektuen portfolio bat sortzen du.
‎Aurten Iruña Taldeari egokitu zaio ohorea, txandaka hartzen dute taldeek egun horretan ikurrina astintzeko eta musika jotzeko ardura?. Ikurrina ez ezik, Nafarroako bandera eta arrano beltza atera dituzte plaza erdira emanaldia abiatu aurretik, eta txistularien doinuei jarraikiz airean dantzan paratu dituzte.Joseba Asiron alkateak hori nabarmendu du. «Urtero ekitaldi honetan ikurrina mantendu da.
2019
‎Sindikalizatu ziren arte lan baldintza «eskasetan» aritu direla esan zuen, eta egoera hobetzen hasi denean enpresa langileen aurkako jazarpena erabiltzen hasi dela azaldu zuen. Langile batzordeko bozeramaileak, Houssine Yagoubik, hori nabarmendu zuen, eta kaleratutako lau langileak izan zituen gogoan: «Mina ez digute Poliziaren borrek ematen, kaleratutako lankideek baizik».
‎M. Del Valle/ FokuLaguntzeko prestEgoera latzak badira ere, elkartasuna berehala agertu ohi da horrelakoetan. Leizeagak hori nabarmendu zuen: «Egun samina izan zen, negar egiteko eguna.
‎–Giorgionek izen bat ematen zion argi honi?, dio poema baten hasieran, adibidez: intertestu piktorikoa, literarioa baino gehiago.Plastikotasunaren autokontzientzia hori nabarmentzen da irudion antolaketan ere, ia narratiboki baitaude elkarri lotuak, eta aurrerantz mugitzen dira beti, destolestuz bezala, sekula gehiegi zamatu gabe baina sakon barneratuz irudi bakoitzean: –Burruntzaliaren ilargi/ maspildu eztainuzkoa/ altxatzen da mendiaren ostetik/ eta jaisten lapikora/ belaunaldiak zerbitzatuz/ lurruna dariola/ baratzean/ hazitik etorritakoa bilduz/ patatekin loditurik?. Halatan, nago Bergerren poesiak hainbat mailatako irakurketak ametitzen dituela, eta, ondorioz, hainbat modu erabat desberdinetan goza daitekeela, hala axaletik leituta (irudien bizitasunetik) nola lerro bakoitza bizpahiru bider irakurrita ere, Bergerren iruditeriak atzean duen lirismo sarkorra zukutze aldera.
2020
‎Zelaaren helburua da hurrengo ikasturterako indarrean egotea, baina ikusi da hala ote den. Ministroen kontseiluaren osteko agerraldian, Zelaak «oso oso garrantzitsutzat» jo du hezkuntza sistemak ikasleen arteko berdintasuna bultzatzea, eta horregatik nabarmendu du helburu nagusia ikasleak eurak direla: «Nahi dugu ikasleen artean bereizketarik ez egotea, ez hezkuntza sisteman sartzen direnean, ez eta irteten direnean ere.
‎Ezaguna da Bilboko Guggenheim museoak emakumezko artistekin duen zorra. Urte luzez erabat anekdotikoa izan da emakumezko sortzaileei eskainitako erakusketa indibidualen kopurua, eta hondo horren kontra nabarmentzen da, horregatik, Clarki eskainitako erakusketa. Aurten, ordea, emakumezkoek presentzia ia etengabea izango dute museoan, Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak iragarri duenez.
‎Metatu, lotu, tolestu, margotu, bihurritu, moldekatu, kendu, eskegi, iltzatu, itsatsi, moldatu, eutsi, zeharkatu, marraztu, eraldatu, luzatu, txertatu, zerratu, orekatu, bildu, ezabatu, bermatu... Gutxi izango dira hiru hamarkadako ibilbidean Pello Irazu artistak (Andoain, Gipuzkoa, 1963) esploratu gabe utzi dituen eskulturaren adarrak, eta, hain zuzen ere, eskulturaren auziei aurre egiteko modu ireki hori nabarmentzen du orain Bilboko Carreras Mugica galerian ireki berri duen Dardara izeneko erakusketako azalpen testuak. 2019an sortutako 30 eskultura, erliebe, marrazki eta margolan inguruk osatzen dute bilduma, eta pieza horiek guztiek elkar nola kutsatzen duten da artistari deigarrien egin zaiona.
‎Kostaldeko udalerri turistikoetan ezin da baztertu jarduera handia egotea; oso urriti joan gabe, bigarren etxeak dituztenek egun gehiago egingo baitituzte Euskal Herrian. Bakioko (Bizkaia) alkate Amets Jauregizarrek aldagai hori nabarmendu du. «Guk ez dugu herrian hotel handi askorik, baina bigarren etxe asko daude; Bilbotik eta ingurutik etortzen dira, eta udan espazio publikoan ibiltzeko gura handia egongo dela uste dugu».
‎Plan horiek indarrean daude osasun larrialdia ezarri arren, baina protokolo aldaketek kolokan jar ditzakete jardun batzuk. Horregatik nabarmendu du desinformazioak «beldur gehigarria» eragin dezakeela: «Erditzea, berez, zaurgarritasun handiko prozesu bat da, eta horrelako egoeretan aukera gutxiago duzu erditzea kontrolatzeko».
‎Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko ezbeharra gertatu eta segituan antolatu zuen kabinete krisia Iñigo Urkulluk. Hori nabarmendu zuen atzo lehendakariak, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 5era aurreratu dituela iragartzeko prentsa agerraldian. Baina ez da istripua gertatu zen tokira joan azkeneko egunotan, «eszenifikaziorik» ez duelako egin nahi izan.
‎hango hezkuntza batzordean, luze jo dezake eztabaidak, eta zuzenketa bidez hasierako proposamena aldatu daiteke. Ministroen kontseiluaren osteko agerraldian, Zelaak «oso oso garrantzitsutzat» jo du hezkuntza sistemak ikasleen arteko berdintasuna bultzatzeari, eta horregatik nabarmendu du helburu nagusia ikasleak eurak direla: «Nahi dugu ikasleen artean bereizketarik ez egotea, ez hezkuntza sisteman sartzen direnean, ez eta irteten direnean ere.
‎«Dirua anitzetan da deus ez egiteko aitzakia; diru hori non jarri da kontua, ordea, lehentasunak ezartzea». Mezu hori nabarmendu dute Kondestablearen jauregian egindako jardunaldian parte hartu duten zahar batek baino gehiagok, hain zuzen. Espainiako Kongresuak 2006 urtean onartutako Mendekotasun Legea jarri dute plataformako kideek, zehazki, mahai gainean.
‎Haren egoera salatu dut lehen hitzaldian, eta oso irmoa izan naiz. Egunotan egin ditudan elkarrizketetan ere gai hori nabarmendu dut, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako. Argi izan dugu ez genuela nahi Europako Parlamentuko lehen orduak soilik izan zitezela gu iritsi garela ospatzeko, baizik eta baita hura ez dagoela salatzeko ere.
2021
‎Gainera, erkidegoko ikus entzunezkoen sektorea bultzatzea da kontseiluaren beste funtzio bat. Ximo Puig Valentziako Gobernuko presidenteak ideia hori nabarmendu du, kontseiluaren kargua hartzeko ekitaldian: «Ikus entzunezko industria sustatu, hedatu eta sendotzen lagunduko du».
‎Arraun Lagunak izan da iraileko lehen bi igandeetako trainerurik onena, bi estropadak irabazita. Nagusi izan dira, eta lorpen hori nabarmendu du Pescadorrek: «Asko kostatzen da Kontxa irabaztea, eta jende askok ez du lortzen.
‎Aniztasunaren eta Eskubideen %100 GKEak zehaztu duenez, dekretu berria indarrean sartu aurretik 300 lagun inguruk lortua zuten —Buenos Aires probintzian bakarrik—, bide administratibo edo judizialetik, jaiotza agiriak zuzendu eta bertan generoa zehaztuta ez azaltzea, edo genero norma binariotik kanpoko identitate bat erregistratzea, eta pertsona horiek nortasun agiri berria eskuratzeko zain zeuden. Horrez gain, GKE horrek nabarmendu zuen ezen, Mauricio Macriren gobernuaren agintaldian(), sententzia irmoak eta aldeko irizpen bat izanda ere, uko egin zitzaiola nortasun agiri berriak jaulkitzeari, eta horrek dokumentaziorik gabe utzi zituen dozenaka lagun.
‎Alde horretatik, Amaia Alvarez NUPeko Zuzenbidearen Historiako irakasleak jakintzaren alor hori nabarmendu du: «Erregina zen, orduan gogoratu dezakegu Nafarroako erregin bezala, baina batez ere izan zen intelektual bat; hala izan zen hezia.
‎Lurraldeko hainbat toki zahar eta klasiko musika molde berriekin girotzea: nahasketa hori nabarmendu du Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak: «Jaialdiarekin, Gipuzkoak ezkutuan dituen gaur egungo hainbat paraje eta artista erakutsiko ditugu.
‎Hirigoienentzat hautua zaila izan bada ere, lehen inkesta horretatik nabarmentzekoa egiten zaio Arño Laxage i grabatu zioten Gure etxen badira kantua, Aloze Ziboze Onizagainen (Zuberoa). Hirigoienek berak anitz kantatu izan duen abestia da, parte den BBAX taldearekin.
‎Aurrez ere hainbat sari jasoak zituen Paul Mas zuzendariaren Précieux animaziozko laburrak, eta horixe gailendu da Debako (Gipuzkoa) 14 Animadeba jaialdian ere. Film Onenaren Saria eman dio epaimahai profesionalak, eta ikusleek ere lan hori nabarmendu dute, publikoaren saria emanda.
‎azalik gabekoa dela. Eta ezaugarri hori nabarmendu du egileak ere. Normalean, izan ere, galleta edo bixkotxez egindako oinarri bat izaten du gazta tartak.
‎Hiru erakunde publikoren arteko lankidetza izango du kanpainak; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak arlo hori nabarmendu zuen atzo aurkezpenean, eta gogorarazi zuen Euskararen Agenda Estrategikoan ezarrita dagoela arnasguneak zaindu eta indartu behar direla. «Programa honek arnasguneei euskararen biziberritze prozesuan duten garrantzia eman eta zaintzen lagundu nahi die».
‎Besteak beste, presidenteek Europako funtsak izanen dituzte mintzagai, eta, hain zuzen ere, horregatik nabarmendu du Mendiak Urkulluk parte hartzearen premia. «Oso gai garrantzitsua da Euskadiren etorkizunerako; han egoteak berebiziko inportantzia du».
‎Izan ere, hauteskunde gaueko eta biharamuneko adierazpenak aztertuz gero, nahiko argi geratu da Berdeak eta FDP indar handiaz sartuko direla hurrengo gobernua osatzeko negoziazioetan, jakin bai baitakite bi indar handiek, SPDk eta CDU/ CSUk haiekin elkartu nahi dutela datorren agintaldian boterean egoteko. Liberalen buruzagi Christian Lindnerrek ideia hori nabarmendu zuen atzo, bere alderdia eta ekologistak «aldaketarenak» direla adierazita.
‎Inork ez du hagaxka magikorik izan. Oro har, prozedurei dagokionez, neurrien egokitzapen hobe bat egon da; hemengo egoerarekin alderatuta, hori nabarmenduko nuke, batez ere. Baina, gero, kontraesanak mundu osoan egon dira.
‎Egun, atzelariek ia ezinezko dute banaka txapelen bat janztea, baita gertu egotea ere. Binakakoa da haien txapelketa; horretan nabarmendu daitezke. Eta oraingoan, ari dira.
2022
‎Beraz, uste du, nahiz eta Ternuarentzako aukera hau «sekulako publizitatea» izan daitekeen, funtsezkoa dela enpresa horrek kooperatibarekin duen harremana mantentzea. «Niri interesatzen zaidana emakumeen onura da, haien lana dagoelako horren atzean, eta hori nabarmendu behar da. Ternuak posible egin du txano horiek hemen ikustea; bestela, ezinezkoa litzateke».
‎Lehen hitza jartzean, asmatu beharreko kontzeptuak hitz horretako zein hizki dituen zehazten du, hizki hori kolore batez nabarmenduta. Letra horiz nabarmentzen badu, esan nahi du hizki hori baduela, baina ez dagoela behar den tokian jarrita. Hizki hori berdez nabarmentzen badu, aldiz, esan nahi du hizki hori toki egokian jarrita dagoela.
‎Errusiak ez du baztertzen neurri «tekniko militarrak» hartzea, ikusten badu AEBek eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ez dutela borondaterik Ukrainako auziaren bueltan segurtasun berme «sendoak eta lotesleak» negoziatzeko. Hori nabarmendu du Moskuk, Kremlinek egindako segurtasun eskariei erantzunez Washingtonek eta aliantza militarrak egindako planteamenduari ihardetsiz. Errusiaren ustez, AEBek ez diote «modu eraikitzailean» erantzun segurtasun bermeei buruz egindako proposamenari.
‎Errusiak ez du baztertzen neurri «tekniko militarrak» hartzea, ikusten baldin badu AEBek eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ez dutela borondaterik Ukrainako auziaren bueltan segurtasun berme «sendoak eta lotesleak» negoziatzeko. Hori nabarmendu zuen Moskuk atzo, Washingtonek eta aliantza militarrak Kremlinek egindako segurtasun eskariei erantzunez egindako planteamenduari ihardetsiz. Errusiaren ustez, AEBek ez diote «modu eraikitzailean» erantzun segurtasun bermeei buruz egindako proposamenari.
‎Zehazki, «Ukrainako indarren eta unitateen erasoari aurre egiteko laguntza» eskatu dutela adierazi zuen. «Haien eskaerak hori nabarmentzen du egoera okertzen ari delako eta Kieven mehatxuengatik, errepubliketako herritarrak etxea uztera behartu baitituzte eta Errusiara ebakuatzen jarraitzen dute», Peskovek Itar Tass agentziari erran zionez. Putinek herenegun jaso zuen Senatuaren babesa tropak atzerrian erabili ahal izateko.
‎Irungo (Gipuzkoa) Uvesco taldeak, ordea, 2020 urtean irabazitako merkatu kuotari eustea lortu du 2021ean. Fakturazioa zertxobait apaldu da BM eta Super Amara supermerkatuetan, 954 milioi eurotik 936 milioira, baina kopuru hori nabarmentzekoa dela uste du Uvescok, 2020ko %23ko igoeraren zatirik handienari eutsi diolako. Aurten, berriz, mila milioiko fakturazioa espero du enpresak:
‎Proiektua AEBen eta Japoniaren arteko koprodukzio bat da, eta lankidetza hori esparru guztietan igar daiteke. Pertsonaien arteko elkarrizketa gehienak japonieraz idatzi dituzte, eta hori nabarmentzeko modukoa da, kontuan izanik telesaila nagusiki Mendebaldeko publikoak kontsumituko duela.
‎Partaideak lehiarako prest daude dagoeneko. Hori nabarmendu dute, behintzat, ekitaldiaren harira sareetan plazaratutako bideoan: «Desapiyorako, Igeldo, prest!
‎Sarritan, harrobiko kirola gertakari tamalgarriengatik izan ohi da albiste, baina badaude aurkakoa erakusten duten adibideak ere. Hori nabarmendu nahi izan du Tolosa CF klubeko futbol atalak: «Aurten, Gipuzkoako Futbol Federazioak ohar berezi bat bidali zigun klub guztiei hainbat partidatan sortu diren liskarrengatik, baina badaude kirol legez beteriko istorio asko ere».
‎Bost aretoko bi ilara simetriko hartzen ditu instalazioak, esaterako, eta simetrikotasun hori nabarmendu du artistak egitura pneumatikoen koloreekin: zuri kolorekoak jarri dituelako alde batean, eta beltzak bestean.
‎defentsa politikan dute «lehentasun». Hori nabarmendu zuen Lloyd Austin Defentsa idazkariak atzo, Singapurren, segurtasunari buruzko nazioarteko Shangri la goi bileran. «Gure lagunen ondoan egongo gara haien eskubideak defendatzeko.
‎Kontuak kontu, Donostia Arraun Lagunak izan zen atzoko lehena; Lugañene, iazko Kontxako Banderako garailea, azkarrena izan zen, ziabogan zein helmugan. Lan bikaina egin zuten donostiarrek, eta hori nabarmendu zuen Xubane Uribarrena arraunlariak: «Behar genuen horrelako estropada bat, onenak izatea.
‎Hasierako hiru hilabeteetako lanak ez du ematen azken errendimenduaren arrazoia, baina bai gorputza edo egitura. Lor dezakezu estropada batzuetan ondo aritzea, baina gabezia horiek azaldu egiten dira azkenean, eta hori nabarmenduko nuke gabezien artean. Ligak erregulartasuna eskatzen du, eta guk ez dugu izan.
‎Hor doan hori da jainkotiar Tempestentzat». Norbanakoak jainko izatearen ideia hori nabarmentzen da kontrazalean ere: «Jainkoak edonon daudela, metroaren esperoan edo loteria erosten.
‎“Jasotzen ditugun deietako anitzek badute harremana jarrera suizidekin; trebatutako lantalde bat dugu dei horiek artatzeko”. Hezkuntza emozionalaren beharra aipatu du Etxabarrik ere, eta ideia hori nabarmendu du Carlos Artundok ere. “Kezkatuta gaude; zerbitzuak behar dira, bai eta komunitate osoa adi egotea ere”.
‎Hamarren bat kendu dio hiruhilekoen arteko datuari (%0, 2tik %0, 1era), eta urte artekoari (%3, 9tik %3, 8ra). Azken hori nabarmendu du estatistika erakundeak, askoz hobea delako, baina agerian uzten du 2022 urteak bi zati oso desberdin izan dituela: pandemiaren osteko errebote indartsuarena lehenik, eta Ukrainako gerrak eta inflazio handiak zigortutakoa bigarrenik.
‎Orain, janariak eta edariak dira atal inflazionistena. Horien barruan nabarmentzen dira azukrea(+ %66, 7), olioa(+ %32), esnea(+ %31, 7), arrautzak(+ %30, 3) eta patatak(+ %21, 3).
‎«Gure izaera kolektiboa itunzalea da, bai lurralde barruan, bai handik kanpo. Eta hori nabarmendu beharra dago egungoaren moduko garai nahasietan».
‎Eta narritasun horrek minbiziaren mekanismoak aktibatu ditzake». Horregatik nabarmendu du Gisasolak prebentzioa ezinbestekoa dela. «Egurra naturala denez, engainatu egiten gaitu.
2023
‎Kieveko iturri ofizialen arabera, Errusiako indarrek 50 misil baino gehiago jaurti dituzte azken orduetan. Hori nabarmendu du Denis Xmihal lehen ministroak. Eta herrialdeko armadaren buruzagi Valeri Zaluzhnik salatu du Moskuk Itsaso Beltzetik jaurtitako bi misilek Moldaviako eta Errumaniako aire eremua zeharkatu dutela.
‎Berak zuzentzen duen museoaren adibidea jarri zuen Dyanganik galdera hori nabarmentzeko: «Macbak sei mila obra inguru izango ditu guztira bilduman.
‎«Gogorra da beti kezka horrekin bizitzea, are gehiago haur bat duzunean». Orain lasaiago dago, baina badaki etxebizitzarena arazo hagitz handia dela jende anitzentzat, eta horregatik nabarmendu du Harituren gisako kolektibo baten babesa hagitz inportantea dela.
‎Xi Jinping Errusian dago, eta Kievek abagunea baliatu du jakinarazteko Txinako presidentearen baieztapenaren zain dagoela Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak harekin telefonoz hitz egin dezan. Hori nabarmendu zuen Irina Verestxuk Ukrainako lehen ministrordeak atzo, Italiako Corriere della Sera egunkarian egin zioten elkarrizketa batean. Iruditzen zaio solasaldi hori «aurrerapauso bat» litzatekeela.
‎Bide hori nabarmendu zuen Itziar Irigoien EHUko Gipuzkoako campuseko ikerketa arduradunak ere: «Gure hizkuntzak terminologia zientifikoa, bibliografia, material didaktikoa behar ditu, eta, batez ere, euskaraz lanean ibiliko diren ikertzaileak».
‎Real Madrilek jokalari onak ditu lerroz lerro, eta talde izaera hori nabarmendu egiten zaio norbanakoen distira printzen gainetik. Futbol eraginkorra ondoen egiten duen taldea izaki, atzeko lerroak aurrekoarekin lotura estua du, eta zelai erdiak olioztatzen du makineria hori guztia.
‎Gutxienekoa baino gehiago irabazten duten horiei KPIaren %85 igoko diete soldata: horregatik nabarmendu du LABek azken hilabeteetan KPIa ez dutela bermatua izango langileek.
‎«Asko du barrura begiratzetik, sufritzetik, lanketatik eta garapen eta moldaketa aberatsetatik. Azken finean, heriotza eta pizte sinboliko hori nabarmendu nahi izan dut», laburbildu du.
‎«Gainbehera». Pankarta zabal batean hitz hori nabarmendu dute gaur, elkarretaratze batean, Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, ELA sindikatuak deituta. Ondoren, agerraldi bat egin dute, eta egoera horren erantzulea zein den adierazi dute:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia