2023
|
|
Autonomia eta kontrola aztertu eta gero, finantza zaintzaren jarduteko esparru materiala zehaztu behar da. Toki autonomiaren printzipioak ere toki erakundeen finantza jardueraren gainean islatzen da, eta jarduera
|
horrek
kontrolak izango ditu. Horregatik, beharrezkoa da lan honetan finantza jarduera zein den zehaztea, finantza zaintzaren jarduteko esparrua zehazteko.
|
|
Hasieratik, 1978an, EKren idazketa garaian, BOcANEGRA SIERRAk berak adierazten zuen moduan, zaintza hitza baztertzen joan behar dugu eta
|
horren ordez
kontrol hitza antolamendu juridikoan normalizatu eta arauetan sartu behar da. Asmo horrekin egin zen Toki Araubideari buruzko Lege zaharrean 1975eko erreforma.
|
|
Gogoratu behar dugu 2006an Toki Administrazioaren Erreformarako Liburu Zurian toki autonomian sakontzeko asmoarekin udalaren eskuetan eskumen sistema osoa aldatzeko asmoa zegoela, eta 2008ko krisia eta gero asmoa guztiz kontrakoa izan zen. Esangura horretan, toki administrazioaren erreformarako 29/ 2013 Legeak (TARJLak) kontrako bidea hartu zuen eta udal eskumenen gainean murrizketak ezarri eta gero
|
horren gaineko
kontrola ere gauzatu egiten du.
|
|
Beraz, udalaren ogasun jarduera guztia kontrolpean mantenduko da eta
|
horretan
kontrol teknika ezberdinak erabiliko dira: informazioa ematea, derrigorrezko txostenak, aurretiazko txostenak eta legezkotasunaren zuzeneko kontrolak.
|
|
Hori horrela, eta lan honetan askotan adierazi dudan bezala, 1978ko EKren ostean toki erakundeen gaineko ikuspuntua guztiz aldatu zen. Frankismo garaian toki autonomiaren aitorpenak egiten ziren, baina autonomia funtzional bezala adierazten zen,
|
horren gaineko
kontrola handia izanik (erregimen politikoaren ondorioz). Ez zegoen garai horretan benetako autonomiarik.
|
|
Horren harira, esate baterako, KAren otsailaren 20ko 14/ 2018 Epaia.
|
Horretan
kontrol teknikak eta koordinazio teknikak aipatzen dira bai autonomia erkidegoekiko baita toki erakundeekiko eta trataera berdina ematen zaie. Toki erakundeei dagokionez, bi harremanek (koordinazioa eta kontrola) toki autonomiarekin lehian dabiltza eta toki erakundez gaineko interesen mende geratzen da.
|
|
Horregatik, kontrolerako teknikek ere ezberdintasunak izango dituzte. Baina, kontuan izan behar dugu lurralde erkiderako egindako arauen traslazioa egin dela lurralde historikoetara, eta
|
horrek
kontrol tresnen arteko antzekotasuna ekarri du.
|
|
Finantza jarduera bada eta kontrol neurria erabiltzeak aurrekontu irizpide bati loturik badago, ez litzateke finantza zaintzako organo eskudunak honen kargu egin behar? Ondareari dagokion eskumena autonomia erkidegoari dagokio eta
|
horregatik
kontrolak berak egin behar du?
|
|
Eskumenen errepasoa egitean horien jatorria nondik datorren zehaztuko dugu. Beraz, hasierako zati bietan egin dudan bezala, toki autonomiatik abiatuta finantza jarduera aztertu eta
|
horren gaineko
kontrol jarduerara arte joango naiz.
|
|
Hasieratik adierazi dugun bezala, EKk finantza autonomia aitortu eta bermatu egiten du, toki erakundeen esparruan 140 artikuluan zehazten duen funtsezko osagai bat bezala. Horrek esan nahi du, FERREIRO LAPATZAk adierazten duen moduan, berezko baliabide propioak eta horien erabilera erabakitzeko gaitasuna ekartzen duela420 Baina argi utzi behar da ere toki ogasunen autonomia horrek mugak dituela eta, horretan oinarriturik, adierazi behar da inolako zalantzarik gabe tokiko finantza jardueraren esparruan kontrol zehatz batzuk gauzatzeko neurriak hartu ahal direla eta
|
horrek
kontrol tresnak ezartzeko betebeharra ezartzen duela. Kontrol neurriak justifikatzeko, EKren 31 artikuluak zehazten duenarekin bat eginez, finantza jardueran garatu beharreko justizia materialeko helburuak kontuan izan behar ditugu.
|
|
Ez dugu hemen errepikatuko 1981ko otsailaren 2ko KAren epaia. Argi utzi dugu lehenengo zati
|
horretan
kontrolak legaltasunaren inguruan egin behar direla eta ez dela egongo aukera kontrolik. Argi utzi dugu ere, kontrola ezin daitekeela orokorra izan, egintza eta akordio konkretuen gainean oinarritu behar dela.
|
|
Baimentze egintzak, esaten du epaiak, prebenitze aldera ematen dira zorpetzearen esparruan, Estatuari etor dakizkioken kalteak prebenitzeko, alegia. Toki erakundeak baimendutako gehiegizko zorpetzea gainditzean, Estatuaren oreka ekonomikoan kalteak eragin ahal izango ditu eta, ondorioz,
|
horren
kontrola egin behar da. Toki erakundearen zorpetzea egokia den ala ez ikuskatuko dela dirudi.
|