Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2014
‎Gainera, bertsolaritza sarritan iristen ez den tokietara iristea ere erdietsi zen. Orain ere, bide horri jarraituko diote. Gainera, abenduan izan zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak bertsozaleengan eragin zuen olatuaren ubera profitatzeko parada izango da Nafarroan ere.
‎Tailerrean finkoak diren bezeroen autoak ondo ezagutzen dituzte. Ezagutza horri jarraituta baliatzen dute sena. " Baina aitortu behar dut beti ez dugula asmatzen; batzuetan, bestelako azterketa batzuk egiten ditugu ordenagailuen bitartez".
‎Kontseilariari eskutitz bat idatzi zion Unanuek iaz, baina ez zuen erantzunik jaso. Horren ostean, haren dimisioa eskatzeko sinadura bilketa egin zuten, baina gauzek bere horretan jarraitzen dute.
‎bi solairu kendu beharrean, bakarra kentzea, esaterako". Aukera horri jarraituta, udalak" milioi bat euro" aurrez dezakeela deritzo. " Zortzi milioi euroko eraikin bati buruz ari gara", gogorarazi du.
‎Kamiseten ideiak arrakasta izan duen arren, aurrerantzean, familiak ez du horren ardura izango, jada Madrilen baitira transplantea noiz egingo dioten zain. Hala, Aspanovas elkarteari helaraziko dio elastikoko irudia, hark gai horrekin jarrai dezan, hala nahi izanez gero.
‎Hori dio Eusko Jaurlaritzak, baina ez dute gauza bera pentsatzen Sopuertako hainbat gurasok. Argi dute eredu publikoaren eskaintza izatea oinarrizko eskubidea dela, eta hori lortu arte bide horretan jarraitzeko asmoa azaldu dute.
‎Hark, baina, oraingoz nahiago du horretan askorik ez pentsatu: " Oraintxe grabaketekin gozatzen ari naiz, eta horretan jarraitu nahi dut buru belarri".
‎Gustatzen zaion horretan jarraitu nahi du, aktore lanak" jende asko ezagutzeko eta harremanak eta ahoskera lantzeko ikaragarri lagundu" baitio.
2015
‎Izugarria izan zen Ertzaintzak Kukutza hustu eta eraitsi zuten egunetan izan zuen jarrera. Herritarrek behin eta berriz salatu zuten Poliziaren jarrera, baina bere horretan jarraitu zuten. Rodolfo Ares orduko Herrizaingo sailburuak Poliziaren jarduna txalotu zuen behin eta berriz, baita orduko Bilboko alkate Iñaki Azkuna zenak ere.
2016
‎Abenduaren 20an, Lamelak zazpi gaztetatik lau aske utzi zituen bermerik gabe. Halere, egoerak egongaitza izaten jarraitzen du euren aurkako karguak bere horretan jarraitzen baitute.
‎" AEBetan, esaterako, nahitaezkoa da, profesionalki txakurrak hazten dituztenentzat izan ezik". Europan ere badira neurri horri jarraitzen dioten herrialdeak.
‎XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, pil pilean zegoen Europan mugimendu higienista, Frantzian eta Ingalaterran bereziki, eta joera horri jarraitzea erabaki zuen Iralak langileentzako etxebizitzak eraikitzeko orduan. Jatorrian, landa eremuetako bizitzako abantailak industriaren hazkundearekin eta errentagarritasun ekonomikoarekin batzea zen helburua.
‎Trikitilarien laguntza izaten dugu, eta eskertzekoa da. Laguntza horri esker jarraitzen dugu guk lanean.
‎Andazarrate gailurreraino bidean ikusten zituen gaztetan Atxagak korrika apustuak, eta, batez ere, bizikleta karrerak. Afizio horrek ia bere horretan jarraitzen du Asteasun, Aitzondo Txirrindulari Elkarteari esker. Abenduan antolatzen den ziklo krosa eta Aitzondo klasika dira elkartetik bultzatzen dituzten urteko ekintza nagusiak.
‎Eskoriatzan, asteartean hasi ziren urteurreneko ekitaldiekin. Begoña Pedrosa dekanoak (Areatza, Bizkaia, 1975) azaldu duenez, 40 urtez" eragiten" aritu dira, eta" gutxienez beste 40 urtez" horretan jarraituko dute.
2017
‎Zabaldutako gune hori mantentzen saiatuko dira, beraz. Lokala okupatu zutenean" herrian zegoen hutsune bat" betetzeko okupatu zutela diote, eta bide horretan jarraitzeko asmoa dutela: " Ahalegina egingo dugu hemendik bota ez gaitzaten".
‎Lemoako Gantzabal mendian gurutzea eta ermita eraiki zituzten faxistek gerra ondoren, eta 2014an erabaki zuen Lemoako Udalak gurutzea bota eta, ermitaren ikur eta sinbolo erlijiosoak kendu ondoren, eraikina berreraiki eta aterpetxe bihurtzea. EAJ eta EH Bilduren babesa izan zuen orduko erabakiak, baina oraindik ere bere horretan jarraitzen dute frankistek egindako bi oroitarriek. Plaka ere bazuen Gantzabalgo gurutzeak.
‎Hau da, prebentzio eta erantzun dinamika batean sartu, eta ahaztu egiten dugu gozamenerako espazioak sortu behar ditugula, jaiak horretarako baitira. Azkenaldian lan handia egin da festa eremuetan espazio seguruak sortzeko, eta bide horretan jarraitu behar da, baina ez dugu ahaztu behar espazio gozagarriak sortzea ere behar beharrezkoa dela. Genero zapalkuntzaren oinarrietako bat hor dago, eta horren eraginez gertatzen dira, gerora, horren larritzat jotzen ditugun erasoak.
‎Krisitik ateratzea gehien kostatzen zaien horiei, alegia. Beste arlo batzuetan ekonomia suspertzen ari dela nabaritu arren, sektore horrek bere horretan jarraitzen du: " Pobrezia kronifikatu bat dago.
‎Moda enpresa asko daude, baina mundu hau besteak bezalakoa da, ezagutzen direnak mundu mailako enpresa indartsuak dira. Baina nik uste dut zerbait gustuko baduzu eta amets hori jarraitzen baduzu, ez bazara iristen ere Channel edo Dior izatera, behintzat horretaz bizitzeko aukera izan dezakezula.
‎Eguzkik gogora ekarri du iaz, uztailaren 20an eta 24an," isurketa kutsakor larriak" izan zirela Mijoan. " Eta bere horretan jarraitzen du arriskuak; datozen bi hilabeteetan isurketak izango diren susmoa daukagu, eta, ondorioz, hainbat arrain ager daitezke hilda".
2018
‎Ildo horri jarraituta, hainbat galderari erantzuten saiatu da Barandiaran: " Zer harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin?
‎Gustuko du kontatzea, hitzen jolasa miresten du; hori ere familiatik jaso du. Idazteko lana, berriz, Zarauzko ikastolan irakasle zenean hasi zuen; material faltagatik hasi zen idazten, eta horretan jarraitzen du ordutik.
‎Trenbide sareak eta N errepideak Usurbil alderik alde zeharkatzen dute gaur egun, eta istripu larri asko izan dituzte azken urteotan; iazko urrian azkena, Troiako pasabidean Manuel Diaz usurbildarra hil zen, auto batek harrapatuta. " Aspaldiko kontua da hori, baina gauzek bere horretan jarraitzen dute. Horregatik gaude hain kezkatuta eta haserre.
‎Bere horretan jarraitzen du buruko gaixotasunen estigmak". Mikel Tellaetxe 2013tik da Arrasateko Aita Menni ospitaleko zuzendaria, eta eguneroko errealitate izaten du buruko osasuna ardatz duen zentroa.
‎Bai, 2005ean hasi nintzen Boom Shaka Laka saioa egiten eta horretan jarraitzen dut oraindik ere. Zirkuitu komertzialetik kanpoko doinuekin osatzen dut saioa eta saiatzen naiz esklusiban ematen; alegia, lanak kaleratu aurretik.
2019
‎Denetarik. Eta aurrerantzean ere bide horretatik jarraituko dute.
‎Bilboko eta euskarazko komunikabide bat garenez, guregana jotzen dute. Bilbon euskaldun pilo bat dago Euskaraldian ikusi zen bezala, eta horretan jarraitu behar dugu.
‎artelan batean ikusitakoa hitzez jantzita irudikatzeko, narratiba desberdinak osatzen ditu norbanakoak. Dikotomia horri jarraituta antolatu dute aurtengo Gutun Zuria.
‎Gu harrobiko taldea gara; emakumezkoen traineruan, bat izan ezik, harrobikoak ziren denak; eta gizonezkoenean ere, etxeko hamabi arraunlari izan ditugu". Azaldu duenez, hori dute altxorra, eta bide horretatik jarraitzeko erabakia dutela berretsi du. " Egia da, gaur egun, puntan aritzeko, ezinbestekoa dela fitxaketaren bat egitea; baina, hala ere, herriko jendea izan behar da beti lehentasuna".
‎Izan ere, besteak zaintzeko, aurrena norberak egon behar du ondo". Eizagirreren esanetan, horretarakoxe sortu zuten Hitzez, eta dozena bat urte geroago, horretan jarraitzen dute. " Emakume baserritar gisa, gure inguruan ditugun arazoak azaleratzen saiatzen gara gu.
‎Argi daukate" betidanik" borroka bidez lortu dituztela lortu dituzten eskubide guztiak. " Eta horretan jarraituko dugu, inoiz ez digutelako eman ezer". Iker Mujikak zehaztu du eurena, sektore txikia izanda ere," oso borrokalaria" izan dela beti.
2021
‎" Gure aurrekontuak kontuan izanik, egoera berri honetara birmoldatzen gara. Txosnagunea betidanik aldarrikapen gunea izan da eragileentzako, eta bere horretan jarraituko du. Goxotasunez sortu dugu aurtengo gunea, eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera".
‎" Pentsatu genuen pandemia sasoi honek eskatzen zigula dantzatu eta elkarrekin ondo pasatu ahal izatea", Iñigo Astiz kidearen arabera. Hain justu, irizpide horri jarraitu diote egitaraua osatzeko: Miren Narbaiza Mice kantautorearen emanaldiarekin hasi zen zikloa, iragan igandean, eta hileko gainerako hiru domeketan egingo dituzte gainontzekoak:
‎Udalari bere eskumenak lapurtu zaizkio, gainera: 2015ean, gobernuaren azken egunetan, UPNk UGEP izendatu zuen proiektua (interes orokorraren mesedetan omen), eta Geroa Baik bide horrekin jarraitu zuen aurrera. Espekulazioa, herri lurrak nekazariei kentzea, herritarrentzat ez diren eta herria bera guztiz desitxuratuko duen etxeak eraikitzea beharrezkoa eta ezinbestekoa omen da.
2022
‎Baina, era berean, txapelketetan ibilitakoei ere zuzenduta dago," entrenamendu erritmo horri jarraitzen ez diotenei, baina bertso eskolako ariketekin gustura eta beste plaza informaletan gogotsu dabiltzanei". Horiei denei lekua eskaintzea du xede taldekako txapelketak, Narbaizak azaldu duenez.
‎Elizondon egin zuen lehen plaza hura, Santiago bestetan, eta urte berean irabazi zuen gazte mailako txapela, Donostian. Aizkolaritzaren harra sartu zitzaion barruraino, eta geroztik horretan jarraitzen du. Dozena bat apustu baino gehiago egin du, modalitate ia denetan lortu ditu txapelak, eta Euskal Herriko zein mundu mailako hainbat plazatan aritu da.
2023
‎Oiartzungo kideek nabarmendu dute orain Durangokoa dela talderik nabarmenena, 3.000 biografia landu baitituzte han orotara. Jardunean daramaten urtebetean, oiartzuarrek 30 biografia inguru osatu dituzte, eta lan horretan jarraitzeko asmoa daukate.
‎Ildo horri jarraitu zion EAJko Mendozak, eta, mendekotasunari aurre egiteko, ekoizpen txikiak, ertainak eta handiak direla zehaztu zuen. " Gipuzkoaren %90 landa eremuan dago, eta %62 basoa da.
‎Izan ere, Djupavikeko Euskal Zentro berrian arotz islandiarrek euskal baleontzi bat eraiki nahi dute. Urrian hasiko dute prestakuntza lana, Pasaian bertan, eta 2024an ere horretan jarraituko dute.
‎" Beste etxe batzuetan gertatzen den moduan, hemen ere zaila da neska gazteek horrelako herri mugimenduetan parte hartzea", aitortu du Alavarezek. Kideek borroka horretan jarraitzen dute, eta lehen aurrerapausoak ematea lortu dute. " Neska gazteek osatzen dituzten taldeekin hitz egin dugu, baina oraindik ez dugu ezer adostu".
‎Musikazaleak eta musikariak" dinamizatzeko" sortu zuten elkartea; bi hamarkadaren ostean, dinamizazio horrekin jarraitzen dute. Hiru ardatz nagusi dituztela azaldu du Ramosek:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia