Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 214

2000
‎Era horretara jarraituz, 9 artikuluan, beste honako hauek azaltzen ditu: Justiziarako ere, bi aldeetariko bati hizkuntza gutxituan epaitzearen eskaria aski zaio, bere burua berea duen hizkuntzan defendatu ahal izateko.
‎Gero, hortik aurrerako pausoak errazak dira: gelan sartuta igaro zuen arratsalde bat gogoratu eta, hari horri jarraituz, ustezko depresio baten inguruko teoria sortzen da, ahaztuta beste edozein garaitan ere Eiderrek ordu luzeak pasatzen zituela bere gelan, tripako min batek edo parrandaren osteko biharamunak eraginda ziur aski. Eta gero, gogoratu hil baino bi egun lehenago ez zuela, esaterako, berdura zopa jan nahi izan, eta hara, autopsia ofiziala konpleto dugu:
2001
‎Horregatik geratu zen. Horregatik jarraitu zuen era guztietako zapata pareak saltzen.
‎Tasiok ez daki zer egin. Gai horrekin jarraitu behar ote luke, ea bere semeari buruz hitz egitera animatzen den, ala hobe litzateke isiltzea. Zakarregi gerta liteke izan ere, pentsatu du, modu horretan ordurarte lortu duen konfiantza giroa galduz.
‎‘Askatasuna, dirua, ohorea, duintasuna eta horrelako bost ogerlekoko berbez beteko likek ahoa. Hobe dik zurrumurru horrekin jarraitu... ’
2002
‎Egilearen irizpide horri jarraitu diot neuk ere moldatze lanetan hasi naizenean, eta eskua aske sentitu dut lumari eragiterakoan. Hemen datorrena, beraz, gehiago da Hawthorne iparramerikarrak idatzitakoaren moldaketa haren idazkiaren itzulpena baino.
‎Etxean ere zenbaitetan jarduna zen kondoia jartzen, badaezpada. Baina Joxe Mari puta horrek bere horretan jarraitzen zuen, burumakur eta lurrari begira –samurra, biguna... pattal! – Horrela ezin zen gauza handirik lortu. Listua irentsi zuen, estuturik.
2003
‎Garai batean, beren artean hobeto konpontzen zirela zirudienean, elkarrekin ateratzen omen ziren ilunabarrean, eta hondartzaren gaineko pasealekuan barrena ikusten omen zituzten bata bestearen pausoan baina elkarrekin hitzik egin gabe, eta itsasoko arragoa urdinean urtzeko zorian zegoen eguzki gorriari begira geratzen omen ziren, ikuskizun hori jarraitzeko bide ertzean propio jarriak ziruditen aulkietan eserita. Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen, txalupa geldiak ikusten dira egonean kulunkan eta horiei begira edo olatuen kontaduria egiten jarraitzen omen zuten eserita eguzkia sartu eta gero ere, herriko beste bikote heldu askok egin ohi zuten bezala, itsas brisarak eguratsa freskatzen zuen arte.
‎–Arrazoi duzu, don Estebe! Jainkoak bere logika ezarri zuen, eta logika horri jarraitzea baita bidezkoa! Gaur, berriz, badirudi aldrebes bizi nahi dugula.
‎Baina ez dut zalantzarik egiten besteak bezalako pertsonak zirela. Egia esan, hobe bere lan horretan jarraituko ez balute, dauden lekuan daudela. Ez diet beste ezer desio.
2004
‎–Oraindik horrekin jarraitzen al duzu. Beste gauza bat esango dizut.
‎–Gizarteak dibertsitatea, ezberdin izate hori, ulertu, onartu eta bereganatu egin behar du, dibertsitate hori norbereganatzea lagungarria eta aberasgarria baita eta, azken batean, ezinbestekoa baita gizarte berean elkarrekin modu atsegin eta egokian bizi ahal izateko. (...) Euskal Herriak, integrazio bide horri jarraituz, euskara, gaztelania eta frantsesa, bat zein besteak, hiru hizkuntzak onartu behar ditu, hirurak baitira aldi berean gure kultura ondarearen oinarri eta osagarri?. 49
‎Alde horretatik, irizpide jakinetan oinarrituriko gomendioak emango dizkigu Garciak: . Ildo horretatik jarraituz, eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, euskal identitatea indartu litzateke zuzenean, eta ez orain arte instituzioetatik bultzatu den identitate integratzailea, edo euskal espainiarra (elebiduna, kulturbiduna, edo antzekoa, beste ikerketa batzuetan), identitate kulturbiduna ez baita euskararen erabilerarekin lotzen, lan horren emaitzetan ikusten den bezala?. 635
‎Behin baino gehiagotan zorabiatu zen Marie. Baina bere horretan jarraitu zuen, gizonezkoen mundu batean gailendu zen arte. Orain emakume gehiago zegoen, baina betiere ur lasterraren aurka.
‎Behean, betiko soinu errepikatuak, tabernetako usainak, itsas brisa, umeen oihuak. Guztiak bere horretan jarraitzen zuen, ezaxola.
‎–Orain arte, entzun nahi ez baduzu ere, saiakera guztiak saboteatzea lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu. Horrexegatik dabiltza pixka bat galduta, non eta zer bilatu behar duten ez dakitela.
‎Baina munduak ez zuen bere horretan jarraitzen.
2005
‎galdera gehiagorik ez. Hobe, beraz, elkarrizketa horri jarraitzea.
‎Anderrek ez zioan eman, balitekek berak esatea niri eman zidala, eta balitekek, baita ere, X jaunaren morroiak berotu izana eta Ander amildegian behera bota izana. Froga hori gabe jarraitzen dutenez, orain nire bila etorri dituk, agian jatetxeraino segitu ziotean hil baino egun batzuk lehenago etorri zenean.
2006
‎Hitz egin besterik ez dut nahi. Horregatik jarraitu dizut honaino.
‎Ezta zure ile nahasian atzamarrak sartzeko ere, baina horrexetarako gogoa neukan. Eta horregatik jarraitu nuen leihotik begira. Ilargi jota zegoen hiria, kilkerren hotsak janda gure ondoko patioa.
‎Izan ere, gobernari berriaren ustez baziren New Orleans eta inguruetan oso zuzenak ez ziren hainbat sujetu, hiritarren artean gizon trebeen eta prestuen ospea zuten arren. Gauzak behar bezala egiteko asmoz, neurriak zorrozteko eta legearen bidea jarraitzen ez zutenei zigor gogorrak aplikatzeko helburua hartu zuen Claiborne jaunak, eta, asmo horri jarraituz, 1813 urtean justiziarekin gorabeheraren bat zuten guztiak hiritik erretirarazi edo atxilotzeko bidea ezarri nahi izan zuen. Duda mudazko pertsona horien artean Jean Laffitte jauna zegoen, hiritar susmagarria gobernariaren begietarako.
‎Faktoria bat sortu bertan –ehizarako eta salerosketarako herri bat–, eta Thule izena jarri zion herri hari, Goethek idatzitako Thuleko erregea baladaren ohoretan. Inuiten ezpainetan, ordea, Qaannaaq zen herri hura –izen palindromiko ezin ederragoko herria–, eta izen horrekin jarraitzen du gaur egun ere. Uhartean iparralderantz goien kokatutako hiria da Qaannaaq –badira Qaannaaq baino iparralderago dauden herri txikiagoak, baina ez dute haren garrantzirik:
2007
‎Guztiagatik ere, Eguzkiak bere masaren %0, 3 baizik ez du eralgi; eta bere horretan jarraituz oraindik beste 3.500 milioi urtez iraun dezakeela kalkulatzen da.
‎Bide horretatik jarraitzea erabaki zenuen. –Egia esan, lehenengo aldia da idazle batekin hitz egiten dudana.
‎Ermitaua bilakatzen ari ez dela frogatzeko edo. Bere abildade sozialek bere horretan jarraitzen dutela, bai horixe. Gaur bisitan dituztenak britainiar senar emazteak dira, psikiatra emakumea, abokatua gizona.
2008
‎Oihanean bakarrik, galduta, ez zuen luze iraungo; beraz, bizitzari heldu zion, zuhaitzetik ez erortzeko adarrari beharrean sugeari heltzen dionak bezala. Horregatik jarraitzen zion hain seguru basati hari. Gizon ezdeus baina nekaezin hari.
‎–egin zuen oihu John Luxeak?. Horretan jarraituz gero goizeko marea huts egingo diagu!
‎Maindirearekin buru eta guzti estali eta atseden hartzen egon nintzen luzaz. Gero, munduak bere horretan jarraitzen ote zuen jakiteko, zirriztu batetik begiratu nuen. Neska atzeman nuen berriro niri begira.
‎Hilobi aterik gabearen aurrera iritsi eta alde banatara geratu ziren guztiak, bi emakumeak erdian zirela. Errautsen ontziak pisu dezentea izan behar zuela pentsatu nuen eta beharbada txandaka zekartela bi emakumeek, baina Nadiak bere horretan jarraitu zuen, altzoan ontzia zuela, eta bere indar guztiekin besarkatzen zuela iruditu zitzaidan, une batetik bestera kenduko ziotela jakitun. Betaurreko beltzak zeramatzaten eta apenas ikus nezakeen haien aurpegian adierazpenik, saminarena izan ezik, Nadia negarrez ari baitzen, halaxe iruditu zitzaidan.
‎Beranduegi zen elkartzeko. Gisa horretan jarraitu zuten bietako bat, gizonezkoa, hil zen arte.
2009
‎–Orain ez naiz lehen bezain makala, kirola egiten dut eta indartsu jarri naiz, besoak jaso zituen, U erraldoia osatuz, eta postura horretan jarraitu zuen hizketan?. Orain ez naiz atzean geldituko, niregana hurbildu eta besotik heldu zidan?.
‎munduan zabaltzen jarraitu besterik? orain berriro horretan jarraitzea da haren misio historikoa: mundua laster espainola izango da..., eta Birjaiokunde berriaren Florentzia, Bilbo.
‎–Nik uste dut mariburduntziak miniaturazko helikopteroak direla, salbamendu intsektuak... Hari horri jarraituz, uste dut ondorio argietara irits gaitezkeela...
‎Izozki gehiago, akaso? Bide horretatik jarraitzeak merezi du?
‎Izan ere, korura joan nintzèn lehen egunean, zu bakarlari aritu zinen, eta jakin ez zergatik baina beste orrazkera batekin irudikatu zintudan: ile motzagoarekin, Frantziatik etorritako moda berri ausart horri jarraituz, apur bat mutilen estiloan, baina emetasuna galdu gabe, Coco Chanelen estilo soil bezain dotorean, ulertzen didazu: huraxe falta baitzen, xehetasun txiki hura?
‎Alardea berritu nahi ez izatea ulergarria da, normala da bizitza osoan modu batean ikusi duzun zerbaitek, sentsazio eta sentimendu atseginei lotua, bere horretan jarrai dezan nahi izatea. Orain dela lau bat, urte luzaro atzerrian egon ondoren irundar bat bere Larreandira itzuli eta, haurtzaroko belardiak eta iturriak beharrean oraingo etxetzar piloa ikusi zuelarik, negarrez hasi zen.
‎Izan ere, korura joan nintzèn lehen egunean, zu bakarlari aritu zinen, eta jakin ez zergatik baina beste orrazkera batekin irudikatu zintudan: ile motzagoarekin, Frantziatik etorritako moda berri ausart horri jarraituz, apur bat mutilen estiloan, baina emetasuna galdu gabe, Coco Chanelen estilo soil bezain dotorean, ulertzen didazu: huraxe falta baitzen –xehetasun txiki hura– han guztia perfektua izan zedin, musika eta irudia, irudia eta musika!
2010
‎Bilera hartan, funtsean, hitzartutakoa ez zela betetzen ari leporatu zioten Gobernuari erakunde armatuko ordezkariek, mugaz bi aldeetako poliziek atxiloketak egiten jarraitzen zutenez eta Batasunaren legez kanporatzearen ondorioek bere horretan jarraitzen zutenez. Gutun bat eman zioten Gobernuaren ordezkaritzari, Rodriguez Zapaterorentzat, prozesua arriskuan zegoela ohartarazteko.
‎Horregatik da horren garrantzitsua indusketa protokolo zorrotzari jarraitzea, hondakin horiek antzemateko. Soilik protokolo horri jarraitzen ez zaionean gertatzen dira Veleiakoa bezalako arazoak.
‎–Aha. Eta bide hori jarraitzea erabaki zenuen.
‎Bitartean, huntaz eta hartaz ari zaio emakumea: eguraldia, telebistako programazioa, argaltzeko dietak... irudi luke bere buruari anfitrioi onaren eginbeharra ezarri diola, barrena beste kezka batekin irakiten izan arren jendetasunezko solas bat atera eta horrekin jarraitzeko gauza dena.
2011
‎Ahots hura ez zela parte onekoa erabaki nuen eta nire neska arriskuan egon zitekeela. Gizaseme horrekin jarraitzen bazuen izan zitzakeen kalapitak zenbatzen ere aritu nintzen barraren kontra bosgarren garagardoa edaten nuen bitartean, baina alkoholak tarteka ematen duen argitasunari esker ikusi nuen emakume bat ez dela ahots batekin ohean sartzen, gauza neurgarriagoak behar dituela eta, neurtzen hasita, ez nuela beharbada behar adina neurtzen.
‎Ama hil eta biharamunean ispiluaren aurrean hiletarako gorbata beltzaren korapiloa lotzen ari nintzen, gertatu zena gertatu eta munduak bere horretan jarraitzen zuela jakitun baina sinetsi ezinik, egunkari batean lan egiten zuen adiskide batek telefonoz Max Frisch hil zela esateko deitu zidanean. Ea gorazarre labur bat idatziko nion galdetu zidan, eta ezinezkoa izango zitzaidala erantzun behar izan nion.
‎Ni helduagoa izatean saiatu nintzen zerbait egiten, baina, amak esaten zidan moduan, ni ez nintzen lan horietarako jaio. Horregatik jarraitzen genuen egun euritsutan eskaileretako itoginetan baldeak jartzen. Pentsio bat zen azken finean, ez bost izarreko hotela.
‎Arrazoiz pentsatzen jartzen naizenean, eta ez da borondate kontu bat arrazoiz pentsatzen duzunetan lortzen den ondorioa, ulertzen dut absurdoa dela ikuspegi global batetik ETAren hilketek kezkatzea, adibidez, Mikel esposatu baten argazkiak egunkariaren azalean, alegia, kopuruan oso gutxi dira, eta hemen ez da inor libratzen lehenengo mundutar izatetik, horrek esan nahi duen guztiarekin. Baina nik ondorio horien arabera nire neurosi horrekin jarraitzen dut, nire nerabezaroak mendeku bat merezi balu bezala beste ezein injustiziak baino gehiago, monumentu bat zor didazue eskatuko banu bezala neure sufrimendutxoentzat. Hortxe jarraitzen du Sudanek, goseak hiltzen, baina suposatzen dut gurea bezalako burmuin humanista eta onbera ez dela kontraesan handienei aurre egiteko gai, kontraesan askagarriagoek obsesionatzen gaituzte, hain leku txarrean uzten ez gaituztenak, eta gehien kolpatu nauen hipokrisi ekintzarekin itsuturik nago ni ere beharbada, neurekoikeriaz, eta ez ETAk ezer egin didalako, ez baitit egin, niri ia inork ez dit ezer egin, gutxiago ari garen eskalan, dena kulpa sentimendua da, intranszendentea, hutsala, handiustea.
‎–Amazigera hizkuntzaren ofizialtasuna ez ezik, gure zibilizazioaren aitortzea ere aldarrikatzen dugu; izan ere, arabiarren aurretik eta Aljeria estatu gisara finkatu aurretik hemen ginen kabiliarrak. (?) Arabiarrak nagusitu zirenetik 1.300 urte baino gehiago pasatu dira, eta oraindik ere gizartearen zati handi batek milaka urteko kultura horri jarraitzen dio. Aljerian% 20 baino gehiago dira, eta Marokon% 60 baino gehiago?.
‎(?) Herriaren gehiengoa beti suomiarra izan da, baina XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran eskola guztiak suedierazkoak zirelako, arriskua zegoen herri osoa suedieraduna bihurtzeko; eskolatik pasatakoan herri guztietan suedieraz bakarrik idazten zutelako. Horrek jarraitu balu, suediera nagusituko zen, eta suomiera ahozko hizkuntza bakarrik izango zen? .
‎Dirua behar zuten sartzen jarraitu ahal izateko. Hark ez zuen alkoholarekin edo haxixarekin zerikusirik, beste dibisio bat zen, lehen mailan jokatzen ari ziren lehen aldiz euren bizitzan eta horretan jarraitu nahi zuten.
‎Lastima hire emaztea bertan ez izatea. Mediku horrekin jarraitzen dik?
2012
‎Teklatuaren eremu magnetikoak zure altzairuzko hatzak erakartzen ditu. Horri esker jarraitzen duzu.
‎Nik neure horretan jarraitzen nuela ohartzean atea kolpatzen hasi zen. Kolpe baten eta bestearen artean alaba txikiaren negarra entzuten nuen.
‎Aski moztuta gelditu arren, jatetxe hurbilenera joan nintzen berarekin eta beste bi lankideekin, Atxarrira, hain zuzen ere, eta, Ignaziok bere jite zurrun horretan jarraitu bazuen ere, gustura egon nintzen.
‎Fideltasun nekrofiliko hari eusten zion, bere egitekoa betetzen duenaren segurtasunez. Sarritan esan nion hilobitik haratago fideltasuna baliogabea zela, baina Amak bere horretan jarraitu zuen. Nire ustez ez zuen fideltasunarengatik egiten, baizik eta ezagunek pentsatuko zutenaren beldurrarengatik.
‎Baina zertarako aurpegiratuko dizkiot nabariak diren gauzak? Berak bere horretan jarraitzen du eta nik ezjakinarena egiten dut. Isilpeko akordio bat da.
‎Irribarre batek ihes egin zidan hura entzutean. Hori zen nik ezagutzen nuen Stu. Baina nik neure horretan jarraitu nuen.
‎Zuk ez zenion ezjakintasu hari garrantzirik ematen, jakin bazenekielako sekretu horiek inongo interesik ez zutela. Baina nik nire horretan jarraitu nuen eta, larunbat goiz batean, gosaritan, Analyst bat zer arraio zen galdetu nizun.
‎Hala predikatzen du San Paulorekin teologo politikoak. Zer gertatzen da logika hori jarraitzen badugu. Ez dago espainol, frantses, ingelesik, andre gizonak baizik ez dago, denak berdinak.
‎Ondo ezagutzen dugu biok gizon hori, eta ederki dakigu ezin dela beragan konfiantza handirik izan. Baldin eta aurkitu den gorputik bideratzen baditugu geure ikerketak, eta bide horretatik jarraituko bagenio hiltzailearen aztarrenari, gorpua beste neskaren batena delako ondoriora iritsi arte, eta ez Marierena, edota Marie bizirik zegoen unetik hasi eta neska ez dutela hil jakingo bagenu... Kasu batean zein bestean, geure nekeen saria galduko genuke, Monsieur G... rekin moldatu behar baitugu.
‎hantxe zegoen, eta are zehatzagoa egin zen: ozenago mintzatu nintzen hots hartaz libratzeko; baina hotsak bere horretan jarraitzen zuen, gero eta zehatzago, harik eta azkenean konturatu nintzen arte, hots hura ez zegoela neure belarrien barruan.
‎Eta horretan jarraitu zion bere iritzi orokorrak eta bere jite pertsonalak adierazteari, harik eta Justin bere bila etorri zen arte, prestatu beharra zegoen gorringo esne batengatik.
‎–Jakina ba, ulertzen dudala, zeren eta farmazialaria bainaiz, hau da, kimikaria! Eta kimikak, madame Lefrançois, naturako gorputz guztien eragin elkarrekiko eta molekularraren ezagutza xedetzat duenez, horretatik jarraitzen da nekazaritza bere eremuan barne aurkitzen dela! Eta, hain zuzen, ongarrien konposizioa, likidoen hartzidura, gasen analisia eta kiratsen eragina, zer da hori guztia, galdetzen dizut nik, kimika huts eta soila ez bada?
2013
‎Gerora konturatu nintzen,, ez dugu ezer seriorik nahi? nik osatutako esaldia zela, baina antza zu ere horrekin eroso sentitzen zinela jakinarazi zenidan, eta ez seriotasun horrekin jarraitu genuen. Igande goizetan, ohean biluzik geunden bitartean, munduko arazoez hitz egiten genuen, Ipar Korean interesatzen hasia zeunden, eta liburutegian aurkitzen zenituen liburuei eta argazkiei buruz hitz egiten zenidan.
‎Eta zer nahi duzu? . Rasputinen doinu zakarrak bere horretan jarraitzen zuen.
‎Ahala egin zuen Jane bere alde jar zedin, baina Janek, eztitasun handienaz, uko egin zion tartean sartzeari; eta Elizabethek amaren eraso guztiei erantzun zien, benetan eta zinez batzuetan, eta alaitasun jostariaz besteetan. Baina, esateko moduak aldatu arren, alabaren erabakiak bere horretan jarraitu zuen.
‎Ez zegoen jakiterik. Jende masak bere horretan jarraitzen zuen, aurrera eginez, amorruz, ozenago oihu eginez. Orduan beste tiro bat entzun zen, eta beste bat.
‎Baina alferrik zen. Hesiaren gainaldetik tiroek bere horretan jarraitzen zuten. Zenbait manifestari lurrera erortzen hasi ziren.
2014
‎–2 itxarongelara pasa zaitez. Lerro horiari jarraituz, aurrera ezkerretara, ederki dakit non dagoen, hari esatetik ondo begiratzen banaiz ere.
‎Hala ere, Benjaminek bere horretan jarraitu zuen. Button jaunak berunezko soldadutxoak eraman zizkion, jostailuzko trenak, kotoiz egindako animalia erraldoiak, eta, eraikitzen ari zen irudia edertzeko, bere buruarentzako irudia, behintzat?, jostailu dendako saltzaileari sutsuki galdetu zion ahate arrosari kolorea kenduko ote zitzaion umeak ahora sartuz gero.
‎Gerora, jakina, neguko amets horien ezaugarri eta sasoiak aldatu egin ziren, baina muinak bere horretan jarraitu zuen. Zenbait urte geroago, ametsek Dexter konbentzitu zuten estatuko unibertsitateko enpresa ikasketak bertan behera uzteko, aitak, gora egina zenak, ordaindu eginen zizkion?, zer eta ekialdeko unibertsitate zaharrago eta famatuago batean ikasteko abantaila badaezpadakoaren truke, hura ordaintzeko Dexter estu eta larri ibili zen arren.
‎Perifrasi hori behingoan ulertu zuen Kepak, noski, baina batzuetan jartzen dakien musaje sorgor horrekin jarraitu zuen, medikua, azalpenak luzatu ahala, gero eta estuago zegoela-eta, horrekin gozatuz, antza denez.
‎Iluntzen hasi du kanpoan. Errezoaren etengabeko zurrumurruak bere horretan jarraitzen du.
‎Gainera, bizirauteko eta txirrinta sortzen diona erosten jarraitzeko bide bakarra du langabeziaren laguntza amaitu zitzaionetik. Badaki oraingoz lan horrekin jarraitu duela, besteak beste, amari beste lanpostu bat lortu zuela esan ziolako.
‎arraza frantsesaren irudia da eta ez besterik, iraultzaileek esanahi horrekintxe txano frigiarrarekin errepresentatu zutena, arrazaren indarra eta menderagaitza sinbolizatzeko. Esanahi horrekin jarraitzen du dominatzen oilarrak hilen monumentu asko (Euskal Herrian Ahurti/ Urten ikusten da halako bat), eta oraindik ere arrazaren sinbolo hori Asanblea Nazionalaren hemizikloan (arrano baten antza du!), udaletxeetan, diruan, rugbyan eta kiroletan, edonontsu, harro harro esibitzen da Frantzian, eta arrazistak beti besteak dira.
‎2066 Eliza printzipioz diferentziagabeki unibertsalean ordezkaritzak nazioka bereiztea II. Lyongo Kontzilioan hasi zen (1274), eta gero Vienako (1311) eta Pisakoetan (1399) prozedura hori jarraitu zaio. Konstanzakoan Kontzilioaren izaera bera (inter) nazionala deklaratu da:
‎Baina agindu zorrotzak emanak zizkieten konboiko buruei Tomskera biderik laburrenetik joateko, arriskua baitzegoen errusiarrak iparraldeko probintzietatik jaitsi, albo batetik eraso egin eta emirraren armada bitan zatiturik geratzeko. Eta Siberiako bide nagusiak Tom ibaiaren bazter urtsuak alde batera uzten bazituen ere, bai behintzat Kolivandik Zabediero izeneko herrixkaraino, bide nagusi horri jarraitu beharra zuten.
‎Bide horri jarraitu behar zioten, harik eta erabat ezinezkoa gertatu arte, inbaditzaileen atzaparretan erori gabe. Ez zuten, bada, ibilbidea aldatu, eta hondamenak eta hondakinak pilatzen ikusi zuten herri orotan.
‎Ze berri? Aginagaren kontu horrekin jarraitzen duzu? –galdetu dio Txutxok Balari.
‎Orduko hartan, Elustondo ekibokatu egin zen, goitik behera. Eta seguruenik horregatik jarraitzen zuen nirekin, bazekielako nire bizimodua definitiboki popatik hartzera bidali zuela.
‎Tenore horretan jarraitu dugu, kontu kontari, ahalik eta bostak aldera tabernatik joan garen arte.
2015
‎Martak ez zion bide horretatik jarraitzen. Ikusten zen bera ere gustura zegoela berriz ere elkarrekin zebiltzanetik, baina, gertatu zen guztia gertatu eta gero, ez zuela arinegi joan nahi ematen zuen, bere baitan oraindik ere lehengoa errepikatzeko beldurra balu bezala.
‎–Gogoratzen esan nizula blog hori jarraitzen nenbilela? –Euskal Herria Jatetxez Jatetxe??
‎–Ez dut ulertzen, Jon. Zerk bultzatu zintuen gezurti horri jarraitzera? –hizpide aldaketak ustekabean harrapatu ninduen?.
‎–Arkaniako mugaraino lagunduko zintuztedala agindu nion Maisuari, besoak antxumatu nituen, eskuen dardara nabari ez ziezadan?. Oraindik ere erokeria horrekin jarraitzeko asmorik baldin baduzu, jakina.
‎Hamalau hilabete lehenago Aieteko Konferentziaren ostean hasitako lanaren emaitza zen. Ipar Euskal Herritik Donostiako jauregira joandako ordezkariek bilerak egiten jarraitu zuten, isilpean, eta horretan jarraitzeko gogoa erakutsi zuten Baionako Foroan.
‎Lotsa demokratikoa dut. Kontua da gobernu batek erabaki bat hartzen duenean eta norabide bat markatzen duenean, justiziak, auzitegiek, epaileek bide hori jarraitzen dutela?.
‎–(?) Eztabaida prozesua amaitu ondoren eta eztabaida prozesu honek ezker abertzaleari ezartzen dion mandatua kontuan izanda,(?) espero daitekeen bakarra da ETAk bide horri jarraituz bere konpromisoa sakontzea prozesu demokratikoaren alde.196
‎Hitz batean, ETAren jardun armatuaren bukaera ezker abertzale osoaren transformazio sakonaren ondorioa da. Higaduraren eta negoziazioaren estrategia politiko militarraren porrotaren ondoren etorri da transformazioa, bide horretan jarraituz gero ezker abertzale osoa amildegirantz zihoala jabetu zirelako, eta indarkeria albo batera uzteak bide politiko berrien aukera zabaltzen ziela. Eta porrot estrategikoaren aitortzarekin abiatutako transformazioak arrakasta politikoaren aukera zabaldu dio ezker abertzaleari, ezkerreko indar soberanisten koalizio zabalagoaren motor nagusi gisa.
‎ni ez naizen horrek jarraituko du aurpegia ematen.
‎Dantzetan ere saiatu nintzen, hamaika bat urte nitueneko garaitsu hartan: gurasoek bultzatuta ez, neure kasa eman nuen izena, gero horretan jarraitu duten lagun batzuekin batera (Iñaki Kortaberria, Patxi Zurutuza...); gutxi iraun zidan ilusioak, ordea, hanka mugimendu oinarrizkoenetan trebatu ondoren lehen dantza ikasten ari ginenean utzi bainuen taldea, aurreskua ikasten amaitu gabe. Tira, hau ez da nire eskolaz kanpoko ekintza hutseginen zerrenda egiteko tokia; bakarrik esan nahi nuen, aurreko porrot horiek guztiak ikusita, nire gurasoek bazutela aski arrazoi nire gutizia hura aintzat ez hartzeko, eta hala ere ez zidatela batere eragozpenik jarri.
‎Eta horregatik behar gintuan gu. Horregatik jarraitu higun Pauetik. Horregatik egin huen korrika gure atzetik Toulousen.
‎Baina Leonard bere emaztearen asasinoaren bila dabil eta ez du nahi amore eman. Ohar, argazki eta tatuajeez baliatuz, zeregin horretan jarraitzen du. Horiei esker, uste berriak eraikitzea lortzen du eta, horrela, baita bere emaztearen hilketaren osatzea ere.
‎Egokia da neuronei pisua ematea, baina desegokia pentsatzea soilik neurona biologikoen gain eratzen dela kognizioa. Izan ere, kaskezurraren osagaiak oso desberdinak dira elkarren artean, eta baita kanpokoekiko ere, baina marra hori jarraitua da eta inon ez zaio muga garbi bat aurkitzen. Gogamena bera zientziatik arbuiatu den nozioa izango ote da?
‎Chalmersek, dena dela, bere horretan jarraitzen du eta, bere aburuz, subjektua, ni neu kontzientea eta gogamenaduna, beharrezkoa da, bestela eztabaida horien gai nagusia hilda bailegoke.
‎Bazirudien, eta beharbada horrela zen, makinak pentsamendua behar duten gauza batzuk egiteko gai zirela; hau da, pentsa zezaketela. Hurrengo urratsa, bide horri jarraituz gero, garun horiei, ordenagailuei, gorputza ematea izan zitekeen, edo hori proposatzea behintzat.
‎asko erabilitako berba batekin, baloia? jokatu behar dugu, baina soilik karrera egitera edota dirua ateratzera doazenei merezi die istorio horrekin jarraitzea. Utz dezagun erlatibismoaren ipuin papao hori, beraz.
‎Erabateko garrantzia dauka guretzat, eta baita gobernuarentzat ere. Aldaketa juridiko batzuk egin nahi dituzte, beharbada, antolamendu sindikala Estatuaren administraziotik aske dagoela eman dezan, baina bere horretan jarraitu ahal izateko besterik ez dira izango azken batean.
‎Medikuok jarraituko dugu eskatzen digutena egiten, gure esku badago. Kubako herria fidelista da, eta, beraz, bide horretatik jarraituko dugu?. Fidel hiltzen denean herriak, kolpe handia?
‎Lurrean eseri da, nagusiaren leihora begira, baina ezagutu berri duen gizon hori, horrelako eraikuntza batean eta horrenbeste gizonek babestuta dagoen hori, ezin liteke nagusia izan; eta berriro zuzendu dio begirada balkoi nagusitik eskegita dagoen argazkikoari, oraindik aurpegia eman ez duen koldar horri. ...a erditik begiratzen dio, erdigunetik, orain neu naiz borroka honen ardatz, horregatik nago plazaren erdi erdian ezarrita, armadaren egoitzaren aurreko plazaren erdigunean, boterearen plazaren erdigunean, pentsatu du une batez; baina, bat batean, erratuta dagoela konturatu da, benetako boterea duenak ez baitu ezer kentzen, ez dio inori semerik lapurtzen, benetako boterea duenak eman egiten du, eta horri jarraituko dio jendeak, emateko zer edo zer duenari, ez kentzeko pronto dagoenari. Eta aurrean dituenek ez dute gaitasunik emateko, kentzeko baizik, semearen gorpua ere kendu egin nahi baitiote, piztia sarraskijaleen antzera, gorpujale diren banpiroen antzera.
‎Euskarak bigarren hizkuntza izaten hasi behar du eremu horretan (kontuan har bedi desberdintasun handiak daudela eremu zabal horretan), aipaturiko zubi lana egin dezan. Kulturaren beste agerpide batzuek bere horretan jarraituko dute, bitartean; eta, etorkizunera begira, agerpide berri eta batuak azalduko dira, aurrekoekin batera biziko direnak. Euskaran zentratuegi legokeen nazionalismoak lurralde osoaren errealitatea ezagutu luke zazpi herrialdedun Euskal Herrian sinesten badu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia