Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎Iragan ekainaren 10ean Nafarroako Legebiltzarrak Tiro Poligonoa Bardeetako Parke Naturalean sartzeko lege bat onartu zuen eta, beraz, datorren ekainaren 9an Estatuari tiro poligonoa erabiltzeko epea bukatzean, litzateke hi tzarmenik berriztatu. Estatuak ordea, lege horren aurkako helegitea jarriko luke Auzitegi Konstituzionalean, irabazteko aukera oso zabalarekin, Gobernuak lurralde horiek Defentsaren interesekoak izendatu zituelako Nafarroako Legebiltzarrak aipatu legea onartu ondoren. Intereseko izendatze horren ondorioz, Nafarroako Gobernuarekin akordiorik ez balego, tiro poligonoko lurrak bereganatuko lituzke Estatuak eta kito negoziatu beharrari.
2005
‎Udalek ez zituzten begi onezikusi epaiok. Baina lehenago, 1997 urteko urrian Irungo Udala 1980 urteko Ordenantza bertan behera uzten saiatzen da. Ezker Batuak horren kontrako helegitea egingo du?; Hondarribian, aldiz, udalaren eta Alardearen arteko desbinkulazioformala gauzatzen da, Alarde Fundazioa izeneko erakunde pribatuaren sorrerarenbitartez.
‎Ekainaren 27an alkateak Alarde tradizionala egitekobaimena ematen du. Erabaki horren kontrako helegitea egin zen eta neurri kautelarrak hartzeko eskaera egin zitzaion EAEko Auzitegi Nagusiari. Orduan, hain zuzen ere, bide judizialaren norabidearen erabateko aldaketa gertatzen da.
2008
‎Handik hogei egunetara Ibarzabalen abokatuak erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen, non Ibarzabalek Boluntarioen Milizian izena eman izanaren arrazoia estatuarekin zituen arma kontratak ez galtzea izan zela esaten zen. Haren esanetan, Boluntarioen Milizian sartu zen, baina zer egin behar zuen bada«?
‎Ordurako, Gipuzkoako Diputazioak bideratuta zeukan bere emaztearen aurkako eskakizuna, Laskurainek ordaindu behar zituen 1.500 errealen erdia eskatzeko. Bibiana Ibarzabalek erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen, senar emazteen jabetzak ezin zirela banatu argudiatuz423 Beraz, senar emazteek kontrajarritako argudioak erabili zituzten, helburu berdina lortzeko: zerga ez ordaintzea, azken finean.
‎Hirurak Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta erabaki hori berehala bete behar zela agindu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Horren aurkako helegitea jarri zuten Auzitegi Konstituzionalean, baina auzitegiak atzera bota du eskaera, behar baino lehen aurkeztu zutela eta.
‎Nafarroako Gobernuaren eskaria aintzat hartuz, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiak ebatzi du «legearen izpirituari eta helburuari iruzur egitea» dela ikurrina udaletxe ondoan jartzea. Erabaki horren aurka helegitea jarri du Atarrabiako Udalak, eta, oraingoz, ikurrinak hor jarraitzen du udaletxetik bi metrora.
‎Joan den maiatzaren 6an erabaki zuen Ingurumen Sailak Petronorri ingurumen baimen bateratua ematea. Erabaki horren kontra helegitea aurkeztu zuen koordinakundeak ekainaren 6an, baina, bi hilabete pasa ostean administrazioaren aldetik erantzunik jasotzen ez zutela ikusita, Europara jotzea erabaki zuten, eta abuztuaren 19an salaketa aurkeztu zuten Europako Batasunaren aurrean. Orain, EBren idazkaritza nagusiak jakinarazi die koordinakundekoei kexa tramiterako onartu duela, eta dagozkion izapideak hasiko dituela.
‎Azpeitiko Udalak helegitea jarriko dio. " Ardura politikoarekin jokatu nahi dugu eta horregatik helegitea jarriko diogu epaiari. Nahiz eta bere garaian Etxebeltz Izarran etxebizitzak egitearen aurka egon, une honetan eta herritarrak tartean daudela ikusita, gure esku dagoen guztia egingo dugu", esan du Errazkinek.
2009
‎Hasiera batean jokatzerik izango ez dutenak Mikel Gonzalez eta Markel dira, nahiz eta klubak Lehiaketa Batzordera jo duen elgoibartarri atera zioten bigarren txartel horiari helegitea jartzeko eta ondobidean ez luke arazorik izan behar ez zelako txartela, inondik inora.
‎Honekin guztiarekin nahiko ez badute eta lasterketa oraindik ere erabakita ez balego, larunbateko saioa historikoa izan daiteke. Mont Ventouxek azken epaia emango du eta horren aurkako helegiterik ezin izango da jarri. Proventzako Erraldoia betiko zaleen oroimenean iraungo duen balentria baten lekuko izan daiteke.
‎Hurrengo egunean, Enrique Molina fiskalak epai horren kontrako helegitea jarriko zuela iragarri zuen eta ordutik bi egunera, auzipetuek ere helegitea jarriko zutela iragarri zuten. Garzonek tesiak ezeztatuta geratu zirela ere gaineratu zuten, hark guztia ETA dela defendatzen zuelakoan.
‎Orduan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen federazioen estatutuetako 5 eta 6 puntuak, federazioek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkaritza gainditu eta euskal kirola nazioarteko lehiaketetan ordezkatzea ahalbidetu zezaketelako. Federazioek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuten, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak aurretik hartutako erabakia berretsi du.
‎Hartara, neurri horren aurkako helegitea jarri zuen LABek, eta epaitegiak sindikatuaren alde egin du. Baina orain hirugarren eta laugarren hizkuntza eskakizunei puntuazio bera ematen die Jaurlaritzak, Etxebarriak azaldu duenez:
‎De Juana Espainiaratzeko oinarriak badaudela adierazi zuen Burgessek martxoaren 10ean, eta erabaki horri helegitea jarri zion defentsak. Haren izenean irakurri zuten eskutitz batean aurrera bolie jartzen zuelako, terrorismoa goratzea egotzita auziperatu nahi du De Juana Espainiako Auzitegi Nazionalak.
‎Parisera eraman ondoren, libre uztea deliberatu zuen Askatasun epaileak, epaitegiaren kontrola ezarriz. Prokuradoreak horren kontrako helegitea ezarri zuen, eta atzo aztertu zuen kasua auzitegiak. Fleuryko espetxera eraman dute Beyrie.
‎Batasuna, Herri Batasuna (HB), AuB, Herritarren Zerrenda (HZ) eta 218 herri plataforma legez kanpokoak direla berretsita amaitu da bide hori. Estrasburgoko Auzitegiak, atera duen epaian, esan du Espainiak ondo jokatu zuela legez kanporatzeak agindu zituenean; epai horri helegitea jarri zioten alderdi eta hautesle elkarteek, baina ez dute tramiterako onartu. Horrenbestez, aukera guztiak agortu dituzte Giza Eskubideen Auzitegiak legezko jo ditzaten.
‎[74] Vigoko guraso batek bere semeak irakaskuntza osorik gaztelaniaz jasotzeko eskubidea exijitu zuen. Galiziako Justiziako Auzitegi Nagusiak, ordea, 2007an emandako epai bidez ukatu egin zion eskubide hori helegitea jarri zuen gurasoari. Gerora, 2009ko urriaren 27an, Espainiako Auzitegi Gorenak eman zuen epaia, eskubide hori ukatuz eta Galiziako Justiziako Auzitegi Nagusiaren 2007ko epaia berretsiz.
2010
‎Belgikako auzitegi federal batek euro aginduari kasu egin eta Luis Maria Zengotitabengoa ETAko ustezko kidea espainiaratzea erabaki du, baina defentsak erabaki horren aurrean helegitea jarriko duela iragarri du.
‎Agustí Juliá, J.), La prueba en el proceso laboral, op.cit., 321 or., zehaztea nahiz eta legea bakarrik dokumentuez mintzo den (LPLren 231 art.), ezin dela inolako frogabiderik aurkeztu. Muga horrekin helegite horiek bigarren auzialdi bihurtzea ekidin nahi da. Puntu horretan indar egiten du Sempere Navarro, A.V. k,. Presentación excepcional de escritos en suplicación o casación?, Justicia Laboral, 2002/ 9 zk. Ondorio gisa, Martínez Girón, J. rekin,. La prueba en los recursos laborales (interpretación y alcance del art. 231 de la Ley de Procedimiento Laboral)?, ZZAA, La prueba en el proceso laboral, vol.
‎– Ebatzi horren aurkako helegitea aurkezteko eskubidea dugula uste dut. Zor diguzu.
‎Hartara, helegiteak jasotzen zituen gainerako argudioak aztertu ere ez ditu egin epaileak, eta baliogabetu egin ditu udalaren eta diputazioaren erabakiak. Aldeei hamar eguneko epea utzi die, erabaki horri helegitea aurkeztu nahiko baliote ere.
2011
‎Denera bost egun eman nuen polizia etxeko ziegan, eta hemeretzi espetxean, Teixeiroko kartzelan.Zer arrazoi eman zuen epaileak zuek behin behinean espetxera bidaltzeko. Arrazoirik ez zuen eman. Horregatik helegitea aurkeztu zuen gure abokatuak erabaki horren kontra. Epaileak atzera bota zuen, baina A Coruñako Probintzia Auzitegiak aintzat hartu zuen.
‎«Manifestaldi baketsuak babestu zituzten, eta basatiak sartu zirenean, Ertzaintzak parte hartu zuen».Kukutza gaztetxea husteko eta eraikinaren eraiste lanak babesteko Ertzaintzaren ekintzak, Bilboko Instrukzioko 6 zenbakiko auzitegiak eskatuta egin zirela nabarmendu du. Agindu horren aurka helegitea jartzeko aukera zegoela gogorarazi dio Aralarreko parlamentari Dani Maeztuk, eta gaztetxea husteko neurriak atzeratu zitezkeela gaineratu. Ordea, inolako errekurtsoren berri ez duela erantzun dio Aresek.Bide batez, Kukutza husteko lanek zailtasun handia izan zutela berretsi du Aresek, eta hori irudikatzeko Ertzaintzak grabatutako irudiak erakutsi ditu.
‎Azken ñabardura bat: bake epaile bati ebazpen baten zuzenketa, argiketa, konponketa edo osaketa eskatzen bazaio, ebazpen horren kontra helegiteak aurkezteko epea? –
‎Espainiako Auzitegi Gorenak 2009ko apirilaren 27an ateratako epaiaren bidez bertan behera utzi zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 2004ko urriaren 28an onartu zuen presoen ikasketak arautzeko protokoloa. Hurrengo egunean, erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko zuela adierazi zuen Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak. Ebatzitakoaren arabera, Frantziako espetxeetan dauden presoei ere EHUn ikasketak egiteko aukera ezeztatzen zien Gorenak.
2012
‎Josu Uribetxebarria ETAko presoaren abokatuek baldintzapeko askatasuna berehala emateko eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Kartzela Zaintzako epaileari, izan ere, erabaki horren kontrako helegiteak argitu arte preso mantentzea legez kanpokoa dela salatu dute.
‎Jaurlaritzak asteartean aztertuko ditu koordainketaren aurkako arrazoiak Konstituzionalak Euskadin koordainketa ez ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretua bertan behera utzi zuen, eta horren aurkako helegitea jartzeko arrazoiak aztertuko ditu Jaurlaritzak asteartean, Gobernu Kontseiluan.
‎Horrela ulertu omen du Espainiako Gobernuaren ordezkaria den Urquijo jaunak, eta, horregatik, hizkuntza aldaketa horri helegitea ezarri dio... Baina horrek ezin izango du ezabatu kultur autodeterminazioaren beharra, alderantziz baizik.
2013
‎Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastola eraberritzeko, Seaskari 600.000 euroko diru laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta erabaki horren kontrako helegitea jartzeko eskatu zion atzo Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Espainiako Estatuaren abokatuari. «Erabakiarekin, diputazioak dagozkion eskumenen esparrua gainditu du, Frantzian dagoen erakunde bati eragiten baitio».
‎Carlton auzia n ere Fiskaltzak akusazioak artxibatzeko eskatu zuen, baina epaileek ez diote jaramon egin. Fiskaltzak hilabeteko epea dauka erabaki horren aurka helegitea jartzeko. Epaiketa saihesteko azken aukera izan lezake Strauss Kahnek.
‎Eta baita ere, orain, hiru egun eman dizkiola epaitegiak Arrasateko Udalari erabaki horren kontrako helegitea jartzeko.
‎Aramaioko Udalak ere 2011ko udako sententzia horri helegitea jarri zion. Helegitea, baina, ez zen onartu.
2014
‎Espainiako Kontseilu Islamikoak eta Euskadiko Kontseilu Ebanjelikoak. Azken horren helegitea hartu du aintzat auzitegiak; erlijio komunitateei nabarmen eragiten diela debekuak, eta, beraz, haien parte hartzea bideratu behar zuela udalak. Araua bertan behera geratu da, baina udalak Espainiako Auzitegi Gorenera jo dezake.
2015
‎2011KO ABENDUAREN 6AEspainiako Konstituzio Egunean, ezin lanera joanForu aldundiak 2011ko abenduaren 6an (Espainiako Konstituzioaren eguna) lanera joateko aukera eman zien diputazioko langileei. 2012ko martxoan, Urkijoren bultzadaz, Estatuaren abokatuak horren kontrako helegitea aurkeztu zuen. EAEko Auzitegi Nagusiaren behin behineko epaia, foru aldundiaren kontrakoa, 2013ko azaroan iritsi zen.
‎2012KO URRIAREN 12AHispanitatearen Egunean, jai egin behar 2011n Espainiako Konstituzioaren Egunarekin bezala, 2012ko urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, lanera joateko aukera eman zien langileei foru aldundiak. Azaroan, Estatuaren abokatuak horren kontrako helegitea jarri zuen, Urkijok hala eskatuta. EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu zuen salaketa, eta arrazoia eman zion Estatuaren abokatuari.
‎Baina ez polemikarik gabe, Vincenzo De Luca «aurkeztu ezineko» hamasei politikari biltzen zituen zerrendan sartu baitzuen mafiaren aurkako batzorde parlamentarioak, Salernoko alkate ohiak justiziarekin «argitu gabeko auziak» zituelako.1988an errauste planta bat egiteko emandako kontratu batengatik, agintekeriagatik zigortuta dago De Luca. Berez luke hautagai izan. Silvio Berlusconiri gertatu zitzaion gisan?, Severino legea aintzat hartuz gero; baina ebazpen horren kontrako helegitea jarri zuen, eta auzia trabatuta dago epaitegietan.Liguriako porrotaLiguriako erregio hauteskundeak izan dira PD barnean gertatzen ari den borrokaren ispilurik onena. Alderdi Demokratak Raffaella Paita aurkeztu zuen sozialdemokraten gotorlekuetako bati eusteko, baina PDko kritikoek Luca Pastorinoren zerrenda sustatu zuten.
‎Bisita orduak, ikasteko aukera eta beste hainbat eskubide, gainerateko presoek eta gainerateko presondegietan dituzten eskubide berdinak direla argudiatu du Auzitegi Nazionalak. Presoen abokatak erabaki horren kontrako helegitea aurkeztea aztertzen ari dira. Beste 30 presoren eskariak ere aztertu behar ditu Auzitegiak.
2016
‎Lehen azterketa egindakoan egiaztatzen bada EBko industrien interesei kalteak eragin zaizkiela, eta berriz ere Europar Batasuneko eta estatu kideetako zenbait zerbitzuri kontsulta egin ondoren, dumpingaren aurkako behin behineko neurria ezartzen da, eta erabaki hori erregelamendu bidez argitaratzen da. Enpresa kaltetuek erregelamendu horren aurkako helegiteak aurkezteko aukera dute, argitaratu eta hurrengo 30 eguneko epean. Ikerketa irekitzen denetik, 60 egunetik 9 hilabeteko epean aplika daitezke behin behineko neurriak.
‎Ebazpen horren kontrako helegitea jarri zuten orduan, eta orain auzitegi bereko beste epaimahai batek aintzat hartu eta absolbitzea erabaki du. Hiru magistratuetatik bik egin dute absoluzioaren alde:
‎Exekutiboak foru agindu baten bitartez helegite hori atzera bota zuen. Eta, ostiralean, ELAk foru agindu horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
‎Baina ez du presondegira joan, 04/ 08 sumarioko bertze auzipetuek bezala, hark ere onartu baitzituen bere kontrako karguak. AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek jakinarazi dute ez dutela erabaki horren kontrako helegiterik aurkeztuko. Erabaki horren ondorioz, maiatzaren 20an erran dio agur Eusko Legebiltzarrari.
2017
‎2011 urteko balear uharteetako hauteskundeetan alderdi popularrak gehiengo absolutua lortu eta gobernua osatu zuen. hurrengo urtean balear uharteen funtzio publikoaren legea aldatu zuen, eta ordura arte funtzio publikora sartzeko indarrean zegoen katalanaren derrigorrezko ezagutza orokorra kendu egin zuen, meritu gisa mantenduz. legearen aldaketa horren aurka helegitea jarri zuten alderdi Sozialistako berrogeita hamar senatarik auzitegi konstituzionalean. helegitean salatu zuten lege berriak urratzen zuela, besteak beste, konstituzioak aitortutako katalanaren izaera ofiziala, langile publikoen bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa bermatzen ez zuelako, eta horrek menpekotasun egoera batean uzten zuela hizkuntza katalana. auzitegiaren ustez, alabaina... (7 eta 8 oinarri Juridikoak) epai honetan auzitegiak nolabait ebatzi zuen hizkuntza eskubideak administrazioan bermatzeko konstituzioaren ikuspegitik bi eredu horiek onargarriak zirela (euskal eredua eta eredu katalana, nolabait esateko), eta esparru politikoari dagokiola horien artean aukeratzea.
‎«Delituek preskribatu dute eta Amnistia Legea hor dago». Horri helegitea jarri zioten; beraz, lurralde auzitegira joan zen. Handik Auzitegi Konstituzionalera, eta hark ere berdin, «errelebantzia konstituzionalik ez» zeukalako auziak.
‎PPk eta UPyDk, berriz, kontra bozkatu zuten. Azken egun hauetan Espainiako Ministroen Kontseiluak jakinarazi du, ordea, Gobernuak lege horren kontrako helegitea pausatuko duela. Eusko Jaurlaritzak" etsipen handia" agertu du berri hori jakitean eta azpimarratu du horrela jokatuz Rajoyren Gobernuak nazioarteko zuzenbidearen eta biktimen eskubideen kontra egiten duela.
‎" Nahi al duzu udalak baliabideak edo instalazioak bideratzea zezenketak egiteko?" Baina Espainiako Gobernuak ez dio Donostiari galdeketa egiteko baimenik eman. Eneko Goia, Donostiako auzapezak jakinarazi du erabaki horren kontra helegitea pausatuko duela.
2018
‎Guardia Zibilaren atariko ikerketaren arabera, hedabideetan egindako iragarki kanpainek 502.639 euroko kostua izan zuten. ...eko, elkarretaratzea egin zuten ehun bat pertsonak, Sant Jaume plazan.Madrilen, berriz, Auzitegi Goreneko apelazio gelak deklaratzera deitu zituen Jordi Sanchez Kataluniako presidentegaia eta Joaquim Forn Barne kontseilari kargugabetua; astearte goizean izango dira epaitegian.Aske uzteko eskariakPablo Llarena Goreneko epaileak Sanchezi debekatu egin zion bere inbestidura saiora joatea, eta erabaki horri helegitea jarri zion hautagaiak. Fornek, berriz, aske uzteko eskatuko dio epaileari, hark ere Llarenaren erabaki bati helegitea aurkeztu ostean; urriaren 16tik eta azaroaren 2tik daude espetxean, hurrenez hurren.Urtarrilean, bestalde, Llarenak debekatu egin zien presidentegaiari eta Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetuari Kataluniako Parlamentuko saioetara joatea; biek helegitea aurkeztu arren, Gorenak arrazoia eman zion atzo epaileari.Nacio Digital atariak argitaratu duenez, Sanchezen helegiteak argitu bitartean ez dute beste hautagairik aurkeztuko JxCk eta ERCK.
2019
‎Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpena eman zuen Espainiako Kontu Auzitegiak 2018ko urrian, GHK k urtebete lehenago, 2017ko urrian, bi lagunak auzitara eramatea erabaki ondoren. Epai horri helegitea jarri zion GHK k, eta joan den ekainean berretsi egin zuen Espainiako Kontu Epaitegiak Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko epaia. Orain, bide administratiboa da GHK k abian jarri duena, eta Errazkini eta Intxaurrandietari ez ezik, agintaldian erraustegia gelditzearen alde egin zuten gainerako lagunei ere eragingo die; hamalau lagun dira, guztira, denak Bilduren ordezkariak, eta tartean daude Urola Erdiko Mankomunitatearen ordezkariak ere.
‎2017 eta 2018 urteei dagozkien soldatak igotzea, eta sinatutako akordioa enpresa bakoitzak zigilatzea.Ez da izan duten ika mika bakarra. 2018 urteko lehen lanuzteen ondoren, aldundiak %50etik %70era igo zuen greba egunetako gutxieneko zerbitzuen kuota, eta %80ra lan gehien dagoen orduetan; ELAk erabaki horren kontrako helegite bat aurkeztu zuen.Erabiltzaileen senideak dira azken asteetan gatazkan protagonismoa hartu duen beste eragile bat. Astero ari dira elkarretaratzeak egiten; atzo, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
‎Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko ebazpena eman zuen Espainiako Kontu Auzitegiak 2018ko urrian, GHK k urtebete lehenago, 2017ko urrian, bi lagunak auzitara eramatea erabaki ondoren. Epai horri helegitea jarri zion GHK k, eta joan den ekainean berretsi egin zuen Espainiako Kontu Epaitegiak Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko epaia. Orain, bide administratiboa da GHK k abian jarri duena, eta Errazkini eta Intxaurrandietari ez ezik, agintaldian erraustegia gelditzearen alde egin zuten gainerako lagunei ere eragingo die; hamalau lagun dira, guztira, denak Bilduren ordezkariak, eta tartean daude Urola Erdiko Mankomunitatearen ordezkariak ere.
‎Mediterraneora salbamendu lanak egitera joateko itsasoratzeko baimenak lortu ezinda ibili dira Aita Mari itsasontziko arduradunak. Berria.eus ek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean baieztatu dute Itsas Kapitaintzak ukatu egin diela itsasoratzeko baimena, eta eragotzi egiten duela horrek haien misioa. Hala ere, erabaki horren kontra helegitea aurkez daitekeela adierazi dute, eta abokatuak aztertzen ari dira zer pauso eman. Zer asmo dituzten adierazteko bihar agerraldia egingo dute.
2020
‎Herenegun, Junquerasek Espainiako Hauteskunde Batzordeari eskatu zion haren aurkako ebazpena indarrean ez jartzeko, erabaki horren aurkako helegite bat aurkeztuko duelako Auzitegi Gorenean, argudiatuta oinarrizko eskubideak urratzen dituela.
‎Donostiako epaitegi batek arrazoia eman dio Tolosari, eta, sententziaren arabera, ETBk bost eguneko epea du Tolosa berrio lanean jarri ala kalte ordainak emateko. Sententzia horri helegitea jar diezaiekete ETBk edo pilotariak berak. Izan ere, sententzia horrek ere badio talde publikoak Tolosarekin zuen harremanaren etetea ez dela «baliogabea».
2021
‎Gertakari historikoa, ginion, hats berri emaile. Baina gobernuak, azpi-jokoz, Blanquer jakobinoaren ildotik, Macronen baimenarekin menturaz, lege berri horren kontrako helegitea sustatu du. Hirurogei bat deputatuk, La Republique en Marche alderdikoak nagusiki, Konstituzio Kontseilura jo dute lege berria deseginarazteko xedez.
‎EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu zituen zuzendaritzak enplegu erregulazioko espedientearen baitan egin zituen 129 kanporatzeak, baina Tubacexek ebazpen horren kontrako helegitea pausatu zuen. Sinatu berri den hitzarmenaren barne da helegite hori bazterrera uztea, eta beraz, ez da behartutako kanporatzerik izanen.
‎epaiketa berriz egiteko agindua eman zuen, sei auzipetuak Batasunaren zuzendaritza osatzera entseatu zirelakoan. Gorenak aho batez hartu zuen erabaki horri helegitea pausatu dio Bateragune auziko defentsak Auzitegi Konstituzionalean, pertsona bat ekintza batengatik ezin delako bi aldiz epaitu, non ez duten auzipetuek berek galdegiten epaiketa berriz egitea.
‎Enpresak, berriz, jakinarazi du ez dagoela ados eta helegitea jarriko duela. Boz partikular horrek helegitea Auzitegi Gorenean onartua izatea erraztuko du.
‎Poloniari eta Hungariari begirako erabakia izan zen, Europako Batzordeak bi herrialde horiekin baititu desadostasunik handienak arlo horretan. Varsoviak eta Budapestek neurri horren kontrako helegiteak aurkeztu zituzten urte hasieran, eta Europako Justizia Auzitegiak iragan astean aztertu zituen, oraindik erabakirik eman gabe.
‎Bigarren arau hori, ordea, legez kanpokoa zela ebatzi zuen EAEko Justizia Auzitegiak, 2020ko maiatzean. Horren aurkako helegitea da orain onartu ez dutena.
‎Eliseo Gilek epai horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Entzutegian. 2021ean Entzutegiak epaia eman zuen.
‎Gaur, asteazkena, izan da ezohiko udalbatzarra, eta EAJren, EH Bilduren, PSE EEren eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin onartu dute Espainiako Auzitegi Gorenera jotzea. Azpeitiko Udalak ia 4 milioi euroko dirulaguntza jaso zuen Lapatxen eskutik ingurumen programetara bideratzeko, eta horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Azkoitiko Udalak 2016an. Halere, EAEko Auzitegi Nagusiak Urola Erdiko Mankomunitateak jarritako helegitea onartu zuen, eta hortik dator udalak berriro epaitegietara jotzeko erabakia.
‎Sistemak honela funtzionatuko luke: CIADIko arbitraje auzitegiak laudoa emango luke, eta erabaki hori helegiteko aukera, helburu hau berariaz betetzeko sortutako nazioarteko auzitegi egonkor bati egotziko genioke. Egia da inbertsio tratatu batzuek aukera ematen dietela estatu sinatzaileei erakunde horiek sortzeko, baina momentuz ez da horrelakorik gertatu.
2022
‎Zigortu zituzten baina, bigarren instantzian, auzia preskribatua zela ebatzi eta hiruak absolbitu zituzten. Goreneko fiskalak, ordea, erabaki horri helegitea ezarri zion, eta Manuel Marchena buru duen epaimahaiak epaiketa berriz egiteko agindua eman du. Gorenaren ustez, preskripzioa ezartzean auzitegia tronpatu zen.
‎1983an GALek bahitu, torturatu eta hil zituen bai Zabala bai Joxean Lasa, baina Espainiako Barne Ministerioak erabaki zuen euren familiek ez zutela terrorismoaren biktima izateagatik zegokien kalte ordaina jasoko. Auzitegi Konstituzionalak 2017an berretsi zuen erabakia, eta horri helegitea jarri zion Artanok, «errugabetasun presuntzioa urratzen» zuelakoan, ez baitzen inoiz frogatu Lasa eta Zabala ETAko kideak zirenik. Orain, errekurtsoa baztertu du Auzitegi Nazionalak, eta epaiketaren kostuak ordainarazi nahi dizkio Zabalaren amari, «ezein aldek ez baitzuen kostuen tasazioa inpugnatu», Elena Oca de Zayas epailearen arabera.
‎Hain justu, auzi horretan 28 urtetik gorako espetxe zigorra ezarri zioten Cabezudori, bortxaketa, sexu abusua eta haur pornografiako eta iruzurreko delituak leporatuta. Erabaki horren aurka helegitea aurkeztua dute defentsak eta akusazio partikularrak Espainiako Auzitegi Gorenean.
‎San Argimiro 2020ko uztailean lekualdatu zuten Caceresko espetxetik Soriakora (Espainia), lehen gradutik bigarrenerako progresioa aitortzearekin batera. 2021eko martxoan Euskal Herriratu zuten, eta, behin Martutenen zegoela, hirugarren gradua eman zion Eusko Jaurlaritzak, baina erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Orain, epaileak aintzat hartu du fiskalaren eskea.
‎Eusko Jaurlaritzak esan du «sakon» aztertzen ari dela mahastien esklusibotasuna blindatzeko Errioxa jatorri markak bere estatutuetan egin duen aldaketa, eta horren aurka helegitea jarriko duela berretsi du. Aldaketa horren arabera, Errioxa jatorri izeneko ardoentzat mahastiak dituzten upategiek lukete Arabako Mahastiak sor marka berriarentzat produzitu.
‎Eta egon badago saltsa udaltzaingoei eskatu beharreko euskara mailarekin. 2021eko deialdi publikoan jasota zegoen hautagaiek euskarazko B2 maila ziurtatu zutela, baina puntu horren kontrako helegitea jarri zuten CCOOk eta UGTk, eta azken horren helegitea onartu zuen irailean Gasteizko Administrazio Auzitegiak. Ebatzi zuen ez dela beharrezkoa B2 maila eskatzea, hautagaiei, eta, gainera, UGTk eskatu moduan, onartu egin zuen 2019aren aurretik egindako ikastaroak —Arkautiko Ertzaintzaren akademian (Araba) egindakoak— aurkeztu ahal izatea.
‎Eta egon badago saltsa udaltzaingoei eskatu beharreko euskara mailarekin. 2021eko deialdi publikoan jasota zegoen hautagaiek euskarazko B2 maila ziurtatu zutela, baina puntu horren kontrako helegitea jarri zuten CCOOk eta UGTk, eta azken horren helegitea onartu zuen irailean Gasteizko Administrazio Auzitegiak. Ebatzi zuen ez dela beharrezkoa B2 maila eskatzea, hautagaiei, eta, gainera, UGTk eskatu moduan, onartu egin zuen 2019aren aurretik egindako ikastaroak —Arkautiko Ertzaintzaren akademian (Araba) egindakoak— aurkeztu ahal izatea.
‎Eta egon badago saltsa udaltzaingoei eskatu beharreko euskara mailarekin. 2021eko deialdi publikoan jasota zegoen hautagaiek euskarazko B2 maila ziurtatu zutela, baina puntu horren kontrako helegitea jarri zuten CCOOk eta UGTk, eta azken horren helegitea onartu zuen irailean Gasteizko Administrazio Auzitegiak. Ebatzi zuen ez dela beharrezkoa B2 maila eskatzea, hautagaiei, eta, gainera, UGTk eskatu moduan, onartu egin zuen 2019aren aurretik egindako ikastaroak —Arkautiko Ertzaintzaren akademian (Araba) egindakoak— aurkeztu ahal izatea.
‎Eta egon badago saltsa udaltzaingoei eskatu beharreko euskara mailarekin. 2021eko deialdi publikoan jasota zegoen hautagaiek euskarazko B2 maila ziurtatu zutela, baina puntu horren kontrako helegitea jarri zuten CCOOk eta UGTk, eta azken horren helegitea onartu zuen irailean Gasteizko Administrazio Auzitegiak. Ebatzi zuen ez dela beharrezkoa B2 maila eskatzea, hautagaiei, eta, gainera, UGTk eskatu moduan, onartu egin zuen 2019aren aurretik egindako ikastaroak —Arkautiko Ertzaintzaren akademian (Araba) egindakoak— aurkeztu ahal izatea.
2023
‎Dena den, horren aurrean helegitea aurkeztu zuten senideek eta Azpeitiko Udalak –erakundeak 2001etik parte hartu du Pasaiako segadaren auzi judizialean, herri akusazio gisa, Miguel Castells abokatuarekin–, eta Gipuzkoako Auzitegiak berriz ireki zuen ikerketa, polizia operazio haren bueltan irregulartasun zantzuak bazirela eta auzia ezin zela preskribatu esanda. 2016ko otsailean, ordea, berriz itxi zuen auzia Donostiako epaitegiak," deliturik ez" zuelako frogatu.
‎Hala ere, urriaren 17an ezagutzera eman den ebazpena ez da behin betikoa. Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du erabaki horren kontra helegitea aurkezteko, eta jadanik errana du helegitea pausatuko duela.
‎Horrek esan nahi du prozesuak jarraitu egingo duela epaitegiek sakoneko auziaz ebatzi bitartean. Edonola ere, Estatuaren Abokatutzak bost eguneko epea du erabaki horri helegitea jartzeko.
‎Edonola ere, diru hori berreskuratzen saiatuko da. Izan ere, Gerardo Codes Iberdrolako zerbitzu juridikoetako zuzendariak iragarri du zerga horren aurkako helegitea jarri duela, «arbitrarioa eta baztertzailea» delako eta Europako arauen aurka doela uste dutelako. Epaileen erabakia datorren urtean espero du.
‎Iberdrolak kalkulatu du 200 milioi euro ordaindu dituela zerga horregatik, baina diru hori berreskuratzen saiatuko da. Izan ere, Gerardo Codes Iberdrolako zerbitzu juridikoetako zuzendariak iragarri du zerga horren aurkako helegitea jarri duela Espainiako Auzitegi Nazionalean, «arbitrarioa eta baztertzailea» delako eta uste dutelako Europako arauen aurka doala. Epaileen erabakia datorren urtean espero du.
‎Duela bi hilabete inguru, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan. Epaiak kontrako erreakzio ugari eragin zituen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen horren kontrako helegitea jartzea. Orain, ahaldunorde nagusi eta Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok (PSE EE) kritikatu egin du hori, eta esan du EAJk aldebakarrez hartutako erabaki bat izan dela, bazkide sozialistekin kontsultatu gabe.
‎Donostiako Erdialdean, San Bartolome muinoan zehazki, 8.000 metro koadro baino gehiagoko merkataritza zentro bat eta 200 autorentzako lekua izango duen aparkaleku bat egin nahi ditu Donostiako Udal Gobernuak. San Bartolome hirigintza plan berezi horren aurkako helegitea jarri du Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, eta haiekin batera zentroaren eraikuntzaren aurkako idazki bat sinatu dute Bagera Donostiako merkatarien elkarteak eta Erdian Bizi eta Amara Bai auzo elkarteek. Gaur aurkeztu dute prentsaren aurrean, ONCE elkarteak Donostiako Erdialdean duen egoitzan.
‎Donostiako erdialdean, San Bartolome muinoan zehazki, 8.000 metro koadro baino gehiagoko merkataritza gune bat eta 200 autorentzako lekua izango duen aparkaleku bat egin nahi du Donostiako Udalak, eta Hirigintza Plan Berezi horren aurka helegitea jarri du Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak EAEko Auzitegi Nagusian; harekin batera egitasmoaren aurkako idazki bat sinatu dute Bagera Donostiako merkatarien elkarteak eta Erdian Bizi eta Amara Bai auzo elkarteek.
‎Joseba Borde Ugaoko presoa Basauriko espetxera itzuli zen bart gauean. Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion Borderi, baina erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen fiskalak, eta, Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituta, kartzelara itzuli da, Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.
‎Baionako Auzitegiak Maurizia husteko agindua emana du, baina horren kontrako helegitea jarri du gazteen abokatuak. Izan ere, ordenantza bidez hartu zuen erabakia justiziak, ekintzaileei kasua defendatzeko aukerarik eman gabe.
‎Baionako Auzitegiak emana du Maurizia husteko agindua, baina gazteen abokatuak horren kontrako helegitea jarri du. Ordenantza bidez hartu zuen erabakia justiziak, ekintzaileei kasua defendatzeko aukerarik eman gabe.
‎Sareren arabera, «legeak ez du inola ere esaten zigorrak espetxeko hormen artean bete behar direnik azken egunera arte, araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, eta gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz». Eusko Jaurlaritzak eskumena bere gain hartu zuenetik, 43 presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, baina, 43 horietatik 30ri dagokienez, erabaki horren kontrako helegitea jarri du fiskaltzak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxean sartu ditu hamalau, bigarren graduko erregimenean.
‎Eusko Jaurlaritzak ez du Espainiako Etxebizitza Legea indarrean nahi. Lege horren aurkako helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, argudiatuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren eskumenak urratzen dituela. Legearen zazpi artikuluren eta hainbat xedapenen aurka egin du Jaurlaritzak, bere zerbitzu juridikoek osatutako txosten batean oinarrituta.
‎Jeltzaleek mezu hori idatzi zuten X sare sozialean duten kontu ofizialean. Eusko Jaurlaritzak ere lege horren aurkako helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, uztailean, argudiatuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren eskumenak urratzen dituela; PSE EEk ez zuen babestu erabaki hori. EH Bilduk esan izan du, ordea, etxebizitza legeak errespetatzen dituela eskumenak, berme juridikoa ematen duela.
‎Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten bi ikastetxe erlijiosoren ituna etetea erabaki zuen Nafarroako Hezkuntza Departamentuak urte hasieran; Opus Deiren menpeko Irabia Izaga eta Miravalles El Redin eskolena, hain zuzen ere. Erabaki horren aurkako helegiteak aurkeztu zituzten bi eskolek Nafarroako Auzitegi Nagusiaren aurrean, eta, atzo, auzitegiak jakinarazi zuen bi eskolen helegiteak atzera bota dituela; ondorioz, itunok eteteko prozesuak aurrera egingo du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia