|
Eta planteatzen baldin bazaie proiektu nazionalista maximal bat, independentzia adibidez, ez dute onartuko, ez dute onartuko eta gainera beren psikologian ez dago hori, ez da posible, beraiek sentitzen dira jaio ziren tokikoak, extremeñoak, kastellanoak, andaluzak... eta sentitzen dira baita ere, gero eta gehiago, ez denak baina asko, hemengoak. Eta beraiek esaten dute eta nik askotan hitz egin dut honetaz jende
|
horrekin
han, Urnietan, eta bueno," gure aurrekoak ez zekiat nongoak hituen, gu, haien seme alabak, ez gaituk euskaldunak izan, baina gure seme alabak, lehenbiziko belaunaldiko etorkinak direnen bilobak, horiek euskaldunak dituk, eta bakoitzak bere ideia politikoak izango dizkik". Beraz, ahalegin integratzaile bat eta errespetuzko ahalegin bat egin litzateke.
|
|
Ez da lehenbizikoz izango, ekainez Aizkorri punta elurrez txuritzen bada. Baina Donostian, berriro diot, Kontxako itxas golkotxo
|
hori
han edukita, berotan frexkura eta hotzean goxagarri, 1972ko ekainaren 6an, 6 gradu eta erdira jaitsi zen Donostian tenperatura. Bilbon, azken urteotako hotzena, 1986ko ekainaren 3an, 3 gradu juxtu.
|
|
...badakizu zer diren Sodomako ehun eta hogei egunak, irakurri duzu amaiera arte ezin jasan izan baduzu ere, bada jakizu ni ehun eta hogeita batgarren egunean noala, dena arauen arabera egin da, eta halaxe da oraindik ere, ehun eta hogeita bi, ehun eta hogeita hiru, lehenengo telefonoz agentziara hots egin goizean goiz tokia izango duzula segurtatzeko, goizean goiz hots egin behar duzu agentziak egun
|
horretan
han egoteko baimena ematea nahi baduzu, eguneko menuan egon nahi baduzu, gaur zuentzat lan egin dezaket, baimena ematen didazue zuen apartamentuetan nire burua prostituitzeko, zuentzat, sentitzen dut atzokoa, sentitzen dut etorri ez izana, agindu banizuen ere, zera, hilekoa nuen, baina gaur joana da, ia ia joana, baina dena pentsaturik daukat, belakia eta oinetako gorriak, txabusina eta masaje ol... Eta gero larrua jo, lehenengo ni gainean eta gero azpian, eta azkenean lau hankan, txakurraren jarreran, horixe da nik gehien nahi izaten dudana, zeren sexuek baizik ez dute elkar ukitzen, gogoak ematen didan aurpegia jarri dezaket, negar pixka bat egin eta atsegin hartu ere bai, bezeroa ohartu gabe, eta dena sei, zazpi, zortzi aldiz egin behar da, bata bestearen ondotik, sei, zazpi, zortzi bezero diferenterekin, zortzigarrenarekin egin eta gero joan naitekeela ulertzen da, eta joan nora uste duzue, etxera, ez bada, zeren ez dut etxera sartu nahi izaten, lehenbailehen neure burua akabatu besterik ez dut nahi izaten, ez gela honetan horratik, polizia, ikerketa eta nire gurasoak bat batean saltsa honetan inplikatuak, galderak, tortura eta gainerakoa, kito da nire gurasoen bidez sufrimendua bilatzea, nire bihurrikeria agerian uztea, nire puterioa, neurea dudan gauza bakarra, bakarrik neurea, eta ezta hori ere zeren putaosteak daude, suerte guztietakoak, eta oroz gain nire modukoak, orduz lehen zahartu diren neska gazteen arraza, beren pentsamenduetako hitzontzikerian aberetuak, zertarako eta begien atzean negar egiten duen puta bazterrera botatako baten irudi perfektua baizik ez uzteko, takoiekin eta irribarre burlatiekin mozorroturik, hankak zabalik, betiko malgutasun otzanaren itxurapean desafioka bezeroari.
|