|
1) hiper orokortzea, hau da, ekintza zehatz batetik ondorio orokorrak ateratzea (adibidez, plater bat hautsi duenak pentsa dezake bere eskuetan duen guztia apurtzen duela); 2) etiketak, hots, hanka sartze batek norbere buruari buruzko egiaztapen negatibo eta irrealak egitera bultza lezake pertsona (adibidez, bizikletatik erortzeagatik «ez dut ezertarako balio» pentsatzea); 3) iragazpena, hau da, munduari iragazki negatibo batetik begiratzea eta gauzen alde negatiboak besterik ez ikustea (adibidez, ikaskideen aurrean lan baten aurkezpena egin ondoren laudorioak jaso badira, baina hurrengo baterako aurkezpena denbora barruan egin behar dela esan bada, laudorio guztiak ahaztu eta etxera joatea pentsatuz aurkezpen luzeegia egin dela); 4) dena edo ezer ez gisako pentsamendua, hots, gauzak guztiz onak edota guztiz txarrak bailiran hautematea, ñabardurak kontuan izan gabe (adibidez, «festa honetan dibertigarria eta alaia ezin banaiz izan, aspergarri hutsa naiz»egunero gauza bera egiten dugu eta aspertua nago» gisako pentsamenduak); 5) pertsonalizazioa, hau da, norbere inguruan gertatzen diren gauza negatibo guztien ardura norbere buruari leporatzea (adibidez, inguruneko norbaitek esaten badu«, pentsatzea besteak hori dioela bere erruagatik, berari plan dibertigarririk bururatzen ez zaiolako); 6) gogamenaren irakurketa, hots, gainerakoek ere banakoak berak bere buruarekiko duen irudi negatiboa dutela uste izatea (adibidez, «zergatik begiratzen ote dit hark? ...haiekin nitaz barre egiteko» gisako pentsamenduak izatea edozein delarik ere beste pertsona begira egotearen arrazoia); 7) kontrol gabeziaren ustea, hau da, banakoak uste izatea ezer ez dagoela bere esku eta egiten duena egiten duelarik ere, gauzak izan behar duten modukoak izango direla (adibidez, pertsona batek uste izatea gauza negatiboak gertatzen zaizkiola zorte txarra duelako eta zorte txar
|
hori
gainditzeko ezin duela ezertxo ere egin); eta 8) arrazoiketa emozionala, hots, pertsonak argudio logikoetan oinarritutako arrazoiketa erabili ordez, arrazoiketa bere emozioetan oinarritzea (adibidez, pozik dagoen pertsona batek pentsa dezake bere bizitza primerakoa dela, baina, bihar triste badago, bere bizitza desastre hutsa dela pentsatuko du).
|
|
Ildo horretatik legeak ezartzen dituen baldintzak bete dituzte aurrekontu eragiketa guztiek (aurrekontu onestea, betearaztea, aldatzea eta likidatzea), baina ezin izango da zehaztu zertan gastatu behar den edo zertan erabiliko eta nola erabiliko diren baliabideak.
|
Hori
gainditu ezin daitekeen funtsezko nukleoa da, toki autonomiaren muinetariko bat eta finantza jarduera ahalbideratzen duen oinarrizko irizpidea. Horrek ez du esan nahi muga ekonomikorik ez dagoenik eta horiek ere ikuskatzeko aukera egongo da toki erakundez gaineko lurralde administrazioen eskutik.
|