2001
|
|
Hala ere, horrek ez du oraindik ezagutza argitzen; oraingoz subjektua hartzaile gisa aurkeztu da. Orain errealitateak eskaintzen dion aniztasuna jaso dezake aniztasun gisa, eta bere zeregina aniztasun
|
hori
funtzioen bidez forma konkretuetan bihurtzea izango da, objektuetan bihurtzea, alegia. Horretarako, subjektuak espazioan eta denboran jasotzen dituen puntu anitz horiek zeharkatu eta bildu behar ditu jarraikorki.
|
2002
|
|
Honela hasi zen hitz atzeetan lanean, hutsuneak betetzeko, eta hitz atze horiek jatorrizko Gutunak baino askozaz ere luzeagoak bihurtu ziren. Hitz atzeen izenburuek ere erakusten dute Panoptikoak espetxe gisa zuen indarrean jarria zuela arreta Benthamek,
|
horren gainerako
funtzio posibleetan baino gehiago10 Gutunak eta Hitz atzeak 1791n11 argitaratu ziren Dublinen eta Londresen, hiru grabatu argigarrirekin batera; edizio horri esaten zaio sarritan lehenengo" argitalpena", nahiz eta Benthamek berak zera esan zuen: lana," inprimatu den arren, ez da sekula publiko egin hemen" (Londresen, alegia) 12; eta geroago adituak bat etorri ziren lana ez zela" argitaratu, hitzaren zentzu hertsian" 13.
|
2003
|
|
Agaton, hurrengo hitzaldian, presokratikoen akatsetan erortzen da antzekoak elkarrekin doazela esanez, Eriximakok jada esandakoaren aurka, eta printzipio horren arabera Maitasun jainkoaren izaera azaltzen saiatzen da, hura gaztea eta guztiz ederra dela defendatuz. Hitzaldi
|
horren
funtzioa jarraian Sokratesek azalduko dituen ideiekin kontraste egitea da, eta modu horretan Sokratesen hitzaldiaren hasierako ideiei indar gehiago emateko aitzaki hutsa izatea. Hain zuzen ere Sokratesek hasieratik, Agatonen arrazonamenduen aurka eginez, maitasuna (eta beste edozer ere) gorestekotan lehenbizi bera benetan nolakoa den aztertu behar dela baieztatzen du, eta horren ondoren bakarrik bere onurak.
|
2005
|
|
giza ezagutza zientifikoa, honen arabera, antropologia orokor baten abiapuntua izango litzateke, eta giza-ulermen humanistikoa, berriz, antropologia horren helmuga. Gizakiaren errealitatea biltzea eta deskribatzea, batetik, zeregin garrantzitsu eta ezinbestekoa da, zalantzarik gabe, baina zeregin honen esanahia ez da inoiz osoa izango baldin eta lortutako ezagutza
|
hori
funtzio humanizatzaile baten zerbitzuan jartzen ez bada. Pertsonaren humanizazioa kontsideratzea eta bultzatzea, bestetik, gizakiaren gizatasunarekin bat egiten duen zeregina da, bai, baina zeregin hau abstrakzio hutsean gera ez dadin halabeharrezkoa da gizabanako bakoitzaren errealitate historikoa hasieratik aintzat hartzea.
|
2007
|
|
Horregatik —eta" norbait heztea" gehiago delako" zerbait irakastea" baino198— gure hezkuntzaren azterketa ez da eskola kontuan bakarrik geratuko. Esan ere —bigarren atalean azaldutakoaren haritik— hizkuntza izango dela, eta bereziki
|
horren
funtzio antropologikoa, euskal hezkuntzari buruzko gure oharpenen erdigunea: azken batean hizkuntza, bai orokorrean bai euskal kasuan, ez da hezkuntzaren baitako elementuetako bat bakarrik, baizik eta egiaz hezkuntzaren beraren" beharrezko eta oinarrizko" posibilitate baldintza199 Daukagun asmoa, beraz, hizkuntzak gure humanizazio prozesuan duen garrantzian eta esanahian sakontzea da, eta ez bestelako hizkuntz didaktika galderetan sartzea.
|