Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2000
‎bizitza eta poesia ez direla lehengo berberak izango, kartzela, tortura, zapalketa ezagutu eta gero. Poeta kontenplatzailea zen guk ezagutzen genuen Sarrionandia, poema simetriko miragarriak burutzen zituena, inguruaz eta" errealitate" deitu ohi dugun horretaz ezer gutxi arduratu gabe perfekzio formala bilatzen zuena; bien bitartean, bere militantzia beste xendra batzuetatik bideratzen zuen..."
‎Eta, gainera, oraindik garai horietako testigu asko bizirik zeuden bitartean gertatu da hori, sarritan lehen eskuko testigantzak eskuratzeko aukera zegoenean. Dudarik gabe, ahanztura honekin gure ondare kultural eta historikoari ez diogu mesede handirik egiten, baina, zoritxarrez, hori bide da gaur egungo giza dinamika, eta beraz, horren aurka ezer gutxi egin ahal dugu orrialde hauetatik. j
2001
‎Garaiko egunkariak errepasatu arren, ez dut horren arrazoia garbi azal ziezadakeen berririk aurkitu... Halere, horrek ezer gutxi esan nahi du, orduko komunikabideak nolakoak ziren kontuan hartuta. Salbuespenak salbuespen, haietan jasotzen zen, jasotzen zena... irakurleen multzoa uxatzera iritsi gabe," Movimiento" delakoa osatzen zutenek irribarretsu irakur zezaketen notizia klasea, batik bat.
‎Euskalgintza ez da egoera politiko gatazkatsu honen erruduna ez eragilea, izatekotan biktima da, erakunde batzuek erasoaren ondorioak pairatu behar izan dituztelako. Aldi berean euskararen normalizazioaren alde neurri eraginkorrak hartzeko garaian, batzuek egoera gatazkatsu eta tamalgarri hori aitzakiatzat hartzen dute prozesu horretan ezer gutxi egiteko. Euskalgintzak bere diskurtso autonomo propio bat sortu eta plazaratu behar du.
2003
‎Halaxe gertatzen duk-eta bidaia luze baten ondotik bueltan datozen guztiekin. Baina Baiona Zaharreko txapitula ziztrin hartan pasatutako egonaldi luze horrek ezer gutxi eman zian, jertse lodiaren azpian antzeman zekiakeen upelatik hara. Ziurrenera pentsatuko zian  fabrikaren batean lanean aritua hintzela edo, besterik gabe, etxezuloan sartuta, alferkerian, orduak eta orduak telebistaren aurrean erre  tzen.
2005
‎Ezjakintasuna eta uste ustelak. Opor bidaiaren abiapuntua herrialde horretaz ezer gutxi jakitea zen. Hasteko, herrialde horren altxorrak zeharo ezezagunak zitzaizkidan:
‎Artzain Mundua da biltzarra antolatzen duen elkarte bat eta bertan hainbat lagun aritzen dira borondatez lanean, eta gure protagonista horietako bat da. Martinek Estatutu Batuetatara joandako artzainen lekukotasunak bildu ditu, gai horretaz ezer gutxi baitzegoen idatzita.
2007
‎Posizioak gehiago zorroztu eta argi hitz egin aldera, gaineratu nahi dut Euskal Herria edo euskaldunon herria bi estatutan banatua dagoela alde batera utzi nahi izateak errealitatea ezkutatzeko nahia adierazten dituela. Eta horrek ezer gutxi laguntzen duela bizi dugun katramila horretan aurrera egiten. Zeren nork uka lezake euskaldunak zatiturik egon bagaudela?
‎Elisaren ama Kandida ez zitzaidan gustatzen, eta ni ere ez nintzen haren gustukoa. Besterik ezean, ohitu egin ginen bata besteari, baina horrek ezer gutxi esan nahi du, elkar ikusteko ohitura genuela baino ez, goizean eguzkia eta gauean izarrak ikusteko ohitura dugun bezala, zerua lainoturik ez badago, begiak lausoturik ez badaude behintzat.
‎Egia da norbanakoak identitate bat baino gehiago duela, eta hainbat komunitatekokide dela aldi berean, baina hala eta guztiz ere horrek ezer gutxi esaten du identitateeta komunitate horien arteko erlazioei eta euren arteko lehentasunei buruz1.
‎Egia da norbanakoak identitate bat baino gehiago duela, eta hainbat komunitatekokide dela aldi berean, baina hala eta guztiz ere horrek ezer gutxi esaten du identitateeta komunitate horien arteko erlazioei eta euren arteko lehentasunei buruz13.
2008
‎Baina okerrena hori ezkutuan izatea da. Beharrezkoa dugu gure etxe aurretik pasatzen diren horiek sartzera gonbidatu eta etxean zerbait eskaintzea, zerbait hori ezer gutxi baldin bada ere.
‎Izan ere, giza genoma osoaren %1 inguru baino ez da genea (proteina kodetzen duen sekuentzia, alegia). Proteinarik kodetzen ez duen %99 horri buruz ezer gutxi dakigu oraindik. Genomaren zati horri" DNA inertea" edo" DNA zaborra" deitu izan bazaio ere, oraintsu argitaratu diren zenbait lanen arabera, genomaren integritatea mantentzeko, geneen erregulaziorako eta espeziearen eboluzioa ahalbidetzeko ezinbestekotzat hartzen da genomaren zati nagusi hori.
2009
‎1978an, JASONdarrak berotze globalaren gainean lanean hasi ziren. Baina denak ez zeuden ados; klima gaietan jakitunak kexu ziren horretan ezer gutxi zekitenak euren arloan sartzen ari zirelako. JASONdarrek jaramonik ere ez zieten egin.
‎Euskararen kasuan lege horrek ezer gutxi ekarriko lukeela adierazi duzu. Zertarako behar da orduan?
2010
‎Bizente Aizpururen ustez, kristautasunaren etika jentilen etikarengandik bereizten bada, kastitatearen kontuan da bereziki. Izatez, bertute hori da bere burua kristautzat daukan euskal gazteak mantendu behar duena, eta beharleku horretan ezer gutxi lagunduko dio bekatua apaizari aitortzeak, zeren, barkamenaren erraztasunak berak gurikeriara bideratuko baitu. Ostera, bertutean sendotzeko biderik seguruena, Aizpururen aburuz, sexu grina borondatearen indarrez menperatzea litzateke, autosugestioz ahalegintzea.
2011
‎Orduan 22 irabazi zuen Barriolak, eta Xalari ezertarako aukerarik eman gabe, gainera. Datu horrek ezer gutxirako balio du, ordea, eta «kontuak asko aldatu» direla uste du leitzarrak. Binakako txapelketan elkarrekin osatu zuten bikotea, eta orain aurrez aurre ariko dira.
2012
‎Lana amaitu nuenean, nire zerbitzari Ostirali itsasketarekin zerikusia zuen guztia irakatsi behar nion; izan ere, oso ondo bazekien ere kanoa nola arrabatu, haize oihalarekin eta lemarekin zerikusia zuen ezer ez zekien, eta zeharo harritua geratu zen txalupa batera eta bestera lemaz itsasoan gidatzen ikusi ninduenean, eta haize oihalak nola biratzen zuen eta, norabidez aldatzen genuenean, nola betetzen ziren haizez bide batean edo bestean; eta esan dudan bezala, hori ikustean txunditua eta harri eta zur geratu zen. Dena den, erabileraren poderioz ikasi zuen, eta marinel trebe bihurtu zen, iparrorratzari zegokionez izan ezik, horretaz ezer gutxi ulertarazi bainion. Bestalde, inguru horietan zerua hodeiez estalita gutxitan izaten zenez gero, eta lainoa ere oso gutxitan edo inoiz ez, ez zen iparrorratza erabiltzeko aukera handirik, izarrak beti ikusten baitziren gauez, eta egunez itsasbazterra, eurite garaian izan ezik, eta orduan ez zen inor irtetera ausartzen, ez lehorrean eta ez itsasoan.
‎Haurrak, ez baitzuen inoiz estudiatzen, luzaro baino lehen irekitzen zituen begiak handi eta triste, eta negarrari ematen zion. Orduan Charlesek kontsolatu egiten zuen; garastailuan ur bila joaten zitzaion hondarretan errekak egiteko, edota loresailetan xuhandor adarrak mozten zituen zuhaitzak landatzeko, eta horrek ezer gutxi hondatzen zuen jardina, erabat belartzarrez josia; izan ere hainbeste jornal zor zitzaion Lestiboudois i! Gero haurra hotzak zegoen eta ama galdetzen zuen.
2013
‎Iragan astean, ANP Awami Alderdi Nazionaleko diputatugai Sadiq Zaman Khattak eta haren 6 urteko semea tiroz hil zituzten Karatxin; eta azken hilabete osoan, dozenaka lagun hil dituzte hautagaien kontrako erasoetan, eta ehunka zauritu. Armadak 70.000 soldadu hedatu ditu hauteskundeetan segurtasuna bermatzeko, baina hautagai askok eta Pakistango presidente Asif Ali Zardarik berak kezka azaldu dute azken egunetan, indar erakustaldi horrek ezer gutxirako balio duela iritzita. Pakistango GEO telebista kateak atzo argitara eman zuenez, Ali Zardarik eskutitza idatzi zion Hauteskunde Batzordeko buruari apirilaren 30ean, segurtasuna bermatzea ezinezkoa zela onartuz.
‎andereñoa mundutik apartatu balitz eta urruneko landetxeren batean gorde. Baina ezkontzarenak ere berbabiderik asko eman zuen; eta zirkunstantzia aldaketa horrek ezer gutxi moteldu zituen Merytoneko dama zahar eta gogo txarrekoek lehenago adierazitako gurari ontsuak, zeren, halako senarrarekin, Lydiaren zorigaitza gauza segurutzat jotzen baitzen.
‎Tunisiako unibertsitateko irakasle ospetsu horrek egin zuen lehenengo azterketa, eta hark estela benetakoa zela erabaki zuen, Kartago feniziarreko garaikoa, alegia. Hori izugarri inportantea da, eta izugarri arraroa, punikoen garaiko Kartago horretatik ezer gutxi ailegatu baita gure egunetara.
Hori ezer gutxi da lantegiak sortuko duenaren ondoan.
2014
‎Ez nuen nahi lepoa bihurritu beharrean egoterik, ulertzen? Gainera, horrek ezer gutxi balioko zuen inolako helburu praktikotarako. Saiatu nintzen aztikeria hausten, oihanaren aztikeria pisutsua, mutua?, gizona bere bihozgabeko altzora bereganatu nahian zirudiena, berarengan sen ahantzi eta aberekoiak berpiztuz, munstrokeriazko grina asebeteak oroitaraziz.
2015
‎Behin egin zuen bidaldi hau trenez, eta ametsezko irudi horretatik ezer gutxi geratu zitzaion zutik. Trenaren triki traka betibatekoa, agian.
‎Handiustea, harrokeria, kodizia. Zerrenda horretatik ezer gutxi atera zezakeela ohartu zen. Asko dira, gehiegi, Gaztegiren bidea egin dutenak, ezkerretik eskubira, Avernotik Zerura.
2016
‎gai hori lantzeko dugun trebetasun zientifiko teknikoa mugatua izaten da oro har: " honetaz badakigu hainbat kontu, horretaz ezer gutxi eta beste hartaz ezer ez"; eta c) argitzelan horretarako eskueran ditugun" tresnak": informazio iturriak batetik, datu lanketarako baliabideak bestetik (gizajendea, dirua, tresneria teknologikoa, antolamendua,..).
‎Erabakia berandu hartu dela iruditzen zaigun arren, pozik gaude.Familiaren asmoa zein zen kontuan hartu gabe eraman zuten Cascanteko hilerritik gorpua Iruñeko Erorien Monumentuko kriptara. Nik dakidanez, nire aitak ez zuen ondo ikusi bere anaia hilerritik atera eta kriptara eramatea. Hala ere, erabaki horren aurka ezer gutxi egin zezakeen familiak. Eraman nahi zuten, eta eraman zuten.Idatzi zenuen gutunean, hobitik ateratzeko arrazoiak hiru multzotan banatu zenituen:
‎Beharrezko dugu berriz sentitzea elkarren premia dugula, besteekiko eta munduarekiko erantzukizuna dugula, merezi duela onak eta zintzoak izatea. Hondamen moralean denbora luzea izan dugu, etikaz, ontasunaz, fedeaz, zintzotasunaz barre eginez; iritsi da garaia, azalekokeria alai horrek ezer gutxi balio izan digula ohartzeko. Gizarteko bizitzaren oinarri ororen suntsipen horrek elkarren aurka jartzen gaitu azkenean; bakoitzak bere interesak defendituz, indarkeria krudeltasunbide berriak sorrarazten ditu eta ingurumenaren egiazko kultura eta zaintzaren garapena galarazten du.
‎Hiru bat urte dira Aranbarri Izagirre tandem emankorrak Batxi Bilbaoren berri naroa eman zigula honek Euzkadi eta Napartarra argitalpenetan ateratako izkribuen bilduma ederraren bitartez, Hau mundu arrano hau. Euskal literaturaren kronikatzar, historia eta krestomatietan idazle horren gainean ezer gutxi agertu bada ere, Izagirre faktoriakoak ez ziren etsi eta aurrera egin zuten idazle bizkaitar ahantziaren arrasto urrien atzetik. Emaitzak bistan dira.
2017
‎Nork daki zer den hori. Niretzat, hobe da horren gainean ezer gutxi hausnartzea!
‎Zentzu komunaren arabera jokatzen du euskaldunak, eta zentzu komunak esaten dio hizkuntza minorizatu baten hiztuna dela eta errealitate soziolinguistikoak agintzen duela. Zapalkuntza historiko bidegabe baten ondoriozko egoera da egungoa, baina horrek ezer gutxi aldatzen du kontua: tamalez, botereak naturalizatzen duena naturala bihurtzen da.
2020
‎Iparla mendia igo genuela banekien. Baina horrek ezer gutxirako balio zidan. 4x4a non utzi genuen ere asmatuko nukeen.
2021
‎Nire gogotik erauzi nuen berak nirekin egin bezala. Euskal Herria, bai, jaio nintzen herria, besterik ez, datu bat gehiago nire biografian, baina herri horri buruz ezer gutxi esan nezakeen, mesedez, ez galdetu ditxosozko arazo politikoaz, ez dit ardura. Eta ez, ez dago nire musikan euskal kultura edo senaren ezelako eraginik, nik dakidan gehiena kanpoan ikasi nuen, nire senarrak berak erakatsi zidan, hau da, errusiar batek, atzerritar batek.
‎Gasa epe motz ertaineko politika energetikoen erdigunean egongo da, eta energiaren prezioen aldakortasuna ohikoa izango da. Kasu horretan ezer gutxirako balioko dute gobernuek fakturak merkatzeko hartu dituzten behin behineko neurriek —BEZaren jaitsiera, bonu sozialak, txekeak... — Negua iritsi da, eta luze jo dezake.
‎Inoiz ulertuko dute? Arnasa gara, bai, baina horrek ezer gutxi balio du haiek itolarria badira. Eta itolarria dira.
‎Santillana Zubia, Edelvives Ibaizabal eta Edebe Giltza, besteak beste. Haatik, lehia horretan ezer gutxi balio du edukiak eta horren kalitateak, interes ekonomikoak baitira nagusitzen direnak —baita bertako argitaletxeen artean ere, zeintzuen artetik bereizi den egun Ikaselkar, Ikastolen Elkartea eta Elkarren arteko egitasmoa— Albo kalteak ere ez dira makalak, nagusi diren kanpokoen argitalpenek ikuspegi zentralista baitute funtsean, gaztelaniatik euskarara itzuliak baitira zuze... Horrela jai daukagu.
2022
‎Horrek erabat baldintzatu du anorexia deritzonari buruz gaur egun daukagun ulerkera; hainbatek kritikatu dutenez, joera nagusitua izan baita janari uko egin diona aztertzea objektua bailitzan, eta ez bere buruaren eta errealitatearen aurrean ekintzarako gaitasuna duen subjektu gisa alegia, arrazoia edozein dela ere, zioren bat (zuk) tarteko kontzienteki jateari uzten dion norbaiten modura. Hala, jateari utzi dionari horretarako izan ditzakeen arrazoiez galdegiteko aukera bazter utzi izan da, eta aspektu horretan ezer gutxi erreparatzen duen anorexiaren gaineko ulerkera eta diskurtsoa nagusitu da; hainbeste, ezein balirudike ez dagoela anorexia ulertzen saiatzeko balizko beste perspektibarik.
‎• Kontuan harturik soziolinguistika eta hezkuntza ekologia, ezagutza arlo soilak baino, esku hartzerako zientzia gisa har daitezkeela eta pertsonari bere egunerokoan eta hautuetan eragiten dioten gaiak lantzen direla, ezinbestekoa da irakasleek horiek lantzeko bereziki forma daitezen. EAEko Hezkuntza Sailak eskaintzen duen IRALE programan irakasleen ahalduntze soziolinguistikoa ere landu litzateke; izan ere, ahalduntze hori gabe ezer gutxi balio dezake curriculum hain garatua izateak. Bestalde, kanpo eragileek ikasleei zuzendutako materiala eta formakuntzak sortzeko duten gaitasuna ikusirik, eskaintza hori irakasleei gehiago zabaltzea aurrerapauso esanguratsua litzateke.
‎Biak ala biak dira erabakitzeko eskubidearen defendatzaile, baina aho bilorik gabe esaten dute kontzeptu horrek ezer gutxi duela ikusteko autodeterminazio eskubidearekin. Ea ba, ikus ditzagun bi kontzeptuen arteko ezberdintasunak:
‎Egoera horren aurrean ezer gutxi egin dezaketela adierazi du ukrainarrak: " Ezin dugu ezer egin.
2023
‎Mobilizazioa amaitzean Foru plazan geratu ginen taldetxo bat, gazte horren atxiloketari buruzko informazioa bildu eta abokatuekin harremanetan jartzeko kudeaketa lanak egiteko asmoz. Telefono dei batzuk egin genituen, unibertsitateko ikasle batzuekin hitz egin, haren inguruko jendearekin harremanetan jarri… une horretan ezer gutxi genekien haren egoeraz.
‎Biharamunean, bietariko bat postetxera joango da dirua kontuan sartzera. Ez zituzten zehazki zeregin berberak, egia da hori, bazegoen kode bat, baina kode horrek ezer gutxi zuen tradiziotik, hau besterik ez: amaren kontu arropa garbitzea eta plantxatzea, aitaren kontu baratze lanak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia